2015
|
|
8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki daitezela esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere, munduan sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte, eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu gabe egiten badute ere; batzuetan hil batean milaka arazo artean errezatzen dute, ia gehienetan gogoa haietan murgildua dutela, haiei lotuak baitaude, hau da, altxorra duten tokira doakie bihotza; batzuetan saiatzen dira haietatik askatzen, eta gauza handia da norbere burua ezagutzea eta ez doazela ongi konturatzea atea aurkitzeko. Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira;
|
baina
beraiekin batera hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
|
|
6 Mezen debozioak eta guztiz onarturik dauden otoitzak egiten hasi nintzen, egundo ez bainituen gogoko izan bestelako debozioak, pertsona batzuek, batez ere emakumeek egiten zituztenak, nik jasan ezin nituen
|
baina
beraiei debozioa ematen zien zeremoniekin; gero jakinarazi da ez zirela komeni, sineskeriazkoak zirelako. Eta San Jose aintzatsua hartu nuen bitarteko eta jaun, eta beraren babespean jarri nintzen oso osoan.
|
|
Eta ez da esateko era bat, baizik eta poztu egiten naiz honetaz pentsatzen dudanean. Haren seme alabek ematen didate pena;
|
baina
beraien aitagatik Jainkoak lagunduko diela uste dut.
|
|
3 Mojei kendu diete eskumikua,
|
baina
beraien asmo horretan tinko daude eta sufrimendu handiagoekin, fraide oinutsak kendu dizkietelako. Ez dakit zertan amaituko den; pena handia ematen didate, aita hauek zentzugabeko bidetik baitabiltza.
|
|
29 Ez dira arima hauek san Pedrok egin zuena, hau da, itsasoan murgiltzea, egingo dutenetakoak, ezta beste santu askok eginikoak egingo dituztenetakoak ere. Beren bakean Jaunagana eramango dituzte arimak,
|
baina
beren burua arriskuan jarri gabe; fedeak ere ez du eraginhandirik haien erabakietan. Gauza batez konturatu naiz:
|
|
20 Beren ustez hain dira perfektu perfektuak batzuk, non ikusten duten guztia baita akastuna, eta hauek izaten dira beti akatsik gehien dituztenak,
|
baina
beraiengan ez dute ikusten, eta erru guztia priore gaixoaren edo beste batzuen lepora botatzen dute; eta horrela, okerrera eraman dezakete prelatua, komeni den erremedioa ezarri nahian ari denean. Beraz, zerbait erremediatzeko beharrezkoa da pertsona bakarrari ez sinestea, esan dudanez, gainerakoengandik informazioa lortzea baizik; izan ere, halako zorroztasuna dagoen tokian ezin sufrituzkoa litzateke prelatu bakoitzak, edota bisita bakoitzean, aginduak ematea.
|
|
–Behintzat haiei gutxi axola zaie maite dituzten ala ez. Lehenengoetan, batzuetan, berezko joerak maitatuak izateaz poztera eramaten du,
|
baina
beren onera itzultzean zentzugabekeria dela ohartzen dira, bere arimari doktrinaz nahiz otoitzez on egingo dioten pertsonak ez badira. Gainerako maite erakutsiek gogait eragiten diete, inolako onik ez dietela egiten eta kalte egin diezaiekeela ohartzen baitira; ez dituzte, horratik, eskertu gabe eta Jainkoari gomendatuz ordaindu gabe uzten.
|