2000
|
|
Eta utziko ote zidaten parte hartzen? Kandido bakean uzteko eskatzen banien, beldurti bat nintzela pentsatuko...; ez, ez, jostorratza baino luzeagoa behar da gehienetan haria;
|
baina
egun hartan tamaina berdintsukoak nituen bai haria bai jostorratza.
|
2003
|
|
Hamazazpi urte edo izango zenituen artean. Ez zen oso ohikoa amak egunkari hori erostea,
|
baina
egun hartan etxera ekarri zuen, aurrerantzean Iriarte izeneko horren artikuluak publikatu zituzten orotan egingo zuen bezala. Ez zenuen artikulua irakurri.
|
2006
|
|
Aspalditik zebiltzan zurrumurruak aerodromo bat eraiki zutela hiritik berrogei bat kilometrora. Inork ez zekien garbi non,
|
baina
egun hartatik sarri samar agertzen ziren hegazkinak, albaren lehen argiekin beti. Goizero egoten nintzen hegazkinak noiz sentituko, haien burrundarak suspertu egiten baininduen.
|
2008
|
|
Nik legatza nahi nuen, irinetan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik ere kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! ...n ere, alderantziz, alboko mahai batean gizon gorbatadun batzuk zeuden, eta orain bat eta gero bestea, beti neukan baten bat niri begira, eta pentsatzen dut beste mahaietakoek ere begiratuko zigutela afarian zehar, horixe izaten da normalena jatetxeetan, denek dutela denen berri, niri hala iruditzen zait behintzat, paretari bizkarra emanda jartzea gustatzen zait jendearen nondik norakoak ikusteko,
|
baina
egun hartako nire helburua ez zen jendearen kuxkuxean ibiltzea, justu kontrakoa gertatzea nahi nuen nik, helburu bakarra nuen-eta, eta hori zen ez ematea bikote aspergarri baten itxurarik, demostratzea asko hitz egiten genuela eta asko genuela esateko elkarri, horregatik berorrek ere aise ulertuko du Tomasen eta bion arteko solasaldiko hariari tira eta tira egitea izan nuela afari garaiko buruhau...
|
2010
|
|
Polizia zen, neskaren mutil laguna. Esan zuenez, beti jaikitzen zen oso goiz neskaren aitaren autoaren azpian miatzeko,
|
baina
egun hartan beranduegi esnatu zela. Horregatik etorri zen zuzenean institutura.
|
2011
|
|
Beste istilu larri bat ere apukadu zen Andretxean,
|
baina
egun hartan ez nintzen han izan. Hiru gazte azaldu ei ziren afari garaian.
|
|
Abenduko egun batean bi eskutitz eman zizkioten Donostiako Club Nautikoko maisuarentzat, anaia komunista kartzelan baitzuen, nonbait ere. Muga pasa ondoren, Txanberlain gehienetan Oiartzunen geratzen zen lotan,
|
baina
egun hartan erabaki zuen Donostiaraino jarraitzea eta bide batez eskutitzak eramatea. Bere arrebarengana joan zen, aspaldian esaten ari baitzitzaion bisita bat egiteko, baina askotan bezala, ez zegoen tokirik eta Amarako Moraza kaleko Euskalduna hotelera joan zen, han beti izaten baitzen ohea.
|
|
Beraz, ez genuen gauza handirik irabazi. Gehienetan arratsalde osoa pasatzeko hartzen genuen kafea besterik ez genuen jokatzen, gauzak gaizki samar baitzeuden,
|
baina
egun hura berezia izan zen. Gaueko hamarretan tabernatik bidali gintuzten, berentzat ere konpromiso bat zela esanez, eta arrazoi zuten, alemanek sarekada asko egiten zituzten eta.
|
|
Errepidea pasatzeko bion artean hartu eta airean pasa genuen. Oso neska gogorra zen, nekeagatik edo goseagatik sekula kexatzen ez zen horietakoa,
|
baina
egun hartan gaizki pasa zuen. Baserrian oina ur gazitan jarri genion, ongi lotu, eta handitu samarra izanagatik beti bezala joan zen esneketariarekin.
|
|
Goiz batean esaten nion Tomasi baserriren batera joan genuela zerbaiten bila eta berak esaten zidan Ibardinen urdaiazpiko batzuk ikusi zituela, merke samarrak eta arinak, eta ea zer iruditzen zitzaidan bizpahiru ekartzen bagenituen deus ere ez genuenerako. Esan nion ahal zuenean joateko,
|
baina
egun hartakoa konpondu behar zela. Ni azokara joan nintzen, baina ez zegoen ezer.
|
2012
|
|
bizitzaz hain gutxi dakienez, zerbaitek benetan asaldatzen duenean, esan ohi den bezala" liburu ireki bat bezala" mintzatzen da. Ez dakit zergatik
|
baina
egun hartan inoiz baino harrituago utzi ninduen eta, ezinbestean, irribarre egin nuen, eta Brigittek ere bai, baina haren irribarrea ez zen izan nirea bezain onbera.
|
2020
|
|
Bistakoa zen sukaldean eskarmentu handiko emakumea zela, eta oilasko gisatuaren zaporean pentsatze hutsak tripazorriak eragin zizkien. Rosariok eraman ohi zien afaria mahaira; Mikelak ez omen zuen lan hori izango normalean,
|
baina
egun hartan familiari aurkezteko aitzakiarekin, berak eraman zuen baratzuri zoparen ontzia jangelara.
|
|
Penaltiek erabakiko zuten garailea. Gu talde jokora ohituta geunden,
|
baina
egun hartan bakoitza bere aldetik ibili zen irudipena daukat. Gehiegizko konfiantza ere izan zitekeen...
|
2021
|
|
Begiekin zulatu ninduen. Garai batean, hitz egiteko gauza ez izateraino izutuko nindukeen horrek,
|
baina
egun hartan ohi baino ilunago zegoen Tasio.
|
|
Villaverdeko kale aldapatsuak hutsik zeuden ordu haietan,
|
baina
egun hartan auto baten turutak isiltasuna urratu zuen. Bernedoko okinaren furgoneta.
|
2022
|
|
Bueno, ba, egun hartan ez nuen aditu, eta nirea ez zen aho batetik irten zen" kaixo" bat entzun zenean, izugarrizko sustoa hartu nuen. Ni ez naiz asko ikaratzen, jauna,
|
baina
egun hartan jauzi egin nuen eta pultsua azkartu zitzaidan, hainbeste, ezen, segundo batez pentsatu nuen autoan sartu eta Herri Handiko osasun etxera eraman nindutela.
|
|
Leihoa itxi, ohearen gainean etzan eta bere irakurketarekin jarraitu zuen. Afalordura arte egon zen irakurtzen,
|
baina
egun hartako beroak eta argitasunak nekaturik, lanik asko izan zuen logurari eusten. Jantokian sartu zenean, amaginarreba bere ohiko lekuan eserita aurkitu zuen, Gaston eseri ohi zen jarleku hutsaren aurrez aurre.
|