Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Hasieran, natur parkeen kontu hau ezezaguna zen garai haietan, arazo gehiago izan ziren. Guk bereziki ez dugu arazo handirik izan, baina esate baterako Nafarroan, Urbasako parkea dela eta arazo ugari sortu dira.
2001
‎«Eta zer inporta zaizkit niri ikastaroan ibili direnen izenak?» Ba, inporta, batere ez, baina esateko modu bat da, literatura ez dela zenbaki kontua, pertsona kontua baizik. Hezur haragizko gizon emakumeek idazten dute, beren kezka, obsesio edo ametsetatik abiatuta, eta beste gizon emakume batzuek irakurtzen dute gero, akaso beren galderentzako erantzun bila, edo besterik gabe denbora pasa.
‎Eztabaida aske eta zabal honek gauzatu behar duen mahai honen aurka inor agertuko balitz, bere izaera «ez demokratikoa» agerian jarriko luke, bistan baita, hitz egiteko prest ere ez dagoena, ez dela zentzu demokratikoaren jabe. Ez noa ni balizko portaera honen arrazoien bila ikerketa bat egitera, baina esango dut bestearen iritzi eta gogoetekiko errespetu eza itzela ezezik, demokrazia kontzeptu berarekiko beldurraren isla litzatekeela. Mahai honen funtsa, gure autogobernuari buruzko gogoeta eta proposamenak plazaratzea da, eta ez, inola ere, bakoitzaren proposamena inori inposatu nahi izatea.
2002
‎Horrek, noski, ikaragarrizko izua zabaldu du jendearen artean, baina esan beharra dago eltxoak (argazkian ikusten da horietako bat) hozka egindako 150 pertsonatik bakarrak erakusten duela gaitza. Ez dago horren kontrako botikarik, ezta txertorik ere, atseden hartu eta likidoak edatea besterik.
2003
‎HABEko kudeaketa zerbitzutik, euskaltegiek markatutako beharren arabera, kudeaketa formazioa antolatzea eta aholkularitza eskaintzea proposatzen da. Euskaltegi pribatuak konforme daude horrekin, baina diotenez prestakuntza horretarako, oraingoz, baliabide ekonomiko nahikorik ez dute.
‎J. Etxeberria: Euskaldunok gauza horiek denak sentitzen edo pentsatzen ditugu, baina esateko pauso hori falta zaigu. Oso gauza bitxia gertatu zaigu irratian:
‎Badu malariaren antzik, hau da, latentea egon ohi da, gehienetan: kritikari horren iruzkinak" normalak" izaten dira, hots, orokorklerosiak jotakoak, baina esaten dutena esan nahi dute, behintzat. Noizean behin, ordea, liburu jakin bat irakurri ondoren, sukarra igo egiten da eta jota uzten du kritika.
2004
‎Ugazabak, Migraine jaunak, esan du izatekotan ere bat edo bi izan direla debekatutako substantziak hartu dituztenak, orain taldean ez daudela eta ez diola taldea babesteari utziko. Seguru nago enpresak ekarri baino urrundu gehiago egiten dituela dopinak, baina esaten da uxatzen direla babesleak dopinarengatik. Emaizkidat datuak!
‎" Ba ez banago hila, oxala bertsotan jarraitzea". Baina ez pentsa, bertsoez gain, nik ere baditut nire ametsak, agian esan ezin direnak baina esango ditudanak: gangster edo horrelako zerbait izan nahiko nuke, nahiz eta Euskal Herrian oso zaila den.
‎Lopez Mendizabalek testu liburugintzan eduki zuen garrantziaren berri eman digu Pauli Davilak: " Bilbon argitaletxeren bat egon zen, baina esan daiteke euskal testu-liburuen industria Lopez Mendizabalekin hasi eta bukatzen zela ia". Horrek, besteak beste, liburuak idazteko erabiltzen zen hizkeran eragin zuen.
‎Baina nire helburua gehiago izan da bi pertsonen artean esan gabe gelditzen diren esaldi horiek azalaraztea, edota emakume baten hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatzea. Burutik pasa baina esan gabe geratzen zaiguna eta hor barruan zauria sortzen diguna ekarri nahi izan dut azalera.
‎" Garai batean burmuinek ihes egiten zutela esaten zen", dio Navedak. " Ez dut esamolde hori erabili nahi, baina esan daiteke ondo hezitutako jendea ari dela ihes egiten". Hemen diru asko erabili da horiek mediku onak izateko, eta orain beste leku batzuetara jo behar dute, hemen erdipurdiko lanak dauzkatelako.
2005
‎Eta ezagutu ditut aberatsak bizitzeko gogoa guztiz galduta. Pobrea izatea ez da inolaz ere hobea, baina esan nahi dut ezartzen zaigun gizarte eredu hau, diruaren inguruko bizimodu mendebaldar hau azkenean oso miserablea izan daitekeela.
‎Ezagun da, baina esan dezagun berriro ere. Gure artean edo hobe esanda, gure gainean diharduen justiziak, ebazpen bat justifikatzeko alarma sozialari dei egiten dionean, ez du erakusten ez kontserbadurismoaren sakontasun emozionalik, ez liberalismoaren inpartzialtasunik ezta jardun juridikoaren ikuspegi progresistarik ere.
2006
‎Horren arabera, prozesu luze baten ondoren aldaketa genetiko azkar bat gertatu zen. Hasieran, poliki poliki hankak txikitzen joan zitzaizkien, baina esan bezala, une batean eten egin zen hankak sortzeko garapena. Hain zuzen ere, hanken hazkundean zerikusia duen Sonic hedgehog (Shh) deituriko proteina desaktibatua geratu zen.
2007
‎Historian zehar, nobleek hainbat pribilegio izan dute. Gaur egun, eta administrazioaren arloan, ez da hala; Espainian esaterako, Konstituzioaren aurkakoa litzateke, baina esandakoak mundu osorako balio du, edo Europarako behintzat. Noble izateak lehengo esanahiari eusten dio, agintari gorenaren onespena eta aitortza den heinean, baina galdu egin da horrek garai batean zeukan esanahia.
‎Lotsarik gabe galdetzen dute". Adibideren bat edo beste aipatu dugu, baina esan al daiteke substantzia dopatzaileak asko zabaldu direla gure artean, batik bat kirolari amateurren artean. Erantzuna ez da erraza.
‎Gaur egun lan handia egiten du oraindik; Oxford English Dictionary hiztegi ezagunak hainbat akats tipografiko izan ohi ditu bere ediziotan, baina diotenez azken 50 urtetako edizio guzti guztietan, Titivillus aipatzen den orrialdean akats bana topa daiteke.
‎Soinua antzerakoa ateratzen dute. Adarrak aldea izaten du, batzuk zabalagoak, eta besteak estuagoak, baina esan liteke denak direla antzerakoak. Gasteizkoak egiten ditu gaur egun, eta uste dut horrek notak osoak ez dituela, eta gainera plastikozkoak ere egiten ditu.
2008
‎Gobernuz Kanpoko Erakundeak sortu genituzke, ez enpresak. Ez gara ausartzen esatera, baina esango genuke askotan: " Ilehoria eta begi urdina bazara, majoa bazara eta ez baduzu dirurik zure enpresari eusteko, itxi enpresa eta sortu GKE bat.
‎Horretaz gain, irudiaren munduak, mundu digitalak, hitzaren debaluatzea ekarri du. Hitz bat idazten denean gauza bat da baina esaten denean beste bat. Bere fonetika dauka, bere sonoritatea.
‎Idazten duen gisan entzun dugu guk. Berbatia da, baina esaten duena ez du alferrik esaten.
‎Bi egunek berealdiko nahastea ekarri dute nire urteurrenaren inguruan. Nortasun agiri eta pasaporteek urtarrilaren 20koa naizela diote, 1977koa, baina badiotsut, okerra da hori. Nire ahizpa bat 77an jaio zen.
‎Gaur egungo kantaerak, oro har... begira zer nolako jeneralizazioa, baina esan dezagun horrela... gaur egungoak eta mikroa azaldu aurreko kantakerak ez daukate zerikusirik. Konbo elektriko batekin kantatzen baduzu, bateria, baxu, gitarra eta abar, gehienetan kantatzeko beste jarrera bat duzu.
2009
‎Gero jakin dut itzulia dela, donostiar batek istorio batzuk itzuli dituela. Nik eskuan nuen liburuko istorio guziak itzuli ditut, baina diotenez badira beste hamar bat istorio gehiago. Liburua XI. Mendekoa da, Erdi Arokoa.
‎Andrea Puerto Contrerasera arte joan zen, Venezuela eta Kolonbiaren arteko muga markatzen duen Arauca ibaiaren alde kolonbiarrera. " Elenoei ELNko gerrillariei deitzen zaie horrela galdetu nien, baina esan zidaten nire semeak ez zeudela beraiekin".
‎G. BUENO. Biomasa oso garrantzitsua da, baina esan behar da zertarako erabiltzen den. Biomasa industrian nagusiki aplikazio ez energetikoetarako erabiltzen da.
2010
‎Asko maite dut. Eta jendeak uste duena baino askoz ere irakurgarriagoa da, baina esaten dutenez irakurgaitza dela, jendeak izua dio. Baina liburu handi handi bat da.
‎Datu desberdinak dauzkagu iturrien arabera, baina esan daiteke gutxienez iristen den laguntzaren %60a berriz ere herrialde emailearengana bueltatzen dela. Dela garraioa, direla garesti kobratzen duten adituak, direla herrialde horrek produzitzen dituen materialak, dela segurtasuna… Laguntzaren %80a jatorrizko herrialdera bueltatzen dela dioten datuak ere badira.
‎Oso argia da horretan, ez dauka sozialismo zaharraren nostalgiarik. Badaki erregimen komunistak gaizkia zirela, akats historiko bat, baina esaten du atzetik etorri zena ez zela jendeak espero zuena.
‎Bi ipuin oso diferente ekarri dizkiguzu uda honetarako, baina esango nuke biek dutela puntu amankomun bat: haurtzaroa.
‎Mitxelena eta Txepetxen lanak salbu, bertako hizkuntzen bizi baldintzez ez dela horren gogoeta mamitsurik (aspalditik) egin. Barka ditzaten hitzok ur sakon eta emankorretan murgildu diren gainontzeko egileek, baina esandakoa da zinez burura behin eta berriz etortzen zitzaidana.
‎Etengabe txinpartak botatzen, toxikoak arnasten direla ere kexu da. Haizagailu batzuek langileak arnastu beharreko airea jaurtitzen dute buzoaren atzetik, filtroetatik igaro eta kaskoraino, baina diosku aire hori inoiz ez dela arnastutakoaren %100.
‎Eta Frans Helmersonn, Radu Aldulescu, Luis Claret, Demetri Motatu, Roman Jablonski, Asier Polo… Denak bat datoz: ez dute nire moduko kasurik ezagutu eta hedabideetan euren adierazpenak jasotzen zituzten, baina esan bezala ni gainontzeko haurren modukoa nintzen, eta hala sentitzen nintzen.
2011
‎Nik ez baitut inolako esperientziarik arlo honetan. Gustura naiz, baina esan bezala, sorpresa izan da, berbarako, Brian Currin-en rola azaltzea, zerbitzu sekretuek edo ingurukoek mehatxatu dutela esatea edo Jhonatan Powel en parte hartzea, objektiboki elementu oso berriak direlako. Dokumentalak ez du tesi finko bat eskaintzen, ez da norabide bakarrekoa, ñabardura asko dauka, ez da inoren kontra eta denak ondo azaltzen dira.
‎2008ko edo aurreko balorazioekin geratzen bagara eta demostratuta dagoenak betirako balio badu, ezker abertzaleak du inoiz legala izan. Ni beti izan naiz Alderdien Legearen defendatzaile, baina esan izan dut ezker abertzaleak indarkeriaren kontrako jarrera hartzen badu legala izan lukeela; bada, momentu honetan pauso horiek ematen ari dira.
2012
‎Garaikoetxea zen orduan lehendakari. Argentinako halako euskal erakunde batzuk gonbidatuak zituzten, nonbait, Euskal Herrira joateko, eta Garaikoetxeak ontzat eman zuen ideia, baina esanez leku guztietako ordezkariak gonbidatu behar zirela. Bilkura moduko haren ideia berraztertu zuten, eta diasporan ziren erakunde guztietako ordezkariak gonbidatzea erabaki zuten.
‎2003an Europako politikariek odolean zeramatzaten toxikoez ikerketan ari zirela, testa egin zioten Margot Wallstrom ordezkari suediarrari. " Kopuru handia ematen zuen, baina esan nion handiagoa edukiko zukeela baldin eta ez balitu bi haur eduki, kimiko asko haiei pasa zizkielako". Tamalez amak edoskitzean esnearekin pasatzen dio pozoia umeari.
‎Ni neu nahiko izututa bizi izan nintzen erlijio katolikoarengatik eta hori ez diot barkatzen. Ez dakit zein zoriontasun maila espero nezakeen bizitzan baina esango nuke erlijio katolikoak kendu didala ehuneko inportante bat. Gazteek ez dakite zertaz libratu diren, jakin lukete.
‎Nire kasuan, belarriz ikasi dut euskaraz, eta, beraz, hitz egiten hasten naizenean akatsak egiten ditut. Hizkuntzalaria naiz, jakina, eta badut hizkuntzaren berri, baina esan dut, hitz egiten hasten naizenean… Kalifornian sortu nintzen, 1939an. Handik Iowara joan nintzen, Chicago ondoan.
‎Andre Bretonek esaten zuen iraultza sexuala izango dela edo ez dela izango. Gure gizartea bisualki oso sexuala da, baina diotenez, praktiketan ez da aurreko beste gizarte batzuk baino askoz sexualagoa. Badago sexu hori erakutsi nahia, ez dago pudorerik.
‎Ez denbora guztia gidatzen, baina bai telefonoaren menpe. Jardunaldi erdia egitea proposatu nion enpresari, baina esan zidaten hori ez zela posible. Ni ez nengoen prest lana besterik ez egiteko.
2013
‎NBEk berak mundu mailako krisian gaudela ohartaraziz hasi zuen Ura denontzat, ura bizitzarako txostena, 2003an. Leku batzuetan euri dezente bota du ordutik, beste batzuetan askoz gutxiago, baina esan dezakegu egoerak ez duela hobera egin, kontrakoa baizik. Mundu osoan, 1.100 milioi pertsonak ez dute ur edangarria eskuratzerik ondorioz, milioika hiltzen dira gaixotasun sendagarriren batek jota, eta 2.600 milioi oinarrizko saneamendurik gabe bizi dira.
‎Bai, batez ere garai batean, hainbeste jenderekin eta hainbeste diru tarteko zenean. Tentsio handiko egoerak sortzen ziren, beldurgarriak, baina esandakoa, norberaren izaerak egiten dio bati tentsioaren aurrean pausoa atzera edo aurrera ematea. Momentu oso politak bizi izan ditut frontoian, baina baita oso tentsuak ere, eta horiei aurre egiteko burua behar da.
2014
‎Hori egina dut, eta orain, berdinen taldeak zuentzat, hemen," kuadrillak", aztertu ditut, lagunarte horietan hizkuntza eta kultura zertan diren. " Berdinen taldeak" diot, baina esan beharra daukat talde senidetuak direla, hau da, anai arreba dira, edo lehengusu lehengusina gutiz gehienetan. Hor hainbat adin tarte dituzu, izan urtebeteko haurrak, izan hamabi urtekoak, denek batera egiten baitute jolas, anaia gehienaren ardurapean, hark begiratzen baititu txikienak.
‎" Ez du merezi. Kalterik ez dio egingo, baina esan dugu, adin horretako umea egunean bost orduz jartzen baduzu ikasiko du ingelesa, baina gizarte honetan euskararekin egin dugu hori, ezta?".
‎Askoz errazago ulertzen ditut haien kritikak oposizioak egiten dituen asko baino, baina esango nieke arrisku bezala hartu ordez, aukera bezala har dezatela 2016a. Honek izan dezake makroproiektu baten usaina, betiko modeloa defendatzen duen zer edo zerena.
‎Kolesterolaren gaia medikuntzaren eta zientziaren ikuspegitik ikaragarri esajeratuta dago. Gaixotasun kardio-baskularren lehen kausa bihurtu dute, infartuaren eta istripu kardio-baskular zerebralarena, baina esan daiteke lasaitasun osoz kolesterola errugabea dela. Kolesterola izan daiteke seinale bat, bizimodu desegoki baten marka.
2015
‎Zaila da 48 orduko grebak izandako inpaktua baloratzea, baina esan daiteke jendartea, oro har, ez dela biziki ohartu. Osakidetzako zuzendaritzak emandako datuen arabera, langileen %9, 4k egin du bat sindikatuen deialdiarekin; Bizkaian %11, 8k, Gipuzkoan %7, 6k eta Araban %6 Iturri beretik jakin genuenez, sendagileen %4, 7k, erizainen %10, 1ek eta gainerako langileen %13, 2k egin zuten greba.
‎Ez dut harroputza izan nahi, eta umiltasunetik diot, baina esan daiteke orain Nafarroa ezin dela ulertu Diario de Noticias gabe eta aldaketa ezin dela ulertu egunkari honek jokatu duen papera aintzat hartu gabe. Nafarroan ongi informatuta egoteko komunikabide asko kontsumitu behar dira eta Noticias ezinbestekoa da diskurtso ofizialaren atzealdea ulertzeko.
‎Oraingoz bai, baina esaten dute epaiketa hurbildu ahala izaten direla" bisitatxo" batzuk kalean. Lagun bat, adibidez, torturatzaileak Iruñeko kaleetan agurtu izan du.
‎Langraitz Bidea da egitasmo nagusietako bat eta hor zirkuluak beharrean bikotekako elkarrizketak antolatzen ari dira. Ez ditut kasu guztiak ezagutzen, baina esan didatenez oso balorazio positiboak ari dira egiten bertan parte hartutako gehienak.
2016
‎Erregimen autoritarioak genero ikuspegiarekin aztertzeari geroz eta arreta gehiago eskaintzen zaio nazioartean Fernandezen iritziz, baina esan gabe doa, inolaz ere ez nahikoa: " Genero jurisprudentzia pauso txikitan doa aurrera.
‎M. Marijuan: Zoritxarrez, esango dudana esatean badirudi gainerako guztia ez dela entzuten, baina esan egingo dut halere: eutanasia eta lagundutako suizidioa despenalizatu liratekeela uste dut, noski.
‎Modako gaia da herritarren parte hartzea, eta 2006ko EAEko Lurzoruaren Legeak adibidez jasotzen du kontzeptua, baina esaten du emaitza ez dela loteslea, ez du eragin zuzenik," eta horretan sakondu genuke, galdeketa eraginkorra izateko". Galdeketak eurak ere, itxurakeria dira sarri:
2017
‎Eta ni hantxe, nire V. eta VI." armadetan", amaren gurpildun aulkiari eutsiz, amaren mezaren aurretiko eta ondorengo berbaldi xamur zorrotzei adi markineraz eta mutrikueraz, baina meza entzuten. Eta, batzuetan, mezaren ostean, hango erretorearekin berriketan; liburuko poeman ageri direnak" pentsatu bai, baina esan ez" nizkion arren, Buñuelen pelikulako danborrak nire burmuinean durundi. Baita orain hain famatu bihurtu den apaiz pederasta horrekin ere.
2018
‎Handik Carabanchelera eraman ninduten. Saiatu nintzen salaketa jartzen eta epaileari erakutsi nion nola nituen hankak eta barrabilak ubelduz beteak, baina esan zidan auto istripu baten ondorioa izan zitekeela, eta ez zidan salaketa onartu. Kartzelara bidali nindutenean pentsatu nuen horrela behintzat atsedena hartuko nuela behingoz.
2019
‎Ulertzen dut zergatik galdetzen didazun, eta oso gustuko ditut horrelako sonoritateak, baina esango nuke jaso dudan, edo jasotzen dudan eragina zeharkakoa dela, beste talde edo artistek eragin horiek jasotzen dituzten heinean. Adibidez, Wovenhand bezalako talde batek edo Trickyk bere lehenengo diskoetan.
2020
‎Horra iristen ari gara, oso aurreratuta dago, baina badiotsut, nire susmoak dira, horrelako daturik ez daukagu.
‎" Lanak eta ekoizpenak dira ebaluatzeko erabili diren elementuak eta beraz, alde handia egon da aurrez erabili ditugun moldeekin. Azterketa puntualen bat egin da ikasgairen batean, baina esan daiteke azterketa formatua berez desagertu dela ikasgai gehienetan", azaldu du Curielek. Eta ebaluazio tresna aldatzeak irizpideak birplanteatu beharra ekartzen duela gehitu du:
‎Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako batean. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordubete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe. Handik gutxira irabazi zuen Aldasororenak Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi saria.
‎Bitxia da, baina esango genuke arte adierazpide diferenteetan, eta agian bereziki ipuin eta kondairetan, sagarraren figura eta haren sinbologia gehiago lotuta dagoela emakumezkoari," gaizkia" zentzu tradizionalean irudikatzeko sarri, sorginkerien elikagai, Edurnezuri eta zazpi ipotxen istorioan bezala.
2021
‎" Mirakruz gainera iritsi ginen, eta soldaduak agertu zitzaizkigun. Sarjentuak aurrera joaten utzi zigun, baina esan zigun aurrerago Guardia Zibila zegoela, zaldi gainean. Gazteak ginenez, aurrera segitu genuen.
‎Hau ez dut inoiz publikoki esan, baina esango dut hemen: gero eta independentistago naiz.
‎Espetxearen diskurtsoan maiz agertzen da hitz hori, bere izatea justifikatzeko. Zigorraz hitz egiten da, baina esaten digute delitua egin duenak gizarteratze arazo bat duela, ez dituela jendartearen kodeak ulertzen edo onartzen, ez dagoela integratua, izan drogengatik, diru kontuengatik edo izan jendartearekin bat ez datozen baloreak dituelako. Oso kontraesankorra da planteamendua bera, zeren eta esaten duzu pertsona batek gizarteratze arazoak dituela, eta era berean zigor moduan jendartetik isolatzen duzu.
‎Rodierrek dioenaz, behin baino gehiagotan jo dute elkarteek honen gana, ustez, Frantziak etengabean bideratu mugen kontrolak Schengen espazioko zirkulazio librea zangopilatzen duelako. Oraingoz, ez dute erantzunik jaso, baina dioenaz," interesgarria" legoke Hendaia eta Irun arteko mugaz zuzenean hunkiak diren instituzioek jotzea Europako Batzordera: " Eragin gehiago luke, behintzat politikoki".
2022
‎Proiektuaren arabera, ubide irekia izan beharrean, bi tutu handik garraiatuko dute ura. Fase hori justifikatzeko diote ur hornidurarako Erriberako hainbat herritan beharrezkoa dela, eta egia da, baina esaten ez dutena da ura hartzeko erabiltzen ziren putzuak eta iturriak kutsatzen eta lehenagoko azpiegiturak hondatzen utzi dituztela arduragabekeriaz, ubidea ailegatuko zelakoan.
‎Aitari esan nion, eta aitak: " Bai, uste dut maila badaukazula, baina esan institutukoei". Baina nik ez nien esan.
2023
‎Badirudi ez digula pentsatzeko denborarik uzten. Begiristain, esan duzu helburuak finkatzeko parada hartu behar dugula, baina diozun parada horrek arriskuak ditu. Parada hartzen duzun bitartean gauzek bere norabide kaltegarri horretan jarraitzen dute, ze paradaz dena gelditzeaz ari bazara, ez izan zalantzarik ezagutzen dugunaren hondoratzea dakarrela, guztiok, eta bereziki zaurgarrienak, azpian harrapatuz.
‎Desazkundeari beldur kutsua lotzen zaio, maila materialean jaitsiera bat eskatzen duelako, baina esan behar da hazkunde logikak ere ez gaituela paradisura eraman. Batzuek gehiago eraman ditu besteak baino, baina aldi berean estres eta abiadura handian bizi den gizartera ere eraman gaitu.
‎Ezagutzen ditugun enpresa handi pila batek ez dituzte beren salgaiak ekoizten. Ez dut esango zer markakoa den hemen mahai gainean daukazun telefonoa, baina esan dezaket gailua bera ez duela marka horrek ekoitzi, nahiz eta marka horren logoa agertzen den gailuaren atzealdean. Gailua beste kapitalista batzuek ekoitzi dute, beste nonbait.
‎Gaur egun, nire ustez, duela urte batzuk baino gehiago gainera, eskolak mantentzen ditu pribilegioak dituzten umeen pribilegioak eta opresioak dituzten umeen opresioak. Diskurtsiboki denok diogu eskolaren funtzioa dela egoera hori orekatzea eta iraultzea, baina esango nuke gure egitekoekin hainbat eta hainbat kasutan egoera mantentzen dugula eta pribilegioak ez dituzten umeek segurtasun falta handiagoa dutela eskolan, dituzten beharrak ez direlako hain erraz onartzen. Eta garbi utzi nahi dut:
‎M. Centeno: Une batzuetan, gainezka daudenean, iritsi daitezke bigarren hori pentsatzera, baina esango nuke gero eta gehiago dagoela irakasleen artean predisposizioa, edo gutxienez gero eta kontzienteago garela predisposizio horren beharraz, besteak beste gero eta gehiago hitz egiten delako kontu hauetaz guztiaz gizartean.
‎Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko irakaslearen arabera," gaur egun, duela urte batzuk baino gehiago gainera, eskolak mantentzen ditu pribilegioak dituzten umeen pribilegioak eta opresioak dituzten umeen opresioak. Diskurtsiboki denok diogu eskolaren funtzioa dela egoera hori orekatzea eta iraultzea, baina esango nuke gure egitekoekin hainbat eta hainbat kasutan egoera mantentzen dugula eta pribilegioak ez dituzten umeek segurtasun falta handiagoa dutela eskolan, dituzten beharrak ez direlako hain erraz onartzen".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia