Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 151

2000
‎Erabateko itxuraldaketa esan dugu, oker ez bagaude, baina ez dugu orain kolpetik adieraziko zertan zetzan aldaketa bitxia; epeka emango dugu horren berri, apurka apurka, hitz lasterraren harmoniara egokiturik, ez horrenbeste intrigari eustearren izan ere, kontakizun honetan, intriga ez baitago itxu  raldaketaren zernolakotasunean, beste zerbaitetan baizik, ezpada kontaeraren arnasa bere gradazio egokian ematearren. Beraz, eta on  tzat jo dugun apiril euritsuaren buruan, lehen aldaketa hatz txikietako azazkalena izan zen.
‎Armando Bonilla zen, Otsotzarmendi jaunak ahots hanpatuz azaldu zuen bezala, alboan nuen gizagaixo onanista gortzen hasia gaixotasun batek bestearekin zerikusirik izan ote zezakeen pentsatu nuen tarte laburño batez; alegia, bigarrena lehenaren ondorio izan ote zitekeen, baina ez nuenez taxuzko hipotesirik ehuntzerik lortu, bada hementxe utziko dut, oraingoz behintzat, auzia. Harixeri tokatzen zitzaion hurrengo larruketa mingotsa.
‎Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. Nire ustez, hala ere eta uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke, baina ez dut horretarako arrazoi nahikorik aurkitu, Bonilla jauna gezurretan ari zen, plantak egiten, esan nahian bezala era guztietara larrutu behar zutenez, itaunketekin eta infamiekin eta gezurrekin txikitu behar zutenez, bada, bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsi... Nahasi samarrak edo gertatzen bazaizkio irakurleari, barkamenak aurretik, baina oroimenak ahaztuta nahiago dituen gauzekin ez dago eskakizun handiekin ibiltzerik.
‎Hik heure bizitza egin behar dun. Aizan, baina ez dun hori eman dinadan berri bakarra, presta hadi: Patxi ezkondu egiten zaigun!
‎Sentitzen dut, baina ez dut billete ttikiagorik. Euria...
‎Ala monumentuak ikusi baino zerbait interesgarriagorik egin duzue?". Nik hara eta hona ibili garela erantzun diet, eta ezetz, estimatua dagoela, baina ez dudala donuts ik nahi, ezta artean zabaldu gabe zituzten txokolatezkoetatik ere. Orduan haiek ez dute onik izan ikusi eta fotografiatu dituzten toki guztiak aipatu arte (gaurkoan bakarrik bi errollo amaitu eta dagoeneko argazki errebelatuekin agertu dira, eta batean baino gehiagotan Danekin batera agertzen ziren edo hura bakarrik ezustean aterea).
2001
baina ez hau.
‎–bizibeharrak nahiz ahultasunak eraginda? uko eta iruzur egitea ere gerta daiteke, baina ez dugu heriotzaraino etengo, nahi dugularik ere, haurtzaroak eho zuen liluraren sare argala.
‎erakutsi digunean. Edozein gauza, baita ezkutuena eta zailena ere, eman daiteke euskaraz, euskara garbiz, baina ez du edozeinek emango, leherrenak egiten baditu ere. Gaitzago da oraindik euskaldun ikasi batentzat, askozaz ere gaitzago, inguruko erdara batetik euskarara itzultzea, erdara horietako batetik bestera baino.
‎aurrez aurre begiratzeko ausardia. Nahimen kemena ez dute ahitua; badakite erabaki gogorrak hartzeko jaioak direla, baina ez dituzte nolanahi, ero eroan, hartuko, ez baitituzte gero erdizka eta gogo gaiztoz bete nahi. Gure artean dabiltzan ideiak eta balioak erroetaraino ikusmiratu nahi dituzte.
‎Aipatu berri dudan amets horrek berorrek liluraturik hartu zuen bere gain norbaiten Idazlan hautatuak argitaratzea ere, batasunaren on eta probetxurako izan zitezkeelakoan2 Eskerrak zor dizkiot, baina ez dut halaz guztiz uste behar bezala jokatu zuenik, hobeki behintzat joka bai  tzezakeen. Asmo ona, intentzioa, zen Altunarena; fruitua, berriz, besterena.
‎Lehengoan aipatu nizuen Ubillos, Axularren zordun, bekatariaren barrengo harraz mintzatzen denean. Ahotan hartu nuen, baina ez nituen pasarteak hona aldatu7:
2002
‎Arnasa hartzen nuen, eta haize hozkirria barruraino sartzen zitzaidan biriketan. Aldi  berean, nire alboetatik pasatzen zen jendeari begiratzen nion, baina ez nuen neure begirada jasoko zuenik antzematen. Izan ere egun hartan handik ez zebilen eskola umerik, baizik gizonezko mordo bat, batzuk binaka edo hirunaka, bestetzuk bakarka ibilian zihoazenak.
‎Baldar jario hasi nintzen hizketan, estropezuka. Nik ez niola hiltzaileari jaramonik egin; tiroak entzun, bai, entzun nituela, baina ez nuela hiltzailearen aurpegirik ikusi; Â sekulakoa izan zela sustoa eta ez niola tirokatuari baino begiratu, nola erortzen zen ikusi nuela.
‎Ateraldi antiklerikalak gustatzen zitzaizkion gehien: " Kimika misteriotsua iruditzen zaizue, baina ez du ardoa inoren odol bihurtzerainoko abildaderik", eta normalean baino hots handiagoa ateratzen zuen hatzak kliskatzerakoan.
‎" oraindik txapela kendu gabe ari garela uste dut, topikoetan oraindik oso arituak gara eta uste dut ausardia falta zaigula. Beste literatura batzuetan aspaldian egin diren pausoak hasi gara egiten, baina ez dugu oraindik nahikoa egin eta, horregatik, oso gauza kostunbristak egiten dira". Patxi Zubizarretak ere, 2001eko elkarrizketa  batean, ezin argiago hitz egin izan du egungo euskal literaturaren egoerari buruz:
2003
‎Besteek ez. Hutxek nahiagoko zuen kartzelan egon baina ez zuen hauturik. Hiriburuko ostatuan Pierrak Txarli aurkeztu zion, Bozekin hitz egiteko xedea zeukan ATEko arduradunetarik bat, omen.
‎Luis Koldo medikua errobota zen hiz  ketan, alegia, hizkuntzaren erro jatorrak alde batera botatakoa. Gramatika akatsik sekula ez, baina ez zuen" euskaraz" hitz egiten. Luzea, repipia, pedantea, dotorea eta tontolkuloa zen.
‎Gorputzean kaltea eragiteaz jardun dugu orain artean, baina ez dute testuetan leku gutxiago hartzen arimako kaltea edo kalte morala eragiten dutenak. Heriotza fisikoa bera baino askoz okerragoa izan daiteke eskandalua –besteri bide okerra erakustea, alegia–, betiko galbidea baitakar.
‎Irakasleek soldata urria jasotzen zuten benetan (maistrena maisuena baino hiru bat aldiz urriagoa), duintasunez bizitzeko adina ere ematen ez ziena, eta, zer esanik ez, irakaskuntzaren prestigio soziala askorik handitzen ez zuena. Hori bai, maisu maistrek jokabide moral garbi garbia erakutsi  behar zuten –Elizaren oniritzirik gabe ezin ziren lanean aritu–; baina ez zuten irakasle formaziorik inondik ere jasotzen, harik eta 1838ko lege batek maisuentzako ikastetxeak eratzea agindu zuen arte behintzat (maistrentzako eskolarik, berriz, ez zen Espainian sortu 1858 arte; López Cordón, 1986). Bi sexuen eskolaratzearen proportziorik eza nabarmena da beti ere.
‎etorkizun burujabea kudeatzeko arazoak ekarriko dituena, hain zuzen ere. Proiektu nazional eta administratibo batera beste jende bat erakartzeko borondatea  badario paktu likidazionistari, baina ez du etorkizunik, ez guretzat, euskaldunontzat. Oiloa ostiralean eskaintzen digu likidazionismo horrek.
2005
‎–Ez dakit, baina ez hau. Hau ez behintzat.
‎Amak soldataren erdia xahutzen zuen, eta askotan hori ere ez, eta gainerakoa aurrezki kutxa batean sartzen zuen nire izenean. Tailerreko nagusiak ematen zizkidan eskupekoekin, aberats sentitzen nintzen; asteburuetan, edonora joan nintekeen afaltzera, eta aberatsen moduan bizi, baina ez nuen gustuko hori; autoarekin gastatzen nuena kenduta, eta asko ere ez zen, gainerakoa zapata kaxa batean gordetzen nuen, armairuan, gurasoen ezteietako trajeen azpian. Hasieran egin nituen gastu handi samar haiek egin eta gero, ahaztu egin nintzen diruaz, eta zapata kaxa hartan pilatuz joan nintzen.
‎Beraz, mihiari hozka egin, eta Albertoren hizketari jarraitu nion. Beldur nintzen, bestalde, Idoia edozein unetan kondoiei buruz eta ezkondu gabe larrua jotzeaz hitz egiten hasiko ote zen, baina ez zuen txintik atera, agian bazekielako Alberto kontu horietan ez zetorrela bat Elizaren jarrera ofizialarekin, eta, areago, uste zuela apaizek ezkondu egin behar zutela, eta, areago oraindik, emakumeek ez zutela zertan apaiza ez izan.
2006
‎Institutuan nago berriro, korridore luze eta hautsez beteriko haietan. Gure gelara sartu naiz, eskuliburuz betetako nire poltsa zaharra sorbaldan; zorabiatuta nago oraindik, baina ez dut nire ikasmahairako bidea ahaztu, eta berehala eseri naiz bertan. Harrituta, nire ikaskideen aurpegiak ezagutu ditut banan banan, eta nire gorputzaren metamorfosiaz jabetu naiz:
‎Lehenengo aldia da ikusten dudala, aitak ez baitzigun inoiz esan non ipini zuen. Guk bagenekien kutxa gotor bat zegoela, baina ez genuen inoiz aurkitu, ezta askorik bilatu ere, ganbarara aitarekin igotzen ginelako beti. Gris kolorekoa da, eta oso txikia iruditu zait.
‎Zuretzat bai, Xabier. Edo zutik dirau, baina ez duzu bertara sartzeko giltzarik. Ez al dio berdin?
‎ordainaren eskasa. Angelok ostatu ematen zidan, nire osaba zela esaten zuen bazterretan, baina ez zuen hortik aurreragoko ezer egiteko itxura handirik: oso neurri erosoa hartua zion nire ardurari, Triestera iritsi nintzenetik egunero ikusten ari nintzen kontua zen.
‎Neurea ere bi enerekin da, baina ez dut seniderik Koblen  tzan, erantzun nion.
‎Nekien guztia esan nion. Ez dut eszena oso ondo gogoratzen, baina ez dut oker handirik egingo esaten badut asko lasaitu zuela Angelorekin lotzen ninduena senidetasun lokarri bat zela entzuteak. Nolanahi ere, ez nion Alemaniatik ihes egina nintzela esan, ezta ordu arte Angeloren etxean bizi izan nintzenik ere, eta ez nion, jakina, judua nintzenik aitortu.
‎Arrisku handian gaude, baina ez dut etsiko zu Marseillara eraman eta, agindu didaten bezala, Anghios botikariarenean utzi arte. Horretarako, ordea, nik esandako guztia bete duzu.
2008
‎Ellen O. Connor. Eite bizia, baina ez du hitz bat alferrik botatzen; apenas erantzun die lehenengo eguneko galderei. Ezin jakin zer pasatzen den bere burutik.
‎Audenen Sarrerak paratzen du fotokopietan, Cuadernos de Alzaten Barrutiak argitaratutako artikulu bat, Antigonas Steinerren liburuko beste fotokopia batzuk. Paperak lardaskatzen hasi naiz baina ez dut gogorik. Ordenadorea izeki dut.
‎...ko zinateke?, eta nik, ez nekiela, hori ez dela sekula jakiten momentua iritsi arte, baina askotan pentsatu nuela irtenbide hartan, arratoien benenorik eta horrelakorik gabe gainera, eta nik pentsatuta neukana kontatu nion, bueno, ez nion buruan neukan guztia kontatu beren baserrira joan ginen hartan, ez nuen-eta Inazio zeharo beldurtu nahi, hurrengo astelehenean Iruñera joan ginen astero bezala, baina ez nuen atsoa bisitatu, hotelera joan ginen zuzenean, eta Inaziok aitortu zidan buelta asko eman zizkiola nik esandakoari, eta berriro galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, zuzenean erantzun ordez, zer pentsatzen nuen azaldu nion, burutik askotan pasatutakoa kontatu nion nik, Tomasek hilda bakarrik utziko ninduela bakean, baina berorrek ez beza pentsa nirea gorrotoa zenik, ez zen behintza...
‎Horrek salbatzen ninduen, ez jipoietatik, baina bai niganako susmo txarretatik, bestela garbituko ninduen. Garbituko ninduen, bai, ondo esan dut, berorrek jakingo du zergatik egiten didan hainbeste duda, zergatik jokatzen duen hain txorrotx nirekin, ba jakin beza behin mehatxu egin zidala sukaldean genuen aiztorik handienarekin, petxuaren pare parean jarri zidan, ezpainek dardara egiten zioten, inoiz jakingo banu..., hasi zitzaidan esaten, baina ez zuen esaldia bukatu, eta, hala ere, nik oso ondo ulertu nuen nola zen bukaera, eta Tomasek esan nahi zidana zen ez ginela libratuko ez ni ez niregana arrimatutakoa, gero aizto punta zorrotza apartatu zuen nire petxutik eta haragi puska handi bat txikitzen hasi zen, sast, sast, sast, gisatua egiteko, eta nik Inazio ikusi nuen han, egurrezko taula gainean txiki txiki eginda, niri Inaziok ematen ...
‎diskriminatua nago hautesfederik gabea naizen aldetik, zeren hauteskundeetan botoa sekretua delarik, botorik eza ez baita sekretua. (Badakit oso zaila dela, baina ez lukete jakin behar hori ere).
‎Arestian esan bezala, ez dakigu deus ez Enararen ama biologikoaz ezta alaba abandonatzera eraman zuten zioez ere, baina zalantza izugarriak izango zituela pentsatu nahi dugu. Bazituen beste aukera batzuk, baina ez dut liburu honetan ume hilketaz hitz egin nahi. Abortatzeko aukera ere izango zuen ziurrenik, baina ez zuen abortatu nahi izan.
2009
‎–Bai, Clara, baina ez du maitasuna guk ikusten dugun bezala ikusten. Bestelakoa da, bestelako izaki bat.
‎Irenek ez zuen ezer esan. Ez zen adiskidearen uste berekoa, baina ez zuen eztabaidan hasteko gogorik.
‎Agurea ez zegoen bere onenean, eta pizgarri bat behar zuela iruditu zitzaion zutabegileari. Orduantxe bururatu zitzaion nobelarena, baina ez zuen asmo txarrez egin, Claudiori mesede egingo ziolakoan baizik.
‎Los pasos perdidos zen, Alejo Carpentierrena. Autorea ezagutzen zuen, baina ez zuen haren ezer irakurria. Hala ere, bertan uztera deliberatu zen, ahaztu zuenak berreskura zezan.
‎FBIko pelikuletako polizien keinuak imitatu beharrean, adarra jotzeko asmo bakarrarekin iragan mendeko dueluetako jestuak imitatu nituen... Teok estilo geroago traketsago batez botatzen jarraiki zuen, baina ez zuen inola ere azertatzen, harik eta azkenean hamar bat metrotara edo gutiagotik amorru gor guztiaz tirokatu arte".
‎...a dezakegu, tantraren bideari jarraiki betiko argitu, Lurrean gure eginbeharra bete, hiru ume ekarri hiru erregeren pareko, leinu berria, Iñigo eta Mirentxu, Xabier eta Lidia, gizakia askatzeko konplot bikaina, euskal endaren benetako mistika, milaka urtean irautearen misterioa argituko duena, euskal eginkizuna Lurrean, giza sustraiaren hazia jatorrizko sabela ernalduz, zu zinen sabel hori, Sara, baina ez zenuen azken bururaino parte hartu nahi izan, ez zenuen iniziazioa burutu nahi izan, zure ukazioak dena pikutara bidali zuen, zu zeu izan nahi zenuen, ego hutsa, gogamenaren lakioan erori zinen, baina ez dizut errurik bota nahi, Sara, eutsi, eutsi, berriro hutsetik hasiko gara, oraingo honetan eldarniorik gabe, familia normal bat, ume bat edo bi, gehiagorik ez, zuk nahi bezala, Lidia edo Felix... denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen.
‎Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...k, santoia aurrean belaunikatu zitzaidan eta buruaz lurra joka hasi, maisu deika niri, eta zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, hori... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
‎Kaka nondik egiten den ere, ahaztu egin zait. Izarak aldatu behar nituen gaur baina ez dut garbigailua ipintzeko gogorik izan; bihar, berandu izango da. Lana erraztuko diot aitari:
‎Idatzi nahi, baina ez du nagusirik
‎ez genuke aukera handitasunaren balioa gutxitu nahi. Esate baterako, ez dakigu ETB3ren sorrerak zenbat ikus entzuleren irabazia ekarri duen, baina ez dugu zalantzarik galerarik ez zuela ekarriko eta ETB1ek erakartzen ez dituen milaka batzuk irabazi ditzakeela kate berriak, edo, hipotesirik makalenean, lehenagoko ikus entzuleen kopuruari eusteko lagungarri izan daitekeela; berez da ona, beraz, aukera hazkunde hori. On litzateke, halaber, Berria egunerokoak ondoan beste egunkari bat izango balu.
‎Osalaneko zuzendari nagusiari zera irakurri nion prentsan, elkarrizketa batean: enpresaburuek paperak eduki badauzkate," formalismoak" betetzen dituzte, hala agintzen baitu legeak, baina ez dute" konpromiso aktiborik" hartu prebentzioaren alde. " Enpresak oro har, ez dira prebentzioa kudeatzen ari", zioen.
‎Hileta Zarautzen egin zen, baina ez dut elizkizunari buruzko oroitzapenik. Oriora, familiako panteoira, eraman genuen gorpua, eta aldapan gora gindoazela hilkutxaren atzetik, nire arreba nagusia zihoan nire aurrean.
‎Bi izen ezagutu dizkiot ni bizi naizen kaleari, Ramiro de Maeztu eta Don Leandro (Zarauzko mediku baten izena). Kaleak berdin berdina izaten segitzen du bere itxura fisikoan, baina ez du, inondik ere, garai bateko itxura moral bera. Izenek bat edo bestea signifikatzen dute; gisa bateko zein besteko esanahiz markatzen dituzte tokiak; orainak iraganari gogoratzen eta aitortzen diona dute jasotzen.
2010
‎Horretan geniharduela iritsi zen Ramon. Elkarri begiratu genion baina ez genuen ezertxo ere esan eta ez zen gugana hurbildu ezta Arantxarekin hitz egitera ere. Buru imintzio txiki bat besterik ez zigun egin.
‎Harrituta gelditu nintzen. Nahiko barregarria zen dena, baina ez dut uste barregarriagoa izateko toaja askatu nuenik zeharo larru gorritan gelditu arte filmetan bezala. Oh!
‎Beste edozein ikusle gisa joan nintzen espektakulua ikustera. Oso saio surrealista izan zelako gogorapena dut, baina ez dut zehazki oroitzen zer egin zuten poemak irakurtzeaz gain, nolakoa izan zen eszenifikazioa. Bukaeran jende guztiak kantatu behar zuen" Gernikako arbola" edo" Eusko gudariak" (ez dut gogoratzen bietako zein, agian biak) egunkari paperez egindako kapela bana jantzita.
‎Karpeta batean ukan ditut mende laurden batez ahaztuta. Egin nizkion oharrengatik eskerrak emateko idatzi zidan gutunean gauza interesgarri asko esaten zuen, Atabala eta euria liburua ordurako amaiturik zuela adibidez, baina ez zuela oraino argitaratu nahi (bi urte geroago aterako zen).
‎Hori berria dun, eta larria; haren ahotsa bezala, oraingoan, aurreko deietan ez bezalako larritasunez jantzia iruditu baitzain entzun orduko. Beheko kanpamendutik iritsiak direla botikekin, azetazolamida eman diotela, ea arnasa hartzen laguntzen zion, eta dexametasona ere bai; oxigenoa ere jarri diotela berehala, baina ez duela ematen espero izatekoa zen susperraldia eragin dionik. Eta orain zer egin behar da?, Nik ez dakit zer egin, Ane, esan din guardian suertatu den espezialistak, Asko edan dezala, hori bai, gainontzean ez dakit zer egin daitekeen, are gutxiago hemendik.
‎Mari: Beha egona naiz, baina ez ditut ikusiak
‎Bere aurrean defendatu ninduten bakarretakoa zure aita izan zen, piezako gizona Andres zena. Motiboak zeuzkan niri aurpegia ateratzeko baina ez zuen horregatik egin, berezko zerbaitegatik baizik, barruak agindu ziolako. Nik badakit zer den barruaren kolpea, kontzientzia esaten diotena, eta orduan garbi asko ikusi nuen Andresek zergatik jarri zuen Antxon merezi zuen lekuan.
‎Goibel zantzuak marraztu zitzaizkion. Orduan esan zuen Anizetok berak lehengusuak izan behar zituela Argentinan baina ez zituela ezagutzen eta ezagutzeko modurik ere ez zuela. Aitaren arreba zaharrago baten historia kontatu zigun modu labur batean, ehun urte lehenago Buenos Airesera zerbitzari joan, ezkondu eta lehenengo semea izan zuenetik pista galdu ziotela azaldu zigun.
‎Ez zen kasualitatezko mugimendua izan. Lekuz aldatzea zeukan, nonahi baitzeukan aulkirik libre, baina ez zuen egoera bortxatu nahi izan, patxadari eustea hobe, ahal zuen neurrian; Nicolasi egin berria zionaren arrakastak, gainera, adorea eta kemena nahikoa emango ziola sentitzen zuen egoera larri batean nondik jo ondo erabakitzeko.
‎Bitxia da, eta hau ere esan egin behar da, baina Aznarrekin lortu zen Felipe Gonzà ¡ lezekin inoiz posible izan ez zena. Egia da Aznarrek Espainiako Estatuaz duen ikusmoldea zentralista eta zentralizatzailea dela, baina ez du alde handirik Felipe Gonzà ¡ lezek zuenarekin edo José Luis RodrÃguez Zapaterok duenarekin. Euskadiri eta euskal autogobernuari dagokionez, PP PSOE bezalakoxea da, eta PSOE PP bezalakoxea.
‎Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak erabaki genezakeen inbestidura saioa baino lehen Batasunarekin (Euskal Herritarrok) legealdirako akordioa ixtea eta, hartara, gehiengo absolutua ziurtaturik joan gintezkeen 1998ko abenduaren 28an izango zen lehendakaria aukeratzeko ekitaldira, baina ez genuen horrelakorik egin, uste genuelako maila horretako konpromisoak beste bat eskatzen zuela aldez aurretik: ezker abertzaleak indarkeriari uko egin behar zion lehenik, bestela ezinezkoa zen harekin akordio politikoa egitea.
‎Horrez gainera esaten du ederki badakiela Fco eta Pelaio Reteguy anaia oiartzuarrek Elama errentan nola erabili zuten urte batzuetan, baina ez zuela sekulan ikusi inongo meatzaririk aritu zenik haientzako lanean:
‎Iruñeko Artxibo Handian ere ibili naiz aztarrika, eta garaitsu hartan Lesaka aldean gertatutako hilketa franko aztertu ere bai, baina ez dut deus aurkitu Elamako gertaera ilun harekin lokarririk izan lezakeenik. Hona, ordea, neronek eskuz hartutako zenbait daturen artetik, 1724ko hilketa batenak, zure ikasmin guzien bixigarri [299]:
2011
‎Gutun bat bidali zidatek, eta isilik gelditzen zara, hori esanda nik ulertuko dudalakoan edo zer gertatzen den. Analisietan aurkitu dizuten zerbaitek behar du izan, baina ez dut enfasi gehiegi markatu nahi, ezta zu larritu ere, eta ahal dudan normaltasun handienaz galdetzen dizut, gogoratuko ez banintz bezala analisien zain zaudela:
‎Barrena hartzen dit, begiak betetzen dizkit. Metxeroak piztuta segitzen du, baina ez dut burua jiratzen, ez diot begiratzen, ez dut haren aurpegiko zirkina ni sentitzen ari naizenarekin kontrastatu nahi.
‎Doña Elena zutitu eta harengana joan zen. Leihoaren atze aldetik ikusten nuen berbetan zeudela, baina ez nuen entzuten esaten zutena. Doña Elenak, poltsatxo batetik txanponak atera eta Isabeli eman zizkion.
‎–Bai etorko da, baina ez duk hemen, nire kontesta
‎Bere etxean bazkaldu genuen eta kezkatua zegoen zoletako sokarekin. Nik ez nion esan nahi izan sotoan pila bat nuela eta esan nion mila bostehun kilo espero nituela Paristik, baina ez nuela inongo helbiderik. Ezin zuen sinistu nik hainbeste izatea; izan ere, bere emazteak bere aita zenarekin lan egiten zuten etxe guztien helbideak zituen eta ez zioten ezer bidaltzen.
‎Esan zidaten ez zutela tokirik, baina atzean eramango nindutela. Han, azokara joan nintzen Alacanteko errefuxiatua zen gidariarekin berak ezagutzen zuen zapata saltzaile batengana, baina ez genuen traturik egin, saldu arte ez baitzidan ordaindu nahi. Baina azokan bertan beste batek bi dozena erosi zizkidan eta esan zidan, azokan berari bakarrik eramaten banizkion, mordoxka salduko zizkidala.
‎Lehendabizi Axun atera zen, hiru hilabete eta hamabi egun pasa ondoren. Oraindik oso ahul zegoen, bere burua zaintzeko juxtu juxtuan, baina ez zuen sukarrik eta ongi samar jaten zuen. Gero, Anjel etorri zen.
‎Ez nuen umeen berririk, baina ez zuen axolarik, bai bainekien han ongi zainduko zituztela. Egun batean, Joxe ilobaren eskutitz bat iritsi zitzaidan eta esaten zuen denak oso ongi zeudela eta alde batetik bestera zebiltzala lehengusu eta osaba izeba guztiekin.
‎Dena dela, handik gutxira berriro juxtu samar genbiltzan janariarekin. Oraindik bagenituen lata batzuk, baina ez genuen fundamentuko ezer. Goiz batean esaten nion Tomasi baserriren batera joan genuela zerbaiten bila eta berak esaten zidan Ibardinen urdaiazpiko batzuk ikusi zituela, merke samarrak eta arinak, eta ea zer iruditzen zitzaidan bizpahiru ekartzen bagenituen deus ere ez genuenerako.
‎Traba pila bat jarri nien, baina ez zuen ezertarako balio izan. Azkenean esan nien saiatuko nintzela ontzi bat lortzen, baina ez nuela itxaropen handirik.
‎Bai Belgikaren etorkizunak, bai frankofonoek euren hizkuntzarekiko erakusten zuten jarrerak kezkatu egiten zituen gure lagunak. Ez ziguten gureari buruz galdetu (eskertzen da hori, ez baita erosoa beti azalpen ematen ibili beharra), baina Txemak Francoren erregimenari buruzko hainbat kontu aipatu zizkien; esan genien, horrez gain, zelan erregimen hori gaitzesten ez dutenak diren gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuaren sostengu nagusi, baina ez genuen harago joan gura izan, inoren begietan lastoa topatzen hasiz gero norberarenean ere habea ager daitekeelako jakitun.
2012
‎Kontua da zenbaitetan bai eduki zuela haren, edo besteren baten? babesa sentitzeko beharrizana eta saiatu zela hura bilatzen, baina ez zuela inondik ere aurkitu; egun batzuetan atseden hartzera joandako misiolariren bat edo izango zen, agian, eta bere lurraldera itzulia izango zen ordurako.
‎Eztarrian pilatu zaizkion gorroak askatzeko, eztul egin du Inasek, bitan; horrela hautsi du luzea iruditu zaion nora ezean emandako unea. Abian jarri ahal izateko gutxieneko jarraibideak ezagutu beharra daukanez, Zuzendaritzara itzultzeko erabakia hartu du; institutura sartu denean, hara joan da artez artez, baina ez du inor aurkitu bertan; irakasle gelan egin dioten harrera ikusita, berriro Zuzendaritzan saiatzea izango duela egokiena pentsatu du.
‎Hurrengo goizaldean ere sartu zen zaindari bat beren gelara. Begien parera igo zituen zerrenda paperak baina ez zuen ezer irakurtzeko astirik izan korridorera ateratzeko eskatu ziotelako oihu batzuek. Zeuden tokietan gelditu ziren gela barruko guztiak, nor bere baitan bilduta edo, geldi geldi.
‎–Arrazoi duk. Heurekin joango nauk, on egingo baitit paseoak, baina ez nauk han geldituko, itzuli egingo nauk berehala.
‎Ironia bereziki gustatzen zaio Urliari, arma estilistiko ona da, baina ez du beti erabiltzen, ez du esaldi bakoitza" hemen ironia sartu behar diat" pentsatuz idazten. Tonu epikoa noiznahi erabiltzea bezalakoa iruditzen zaio:
2018
‎Olivier Legrand, Wall Street inguruan harrapatu du lehorreratzeak. Bazekien Europa osoaren jabe zirela naziak, baina ez zuen inolaz ere uste Atlantikoaren alde hartara ausartuko zirenik. Ez berak eta ez beste inork.
‎Lan hau egiteko denbora hartzeko esan diete, xehe egin beharreko lana dela, irakurtzeko behin eta berriz, egoera bakoitzean murgiltzeko, gertatzen ari den guztia ondo ulertzen saiatzeko. Lorea hori egiten ari da, bai, baina ez du batere argi aurkitzen duenaren berri, zerbait aurkituko balu, emango duenik.
‎" Ulertzen dut", esaten dio," hobe izango da horrela, baina agian ez gara betirako aldenduko". Ate bat irekia utzi nahi zuen, unea samurtzeko, baina ez du esaldi egokiena aukeratu, betirako aldentzen ari direla ulertzen baitute biek. Eta azkenean, Ganixi ere malko bat erori zaio.
‎Esmokin gainera igo zaio, magalean goxo goxo egotea atsegin du eta. Biltegitik ekarritako ordenagailuaren edukia arakatzen jarraituko luke, baina ez du indarrik... Smartean zizare gosetiaren jokoa hasten du.
‎zuria zuri, hezetasun markarik ez, hautsik ez, pitzadurarik ez. Ez dago ohitua horrelakorik ikusten, eta deigarriak zaizkio, baina ez du ezer esaten, desegokia izan daitekeelakoan. Irudimenak mikroorganismo gudarosteak bera erasotzen ikusarazten dizkio, eta Lorea ideia hori berehala ezabatzen saiatzen da, bere buruari errepikatuz arriskurik gabeko lekuan dagoela eta ez duela zertan kezkatu.
‎–Eskerrik asko, baina ez duk beharrezkoa: hobeto nagok eta bakarrik joan naitekek.
‎begiak izuz ero zeuzkan eta ahoa harriduraz zabal zabalik, baina artean ezpatari airean eusten zion. Eztulgura bortitz batzuk astindu dute arrotzaren gorputza, baina ez du eztulik egin, ez du txintik esan. Gero, hesola bat bezain zut eta zurrun gelditu da, eta mugimendu bakanak zaldi oinazetuak eragindakoak dira, ez arrotzarenak.
‎–Ez diot horrelakorik ukatuko, maiestate, baina ez du berorrek sinetsiko sator jale horietako bat izan denik...
‎Erotu egiten naiz zerbait gertatuko zaizula pentsatze hutsez. Hemendik urruti ere gauza bera gertatuko zait, baina ez nauzu, behintzat, penatzen ikusiko.
‎Pentsa dezaket hasiera batean ez zinela sobera harritu: izurritearen erruak jende mota hari egoztea ez zen zuk pentsatutako kontua, baina ez zintuen, antza, izurritearen errudun berriekikoak askorik harritu, ez zinen-eta asaldatu. Artean zure presentziaz ohartu gabe, irri bertsoen soka berri batetik tiraka," ukittu nion, ukittu nion bularra"..., hasi nintzen.
‎" Orbain txiki txiki batzuk ditut bularpean, baina ez dut batere zalantzarik gaitzaz. Fiammettako Beatrize etxekoandreak ere halako orbainak zituen, eta ez zigun hamabost egun iraun.
2019
‎Lale ohartu da Baretskiren garuna lanean ari dela, ia entzun ditzake klik txiki batzuk. Dibertigarria zaio ulertzeko duen zailtasuna, baina ez du, haatik, irribarre egin.
‎Lalek korrika alde egin nahiko luke, baina ez luke aukerarik izango, eta, beraz, bidaiariaren aulkian jarri da.
‎Gizona, nire aitaren edadetsukoa, isilik geratu da. Erasoko didan beldur izan naiz, bere erantzuna nirea baino are okerragoa izango dela, baina ez du ezer esan, begiak zabal zabalik begiratu dit, segur aski pentsatuko zuen burutik jota nagoela, arriskutsua naizela, zerbait esatera edo ni ukitu ere egitera ausartzen bada, neure indar guztiekin borrokatuko naizela, hil egingo dudala. Akabatu hadi, simaurra, esaldi hori, neure barneko ezagutzen ez dudan guneren batetik sortua, neuk pentsatu gabe sakon sakonetik disparatuta bezala irten denak, nire haserrea baretu du eta zentzumen pixka bat itzuli dit.
‎Eli, erdeinuzko barre bat egin eta klaseko gainerako neskekin elkartu zen. Nengoen lekutik ezin nuen entzun zer zioen baina ez dut zalantzarik gertatu berri zena kontatzen ari zi  tzaiela, ze denak niri begira jarri baitziren. Martin tabernatik kanpora irten zen eta ni haren atzetik joan nintzen.
‎Aldameneko bizilaguna hil zenean, semeek etxea salgai jarri eta bikote gazte bat etorri zen bizitzera. Eguneko beste ordu batzuetan ere sumatu izan zituen larrutan noizbait, baina ez zituen soinu haiek goizaldeko ordu txikietan, etxebizitza osoa isiltasunean, erdi esna zegoenean bezainbat sentitzen.
‎Zorionez, zilindroen parean, bazen zamalanetarako gune bat, eta autoa hantxe uztea erabaki zuen. Isuna ia ziurra zen, baina ez zuen beste aukerarik, eta autoa giltzez itxi ostean, Karmeleri oinez jarraitzeari ekin zion.
‎Aurrerakoia. Maitemindu bezala zen Pierre, baina ez zuen deus ikustekorik neskekin dastatutakoarekin. Bere bakartasuna, bere abentura eta borroka nahikunde intimoak hantzen zihoazen, Jonen aldean kausitzen zenean.
‎Orokorrean, lainoa eta eztia zen inguratzen zuten jende eta abereekin. Gogorra, ordea, pistola eskuan, baina ez zuen, etsaien prentsak etakoak aurkezten zituen moduan, bere burua hiltzaile gisa kontsideratzen. Alderantziz.
‎–Batzuen arabera, semea hil zitzaidan... ez, semea hil zidaten, hil zidaten semea... mintzo dira, baina ez dute sekula egia den bezala erraten... zer eginen dut nik?
‎–Banekien bazirela, baina ez nituen bistaz baizik ezagutzen, Felixek lankide gisa aurkezten zizkidan. Besterik ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia