Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2017
‎Txapelketa aurreko garaian belaki bihurtzen gara, inguruko dena xurgatzen dugulako eta bele ere bai, besteen ideiak harrapa genitzakelako. Eta bele eta belakitasun horren barruan bakoitzak dauzka bere metodoak, baina esango nuke oso erne egotean datzala, sekretua. Gizartean, inguruan gertatzen denarekiko erne egon, gogoeta egin eta gero gogoeta hori partikularra izatea."
‎Eta bele ere bai besteen ideak aipa genetzakelako. Eta bele eta belakitasun horretan bakoitzak dauzka bere metoduak, baina esango nuke oso erne egotean datzala sekretua.
‎Behar zen informazioa eskolakoek eman zezaketelako, zuzendariak... Eta gisa hartan jarraitu zuten eztabaidan, baina esan beharreko guztia esanda zegoenez, guraso batzuk jaikitzen hasi ziren. Martxeloren gurasoek ere alde egitea erabaki zuten.
‎Hobe duzu gizon hori ahaztu. Ni ez naiz psikiatra, baina esango nuke zure lagun hori Rossetiren irudipen subkontzientea dela zuretzat. Zoaz beste kafetegi batera.
‎Ongi da baina esaiozu Xemin Wai ri laguntzeko.
‎Ratioek diotena egia bada, Hego Euskal Herrian halako programak asko ikusten dira. Politikoki zuzenak izateko, badakigu zer esan; baina diogunetik egiten dugunera alde handiegia dago. Egia aitortzeak ez nau besteak baino hobe egiten, baina nire patologiak zeintzuk diren badakit behintzat; inoiz sendatzea bururatuko balitzait ere.
‎" Denok gara maketoak". Barreka hasi gara biok, baina esan diot halakorik ez esateko, nahiz eta berak egia dela azpimarratu. Izan ere, hain despektiboa da hitz hori, hain mingarria jende askorentzat, eta hain merke esaten dugu.
‎Ez da egunik igaro harrezkero senarrak jipoitu ez nauenik, edo burua makurtzeraino oihu egin ez didanik. Batzuek esango dute ezkondu aurretik igarri behar niola, beste batzuek esango dute ez nuela hainbeste aguantatu behar, baina esango dutenak berdin dio; hogei urte eman ditut burumakur, kolpeak nondik etorriko. Azkenean, neure buruarengan federik ere ez nuenean, ukabilarekin mahaia jo dut.
‎Azkunak dio berak ez omen dakiela txinatarrak non hiltzen diren. Horrela esanda, minik egiteko intentzio barik esandako esaldia da, baina esandako guztiak kontuan hartuta, larria da agian esan nahi zuena. Azken batean, jan, lo eta beste guztia dendetan egiten badute, baina non hiltzen diren ez badakigu, zer esan nahi du Bilboko alkateak?
‎Ez du esaten jondoni Paulok, beste bekatuez bezala, emakumeetako bekatutik defenda gaitezela, ez du esaten armetan mokoz moko jar gakizkiola, baina dio fugite, ihes dagigula (ikus Agustin, De honestate mulierum, 1 k.).
‎Miserikordioso da Jainkoa, baina esan behar da justiziati ere badela. Zeren munduari barkatzera, ezin deusek ere balakatu zuen eta amoratu bere semearen heriotzak baizik.
‎Ez da esaten miserikordioso dela Jainkoa zeren bekatutan debilenari, hala dabileno eta ibiltzeko gogo dueno, lausengatzen eta barkatzen dion; baina esaten da miserikordioso dela zeren, bere bekatuak behar den bidean utzirik, behar den bidean etortzen zaionari eta bere ahala egiten duenari ez baitio huts egiten eta ez barkamenik ukatzen.
baina esadazu
‎Sestaoko Arcelorrek iragarri du ezinezkoa zaiola Txinako enpresek ezarri duten prezioaren lehiari aurre egitea, eta izango dute, noski, arrazoiaren parte bat. Inozoa izango naiz, baina esango nuke arrazoiaren beste partea beren lanpostuaren defentsan irten diren langileek dutela, lantegia bideragarria dela diotenak. Eta inozoa izanik ere erabat ergela ez naizela uste dudanez gero, esango nuke partida ez dela Sestaoko kaleetan jokatuko, handik urruti baizik; eta ez direla bertako ugazabak ezta langileak ere norgehiagokan jardungo duten bakarrak.
‎Hango alderdi laboristaren, emigrazioaren eta soldadutzaren gainean hitz egin nien. Ez dut uste librekanbismoa aipatzearekin gogoratu nintzenik; baina esan nien Australian kontserbadorerik ez zegoela, alderdi laboristak eta liberalak bakarrik. Horrek txaloak piztu zituen eta pixka bat esnarazi nituen, eta esan nien gure inperioa oso gauza loriatsua izan zitekeela, guztiok ahalegin handia eginez gero.
2018
‎Estanix ilobak Kaxildari hilkutxa irekitzea agintzen dio, osaba maitea azkenekoz ikusi nahi duela eta. Kaxildak amorrazioz so egiten dio, baina esana betetzen.
2019
‎Internet genuen topaleku, eta nire gurasoen etxean internetik ez! Ez dut gogoratzen baina esango nuke uztail eta abuztu haietan ez nintzela behin ere hondartzara joan. Izan ere, uda hartako oroitzapen guztiek liburutegietako KZ guneetara eta etxe berriko lanetara bainaramate.
‎Beraz...! Ez dut sinesten, baina esan iezadazu nola egin zuen.
‎Christianson en onartzen zuen aitorpen faltsuak egin ditzakeela pazienteak errealitatea eta fantasia bereizten ez dituenean, komunikabideen arretaren bila dabilenean edo erruduntasuna sentitzen duenean, baina esaten zuen ez zela hori Quick en kasua. Auzitegiari ez zitzaion beste biderik geratzen, aditutzat zeukan Christiansonen iritzia partekatzea baino.
‎Kwastek esan zuen Quick eta Farebrink en artean egindako erailketa izan zitekeela eta Thomas Quick ek onartu zuen haren laguntzaz erail zituela Stegehuis tarrak. Farebrink Suediako hiltzaile ezagunenetakoa zen, baina esaten zuen inoiz ez zela egon Thomas Quick ekin; baina, hilketak gertatu baino bi aste lehenago espetxetik libre geratu zen. Hala ere, Farebrink ek bazuen koartada bat, hilketa gertatu zen egunetan bere emaztearekin ospitalean egon zelako, haren krisialdi psikotiko baten ondorioz.
‎Mutilekin batera korritu nuenean, hasiera haietan lasterketaren bat irabazi nuen, bai. Nesken mailan ni normalean lehenengo izaten nintzen, baina esan dizudan bezala, nire kategorian oso neska gutxi zeuden. Beranduago, kadete mailan, ziklo krosean, neska dezente gehiago ginen.
‎Eragin batzuk lokalak dira, eta beste batzuk planeta mailakoak. Ez da oso zehatza, baina esan dezakegu kutsatzaile solidoek eragin lokala dutela, eta gaseosoek, globala. Likidoak, berriz, tartean egongo lirateke.
‎Baina onik atera banaiz, eta nire inguruan inor atxilotu ez badute, zuhurtasun setati honi esker izan da, zalantzarik gabe. Atsekabegarria zen, baina esan beharra zegoen. Nahikoa zintz egin eta begiak xukatu arte itxaron nuen, eta esan nion:
2020
‎Baina torturak frogatzea zaila izaten da oso. Tortura frogatzea zailtzen duten polizia arauak aldatzea, ordea, erraza izango litzateke, baina esan daiteke polizia torturatzaileak babestea eta, behar denean, saritzea, errazago egin izan duela gobernuak, demagun, atxilotze inkomunikazioa ahalbidetzen duen protokoloa bertan behera uztea baino. Hamar eguneko inkomunikazioa igaro ostean kartzelan sartu nindutenean, eta, pasatutakoa pasatuta, ezin esan kartzela gogor egin zitzaidanik.
baina esateko behar dudana
‎Ugutz nahiko zapuztuta geratu da, Egiptoko gauzak ikusteko gogoa baitzuen. Han ginela izan da berriro saiatu garela hegaldia aldatzen, baina esan digutenagatik itxoiten jarraitu dugu. Beraz, Upper East Siden pixka bat ibili gara, txakurrak multzoka paseatzera ateratzen dituzten etxeko langile ugari ikusi dugularik, gauza kuriosoa txakurrak kalera ateratzeko langileena.
‎Lehen aldia zen norbaiti bere sekretutxoaren gaineko galderarik paratzeko motiborik ematen zuenik (danbatekoaz gain, jaisterakoan aterkia pikondo baten adarretan eskegita geratu zitzaion eta bertatik jauzi egin behar izan zuen), baina esan bezala zorionez, lainoaz gain, aurreko eguneko euri jasek eta halakoetan biharamunean antolatzen zen ikasleen auzolanak salbatu egin zuten zurrumurruetatik.
‎COSME: Zure ugazaba berria naiz, eta Don Cosme deitu zenidake, baina esan dizudanez, sozialista naiz, beraz ez dago beharrik. (Onarpen idazki bat ateratzen du) Baina ez duzu ahaztu behar erabat debekatuta dagoela bezeroei lanarekin zerikusirik ez duten kontuekin molestatzea.
2021
‎Ez horregatik, motel, baina esaidazu behintzat zein den zure izena.
2022
‎Inork ere ez daki, baina esaten dute argala dela eta 45 urtekoa edo.
‎Beste ikerketa bat ere badugu zabalduta, eta da zapatila batzuen ustezko markak, nire ustez 44 edo 45 zenbakikoak. Horren ondorioz pentsa liteke gorputz eta altuera handiko pertsona batenak direla, baina esaten dizuedan hau ez doa bat hildakoaren sabelaldean aiztoa zelan sartu den kontutan hartzen badugu. Forentseak oraindik ez du amaitu ikerketa, baina oso interesgarriak iruditzen zaizkidan bi suposizio aurreratu dizkit:
‎Irakurri diat atzo Berrian argitaratu ziaten postalea edo. Zorionak, asko gustatu zaidak (bainaren esperoan ni), interesgarria duk hor kontatzen duana (bainaren esperoan ni), baina esan behar diat ezertaz idatzi aurretik ondo dokumentatu beharra dagoela lotsagarri ez geratzeko.
‎Kaferako esnerik?", ze, jakina, kikaran kafea baino ez zegoen, eta atsoak: " ez, zure lankide hura jada berotzen ari zait esnea, baina esan diot asko ez berotzeko, eta, halere, han dabil, berotu eta berotu", eta bazetorren beste zerbitzaria esne pitxertxoa eskuan, eta badiotso atsoari: " andrea, zuk ez didazu ezer esan, laktosarik gabeko esnea eskatu didazu, ni joan egin naiz eta zuk ez didazu ezer esan".
‎Hiru egun eman dituk bertan, eta hasierako aditasun ernetasunak lasaitu egin dituk ezinbestean, paranoiak jaten hau bestela. Ez zegok gaizki, noski, arretaz ibiltzea, baina esan beharra daukak egun hauetan hire inguruan ez duala ez mugida, ez begiratu arrarorik sumatu, eta ez zaiala inor susmagarri hurbildu ezertara; kamera erabili nahi izan duanean, lasai atera duala; eta normal samar ibili haizela hiriko kaleetan zehar, edozein tokitara joateko taxia hartzen ibili gabe.
‎Pisco Elquira igo da gero B (bitxikeria gisa, esan behar da herri horren izen zaharrari Pisco gehitu ziotela 1936an, Txilek Perurekin piskoaren jatorriaz duen aspaldiko lehian abantailatxo bat lortzearren; baina esan behar da, halaber, Pisco, berez, Perun dagoela); turistaz beteta zegoen, asteburu luzean bertan zeudenak gehi egun pasa etorritakoak. Herrian bueltaxka bat eman, zer edo zer jan, pisco sour bat (piskoz egindako konbinatua) hartu, eta oinez abiatu da, haraneko errepidean behera.
‎Jende ona baduk munduan, ez zegok ukatzerik. Oraindik ere barrez ariko dituk, goizeko ordu haietan Kanadatik irteteko txartel bat behar zuela esanez agertu zaien inuzente harekin gogoratuta, baina esan beharra zegok emakume ziniko samar haren laguntzarik gabe oraindik ere han ibiliko hintzela, hire motxila hartu eta bueltaka, zer egin jakin gabe, seko amorratuta. Zinikoa izango zuan, baina muxuz josiko huen txartel madarikatua lortu duela esan dianean betarik ez, ordea.
‎Egia esan, mintzo, mutila bakarrik mintzo zuan: Radhiyak barre egiten ziean haren ateraldi guztiei, baina esan, gutxi esaten zian; begi ilunekoak, berriz, Tahirak, triste samar zirudian, ez zian txintik ere ateratzen. Gauean ez zitzaiola berari tokatuko otu zaik, beltzaren txanda izango zela gaur.
‎Eta beldurra itsatsi zaik gorputzean, jakina. Beldur fisikoa ere bai, nola ez, baina esango huke ez dela hori okerrena. Argazkiak, sakelakoan eta tabletan duan informazio guztia, tresneria bera:
‎Gertuena Arraia de Oka deitzen da, nahiz Juarrosekoa izan, eta urrunago ekialdera Zerraton de Juarros dago. Lur haietan lurrak eta biltegiak besterik ez duzu, baina esan bezala bi herrien artean hogeita hamar bat maizterrek eramaten dituzten lurrak ere, herri haietako gehienak eta onenak dira.
‎Zure lan esklaboa utziko duzu. Lan handia izango duzu bulegoan eta bufetearen hasierako momentuetan, baina esan duzunez bizitza zoragarria izango duzue.
2023
‎Esaten zuen nekazariek autoritatea errespetatu egin behar zutela, baita autoritatea zuzengabea zenean ere. Luterok nekazariei egiten zitzaien" lapurreta txikia" salatzen zuen, baina esaten zuen jaunei lapurreta handiagoa egiten zitzaiela: autoritatea, jabetzak eta nekazarien gain zituzten eskubideak lapurtzen zitzaizkiela.
‎Luterok bazekien kastitatea ezin zela lortu, egin ahalak eginda ere. Luterok ez zuen lizunkeria garbitu beharreko zerbaiten moduan ikusten; perfekzioaren ideia gainditu nahi zuen, borondate askerik ez baitzuen gizakiak; Luterok ez zituen ekintza onak baztertzen, baina esaten zuen ekintza horiek ez zutela salbamena ziurtatzen. Salbamena Jainkoaren opari askea zen, gizakia ez baitzen aske nahi zuen moduan jokatzeko.
‎Bere aldetik, Miltitzek Aita Santuari idatziko ziola gaia gotzain jakintsu baten esku uzteko eskatuz; gotzain horrek Luterori entzungo ziola eta zuzendu beharreko hutsegiteak zehaztuko zituela; esaten zion bera prest zegoela edozer zuzentzeko. Luterok berehala idatzi zion Aita Santuari, baina esan zion Erromako kuria Babilonia eta Sodoma baino ustelduago zegoela (García Villoslada, 1973; Roper, 2010).
‎Lutero irrikatan zegoen Eck ekin eztabaidatzeko eta bigarren astean biek eztabaidatu zuten Aita Santuaren primatutzaz eta autoritateaz; Eck ek esan zuen Aita Santuaren primatua Kristok ezarria zela eta Lutero husiten aliatua eta heretikoa zela. Erromako Elizaren primatuari zegokionez, Elizaren monarkiarekin ados zegoen Lutero, baina esaten zuen monarkia hori Kristo berarena zela, ez gizaki batena. Luterok zion Kristok ez zuela esan Eliza Pedroren eta haren jarraitzaileen gain eraikiko zuela, baizik fedearen harriaren gainean eraikiko zuela.
‎1884ko apirilean (R43) Nuenendik Rappardi idatzitako gutunean Vincentek esaten zuen pozik zegoela Rappardek esan ziolako bere marrazkietan zerbait ikusten zuela; bere lanean indar adierazkorra irabazten ari zen neurrian jendeak are eta gehiago esango zuela teknikarik ez zeukala; adierazkortasunaren mailan kemena irabazten saiatzen ari zela; bera ere saiatzen zela teknika hobetzen, baina esan nahi zuena esateko neurrian bakarrik; bere burua hobetzen eta zuzentzen ahalegintzen ari zela, baina ez zitzaiola axola bere teknika gramatika zaleekin ados zegoen ala ez. Herkomer ek bere arte eskola irekitzean esan zuenaz pentsatzen zuela:
‎Premia handia zeukala bere lanaren zati bat Holandara bidaltzeko; eskertuko ziekeela senitartekoei koadro horietako batzuk nahi zituen jendea aurkituko balute. Bere adiskide Isaäcson ek berari buruzko artikulu bat idatzi nahi zuela berripaper holandar batean, baina esan ziola horrelako artikulu bat irakurtzeak tristetu egingo zuela; ospitaleko aretoan ari zela lanean; asko sufritzen zuenean denak oso urrun ikusten zituela eta haien ahotsak urrunetik zetozela iruditzen zitzaiola; ikusten zituen pertsonak ezagutzen bazituen ere (ez beti), distantzia handi batetik beregana zetozela zirudiela; errealitatean zirenetik ezberdinak ziruditela; iraganean ezagututako...
‎Vincentek behin eta berriro esaten zuen Theok artista izan behar zuela, baina haren lanpostua zalantzan ikusten zuenean, garbi uzten zuen haren lanari esker bizi zirela eta Goupil enpresan lanean jarraitu beharra zeukala. 1883ko azaroaren 17an (341) Drenthe-tik idatzitako gutunean Vincentek Theori eskerrak ematen zizkion bidalitako gutunagatik, baina esaten zion desiratzen zuela hain laburra ez izatea gutuna. Theok Goupilen jarraitzea komeni ote zenari buruz, Vincentek zioen bera eta familia krisian zeudela eta Theori esker bizi zirela; hark babesten eta sostengatzen zituela; ordura arte Theoren beharra izan zutela Vincentek eta familiak; berak laguntza hori izan ez balu, Tersteeg ek eta Osaba Centek esandakoek hondoratu egingo zutela; ernetzen ari zen haziarekin alderatzen zuen bere burua; ernetze fasean Theok lagundu ziola, baina orain sustraiak errotu zirela eta landarea indartsuagoa zela; baina, dirua bidaltzen jarraitu behar zuela hark eta horretarako Goupil & Cie n jarraitu behar zuela.
‎Vincent Ingalaterran egon zenean, meatzarien artean ebanjelista moduan lan egin nahi izan zuen, baina esan zioten hogeita bost urte bete bitartean ezin zuela hori egin; orain Beljika hegoaldean, Mons-en mendebalean, Borinage izeneko lurralde batean, lurrazpian hirurehun metrotara lan egiten zuten meatzarien artean predikatu nahi zuen Vincentek; lurralde horretako meatzariek igandetan bakarrik ikusten zuten eguzkia; tunel estuetan, argi txikiarekin, erabat makurtuta eta batzuetan arrastaka lan egi...
‎Baimena eskatuko zuela zahar etxean lana egin ahal izateko. Ez zela fidatzen Sien en familiaz eta hari esan ziola aukera egin beharra zuela familiaren eta Vincent-en artean; izan ere, familiak lehengo bizimodura eramango zuela iruditzen baitzitzaion; gainera, familiak esaten zuela Vincentek gutxiegi irabazten zuela; haurra zaindu behar zuelako Sienek ez zuela urte osoan modelo lanik egin, baina esan ziola berak ez zuela inoiz utziko, lehengo bizitzara itzultzen ez bazen; okerrena zela, Sienen anaia lotsagabeak hura lehengo bizitzara itzultzea nahi zuela.
‎Puvis de Chavannes, Bartholomé, Cézanne, Dubois, Pillot, Forain, Signac, Pissarro, Hayet, Renoir, Sisley, de Lautrec eta Van Gogh. Pissarrok idatzi ziola esanez landan zehar ibili zirela Vincententzat ostatu bila, baina esaten ziola hobe zuela Auvers en Gachet doktorearekin egon.
‎Hori esango duzue, Markosek eta Lukasek bezala aurpegi bat ez duzuelako, baina esaiezue haiei. Horrelako aurpegi bat duzunean, konponbideak ez dira errazak izaten.
‎Erdikaletik gora bizpahiru heavyk agurtu naute, kamarero rockeroak ere bai, baina ez ditut entzuten. Ahoa mugitzen nabari ditut, keinu batzuk, baina esaten dutenaren aztarrenik ere ez. Buruarekin baiezkoa egin eta aurrera noa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia