Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2001
‎Hori ordaindu ahal izateko, Eredu enpresaren eta EEEren laguntza jaso zuen. Greenpeaceren proposamena plakak teilatuan ezartzea zen, baina beraiei komenigarrriagoa iruditu zitzaien eraikinaren aurrealdean jartzea, ikasleek prozesua ondo ikus zezaten. Oraindik ez dute Iberdrolarekin kontraturik sinatu, elektrizitatearen trukeko dirua jasotzeko
‎Zentro hauek irekiak dira, hau da, nahi duten haurrak joan daitezke eta nahi duten denboraz, baina beraien guraso edo arduradunekin; ezin dira bakarrik gelditu. Doakoak dira.
‎Baina gainean eraman daitezkeen euskarri hauez gain, estudioetan disko gogorreko sistema digital indartsuak barneratzen ari dira. Asko dira, baina beraien kapazitate eta erabilpenei dagokienez, antzera funtzionatzen dute. Bertan emanaldian parte hartuko duten soinu guztiak (sintoniak, efektuak, abestiak, hitzak...) grabatu ostean, ordenagailuko nahasketa mahaiari esker nahi bezala nahastu, editatu eta erabiltzeko moduan geratzen dira.
2002
‎M. KAZALIS: Grabaketa hemen egin genuen, baina berez grabaketa arduraduna Karlos Osinaga izan zen, Lisabokoa. Berak Dut en azken diskoa ere grabatu zuen.
‎Marokon «mugitzen dena elkarteak dira» dio Maria Angels Roquek, eta bere analisiei kasu egin behar badiegu, Aljeria eta Tunisian ez bezala Marokon bertako aginteak eskua zabalago erabili du kudeaketa administratiboa, nortasuna, ekologia edo txirotasunaren inguruan antolatu den asoziazionismoaren aurrean. Horrela, aginteak solaskide berriak ditu gaur egun, lehengo notableen ondoan hirietan bizi baina beren jaioterriei lagundu nahi dieten unibertsitario eta profesionalak. Eta hauetako asko, amazigh nortasuna, kultura, hizkuntza eta giza egituren alde ari da inplikatuta.
‎Aspalditik arabofonoak nagusi diren hiri marokoarretatik eta Europa (batik bat Frantzia) eta Amerikako diasporetatik datorkio orain laguntza berria amazigh populuari. Beren sorterria garatzen lagundu nahi dute etxetik urruti joan direnek, baina beren laguntza modu eraginkor eta demokratikoan kudeatu dadin ere nahi dute. Eta hor jokatzen du paper zentrala amazigh asoziazionismoak.
2003
‎(...) Hemen zinema ez egitearen arrazoiak asko dira: dirua urritu egin da, eta egoera konplikatu...; film asko egin dira, Europa osoan, gero estreinatu ez direnak; filmak egitea inoiz baino merkeagoa da egun, baina zabalkundea beste kontu bat da; ekoizleak batetik eta gidoilari eta zuzendariak bestetik elkarren kontra egoten dira maiz, eguneroko lanean nahiz kontratazioetan, baina berez guztiok gaude distribuzioarekin borrokan(...). Azken batean, zinemagintzan eta arlo guztietan, oro har, gure arazoa da neurri txiki honetatik zabalkunde sare handietara nola iritsi.
‎Nolabait baimendutako, baina berez debekaturiko ekintza bati zegozkion ardurak hartuta, Jose Antonio Ibarrak 1835ko udan burutu zuen lehenengo espedizioa," El Cazador" itsasontzian. Ontzi horrek Gineako Golkoko portu batean jasoak zituen 681 bultoak, hau da, 681 esklabo beltzak, eta Kubako Bahia Hondara iritsi zen, Pinar del Riotik gertuko tokira, eta handik garraiatu zituzten bultoak La Habanaraino.
‎Pertsona ona izan behar du idazleak? Ez dut uste T. S. Elliot pertsona atsegina zenik, edo Borges edo Cernuda bera, baina beren testuak ederrak dira, magikoak, onak. Gizartean integratua izate horrek ez dakit zer esan nahi duen.
2004
‎Nire aitonak ere etxe bat egin zuen lagunekin Tokion, mendian. Hemengo elkarteen antzera, baina beraien kontua zen, ez da Japoniako kulturan ohikoa. Lehen aldiz etorri nintzenean txikiteoak harritu ninduen gehien.
2005
‎Retegi abizena edukitzea karga izan lezake. Denek aitarekin konparatuko dute, batzuk bihotz onez eta beste batzuk punta sartzeagatik, baina berak mentalizatuta egon behar du, bere emaitzak eman behar ditu eta bere bidea egin. Gainera esan izan diot lehen ere, egunen batean aitarekin konparatzen hasten baldin badira, ez dela seinale txarra izango.
‎Gobernu arteko konferentziekin konparatuta alde positibo nabarmenak ditu, gobernu arteko konferentziak baino askoz gardenagoa delako. Konbentzioaren konposaketa kritikagarria izan daiteke, nik neuk esan dut beste era batera antola zitekeela, erregioen batzordeak presentzia eraginkorragoa izan behar zuela, baina berez ez diogu esperientzia berri honi aurrerapausotik duena kenduko. Alde onak ditu orain arteko prozedurekin alderatuta.
‎Dena dela liburua kalean bada, Nafarroa kanpoko pertsona batzuei esker da. Euren izenak ez esateko eskatu didate, baina beraiei zor diet liburua argitaratzea. Pare bat argitaletxerekin solastu nintzen baina eskatzen zizkidaten baldintzak ikusita neronek argitaratzea erabaki nuen, eta iazko abuztuaren azkenetan izan nuen esku artean.
‎Han jaio zen, Amorotoko baserrietatik Queensland aldera joandako euskaldunen erraietatik. Barandiaranen euskal gizakiaren ezaugarri denak betetzen ditu baina berak ezetz, ez dela euskalduna, australiarra dela. Eta Franco hil aurretik Euskal Herrira etorri bazen ere, antipodetara itzultzeko bidea egiten ari da.
‎Umorea, baina, ez da azalekoa, ez barre algara ozenak eragitekoa. " Absurdo hitza jarri dioten abizena da, baina berez absurdoaren sentimendua ez da batere barregarria, barruko hustasun sakon batek sorrarazten du eta umorea berezia da, ez da hain hutsala, umore sakona da, gazi gozoa" azaldu digu Gerediagak.
‎Gaur Garapen Ekonomikoaren komisioko bilkura du Baionan. Ez gara berekin bilkurara sartuko, baina berekin eginen dugu Baionako itzulia.
‎Makina bat elkarrizketa izan ditut, eta emakumeei dagokienez, badago datu adierazgarri bat: emakume etorkinek bertakoek baino ume gehiago dituzte, doblea, baina beraien jaioterrietako emakumeek baino askoz gutxiago. Arrazoi batek baino gehiagok esplikatzen dute hori, eta nik esango nuke inportanteena dela Europan bakarrik daudela, edo talde txikietan, familiaren laguntzarik gabe, eta hortaz askoz zailagoa dutela haurrak izatea.
‎" Antolatuta" sektore txikia dirudi, baina beren planteamenduek gero eta indar handiagoa dutela uste dut. Egiguren beraren planteamenduak ez dut uste oso urrun direnik.
‎Halako jokabideak oso normalak izango ziren seguru asko, baina beren sentiberatasuna urratua sentitu zuten bakan batzuek bakarrik kontatu dizkigute eguneroko esperientzia eta irudimenezko asmazio haiek.
2006
‎Hori dute helburu. Kontuan hartu alderdikideen kritikak ere jaso dituztela zenbait kasutan baina beraien jarrerari eutsi diotela. Kritikatu egin dituzte.
‎Medikuek diote beraiek ere hiritarrak direla eta adierazitako gaixotasunak jasateko edozein biztanlek duen arrisku bera dutela, baina beraien lanbideak eragindako ohitura txarrek egoera zailtzen dutela onartu dute. Hala, osasun arloan duen jakinduriagatik, medikuak automedikaziorako joera handia du.
‎Bai, Italian izan ziren, baina beren funtzionatzeko era ezberdina da. Uste dut ezberdin prestatzen direla, eta hango kontrolak egiteko modua ere ez da berdina.
2007
‎Garzonek nazioarteko erakundeetatik presio moduko bat sentitu du nonbait eta egoera berriaren aurrean bere burua birkokatu nahi du, neurri hauek jarriz ohiko protagonismoari etekina atera nahi dio, baina berak badaki borondate politikorik gabeko neurriak ez direla efikazak izango.
‎Janariari dagokionez, hasteko. Britainiarrek beti inportatu dute asko, baina beren buruak elikatzeko ahalmena izugarri urritu da 1990eko hamarkadatik, gaur egun bere apalenean dagoelarik.
2008
‎Bai, baina beren balioa ondo aprobetxatu gabe ari dira. Ez daukate lanpostu finkorik, ez unibertsitatean ez kanpo.
‎Arbasoak dira gure aurretik doazenak, bidea erakusten. Hori guretzako etorkizuna litzateke, baina beraientzat ez, iragana gure aurretik doa, eta norabide horretan goaz gu ere. Mendebaldeko kulturan zera irakatsi zaigu, unibertsoaren sorreraren jaunak garela, dominatzaileak, eta harrapariak bilakatu gara.
2010
‎Lehenik eta behin diskoetxeengana jo genuen, baina beraien arazoak bakarrik ikusten dituzte. Konturatu ginen ez duela inork taldearen alde guk baino gehiago egingo.
2011
‎Departamendu eta Erregio kontseiluetan, bera sosa dagoen erakundeetan dago. Hautetsiek diru publikoa kudeatzen dute, baina beren zeregina diru banaketara mugatzea damugarria da. Hautetsiek elkar laguntzeko lan egin behar lukete, politika bateratua garatzeko.
‎Ikuspuntu horretatik, AEBak denboraz kanpo ari dira lanean Egipton erregimen bat sortu nahian, demokratikoagoa izango dena, noski, baina beraiekin lan egingo duena. Oso gogor borrokatuko dute erregio horretan duten hegemonia puskatu ez dadin.
‎" Euskara para immigrantes jartzen duzu eta Caceres eta Burgosekoak etortzen dira. Oso pozgarria da, baina beraien burua etorkintzat definitzeak zerbait esan nahi du". Puzzlea osatzeko euskaldunak nahi izaten ditu Elserrek taldeetan.
‎Proiektua deitu diozu, baina berez ez da proiekturik existitzen. Gaur egun dagoena plan bat da, Portu Agintaritzak nahitaez egin behar duena, Azpiegituren Gida plana deitzen dena.
‎Joan eta deigarria egin zitzaigun lehen gauza izan zen klaketarekin ez grabatzea. Atera kontuak, gaur egun badirudi klaketa gabe ezin dela diskorik egin, katastrofea izango litzatekeela, baina beraientzat ez da horrela; arlo teknikoan baino gehiago sinesten dute musikariak barruan daukan horretan.
2012
‎jaunartzea eta horrekin batera galtza motzak utzi eta galtza luzeak janztea eta kontrabandoan hastea. Kargarekin bide oso luzeak egiten zituzten, baina beraientzat hori oso inportantea zen, ohoratzen zituen zerbait. Eta nahiz eta leher eginda bukatu, aurrera jarraitzen zuten", azaldu digu Rosa Arburuak.
‎Usurbilgo balorerik preziatuenak dira, herriaren altxorrak, orain mende batzuetako xarmadun baserri eta jauregiak. Zaharberrituta daude gehienak, baina beren balio historikoa, Ondare Kultural izendapena jasotzerainokoa, ez da oharkabean pasatzen. Udalerrian barrena, auzoz auzo ibiliz topatuko ditugu eraikuntza ikusgarri horiek.
‎" Sendabelarren egoera ez da lehendik oso ona Europan. (...) THMPDk markatzen duen trantsizio aldia bukatutakoan, baimendu gabeko landareak saldu ahal izango dira baina beren ahalmen terapeutikorik aipatu gabe. Ezer aldatzen ez bada, Europako bi legeok eragingo duten kolpea suntsitzailea izanen da".
‎Egoitzetan taldeka moldatu behar, nola bestela?". Banaka aritzea garestia dela esan digu, baina berak adierazi digu etorkizunean formatu txikiko sistemak diseinatu direla, adinekoak egoitzetan baino etxean artatzeko joera nagusituko delako.
‎Orain, baina, mundu osoko mendak datozkigu, dakarzkigu. 25 espezie inguru ezagutzen dira, baina beraien arteko hibridoak ezin konta ahala dira. Menda beraren usaina gutxitxo, nonbait, eta beste usainen konkistan abiatuak dira landare sortzaile berritzaileenak.
‎Urduri dago. Aztiak barnekoa atera nahi du, demonioa duela uste du, madarikatuta dagoela, baina berez Marx da.
‎Kontuan hartu behar dugu Afrikako estatuak deskolonizazioaren ondorioz sortu zirela, baina beraiek komunitateka funtzionatzen dute eta komunitate bakoitzak tradizio ezberdinak ditu. Batzuk patrilinealak dira eta gizarte botere guztiak belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira.
‎Urtarrilean sortu zuen ON taldea, Denis Alberdi bateria eta Ibai Suarez baxua lagun zituela, eta kontzertua kontzertuaren atzetik ari dira ematen, zuzeneko indartsuak eskaintzen. Jauko Barik, Keike, Branka eta Xarma taldeetan nabigatu dute aurrez musikariek, baina beren ilusioak nerabe talde batena dirudi. Kaleratu berri duten diskoa besapean, erne eta bizi iritsi da Itsaso Gutierrez Donostiako Kaxilda liburu dendan genuen zitara.
2013
‎Bai, baina berez, horretan saiatzen ibili beharrik gabe. Eta, zalantzarik gabe, errazago ikusiko ditu euskararen gabeziak eta indarguneak.
2014
‎Zein irtenbide dute? Beste klan batean lekua aurkitu dute, baina beraientzat oso zaila da hori, klanak sarritan aurkariak baitira. Hurbilketa saiakeran hil ditzakete.
‎Ikasketak bukatu berria nintzen, eta eskertu egiten nion niri azalpenak ematea. Bestalde," lehenago ere badakit nik hori", pentsatzen nuen, baina berak, bezeroaren aurrean ginela, tuntuntzat hartzen ninduen, eta nik horretan utzi egiten nion. Gauza txikitxoak dira, esan dizut, baina gero eta gehiago ziren, gero eta gehiago, gero eta gehiago…
‎Zirkuitu ez ofizialetan egiten den antzerkia poltsikorako askoz eskuragarriagoa izaten da, hori baino ez da. BEZaren igoerak antzokietako sarrerak garestitu ditu Hego Euskal Herrian, baina berez ekintza bera izan daiteke antzoki ofizialetan edo taberna zuloan izan. Niretzat dena da antzerkia, ikusten duenarentzat bezala baita egiten duenarentzat ere.
‎" Kontu eman behar da zeri deitzen zaion pobrea edo aberatsa. Hemen pobreak lehenago hiltzen dira eta lan egin behar da horretan, baina beren bizitzeko eragatik da, ez txiroak direlako". Autoaren matrikula ere berea du:
‎Ahozkotasunean aldaera guztiekin beste aldaera bat, fiktizioa, osatuagoa egiteko asmoa beti egon da, han hemengo atalak josi eta gauza berri bat muntatu. Hori egin da, eta ondo dago, baina berez, gauza eklektiko bat, fiktizioa. Aldaera bakarra dagoenean, ordea, horrek esan nahi du galdu egin dela transmisioa.
2015
‎Artikulu guztiak gorde ditudan karpeta zabaldu eta egiaztatu dut batik bat literaturaren eta sormenaren bueltan ibili naizela, batzuetan gai nagusi, beste batzuetan zehar lerro eta beste hainbatetan makulu. Izen propioak aipatzean adibideak franko baliatu ditut hemendik kanpokoak, baina beren beregi horretara jarri ez naizen arren, igarri dut, era berean, izan dudala kezka bat buruan euskal literaturarekiko. Ez hainbeste testuekiko, balizko aniztasun edo salmenta eskasarekiko, euskara batu ez nahi bezain koloretsuarekiko.
2016
‎Kalostran izan diren hamabost lagunetatik gazteenak 22 urte inguru izango zituen eta zaharrenak 38 Jatorri desberdinetako jendea zegoen: suediarrak, euskaldunak, espainiarrak, txiletar bat… Batzuk Arte Ederretatik atera berriak, beste batzuk fakultatea aspaldi samar zapaldu gabeak baina beren ikasketa prozesuan pauso bat eman nahi zutenak, beste intentsitate eta kontzentrazio batekin lan eginez. Eskatzen zitzaiena exijentea zen:
‎Lodiegi nago? Neskekin gusturago sentitzen naiz, baina beraietako bat ere ez naiz. Homosexuala izango ote naiz?
‎hazia eta aldaxka. Biak egokiak dira, baina berak milaka urte bizitzeko hartzen duen adinako pazientzia izan duzu zeuk ere. Alaba bat ekarriko bazenu bezala da, urteetako lana, baina emaitza ikaragarria.
‎Autonomia estatutua 1936ko urrian bertan onartzea lortu zuen; gerra hasita, gobernu zentral errepublikanoak euskal lurraldeen babesa bermatu nahi zuen. Gipuzkoatik Asturiasera bitartean, kostaldeko lerroa errepublikarren esku zegoen oraindik, baina beraien eremu nagusitik erabat isolatuta. Eta 1937ko martxoa arte, frankistek erasoari berrekin arte, frontea egonkortuta egon zen.
2017
‎Gu bezalako ekintzaile gazteak iritsi aurretik, han bizi zirenak ari ziren borrokan meatzaritza proiektuen kontra, baina beren herriak suntsitu zituzten. Politikariekin eta meatzaritza konpainiekin hitz egiten saiatu ziren, epaitegietara jo zuten, baina ez zuen emaitzarik izan.
2018
‎Motxila bizkarrean hartuta hogei herrialde inguru zeharkatu dituzte Margaritak eta Koxmek. Izen abizenik ez dute eman nahi izan, baina beraien esperientzia orriotara ekartzeko prest agertu dira. Thailandian lurreratu ziren orain urtebete pasatxo, soinean behar beharrezko gauzak soilik eta gehienetan eginez mugitu dira hara hona.
‎Bizitza osoan lan itzela egin duen horietako bat. Asko dira, baina beren izenak inon agertzen ez direnez, Marianen kasuan bezala, bada, badoaz pena eta gloria barik. Horrek zer pentsa eman behar digu.
‎Sampleak aipatu dituzunez, interesatzen zait atzetik dagoen filosofia. Batzuentzat badirudi kopiatzea dela, baina berez justu kontrakoa da ezta. Besteek egin dutenean oinarritzen zarela onartu, zerbait berria sortzeko.
‎CHC bezalako enpresa handi baten filosofia Oñatiko Udalarenarekin bat datorren zalantzan jarrita, ekoizturiko energia bertako eragile baten bidez herritarrei saltzea da hurrengo erronka Biainen ustez: " Goiener ekoizpen arloan sartu da oraingoz, baina beraien laguntzarekin Oñargi energiaren merkaturatzean hastea gustatuko litzaiguke". Oñatin energia burujabetzarantz egiten ari diren lana" borobilduko" lukeen urratsa izango litzatekeela dio.
2019
‎Hitanoak bi genero bereizten ditu, horretan oinarritzen da. Hori hala izanda, Legorburuk ulertzen du feminismo batzuentzat hitanoa balekoa ez izatea, baina berak subjektu politiko moduan, emakume den neurrian, hitanoaren berreskurapena aldarrikatu nahi du. Teorikoki ados dago hitano neutroa asmatzearekin, baina praktikan ez zaio egingarria iruditzen:
‎Asko maite ditut, eta nire bizitzari egin dioten ekarpena funtsezkoa da. Ez dut tremendista jarri nahi, baina beraiek gabe ez nintzateke orain naizena.
‎Esaterako, Real Madril taldeko presidente Florentino Perezena da oihanak suntsitzen ari den ACS enpresa hidroelektrikoa. Jende zintzo eta ospe onekoa omen da, baina berez suntsitzailea da.
‎Goian ez gauden guztiak aparte uzten gaituen sistema kapitalista da babesten ari direna. Europako estatutuetan badira lerro sozial interesgarriak, baina berez, merkatu komun gisa jaio zen, eta arrasto hori indarrean da. Merkantzien zirkulazioa askea da, baina pertsonena ez.
‎Horietako asko Seaskako guraso dira gaur egun, horiek erakusten dute euskararekiko garai batean ez zegoen beste jarrera bat, euskararen egoeraren kontzientzia handiagoa dute. Gazterian denetarik dago, bistan da, baina beren desmartxak oso politikoak dira, baita egiten dituzten aktibitateak ere, ez dakit hori den euskalgintza berria…
‎Hori bada ere muga edo arazoa. Izan ere, anitz haur sartzen da irakaskuntza sistema horretan, geroz eta gehiago, ama eskoletan hautatzen dute eskola elebiduna, baina beren ibilbidea ikusirik, bigarren mailatik goiti euskararen ikasketa uzten dute. Egia erran, ez dago atxikimendu handirik, oportunitatez egiten den hautua da, bistan da, ez duzu hor atzemanen publiko militante bat.
‎Orduan, euskaldun kopurua handitu da Lapurdin, baina ez du euskara maila aski eroso aritzeko. Erdizkako euskara batekin ezin da egin euskaldun komunitate sendo bat, gainera, badira euskara ontsa menperatzen dutenak, baina beren lana dela eta, Euskal Herritik kanpo bizi dira. Beraz, sortzen den euskaldun anitz galtzen ditugu eguneroko harremanetan.
2020
‎Ehunka adibide eman nitzake. Nire lagun batzuk katalan hiztunak dira, baina beraien artean espainieraz egiten dute. Espainieraz ezagutu zuten elkar eta orain hala jarraitzen dute.
‎Orain urte batzuk, oso famatu egin zen ziklogenesi leherkorra. Hala irakurrita beldurra ematen du, baina berez ziklogenesiak oso ohikoak dira. Kontu handia izan behar da halakotan, bestela, gauza garrantzitsu bat gertatzen denean, jendea saturatuta baldin badago, ez dio merezi duen garrantzirik emango.
‎Oskarbik ez zuen soilik musikalki eragin Ez Dok Amairun, gazteagoak izanagatik, zazpi lagunek iraultzatxoa ere ekarri zuten: " Eman genion beste bizitasun bat, baina beraien ekarpenek ere guri sekulako jakinduria eman ziguten", dio Trekuk. Talde izaera zuten mugimenduko partaide bakarrak ziren, eta horrek zailtasun batzuk ere ekarri zizkien," adibidez, gu zazpi izanda, zenbat boto genituen eta zenbat kobratu behar genuen, bakarlariek bezala?".
2022
‎Eta Frantziako Iraultzan ñabardura berriak erantsi zizkioten: proletarioak eskubiderik gabeko langileak ziren, baina beren egoeraren kontzientzia zutenak. XIX. mende hasieran, Henry de Saint Simon-entzat jabetzarik gabeko masa ziren, eta Louis A. Blanqui k kapitalisten antagonistatzat jo zituen.
2023
‎BeC ek erakutsi du lehentasuna ematen diela estatuko politikaren segida egiteari eta PSOEren makulu izateari, ezker subiranista eta independentistarekin zubiak eraiki beharrean. Eta hori, zoritxarrez, berri txarra da gutako askorentzat, baina beraientzat ere bai; horrela, Iniciativa per Catalunya Verds ek (ICV) M15a baino lehen zuen hondar eremu berera murriztuta bukatuko dute. Eta ez, ez zuten esaten hori zutenik helburua Guanyem Barcelona izenez jaio zirenean.
‎Kolore deigarriz osatuta dago, bistara deigarriak eta erakargarriak. Koloreen erabilera plano samarra dela esango nuke, baina beraien funtzioa ongi betetzen dute. Irudi batzuk testuen lagungarri izango dira eta beste batzuetan orri osoa hartuko dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina berak ez 5 (0,03)
baina berak balio 2 (0,01)
baina berak buru 2 (0,01)
baina berak jaioterri 2 (0,01)
baina berak laguntza 2 (0,01)
baina berak lan 2 (0,01)
baina berak absurdo 1 (0,01)
baina berak adierazi 1 (0,01)
baina berak ahalmen 1 (0,01)
baina berak arazo 1 (0,01)
baina berak artean 1 (0,01)
baina berak arteko 1 (0,01)
baina berak bat 1 (0,01)
baina berak bera 1 (0,01)
baina berak bizi 1 (0,01)
baina berak debekatu 1 (0,01)
baina berak desmartxa 1 (0,01)
baina berak egin 1 (0,01)
baina berak egoera 1 (0,01)
baina berak ekarpen 1 (0,01)
baina berak ekintza 1 (0,01)
baina berak ere 1 (0,01)
baina berak eremu 1 (0,01)
baina berak esperientzia 1 (0,01)
baina berak ezetz 1 (0,01)
baina berak funtzio 1 (0,01)
baina berak funtzionatu 1 (0,01)
baina berak grabaketa 1 (0,01)
baina berak guraso 1 (0,01)
baina berak guzti 1 (0,01)
baina berak herri 1 (0,01)
baina berak hori 1 (0,01)
baina berak ibilbide 1 (0,01)
baina berak ikasketa 1 (0,01)
baina berak ilusio 1 (0,01)
baina berak izen 1 (0,01)
baina berak jakin 1 (0,01)
baina berak jarrera 1 (0,01)
baina berak justu 1 (0,01)
baina berak kapazitate 1 (0,01)
baina berak komunitateka 1 (0,01)
baina berak kontu 1 (0,01)
baina berak lanbide 1 (0,01)
baina berak Marx 1 (0,01)
baina berak mentalizatu 1 (0,01)
baina berak milaka 1 (0,01)
baina berak oso 1 (0,01)
baina berak planteamendu 1 (0,01)
baina berak sentiberatasun 1 (0,01)
baina berak subjektu 1 (0,01)
baina berak suntsitzaile 1 (0,01)
baina berak testu 1 (0,01)
baina berak zeregin 1 (0,01)
baina berak ziklogenesi 1 (0,01)
baina berak zor 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia