2015
|
|
Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten. Deabrua dela esaten badizuete, gauza zailagoa izango da;
|
baina
ez du halakorik esango benetan jakintsua bada, eta aipaturiko ondorioak badaude; baina, esango balu, nik badakit zuekin dabilen Jaunak berak kontsolatuko zaituztela eta ziurtatuko dizuela, eta hari argia emanez joango dela zuei eman diezazuen.
|
|
Zorionekoak egintza handiekin zerbitzatzen zaituztenak! Nik haiei inbidia izatea eta haiena desiratzea aintzat hartzen bazait, ez nintzateke atzera geratuko Zu kontentatzean;
|
baina
ez dut ezertarako balio, ene Jauna. Jar iezadazu Zuk balioa, hain maite nauzunez gero.
|
|
Argi du ez duela nahi Jainkoa baizik;
|
baina
ez du maite haren gauza bat edo beste, Hura oso osorik baizik eta ez daki zer maite duen. –Ez dakiela?
|
|
...k eta gorputzeko indarrik gabe gelditzen dela, min handiz izan ezik, eskuei ere eragin ezinik; begiak berak nahi gabe itxi egiten zaizkio, edota irekita baditu, ez du ikusten ia ezer; eta, irakurtzen ari bada, ez du asmatzen letrarik esaten, ezta ia letrak ongi ezagutzen ere; letrak daudela ikusten du, baina, adimenak laguntzen ez duenez gero, nahita ere ez daki irakurtzen; entzun bai entzuten du,
|
baina
ez du ulertzen entzuten duena. Horrela, zentzumenek ez diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote.
|
|
14 Ni bezalako emakumetxo ahul eta kemen gutxikoentzat egoki datorrela uste dut, Jainkoak orain egiten duenez, erregalu artean eramatea, Haren Maiestateak niretzat nahi dituen neke lanak sufritu ahal ditzadan; baina Jainkoaren zerbitzariei, gizon sendo, letradun, adimen argikoei dagokienez, Jainkoak deboziorik ez diela ematen eta hain kezkatsu ikusten ditudanean, hori entzuteaz ere nahigabetu egiten naiz. Nik ez dut esaten hartu behar ez dutenik, Jainkoak emanez gero, eta gauza handitzat izan dezatela, Haren Maiestateak orduan komeni dela ikusiko duelako;
|
baina
ez dutenean, ez daitezela estutu eta uler dezatela ez dela beharrezkoa, Haren Maiestateak ez baitu ematen, eta ibil daitezela beren buruen jaun eta jabe. Sinets dezatela hutsegitea dela.
|
|
barre egingo ez balute, ur bedeinkatua eskatuko nuke. Ekarri zuten eta niri bota zidaten,
|
baina
ez zuen eraginik izaten; nik neuk bota nuen bera zegoen lekurantz, eta bat batean joan zen eta gaitz guztia kendu zitzaidan, eskuaz kendu balidate bezala, baina neka neka eginda geratu nintzen, makilakada ugari eman balidate bezala. On handia egin zidan, gorputz eta arima berea izan ez arren, Jaunak baimena ematen dionean kalte handia egiten duela ikusteak; zer ez ote du egingo beretzakotzat duenean?
|
|
2 Nik uste dut lokalak zaharrak izango direla eta konpondu beharra izango dutela;
|
baina
ez du hainbesteko garrantzirik, zabalak badira eta putzua badago. Arren eskatzen diot berorri, horretaz tratatzeko horren interes handirik ez balu bezala, bestela garestitu egingo da.
|
|
9 Aita frai Bartolome Aguilarrek dio, mojekin harreman handiagoa izango lukeela,
|
baina
ez dutela eskatzen, eta, nagusiaren mende dagoelako, beharrezkoa dela eskatzea. Ez utzi sermoiren bat eskatu eta hura bisitatzera norbait bidali gabe, oso ona baita.
|
|
Premia handia izango zen hor, gure aitak berorren agurgarritasuna beragandik bereizi duenean. Berorren gutunean agertzen den apaltasunak benetan poztu nau,
|
baina
ez dut dioena egiteko asmorik, sufritzearen esperientziaz ikas dezan. Begira, ene aita:
|
|
5. Egoki dator konparazio hau, horrela baitago arima goratua eta bere adimenaz baliatu gabe, hein batean, esku erakutsi hura hartzen duen eta hartan atsegin hartzen duen haur bat bezala,
|
baina
ez du adimenik ondasun hura nondik datorkion ulertzeko. Lehengo mozkorraldiko lokartzean ez dago arima erabat egintzarik gabe; zerbait ulertzen eta egiten du, Jainkoagandik hurbil dagoela konturatzen delako; eta horrela arrazoiz dio:
|
|
Bada, orain aholkatu nahi dizuedana da (eta irakatsi ere bai esan dezaket, ama naizenez gero, dudan priore ofizioarekin, zilegi baita), nola errezatu behar duzuen ahoz, izan ere, arrazoizkoa da esaten duzuena ulertzea. Eta Jainkoagan pentsa ezin duenari, baliteke otoitz luzeak nekagarri gertatzea ere; ez dut horietan sartu nahi, kristauak garenez gero ezinbestean errezatu behar ditugunetan baizik, hau da, Gure Aita eta Agur Maria otoitzetan; gutaz esan ez dezaten hitz egiten dugula bai
|
baina
ez dugula elkar ulertzen; ohituraren ildotik joatea nahiko dela uste ez badugu behintzat, hitzak ahoskatzea besterik gabe, horrekin nahiko dela. Hori nahiko den ala ez, ez naiz sartzen, jakintsuek esan dute.
|
|
Beraz, ofizioa ona da, handiak dira ohorea eta mesedea, erregeak ofizio hori ematen dionari egiten dizkiona;
|
baina
ez du erantzukizun txikia leporatzen hura hartzen duenak. Beraz, ene ahizpak, ez dakigu zer eskatzen dugun; utz diezaiogun Jaunari egiten; izan ere, badira batzuk, dirudienez, Jainkoari justiziaz gozotasunak eskatu nahi dizkiotenak.
|