Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 133

2000
‎– Ez, egia esan, ez. Larritu egin naiz hasieran baina ez du garrantzirik. Agian hobe izango da ahaztu zaidana ahaztu izana ere.
‎Kezka erlijioso handirik ere ez zuen une hartan. Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso osorik denbora tarte zehazgabe hura; baina ez zuen inongo frogaren beharrik bizirik zelarik hain kartsuki sinesten zuena berpiztu ondoren ere sinesten jarraitzeko.
2001
‎Gure ametsak, eskualde anitzetako tren geltoki busti edo portu zikinen kaietan hurrantzen zirenak ziren; hiri nagusia gehienontzat, gero gabeziaren tupina herdoildua zen, sentimendu horrek gintuela hain zuzen elkartzen eta behin betiko etsitzetik desbideratzen. Lanaren ukateak, mugimenduaren jarraipena itxura zezakeen, baina ez zuen ametsaren kidetasunarekiko inongo loturarik. Maddalenek erraten zidanaren arabera hargatik, esklabo bihurtzen zuen lana utziz geroztik gustatzen zitzaion Ivryko karrika bazterretan, itsas ertzak irudikatuz, debaldeko kazeta eta paperak zakar ontzietarik salbatzen aritzea, orbel hezeak, txirla urtsuak nahiz harkaitzetan hautsi arrain zatiak bailiran.
‎–Bai, baina ez dugu halako presarik...
‎ikusten ez bazuen ere, Rogasek bestearen urratsak kontatzen ahal zituen, egingo zituen mugimenduen mapa osatzen ahal zuen. Berrogeita hamar bat metro egingo zituen, orduan itzuli egingo zen, baina ez zuen hesia zeharkatuko; telefono bat bilatuko zuen, eta txanda aldaketa eskatuko; gero zain egongo zen, hesiaren aurrean; bitartean ahal bezain ongi ezkutatuko zen. Zakurrak zakurrari haginka.
2002
‎Fionak hotz erantzun du. Ez zaizu batere gustatu, baina ez duzu haserretzeko inolako arrazoirik. Azken batean, Bill Blass eta Guernica rekin dago arduraturik.
2004
‎Pepek hurrean ipini zion kopa, eta esan, berak prestaturiko brebaje ona zela. Kopa ertzean azukre hautsa eta pajita batekin, Lañuak begiak xuri xuri eta errezeloz begiratzen zuen eta, Kakok tragutxo bat edan zuen eta ez zuen aurpegi ona baina ez zuen aurpegi txarra ere jarri eta, Lañuak heldu zion kopari garratz, haren eskuzarrean ez zen kristalik ikusten, beste eskuarekin pajita norabait hegan bidali zuen eta ezpainekin kopa ukitu zuenean: " Zer duk hau?" Azukrea zela; Lañuak usaindu eta:
2005
‎Mintzo zela, lursagar bat martzilikatzen ari zela zirudien berriketariaren ahots gordinak, munduko azken berriak herrokatzen zituen: Angeluko abere hiltegi industriala suaz erre zen gauean, Poliziako ikerlarien arabera istripuzko gertakaria zitekeen, baina ez zuten pista bakar bat baztertzen, Iraken oraino lau atentatu pairatu zituen amerikar interbentzio armadak, Frantzia iparraldean bi haur kiskaldu ziren eta tokiko informazio sailean, Batera plataformak beti Sarkozy ministroaren bisitaren aiduru zegoela bere ekintzak desobedentzia zibilaren ildoan plantatzea deliberatu zuen biltzar nagusi batean, Miskandi lantegia sekulakoz hertsiko zen arra har... bakoitza bere multzoaren buru zegoen.
‎Amets gaiztoak ditudala esaten diot, gauean oihuka ia esnatzen naizela, etxea suak hartu duen notizia eman balidate bezala. Berandu iritsiko naizela amesten dudala, berandu ez dakit nora, baino berandu; korrika egin nahi dudala baina ez dudala ezer aurreratzen; eta gero konturatzen naizela biluzik nagoela, eta lotsatu egiten naiz, harik eta atzetik norbaitek harrapatzen nauen arte, eta orduan esnatzen naiz. " Lan gehiegi egiten duzu", ez dit hori besterik esaten.
‎– Eusebio zaurituta dago, baina ez du ezer larririk. Laster iritsiko gara.
‎– Bada hori duk onena. Inork ez zakik zelan deitzen den, baina ez duk Mamen.
2006
‎Ez nekien zer esan, baina ez nuen beste ezer esan beharrik izan, aldameneko auzoko mutilek eten baitzuten solasaldia.
‎Garai haietan, ikusi ahal izan nuenez, txikitero koadrilaren ibilerak ia egunerokoak ziren, asterokoak seguru," kolgatu" batzuk zirelako, koadrilako bakarren batek esaten zuenez;" Sabigaingo jamoi bat baino kolgatuago gagoz" esan ohi zuen, bere hitz zehatzak errepikatzearren; baina ez zuten zerrenda pasatzen, eta batzuetan asteak pasatzen ziren kolgatu jakin bat ikusi barik, edozein arrazoi medio ez zelako etortzen; noiz edo behin igual batek galdetzen zuen norbaitez, ausentzia luzatzen bazen, eta hasierako okurrente horrek berak esan ohi zuen, horrelakoetan," haren jamoia erretiratu dabe". Ez da gauza bera, baina saskibaloi taldeko izarren kamisetekin horrela egiten omen dute Ameriketan, izarra erretiratzen denean kamiseta taldetik kendu eta kiroldegiko sabaitik eskegi, nik horrekin lotzen nuen hitz jokoa, bazitekeen txikiteroak ere bi ideia horiek hala edo nola elkartu izana.
2007
‎Urdaila kolpeka zebilkidan oraino. Oka negien baina ez nuen ezer botatzeko. Carmenek mokanesaz ezpainak garbitzen zizkidan bitartean, iruditzen zitzaidan ez nuela estomakaren aurkako neure borroka partikularra nehoiz irabaziko, tregoa iragarri arren.
‎Aste hartan arratsaldeko txanda egokitu zitzaion eta, lanetik irten ondoren, gibelean utzi berria zuten ostatuan bildu ziren urtemuga baten aitzakiarekin. Gustura zegoen lanean, baina ez zuen edozein hoteletako igogailuan goiti eta beheiti zebilen morroiak baino gehiago irabazten, eta amorrua ematen zion: No hay derecho.
‎Arrats apaltzen ari zen orduko, eta bisitariak, errelojuari begira besaulkitik jaikitzen ari zelarik, izerdi tanta sentitu zuen bizkarretik beheiti. Azken trago bat eskaini zion, baina ez zuen hurrengo autobusa galdu nahi, eta uko egin behar izan zion.
‎Bogada egitea deliberatu zuen hoteletik irten aitzin, metatzen ari baitzitzaion arropa zikina. Maindireak aldatzera etorri zitzaion neskameak azaldu zionez, garbiketa zerbitzua ere eskaintzen zuten hotelean, baina ez zuen ustekabekorik hartu nahi kontua ordaintzeko tenorean; beraz, xaboi hautsa erosi zuen supermerkatuan eta, bainu-ontzia erdiraino urez bete ondoren, izerdia bertzerik ez zuten puskak utzi zituen beratzen. Eskuak idortzen ari zelarik telefonoaren txirrinak jo zuen eta, bidean presaka, nor izaten ahal zen galdetu zion bere buruari.
‎Egonean, kafea hartzen, zerura behatu zuen Migelek eta, ipurdirik gabeko galdara beltz hartan zilipurdika, irakinean ematen zuten izarrek. Une egokia iruditu zitzaion bertze zigarro bat pizteko, baina ez zuen pizgailurik sakelan, eta Arsenioren bila abiatu zen.
‎Oin azpian zanpatu eta, ihes egin ez zezan, eskuarekin atxiki zuen lepotik. Aihotza ezkerrean altxatu eta kolpe batez akabatu omen zuen harri baten gainean, baina ez zuen behar bezala asmatu; piztiak burua galdu zuen, eta berak bi hatz.
‎Eskuineko hau gure logela da –eta gure esatean mingaina oraindik beroegi dagoen hitzarekin erre zaio. Ohea deseginda, Joakinek lurrean dauden Anaren arropa bizigabeei begiratu die– Gela hau hutsik dago, Ramonen seme alabena zen –jarraitu du Anak, baina ez du atea zabaldu– Eta hemen egongela eta sukaldea –amaitu du, txisteratik untxia atera duen mago hasiberriaren antzera.
‎Soslai jarri da, aldaketan eskuak, gero oin puntetan, eta oin puntetatik jaitsi ondoren berriro oin puntetan. Hori guztia egin du, baina ez du inoiz asmatuko zer ikusi duen ispiluan.
‎Kefirra konketatik behera bota du, eztarria garrazten zaio ikusi orduko. Eta Maikari gutun bat idazteari lotu zaio, baina ez du agurra erabakitzea ere lortu eta liburua zabaldu du bart utzitako orrialdean.
‎Check in-a egiteko ilaran daude, Aitor Euskal Herriko mapa eta geziak dituen elastikoa jantzirik, bizkar zorroa hankartean; Aitziber, kanpin denda tolestuaren gainean dago jesarrita, Gara besapean. Jantzi sport erosoak aukeratu ditu hegazkinerako, baina ez du ohiturarik halako arropekin, eta amaren esanaz gogoratu da, Ezer ez dago traketsagorik emakume bat txandalean baino. Aitorrek ilaran daudenak behatzen ditu, Gabatxo putakume hauek guztiek urtean pilatutako dirutza utziko dute lehertzeko arriskua duten hoteletan, eta kanpin dendaren gainean jesarriz bera ere, Lonely Planet a zabaldu du.
baina ez dut zuek bezalakoa egiten nauen ezer.
baina ez dut zuek bezalakoa egiten nauen ezer,
2009
‎Ezin zuen burua altxa ere egin, baina begiratu egiten zidan, bere begi handi, ilun, bustiekin. Belarriekin keinuren bat egiten zuen, baina ez zuen indarrik ezertarako ere. Triste zituen begi handiak.
2010
‎– Nahi duana esan ezak, baina ez dituzue tragoak nire lepotik edango –Joxemariren arrapostua– Hemeretzi garagardo izan dira, ez bat gehiago ez bat gutxiago.
‎– Alde batera zaukak, baina ez duk zatarra, ez –esan zuen Enekok, eskuaz bere sudurrari okerreko forma emanez.
baina ez nuen parerik flan, kroketa eta bizkotxoginean.
baina ez dute norbere baitara
2011
‎– Ez gaizki hartu, baina ez dut ongi ulertzen nolatan gonbidatu nauzun urtebetetze festara. Ez dut esan nahi eskertzen ez dudanik, baina...
‎Hallean elkarrizketa egin ostean hoteleko gelan hitz egingo zuten horri buruz, nola Fontecha aztoratu egin zen Belenek galderak itzultzen zizkion bitartean belarrietako iletxoak ere ikusiko zizkiola pentsatze hutsarekin, nola Belenek ere bazuen halako izu bat, bere hatsa desatsegin suertatuko ote zitzaion Fontechari," belarriek ere usaintzeko ahalmena balute bezala"... Eta hoteletako enkontruen ondoren Belenen etxea ezagutzea etorri zen, pauso handiegia, bertigoa ematen duen horietakoa; garajetik sartu ziren, inork ikusiko zituen beldur, oso berandu, baina ez zituen inork ikusi eta salbu sentitu ziren elkarren besoetan. Eta haren etxea, etxe soila, domestikoa oso, hunkigarri izateraino apala, ikasle izateari utzi berri dion eta oraindik diseinuaren atzaparretan erortzeko adina diru ez duenarena, –ez ziren uste bezain eskuzabalak izango alderdian komunikazio arlokoen soldatarekin–; Ikeako altzariak eta katiluak, zuzenbide ekonomikoarekin zerikusirik ez, gehiago zen han Belen arrunta eta benetakoa, janzten zituen gauzen neurrikoa, ganbara itxurako txapitula, apur bat bohemioa ere bai, zergatik ez esan, eta zein ederra haren lotsa eta kezka Fontecharentzat leku hura gutxitxo izango ote zen behin eta berriro errepikatuz," etxe oso normala daukat", zenbat aldiz errepikatu ote zion desenkusa hura, jakin gabe ziur aski, Fontecha bere etxean baino are etxekoago sentituko zela han, ahaztuak zituen bere ikasle garaiko oroitzapen intermitenteak piztuko zizkiola, gaztetu egingo zuela etxeak berak Belenen azal ehunak eta azal leunak adina, hunkitu egingo zuela Belen bere gainean zangalatrau ikusteak, zakilari heltzen eta zakilari hura Belenena balitz bezala eraginez, trabesti ezinezko bilakaturik neska bere begien aurrean," urteak ziren inork ez ninduela masturbatzen".
‎Umetatik komeni zaie arrainak plateretik aparteko lekuetan ikustea, hala iruditzen zaio Rodrigo Mesari, nahiz eta haurren aurrean tripak kentzen dizkienean emaztea deseroso sentitu. Kalkulatzen zuena baino handiagoa da, baina ez du baimendutako gutxieneko neurrira helduko denik uste. Harrapakinak neurtzeko erabiltzen duen arkatzaren ondoan paratu du amuarraina.
‎Aitzakiaren batekin sukaldera hurbildu zitzaion aurki Lazkanori," neska hori aktorea duk, ala?"; baietz Lazkanok," ez al dizkiok sekula argiak jarri?", jo zion adarra, harrigarriro ausart, bera izateko. Baina Zeberio asaldatuegi zegoen txantxetarako," zer egiten dik hemen?"; Soto ezagutu nahi zuela eta horregatik ekarri zuela etxera, isiltzen ez den neska horietakoa zela, baina ez zuela luzaro bakarrik utziko, berehala zen han kafearekin.
‎Ez zen orijinal bat eskura ekartzen zion adineko lehen idazlea izango, baina ez zuen idazleen ohiko soslaia ere. Bere bizitzaren erdia pasea zuenean memoriak idazteari ematen zion idazle frustratua?
2012
‎– Logela nik jasoko dut, baina ez ditut zuen aitaren lanak hartuko zuk bazterrak nahasten dituzun bakoitzean. Azken bi urte hauek gogorregiak izan dira.
‎jakinarazi, telefonoa eskegi eta kito, bukatu da harremana. Orain Herrera baldosa hotzen gainean eserita arnasa sakon hartzen saiatzen ari da, motel, arnasari eutsiz, baina ez du ezertarako balio. Bere gorputza aztertzen hasi da:
‎Afalostea luzatzen ahalegindu da Aingeru, ekaitzaren ondoren barealdia etor zitekeelakoan, baina ez du zirrikiturik aurkitu eta inguruan afaltzen ari direnak baino lehenago altxatu dira mahaitik. Hain konpultsiboki jan du Aingeruk, ezen janariak gainezka egingo diola sentitzen duen.
‎Erantzunak ez du Herrera batere konbentzitu, baina ez du gehiago entzun nahi, hariari jarraituz, agian, Herrera haserraraziko duen zerbait esan dezakeelako Etxebek, eta gaur ez da horretarako egun egokia. Hurrengo batean zorrotzago galdetzeko kemena bilduko du.
‎Josu, munduaren zilborra. Bere arazoak beti dira garrantzitsuagoak, pentsatu du Norak, eta oraindik ez dit galdetu zer moduz nagoen, baina ez luke garrantzirik izango; nik gripea badaukat, Josuk pneumoniaren zantzuak, nik musika talde on bat ezagutu badut, Josuk hamarkadako errebelazioa.
‎– Erraza da ulertzeko. Otsalar komandoaren sostengu taldeko kidea nintzen, baina ez nuen ekintzetan kuraia erraldoia frogatzen zuenaren osperik. Melenga nintzen haientzat.
‎– Ongi da, baina ez du inoren elerrateko gutiziarik. Esperientzia nahikoa traumatikoa suertatu zitzaion Lubarrikoa.
‎Zurbil zegoen aita, baina ez zuen itxura txarrik. Lotan zirudien, hilik bainoago.
‎Baietz esan diet. Amak irakatsi moduan prestatu ditut ilarrak patatekin. Arrautza frijitu bat ere jan nahi izan dut baina ez dut olioa inon aurkitu, sukaldeko arasa eta zoko guztiak miatu baditut ere (baita hozkailua ere!). Orduan gogoratu dut Frantzian sukalderako gurina erabiltzeko ohitura omen dutela.
‎Oso ilustratua da Joseph Roth baina ez du
2013
‎Serio serio, pixka bat makurtu eta beharrira," Karmen, badakizu nik badutala podorea hilekin solas egiteko...". Amak burua mugituz baietz, bazekiela, baina ez zuela txorakeriarik aditzeko gogorik. Xole segituan ohartu eta oihu egin zion," Feliziano!
‎Orduan ezagutu genituen neskatxa haiek dexente saiatu ziren gurekin bolada batean, telefonoz deika eta kartak eskribitzen ere bai. Gu harro, baina ez genuen haiek nahi zuten ordaina emateko fundamenturik egin, eta aisa ahantzi ziren gutaz.
‎– Margoak ikustea gustatzen zait, baina ez dut artea estimatzeko gaitasunik. Oso politak dira hemen dauzkazuenak.
‎Agusen hitzek ez zuten sekula gaitzespen doinurik, hori ere hala zen. Martak ez baitzion desiratua sentitzeari uko egiten, are gehiago, bilatu egiten zuen, baina ez zuen hargatik inorekin oheratzeko gogorik, eta iruditzen zitzaion gizonek ez zutela hori ulertzen.
‎Medicitarrekin ez zegoen ezer onik, Bartolome deunaren gaueko sarraskia Parisen bertan bizi izatea gertatu zitzaigun. Higanotekin joan ginen ospakizunetara, baina ez genuen kaleetako harlauzetan ostaturik hartu haietariko anitzek bezala; guri lekua egin ziguten etxe umil batean. Harremanak genituen, bai Parisen bai Madrilen.
2014
baina ez dut paparrik
baina ez dut itsasorik
‎Aita Emilioren parean jarri da zerbait esateko, denei bizkarra emanez, eta Xabik Emilioren burua ikusten du baietz egiten, baina ez du aitak esaten duena entzuten, hain zuzen horretarako ari baita ahopeka, eta ahopeka ari delako hasi dira bi emakumeak ere beren aldetik hizketan, isilpean hauek ere, eta abagunea aprobetxatu du Enekok burua aitak erakutsitako hodian sartu eta barrura begiratzeko.
‎Ama, Gotzon, Nagore eta laurak trena hartzera abiatu ziren Martin Etxeberria kaletik gora. Xabik nahiago zukeen autoz joan, baina ez zuten autorik, eta gainera amak ez zekien gidatzen. Alde guztietara begira zihoan Xabi:
‎Sartu eta dena esan zien, ahalik eta modu sinesgarrienean negar eginez. Sentitzen zuela baina ez zuela deus ulertzen ikastolan, frantsesa munduko gauzarik zailena zela eta Txominengan asko pentsatzen zuela. Beldur zela aitari ez ote zitzaion berdin gertatuko.
‎Gotzonek ez zekien, eta agian beste inork ere ez, Xabik gauza onak gordetzeko eta txarrak ahazteko egiten zuen ahalegina norainokoa zen. Eta pentsatu zuen, ahalegin handia bai, baina ez zuela behar bezalako ahalegina egiten asmatzen, beti akordatzen baitzitzaizkion gauza txar guztiak. Eta ez zekien horri izkin nola egiten zitzaion.
‎Levi’s markako galtzak ditu poliziak. Bihotza lokietan sentitzen du Xabik, baina ez du ezer esan eta ez du ezer esango. Aitarekin joan behar badu,.
‎Aitak batzuetan alboko gelako leihotik burua ateratzen zuen, baina ez zuen sekula Xabi harrapatzen, azkar ezkutatzen zelako hormaren kontra. Gizonaren arnasa entzun zezakeen, animalia bat bezala usnaka.
‎Eta orai esperantzetan ezarria du ez jakin nork. " Irri ergel bat egiten dizu ikusten baduzu, baina ez du maite bere buruaren agertzea". Harrabots bat sentitu dute gibelean.
‎Gordegian direla orai, egur ikatz baten su apalak epeltzen duela barrukia, atsegin handiz irakurtzen dituzte letra heldu berriak, hatsarekin berotuz esku hormatuak. Gixunetik, Domingo Lopezi senideek erran diote Duhalde jaunaren belartegiari sua lotu zaiola eta lurrerat aurtiki duela, baina ez dutela sua herriko etxeetarat hedatzen utzi eta han berean ito dela zorionez. Urruñatik, Jean Larreri familiak kontatu dio Juan Gaston ohoina garrotean hil dutela Irungo presondegian, Sarako etxe batean bi gizon hiltzeaz eta haietako baten emaztea bortxatzeaz akusaturik.
‎Irene Arriasen izateko modua ere ez zen erraz erraza orduan ere; berehala hurbiltzen zen besteengana, hori bai, ezezagunak izan arren, nagusiagoak izan arren, ez zuen arazorik... Taldeetan sartzen zen, taldeetara egiten zen, baina ez zuen taldeak esaten zuen guztia sinesten, ez zuen taldearena egiten. Ideiak argi orduan ere, nortasuna zurruna beharbada, umearena, Telletxeko umearena.
‎Stepanen semea, Olgaren aita beraz, Mikhail Txeshkov, boluntario sartu zen armadan orduan, hegazkin pilotu egin zen, William Faulknerrek nahi izan zuena. Domina asko ere eman zioten Mikhaili, baina ez zituen gehiegi estimatzen, nazka apur bat ere bazien, Olga umeari uzten zizkion jolasteko. Ez zen normala hori, Olgaren lagunek ukitu ere ezin zituzten egin, aiten, aitonen, osaben dominak...
‎Asko ziren atzekoak, ez da erraza esatea zenbat. Askoz geroago jakin zuten korrika ikusi zituztenak poliziak zirela, baina ez zuten gehiegi ere sinistu, ile luzea zeukatelako, luzeegia, eta poliziak ordenaren aldekoak zirela pentsatzen zen orduan.
‎Ebakuntza gelan sartu eta hogei minutura hil zen;" esan liteke", esan zuen medikuetako batek," hilda ekarri dutela". Eskuma eskumako egunkari batek esan zuen, Sevillako edizioan, ahalegin handia egin zuela mediku taldeak Txikiaren biziari eusteko, baina ez zutela, zoritxarrez, lortu: los esfuerzos por salvarle del equipo médico resultaron, por desgracia, inútiles.
‎Ama ohera sartu denean, aitak egongelan geratzea erabaki du, biharamunean ez duelako goiz altxatu behar, ez oso goiz. Liburua hartu du, baina ez du gogorik. Telebista piztu du.
2015
‎Gonbidatu zerrendaren soslaien errepasoa puntu hartara iritsi orduko ia erabakia zuen ezetza ematea gonbitari. Hobeto pentsatu behar zuela eta alde egin edo zuzenean ezetz erantzun, estimatzen zuela, baina ez zuela gorputza halako burrundaretarako. Odile Moresek beste zigarro bat sartu zuen ahokoan eta ezpainak busti zituen mihiarekin.
‎– Ez –moztu zion Aretxabaletak– Neu hasiko naiz. Jaurtigailu hiltzaileen multzokoa izatea nahi nuke, baina ez dudanez ezer egokirik aurkitzen, hitz egingo dut. Zilegi deritzot erabili dituzun kalifikatzaileak erabiltzeari.
‎Ez, ez du xokolata eskatuko, Azpeitian alferrik da. Oporto bat hartuko luke gustura, baina ez du horrelakorik ikusi botilen artean. Alkoholik saltzen ez duten galdetzea ere otu zaio, baina ez ditu azpeitiarrak gaizki utzi nahi.
‎– Galduak gara, arras. Laguna deitu dugu baina ez du erantzuten–gehitu zuen neskak tarrapatan– Bi oren ari garela Baionan itzulika.
‎Bestalde, ez ditek asko behar halakoek zapuzteko, defentsiban baitaude. K Taldeko malapartatu hauek... besterik ez zakiat, baina ez dituk burugabeak. Bazakitek mira non ipini.
‎Hiru: ez zakiat letra molde diferenteen erabilerak zerbait argitu diezaguken, baina ez duk kasuala. Izan litekek autorearen gogo suminduaren adierazgarri.
‎Makurtu egin da Noel Elorriaga, baina ez du, oraingoan ere, ezer ikusi. Berriz zutitu denean, ibilgailua apur bat aurreratzeko eskatu dio Romani, gurpilen artean ezer kateatuta geratu ez dela guztiz ziurtatzeko.
‎Telmoren hortzak horituta daude, baina ez nikotinarengatik. Sandrorenak zuriak eta karratuak dira, baina ez ditu bereak. Protesi hitzean pentsatzeak eman dio Telmori hizketan jarraitzeko kemena.
‎Idatziko ez dudan SMS bat, Rauli erantzuteko: “Gehiegi egin dut zugatik baina ez zaitut faltan botako”.
‎Tximista batek harrapatu du arbola edo nahita aizkoratu dute? Edozein kasutan, espero ez zen lekuan erortzera doa, edo agian espero zen bertan erortzea, baina ez dute neskatila ikusi eta ez diote abisatu. Bere gainean erori da bete betean.
2016
‎esan zidan Garatek bazihoan Jon Larreari begira, Lawrence de Arabia! Irratia zarataka hasi zen, baina ez genuen zirkinik egin, lotuko genuen geuk kontaktua, operazinoaren gaitzenean gengozen. Altxatu zen lurrekoa.
‎Eta, Karmele erresistentziako kide aktiboa ez bazen ere, izan bazuen berak ere gaitzizen bat: “Katalina”; baina ez dut sekula jakin, gaitzizen horrekin ezkutuko ekintzetan ibili zen edo ez, gauza zaila bestalde bere egoera kontuan izanda, ezen Venezuelatik Bilbora iritsi berri, 1943ko Gabonetan, haurdun geratu baitzen.
2017
‎Lehen esan dudanez, jakintza sortzeko espazio klasikoetatik aparte (modu autonomoan nahiz erakunde politiko edo sindikatuetan lan egiten duten talde edo elkarte feministak, koordinakundeak, plataformak, jardunaldiak, etab.), azken aldian, funtsezko hiru eremu iraunkor daude feminismoan, ekintza espezifikoak bideratzeaz gain mota askotako emakumeen (eta gizon batzuen) bilgune gisa dihardutenak, eta aukera ematen dutenak ezagutza eta ekintzailetza uztartzeko, modu asko eta interesgarrietan: (1) indarra hartzen ari diren graduondokoak eta masterrak; (2) Emakumeen Etxeak, non biltzen baitira emakume taldeak, berdintasun zerbitzuak eta jabekuntza eskolak{ 27}; eta (3) internet eta sare sozialak, baina ez dut testu honetan horretaz jardungo, ez baitut esparru hori sakon aztertu.
‎Gustatu zaion tipo bat dago sauna lehorra eta bainu turkiarra bereizten dituen korridorearen pareko horman; gihartsu eta iletsu, baina ez du begiradaz ere jo albotik iragan denean. Korridore nagusian barneratu da.
‎Oskarrek korridorean aurrera egin du alde egitean bizkarra laztantzen diola. Eta, orduan ohartu da, bat batean, beti izan duela gustuko baina ez duela inoiz jakin Oskarrekiko duen abegikortasun ireki horren arrazoia haren gorputzarekiko erakargarritasuna dela (“Bai, bai” aitatuko zion Axik inguruan izan balu, “baina behar zintuenean bizkarra eman zenion hemengo kazetaritzan asmaturiko distantziakidetasuna deitzen den kontzeptua aitzakia”), zeina, eboluzioaren milurteko garapenari jarraiki, aldakaren aurreratze ñimi...
‎“Eta dirudienez ez duzu zure jatorria adierazi nahi. Izan ere, Imozekoa zara baina ez duzu zure hizkera erabili”.
‎“Ez da horrela... nahikoa seinale eman nizkizun, baina ez zenuen zirkinik ere egin”.
‎Bego ez da benetan ari. ...io minik egiten partzialtzat akusa dezaten, nahi dituen artista eta proiektuak aukeratzen dituelakoz, berak bere iritziak dauzka eta “ikuspegi nazionala” eman behar baldin badu, azal dezala beste norbaitek, esaten dio bere buruari jakinda esaten ari dena neurri batean dagoen talaiaren segurtasunetik eragindakoa dela, Kultura Sustatzeko zuzendaria izatea ez da edozer gauza izatea, badaki, baina ez du azalpenik eman behar, “botere kuota kudeatzen jarri dute, eta botere kuota kudeatuko du bere gustuen arabera”.
‎Bada autoen tiraniaren aurka mintzatzen denik, badut autorik gabe bizi den adiskiderik ere; baina ez dut egundo ezagutu autoen aurkako boikot erabatekoa egiten duen inor, bere buruari inoiz ere auto baten barruan sartzea galarazteraino. Batzuetan horixe egin eta horixe aldarrikatu nukeela pentsatzen dut, eta inongo autotan sartzeari uko egiten diogunon mugimendu zibil bat sortu, abiarazi eta sustatu.
‎Etxeko irratian entzun nuen, ordu pare bat geroago, Sandra Lopez artista atxilotu zutela, Haizearen orraziari rotaflexarekin erasotzen atzeman zutelako. Ertzainengandik ihesi erori eta zauritu egin zela ere esan zuten, baina ez zuela ezer larririk. Sandrak bakarka egindako ekintza gisa aurkeztu zuten.
2018
baina ez dut erremediorik:
‎Ukabilarekin apurtu du ispilua. My body is a cage Esku guztia odoleztatu zaio, baina ez du indarrik mina adierazteko. that keeps me from dancing with the one I love Odol gorriz markatutako lerro zatitzaile eta geometrikoak irteten dira ispiluaren erdigunetik. Eta Sarak bere aurpegia zatitua ikusten du ispilua bezala but my mind holds the key.
‎Dardararen aurkako eta aldeko barne borroka. Entsegu batean erori egin zen hankak huts egin ostean, baina ez zuen altxatzeko laguntzarik onartu eta “Berriro hasieratik, Anna! ” oihukatu zuen.
‎Behin handik aterata, ahul antzean, Xaviri deitu dio. Zigarro bat atera du paketetik, baina ez du gogorik erretzeko, eta paketean sartu du berriz ere.
‎Horixe da 1960tik mende berrira bitarteko gure epika berriaren zuztarra. Orreaga ezkero galtzaileak gara baina ez dugu egundo etsi, eta ez dugu etsiko. Hor datza gure indarra.
baina ez dut milagro
‎Hurrengo larunbatean Tatiana gabe azaldu da entsegura. “Oso ongi egon zen Antzoki Zaharrekoa, baina ez dugu berriro egingo”. Esperimentua apur bat eskuetatik joan zaie.
‎Esan liteke negar egin duela telefonoa hartu eta deiak egiten hasi aurretik, aspaldi agurtu zuela badaezpada Fakirra, artean bizirik zela, behin baino gehiagotan despeditu direla eta benetako heriotzak ez duela ezustean harrapatu. “Eskutik heldu nion, baina ez zuen arnasarik hartzen; astintzen nion eskumuturra eta alferrik... Lasai zirudien, ahoa zabalik zeukan”.
‎“Linea moztu zigutek, baina ez duk larria, Bekaintirok dirua utzi zidak. Gero pasako nauk Telefonicatik ordaintzera”.
2019
‎Ez dut beherapenetan bezala korrika ibili nahi elkarri lekua kenduko diogulakoan. Hortz eta haginez defendatu nahi dut badagokigun tokia, baina ez dut horretan joaten den indar guztia xahutu nahi. Etsitzeko gogoa izan dut sarri, baina ez dut etsi nahi, errendituta ez diot inori faborerik egiten.
‎Zer egingo dut? Ez daukat gogorik zaharrari kolpeka erantzuten dion gaztea izateko, ez dut behetik gora kantatu nahi etengabe miresmena performatuz..., baina ez dudanez nire burua euren maila berean kokatzen ez naiz kapaza berdinetik berdinerako elkarrizketa orekatu bat mantentzeko".
‎" Neure burua feministatzat izan dut plazan hasi naizenetik baina ez nuen nahi feminismoa desprestigiatzeko martxan dauden mekanismoak nire kontra erabil zitzaten. Orduan, “feminista zara? ” galdetzen zidatenean, “zer ulertzen duzu feminismotzat? ” galdetzen nuen beti.
‎Jakin nuenean ez nintzela bakarra izan, orduan erabaki nuen salaketa jartzea. Saiatu nintzen beste neskak ere salaketa jar zezan baina ez zuen indarrik bildu ez zuelako publiko egiterik nahi. Eta ni bakar bakarrik joan nintzen.
‎astoa. Zerbait jakingo du zerbaiti buruz, baina ez du ipuinaz hitz egiten jakingo, azalean geratuko da, itxurak egin nahi izango ditu, noren eta hiltzen ari den Soro Barturenen aurrean.
‎Auskalo zertan zebilen, baina ez nuen apustua galdu nahi; beraz, abiatzeko prest nengoela esan nion eta, horrenbestez, ezkerreko besoa lurreraino jaitsi, eta bizkarra eman zidan bere lepora igo nendin. Arrastaka moldatu behar izan nuen katuaren gisan behetik gora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia