Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Gero eta presio handiagoa jasaten ari dira Ibarretxeren gobernua eta EAJ, eta ikusi da EHri helarazitako mezuak, presio hori deskargatzeko diren edo EH eta Lizarra Garaziko hezietatik kanpo gehiago mugitzen hasiko diren. Orain artean, ordea, EAJk bide bati ekiten dionean, malgutasunez baina denbora nahiko luzean bide horri atxikitzen diola diosku esperientziak.
‎Zuberoan informazio osatuago, biziago eta sakonago bat eskaintzeko saio hauek guztiek ez dute porrot egin diruz hazteko nekezia batengatik soilik, baita ere, euren kabuz kazetaritza lanean ziharduten jendeetan oinarrituta zirelakotz. Hasiera batean dena ondo doa, baina denbora pasa ahala, jendea aspertzen da, erredaktoreak gutxitzen dira eta, azkenean, tematsuenek ere etsitzen dute. Ez da, haatik, halabeharrik:
‎Dokumentazio zentroa ere izango litzateke. Penagarria da, baina denbora aurrera doa eta gure kontra.
2002
‎Denbora luzean Lapurdiko eta orokorrean Ipar Euskal Herriko udalerririk garrantzitsuenetakoa izandakoa da, baina denbora aurrera joan ahala gune esanguratsuak desanexionatzen joango zaizkio, Hendaia adibidez.
‎Emaztea hemen bizi da eta bategatik edo besteagatik, beti niri tokatzen zait etortzea (irribarrez). Hasieran ez nuen ondoegi eramaten, baina denboraren poderioz autobusera ere ohitu egin naiz. Errepidea bidai lagun.
2003
‎Duela hogei urte hasi zen sare publikoan korsikera sartzen. Hasieran ikasle gutxi zegoen harremanetan hizkuntzarekin, baina denboraren poderioz kopurua igo zen; lehenengo urteetan ikasle gehienek ordubete astero bakarrik egiten bazuten ere, orain gehiengoak hiru orduko ukimena du korsikerarekin; 1990 urtean, berriz, eredu guztiz elebiduna agertu zen, poliki poliki igotzen ari dena
‎Moderatzailearen lana ikusleak egingo lituzkeen galderak egitea da. Beti ez da lortzen, baina denborarekin sumatzen dugu gizarteak zer kezka dituen.
‎Baina, bestalde, alderdiek proposamen ezberdinak plazaratu dituzte eta hori oso positiboa da guk bilatzen duguna lortzeko. Kualitatiboki ez dago beste munduko aldaketarik lehen lortu ez genuena orain lortuko dugula esateko, baina denbora elementu aldakorra da, gizartea eta alderdiak etengabeko heltze edo ontze prozesu batean murgilduta daude. Orduan, azken urte honetan, bake prozesuari buru belarri ekiteko baldintza eta osagarri berriak sortu direla uste dugu.
2004
‎Lizarrerrian ere berreskuratu berri dute Elgacena izeneko literatura aldizkaria. Ez zegoen hilik, baina denbora luzean geldirik egon da, eta oraintxe plazaratu dute ale berri bat. Dora Salazarrek eginiko azalarekin, Juan Vicente Piqueras, Fernando Aramburu, Tua Blesa, Leopoldo Maria Panero, Javier Irazoki, Harold Pinter eta Pablo Antoñana bezalako idazleek parte hartzen dute.
‎Zenbakiek zuhaitz motak ordezkatzen dituzte. Gutxi gorabehera kilometro bateko ibilbidea da, oso laburra, baina denbora gehixeago dugu zuhaitz mota guztiak bisitatu nahi baditugu. Guztira 41 mota daude, horietatik 7 koniferoak, pinuen talde berekoak, eta gainontzekoak hostozabalak.
‎" Liburua idatzi nuenean, orain bi urte, itxaronaldi egoeran geundela esan nuen, baina denbora larregi eman dugu itxaroten. Krisiak jota gaude orain, ez atzera ez aurrera" esan digu etsita Carlos Roldanek.
2005
‎Arriben, errepidearen ertzean, baserri bitxi bat topatuko duzu, artista baten eskuek landua. Batzarre etxea da, XIV. XV. mendeen inguruan eraikia, baina denboraren poderioz abandonatua izan zena. Harik eta Juan Gorriti eskultorea 1972an hura berreraikitzen hasi arte.
‎Eta bi editorialetatik biziki erantzun luzeak jaso nituen, azalduz zergatik ez zituzten hartzen esku izkribuak, baina animoak emanez, ongi zela, segitu behar nuela idazten. Nik uste nuen horrelako erantzunak denei bidaltzen zizkietela, baina denborarekin jabetu nintzen erantzun haiek bereziak zirela, eta serioski ari zitzaizkidala. Handik landa, Edition de minuit eko editoreak, Jerome Lindonek, nolazpait errateko Parisen edizioen aita saindua denak, esku izkribu guztietan igortzen zizkidan animo hitzak, animatzen ninduen.
‎EAJko hainbat sektoreren eta Ibarretxeren aldetik entzun dugun Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea desagertu da. Ez dakigu Ibarretxe eta Zapateroren arteko bileraren ondorio zuzena izan ote den, baina denbora beretsuan etorri dira.
‎Behar da ikusi zer den helburua. Nik idazten dudalarik ene billeta Herrian astero, pentsatzen dut Iparraldekoek gehienek irakurriko dutela, baina denbora berean badirela ehun eta berrogeita hamar abonatu Hegoaldean, eta behar baldin bada ezarri gira ren ordez gara, edo zerbait horrelako, horrela egiten dut. Horrelako nahasketa egiten dut, zeren eta hori ere pedagogia da.
‎XVIII. eta XIX. mendeetan hazkunde demografiko handia izan zuen, burdin meategiak zirela medio. Meatzaritza zen orduko jarduera ekonomiko nagusia, baina denborarekin garrantzia galdu du eta industriak eta eraikuntzak hartu dute bere lekua.
2006
‎Alderdien mahaia eratzea korapilatsuagoa izango da, baina denbora kontua besterik ez da eta, ikusten denez, ez gehiegi ere, uda osteaz hitz egiten ari baita. Batzuek lehenago nahiko lukete, Batasunak moduan, eta beste batzuek beranduago, EAJk moduan, jeltzaleek bi mahaien arteko distantzia denboran irudikatu nahi dutelako.
‎Interesgarriagoa da, oraindik ere, Celati, Lizarralderen itzulpen gozoa lagun, euskaraz eta euskal kulturaren bidez ezagutu ahal izatea. Celatik denbora pasarako balio du, baina denbora pasa baino zerbait gehiago da. Erraz irakurtzen da, baina ez da literatura erraza zer da literatura erraza?.
‎«Proiektu guztiekin aurkako jendea egon ohi da beti. Bere garaian, hainbat bizilagun Haizearen Orraziaren kontra agertu ziren, baina denborarekin obrak berak lortu behar du jendeak estimatzea eta aintzat hartzea».
‎Hortik dator, beraz, ENAMetik adierazten den blokeoaren ardatza, eta blokeoa bera, arlo desberdinetan ikus badaiteke ere, Espainiako Gobernuak batez ere alderdien mahaiaren eraketara eraman du. Martxoaren 22tik ikusi zen ez zela erraza izango ETA Gobernua mahai' teknikoa' eta alderdien mahaia era bat paralelo joatea, baina denboran nahiko batera joan behar zutela ulertu zen. Negoziazio teknikoaren bakea presoen truke beldur, ezker abertzaleak mahai biak denboran banatzeko ahalegina ikusi du eta egoeraren larriaz ohartarazi du gizartea.
‎118 elementuak segundo baten milarena baino gutxiago iraun du, berehala desintegratu baita, baina denbora horretan hiru atomo existitu izan zirela frogatu da.
2007
‎Ez da ezer geratzen, agian ez naizela loditzen, baina denbora asko pasa da ordutik. Isolatzeko beste modu bat zen, horrela isolatzen nintzen:
‎40 minutu inguruko iraupena duen bidaia da Zugastietatik Bermeorainokoa, eta aldez aurretik ordutegiak begiratuta joan nahi badugu, www.euskotren.es helbidean kontsulta egiteko aukera daukagu. Ba al da gorputzari pasada eman ostean erlaxatu eta mokadutxoa eginda, bultzi leihotik begira paisaiaz gozatzea baina denbora pasa atseginagorik?
‎Euskararen aldeko mugimenduen ziklo baten amaieran eta beste baten hasieran gaudenaren errezeloa du Irizarrek eta horrela segi du: " Orain 30 urte, hezkuntzan jarri genituen itxaropen guztiak, baina denboraren poderioz ohartu gara askoz ere gehiago behar dela. Horrek bere hazia erein zuen, baina fruitu emankorrak izan ditzan ongarriak, ureztatzea, eguzki izpiak... behar ditu, beste faktore batzuk, alegia.
2008
‎Nekagarria egiten da astearte batean Bartzelonaraino joatea, gau horretan bertan itzultzeko. Ez dakit zein ordenatan, baina denbora, dirua eta afizioa behar da horretarako. Halere, beti ez da Police ikusteko aukerarik izaten eta zintzo demonio azaldu ginen Iruñera, antolatutako autobusean igotzeko.
‎Arreba, Chicon (Kalifornia), unibertsitateko irakaslea da; berak nauka sasoian, lagunik onena dut. Anaia gazteagoa Calima n (Washington) bizi da… Lagunak han dira, baina denboraren joanean zerbait ikasten duzu: lagunek ere barreiatu beharra daukatela, beren bidea egingo badute, bizi berria egin.
2009
‎Baten bat bai eskapatu zaigu, baina denbora faltagatik! Santa Cruz apaizari eskainirikoa da Santa Cruz apaizaren kondaira izeneko kanta, eta 1978ko San Ferminetako gertakariez ari da Burutik egina eta deabruak hartua izenekoa.
2010
‎Edozein modutan, hipotesi hauek guztiak ezker abertzale historikoa hauteskundeetan egoteko aukerarekin eginak dira. Inork ez daki zer gertatuko den azkenean, baina denbora gutxi geratzen dela bai, eta ez dirudi PP eta PSOE bide hori erraztekotan direnik. Aitzitik, hori galarazteko PP prestatzen ari da jada Alderdien Legearen erreforma.
2011
‎2009an erabilpen berria onartu zuten: azken agur zibilen bilkurak bertan egitea erabaki zuen Udalak, baina denbora tarte honetan soilik bitan erabili izan da zeregin horretarako. Horietako bat Pablo Antoñana idazlearen agur ekitaldia izan zen.
2012
‎Han bi komunitate oso desberdin bizi dira elkarrekin. Arazoa konpondu behar da, baina denbora behar da.
‎Bada hemen beste familia bat, ekuadortarra; hiru haur dituzte eta txikienak %85eko minusbaliotasuna du. Senarra langabezian dago, amak zer edo zer kobratzen du baina denbora gutxirako du… Izugarria. Plataformaren aldetik, eta inplikatuek nahi badute, egoera muturreraino eramatearen aldekoak gara.
2013
‎Ikusgarrienak txapelketak dira, baina oinarria eta benetan garrantzitsuak direnak astebururoko saioak dira. Txapelketaren aparraldia, eta txapelketako pozak eta penak ongi daude, baina denborarekin, zorionez, erlatibizatzen dira eta etorriko da Zeanuriko saioa, Anizko saioa, Bilboko saioa... horiek dira egitan bertsolaritzari eusten diotenak urtean.
2014
‎Ez dugu erantzun borobilik, baina ordezko mekanismo bat bideratu litzateke, seguruenik hauteskundeak aurreratuta, baina denborak oso ondo kudeatuz. Hauteskunde horien izaerak konstituziogilea behar luke eta, beraz, Legebiltzar berriaren lehenengo urratsa independentzia aldarrikatzea litzateke.
‎Horren barruan dago BTEK, hain zuzen. Diaz Silvestrek azpimarratzen du helburua ez dela berehalakoan lortuko, baina denboraz iritsiko dela. " Uste dut arazoaren konponbidea ez dela hidrogenoa izango bakarrik, seguruenik teknologia bat baino gehiagoren konbinazioa izango da".
‎Baina Jarrai, Haika eta Segi bai. Eta lehenago zigortutako Amnistiaren Aldeko Batzordeetakoak ere bai, eta Egineko zuzendaritza eta Xakikoak eta… Batzuk bai, besteak ez, Audientzia Nazionaleko misterioa dirudi, baina denborak ematen duen ikuspegiarekin gero eta garbiago ikusten da" dena da ETA" doktrinaren bultzada politikoaren indarra. Misterio horren arabera, Espainiako Justizia 2014ko uztailean ohartu da 1979tik aurrera jardunean aritu ziren HBko kideak terrorista zirela.
‎Orkestazio lan honetan ere, Mikel Andonegi piano jotzaile donostiarrak parte hartu du. Egun Singapurren, baina denbora luzez Londresen bizi izan da Mikel Andonegi ere (M-ak, Four Brothers and a Ghost), eta harreman estua dute biek.
‎Bertsotarako lagunak baditu ere, aholkuak aitak ematen dizkio: " Batzuetan entzun nahi ez ditudan gauzak esaten dizkit, baina denborarekin ohartzen naiz arrazoi duela". Aurreko txapelketan esaterako" oldarkorrago" izateko aholkua eman zion.
2015
‎Eurodance izendatutakoaren bidetik," euskal bakalau erradikala" egiten ahalegindu ziren, bertako punk rockaren jarrera eta aldarrikapen bertsuak mantenduz. Ordurako bakalaua gainbeheran zela-eta, oso fenomeno isolatua izan zela dio Etxegoienek, baina denborak ematen duen distantziatik, meritua aitortzen dio taldeari: " Garai hartan oso balorazio krudela egingo genuen ziur asko, baina orain sinpatia handiz ikusten ditut saiakera horiek".
‎Urrea zen Erromatar Inperioarentzako guretzako dena" urre beltza", petrolioa. Garai oparoetan beren konkistetatik legioek ekarri zuten gastatutakoa baino urre gehiago, baina denborarekin balantzea negatibo bilakatu zen.
2016
‎Gerraren aurkako eta bakearen aldeko lana honela laburbildu zuen bere liburuetako batean: " Bakegile deitzen diogu gure buruari, baina denbora luzaz ez gara prest egon ordain handirik pagatzeko. Horregatik darrai gerrak, bakea maite dugulako bihotzaren erdiarekin eta biziaren erdiarekin, ez osoarekin.
‎I. Alegria: UOCekin elkarlanean 2 titulaziorekin hastea pentsatu genuen, baina denbora aurrera doa, eta agian, unibertsitatea sortu eta 6 titulaziorekin hasi behar dugu.
‎Gainera, lankideok ezin genuen elkar lagundu. Hori ez zidaten zuzenean agindu, baina denboraren joanean agerikoa egin zitzaidan. Kasurako, behin, nire eginbeharrak jada amaituta nituela lankide bati zoru garbigailuaren ontzia betetzen hasi nintzaion, eta errieta egin zidaten, ezin nuelako halakorik egin.
2019
‎Koordinatzailearen arabera, gauza finko eta konkretuak lagungarriak suertatzen dira halako talde irekiek aurrera jarrai dezaten, orokorrean jendeak gogoa bai, baina denbora gutxi edukitzen duelako. Zentzu horretan, zikloa antolatzea ekarpen positiboa izan da:
2020
‎Kiderra luzeagoa dute. Hango lanera jartzeko egokitzapena kosta egiten zait, baina denbora badut eta aurten ere saiatuko naiz.
‎Hala ere, argazki osoa egiteko, kontutan hartu behar da bere enplegatu gisa hartzen ez dituen, baina funtsean ia eskubiderik gabe Airbnb eta antzeko plataformentzat lan egiten duten 7 milioi anfitrioi edo etxejabe ere lan hori gabe geratu direla. Aldi berean, alokairu turistikora bideratutako etxebizitza asko pixkana alokairuen zirkuitu lokalera itzultzen ari dira, diru gutxiago baina denboran iraunkorragoa izango den jarduera ziurtatuko duelakoan etxejabe askok. Adibidez, Bartzelonan pisu turistikoen %40 bizitegi alokairura itzuli da APARTUR patronalak eskainitako datuaren arabera.
‎Gaurko munduko biztanleen %70 bizi da zementuaren azpian. Eta gogorra da hormigoia bai, baina denboraren ikuspegitik begiratuta oso ahula, gehienez 120 urteko iraupena baitu. Hondarrezko gazteluz eraikitako mundua dugula, alegia.
‎Haren lana zen makian sartu nahi zuena errezibitzea, eta BBC irratiak hedatzen zituen mezu kodetuak behatzea. 1944ko ekainaren 27an, alemanek beren ostatuko borta jo zuten, anaia altxatu nahi baitzuten, baina denbora ukan zuen eskapatzeko. Orduan, Marie Louise eta aita eta amak arrestatu zituzten, eta jo.
2021
‎Zalantzak ditut. Gurean adibidez karrera asko antolatzen da, udalek eta esku hartzen dute, diru publikoa sartzen da, baina denbora batera ez badira enpresak sartzen, jarduera horrek ez badu dirurik generatzen, diru publikoa beste nonbaitera joango da. Eta enpresak sartuko dira ekonomia bat sortzeko aukera baldin badago.
‎Asko gustatzen zait barre eginaraztea, betidanik izan dudan behar bat da, inori barrea ateratzea plazer izugarria da; baina denborarekin ikusi dut beste aukera berdin eder bat, telebistan lan egin dudanean erabili dudana, eta da barre eta negar eginaraztea, batera. Lortzen duzunean estasia da.
2022
‎Bigarren multzoan hamabi herritarren kasuak azaltzen dira, uneren batean desagertuta egon ziren, ustez norbaitek desagerraraziak, baina denborarekin gorpuak agertu ziren, batzuk hiruzpalau egunera, hilabetera, urtebetera... edo hamabi urtera Joxi Zabala eta Joxean Lasa moduan: Jesus Maria Gonzalez Tuitero eta Jose Luis Martinez, Bernardo Bidaola, Joxean Lasa eta Joxi Zabala, Mikel Zabalza, Joserra Asua, Jose Luis Salegi Txipi, Jose Luis Geresta Ttoto, Josu Zabala, Jose Maria Eizagirre Tapi eta Jon Anza.
‎Istorioak aurrera jarraitzen du eta sukaldeko horma erlojuak paper nagusia hartzen du kontakizunaren erritmoan. Gurrutxagak espazioaren gelditasuna eta mugimendua ederki islatzen ditu; dena geldi dagoela dirudi baina denborak dena aldatzen du apur bat. Horretaz gain, amaieran birramona bisitatzera doazenean ere sukaldeko irudia ageri zaigu ilunetan eta leihotik, urrutian, birramonaren etxeko eszena.
2023
‎Haiekin ordu asko igarotzea maite behar duzu. Ez dizu bizimodu normala izatea galarazten, baina denbora asko eskatzen duen zaletasuna da, eta toki apropos batean bizi behar duzu: gauza bat da txakur bat edo bi izatea, eta beste bat 24 edukitzea, nire kasuan bezala.
‎Nafarroako Gobernuan hasieran uzkur ibili ziren, baina denborarekin gugan konfiantza hartzen joan dira. Hala ere, udalak 550.000 euro baino gehiago inbertitu ditu, eta gobernutik sos bat ere ez dugu jaso.
‎Chamberlinek bi eredu azaltzen ditu: batean, taldean profesionalak eta ez profesionalak daude, baina denborarekin taldea sortu zutenek alde egiten dute profesionalek hartzen dutelako boterea; bigarrenean, profesionalak ez direnek aukeratzen dituzte nortzuk izanen diren profesionalak, eta urtean behin ebaluatzen dituzte boterea hartu ez dezaten.
‎Hor ere pertsona bakoitzak minarekiko daukan tolerantzia eta lotura sartzen dira. Batzuek nahiago dute min handiagoa jasan baina denbora gutxiago; horiei ez diet gomendatzen handpokea, edo bai, baina kontuan har dezatela denbora gehiago izango dela makinaz baino. Beste batzuei ez zaien inporta denborarena.
‎Munduko abangoardiekin konektatuta egon zen euskal abangoardia 1970eko hamarkadan, baina denborarekin gure lekua galtzen joan gara. Alberto Lizarralde musikariak esaten du gure begirada faltagatik izan dela, pentsatzen genuelako euskarazkoa soilik euskaldunontzako zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia