Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2001
‎Haren iritziz, kontuan hartu behar dira elikagaiak egoki manipulatzea eta oinarrizko higiene neurriak. Izan ere, batzuetan, desinfekzioa eta garbiketa izen berean biltzen dira, baina berez ez. Informazioa bilatzea, kalitatea lortzea Teknologiek, kasu honetan Internetek, aurrera egin dute, eta, horri esker, informazio hornitzaile bat dugu, pixkanaka ikus entzuleen kuota irabazten ari dena.
2004
‎Hondeamakina eraikinera hurbildu zenean eserialdian ere izan ziren akusatuak, baina nabarmendu zuten" ekintza baketsua" izan zela eta indarra erabili zuen bakarra Ertzaintza izan zela karga egitean. Bestalde, zaramontziaren kontua ikusi egin zutela baina beraiek ez zutela horretan parte hartu esan zuten gazteek. Bi kide falta omen dira deklaratzeko Defentsa abokatuaren arabera, beste bi kide deklaratu behar dute oraindik (Gaztesarearen arabera jadanik auzitegira hurbildu omen dira).
2005
‎Gobernu arteko konferentziekin konparatuta alde positibo nabarmenak ditu, gobernu arteko konferentziak baino askoz gardenagoa delako. Konbentzioaren konposaketa kritikagarria izan daiteke, nik neuk esan dut beste era batera antola zitekeela, erregioen batzordeak presentzia eraginkorragoa izan behar zuela, baina berez ez diogu esperientzia berri honi aurrerapausotik duena kenduko. Alde onak ditu orain arteko prozedurekin alderatuta.
‎Egitura geologiko hau Itsaso Hileko rifta izenez da ezagunagoa, baina berez ez da rift egitura bat plaka tektonikaren zentzuan, faila transformatzailea baizik. Suezko golkoa Itsaso Gorria zabalkuntza eremua Taurus Zagros mendietako lurralde konpresiboarekin lotzen duen 1.000 km-ko luzerako eta ezker alboranzko mugimenduko faila sistema trans formatzailea da (9.19 irudia).
2006
‎Tisi kasu batzuk kenduta, ezer ez. Beno, bai, hemen zoro asko zagok, beste inon baino gehiago, baina berek ez ditek uste gaixotasun bat denik, heure eskarmentuz ikasiko duk horri ere tamaina hartzen.
2008
‎Arbasoak dira gure aurretik doazenak, bidea erakusten. Hori guretzako etorkizuna litzateke, baina beraientzat ez, iragana gure aurretik doa, eta norabide horretan goaz gu ere. Mendebaldeko kulturan zera irakatsi zaigu, unibertsoaren sorreraren jaunak garela, dominatzaileak, eta harrapariak bilakatu gara.
‎Hori gustuko dudan jolasa da, irakurleari pertsonaia nirekin identifikatzeko bidea ematea. Baina berez ez du zerikusi handirik nirekin. Nire lan egiteko modua oso bestelakoa da, batez ere oroitzapenetara jotzen dut ideien bila eta oso ohar gutxi hartzen dut.
‎Tarte horretan, Aliantza Santuaren mehatxua gauzatu zen. Absolutisten gerrillek liberalak izorratu bai, baina berez ez zuten garaipen militarra lortzeko gaitasunik erakusten. Ordurako Eibarko miliziek 250 soldadu biltzen zituzten, 130 boluntarioak eta 120 araututakoak.
2009
‎gorago aipaturiko lanak hor ditugu eta, horrezaz gainera, badira hainbat lan euskararen kasuan. Esate baterako, Euskaltzaindiaren Euskararen liburu zuria11, Jimeno Juriorenak edota X. Erizerena12 Lan horiek guztiak oso baliagarriak dira hizkuntza baten historia soziala egiteko eredu metodologiko baten bila gabiltzalarik, baina berez ez dira aski. Haien eremua mugatua da eta lan arteko metodologia ez da bateratua edo sistematizatua eta historiaren zati bakar bati buruz ematen dute informazioa.
2010
‎Tea party batera joango dira aurrena eta Arte Ederretako Museora gero. Estik eta lagunek badakite ez direla horiek gazte gehienek egiten dituzten ekintzak, baina beraiei ez zaie axola. Talde izaera azpimarratzeko aitzakia bat da jantziarena, noski, baina baita filosofia baten islada ere.
2011
‎Proiektua deitu diozu, baina berez ez da proiekturik existitzen. Gaur egun dagoena plan bat da, Portu Agintaritzak nahitaez egin behar duena, Azpiegituren Gida plana deitzen dena.
‎Joan eta deigarria egin zitzaigun lehen gauza izan zen klaketarekin ez grabatzea. Atera kontuak, gaur egun badirudi klaketa gabe ezin dela diskorik egin, katastrofea izango litzatekeela, baina beraientzat ez da horrela; arlo teknikoan baino gehiago sinesten dute musikariak barruan daukan horretan.
‎Elisaren nahia ez da pisuzkoa, bera hilik dago, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ez dakit noiz arte jarraituko nukeen nire letaniarekin, Elisa haserretuko nuke bizi balitz, beharbada konbentzi nazakezu liburua argitaratzeaz baina berez ez nuke egin behar, Elisari hala aginduta ere, nik ez dut bizitzan hainbeste sinesten, itsutzen nauena izan arren, ziur nago pasibo mantentzea dela egin dezakedan justizia ekintza bakarra, baina agian Elisa da arrazoi duena, nork daki, nahiz nik ez diodan sinesten.
‎KARLOS. Bai, baina berez ez da bere alaba eta aita ni naiz. Ez dakit nola ez nuen hau guztia lehenago pentsatu.
‎Aipatu ditugun unibertsitateko euskara katedrak aditu euskaldunen esku egon ziren (R. Lafon, K. Mitxelena eta abar), baina beraien inguruan ez zen propioki Komunitate Zientifiko Euskaldunik egituratu, katedretan euskara irakasten zelako edota euskararen gaineko ikerkuntza (erdaraz) egiten zelako.
‎Ikastetxeek edota zerbitzu sozialek galderak egin ditzakete" desagertutako" ikasleari buruz, baina orokorrean ez dute ezer egiten arazoa konpontzeko.Isolamendu tarte horietan gaixoen erreferentziak bideojoko eta komikien inguruan dautza. Horregatik askotan komiki irakurle amorratuekin erlazionatzen dira hikikomoriak, baina berez ez dute lotura handirik. Isolamendu tarte horietan, gizartean berriro sartu ezinik, hikikomoriek amorruz beterik zenbait ekintza bortitz gauzatu dituzte, hilketak barne.
2012
‎Inasi aitaginarrebaren hitzetara joan zaio pentsamendua. Berak ere aita galdu zuen, egia da, baina berez ez zuen aitarik ezagutu. Nor da aita bat?
‎Dokumentazio lan bikaina egin nahian Flaubert Tunisiara joan zen eta han kaktusak ikusi zituen. Horregatik azaltzen dira kaktusak Salammbo nobelan. baina berak ez zekien kaktus horiek Mexikotik inportatuak izan zirela mila eta bostehun urte beranduago!
2013
‎«Karretea autobusez Irunera bidaltzen zuen, eta han Egin eko norbaitek jaso eta egunkarira eramaten zuen», azaldu du Begok. «Esan izan da aita kazetaria zela, baina berez ez zen horrela. Hori bai, leku guztietara bere argazki kameratxoarekin joaten zen; oso gustuko zuen hori», kontatu du Karmen Galdeanok.
‎Eta bitartean abestu egiten dugu, hori baita interesatzen zaiguna. Agian abesten dugu kanta bat hogei aldiz, baina beraiek ez dira konturatzen.Soinurbileko zuen emanaldiak ere osagai horiek izango ditu, ipuina, musika. Zoologiko batean girotua egongo omen da. Ipuina, musika eta mugimendua uztartuko ditugu.
2014
‎Zera, nahikoa aditua nuen kontu hura, Jainkoarren! Ez dakit zergatik, baina berekin ez zekarren irudirik, ez, behintzat, han barruan aingeru bat edo deabru bat zegoela esan balidate baino gehiago. Nik hura sinetsi, zuetako batek Marten biztanleak daudela sinetsi dezakeen modu berean sinetsi nuen.
‎Nago inork ez dituela gauzak ikusten gauzok diren eran. Jakina badela errealitatea, jakina; baina berenez ez zaigu nehoiz bere osotasun mugagabean ageri.
‎Solas horrek harritu du Jean Christophe Cambadélis alderdiburua eta hau ere aski gora mintzatu da, azkarki salatuz" xuri" horien jokamoldea eta deplauki erranez hortaratuak direnek hobe luketela alderditik kanpo joanik! Bainan berak ez dira hortarik ari eta diote gobernua dela ez dena batere xintxoa, sobera bazterrerat uzten duela bi urteko president bozetan alderdi sozialixtak hitzemana zuen hura! Kalapita ederra denen buru bainan holako mokoka partida batzuekin ez ote da alderdia aitzina ahultzen?
2015
‎Inoiz ez gara izan zuzeneko asko ematekoak. Urte hauek guztiak kontatuz gero, kontzertuak dezente izan dira, baina berez ez dira hainbeste. Beraz, kontzertuak gustura ematen ditugu.
‎Elkar ikusten, entzuten, ulertzen, hiltzen badugu, elkar hil ahal izateko, mundu berean egon behar aurretik?, mundua sortukeran Jainkoak gutako bakoitzaren pertzepzio segida berez autista, besteenarekin harmonizatu zuelako da. Baina berez ez dugu harremanik besteekin, munduarekin: espiritu automatak gara, Jainko onak era posible guztien artean hoberenean harmonizatuak.
‎20 Beren ustez hain dira perfektu perfektuak batzuk, non ikusten duten guztia baita akastuna, eta hauek izaten dira beti akatsik gehien dituztenak, baina beraiengan ez dute ikusten, eta erru guztia priore gaixoaren edo beste batzuen lepora botatzen dute; eta horrela, okerrera eraman dezakete prelatua, komeni den erremedioa ezarri nahian ari denean. Beraz, zerbait erremediatzeko beharrezkoa da pertsona bakarrari ez sinestea, esan dudanez, gainerakoengandik informazioa lortzea baizik; izan ere, halako zorroztasuna dagoen tokian ezin sufrituzkoa litzateke prelatu bakoitzak, edota bisita bakoitzean, aginduak ematea.
2016
‎Hasiera batean, onez onean saiatu nintzen adierazten berak aipatzen zuen buruzagi hori aspaldi hil zela auto istripu batean eta nik ez nuela harekin zerikusirik, ez nuela ezagutu ere egin, egunkarietan hari buruz agertzen ziren berriengatik ez bada. Baina berak ez zidan entzuten eta ondotik igarotzen zirenei kontatzen zien nik bidali nuela bere semea polizia baten autoaren azpian lehergailua jartzera. Niri pena pixka bat ematen zidan.
‎Sintoma horiek gaixotasun onberak ere ager daitezke. Horietako edozein medikuarekin kontsultatu da, ahal bada urologoa, baina berez ez dira minbizi zeinu segurua. Gaixotasun larria duela onartu aurretik, proben emaitza ezagutu arte itxaron behar da.
2017
‎Jolastokira beti bakarrik irteten zen. Han ikusten zituen bere lagunak futbolean jolasten, saltoka eta algaraka, baina berak ez zuen jolasten bere lagunak barre egingo ziotela pentsatuz.
‎Gure legearen arabera, Kongresuak erabakitzen du zer funts erabili programa guzti guztietarako. Presidentea jazarroi hutsa izango da, bai, eta bere jazarroi pulpitutik immigrazio politikez hitz egingo du nahi badu, baina berez ez dauka dolar bakar bat ere horretan gastatzeko. Trumpek iragarri duen politika orok du bere kostua, kostu handia zenbaitetan, eta diru hori zeini eskatu behar?
‎Arabako Errioxako Olio eta Olibondoaren Mahaia, Maora izenekoa, elkartearen aurreko proiektua zen. Kuadrillako udal eta olio produktore batzuk biltzen ziren erakunde horretan, baina berez ez zen formalki elkarte bat. Horren ondorioz, arazoak zituzten diru-laguntzak eskatu edota hitzarmenak sinatu ahal izateko.
2018
‎Untsalaz alabainan, jendeak dira bataiatzen, ez itsas untziak edo etxeak. Untzi hori berria da beraz portuan bainan berenaz ez da arras hala. Frantzia iparraldean ja baliatua dute eta" Amande Douce" zuen izena.
‎Gure amak esaten dau danean dinoela zeozer izango dela, baina berak ez dauela sinisten gabonetan etxean egongo zarienik. Horretan, gure umea zelebrea da.
‎beste abantaila batzuk Txartel horiek finantzaketa tresna bat baino askoz gehiago dira. Bere ezaugarri nagusia erosketak epeetan ordaintzea da, baina berez ez dira produktu horiek interesgarriak diren abantaila bakarra. Kreditu txartel askok bidaia aseguruak barne hartzen dituzte, hegaldietan, erreserba galeretan edo ekipajea galtzeagatik konpentsatu edo bertan behera uzteko.
2019
‎Baina, gu, azken batean, zenbaki bat baino ez gara. Bibaka hartzen gaituzte, dena zarata eta algara, baina berez ez gara ezer. Horixe, zenbaki bat.
‎Asko maite ditut, eta nire bizitzari egin dioten ekarpena funtsezkoa da. Ez dut tremendista jarri nahi, baina beraiek gabe ez nintzateke orain naizena.
‎Bideoan grabatuta dago agur ekitaldia, eta orain dela urte asko ez dut ikusi, baina gogoratzen dut ikusi ahala gauzak gogoratzeko balio zidala, ordenatzeko. Baina berez ez naiz ondo gogoratzen?.
‎Egiaz, ezin ukatuzkoak dira datu horiek guztiak, baina berez ez dute ezer esan nahi. Gorputza existentziaren bitartez definituz giza ikuspegi bat onartzen dugunez gero, biologia zientzia abstraktu bihurtzen da; datu fisiologikoak (giharretan indar gutxiago izateak) esanahi bat duenean, esanahi hori testuinguru oso baten mende dago;, ahultasuna?
‎Erosketak egitera joaten garenean, hozkailuan zer dagoen galdetzen dugunean edo mahaian esertzen garenean, askotan, existitzen ez diren elikagaiez ari gara. Jaten ditugu, bai, baina berez ez dira horrela izendatzen. Adibidez, Yorkeko urdaiazpikoa, esne begetalak edo txokolate beltza.
2020
‎Koronabirusaren sintomak zituen, eta ospitalera eraman zuten. Esan zidaten arnas aparatuko infekzio batengatik hil zela, baina berez ez zuen arnasketa arazorik. Bi egun lehenago ondo zegoen.
‎Nire hausnarketa da jaio zaren lekuan jaiotzeagatik bizi duzula errealitate bat edo bestea, eta hor daude mugen mugak. Greziako uharteetako herritarrek uholde guztia hartu eta bizikidetza sustatu behar dutela sentitzen dute, baina beraiei ez diete iritzirik eskatzen. Halabeharrez, hor tartean harrapatuta daudela sentitzen dute, eta oso kritikoak dira egoerarekin.
‎Beste edozeinek ihes egingo zuen daramatzan altxor ikaragarriekin. Baina berak ez, ez da gauza hori egiteko. Gehiegi maite nau.
‎op., 307 eta 308 or.: A. Nietoren parabola honetan trenbide araudiak debekatu zuen txakurrak trenean eramatea (erdarazko perrosterminoa erabilita) eta gizon bat zehatu zuten txakurra eramateagatik, baina berak ez zuen zehapena onartzen berak txakur emea zeramalako (perra) eta bere ustez ez zen arauaren izendapenean sartzen (perros). Epaileak, zurruntasun printzipioari jarraiki, arrazoia eman zion gizon bidaiariari eta araudia aldatu behar izan zuten txakur eme eta arrak (perros y perras) berariaz jasoz.
‎Ume guztiek ezin dituzte ziegan jostailuak eduki, paketean ezin direlako sartu, eta Gabonetan eta umearen urtebetetzean soilik eros daitezkeelako. Euskal presoek «zortea» izaten dutela dio Majarenasek, elkarri pasatzen dizkiotelako jostailuak, baina berez ez da erraza izaten lortzea. «Batzuen umeek ez zeukaten jostailurik, eta guk uzten genizkien».
‎Baliteke ezer berririk ez izatea, baina garrantzitsua da hori azpimarratzea, diskurtso politikoak susperraldiari buruz hitz egiten jarraitzen baitu. Baina berez ez da ezer zehatzari buruz ari, BPGaren, balioaren edo kapitalaren hazkundea berrezartzeari buruz baizik, nahiago den bezala. Eta berreskuratze abstraktu hori bultzatzeko, milioien elur jausi handi bat jartzen ari dira zirkulazioan, batzuek keynesianismora itzultzea bezala bataiatzen dutena.
‎Ez dute nik uler nezakeen deusik esan. Hitzak, halako gogoetak, egin ditut nik neure kolkorako, baina berek ez dute horrelakorik, hitzik. Min hori, gorroto hori, ur lohi hori guztia baizik ez dute.
‎KAPELU: Batzuetan jarri egiten nion, baina berez ez zen berea.
2021
‎" bai ala ez"," pobre ala dirudun"," bertan jaio den ala datorren zerutik"... Baina berez ez da nahitaezkoa kontrakoak edo antonimoak izatea. Bi osagai baino gehiago elkartzen direnean nabarmentzen da hau argiena.
‎produktuaren izena (adibidez, “oilasko zopa” edo “txahal zopa”), prestatutako plateraren eta osagairen baten irudia. Izenarekin eta irudiekin bakarrik gelditzen bagara, pentsa dezakegu produktu horietako batzuk haragiz osatuta daudela nagusiki (adibidez, oilaskoarekin edo txekorrarekin), baina berez ez da hala. Ontzi horien aurreko aldeari erreparatuz gero, arrasto bat aurkituko dugu, prestatutako plateraren irudi bat erakusten duena.
‎Etiketatzearen beste zati garrantzitsu bat nutrizio informazioa da. Irakurtzen dugun ia gauza bakarra kaloriak eta koipeak dira, batez ere, baina berez ez da beti baliagarria eta interpretazio txarrak eragin ditzake. Adibidez, Garden Gourmet Veggie Lovers eta Buitoni American Style XtraCheese pizzek karbohidratoen proportzio bera dute gutxi gorabehera(% 25 inguru), baina, lehenengo kasuan, zati handi bat barazkietatik dator, eta, beraz, karbohidrato konplexuak dira, gomendagarriagoak.
‎Inkesta batek erakutsi du gutxi gorabehera 186.000 malawiar LGBTQI+ gisa identifikatzen direla. Baina beraientzat ez dago homosexualik edo transexualik herrialdean; atzerritik etorritako gauzak dira. Sexu berekoen arteko harremanak immoraltzat jotzen dituzte, arau kultural eta ideologia erlijiosoengatik.
‎Etxebarria itzultzaile; aipua 153 or.: " Ez zait gustatzen paleontologoei buruzko gauza itsusirik esatea, baina berez ez dira zientzialari onak. Seilu bildumazaleen antz handiagoa dute".
‎Hots, Gurutze Yantzi eta Xabier Kalparsororen heriotzak, poliziak' trato deferente’ emanagatik ere, guztiz ‘naturalak’ izan direla kondatzen digute berek. Baina berek ez dute horrelakorik sinesten eta guk ere ez. Baina Espainiako legekeriaren defentsak gezur hori botatzea eskatzen du.
2022
‎Gainerako osagaien artean, aromak, koloratzaileak eta azukreak edo gozagarriak. Bestelako edari freskagarriak. Horien artean, zukuen itxura dutenak nabarmentzen dira, baina berez ez dira zukuak. Hau da, hasieran zukuen antzera egiten diren edariak, baina osagai erantsiak dituztenak, izen horrekin merkaturatzea galarazten dietenak (adibidez, koloratzaileak edo gozagarri eztia bezala).
‎Baina bost axola bezeroak nor diren zeren haien eta nire artean beti izango da arrakala hau, begi bistakoa da, baina berek ez dute ikusten, arrakala horrek kirrinka egiten du baina ez dute aditzen, espezien eboluzioari buruz egiten dituzten teorietan ageri dute, tximu eme gazteak, ezker eskuin auhenka janari bila dabilela, zuloa erakusten dio ar babesleari, bai, halakoxea da natura, ez dago tximuei behatzea baizik ohartzeko emeek ar indartsuenak eta aberatsenak nahi dituztela, gazte izan beharra dutela badituzt...
2023
‎Penaltiz hamar gol sartu dituzu hamabi ahaleginetan. Bidasoan ere jaurtitzen zenituen maiz, baina berez ez zara arloan espezialista, ezta?
‎Zuk bai, baina berak ez, hori da inoiz kontuan hartu nahi ez duzuena zuk eta koadrilako gainerakoek. Kepak ETAren hilketak eta mehatxuak zuritu egin zituen beti, Euskal Herriaren askatasunaren aldekoak ziren, ezinbestekoak beraz.
‎Nekea gaixotasun askotan ager daitekeen sintoma bat da, besteak beste giltzurrun gaineko gutxiegitasunean. Baina berez ez da gaixotasuna, ez du diagnostiko klinikorik”, dio Felicia Alexandra Hanzu doktoreak, Espainiako Endokrinologia eta Nutrizio Elkarteko (AdrogenSEEN) Patologia Adrenaleko taldea koordinatzen baitu. Nekea beste patologia batzuek eragin dezakete Espezialistak gogorarazten du nekea eta nekea giltzurrun gaineko gutxiegitasunaren bi ezaugarri direla.
‎1965ean aurkitutako gozagarri sintetikoa da, azukrea baino 200 aldiz gozoagoa, eta beste gozagarri batzuekin ere baditu abantailak, hala nola kaloriarik ez ekartzea eta kariogenikoa ez izatea. Sintetikoa izateak pentsaraz diezaguke haren osaerak zerbait arraroa duela, baina berez ez da hala. Aspartamoa bi aminoazidok osatzen dute:
‎Horrekin, denera, 74 hizkuntzatan da abailagarri. Gu harrotuko gara, eta poztu ere bai, agian ohituegi gaudelako kontrakora, baina berez ez da erregalurik, edo ez luke izan behar; ez alferrik munduko hizkuntzek duten pisu edo eragina aztertzen dutenek zerrendako aski postu altuetan kokatzen dute euskara (38.ean Frantziako Kultura Ministerioak argitara emandako txosten batean, esaterako). Halere, harrigarriki, oraindik borrokatu beharreko zerbait da.
‎Alabaina, estrategia horren (segur aski) zailtasunak kontuan hartuz (ez baitzen inozoa), ñabarduraz jositako ohar hau egin zion proposamenari: «Akats larria litzateke ondorioztatzea noizbait [herri klaseek] boterea iraunkorki eduki ahal izango dutela Estatuaren erabateko eraldaketarik gabe, Estatuaren barruan herri masen ekintza ezinbesteko baldintza dela horiek eraldatzeko, baina berez ez da baldintza nahikoa».
‎Gure kasuan, herriarteko handian, jubenil mailan kadete mailako bi pilotari ari dira txapelketa osoan eta horrek emaitzetan eragina du, baina beraiengatik ez balitz ez genuke talderik aterako, jubenil mailako pilotaririk ez daukagulako. Beste herri batzuetan, aspaldian pilotan aritu ez ziren pilotariak sartu dituzte… Eta Iruñea batek, hiriburukoak ez diren pilotariekin osatu beharra taldea penagarria da, bai.
‎–Banuke informazio bat zuri emateko... –Eñauten begiak piztu dira bat batean– baina berez ez nizuke deus erran... –eta berriz histu, piztu diren bezain agudo.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia