Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎K. L. gazteak asko estimatzen dio keinu txiki hori, baina esaten dio itxaron dezala bere txanda, bai, itxaron dezala, asko eska  tzea ez bada. Eta, ziztu bizian, folioak irakurtzeari ekiten dio etengabe.
‎Zer egin jakin barik, tout à coup ohepean sartu, eta handik gizon baten oinetakoak ikusi ditut. Oraindik ezin dizut ziurtatu, baina esango nuke, esango nuke ez zela ez taldekoa ez hoteleko langilea... Ziurtatu dezakedana zera da:
‎Garagardoaz ari naizela, atzo garagardotegi batean afaldu genuen. Taldekideak gustura egon ginen, baina esango nuke behar baino gehiago edan genuela eta, Ã mon avis, gauza desegoki asko esan ere bai. Zer esango dizut ba?
2001
‎hamaseigarren mendean hasten da gure literatura, albanieraren ere parean. Lehenagoko zenbait aztarren bada eta beste bi hizkuntza horietan ere bai, baina esateko moduan hamaseigarren mende arte ez dugu literatur obrarik.
‎Nik esango nuke aita Aranak norbaiten historiaren bukaeran, oker ez banago Labayruren Historia del SeñorÃo de Vizcaya liburuaren azken aldean, sartu zuela zenbait berri euskal literaturaz, baina ezin esan daiteke, eta Aita Aranak ere ez zuen hori pentsatzen noski, hori euskal literaturaren historia denik. Lehenbizikoa dirudienez Orixerena da, Orixek euskaraz egin zuena8 Nik ez diot Orixerenari deus kenduko, baina esate baterako hau esan daiteke: teatrorik ez du aipatzen, Barrutia izan bazen ala ez zen ez da agertzen.
‎Askotan aipatu da, eta ez da oraingoz ahaztuko, Espainiako irakaskuntza ofizialak izan duen eta duen egiteko kaltegarria. Ezin uka liteke, baina esan ere egin behar litzateke, ahazteko erraztasuna denez, irakaskuntzan ziharduten erlijioso ordenak. Frantziatik eta Portugaletik bidali ondoan, Espainiako lurralde zabal batean kokatuak, erakunde ofizialak bezain etsai bederen izan direla gurearentzat, eta neronek ere ez dut halako esperientziaren [aipatu] beharrik33.
2002
‎Hitz egin ahala, harrotuz joan zen Fernando, eta laineza hartutako ume baten jarioarekin mintzo zitzaion, barrenak etenda, arratsalde  guztia hura esateko gogoz baina esan ezinda igaro izan balu bezala. Horregatik ez zen konturatu, gainean izan zituen arte, izkinako bi gizon gazteak baxoerdia edan eta kanpora irteten ari zirela.
‎Segur aski ere, zuk ez dakizu nola hasi ginen honekin, baina esan nahi dizut, nire adin direnak ongi aski oroitzen diren gisa, garai hartan, egun ez bezala beharbada, kezka handia genuela guk euskararekin. Garai ilunak ziren haiek gero!
2003
‎Batez ere atentatuen biharamunetan. Kosta egiten zaik aitortzea, baina esan ezak, bai, esan ezak atentatuek hire errutina grisetik ateratzen hautela, atentatuekin batera hire bizitza ezin aspergarriagoa halako batean animatu egiten dela, kolaborazio bat idazteko gogo bizi batek harrapatzen hauela eta, latza da, gero, aitortzea baina... bai, esan ezak, irakasle kaka horrek, atentatuen esperoan hagoela irratia pizten duan bakoitzean. Hori jada ez duk-eta problema hiretzat.
‎" ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?". Sentimendu zabala da azken hori euskaldunen artean; ez dute agian den denek horrela sentituko, baina esango al zenidake zenbat diren erabat bestela pentsatzen dutenak, euskaradunen artean. Erdaldunek ez dute horrela sentitzen, ezta oso bestela ere den denek jakina; baina, kasurik onenean baskoak dira, ez euskaldunak.
‎Ondo dakigu, baina esatea ez da alperrekoa. Herri hau harrizkoa da.
‎ez omen daude komunitate bi, diotenez batzuek. Demagun hala dela; baina esan dezagun badaudela eta hitz egin dezagun modu hipotetikoan, besterik ez bada ere. Baleude, komunitate horiek, erraz ikus liteke ezen komunitate kide guztien interes guztiak ez direla zertan derrigor berberak izan, ez beti behintzat.
2005
‎Ez esan!". Halako hitz zatarrik entzuten nion aurreneko aldia zen; izan ere, beti txukun mintzatu ohi zen, hiztegi baten pare, pedanterian jausi gabe baina esan behar zuena xehetasunez eta txukuntasunez adieraziz. Halako Adela ezagutzen nuen behintzat nik.
2006
‎Espainiatik nentorrela esan nion, eta berak, bada, oso kontu larri bat aipatu nahi zidan. Ez zekien nola gerta zitekeen, baina esan ziotenez, Espainiako supermerkatuetan ez omen dago peanut butter!
‎Orduan jakin du Ursulak nola amaituko den guztia. Honetaz eta hartaz hitz egiten jarraitu du Janutak, baina esaten duena arreta gutxiagoz jarraitu du amak. Kafea prestatu eta hartu dute; Oskarrentzat egin duen bizkotxoa erakutsi dio Janutari.
‎Nor da Anghios? Bai, bazakiat goitizen bat dela, baina esaguk non bizi den, nolakoa den, zer lanbide duen, nolakoa duen sarea. Hori esan, eta libre.
‎Egoera hartan izan nezakeen aldarterik onenean nengoen: ez dut esango askatasunaren gailurrean sentitzen nintzenik, baina esan dezaket etsia kendua nuela gainetik. Hori frogatzeko, aski dut esatea pasaporteko nire izen berria errepikatzen nuela, Lange, Ernst Lange, benetakoa bezain laua edo lauagoa gerta zekidan.
‎Haritik pixka bat aldendu gara, bistan denez, baina esan nahi genuena hauxe da: euskal filologoek ez dute aparteko jatorri berezirik, komunitate euskaldunetik datozen ale arruntak dira, baina, nolanahi ere, datozen lekutik datozela, askotan euskarak eta euskaltzaletasunak bultzatu ditu handik filologiaren uretara.
‎Ezin ziur esan, baina nekez imajina dezakegu Interneten gisako komunikazio zirkuituak nagusituz gero, hau da, harreman gehienak herritik edo bizigune hurbiletik kanpo kokatzen dituen harreman sistemak nagusituz gero, Azkoitiko euskarak edo Goizuetakoak toki handirik izanen dutenik. Espero dezagun gure aldamenean bizi denarekin hitz egiteko ohitura ez galtzea, noski, baina esanen nuke horrek ez duela garai bateko intentsitatea izanen, eta urrutixeago dauzkagun solaskideekin, gizakiak edo bestelakoak, izanen ditugun harremanen maiztasunak eragin handia izanen duela, eta harreman horiek galaraziko dutela garai bateko hizkera hain markatuak, hain lurraldekoak eta hain lokalak sortzea edo garatzea.
2007
‎Ez naiz 1512ko Konkistaz luzatuko, baina esan behar dut ez zela gerra nazional bat izan. Ezin izan:
2008
‎Are gehiago, une honetantxe nik ere ez baitakit zer entzun nahi nukeen. Edozer gauza entzuteko prest nago, baina esan zerbait. Hainbeste eskatzea al da ba hori?
‎–Bai, baina esan du baita ere medikuntza ez dela zientzia zehatza. Bi saio gehiago behar izateak ez duela ezer esan nahi, gaizki kalkulatu dutela baino ez.
‎Ez da atsegina izan, egindako lanaz gelditu zaidan inpresioa lausoa da oso. Bertan jasota dago, hitzez hitz, Rosaren sumarioan ageri den aitorpen luzeko hainbat pasarte; bertan daude Rosak esan zizkidan garrantzitsuenak ere; ahalegina egin dut esan nahi zuenari baina esan ezin zuenari ere forma ematen. Baina aski da?
‎Reality a? Baita, baita, jakina, baina esan dezagun behingoz: errealitatea bete beteenean iragarkietan agertzen dena da.
‎Tristea da esatea, baina esatea bakarrik.
‎Desmaskaraturik geldi bedi behingoz gizapostura tonto hau, eta bego garbi idatzirik linguistika edo psikologiako eskuliburuetan: " olgetan esana olgetan esana dago, baina esana dago; zerbait olgetan dioenak zerbait esateko gogo gehiago dauka olgetarako baino; olgetan esaten dira benetan ezin esan daitezkeen gauza benetakoenak; olgetan esatea da olgeta bat dirudien ez esateko bat esatea".
‎[" Esaidazu hori berori aditzekin."] Esaidazu zer den libertatea, baina esaidazu aditzekin; edo identitatea, edo ekonomia, edo garapena, edo nineuneroni, edo... zernahi. Ez didazu esango, ez duzu asmatuko.
‎Internet genuen topaleku, eta nire gurasoen etxean Internetik ez! Ez dut gogoratzen baina esango nuke uztail abuztu hartan ez nintzela behin ere hondartzara joan. Izan ere, uda hartako oroitzapen guztiek liburutegietako KZ guneetara eta etxe berriko lanetara bainaramate.
2009
‎Kostaldean, Aste Santuan, eta tximinia piztuta! Eskandalagarria, Daniel jaun gaztea, baina esan ohi denez, eguraldi txarrari aurpegi ona. Jaun gazteak jaitsi nahi badu...
‎Benetan maite zintuen, Ananda, eta zuk uste zenuen nire atzetik zebilela. Ez nago ziur, baina esango nuke zutaz zegoela maiteminduta, bai, emango nuke gay zela. Zer nolako aurpegia zurea Felixek besoa sorbaldan jartzen zidanean, poemaren bat irakurtzerakoan; zu besarkatzeko modu bat besterik ez zen, Ananda; garbi asko antzematen nion.
‎Behi baten barrutiak edukiko lituzkeen txoria bezala geratu nintzen berba haiek entzun nizkionean. Ez zidan hitz askorik egin, baina esandakoa gozo gozo bezain argi eman zidan aditzera. Programa batean hasi izango ez bazina ez zinatekeela sartuta zeunden putzu beltzetik egundo irtengo, eta, okerrena litzatekeena, etxeko guztiok ere hondatu egingo gintuzkeela egoerak, azaldu zidan.
‎" Osorik" horrek zer esan nahi duen argitu lukete halakorik diotenek, baina esan nahi badu haur eta gazte guztiek, edo gehienek; konparazio batera, eskolatzen direnen %85ak, euskaraz gaztelaniaz bezainbateko erraztasunez, hitz jarioz, naturaltasunez eta adierazkortasunez hitz egin behar dutela, berriro diogu, hori bada esan nahi duena, gure irudipena da mirakuluak eskatzea dela, ez dagoenean, nik dakidanez, inolako arrazoirik hezkuntza sistemarengandik mirakuluak espero izateko.
‎euskararen legeak legebiltzarkide gehienen aldeko boza izan zuen, eta hola eskaini zitzaien herritar guztiei inguru egoki bat, lege aldetik bederen, nolanahi ere, ez da gutxi hori?, euskara ere gero eta gehiago erabiltzen hasteko. Ematen du, bai, erraza dela, baina esaten erraza izanik ere, hori egitea, eta praktikara eramatea, beste kontu bat da. Abiapuntu egokia zuen lege berriak, hala ere:
2010
‎–Neuk ere ezer ziurrik ez dakit baina esango nuke Hernanin fusilatuak izan ordez beste nonbait harrapatu eta garbitu zituztela. Ziertorik ezer ez dakit, baina Antxoni entzun nion zerbaitegatik zakurrak bezalaxe akabatu zituztela esango nuke.
‎Hitz zuzenik erabili gabe, gustatzen zitzaiola aitortu zion eta prest zegoela zain egoteko, esperantzarik izan zezakeela agintzen bazion. Danielak erantzun logikoa eman zion, bihotz kontuekin ezer ez dagoela agintzerik alegia, baina esan ziezaiokeela beretzako ez zela bat gehiago eta pertsona batekin gustura egoteko behar dituen baldintzetako asko betetzen zituela. Ez zen Mariok entzun nahi zuen erantzuna izan, baina amore ez emateko, behintzat, balio izan zion.
‎–Ez da hori, zuritu zuen bere burua Akilesek neska berarengandik banatzeko eginahalean?. Uharte honetako neskarik ederrena zara, eta badakizu, baina esadazu: non dago nire adiskidea?
‎[29] Bauptista Martincho alias Chulo vecino de 66 años de edad, con quarto grado de consanguineidad con Minondo... Ez dakit chulo hori euskarazko xulotik edo erdarazko txuleriatik zetorkion, baina dio, Klara olandrearen meatzari aritu zenean Elaman, behin Labaingo erretoreagana bidali zuela karta batekin, eta bidean galduta ibili zelako hizo noche en un monte llamado Sagardimeazea eta biharamun goizean zortziak alderako ailegatu zela Labaina, eta erretoreak karta hartu eta leitu baino lehen esan ziola Gotzaingo Antonio Iriburrun olajaunarekin zuen auzia izanen zela sobre haver recibido cie... Eta hark argitu ziola kartak zioena.
‎Ez noa gehiago berbarik eta hitzik ateratzera kontu horretaz. Idatzi, bai, nahi duenak irakur dezan, baina esan, bapez!
2011
‎Denbora haietan politika egiteko modu bakarrak erresistentzia eta sator lana ziren, eta Neska ondo moldatzen zen isilpeko sator bideetan. Hitz gutxi aterako ziren haren ahotik, baina esaten zituen gutxiek bete betean jotzen zuten dianan, eta, batez ere, guztizko logika arrailik gabe bat zuten.
‎Istorio hauek lekuko batzuek esandakoak dira. Eta egia da pasatu ziren produktu gehiago badaudela, baina esandakoak behin eta berriro errepikatzen dira.
‎[9] Txanberlainen ibilerek Manuelen historiarekin zerikusi handia daukatenez, interesgarria iruditu zait atal honetan eranstea, baina esan behar dut Txanberlainen gainean Manuelek markesen hilketaren azken gertaera hori besterik ez duela kontatzen bere idatzietan. Dena dela, ezagutzen zuenez izango zuen hemen kontatzen diren gertakizun batzuen berri, eta segur aski guk ezagutzen ez ditugun beste batzuena ere bai.
‎–Ez du izenik jakingo, baina esaterako guk pasa genuen Pablo Baita tabernako jabea eta ekartzen genituen makiak maiz bere lokalean gordetzen genituen, Baionako buruak haien bila etorri arte.
‎Donostiara joan ginen Etxeberriarengana, baina esan zigun itsaso harekin bera ez zela aterako, hurrengo egunean hobetzen bazuen eramango gintuela. Zenbat izango ginen galdetu zidan eta esan nion bi izango zirela, ni bertan geratuko nintzela.
‎Etxeberriarekin hitz egin nuen, Donostiako arrantzalearekin, jakiteko Axun eta umeak itsas zabalera eramango ote zituen han Ziburuko bere osabak jasotzeko, hura konforme baitzegoen, baina Etxeberria ez zen ausartzen. Esan nion ordainduko niola, baina esan zidan ez zela diruagatik, guardia asko zebilela eta oso arriskutsua iruditzen zitzaiola. Beste nonbaitetik pasa behar nituen, baina J. Andonik 11 hilabete baino ez zituen eta mendiz bizkarrean ekartzeko bidaia luzea zen.
‎Peña jauna etxera etorri zen batean, nik lana etxean egiten bainuen, esan zidan enkargu bat zuela Donostiara pasatzeko, pisu gutxiko pakete bat zela, bizpahiru kilokoa. Nik entzun besterik ez nuen egiten, baina esan zidanean bere alabak Donostian jasoko zuela Dantzaritik pasa ondoren eta berriro leku beretik itzuliko zela, nire familiaz gogoratu nintzen eta haiek pasatzeko nuen arazoa kontatu nion. Eta esan nion pasako niola paketea bueltan nire emaztea eta seme txikiena bere alabarekin itzultzekotan.
‎Eta esan nion pasako niola paketea bueltan nire emaztea eta seme txikiena bere alabarekin itzultzekotan. Esan zidan ez zegoela arazorik, nahi banuen maletekin ere lagunduko ziela, baina esan nion ez zutela fardelik ekarriko eta beste semea geroxeago pasako genuela. Ados geratu ginen eta espartinak josten jarraitu nuen, buru belarri.
‎Bazegoen emakume bat makinak bezala josten zuena eta batzuetan bere etxera joaten nintzen begiratzera eta berak bezala josten ahalegintzera, baina esaten zidan berak hogeita hamar urte zeramatzala josten, ea bi egunetan korri egiten ikasi nahi nuen.
‎Hura ez zitzaion batere gustatu. Esaten zuen oso garesti aterako zitzaiola, baina esan nionean zati bat neronek jarriko nuela lasaitu egin zen.
‎Igande goizean, Errandonearen emaztea umeekin geratu zen eta ni lisatzen bukatzera joan nintzen, eta ordu bat eta erdietarako ospitalean nengoen. Operatu berria izateko ongi samar zegoen, baina esan zidaten ezin nintzela denbora luzean gelditu. Enghienen bizi nintzela esan nienean, esan zuten egun batzuetan ez zuela merezi joatea, ez omen zitzaizkion bisitak komeni.
‎Bazkaldu ondoren, zaintzen zituen neska etorri zen, eta lauren artean jan genuen eraman nuen pastela. Umeen aurrean txokolatea eta galleta batzuk eman nizkion neskari noizbehinka umeei emateko, baina esan zidan gehiago ez ekartzeko, han denetik zutela. Maitek besotik heltzen zidan eta esaten nion trena laster aterako zela eta berentzat ere ordua zela, baina ez ninduen askatzen.
‎Han ere bere adineko hiru ume zeuden eta goiza jostatzen pasa zuten. Ospitalera itzuli ginenean J. Andoni aurretik zihoan eta ez zen ate bakar batean ere nahasten, baina esan ziguten Axun aurreko egunean asko nekatu zela eta ez ziguten utzi denbora asko egoten.
‎Larunbatean J. Andoniri Maiterengana joan behar genuela esan nionean, ez zuen itzuli nahi, malkoak ateratzen zitzaizkion, baina esan nion Maite gaixoa bakarrik zegoela eta amore eman zuen segituan. Asko maite zuen arreba.
‎Itzultzean Anjelen eskutitz bat nuen Norvegiatik iritsia. Zuzendariak barkamena eskatzen zuen pasa zen denboragatik, baina esaten zuen hango familiak ez zuela gaztelaniaz zekienik aurkitu eta horregatik ez zutela idatzi. Mendian eta familiarekin ateratako argazkiak ere bidali zituen, eta nire semeak hango aitaren antz handia zuen.
‎Han mutilaren aitarekin elkartu nintzen, Larrañagarekin. Aukera guztiak azaldu zizkidan, baina esan zidan paperak lortzeko kontua oso zaila zegoela, errazena Kataluniako mugatik Bartzelonara pasatzea zela Francoren kontra borrokan jarraitzeko. Astebete pasa ondoren, ikusi nuen han ez zegoela ezer egiterik eta Bartzelonara joatea erabaki nuen.
‎Euria ari zuen gelditu gabe. Guk mendiz mendi pasa nahi genuen, baina esan ziguten ezetz, zubia pasa behar genuela. Espainiatik Perpinyàra autobus bat pasatzen zen goizeko zazpietan eta gertu gelditzen omen zen.
‎Maiz ibiltzen ginen elkarrekin. Donibane Lohizuneko Euskalduna hotelean bizi zen, eta bertan Kattalin Agirrek lan egiten zuen, baina esan behar da Gestapokoak ere hotel bereko bezeroak zirela.
‎Igandean azaldu nintzen taberna hartan eta han zegoen anaietan zaharrena. Galdetu nion Tomasengatik eta helbidea eman zidan, baina esan zidan orduan zela etorri, galtza bete lan zebilela. Zerbaiten usaina hartu zidan Mitxelenak eta saltsaren bat banuela nik esan zidan.
‎Dena kontatu nion eta gauza gehienekin ados zegoen; batez ere, pasatzen zen pertsonako kobratu behar zenarekin, hura oso arriskutsua zen eta. Gero Lezorengana joan ginen eta asko poztu zen prest geundela ikusita, baina esan zigun diruarena nagusiek onartu behar zutela, eta galdetu zigun ea zerbait ere jaitsiko genukeen ados egongo ez balira. Ezetz esan genion, hura hasteko zela eta ikusiko genuela nola zihoazen gauzak handik aurrera.
‎Ainhoara zihoan bazkaltzera. Konbidatu ninduen, baina esan nion ez nuela dirurik eta esan zidan berak ordainduko zidala eta itzuliko niola ahal nuenean. Azkenean elkarrekin joan ginen eta egun ederra pasa genuen.
‎Etxekoandreak espero zuen hura eta su ederra zuen prestatua. Dirua eskaini nion jateko edozer gauza erosteko, baina esan zidan zopa bat egingo zuela azenario, patata eta porruekin, janari asko erosiz gero baten batek susmo txarra hartuko baitzion. Baratzera joan nintzen eta behar genuen guztia ekarri nuen.
‎Azkenean zazpietan iritsi ziren eta Tomasek esan zuen zubian guardiak zeudela. Nik esan nion agian baten bat bidali genuela aurretik, baina esan zidan konponduko ginela, bide motzago bat hartu zutela eta seinale batzuk jarri zituztela ez galtzeko. Euripean atera ginen.
‎Bi egun eman nituen artoa eta babarruna biltzen eta behiak jezten. Gero iratzea moztea nahi zuen, baina esan nion hurrengo egunean ezin nintzela bueltatu, baina beste batean azalduko nintzela lagun batekin. Untxi bat eta babarrun zaku bat eman zizkidan eta etxera joan nintzen.
‎Orduan nik esan nion Frankori handik lehenbailehen atera beharra zegoela eta Martin eta biok Oiartzun aldera gindoazela prest zeudenekin. Franko ados zegoen, baina esan zidan bera bertan geratuko zela ea belgikar hura salbatzen zuen.
‎Gure bidea zoritxarrekoa izan zitekeen, batez ere Bidasoa ibaiagatik, baina handik ezin bazen pasa, mendiz saiatzen zinen eta handik ere ezin bazen borda batean ezkutatzen zenuen jendea, baina beti bazegoen ihes egiteko tarteren bat, eta hori itsasoan ezin zen egin. Banekien haserretuko zela, baina esan nion ez nintzela berriro itsasontziz joango. Kontua da Ceuta beste birekin bidali zuela eta Santurtzi aldean atxilotu zituztela.
‎Beste egun batean Baionara joateko abisua eman zidaten. Zeberiok, abisua eman zidanak, ez zekien zein kontu zen, baina esan zidan serio samarra zirudiela. Zerbait ere arriskutsua zela zirudienez, erantzun nion ezin nuela, ez egun horretan ez hurrengoan, eta haserre antzean joan zen, nik nahi nuen moduan.
‎Maitasuna zer da niretzat? Eta horri buruz badut iritzi bat beharbada zenbait jenderi min eman diezaiokeena, baina esan behar dut. Maitasuna niretzat izan da, elkarrekin asko gozatu eta poz asko bizitu ondoren, baina baita ere asko sufritu ondoren, lortu den (lortzen denean, beti ez da lortzen), lortu den erabateko lotura, erabateko leialtasuna.
‎Non zeudek erruak?". Nik uste dut, eta hau beharbada asko esatea izango da, baina esan behar dut, hasi garenez gero esan behar dut. Hemen bi arazo daude, oso gogorrak, euskaldunentzat bereziki, eta lehenago ere hau aipatu izan dut elkarrizketetan:
‎oso bitxiak garela. Denok ditugu arazo berdintsuak, baina esateko moduak eta bizitzeko moduak, eta norberaren esperientziak izan dituen kokaguneak, gauzaguneak, pasarteguneak... horiek denak oso partikularrak dira.
‎Ikusi besterik ez dago XX. mendeko historia munduarena, ez bakarrik Europarena. Hor badago barrenean, esaten ez dudan gauza bat baina esango nukeena zehatzago: nik zer nahi dut?
‎Testuen antolaketak badu bere logika, baina saiatu naiz ez esplizitatzen. Nahita nahi ez, ideia batzuk errepikatu egiten dira testuan zehar, baina esango nuke beti badagoela zerbait berri, zerbait aberasgarri errepikapen horietan. Irakurleak saltokako irakurketa aukeratzen badu, ez diot galaraziko, baina iruditzen zait hobeto egingo duela jarri zaion ordenan irakurrita.
2012
‎Kostata atera zaizkio hitzok, baina esan bezain aise damutu da, pentsaturik behin tabernan zertaz hitz egin behar duten kafe banaren aurrean.
2018
‎–Ezin dizut segurtatu, baina esaten didazunaren arabera zure amona deserosoa izango zen Sistemarentzat, eta itzulerarik gabeko bidaian egotziko zuten.
‎–Maitasun kontuetan ez nauk oso aditua, baina esango nikek begirik ez dioala kentzen.
2019
‎–Ez dakit, baina esan dit Lalek zuri esateko insistitu diola.
‎Baretski Laleren ohean eseri, eta makurtu egin da, harroputz, berak zer esango lukeen pentsatzen, zer egingo lukeen Laleren azalean balego; hau da, astearen bukaeran oraindik bizirik iraungo duen ez dakien baten larruan balego. Lalek eskerrak eman dizkio ideiak emateagatik, baina esan dio nahiago duela arriskatu.
‎Zuk uste duzu badudala aukerarik? " Batere ez", pentsatu dut, baina esan diot:
‎" Alde egin nahi dut", pentsatu nuen, baina esan nuen?: Ez, eskerrik asko.
‎Handia egindakoan ohartzen zara sentimendu horretaz; adinarekin eta erantzukizunekin batera sentimendu berriak loratzen dira, eta horietako bat lotsa da. Jainkoari bere ontasun guztiak itzuli nahi nizkioke, baina esan didate harrokeria galanta dela hori, apostoluen esanetan Jainkoak gizakiekin gehiago ez hitz egitea erabaki zuelako. Ez gara Jainkoaren duin.
‎Denek esaten ziotela, baita nire gurasoek ere, ez nintzela bizirik aterako, oso gaizki pasatu zuela imajinatze hutsarekin, eta, nola ez!, Martak asko lagundu ziola une gogor haietan... motzean esanda, ez zuela uste bizien artean geratuko nintzenik munduaren alde honetan. Hori ez zuen hala esan, noski, baina esan balu bezala. Eta baietz, Marta H rekin dabilela.
‎idazleak, markarik jartzen ez badu, modu kontzienteago batean idatzi ditu elkarrizketak: estrategiak eraiki ditu irakurlea kolpean jabetu dadin esate aldaketaz, baina esaten denarengatik, eta ez marra batek abisu ematen diolako, xo! elkarrizketa baten aurrean zaude!
‎Mintzoaren hotsak hautatzen, zifratzen, laburtzen, egokitzen, soiltzen dituen komunikazio mota bat da idatzizko jarduna, mezua eder emateko helburuarekin (beti lortzen ez dena, guztia esateko). Ama esaten dugu, ama idazten dugu, baina esatetik idaztera bidean hots fisikoak galdu egin ditu doinua, intentsitatea, intentzioa, sentimendua. Idatzia hots horiexei eusten saiatzen da, baina beste modu batean eta beste asmo batzuekin.
2020
‎Eta ez al zara damutzen?, galdetzen dio Connellek. Badakit orain nire sentimenduak ez mintzen saiatuko zarela, baina esan egia. Ez al duzu uste bizitza hobea izango zenukeela haur bat izan ez bazenu?
‎Bera, e... zaila da nolakoa den deskribatzen ezagutzen ez baduzu. Oso azkarra da, ni baino azkarragoa, baina esango nuke mundua ikusteko modu bertsua dugula. Eta bizitza guztian leku berean bizi izan gara, eta, noski, ez da gauza bera harengandik aparte egonda.
‎Agindu nion lagunak izango ginela, ni beretzat bere arreba nagusia bezalakoa izango nintzela, eta galdetu nion ea berak esanak egingo zizkidan. Esanak egin dizkit, mutil zintzoa da baina esan, ez dizkit denak esan e! Lehengo egunera arte ez dut jakin Adrianek mutikotatik eramaten zuela ubillostarrenera, Jagobek ikus zezan, Mari Gabonek eta nik Flandriarako joan etorriak egiten genituen bakoitzean.
‎" Aurrerapen handirik ez dut egin, baina esango nuke argitu dudala Sebastianen jatorria. Juan Idiakezek ubillostarren diruak nahi ditu, eta horretarako Sebastian behar du, kosta ahala kosta".
‎Egia da, Arkotxak esaten duenari segituz, Leteren aurreneko bi poema liburuek oinarri poetiko berbera dutela, baina esan beharra dago Bigarren poema liburuan bere barnean sakontzen ari den poeta indartu egiten dela: Etxeko zokoak garbitu ondoren, Hitzez hitz edo Leihoa ireki dut poemetan, esaterako, nitasunaren presentzia indartzen ari dela suma daiteke.
2021
‎Behin, giro horretako neska batekin ohean goxo goxo jardun ondoren, poltsatik pistola bat atera eta esku artean jarri ez dit ba, iraultzako tresnatzat edo. Nire erreakzioa ez da izan ez beldurra, ez arma daramana heroitzat hartzea; ez diot aitortu, baina esaten dituenak eta pistola batuta, txepelkerien bilduma bat da neska hau. Harremana eten dut, ziplo, ezer adierazi gabe.
‎Ulertu duzu? Berak baietz esango du, zu ihesi ez joatea behar duelako, jotzen segitzeko, hain zuzen, baina esan dizut, inoiz ez da zure errua.
‎–Trankil, Unai. Ez saiatu, sendagileek ez zuten uste esnatuko zinenik, baina esan zigutenez, komatik ateraz gero ondorioak izango zenituen hitz egiteko garaian. Bala Broca arean sartuta geratu zen, atera ahal izan dizute.
‎Duela zenbait egun, @scripttipsfromjail kontua ixtea eskatu dugu kidego honetako Informazioaren Teknologietako Delituen Atal Nagusiaren bitartez. Twitterreko arreta zerbitzuak baietz erantzun digu, horrelako kasuetan erantsi behar den dokumentazio judiziala zein den ere esanez, baina esan digu prozesuak zenbait aste iraun dezakeela.
‎–Berri onik ez hor ere. Informatikariak lanean ari dira oraindik, baina esan dute ezin segituzkoa dela.
‎✳ Bai, hala omen dago. Baina aita beti airean, harutzago edo... hala zen lehenago behintzat, eta ni, eztidazue galdetu, baina esan egingo dizuet, ni saiatu nintzen... zertan?!, ba nere, gure umeen laguna izaten. ‣ Dudako aurpegiarekin esan duzu hori.
‎Zerbait ateratzen baldin badun, jakina. ‣ Eztakit harrimenetik ateratzen dudan, baina esateko moduan gaudela uste dut zera... motxean esanda, hauxe: gorputzak badakiela zer egin.
‎■Eta zer da? ‣ Adituko duk, sentituko duk, hartuko duk... baina esaidak gauza bat. ■Zer?
‎Kur! ‣ Bai, nahi duzuna, baina esan lasai barkamenaren bila zabiltzala, ze ni lehen barkamenaren kontrakoa nintzen oso, baina orain bizitza barkamenetik ulertzen dut. Beraz...
‎■Jakina zeba? ✳ Ez hain jakina, ados, baina esan nahi nukeena duk hizketan zerera... orgasmora iristeko modua dela era moztailean eta bereziki bukatzea: ondorio garbiarekin eta, era potoloagoan, ba dotrina edo ideologia egituratu batekin, edo formula fisiko matematiko oro hartzaile batekin, eta hola.
‎■Ortzadartxotik? ‣ Ez... bai, baina esan nahi diat bizian gauza asko datozela" ordutik" batetik: gauza asko daudela orain esplikatzen eztirenak, eta" orduko" zeozertatik bakarrik esplikatu litezkeenak.
‎bat, metilprednisolona," esteroide sintetikoa" dela jartzen du hemen, eta dosi haundian eman izango zioten Joxanjeli; bigarrena, kortisona; hiru, moxifloxacin, antibiotiko bat oso gogorra; laugarrena, interferon, inmuno ostiaren bat, eta azkenik, hauxe: lopinavir ritonavir, eta eztakit bi gauza diren, edo bakarra bi adarrekin, edo ze ostia dakipa nik?... baina esango dizuedana da hiesaren kontra erabil  tzen zela, eta erabiltzen dela, nunbait. ■Hiesa?, zera... drogadik  toen gaitz bat izan zen, ezta?
‎‣ Eta bortxa ere hortxe nunbait. ■Nahi dunana, baina esango didan nola pasatu behar genuen itxialdi hau etxean internetik eduki ezpagenu. ✳ Nik uste diat itxialdirik etzela egin ere egingo hemen; alegia, etzirela ausartuko holako konfitamendu gogor bat agintzera, etxeetan indernetik egon ezpalitz.
‎■Ondo barreneraino sartua horratik! ✳ Debekatua gehitxo esatea izango da beharbada, baina esan dezagun etzela gomendatzen inori bere izenez deitzea, gertukoari behintzat, gertu dagoenari, gertu sentitzen denari... joe!, esaten ari naizela, lotsatu bezala egiten naiz. ‣ Eta orduan ez al zen inor lotsatzen?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia