2023
|
|
Zenbait autorek, ordea, berdintasun printzipioa sustapen jarduerarekin lotu dute, eta ez ekonomia ahalbidearen printzipioarekin. Horren inguruan esan daiteke sustapen jarduerak gauzatzean hainbat subjektuk ez dutela tributu kuotarik ordaintzen,
|
baina
ez berdintasun printzipioa aplikatzeagatik, ezpada bestelako printzipio batzuen ondorioz. Jarraian ikusiko dugunez, Konstituzio Auzitegiak ildo horri ekin dio (alegia, berdintasun printzipioaren eta ekonomia ahalbidearen arteko loturari), eta, zenbait kasutan, bereizketa bidezkotzat jo izan du.
|
|
Lege dekretu deritzonaren bitartez ere, Gobernuak lege lerruneko arauak eman ditzake,
|
baina
ez Parlamentuak eginiko eskuordetzan oinarrituta, ezpada benetako larrialdiaren edo presazko beharrizanaren ondorioz (EKren 86.1 artikulua). Beste alde batetik, bada Lege dekretuaren bitartez arautu ezin daitekeen gairik.
|
|
Edozein kasutan ere, zergak ondore konfiskagarriak dituen ala ez aztertzeko, ikusi behar da kasuan kasuko subjektuak duen ekonomia ahalbidea; bestela esanik, zergak ezin dio pertsona bati kendu horrek bizitzeko behar duen gutxienekoa (%50eko karga tasa konfiskagarria izan zitekeen lanbideen arteko gutxieneko alokairua kobratzen duenarentzat,
|
baina
ez errenta altua duen pertsonarentzat5). Horren harira, lurralde erkideko PFEZren arauketa bizitzeko behar den gutxienekoa ezarri da; horren arabera, zergak ordaintzeko betebeharretik at geratu dira, gizakiak bere beharrizanik funtsezkoenak asetzeko behar dituen ondasun eta errentak.
|
|
Zehapena diruzko isuna bada
|
baina
ez bada proportziozkoa (gehieneko eta gutxieneko zenbatekoen artekoa), aldiz, graduazio irizpideak aplikatuta, zehapena ehunekotan handitu ala gutxituko da arau hausteak behin baino gehiagotan gauzatzeagatik soilik, eta ez, ordea, portzentajezko puntuetan.
|
|
Zigor Kodearen erregularizazioaren kontzeptu horrek eta TFAOek jasotako kontzeptuak eduki ezberdina dute. Gogora dezagun TFAOen kasuan erregularizazioa dago aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada aurretiazko errekerimendurik gabe, eta ondorioz ez da zehapenik ezarriko (Bizkaian berandu aurkezteagatiko zehapena izan ezik),
|
baina
ez inon eskatzen erregularizazioarekin batera zorra ordaindu behar denik edo zorra geroratzeko nahiz zatikatzeko eskaera egin behar denik. Modu horretara, aitorpena edo autolikidazioa epez kanpo aurkeztu bada, edota epez kanpo ere aurkeztutako beste aitorpen edo autolikidazioa osatzen edo ongitzen badu, errekerimendurik jaso gabe baina ordainketarik ere egin gabe, orduan tributu betebeharpekoa bere zigor erantzukizunetik aska daiteke, zorra kobratzeko betearazpen aldia hasi bada ere.
|
|
TFAOek jokabide batzuk jaso dituzte Tributu administrazioaren jarduketei jarki, haiek oztopatu, aitzakiak jarri edo haiek egitea ukatzeko jokabidetzat hartuz,
|
baina
ez dute zerrenda itxirik eman. Besteak beste, honako jokabide hauek dira:
|
|
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren esparruan, Sozietateen gaineko Zergaren esparruan, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren esparruan bereziki, kenkariak eta gastuak fakturaren bidez justifikatu behar dira, ahal dela. Tributuen Arau Orokorrek frogabide hori lehentasunezkoa dela adierazten dute,
|
baina
ez da bide pribilegiatua; hortaz, Administrazioak uste badu fakturaren eraginkortasuna zalantzan jartzen badu, betebeharpekoak eragiketak benetakoak direla erakusten duten frogak aurkeztu ditu. Adibide moduan, Bizkaiko TFAOren 104.2 artikuluak esandakoa ekarriko dugu, gainerako Tributuen Arau Orokorrek emandako idazketatik zertxobait aldenduz, honakoa dio:
|
|
Halako jarduketarik gauzatu ezean, autolikidazioa aldaezina izango da preskripzioa (edo iraungitzea, Bizkaian) gertatu denetik aurrera. b) Aitorpenaren sistema, lehengoa. Honakoetan, subjektu pasiboak betebeharra zenbatzeko garrantzitsuak diren inguruabarren berri eta zerga egitatea gauzatu duenaren berri ematen dio Ogasunari,
|
baina
ez du ezer kalifikatzen ezta betebeharra zenbatzen ere. Prozedura amaitzeko, kudeaketa organoak behin behineko likidazioa eman behar du eta berau jakinaraziz zorra ordaintzeko borondatezko epea irekitzen da (emaitza itzultzekoa ere izan daiteke).
|
|
Kontabilitateko betebeharraren definizioa Merkataritzako zuzenbideko arauketak egiten badu ere, artikuluak aipatzen duten beharra tributu arauketak nahitaez agindu behar du. Esangura horretan, Sozietateen gaineko Zergaren foru arauek jaso dutenez, zerga horren zergadunek euren kontabilitatea eraman behar dutela, besteak beste, Merkataritzako Kodearen arabera,
|
baina
ez du agintzen zein liburu eraman behar diren ezta nola eraman behar diren ere, horretarako Merkataritzako zuzenbideko arauetara igortzen gaituelako, ikusiko dugunez.
|
|
Aitorpena aurkezteak ez du esan nahi tributu betebeharraren bidezkotasuna onartzen denik; egitate aitortuak gauzatu direla aitortzea baino ez da aitorpena,
|
baina
ez du esan nahi aitortutakoaren kalifikazio juridikoa onartzen dela.
|
|
Edozein kasutan, jarrera horri kritika egin dakioke. Zerga egitatea gauzatzeagatik eginbehar juridiko berezia sortzen da,
|
baina
ez da eratzen inolako betebeharrik, Administrazioa ez delako kreditu eskubidearen titularra une horretan, arlo zibilean kreditu eskubideekin gertatu aldera. Bestela esanda, likidazio egintzak sortarazten ditu Ogasunaren kreditu eskubidea eta subjektu pasiboaren tributu betebeharra eskatzeko moduko bihurtzen du, alegia, elkarrekiko edukia duten egoera subjektiboak.
|
|
Behin behineko likidazioa egin aurretik, Tributu administrazioak likidazio proposamena jakinarazi dio betebeharpekoari, hamar eguneko epean bere eskubidez egoki deritzona alega dezan. Prozedura amaituko da Tributu administrazioak emandako berariazko ebazpenaren bidez. Ebazpena sei hilabeteko gehieneko epean eman behar da; epea bete ezean, prozedura ez da iraungitzen
|
baina
ez da preskripzio epea ere geldiaraziko.
|
|
Legezko definizioari helduz gero, arau gorenak, hots, Espainiako Konstituzioak 134.1 artikuluan aipatzen du aurrekontuaren araubide juridikoa,
|
baina
ez du definitzen: " Gobernuari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak prestatzea, eta Gorte Nagusiei horiek aztertu, zuzendu eta onestea".
|
|
Ondorenez, analogiaren aplikazioak lege erreserbaren printzipioa hausten du. Hori guztia dela bide, analogia ezbairik gabe onartzen da Tributu zuzenbide formalean,
|
baina
ez horren alde materialean; bestela esanda, analogia erabil daiteke tributuen aplikazioari buruzko manuetan, ez, ordea, tributuen oinarrizko osagaien esparruan, azken horiek lege bidez araututa egon behar baitira nahitaez.
|
|
Konstituzioak maiz sarri erabiltzen du" tributu" esamoldea (edo horren espezieak) eta, horren ondorioz, tributuaren kontzeptua badago Konstituzioan,
|
baina
ez du horren definiziorik ematen.
|
|
Hala ere, hori ez da zertan horrela izan. Ulerbidez, Ondarearen gaineko Zerga zerga pertsonala da, subjektu pasiboa (pertsona fisikoa) zerga egitatearen oinarrizko osagaia delako,
|
baina
ez da zerga subjektiboa, ez direlako kontuan hartu zergadunaren inguruabar pertsonalak. Kontrara, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga zerga erreala da, baina etxebizitza eskualdatzen denean karga tasa txikiagoa (%4 edo %2, 5) da baldin eta eskuratzailea familia ugariko burua bada, hots, zerga horrek subjektibotasuna erakusten du halako kasuetan.
|
|
Egun, ordea, eta 2010eko otsailaren 18ko Auzitegi Gorenaren Epaiaren (53/ 2005 errek.) arabera, besteak beste, zergadunak aitorpena aurkeztu duenean, Tributu administrazioak ezin diezaioke ordaintzaileari eskatu atxiki gabeko kopuruak edo legeak zehaztutako kopurutik behera atxikitakoak, baldin eta zergadunak bere aitorpenean benetan egindako atxikipenak kendu baditu, eta ez atxiki beharrekoak. Demagun enpresa batek bere langileari PFEZren kontura alokairuaren %5 kendu behar diola
|
baina
ez diola inolako atxikipenik egin. Demagun ere, langileak bere aitorpena egin duela eta ez duela konturako ordainketengatik ezer kendu.
|
|
Azken kasu horretan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azaroaren 28ko 35/ 2006 Legearen 9 artikuluak xedatutakoa aintzat hartu behar da. Egia da Legeak Ekonomia Itunaren antzeko ezaugarriak edo erregelak erabiltzen dituela, hots, egondako egunak ala interes ekonomikoen gunea,
|
baina
ez dira ondoz ondo aplikatzen, espada horietako edozein gertatzea nahikoa da.
|
|
Horixe gertatzen da dirutan adierazten diren zerga oinarriekin: PFEZ, SZ, ODZ, BEZ eta abarrekin; beste kasuetan, ostera, loturaren bat egoten da,
|
baina
ez hain zuzenekoa.
|
|
16 Zenbatespen objektiboko metodoa zerga oinarria zenbatzeko metodo bakarra erabiltzean, ez dagoen ekonomia ahalbidea zergapetu daitekeenez eta zuzeneko zenbatespena zehazteko aukerarik ematen ez denez, ekonomia ahalbidearen konstituzio printzipioaren kontrakoa da (urriaren 26ko 182/ 2021 KAE). batzuk erabiltzen dira (energiaren kontsumoa, instalazioen luze zabalera, langileak), zenbatekoa kalkulatzeko. Zenbateko hori jarduera alor horretako batez bestekoa izan behar da (moduluak artez egin badira),
|
baina
ez dator bat benetako etekinarekin. Ildo horretatik, errenta fiskal deritzo moduluen arabera kalkulatutako zenbatekotik benetako etekinera bitarteko aldeari.
|
|
Alde batetik, aurrerapenak egin dira: autonomia erkidegoei ordainarazpen parafiskalekin finantzaturiko eskumenak transferitu zaizkie, ordainarazpenok erkidegoetako parlamentuek lege bidez arautu dituztelarik; gainera, Tasa eta Prezio Publikoen 8/ 1989 Legeak ordainarazpen parafiskal guztiak arautu nahi izan ditu,
|
baina
ez du helburu hori bete. Beste aldetik, esan behar da gaur egun ordainarazpen parafiskal zahar gehienak konstituzioprintzipioen menpe daudela, baina Estatuaren esku hartzeak ordainarazpen berriak sortu ditu, prezioak arautuz edo konpentsazio eskubideak ezarriz.
|
|
Haatik, KAk sarri sarri adierazi du negoziazio kolektiboa sindikatu askatasunaren oinarrizko edukian sartzen dela, hots, oinarrizko eskubidea dela (ikusi ekainaren 2ko 103/ 2004 KAE). Hartara, sindikatuaren negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen denean(
|
baina
ez beste subjektu batzuena, enpresa batzordearena, berbarako), sindikatu askatasunaren babes egokia eska daiteke zeharkako bide horri jarraituz.
|
|
Justifikatu gabeko laneko absentziek eragiten dute ordainsariak modu proportzionalean galtzea,
|
baina
ez atsedena. Asteko atsedenean ordainsariak jasotzeko eskubidea sortuko da astean zehar lan egindako egunen arabera.
|
|
Betekizun hori ez betetzeagatik edo modu irregularrean betetzeagatik enpresaburuak administrazio erantzukizuna izango du (LAZLTBren 6.2 eta 7.3 artikuluak),
|
baina
ez da zorretik askatuko.
|
|
Hala eta guztiz ere, oraintsu, enpresak erabaki du negoziazioari ekitea enpresako langileen plataforma independente batekin. Plataforma horrek badu partaidetza enpresa batzordean,
|
baina
ez LELTBren III. tituluaren araberako hitzarmen mota egiteko lain.
|
|
(e) Probaldia ezar daiteke
|
baina
ez du hilabetetik gorako iraupenik izango, hitzarmen kolektiboan ezar daitekeenari kalterik egin gabe.
|
|
Enpresako Epaimahaiak 1947ko abuztuaren 18ko Dekretuak arautu zituen estreinakoz,
|
baina
ez zuten jardun 1953ra arte. Une horretatik aurrera, enpresan langileen partaidetza bideratzeko erakundeak izan ziren.
|
|
Ildo horretatik, Ekonomia Itunak zehazten du lurralde historiko bakoitzaren toki erakundeen gaineko finantza zaintza, baina oso arauketa zehaztugabean. Ekonomia Itunak finantza zaintzako ahalmenak EAEn barneratzen ditu
|
baina
ez du zehazten nori dagozkion ahalmen horiek. Ekonomia Itunaren 48.5 artikuluak erabiltzen duen esamoldea honako hau da:
|
|
• Autonomia nork bere burua arautzeko ahala da,
|
baina
ez da agortzen arau bat emateko gaitasunarekin. Arau horrek antolamendu juridiko bati zerbitzua ematen dio, Estatuaren antolamendu juridikoan barneratzen baita.
|
|
Beraz, benetako autonomia deszentralizazioaren emaitza da, deszentralizazio barik ez dago autonomiarik eta autonomia barik ezin dezakegu benetako deszentralizazioaz hitz egin. PARADA VAZQUEZi jarraituz, deszentralizazioa sustatzen duen erakundeak deszentralizatutako erakunde edo organoaren gaineko lotura handia denean, deszentralizazio teknikoa izango litzateke,
|
baina
ez benetako autonomia dakarren deszentralizazioa9 Kontzeptu hau modu konkretuan aztertuko da lan honetan zehar hurrengo orrialdeetan, eta horrekin toki autonomiaren lurraldetasun kontzeptua ere aztertuko da.
|
|
baina, zer da toki administrazioa? Egia esan EKra jotzen badugu toki administrazio hitza VIII. Tituluaren II. Kapituluan aipatzen da,
|
baina
ez da definitzen. EKk ez du zehazten subjektu horiek zeintzuk diren, nahiz eta udalak, probintziak eta irlak aipatu.
|
|
Azkenik ere, gogora ekarri behar dugu PARADA VAZQUEZen hitzak deszentralizazioaren inguruan. Autore horren arabera, deszentralizazioa sustatzen duen erakundeak deszentralizatutako erakunde edo organoaren gaineko lotura handia denean, deszentralizazio teknikoa da,
|
baina
ez benetako autonomia dakarren deszentralizazioa20.
|
|
Errege Estatutuaren arauketaren mende eman zen 1835eko uztailaren 23ko Errege Dekretua, Erresumako udalen behin behineko arauketari buruzkoa. Errege Dekretua den aldetik, ez dauka lege lerrunik eta horrek eztabaidak sortu zituen,
|
baina
ez zuen inolako arazorik ekarri udalak egituratzeko printzipio nagusiak jaso ahal izateko. Cadizeko Konstituzioarekin gertatu zen bezala, gaur toki autonomiarekin bat etor daitezkeen xedapenak adierazi ziren.
|
|
Erakunde deszentralizatzailearen jarduera kontrolatzailea izan behar da; hau da, kontrol jarduera izan behar da,
|
baina
ez adintxikitasuna abiapuntua duen zaintza jarduera. Sarreran aipatu dugun bezala, zaintza hitza administrazio jardueratik kanpo utzi litzateke eta horrela adierazi zuen Auzitegi Gorenak 1988ko martxoaren 14ko Epaian (AGren 13365/ 1988 Epaia) 192 Epai horrek adierazten duenez zaintza, adintxikikoari egin behar zaion laguntza bezala, eta toki autonomia bateraezinak dira, EKaren 140 artikuluak zaintza hori gaur egun ezabatzen duelako:
|
|
Egia esan, legeek normalean ez dute erabiltzen ez kontrol jarduera ez zaintza jarduera esamoldeak,
|
baina
ez dago zalantzarik kontrol neurriak existitzen direla. Toki erakundeei dagokien finantza esparruan, aldiz, kontrol funtzio ugari zaintza kontzeptuaren mende utziko dira.
|
|
Orduña Rebollok eta Cosculluela Montanerek adierazten dutenez, Errestaurazio garaiko toki araubidearen ezaugarri nagusiena zentralismoa izan zen eta honekin batera toki araubide bera ez betetzea203 1900 urtea heldu aurretik 2 lege proiektu egin ziren toki arauketa aldatzeko,
|
baina
ez ziren Gorteetara heldu. XX. mendea 2 erreformekin hasi ziren:
|
|
Bada, KAk argudiatu duen bezala, EK-k toki araubidearen hainbat eredu ahalbidetzen ditu, udal autonomiari gehiago edo gutxiago laguntzen diotenak. Ildo horretan, prebentzio kontrol loteslea 2013ra arte indarrean zegoen toki autonomiaren neurri murriztailea da,
|
baina
ez da Konstituzioaren aurkakoa (41/ 2016 KAren Epaia, 3 oinarri juridikoa).
|
|
Kontrol sistema nagusi hori TAOLren barnean dago,
|
baina
ez da kontrol sistema bezala ezartzen baizik eta Administrazioen arteko harremanen baitan. Ildo horretatik, toki erakundeen araubidean arautzen diren Administrazio harremanen artean kontrol teknika ezberdinak adierazten dira, baina kontrolari dedikaturiko zuzeneko titulu edo artikulurik ez dago.
|
|
EKk ez du egiten toki ogasun kontzeptuaren inguruko definiziorik, ez behintzat zuzenbide positiboaren ikuspuntutik. EKk 142 artikuluan aipatzen du bakar bakarrik toki ogasunaren kontzeptua,
|
baina
ez benetako definizio edo eremu bat ezartzeko baizik eta finantza nahikotasunaren printzipioaren kudeatzaile izendatzeko. Esanahi horretan VALENZUELA VILLARUBIAk esandakoa hizpidera ekarri behar dugu:
|
|
Esanahi horretan VALENZUELA VILLARUBIAk esandakoa hizpidera ekarri behar dugu: oinarrizko legeriak toki ogasunen baliabideak aipatu eta arautu egiten ditu
|
baina
ez du toki ogasunaren kontzeptu positiborik ematen181.
|
|
Beraz, gastuen esparruan toki erakundeen finantza autonomia argiagoa da, KAk 109/ 1998 epaiaren 10 oinarri juridikoak adierazi zuenez: " Espainiako Konstituzioaren 142 artikuluak diru sarreren alderdia baino ez du berariaz jasotzen,
|
baina
ez dago inolako eragozpenik onartzeko konstituzio manu horrek, inplizituki eta Arau Gorenaren 137 artikuluarekin lotuta, toki ogasunen nahikotasun printzipioaz gain, autonomia ematen duela gastu publikoaren alderdian, hau da, bakoitzaren erantzukizunpean behar diren gastuak zehazteko eta antolatzeko, berezkoak dituzten eskumenak egikaritzeko" 187 Hori bai, Epaiak berak adierazten du gastueta...
|
|
Baina edukitik harago, garapen eta konplexutasun handiagoko finantza sistema bat ezartzen du TOLTBk. Hau lege hedadura logikoa da kontuan hartzen badugu konstituzio testuak bi mekanismo horiek funtsezkoak bezala aipatzen dituela,
|
baina
ez bakarrak edo esklusiboak.
|
|
Hauetatik tributu izaera daukate berezko tributuak (zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) eta Estatuko tributuetan edota autonomia erkidegoetako tributuetan parte hartzea. Beste guztiak zuzenbide publikoko baliabideak izango dira,
|
baina
ez dute tributu izaerarik izango.
|
|
Toki erakundeek lortzen dituzten diru sarreren kudeaketa guztiari eta horien gastuari finantza jardueraren gastu jarduera deitzen diogu. Halere, baliabide ekonomikoak lortzeari diru sarrerak deitu diegun bezala, orain, lortutako baliabide horien guztien kudeaketari buruz hitz egiten dugunean gastua deitzen diogu,
|
baina
ez da gastua berez. Toki erakundeek berezko eskumenak egikaritzeko eta zerbitzuak emateko lortu diren baliabideak kudeatzeari buruz hitz egin behar dugu.
|
|
Horren zergaitia legaltasunaren egokitasunean bertan bilatu behar delarik. Kontrolean toki erakundeak toki autonomian oinarritutako erabakia hartu du eta erabaki hori legeari egokitzen den ala ez kontrolatzen da,
|
baina
ez erabakiaren beraren egokitasuna. Koordinazioan ez da gauza berdina gertatzen koordinatzaileak toki erakundearen jarrera konkretua bilatzen duelako toki erakundeak gauzatu beharreko jarduerak toki administrazioez gaineko interes orokorra bilatzen duelako. e) Sortzen diren kalteei begira, kontrol teknikak sortzen dituzten kalteak edo toki erakundearen aurkako ondorioak handiagoak dira koordinazioan baino.
|
|
Gero legeak, 65, 66 eta 67 Artikuluetan, aurkaratu daitezkeen akordio eta ebazpenak aipatzen ditu. Hauxe da kapituluaren egituraketa orokorra,
|
baina
ez da ahaztu behar II. kapituluan disoluzioari buruz egindako aipamenak.
|
|
Lurralde historikoen finantza jarduera osoaren gaineko araua da Ekonomi Itunean zehazten dena. Egia da, Ekonomia Itunean tributu jardueraren gaineko arauketa handia dela,
|
baina
ez du aurrekontuen aldea eta finantza jarduera ahazten. Horren adibidea da Ekonomia Itunaren 48 artikulua.
|
|
zorpetzearen gaineko informazio betebehar orokorraz gain, toki erakundeek likidatutako edo sortutako diru sarrera arrunten %10etik gorako (Bizkaiaren kasuan) edo %5etik gorako (Arabaren kasuan) kreditu eragiketak ituntzeko, Foru Aldundien aurretiazko txostena dute. Txosten hori derrigorrezkoa da,
|
baina
ez loteslea.
|
|
Beraz, finantzaeta ekonomia sisteman zerbitzuen kostua merkatu kostuekin konparatzeko aukera ematen dute eta hori kontrolpean mantendu nahi da horren inguruko informazioa jasota. Esangura horretara, informazioa berriro ere kontrol teknika bezala ulertzen da,
|
baina
ez egintza edo prozedura baten gainean, baizik eta jarduera baten gainean. Legezkotasun kontrolik egin daiteke honen inguruan?
|
|
Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela. Hau da, zalantzak ditugu finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboaren inguruan,
|
baina
ez esparru materialaren inguruan583.
|
|
EAEn toki erakundeen finantza zaintzako ahalmenak egikaritzeko organo eskudunaren gaineko eztabaida handia izan da eta gaur egunera arte jarraitzen du. Epigrafe honetan ikuspegi ezberdinak ikertuko dira, ikuspuntu zehatzak ikusi ostean nire ikuspegia ere adieraziko dut,
|
baina
ez dut emaitza zehatzik emango. Lan honen helburua ez da finantza zaintzaren organo eskudunaren gaineko eztabaida argitzea, finantza zaintzaren esparru materiala aztertzea baizik.
|
|
3) EAEko toki erakundeen maila, batik bat,
|
baina
ez bakarrik udalerriek. EAEk bidea jorratzeko, EKren 148 eta 149 artikuluez gain, bere autonomiaren eskumen garapena EKren 1 xedapen gehigarriarekin batera jorratzeko aukera izan zuen.
|
|
EK garaiko lehen Ekonomia Itunak, 1981ekoak, argi uzten zuen zein zen finantza zaintzako jardueraren esparrua eta nork egikaritzen zituen finantza zaintzako ahalmenak. 2002ko Ekonomia Itunak, gaur egun indarrean dagoenak, aldiz, finantza zaintzaren ahalmenak hedatu egiten ditu, handitu,
|
baina
ez du zehazten finantza zaintzako ahalmenak nork egikaritzen dituen. Indarreko Ekonomia Itunak honako adierazpena erabiltzen du:
|
|
Barne kontrola da BRIEGA VILLARUBIAren hitzetan: " kontrolatutako erakundearen barneko antolakuntzan eta egituraketan sarturik dagoen organo batek gauzatzen duenean, kontrolatzen duenaren eta kontrolaren objektua den pertsonaren artean mendetasun organikoa dagoenean..." 242 Barneko kontrol hori legalitate kontrola da, bai,
|
baina
ez bakarrik. Toki administrazioetan lan egiteko nazio gaitasuna izaera duten toki administrazioetako funtzionario horiek gauzatzen duten kontrolak, egintzen gaineko aurretiazko legalitate kontrola izateaz gain, bestelako izaera ere izan dezake, zein eta denbora tarte jakin batean erabakitzeko ahalmena duten administrazio organoek hartzen dituzten erabakien inguruko eraginkortasun kontrola243 Esanahi horretan APArisi Aparisik esaten duenari jarraituz, barneko kontrolaren inguruan hurrengoa adieraz daiteke:
|
|
Hemendik aurrera eta toki ogasunen inguruko xedapen hauen titulua ikusirik badirudi toki ogasunen baliabide sistema osoaren inguruko arauketa egingo dela,
|
baina
ez da horrela izan. ETELk beste administrazio mailetako tributu sisteman duten parte hartzearen inguruko prozedurak ezarri ditu (toki ogasunei buruzko II. kapituluan), baina ez dute sistema arautu eta momentura arte zegoen sistemarekin bat egiten du.
|
|
Hemendik aurrera eta toki ogasunen inguruko xedapen hauen titulua ikusirik badirudi toki ogasunen baliabide sistema osoaren inguruko arauketa egingo dela, baina ez da horrela izan. ETELk beste administrazio mailetako tributu sisteman duten parte hartzearen inguruko prozedurak ezarri ditu (toki ogasunei buruzko II. kapituluan),
|
baina
ez dute sistema arautu eta momentura arte zegoen sistemarekin bat egiten du. Toki erakundeen finantza baliabideen arauketa osoa izango duela, errealitatean, zerga itunduetan duten partaidetzari eta lurralde historiko bakoitzaren esparruan duten banaketari aplikagarri zaizkien printzipio orokor batzuk finkatzera mugatzen da; beraz, adierazi den bezala, tokiko finantza egoera osatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arau orokorretara jo behar dugu304.
|
|
" Konstituzioak ez die toki korporazioei autonomia ekonomiko finantzarioa bermatzen, beren eginkizunak betetzeko baliabide propio —ondarezkoak eta tributu arlokoak— nahikoak izan ditzaten. Xedatzen duena da baliabide horiek nahikoak izango direla,
|
baina
ez direla erabat propioak izango. Horixe adierazten du, argi eta garbi, Konstituzioaren 142 artikuluak, toki ogasunek behar beste baliabide izan dituztela legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko, eta, batez ere, zerga propioez eta Estatuaren eta autonomia erkidegoen tributuetan duten partaidetzaz elikatuko direla.
|
|
Hitzez hitz jaso dugun aipatu epaiaren 15 oinarri juridikotik honako ondorioak atera daitezke: Finantza nahikotasuna bermaturik geratzen da EKren 142 artikuluaren arabera eta finantza autonomia EKren 137 eta 140 artikuluetatik ondorioztatu daiteke,
|
baina
ez dira gauza bera426 Legea izango da finantza nahikotasuna bermatzeko tresna juridikoa. Finantza nahikotasuna bermatzeko legeak eman dituen baliabide ekonomikoak ugariak izango dira. EKak berezko tributuak eta Estatu eta autonomia erkidegoetako tributuetan parte hartzea aipatzen ditu, baina TAOLk eta TOLTBk gehiago aipatzen dituzte.
|
|
Lehen adierazi dugun bezala, toki erakundeek aurrekontua diseinatu eta onestean askatasun osoa izango dute nahi dituzten gastuak edo interesak zehazteko. Aurrekontuaren diseinuak mugak ere baditu,
|
baina
ez gastuen kontzeptuetan, egonkortasunaren ikuspuntutik baizik... aurrekontua nibelaturik egon behar da [n ekitaldiko ohiko baliabideak (diru sarreren 1.etik 5.ra doazen kapituluak) gastu arruntak (gastuen 1.etik 4.ra doazen kapituluak) finantzatzeko beste izan behar dira], aurrekontua egonkorra izan behar da [n ekitaldiko diru sarrera ez finantzarioak (diru sarreren 1.tik 7.ra doazen kapituluak)... Horretan askatasun osoa dago.
|
|
" zer ez zen esaten, ez lehenago, ez orain ere, Toki Ogasunei buruzko Legea bateratu ondoren; ezer ez zen aurreikusi, ezta ezer ere. Egoera defizitarioan likidatzen zuten Udalak defizitarioak izaten jarraitzen zuten, ez ziren saneatzen, legeak esaten baitzuen neurri berean edo hala hartu behar zutela,
|
baina
ez zen gertatzen, egiten ez bazuten, zigorgabeak ziren, ez zen aurreikusi ondorio juridikorik edo beste edozein ondorio. Ez zen esaten, adibidez, neurriren bat hartzen ez bazen, aurrekontua baliogabetzeko arrazoia izango zela, edo ezin izango zela zorpetze eragiketa berririk hitzartu, edo defizitak konpontzera behartuko lituzkeen beste edozein inguruabar, nahiz eta isilbidez izan" 445 Hori bai, TOLTBren 193.5 artikuluak, diruzaintzako gerakin negatiboa dagoenean, likidazioaren kopia bat Estatuari eta autonomia erkidegoari bidaltzeko betebeharra ezartzen du.
|
|
Amaitzeko, hori guztia SPKLren 9.2 artikuluarekin ere lotu dezakegu. Artikulu horretan ondasunen eskualdaketa barneratzen duten negozio juridikoak SPKLren aplikaziotik salbuesten ditu eta, salerosketa, errentamendua (artikuluak aipatzen du
|
baina
ez da eskualdaketarako negozio juridikoa), trukea eta dohaintza aipatzeaz gain, bestelako negozio juridiko atipikoak ere aipatzen ditu.
|
|
" Konstituzioak ez die aitortzen toki erakundeei autonomia ekonomiko finantzariorik, ez behintzat euren funtzioak betetzeko berezko baliabide nahikoen aitorpen gisa. Baliabide horiek nahiko izango direla esaten du EKk,
|
baina
ez baliabide horiek berezkoak izango direla". Hori horrela eta Auzitegi Gorenaren (hemendik aurrera AG) 3 aretoko 2 sekzioaren 2012ko irailaren 17ko Epaiak120 adierazi zuen bezala edota KAren 48/ 2004 Epaiak121 esaten zuen bezala, finantza nahikotasuna izateak ez du esan nahi finantza autonomia dagoenik, baizik eta bere funtzioak garatzeko beharrezko baliabideak kudeatzeko beharra dagoela.
|
|
Planteatutako gaiaren autoek 5/ 1987 Legearen 12 artikulua, Konstituzioak probintziei bermatuko liekeen" finantza autonomiaren" urraketan oinarritzen dira. Hala ere, Generalitatearen letraduak egoki ohartarazten duenez, Espainiako Konstituzioaren 142 artikuluaren arabera," Toki ogasunek behar beste baliabide izan dituzte legeak korporazioei esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko",
|
baina
ez die" toki korporazioei autonomia ekonomiko finantzarioa bermatzen, beren funtzioak betetzeko baliabide propio —ondarezkoak eta tributuzkoak— nahikoak izan ditzaten; aitzitik, baliabide horiek nahikoak izatea baino ez du xedatzen" (Konstituzio Auzitegiaren 96/ 1990 Epaia, maiatzaren 24koa, 7 OJ; Konstituzio Auzitegiaren 179/ 1985 epaia, abenduaren 19koa, 3 OJ, eta 166/ 1998 ...
|
|
Eskumenen banaketari buruzko arauketa ere kontuan izan behar dugu diru sarreren esparruan toki autonomiaz hitz egitean. Lege erreserbaren printzipioak muga handia jartzen dio autonomiari kasu honetan,
|
baina
ez du guztiz murrizten. Alde batetik, EKren 149.1.14 artikulua daukagu, Estatuari ogasuna eta zor publikoaren inguruko eskumen esklusiboa aitortuz.
|
|
a) Toki ogasunen berariazko aldarrikapena egiten da: EKn berariaz tokiogasunak aipatzen dituen artikulu bakarra da eta toki erakundeak ogasuna jorratzen duten bestelako aipamenetan daudela ere uler daiteke,
|
baina
ez da zehatz mehatz toki ogasuna aipatzen, Ogasuna Orokorrean aipatzen dute bakarrik. b) Finantza nahikotasunaren eskubide/ betebeharraren adierazpena zehazten da: EKren 142 toki ogasunek beharrezkoak dituzten baliabide ekonomikoak izateko beharra ezartzen dute.
|