Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Ez dut uste berrehungarren lezioneak gehiegi konbentzitu ninduenik herstura hertsi hartan... baina ez nuen jada ihesbiderik.
‎—Zaudete hemen. Ekarriko dizuet nik txakurra —erran nien, pentsatzen nuelarik ezen morroiren bati manuren bat eman behar niola, txakurrarekin ihes egin zezan amoreakatik, baina ez nuen hartarako hautabiderik izan, zeren taldeburuaren errepuesta berehalakoa izan baitzen:
‎Eta, iduri haren aitzinean —kanoia dorreari beha destaturik— amaren hitzak oroitu nituen: "... eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat..." Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama —Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala, jaun An dré...! —, baina ez nuen dudarik egiten ezen kanoiaren kontu hura ere ongi studiatua eta hobeki kalkulatua zegoela, liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako, umiliazionearen iduria, zeren eta objektiboen umi liatzeko edo haien deusezteko jartzen baitira armak objektiboei beha; eta iduri hura zen, halaber, urbiaindar guztiendako mehatxua, jakin zezaten lehenengo behakotik —zeren eta ...
‎Betaurrekoak gau mahaitik hartu nituen. Aitzin goizeko ibilaldiaren hondarrak ageri zituzten oraindik, baina ez nuen garbitzeko astirik. Uste baino lan gehiago eman zidaten lehen urratsek, zabuka ganberan barna.
2002
‎–Ez uste inoiz pentsatu izan ez dudanik hiesak jota egon nintekeela, baina ez nuen sinetsi nahi... Izan ere, drogazaleak eta drogazale ohiak txoriak bezala ari dira hiltzen, ezta?
2004
‎–Ez da ordaina, aita –eskua luzatu nuen, baina ez nuen adorerik izan uniforme beltz haren gainean pausatzeko– Ez da mendekua; atzo erran nizun: nik ez nekien nor zen Weber ofizial hura, argazki lauso bat besterik ez zidaten erakutsi, eta urteak ziren ikusten ez zintudala...
2005
‎–Nik hau ekarri dut –esan zuen Kixmik, beste erloju bat eta bi urrezko eraztun sakelatik aterata– Badakit gutxi dela, baina ez nuen gehiagorik...
2006
‎–Jateko gogo itzela neukan, baina ez nuen berandu heldu nahi –polizia ohiak ogi papurrak haizatu zituen bizarretik– Ekarri duzu?
‎Kopuru handia iruditu zitzaidan. Lanean sekula aritu ez zen ni bezalako batentzat batez ere, baina ez nuen nahi diruak itsutzerik.
‎Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai. Ez berez asko edan nuelako, baina ez nuen batere edateko ohiturarik eta, zuk erreserba hura han uztea bekatua zela zenioenez, probatu egin behar. Postreetarako hustua genuen botila, eta bigarrena eskatu zenuen.
‎Tanta batzuk bota zizkidan ebaki gainera, eta infernuko sua ikusi nuen! Begiak malkotan utzi zizkidan, baina ez nuen txintik ere atera; begiak itxi, hortzak estutu eta eutsi egin nion. Trapu batez lotu zidan belauna eta, Arratsaldera arte ez duk mugitu behar, entzun?
2008
‎Hori pentsatu izan dut neure burua aurrez aurre ikusi dudan bakoitzean. Itxura oneko gizona nintzen, emakume askok gustagarritzat ere har nintzaketen, baina ez nuen aurpegian ezaugarri erabakigarririk, ez nuen azalean nortasun irmo baten zantzurik, ez istorio eder batzuen aztarnarik edo ezbehar deitoragarrien arrastorik, eta indefinizio horrek nintzen baino ahulagoa bihurtzen ninduen.
‎Ezpainak minberaturik zituen, handituta. Bere begirada galduak eta ilaje nahasiak emakume gautiar merke baten itxura ematen zioten, baina ez nuen, hala ere, Natalie hain benetakoa eta, azken batean, hain ederra inoiz ikusi. Lotzen gintuen hitzarmena albo batera utziz, inoiz ez bezala maite nuela eta beti nuela esan nion.
2009
‎Denak, tripulazioa osatzen zutenak izan ezik? Niri, hasieran, harrigarri xamarra egin zitzaidan, ezen ez bainekien bidaia hirugarren adinekoentzat soil soilik zenik?, baina ez nuen ezer txarrik sumatu, egia esan behar badut, esan zuen Hamarrek, pentsakor.
2010
‎pozik nengoen, atsegin leun baten uretan murgilduta, ez errege eta ez miserable, hutsaren baitan amiltzen garenean desagertzen baitira aldeak eta moldeak, marrak eta mugak; hala nengoen, bada, ezerezaren besoetan, bat batean atea zabaldu eta neska ezin lirainago bat jarri zitzaidanean aurrez aurre, kirol elastiko estu batekin, gimnasia egiteko asmotan edo: gustura eragingo nien nik orduan neure besoei mugimendutxo bat, ezerezaren besoetatik dama haren besoetarainokoa!; atez nahastuta edo, sartu ahala joan zen, egia esan, neska itxura eder hura, baina ez nuen, handik aurrera, bakerik izan, burua ezin loturik, toki askotara joaten baitzitzaidan, eta gauza asko izan nahi bainuen jada:
‎Gurasoek eta Heinrichek isilik entzuten zidaten?. Isilik badaude, nire hitzaren mende dauden seinale?, gogoratu zitzaidan, birikak puzten nabaritzen nituen bitartean?, eta lauzpabost segundoko eten hura egin nuenean ere isilik geratu ziren, nire birikak gero eta puztuagoak? Gero, amaren ikuspuntua neure egiten nuela, ateo ateotzat nuen ordurako neure burua, baina ez nuen ama mindu nahi?, aurrera jarraitu nuen: –Nola uste duzue, bada, egon nintzela, neure gizontasuna galdu ondoko lehenengo hilabeteetan?
‎Sua itzali eta gargabetu zitzaidan, bai, baina ez nuen atsedenik izan handik aurrera, txingarretatik noiznahi pizten eta berritzen baitzitzaidan sua, dantzaren gogoratze hutsak eta nire irrika ezkutuen haizeak eraginda; irudi platonikoei eutsi nahi izaten nien, baina arima berehala lerratzen zitzaidan gorputzaren eremuetara; eta, hala ere, bekatuaren itzala neure baitan igartzen nuen arren, bekatu egiten ari nintzelako sentipenak ez zidan mai... fraide bécquerzaleak, Bécquerren poesia niri ere erruz gustatzen zitzaidala jakin zuenean, idazlearen errimak oparitu baitzizkidan?
‎–Hor!?; eta jendeak esan zuen: . Ooo!?; eta nik begiratu, baina ez nuen ezer ikusi; gero mutilak esan zuen: –Hor, bai!?; eta jendeak esan zuen:
‎" Hor!"; eta jendeak esan zuen: " Ooo!"; eta nik begiratu, baina ez nuen ezer ikusi; gero mutilak esan zuen: " Hor, bai!"; eta jendeak esan zuen:
‎nintzenarekin —ez nintzenarekin, alegia, huts bat bainintzen eta ez bainintzen ezer— pozik nengoen, atsegin leun baten uretan murgilduta, ez errege eta ez miserable, hutsaren baitan amiltzen garenean desagertzen baitira aldeak eta moldeak, marrak eta mugak; hala nengoen, bada, ezerezaren besoetan, bat batean atea zabaldu eta neska ezin lirainago bat jarri zitzaidanean aurrez aurre, kirol elastiko estu batekin, gimnasia egiteko asmotan edo: gustura eragingo nien nik orduan neure besoei mugimendutxo bat, ezerezaren besoetatik dama haren besoetarainokoa!; atez nahastuta edo, sartu ahala joan zen, egia esan, neska itxura eder hura, baina ez nuen, handik aurrera, bakerik izan... burua ezin loturik, toki askotara joaten baitzitzaidan, eta gauza asko izan nahi bainuen jada: izan nahi nuen sartu zèn neska ederraren amorantea, izan nahi nuen haren aita, izan nahi nuen haren ama, izan nahi nuen neska bera —gogorra gero, mundu honetara behin jaio eta emakume baten azalpean sartzeko esperientziarik ez izatea! —, izan nahi nuen Botticelliren aingeru bat, izan nahi nuen apaiz langile bat, izan nahi nuen Ernesto Cardenal, izan nahi nuen... mundu guztia izan nahi nuen, monseñor Escrivá de Balaguer izan ezik!
‎Sua itzali eta gargabetu zitzaidan, bai, baina ez nuen atsedenik izan handik aurrera, txingarretatik noiznahi pizten eta berritzen baitzitzaidan sua, dantzaren gogoratze hutsak eta nire irrika ezkutuen haizeak eraginda; irudi platonikoei eutsi nahi izaten nien, baina arima berehala lerratzen zitzaidan gorputzaren eremuetara; eta, hala ere, bekatuaren itzala neure baitan igartzen nuen arren, bekatu egiten ari nintzelako sentipenak ez zidan mai...
‎Gurasoek eta Heinrichek isilik entzuten zidaten —‘Isilik badaude, nire hitzaren mende dauden seinale’, gogoratu zitzaidan, birikak puzten nabaritzen nituen bitartean—, eta lauzpabost segundoko eten hura egin nuenean ere isilik geratu ziren, nire birikak gero eta puztuagoak... Gero, amaren ikuspuntua neure egiten nuela —ateo ateotzat nuen ordurako neure burua, baina ez nuen ama mindu nahi—, aurrera jarraitu nuen: ‘Nola uste duzue, bada, egon nintzela, neure gizontasuna galdu ondoko lehenengo hilabeteetan?
2011
‎Beste bandoko armadako errolda, beste bandoa, halaxe esaten dio hanka okerrak gureari? goitik behera miatua nuen aurreko batean, baina ez nuen deus ere topatu; horregatik, atzo, heriotza zigorren liburukotea mahairatu zidan funtzionarioak, aurkibide orokorreko aipamena horri zegokiola eta huraxe nuela ezer aurkitzeko azken aukera esanez.
‎Bihotza zabuka hasi zitzaidan. Orduak eman nitzakeen eleberri horri buruz hizketan, baina ez nuen solaskiderik inoiz aurkitu, eta, kolpetik, hondartza bete jenderen erdian aurkitzen nuen bat, neu eserita nengoen lekutik gertu. Nortasunaz, beste bat izan nahiaz, gizon emakumeen arteko harremanaz eta beste hainbat gairi buruz jarduteko antola daitekeen tresna literariorik borobilenetako bat zela iruditzen zitzaidan eleberria, ia ia ordulari suitzar batek bezala funtzionatzen zuena, metafora kaxkar bat erabiltzearren.
‎Birjiliok irudikatu zidan tramankulu hura gaztelaniazko, rueca? hitzarekin erlazionatu nuen beti, baina ez nuen inoiz euskarazko izenik entzun, agian ez nuelako argazkitan baino ikusi. Mojekin hitz egin eta bat lortzen saiatuko nintzela agindu nion, baina zertarako zen jakin beharra nuela, azalpenik eskatzen bazidaten edo.
‎Facebook ez hizketan aritu zait nik inoiz sartu ez naizela onartu diodanean, hitz bakoitza porro bat erretzeko nuen gogoaren katalizatzaile, baina ez nuen bat ere eginik, eta susmoa nuen berak ez zuela egiten jakingo. Zortzi urte nituenean katekesira zihoazela esaten zidatenean bezala:
2012
‎Maiatzak 4 Arrantzara joan nintzen, baina ez nuen harrapatu jatera ausartu nintzen arrainik, eta kirolaz aspertuta, alde egitera nindoanean, izurdekume bat harrapatu nuen. Soka mehe batekin arrantzarako hari luze bat egin nuen, baina ez nuen amurik. Halere, askotan harrapatzen nituen arrainak, jateko nahi nituen guztiak, eta eguzkitan jarri eta lehortu ondoren jaten nituen.
‎Itzalpea gutxi gorabehera beste bizitokiaren eta txalupa zegoen tokiaren erdibidean zegoenez gero, han geratzen nintzen lotan harantz joatean, askotan egiten bainizkion ikustaldiak txalupari, eta inguruko gauzak edo hari zegozkionak behar bezala uzten nituen beti. Batzuetan pixka bat irteten nintzen atsegin hartzeko, besterik gabe, baina ez nuen bidaldi arriskutsu gehiagorik nahi, ez nintzen kostaldetik harri ukaldi bat edo bi baino gehiago urruntzen, ur lasterrak, haizeak edo beste ezustekoren batek eramango ninduen ideiak beldurtu egiten baininduen. Baina, orduan, neure bizitzan agerraldi berri bat izan nuen.
‎Zekien guztia esan zidan inolako tolesik gabe. Bere tankerako jendearen herrien izenak galdetu nizkion, baina ez nuen caribs beste izenik lortu, eta horrela erraz ulertu nion Karibe uharteak zirela haiek, gure mapetan Orinoco ibaiaren bokaletik Guianaraino eta harantzago Santa Martaraino iristen den Ameriketako lurraldean kokatzen dituztenak. Esan zidan ilargitik harantzago, ilargia sartzen zen lekutik harantzago esan nahi zuen?, eta beren herritik mendebalerantz izan behar zuen, nik bezala bizar zuria zuten gizonak bizi zirela, eta lehen aipatu dudan nire bibote handia seinalatu zuen; eta, haren hitzak erabilita, «gizonak asko» hil zituztela.
‎Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunik egin. Gurbil bat edo beste banuen, lehenago esan dudan bezala, baina ez nuen inoiz horrelakorik egitea lortu, lan horretan aste asko eman nituen arren. Ezin nituen bi muturrak lotu edo upel oholak elkartu, urari barruan eusteko moduan, beraz lan hori ere bertan behera utzi nuen.
‎Izan ere, ilundu bezain laster, gehienetan zazpiak aldera izaten zen?, oheratu beharra izaten nuen. Orduan, burura etorri zitzaidan Afrikako bidaldietan kandelak egiteko erabili nuen argizari puska, baina ez nuen horrelakorik. Konponbide bakarra nuen, ahuntzak hiltzean bilgorra atera eta gordetzea; eta harekin, eguzkitan egositako buztinezko platertxo batekin, eta iztupazko argi muki batekin, kandela bat egin nuen.
‎Haragi zati bat erre eta jan nuen. Nahiago nukeen egosi eta salda egin izan banu, baina ez nuen eltzerik.
‎Itsas hegazti bat edo bi bota nituen, baso antzararen antzekoak, eta etxera eraman nituen, baina ez nuen hegaztiak jateko gogo handirik, eta dortoka arrautzak jan nituen berriro, goxo goxoak gainera. Gau horretan, bezperan nire ustez on egin zidan sendagarria berriz hartu nuen, alegia, tabakoa beratzen edukitako rona, baina ez nuen aurrekoan adina edan, ez tabako hostorik xehatu, eta ezta burua ontzi gainean jarrita haren lurrina arnastu ere. Hala ere, hurrengo egunean, uztailaren 1ean, ez nintzen espero bezain ongi egon; izan ere, sukarraldiaren hotzikara aztarna txikiak izan bainituen, baina ez gehiegi.
‎Ezer ez nuen egun hartan aurkitu; baina biharamunean, arratsaldeko hirurak aldera, nire kontuen arabera Blefuscutik hogeita lau legoara nengoela, hego ekialderantz zihoan belaontzi bat ikusi nuen; ni ekialderantz nindoan. Deiadar egin nion, baina ez nuen erantzunik izan; edonola ere harengana hurbiltzen ari nintzela ohartu nintzen, baretzen ari baitzen haizea. Ahal nuen guztia nabigatu eta ordu erdi barru haiek ere ikusi ninduten; orduan beren ikurra jaso eta tiro bat egin zuten.
‎Ipotxak Erreginarenetik alde egin baino lehen, egun batean lorategietara jarraitu zigula gogoratzen dut eta, inudetxoak ni lurrean utzi ondoren, ipotxa eta biok elkarrekin geundelarik sagarrondo nano batzuen alboan, neure buru-argitasuna agertzeko ateraldi inozo bat egin behar izan nuen zuhaitzei eta berari buruzkoa, eta gertatu zen haien hizkuntzan ere bazuela zentzurik, gurean bezalaxe. Orduan, zital maltzur hark, aukera ederra ikusiz, haietako baten azpitik nindoanean, astindu egin zuen nire buru gainera, eta hala hamabi bat sagar, Bristoleko upel bat 48 bezain handia bakoitza, jausi zitzaidan belarri ondora; haietako batek bizkarrean jo ninduen makurtu nintzen batean eta muturrez aurrera bota lurrera, baina ez nuen beste minik hartu, eta ipotxari barkatu egin zioten nire erreguz, neuk zirikatu bainuen.
‎Babes Lerroko kosako bat neukan neure zerbitzura ordenantza gisa. Maleta ateratzeko eta zaldiak kotxetik askatzeko agindu, eta deika hasi nintzaion etxeko ugazabari, baina ez nuen erantzunik jaso; atea jo nuen, eta erantzunik ez... Zer gertatzen zen?
2013
‎–Jokatu nahi al duzu nirekin?? galdetzea pentsatu nuen, baina ez nuen esaldi hori ahotik atera; ez nuen beste inor ezagutu nahi, ez nengoen aldartean ezezagun baten galderei erantzuteko eta nire bizitzaren laburpena egiteko. Lagun berriak egiteko adin muga bat dagoela sinesten dut, hogeita hamar urte inguru.
‎Beste garai batzuk ziren, geure artean lubakiak egiten ematen genuen denbora. Geroago sartu nahi izan nuen erakundean, baina ez nuen probarik gainditu, esan nion.
‎Orduan erre zitekeen ostatu barnean, baina ni atera joan nintzen. Bertatik ikusi nuen motor susmagarri bat, baina ez nuen deus erran, ez nuelako aztoratu nahi inor. Jende pila zegoen bertan, 35 lagun inguru, eta horietan iheslari anitz.
2015
‎Gela hutsik zegoen eta bero itogarria egiten zuen. Norbait etortzea nahi nuen, baina ez nuen ahoa zabaltzeko indarrik. Han gelditu nintzen, asmatu ezinik zer demontre egiten ari nintzen ohe hartan.
‎begira, gogoan dut, 79 amaieran, estatutuari buruzko erreferenduma egin zenean, gauzak xehe xehe ezagutzen ez banituen ere, ni baiezkoaren alde nengoela erabat; gutxi ala asko izan Espainiak emandakoa, zerbait izango zen, aurretik ezer ez geneukanentzat. Gainera, Euskadiko Ezkerrakoak ere alde zeuden, eta ni haien aldekoa izaki; banekien hor zegoela Herri Batasuna izeneko alderdia ere, baina ez nuen oso ondo ulertzen haien jarrera setatia, ezta haien izaeraren funtsa, denari eta denei ezetz esatea ez bazen. Hori zen nire pentsaera 79 inguruan; orain kontatzen ari naizen gertakariak izan zirenean, berriz, edo haien ondorioz agian, HBrekin zaletzen hasi nintzen.
‎Berdin jardun zezakeen eguraldiaz edo etxeko gorabeherez. Harritu egin ninduen, jakina, baina ez nuen horretan insistitu gura izan, eta agurearen izaerari egotzi nahiago izan nuen.
‎Esate baterako, erabat hunkiturik geratu nintzen Louisek Notre Dameko zoko batera eraman ninduenean. Ohituta nengoen ni elizatzarra turista begiekin ikustera, Ritarekin ere izana nintzen han urte batzuk lehenago, baina ez nuen sekula uste izango, niretzat postal hutsa baizik ez zena, benetako babesleku izan zitekeenik inorentzat. Ez nuen sekula esango, Louise eliza baten barruan era hartan jarrita ikusiko nuenik, bi begiak itxita eta barneko ahotsaren zain.
‎Baina behin zerbait elkarrekin hartzeko esan zidan eta nik, beno, zergatik ez? esan nion, baina ez nuen ezer egiteko asmorik... Ez, ez... ez zitzaidan batere interesatzen, baina azterketetan... batzuetan lagundu egiten zidan...
2016
‎Are gehiago estutu zenituen bi eskuak paparraren kontra, eta toraxa zanpatu behar zenuela iruditu zitzaidan, bihotzekoak eman zizula pasatu zitzaidan burutik. «Kendu eskuak hortik» esatera nindoan, baina ez nuen beharrik izan, zuk zeuk erlaxatu baitzenuen eskuen presioa berehala. Bularra aske utzi, eta gora begira jarri zinen, begiak itxita, bizkarra sofaren kontra erortzen utzita.
‎Ez dago esan beharrik arazo adina biografia dagoela munduan, eta uste dut gazte askoren norabidea markatu nuela. Alde horretatik, harro nago egin nuen lanarekin, baina ez nuen salmentak igotzerik lortzen eta hondartzarako aulkiak eta estalkiak saltzen hasi behar izan nuen, kontatu diot.
‎Beno, zahar antza zeukan, baina oso zaharra ere ez zen, urte bi izango zituen, ez, hiru. Oparitu egin zidaten eta, oparitu eta egun pare batera ikusi nuen apurtzen hasia zela, baina ez nuen ezer esan, ez zelako une egokia, eta orduan unea ez bazen, sekula ez zen izango.
‎–begirada eutsi nion. Atzera egin nahi nuen, baina ez nuen esateko behar beste adorerik. Ezetz egin nuen buruarekin?.
‎–Telefono hura ikertu nuen, baina ez nuen gauza handirik atera, erran zuen detektibeak?. Edurnek senarraren ezkutuan erosi eta eskudirutan ordaindu zuen.
‎–Hain zuzen ere, horrexegatik utzi ninduen Georgek?, gaineratu zuen,? baina ez nuen zurekin gauza hauetaz hitz egiteko asmorik?.
‎sekula ez dizut aprobetxategi deitu, ohartarazi ninduten, baina ez nuen sinetsi nahi horrelakoa
2017
‎Beraz aurrera segitu nuen, eta bideak bihurgune bat egiten zuen tokira heldu nintzenean gurpilen arrastoak ikusi nituen. Ab Russel bere sailean zegoen, baina ez nuen hari galdetzeko lanik hartu eta haren granja ia bistatik galdu gabea nuela Ford hura ikusi nuen. Gorde egin nahi izan zuten.
‎Bake handi bat jabetu zen aterpeko salaz kanpotarra atetik desagertuta. Ni ere logale nintzen, baina ez nuen nahi inor horretaz ohartzerik. Sentsazio berri eta gustagarria zen aitarekin eta osabarekin batera kuxin handien gainean jarria egotea.
‎Galtzak jantzi eta atea zabaldu nuenerako, beso banatatik helduta zeukaten eta, bere onetik aterata, bereak eta bi esaten jarraitu zuen nire kontra. Beharbada gauzak lehenagotik argitu nituen berarekin, beharbada itxaropenari biderik eman baino lehen moztu nuen gure harreman birtuala, baina ez nuen berarekin zaputza izan nahi eta gutxiago zakarra, ez nion minik eman nahi ere, eta gaizki ulertua bere kabuz argituko zela pentsatzen nuen. Hoteleko zerbitzariek esan zidatenez, bakarrik gelditu zen kafetegian taldekoak geletara igo zirenean, eta edaten ari zen bitartean behin eta berriz aipatzen omen zuen nire izena eta koldar bat, zerri bat, kaka zaharra nintzela errepikatzen omen zuen.
‎Kontua da arratsalde madarikatu horretan etxean sartu eta harritu egin nintzela, nik hiru ordu geroago etorri behar nuela jakinik, gel horrekin garbitu zelako, baina ez nuen ezer txarrik pentsatu, beharbada bere buruari atsegina ematen arituko zela pasatu zitzaidan burutik, eleberri erotikoren bat itzultzen ari zenean berotu egiten baitzen gajoa, eta burutazio hori gogoan nuela zabaldu nuen gure gelako atea, tentu handiz, irudikatzen nuen ekintza horretan harrapatzen banuen, bere horretan atea berriro ixteko asmoarekin, baldin eta, inoiz egin ohi zidan bezala... agindu ohi baitzidan horrelakoetan bere esku librearekin eta ni esaneko mirabe baten antzera joaten bainintzaion burumakur, agindutakoa egitera.
‎Ondoren. Maitasunak lehertutako bihotz baten autopsia? izeneko poema bidali nizun, baina ez nuen erantzunik jaso?, esan du neskak eta algarak egin dituzte.
‎Ezta Ram Manikkalingamekin ere, hau 2011n agertu zen, NEBeko presidente eran?. . Currin ezagutzen nuen, baina ez nuen harreman berezirik?. HNTko arduradun lanetan aritu zen Currin 2011tik aitzina.
‎Zakurrarenak eta bi esan nizkien ikasle guztiei, baina Nadimek, beharbada calamo currente idaztearen inplikazio didaktikoak ez errespetatzearen erruduna sentitu zelako edo, modu pertsonalean hartu zuen errieta, guztiei esanak berari bakarrik esan banizkio bezala. Hari begira esango nituen, ez dakit, baina ez nuen nahita egin; izan ere, ikasleei gogor hitz egin behar diedanean nahiago izaten dut begirada puntu batean kokatu, Claudine ederraren begiradarekin topo ez egiteko, horrela gertatzen denean bigundu egiten bainaiz, eta hori ez da ona nesken diziplinarako. Claudineren begiek, handi, eder, harrapari?
2018
‎Monsieur Dupontek labur jardun zuen, baina ez nuen deus harrapatu, eta Lewis jaunak erantsi zuen:
‎Leku horretara berriro ez itzultzeko deliberoa hartuta neukan, eta, jakina, baita Edurne ez ikustekoa ere. Ezin nuen imajinatu ze azalpen eman ahal izango zidakeen, horretarako azalpenik baldin bazegoen, baina ez nuen entzuteko asmorik, eta are gutxiago ulertzen saiatzekoa.
2019
‎Neskon artean bederen. Ni saiatu nintzen lehenengo egunetan baina ez nuen hainbesteko pazientziarik. Beti ederrena niri oparitzen zidan, gainera, lehengusinak.
‎Anek: . Ni gogoratzen naiz Errekaldeko tanatorioan zegoela eta amak esaten zidala joateko, damutuko nintzela bestela, baina ez nuen nahi, ezin nuen. Eta egun pena ematen dit, baina momentuan ezin izan nuen.
‎Barru aldera, erabateko itzaletan geratzen zen txokora. Kuadrillakoak begi zabalik eta irribarre inozoz imajinatzen nituen nire bizkarrean, baina ez nuen atzera begiratu ere egin. Nerearen koletari jarraitu nion, nire eskua bereari lotuta.
2020
‎Ezkerrekoan". Hizketan segitu zuen gero, baina ez nuen hari begiratzeko indarrik. Nahikoa lan baneukan arnasa hartzen.
2021
‎Ostatuetan Maddik lo hartu arte itxaroten genuen Françoisek eta biok, eta orduan nire ohean sartzen zen. Berarekin maiteminduta nengoen, baina ez nuen haurdun gelditzeko inolako asmorik eta koitorik gabe moldatu behar izaten genuen. Harrigarria egiten zitzaidan gauero pare bat aldiz nola husten zen mutila, nola nire bularrak laztanduta bakarrik berotzen zen, aldatzen zitzaion arnasa, desitxuratzen zitzaion aurpegia eta lehertzen zen.
‎Neurtu behar nuen zelan hurbildu eta zer informazio eman, ea berari zer ateratzen nion. Urrats handiak nituen ordurako emanda eta egitasmoa nahiko zehaztuta, funtsezkoak izango ziren beste aurkikuntza batzuk falta bazitzaizkidan ere, baina ez nuen nahi beroaldi batean, harropuztuta, behar baino gehiago kontatu. Erakargarria eta aldi berean mehatxagarria gertatzen zitzaidan Kingsley, antz handia hartzen niolako neure buruarekin.
‎" Bai, ikusi dut, baina ez nuen erritmoa galdu nahi, etxera heltzean deitzeko asmoa nuen".
2022
‎Algebrako problemak txineraz idatzita baleude bezala zen. Gurasoek akuilaturik, azken urtean malko, odol eta izerdiz eutsi nion lehen ilarako nire posizioari, baina ez nuen itxaropen handirik etorkizunari buruz.
‎Arropa zikin eta tarratatuak erantzi eta ezkutatu egin nituen. Saiatuko nintzen Doloresen oharkabean garbitzen, baina ez nuen itxaropen handirik: goizago edo beranduago sorgin hura konturatuko zen, eta amak denboren amaiera arte zigortuko ninduen.
‎Teresa Ortegaren etxean emandako minutuetan jendetza biderkatu egin zen, eta ukondoka egin behar izan nuen bidea. Bultzaka aurrera egin bitartean, kexak eta irainak entzun nituen, baina ez nuen atzera begiratu. Berasak eta Jokintxok bidaia luze batetik itzuliko bagina bezala agurtu gintuzten.
‎Ezin erranezko izua ematen zidan teilatu izoztu hartan ibiltzeak, baina ez nuen beste aukerarik: berarekin egonez gero, Mariok ez zuen erokeriarik eginen.
‎Fronte asko nituen irekita, eta horri ez nion lehentasunik eman. Minak izutu ninduen, baina ez nuen baliabiderik aurre egiteko, ez nintzen prestatu, ez nuen sostengurik eskura, ez indarrik ere topatzeko. Epidurala ezagutzen nuen.
‎Bezperan Brunoren aurrean egin nuen bezala, soltero gelditzea erabakitzen duenari zor zitzaion aitortza eskatuz ekin nion jardunari, baina ez nuen bezperan bezain irmo hitz egiten, ez nerabilen bezperako hizketa molde dotorerik, tonu apalagoan ari nintzen, ia ia buru makur, eta buru batzarreko nire kide animatzailea ikusi nuen azken ilaran eskuarekin ahotsa altxatzeko keinua egiten. Aurrean atrila nuela aritu nintzen hizketan, buru batzarrekoak nire parean aulkietan eserita zirela.
‎Aipatu nahi nuen bigarren taldea txoko eta soziedadeetako solteroena zen, baina ez nuen luze aritzeko astirik. " Euskal Herriko soltero talderik esanguratsuena dela uste izan da eta ez da hala.
2023
‎Kafetegiko argitasunak Sosegunea dendakoa ekarri zidan gogora, baina leihoak askoz gehiago ziren, beirateak San Prudentzioren eskulturaren neurrikoak ziren eta, hoteleko epeltasun desiratuan, mahai batean ikusi nuen Andreas esertzen. Bost bat minuturen buruan, Simon hoteleko sarrera aldera hurbildu zenean, hark utzitako tokian egokitu nintzen ni, baina ez nuen kafetegian agertzen ikusi eta seguruenik komunera joango zela pentsatu nuen. Nik, hotzak hilik, ez nuen hainbeste itxaroterik izan eta, ezinbestean, handik oso gutxira ate birakaria zeharkatu, eta komunean babestu nintzen.
‎pertsonak atzera aurrera agertzen ziren, kaleko zein etxeko jantzian; batzuetan ilunpetan geldo, eta bestetzuetan halako argitasun laranjan bilduak. Lehen pentsamenduan, Soseguneko bulegoa alarma eta segurtasun enpresa baten gune zentrala iruditu zitzaidan, klandestinoa inondik ere; baina ez nuen gehiago pentsatzerik izan eta, Marie itzuli zitzaidanerako, itxiak zeuden bai ordenagailua bai galgoaren begiak.
‎Gidariaren atea erdizka zabalik zegoen eta, arteketatik, bi gauetan bigarren aldiz, txizaginean ikusi baino gehiago sumatu egin nuen Petra. Sexua harrotu zitzaidan, baina ez nuen zabar jokatu nahi izan eta hura baretzen ahalegindu nintzen. " Kafeak txizagura ematen dit...", argitu zidan sartzean, eta gero:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia