Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Euskararen legean aipatzen da euskalkiaren garrantzia beti ere euskara batuaren kaltetan ez doanean, euskara batua delako Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntz ofizial amankomuna, eta hitz egiten den lekuetan zaindu egin behar direla. Lege batek hori baino askoz gehiago ezin du eman seguruenik, baina bidea ematen du legeak, adibidez mahai honetan aipatu ditugun guztiak aurrera eramateko eta gehiago ere bai. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, alor estrategikoen artean badago Gorputz Plangintza deitzen den atal bat eta han, bai diagnostikoa bai neurriak lantzen direnean, aipatzen dira euskalkiak.
‎Maldak jaitsi eta bidea gure hankapean galdu arren berehala topatzen da marra hori zuriren bat. Honela, lehen atzean utzitako bidegurutzera helduko gara (7.5km) baina bide desberdinetik etorrita. Hemendik Leitzarako bidea jada badakigu eta ziurrenik gauza berrietaz ohartuko gara oraingoan.
‎IPARRETARRAK erakundeak" Ildo" barne aldizkari berri bat karrikaratu du, Iparraldeko borrokak bere berezitasuna baduela, eta hori gabe eraikuntzarik ez dela izaten ahal erran du. Bere azterketan IKk ez du berrikuntzarik ekarri, baina bidea egiteko hor dagoela agertu du. Oraindik eztabaidetan partaide bat izaten jarraitzen duela oroitaraziz, honela dio:" Ez dugu sekulan armen bidez estadoaren plegarazteko pretentzionerik ukan, ez eta protagonismo osoa hartzeko xederik ere.
‎Nik uste dut lau funtzio horiek ezin ditzazkeela poesiak bete, hizkuntzak bete, hizkuntzaren beraren kontrako borroka egin gabe. Hizkuntzak informazio mailan esan daitekeen guztia kodifikatuta dauka, baina bide kodifikatu horietatik ezin dugu esan lehendik esanda dagoena baino. Neurri horretan, hizkuntzari esanarazi behar zaio dezakeena eta ez dezakeena, eta nik hala ulertzen ditut Maria Zambranoren hitz horiek, eta horregatik gustatzen zaizkit hainbeste.
‎" Hizkuntzak informazio mailan esan daitekeen guztia kodifikatuta dauka, baina bide kodifikatu horietatik ezin dugu esan lehendik esanda dagoena baino. Hizkuntzari esanarazi behar zaio dezakeena eta ez dezakeena".
2001
‎Adibidetxo bat jarriko dizuet, nahiko lokala bada ere, nire herrian gertatutakoa baita, uste dut orokorrean instituzioek antzerkiarekiko erakusten duten jarreraren seinale dela. Nire herriko Niessen fabrika zaharreko eraikinean hainbat kultur jardun egiten ziren, antzerkia horien artean, baldintza eskasetan baino okerrago, baina bide interesgarriak erakutsiz. Antzerki talde batzuk egoitza gisa erabiltzen zuten eraikin hori, euren lanak prestatzeko besteak beste.
‎Artearen gaitasunaz, eta beraz, erantzukizunaz hausnartzen duena. Irudimena anabasa ez dela ulertzen duena; eta sormen askatasuna osorik ikus daitekeen paisaia bezalakoa dela, baina aldioro bide bakar batetik soilik zeharka daitekeena (arau batzuetatik).
2002
‎Irakurle esparru ezberdinak daude eta horiei ere erantzun behar zaie. Euskal munduan, goi mailako idazle horien lanak irakurtzeaz gain edo horien lanak irakurri gabe ere, beste liburuak irakurriko dituzten irakurleak badaude, hainbesteko kalitaterik ez dutenak, baina bidea eta formazioa egiteko balio dutenak, irakurlearen gozamenerako eta irakur zaletasuna piztu eta mantentzeko balio dutenak.
2003
‎M. GOIHENETXE. Deferre Barne ministroaren legeak sortu bai, baina bideak moztu ziren. Ados.
2004
‎«Diario Madridek egin zuen bezala, epaiketa bat eraman behar genuke estatuaren eta justizi boterearen kontra. Hori hemendik urte askotara izanen da, baina bide bat da, irabaziz gero indemnizazioa kobratzeko, gutxienez. Diario Madriden kasuan, juezak erabaki zuen jabeek arrazoi zutela, eta mila milioi pezetako indemnizazioa jaso zuten»
‎" Bi aldiz aurkeztu genuen lana Jaurlaritzaren laguntzetara eta ez digute subentziorik eman. Madrilen modu komertzialagoan saltzeko aukerak ere aztertu genituen baina bide hori ere baztertu egin genuen. Azkenean era honetan muntatzea erabaki nuen, modu sinplean, alegia".
‎Ez behintzat behar adinako indarrez. Aurrera goaz urraska, baina bide luzea dago oraindik eta fronte asko dago zabalik".
‎Guk, hala ere, LOREG Hauteskunde Legearen 182 2 artikuluaren bidea onartu dugu. Legez kanpo gaudenok ez dugu asmatu lege hori, baina bide hori urratzea planteatu dugu. Lizartzako alkate Joseba Egibarrek bide horretatik aurrera egin nahi izan zuen, baina hegalak moztu zizkioten.
‎Hiru gurutze begiratokitik igaroko gara; azken zati hau aldapatsuagoa da eta bizikletan ibiltzea debekatua dago, baina bide nagusitik ihes egiteko aukera da.
2005
‎Galtzada 1855ekoa da, baina bidea zaharragoa ei da. Antza denez, guk egin dugun galtzada aurretik zegoen beste bat konpontzerakoan egin zuten.
‎Lizarra Garazirena ahalegin berriaren lehen saioa izan zen. Horrek ere eman zuen eman zuena, baina bidea hori zela ikusi zen. Eta ondoren sortu zen, Batasunarentzat erreferentziala den Nazio Garapenerako Biltzarra.
2006
‎Herri hauetan hitzak duen balioa galdu da erabat. Alarde tradizionaleko kideekin eta bi alkateekin bildu izan naiz, eta mikrofono eta fokoak ez direnean, konponbiderako aukerak ikusi ditut, aukera xumeak, baina bidea elkarrekin egiten hasteko aukerak. Aukera hauek plazaratzeko orduan zapuzten dira ordea.
‎Herritik abiatuta, Argatako bidea jartzen duen errepidea hartuko dugu eta Orizki auzotik barna, Orizkiko lepora iritsiko gara. Hemendik ere joan daiteke Infernuko errotara, seinaleztatua dago, baina bidea luzeagoa da, pare bat ordukoa eta guk nahiago dugu aurrera jarraitu. Errepide hau, antzina, mendietan zehar gaulana edo kontrabandoa egiteko oso maiz erabili izan zen.
‎Espainiako aldetik igotzen diren mendizale gehienak Sallent de Gallegotik kilometro gutxira dagoen La Sarra urtegitik irteten dira. Egun batean tontorrera igo eta La Sarrara jaisterik badago, baina bide luze eta gogorra denez, askok joan etorria bi egunetan egitea erabakitzen dute. Bi aukera daude.
‎Badaezpada egurrezko txalaparta gurekin eraman genuen. Kasualitatea izan zen, zeharkaldi bat egin behar genuen eskiekin, eta egurrezko txalaparta kargoz bidali genuen, baina bidean galdu egin zen, eta lehen asterako genuen estudioa hartua, beraz izotzarekin egin behar zen, eta horretan Ice Man-ek lagundu zigun. Aurrez idatzitako epostetan esaten zigun oso zaila izango zela, izotzak sonoritate apal apala du eta oso mikrofono onak behar dira, edozein soinuk hori guztia zaputz dezake, kamerarenak adibidez.
2007
‎Pentsatzen jartzen naiz euskaldunak handik ez ote ginen etorri izango beste punta batera. Tira, ez dakit, baina bideak bilatzen ditut, hizkuntzak berak erakusten dizkidan bideak.
2008
‎Jaialdia liburuaren abiapuntua besterik ez da. Hasi Sparksen egiten da, baina bidean Rif-eko amazightarrek garai hartan jasan zuten errepresioa ikusiko du irakurleak, Omar Al Abdallaouj en larrutik; Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua kari, artean Yakin izena zuen aldizkarian sortutako eztabaidaren nondik norakoak; Frantziako Tourrean Marcel Queheille zalgiztarrak (Zuberoa) 59an irabazitako etapa. Baita gaur arteko arrastoa utzi duten beste hainbat gertakari ere.
‎Katalunian, adibidez, burmuineko ebakuntza baten ostean afasia izan duten pazienteei, hizkuntza galdu eta erdizka berreskuratu dutenei, galdetzen diete zer nahiago luketen: ebakuntza aurreko egoerara joan, alegia, hilko zituen gaixotasunarekin baina hizkuntzarekin; ala gaixotasuna garaitu baina bidean hizkuntza galduz. Eta guztiek erantzuten dute nahiago dutela hizkuntza mantendu eta hil.
‎Eta gainera, ezintasun eta zailtasun horien artean handienak ez dira Zapateroren eskutik datozenak, euskal gizartean bertan sumatzen diren mugetatik datozenak baizik. Egia da Zapateroren ezezkoak ez dizkiola gauzak errazten, baina bide orriaren zortea kasu horretan ere hobea litzateke baldin eta hura Euskadin lortutako kontsentsuaren fruitua balitz. Izan ere, euskal gatazka politikoak lehenik eta behin zerbait eskatzen badu, hori geure arteko gutxieneko adostasun edo akordio nazional bat da.
‎Espainian, orain dela hiru urteko Errege Dekretu batek dio LTDa dohainik ikusi ahal izango dela. Dekretuak atea zabalik uzten du ordainpeko formulak ere sortzeko, baina bidea gehiegi zehaztu gabe. Besteak beste, gobernuak bere gain hartzen du aukera hori aztertzeko konpromisoa, baldin eta kateak ados badaude gaiaren inguruan.
‎Jardun gaitezke nahi bezain luze eta tinko aldarrikatzen gure aurrekoak burujabe izan zirelako gu ere bagarela beraz, badagokigula erabakitzeko eskubidea. Ez naiz ni oztopo izango, baina bide laburra ikusten diot argudio horri. Besteak beste, izan den guztiak ez duelako zertan izaten jarraitu aurrerantzean.
2009
‎Emakumea etxean eta gizona lanera ateratzen zen garaiak atzean geratu dira. Emakumeek lan mundura salto egitea lorpen garrantzitsua izan da berdintasunaren izenean, baina bidea arantzaz betea dago eta familia eta lanaren uztartzeak hainbat kezka eta arazo sortzen ditu egun: " Lanean ari banaiz ezin diot behar hainbeste dedikazio eskaini haurrari, baina ez dut nire ibilbide profesionala gelditu nahi, eta zein da aitaren egitekoa honetan guztian?" Gizarteak eta Administrazioek ere badute zer esan eta egin, herrialde baten lehiakortasuna eta belaunaldi erreleboa jokoan dago, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ere bai.
‎Hori sozialki justuagoa izan liteke baina bidera ezina da, ez dugu horretarako mekanismorik eta.
2011
‎Truffautek bestela azaltzen du La nuit americaine filmean: zine zuzendari izatea Far Westeko dilijentzia batean joatea bezalakoa da; hasieran bidaia gozagarria espero duzu, baina bidearen erdira iritsi zarenerako, bizirik ateratzea besterik ez daukazu buruan.
‎gu hirurak lan egiten, entseatzen, kantak entzuten... Eta askotan kantaren erdia entzun eta bagenekien noraino iritsi nahi genuen, baina bide erdian" ze ostiatan ari gara" esanez bezala genbiltzan.
2012
‎EITB, Ertzaintza, Itun Ekonomikoa... Hori guztia bideratu zen trantsizio garaian, Konstituzioaren bidez, baina bidean zapuzten joan da. Beraz, nik dibortzioaz esanda modu honetan ulertu behar da:
‎Baina txikiagoek badute lekurik, horra Euskadiko Kutxaren adibidea. Hau desberdina da, kooperatiba delako, baina bidea badela erakusten du eta Europan txiki askok hautatzen dutena gainera (irakurri Adrian Zelaiaren elkarrizketa, Argia 2.339 zkia). Eztabaida funtsean zein da?
‎Etorkizunera begira, ezinbestekotzat jotzen dute UABn ingelesaren erabilera zabaltzea, baina bide horretan ez dute katalanaren nagusitasuna atzean utzi nahi. Anna Mari Torrenten ahotan, aurreko planaren helburuak ez ziren bete eta goizegi da plan berriak zehaztutakoen ondorioak neurtzeko.
‎Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango dira, baina bidean galduak... Noski, inork baleki esan beza.
2013
‎Zer egingo du Jaurlaritzak? Zuk, Jone, dauden bideak urratuko dituzuela diozu, baina bide horiek jorratuta ere, legea ezartzen bada, Jaurlaritzak ezarriko al du. LOMCEri erabat aurre egiteko prest al da EAJ?
2014
‎Espainian izan diren emaitzekin eta Kataluniako prozesua aurrez aurre, ezin da baztertu azken boladan bolo bolo dabilen hipotesia, hau da, PP PSOE koalizio gobernua Madrilen, eta bistan da horrek eragin handia izango lukeela Nafarroan ere. Historiari begira, oso posible litzateke PSNk berriz ere sostengua ematea UPNri, baina bide horrek PSN nora daraman ere gero eta argiako ikusten da. Eta gainera, lehen kimera bat zena orain ere urruti da baina akaso posible da, hau da, PSNrik gabeko gobernu alternatiba osatzea.
‎Poema bat bururatu zait, zeinean protagonista lehen pertsona bat: ni igerilekurantz doan baina bidean euria egiten dion. Kale erdian gelditu egiten da akaso, poemaren lehen bertsioan, zabaltzen ditu besoak, orrazketaren zain eta sentitzen du bila zihoan garbitzapenak bera bilatu eta aurkitu duela.
2015
‎Zentzu horretan, kontsultak ere ezberdinak lirateke eremu ezberdinetan. Horiek dira ezberdintasunak, hau da, onartzea herritar guztiek erabakitzeko eskubidea dutela, baina bide horretan etapa ezberdinak izanen direla jabetzea, prozesu berezituak hiru eremuetan.
‎" Animalia gosetua hiltegian" psikiatrikoan egunean gosea eragiten dioten zazpi zortzi pilula hartzen ditu eta etxeko zapatiletan joaten da talde terapiara gero. Azkenik," itzalean itsatsirik dauzkan harriak arrastaka daramatza" eta bizitzaren puzzlea osatu nahian dabilen neska gaztea da," iraganeko konkistatzaileen arrastoak" gogoratuz baina bidea eginez.
2016
‎Nork ez du ezagutzen gipuzkoarren eta nafarren arteko liskarra? Jolasean ibilbide bat aukeratuko dugu, gure ibilbidea eta lurraldea izango dena, baina bide batetik besterako zubi batzuk ere badaude. Besteen lurretan sartzen bagara, ordea, perretxiko biltzaile izatetik perretxiko lapur izatera pasako gara, eta bertakoak han harrapatuz gero, zigorra jasoko dugu.
‎Alfonbra azpiko politikak ez dira onargarriak, zarama politika funtsezkoa baitugu udalerri orotan. Bakoitzak bere ereduaren bila urratsak eman bai, baina bide laburrik ez!
‎Garai hartan nekazaritza eredu hori bazterrekoa zen, ez zeukan ia indarrik eta bazirudien ezinezko izanen zela pausoak ematea. " Ez da erraza izanen, baina bide berri horiek irekitzeko jendearen prestutasuna beharrezko izango da".
2017
‎Garapen Sostengarriaren Astea antolatu dugu eskoletan maiatz honetan. Beharbada ez gara inor baino hobeki eginen, baina bide urratzaileak izan nahi dugu. Horren emaitza bigarren agintaldian ageriko da.
‎Mendi bat lehen aldikoz konkistatu nahi duten mendizaleak bezala sentitzen gara. Tontorreraino joan nahi kosta ahala kosta, baina bidea asmatu behar, ez baita egina eta okerrago, ez baitakigu biderik ba ote den. Adimenaren pesimismoak errazki zerrendatzen ditu frantses boterearen aldetik egoera bere horretan mantentzeko arrazoiak:
2018
‎Nazioarteko zama handiko kamioiak A15 autobidera desbideratzea; garraio mota horretarako hura dago prestatua eta ez hau. Kamioilariek antzerako denbora dute eta haietako askok nahiago dute handik joatea, lasaiago doaz, baina bide saria dute eta enpresek ez dute nahi.
2019
‎Trabak daude eta errealitatea frustragarria da hainbatetan. Gestorian negarrez amaitu nuen egun batean, asmo onez beterik ari zarelako eta sistemak zapaldu egiten zaituelako sarri, baina bide zidorrak asmatzen goaz, aurrera segitzeko. Egia da egunerokoa ero samarra dela, dena koadratzea eta puzzle lana ongi egitea, eta bilatzen dugun gertatutasuna mantentzeak ere denbora eskatzen duela; koordinazio lana adibidez ez baitut paper gainean egiten, langileok elkar entzuten dugu, baten eta bestearen etxean eztabaidatzen dugu kafe bat hartuz… baina nire pasioa dira harreman pertsonalak.
‎Beraz, sortzen den euskaldun anitz galtzen ditugu eguneroko harremanetan. Ondorioz, euskaldun anitz sortu dira baina bidean anitz galtzen dira. Euskararen corpusa badago, alde batetik, ekoizpen aberatsa erdietsi dugu, baina gisa berean, badago haustura bat.
‎Nahi edo ez, herritarrentzako beharrezkoak diren elementuak beraz. Oraingoz, ohiko bidetik sartzen da zerbitzuetara, baina bide berri hau ere egonen da nahi duenarentzat.
2020
‎Hasieran gauzak modu batera etorriko direla uste duzu, baina bideak berak erakusten dizu. Asko ikasi dugu.
‎Bazterreko gune baitzen, oihan anitzekin. Erraz zen gordetzea, baina bidea bazen eta baserriak makiari elikadura ekarri ahal ziezaiokeen. Bi aintzindariek, bestalde, herritar elibat ezagutzen zuten, ehizagatik, ehiztari baitziren.
2021
‎Horren ostean, AEBek gutun bat idatzi zuten adieraziz Ekuadorrekin elkarlanean aritzeko irrikaz zeudela. Dirutza zegoen jokoan, noski, baina bidean oztopo bat zegoen: Julian Assange.
‎Badoa kooperatiba sortu berri dute Bidasoaldean eta Eruen (izen probisionala) ere martxan da Arrasaten, nahiz eta kooperatiba izaerarik oraindik ez izan lehen banaketak egiten dabil. Oraindik oinez hasi ez diren baina bide beretik doazen proiektuak badira herri gehiagotan ere.
‎Gaitz erdi alokatzeko aukera balitz, baina bide hau ere nekeza da, eta zertaratuak garen, gaur egun, alokatzeko aterpeak baino bigarren etxebizitza gehiago badira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan. 2008ko krisiaren ondoko urteetan etxebizitza salerosketen uzkurtzeak alokairuko etxebizitzen garestitzea eragin zuen, eskaerak gora egin zuelako.
‎Agirre: Zaintzeko modu asko dago, eta kasuan kasu norberak egin behar du bere bidea, baina bide horretan erraz eta irisgarri izan behar du osasungintza publikoaren aukerak: gobernuari dagokio osasun zerbitzu egokia bermatzea, espezialisten eta familiako medikuen arteko harremana behar bezala artikulatzea, gizarte zerbitzuak eta osasungintza ongi saretzea...
‎I. Agirre: " Zaintzeko modu asko dago, eta norberak egin behar du bere bidea, baina bide horretan erraz eta irisgarri izan behar du osasungintza publikoaren aukerak: Gobernuari dagokio osasun zerbitzu egokia bermatzea"
2022
‎Bai, baina bide luzea egin eta gero. Beste anaia, Joseba, politikan sartuta zegoen, eta Itziarko baserri batean ezkutatu zen lehenengo, baina gero hura ere beste aldera pasatu zen, mendiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia