2000
|
|
Eta, kontatu berri dizkizudan bi kontu horiek buruan nituelako edo, hara zer nolakoa izan zen hereneguneko ametsa: lehenbizikotz, Piarres Oihartzabal kapitaina ikusi nuen, gure aitarentzat aldi batez lan egin zuen gizona,
|
baina
batik bat osaba Joanikoten lagun mamia izan zena eta jauregirat noizik behin etortzen zena, osabarentzat libururen bat zekarrela edo bertze zernahi. Eta ene amets hartan ere halatsu zetorren Piarres, gurdi batean kutxa bat zekarrela, jauregirako bidean.
|
|
—Liburuarekin edo libururik gabe, aitzina eginen diat... zeren libertatearen liburua hitzez duk,
|
baina
batik bat egitez, eta zeren hala egiten baita libertatea, kolpe bati bertze kolpe batez ihardetsiz.
|
|
Baina natorren berriro kapitainarenganat: izan ere, zenbat eta zenbat mintzatu ginen kapitaina eta biok, itsasoratu aitzin, honetaz eta hartaz,
|
baina
batik bat itsasoaz eta itsasoarekin loturikako hainbat gaiz...! Eta konbertsazione haietan hura zen kasik beti erraile eta irakasle, eta ni entzule eta ikasle... eta hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan; hitz egin zidan marrazoez eta bertze mila arrain suertez; hitz egin zidan Ekialdeko Indiaz eta Mendebalekoaz, non ezin konta ahala lurralde hauteman baitzitezkeen, eta bertze hainbat herri eta gizon arraza, bakoitza bere izatasunarekin eta ez sinesteko moduko sinesteekin; hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren...
|
|
Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen,
|
baina
bat batean, halako burutazio xelebre bat izan balu bezala egin zuen irri, niretako baino areago bere kolkorako. Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.
|
2002
|
|
–Hau... ez duk sartuko –zakilari begira geratu zen neska, pixka bat agonduz. Oraindik helduta zeukan,
|
baina
bat batean askatu egin zuen. Kosk egin ziezaiokeen sugea balitz bezala.
|
2004
|
|
Zerbait erantzun behar zuen Anek,
|
baina
bat batean ahaztu zaio, hain justu begirada leihoaren alboko mahai gainera urrundu eta gainean dagoena ikusi duenean. Josebaren giltzak han ikustean hitzik gabe geratu da eta berriz estutu zaizkio sabel aldeko giharrak.
|
|
Ordu batzuk lehenago bizi izandako gertaera bera zen gutxi gorabehera: esan nahi baita aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean; amonaren ordez, baina, nik neuk hartu nuen aiztoa eszena hartan, hil ezazu aita, hil ezazu aita...; eta, lepo egitera nindoakion,
|
baina
bat batean baloi bat hegan etorri eta hizketan hasi zitzaidan, bere aho txikia rekin:
|
|
Eta, ikusi nuenean aitak bereari eusten ziola, ez dakit zer gertatu zitzaidan,
|
baina
bat bateko su batek erraiak erre zizkidan: hil ezazu aita, hil ezazu aita...!
|
2005
|
|
Odol gehiago galtzen dut hilero, eta ez naiz horregatik hiltzen. Hogei bat minutu luzatu da lanean,
|
baina
bat batean ekinaren fruitua sentitu du, kolpe batez esku biak bereizi zaizkionean. Ezer egin aurretik ahuspez geratu da, min eta neke guztia batera pilatu balitzaio bezala.
|
2006
|
|
Zentzu gabeko gauza batzuk esan ditu, beste batzuk zentzu gehiagokoak... Ez dakit, batzuetan ematen du errealitatera bueltatzen dela,
|
baina
bat batean haren burua hegan irteten da berriz ere eta entzuten duen edozer gauza errepikatzen hasten da.
|
|
Baina zigorraren ondotik ere ez zen farora itzuli. Lehenengotan joan zen
|
baina
bat batean utzi zion joateari. Askotan galdetu nion zergatik ez zen farora bueltatzen eta esaten zidan itsasoarekin haserre zegoela.
|
|
Helbide elektronikoak eman zizkioten elkarri. Konplimenduzko esaldi batzuk trukatuta, Ane telefonoa eskegitzera zihoan,
|
baina
bat bateko burutazio bat izan zuen:
|
|
Denak ez gara zu bezalakoak, Pons jauna... –hondakinen artean bizkor urruntzen hasi zen,
|
baina
bat batean itzuli egin zen– Eta jakin ezazu zurekin hitz egin aurretik ez nuela berri zipitzik ere margolan alu horiei buruz. Agur!
|
|
Etxeko lanak antolatzeko Cristinak eman zituen ordenak, edo proposamenak, beste biek amen esan baikenion guztian. Lotarako, berriz, nork bere gela zeukan goiko pisuan,
|
baina
bat batean hotzaldia sartu zuen, eta konturatu ginen etxean epel zegoen txoko bakarra beheko suaren ondokoa zela. Lanean edo paseoan ez bagenbiltzan hantxe egoten ginen, sua piztu eta haren ondora arrimatuta, goiko gela hotzetara igotzeko gogo handirik gabe.
|
2007
|
|
|
baina
batik bat birigarroendako,
|
|
Aipatua zioten lehenago ere lagun taxista batzuek gertatu zitzaiela. Berari gogorra egiten zitzaion sinistea,
|
baina
bat batean dena ulertu du, gertatu egin zaio: bezeroak autoko atzeko atea danbatekoz itxi duenean kotxearekin nonbaitetik amiltzeko gogo kontrolaezina sentitu du.
|
2008
|
|
Bostekoa elkarri emandakoan, Aitor prest dago bere gorabeherak kontatzeko,
|
baina
bat batean goibeldu egin da eta Lidiak, haren aldarteaz oharturik, bidea erraztu nahi izan dio:
|
2009
|
|
Zerbait esaten hasten da, beste ezer baino gehiago entzun nahi dudan zerbait,
|
baina
bat batean deia eten eta bere ahotsa galdu egiten da. Ia gauerdia da eta Maialen, orduroko albiste emankizuna egiten duen lankidea estudioaren atean zain dago.
|
|
Aterpe batean geratu nintzen une batez. Gutxi falta zitzaidan etxerako,
|
baina
bat batean beldurra ematen zidan han espero ninduenak. Dutxa bat behar nuen, garbiketa.
|
|
Ez diogu elkarri hitz egin azken hogeita hamar urteetan, eta azkenaldian pentsatzen hasia naiz adinarekin harrotasunak ere indarra galdu duela noizbait, besopeko azala bezala zintzilik geratu zaigula inoiz, biguna, eroria. Askotan pentsatzen dut hori,
|
baina
bat batean harrotasunak dei egiten dit sabeletik, sastada eginez, eta atzera eginarazten dit. Etorri dadila bera nahi badu, esaten dit barrutik ahots erlats batek, eman dezala berak lehen pausoa.
|
|
Oraino jakin gabea nintzen haren larru azalaren zurbila almendra olioz areagotua zela eta oreztak, berriz, esku hori izeneko landarearen irinez pintatuak zirela. Ez nekien,
|
baina
bat batean emakume horretaz dena jakiteko irrika nuen.
|
|
Extramuroseko komentuan gordetzen duten eskuz idatzitako egunerokoan irakur daiteke. Izen abizenak eta zertzeladak ez dira guztiz zehatzak,
|
baina
bat bateko ohar horiek oso baliagarriak dira neskatilaren epaiketaren inguruan izan ziren interesak kokatzeko.
|
2010
|
|
Berak maiz salatu zuen Gernikako arbola abesten zutenak karlistak zirela, eta ez zutela bere egin foruen erranahia. Gernika adierazgarria zen euskaldunentzat,
|
baina
batik bat euskaldun karlistentzat. Gernika ikurra zen, han zegoen bai Amaiurko salbazioa bai honen infernua.
|
2011
|
|
ezizena jarriko zioten. Liburuko arrazoibideak erabilita, aitonaren etxeetako andaluziar etorkinak alokairurik ez ordaintzeko konbentzitzen ahalegindu zen,
|
baina
baten batek salatu eta aitonak bi anaiei astindu bana eman zien, Carlosi isiltzeagatik. Jendaurrean mintzatzea zuen gustuko Kropotkik, entzuleak erakartzea, gerora erdi mututuko zenak.
|
|
Ez dakit muga noiz pasatu nuen,
|
baina
bat batean gure konposizioa ez zen ligatzeko egokia, ez nengoen gero eta gertuago, tragoa hartzera begirada apartatzen zuenetan banketa apurka berera hurreratuz; bere aurpegia zegoen nirearengandik gertu gorputza atzeraturik, zutik, baina ez ezpainak elkartzeko zorian, kopetak baizik, korto hartako akerren moduan, eta ingurukoek begiratu egiten ziguten, ez irribarre erdiz edo harridura kuriosoz, ... Patua dirudi, momentu batean dialogoa ezinezko bihurtzen da, solaskide bat falta balitzaigu bezala elkarri bestea azaltzeko, edo desio genuena eta arrazoiak argiki besteaz esaten ziguna sabelean korapilatzen zaizkigulako; tira hori niri, berak ez dut uste nirekin zerikusirik duen ezer desio duenik, desio izan duenik.
|
|
Begiak saihestu zituen irudi hartatik. Zamarra eranzten hasi zen besazpiak freskatzeko asmoz,
|
baina
bat batean oroitu zuen konketa hartan bertan aurkitu zuela Julenen hatza. Zamarra atzera lotu eta komunetik atera zen arrapaladan.
|
|
Oso gauza arraroak gertatu ziren egun hartan. Ohi bezala, patruilak prestatzen ari ziren mendira joateko,
|
baina
bat batean kontrako aginduak etorri ziren. Ofizialek ez zieten kuarteletik ateratzen utzi.
|
2012
|
|
Xabier zerbait erraten hasi,
|
baina
bat batean isildu egin zen. Joni begira gelditu zitzaion, begiak hutsik, garuneko konexio guztiak eten balitzaizkio bezala.
|
|
–Pentsatzen hasita nengoen ez zeundela etxean. Mirenek aurrera egin zuen,
|
baina
bat batean begira gelditu zitzaion?. Ongi zaude?
|
|
Horrenbestez, Iruñetik abitau ginen gure gidariarekin, azaroaren 15ean; eta harritu ninduen, aurrera egin beharrean, hogei milia baino gehiago, zuzenean atzera egin zuelako, Madrildik etortzeko erabili genuen bide beretik. Bi ibai igaro ondoren eta lautadara iristean, eguraldi epela aurkitu genuen berriz, lurraldea atsegina eta elurrik bat ere ez;
|
baina
bat batean, ezkerretara jo, beste bide bat hartu eta berriz hurbildu zen mendietara, eta egia bada ere mendi tontorrak eta amildegiak beldurgarriak zirela, horrenbeste bira, ingurubide eta bidezidor ibili ondoren, mendate garaienak konturatu gabe eta elurraren traba handirik gabe igaro genituen. Bat batean Languedoc eta Gaskoiniako lurralde emaritsu eta atseginak erakutsi zizkigun, eta, oraindik urrun ginen arren eta bide zail samarra geratzen zitzaigun arren, dena berdea eta loreztatua ageri zen.
|
|
Hain adoregabe eta bihotz eroria nengoenez, ez nuen jaikitzeko gogorik, eta, haitzulotik irteteko behar beste kemen lortu ahal izaterako, oso aurreratua zegoen eguna. Harkaitz artean ibili nintzen aldi batez; zerua zeharo oskarbi zegoen, eta eguzkia hain distiratsu, ezen ezin bainion zuzen begiratu;
|
baina
bat batean ilundu egin zuen, ez hodei bat tartean jarritakoan gertatzen den bezala. Biratu eta egundoko gorputz bat ikusi nuen neure eta eguzkiaren artean, aurrera zetorrena irlarantz.
|
2013
|
|
Lapurtzea ere ez zen bere asmoa. Hartu, irakurri eta itzuli egingo zukeen,
|
baina
baten batek ikusi, salatu eta akabo. Okerrena:
|
|
Ezin zuen artean ere gertatutakoaren ustekabea gainditu; ezina zen beste ezertaz pentsatzea, eta, lanerako erabat ezgauza, aire zabalaren eta ariketa fisikoaren atseginaz gozatzea erabaki zuen gosaldu eta berehala. Bere bide kutunerantz jo zuen zuzenean,
|
baina
bat batean Darcy jauna batzuetan bertara joaten zela gogoratu zuen, eta, parkean sartu barik, goranzko bidexka hartu zuen, sarbidetik harantzago zihoana. Albo batean parkeko oholesia geratzen zitzaion oraino eta, luze barik, zelaira jotzen zuten burdin ateetako baten parean pasatu zen.
|
|
Horretan zegoela, halako batean ateko kanpaiak, bisitariaren zantzu seguruak, jauzi batean jarri zuen. Kotxe hotsik entzun ez zuenez, ez zitzaion ezinezko iruditu Lady Catherine izatea, eta, galdera ozar orori ihes egin ahal izateko, gutun erdi idatzia handik gordetzen hasi zen;
|
baina
bat batean atea zabaldu egin zen eta Darcy jauna sartu zen gelan, Darcy jauna ez besterik, Elizabethen harridura zinez handirako.
|
|
Tarekek erraz galtzen zuen pazientzia,
|
baina
bat batean Amaiak ez zuen presarik. Areto elegante horietan gelditu nahi zuen, banku batean eseri eta antzinako pintoreek emandako pintzelkada bakoitzari erreparatu.
|
2014
|
|
Munduko atea zabalik zegoen berriro. Asmoak, planak, etorkizunak asmatzen zituen Honoriarentzat eta bientzat,
|
baina
bat batean tristatu egin zen, Helenek eta biek eginiko plan guztiak gogoratzean. Helenek ez zuen, ordea, hiltzeko planik egin.
|
|
Sarritan joaten da Anoetako igerilekura bere lagunekin, Lide, Irati Li Mei eta Naroarekin. Jakina igerian egiten dutela,
|
baina
batik bat igerileku txikiko ur epeletan etzanda pasatzen dute arratsaldea, mutilei buruz berriketan.
|
|
Zuzen ari zen zalantzarik gabe,
|
baina
bat batean beste burutapen bat etorri, eta ziplo eten zion aurreko gogoeta, bestelako pentsamendu guztiak ere burutik alboratzen zizkiola. Ijitoez eta haien berba susmagarriez ahaztu zen erabat, jadanik ez zitzaion ardura dekretuaren edukia aurretik jakitea zer bitxia zen...
|
|
Mikel Strogoff aurrera joan zen jaramonik egin gabe,
|
baina
bat batean hitz batzuk entzun zituen besteak baino argiago. Aurreko gauean merkatuan belarria jo zion hizkuntza bitxi hartan ari ziren solasean.
|
2015
|
|
Ez dakit nebak nola lortu duen,
|
baina
bat batean Irlandara joatearena ez zait hain ideia txarra iruditu.
|
|
Otazuak ez zekien zer esan. Hori zen entzun nahi zuena, horixe, ez beste ezer,
|
baina
bat batean blokeatuta gelditu zen. Ez zuela gaizki ulerturik nahi gehitu zuen Josek.
|
|
Kontrakoa esatera zihoan Erre,
|
baina
bat batean zalantza sartu zitzaion. Gezurra zirudien arren, Jotak zioenak ere bazuen zentzu apur bat.
|
|
Gaurko eguna gogoangarria izan da, Joseren historia bezalaxe, benetan hunkigarria. Nagibi dena hitzez hitz kontatu diot, eta bera ere harritu da,
|
baina
batez batez ere kontalariaren proposamenak txunditu nau. Furris eta errefurris!
|
|
Masailekotxo bat eman zidan, leun,
|
baina
bat bateko hotzikara eragin zidana. Izoztua zeukan eskua.
|
|
Ahakarrak luze iraun lezake,
|
baina
baten batek geldiarazi du ahari talka. –Bueno, zer iruditzen zaizue sesioa geroko utzi eta arkume txuleta batzuk jaten baditugu??
|
|
esan du Luis Marik ere, baina barruan sentitzen duen euforia apur bat ematuz, disimulatuz. Aurrean ikusi dituen arte gogoratu ere ez da egin ia bere gurasoekin,
|
baina
bat batean kontzientziaren harra nabaritu du bere barrenean hozka eta hazka, beste batzuek sarri sarri idatzi baitiete, gauero oroitu, beren poz eta atsekabeen berri kontatu. Seme gaizto bihotzik gabea ote den susmoa piztu zaio bihotzondoan, eta horrek bai eragin diola oroiminak ez bezalako tristura.
|
|
Erreka zulo bakoitzean bazuan bat, ezkutuko lanean. Garia neurri batean,
|
baina
batik bat artoa ehotzen zitean, gauez batez ere.
|
|
Eta hori inperatibo teknologikoaren forma garrantzitsu bat da. Gizartearen erantzuna egon badago,
|
baina
batik bat proiektu teknologikoen bigarren edo ondorengo faseei zuzenduta. Hau da, teknologien aplikazioen alde txarrena pairatuko duten pertsonek oso gutxitan hartu dute parte proiektu horien diseinuan.
|
|
Eta hor agertzen zaigu cyborga. Garai bateko gaiztoak naziak edo komunistak izan ziren; gaur egun ateoak izan daitezke,
|
baina
batik bat terroristak. Horri buruz, kalean eta instituzioetan bezala, ez da eztabaidatzen, inposatu eta diktatu baizik.
|
|
Ez dakit uraren freskurak ala zerk atera nauen itsumenetik. Ez duzu sinistuko,
|
baina
bat batean gure osaba Txomin etorri zait gogora. Oso odolberoa zen hura ere.
|
|
Behin eta berriro eman zidaten telefono deien berri
|
baina
baten batek nire lekuan erantzuteko esaten nien nik, berdin zitzaidala Osasun Sailburua edo Bayer eko Zuzendari Orokorra bazen ere hariaren beste aldetik nire bila zebilena. Ez nuen inorekin hitz egin nahi arraioa, are gutiago begi bistan ez neukan norbaitekin.
|
|
Beti bezala, Mendiondo adiskidea izan zen olioa sutatik kentzen ausartu zen bakarra. Egun guztian ez nuen ikusi
|
baina
baten batek zerbait esango zion eta han agertu zen, eskuak amantal zurian lehortuz.
|
|
Ordura arte nahiko trankil ematen zuen,
|
baina
bat batean, aurpegia itsustu, eta lehenengo belarrondokoa eman zidan. Balantzaka utzi ninduen.
|
|
60ko hamarkadan behin baino gehiagotan berretsi zen ideia bera, orokorrean batzuetan, edo kolonia jakin bateko autodeterminazio eskubidea agerian uzteko besteetan. Asmoa kolonien egoera konpontzea zen, esan denez,
|
baina
bat batean bereganatu zuten estaturik gabeko beste nazio batzuek ere, eraikitako nazio estatuen oposiziorik gogorrenaz, jakina.
|
2016
|
|
Hurrengo egunean, mutilak esnatzerako emakumea desagertua zen. Bi mutilendako gau berezia izan zen,
|
baina
batik bat, tatuaiadun mutilarendako. Ordura arte sentitu ez zituen gauzak sentitu zituen emakume harekin.
|
|
«Bai, batez ere matxitoarena egiteko elkartzen ginenean». Banekien ez nintzela emakume haren gaitzen sorburua,
|
baina
bat batean errudun sentitu nintzen eta nolabait barkamena eskatu behar niola iruditu zitzaidan. Urduri, gaia nola atera pentsatzen ari nintzen jatekoarekin egongelara bueltan gindoazela.
|
|
Geltokiko nasa hartan, agian betirako alde egiten zuen Tzortxok agurtzean negar egin nuen, eta negarraren arrazoia laguna agurtzeak eragindako zirrara zela pentsatu nuen hasiera batean, edo sumatu, eta poztu ninduen, tristura hartan, horrelakoak sentitzeko ahalmen horrek;
|
baina
bat batean arrazonamendua, kontzientzia agertu zen, eta agian agurra erreakzioaren askatzailea baino ez izatearen susmoa, zalantza... Besarkada luzatu nuen pentsatzen ari nintzela.
|
|
batzordeak osatzen zituzten, ordezkariak bidaltzen zituzten kapitainarekin edo portuko agintariekin hitz egitera, batzarrak egiten zituzten hurrengo pausoak erabakitzeko... Gizonezkoen mundua zen hura, politikoena,
|
baina
bat batean Begoña agertu zen tartean; harritu egin ziren denak, haserretu batzuk: –Zer egiten duzu zuk hemen?
|
|
Oparoaldian dirua erregimen sarearen bazter guztietara heltzen zen,
|
baina
batik bat lau zutabe nagusi zeuden. Bata, hirigintza.
|
2017
|
|
Telefonoa eskegitakoan ondo sentitu zen Sara. Ez zekien zergatik
|
baina
bat batean zuela asko sentitzen ez zuen zirrara berezia nabaritu zuen. Ongizate berezia.
|
|
Hori arrazoia! Tamalez ordea, lehen nire gaixotasunak eduki baninduen oheari loturik, orain besteren gaitzak nauka aldegin ezinik, besteren gaitzak eta kristau guztioi
|
baina
batik bat Kristoren artzainei dagokigun karitateak. Aipatu dizut lehen ere, gaitzak ez duela etxe hau erabat utzi, eta zera gertatu da:
|
|
Ebaki txiki bat nolanahi, ni ez naiz ohartu ere egiten ia, baina bera bere buruarekin erasian hasten da, eta odol-jarioa gelditzeko, atzamar bat ahoan sartu, bere listuaz busti eta horrekintxe igurtzitzen dit zauria, eta ondoren atzamar odolez zikindua berriz ahora eraman eta miazkatu egiten du. Ustez eta itxuraz, inongo gibelasmorik gabe egiten du hau, baina ni nola jartzen nauen ezin dizut adierazi ere, bere listua nire larru gainean, nire odola bere ahoan, ez dakit esanahi ezkuturik ote dagoen hor,
|
baina
bat batean ateratzen zait oilo ipurdia, eta hotzikara batek inarrosten dit gorputz osoa. Zer egin behar dut nik?
|
|
Ez uda guztietan ere. Inork ez zekien zergatik,
|
baina
bat batean txabola egin beharra ezinbesteko eta derrigorrezko ikusten genuen, uda hartan ezer egingo bagenuen. Mendira abiatzen ginen orduan, sekretu handiz beti ere, inori esan gabe ez nora ez zertara gindoazen.
|
|
Jada ez gara aitonaren etxera zopa hartzera joaten. Ez dakit zergatik,
|
baina
bat batean joateari utzi genion. Agian hurbilago zeudelako aitaren gurasoak.
|
|
Egoera horretan daude Solidarités Nouvelles face au Chômage ra (SNC) bertaratzen direnetako asko. Langabeei laguntzea du xede elkarteak, enpleguari begirako orientazioa emanez,
|
baina
batik bat entzunez. Dozena bat boluntario aritzen dira Baionako taldean.
|
|
Beti ari zaizkigu zelatatzen: gizonak, gure aferetan esku hartzen segitzen dutelako, zer komeni zaigun eta zer ez esanez,
|
baina
batik bat beste emakumeak, familiaren bidez, emakumeentzako aldizkarien bidez eta diskurtso nagusiaren bidez. Emakumearen boterea murriztu beharra dago, ez da-eta inoiz ontzat jo emakume baten esku: «boteredun» eta «gizon» sinonimoak dira oraindik.
|
2018
|
|
Une horretan eskua altxatu zuen Karren amak eta bazirudien zaplazteko bat emango ziola
|
baina
bat batean eskua jatsi zuen. Begiak busti zitzaizkion eta bere gelara joan zen.
|
|
Bakardadearen lubakira. Han ez zen inor
|
baina
bat batean zerua laino beltzez estali zen eta hotzikarak dardarka jarri zuen. Etxea behar zuen eta etxea Bala zen.
|
|
–Ikusia dut desfilatzen ari zen baten bat danborraren makilarekin plastikoa jotzen. Eta ni iraindu egin naute; ez denek, ez urtero,
|
baina
baten batek bai, bere ezinean. Gizon batzuk hala aritzen dira, eta beti dira berdinak.
|
|
–Estu hartu gaitun. Hasieran duda mudatan ikusi haut,
|
baina
bat batean argia piztu zain eta ikusleak konbentzituko hituen zalantza egin dinat tarte batez.
|
|
Gero hartuko bide zuten grabazioak berrikusteko lana. Naomi kexu zen, bestalde, amak ez ziolako asteburuetan lagunekin irteten uzten, gauez,
|
baina
bat batean isildu egin zen, behar baino gehiago esan balu legez, eta esandakoa ahazteko eskatu zien, ez zuela ardurarik. Itzulinguruka gaira itzultzen ahalegindu arren psikologoak ez zuen lortu Naomik horretaz txintik esatea.
|
|
Hasiera batean, You Sipo harri eta zur geratu zen, geldi geldi, mugitu ezinik,
|
baina
bat batean negar zotinka hasi zen, hildako bat ere esnatzeko moduko negarrez, eta, senarra ehortzita zegoen mendiari begira, erdi negarrez erdi irainka, esan zuen:
|
|
Oyvindek ez dituela begiak kliskatu ere egiten ohartu da Agneta, izotzezko irudi bat bailitzan. Garrasi egin nahi izan du,
|
baina
bat bateko min ziztada bat sentitu du zaurian eta kolkoan geratu zaio esatera zihoan azken hitza. Putakumea.
|
2019
|
|
Zure etxean baina zurea ez den beste logela batean esnatzea bezalakoa da haren hitzak irakurtzea. Betiko korridorera irteten zara,
|
baina
bat batean dena ikusten duzu ezberdin, beste leku batetik. Dena da diferentea.
|
|
Askotan hitz egin dugu Libek eta biok emakumeek euren burua hormaren kontra zakarki jotzen sentitzen duten bizitzaren une horretaz; denei gertatzen zaie uneren batean, lehenago edo geroago. Ordura arte gizonen joko zelai berean daudela sentitzen dute,
|
baina
bat batean, dena ameskeria zela egiaztatzen dute. Batzuk ez dira ohartzen lanean hasten diren arte; beste batzuek zaplaztekoa ama direnean jasotzen dute; beste batzuek etxera autoan lagundu dien mutil bati muxu eman ondoren, hura bortizki eskua praken azpitik sartzen hasten zaienean, eta beraiek nahikoa dela esan arren mutilak gelditzeko asmorik ez duela ikusten dutenean eta, umiliatuta, egiten uzten diotenean.
|
|
Gogoeta horietan nengoela, ustekabean harrapatu nau noriako bidaiaren amaierak. Bizitzako gauza gehienekin ere, erne egonez gero, bere amaiera aspalditik igar liteke,
|
baina
bat batean heltzen zaigu, oharkabean bezala.
|
|
Lainotuta dago, fresko, haize apur bat dabil, eta hortaz, hondartzara jaitsi ordez, hondartza gaineko txiringitora sartu naiz. Bidean garagardo bat hartzea neukan gogoan, bizikletaren gaineko nekea arintzeko,
|
baina
bat batean gorputz barruraino sarturiko hotza sentitu eta kafesne beroa eskatu dut (eta zopak ere botako nizkion, amamaren etxean bezala, aukera izan banu).
|
|
esan orduko bizikleta gainean nintzen, Algortara bidean. Kalerik kale ibili naiz, han ere eskaleen artean galdezka eta diru banatzen hasi ote nuen pentsatuz,
|
baina
bat batean, ikusi ez, entzun egin dut: –Olha que coisa mais linda/ Mais cheia de graça/ É ela menina/ Que vem e que passa??
|
|
Hori pentsatzen nuela, motoa hartu eta bidaiari berriz ekitea neukan gogoan,
|
baina
bat batean ohartu naiz gaua gainean dugula: neguko solstizioa pasa berri dugu, hauexek dira urteko egunik laburrenak eta, gaua hain goiz sartuta, ez du gogorik ematen errepidean ilunpetan moto xixtrin batean ibiltzeko kotxe eta kamioien artean, ezta inoren bila jarduteko ere.
|
|
–Horiek aurrean zirela ez dut ezer esan,
|
baina
baten bat dabilkigu kanpotik zelatan.
|
|
Ez da samurra heriotza baten bueltan aritzea,
|
baina
batik bat galdetu diot inguratzen zuen gaiaren inguruan, alegia, transexualitatearen inguruan. Aipatu du gaiak bete betean gurutzatu zuela, horren inguruan pentsatzen ari zela garai horretan justuki, eta, kontuan izanik orokorrean gaiarekiko genuen ezjakintasuna, berak zer nolako ezagutza zuen galdetu diot.
|
|
Nik neuk ere sarri buruan izan dudan pasadizo bat jarri du adibide gisa: . Duela gutxi, Hazte Oír en autobus laranjaren kanpaina hau dela eta, mundu guztia horren oso kontra jarri zen,
|
baina
batik bat datorren lekutik datorrelako, eta nola hortik datorren, oso garbi ikusten duzu nolabait etsaia dela, eta diozu: –hauek ez daukate arrazoirik, hauen kontra joan behar da?.
|
|
Ez da mugitzen, eta mahaitxoa, Uxuek aldizkariekin eta loreontzi batekin beteta izaten duena, sofaren ondoan dago; hamar zentimetroko tokia bien artean. Ez diot jaramon handirik egiten, potoa besapean daramat eta zerbeza bat edateko gogoa sentitzen dut,
|
baina
bat batean zerbait antzematen dut mahaitxoaren gainean, han egon ez lukeen zerbait. Hurbildu eta ispilu txiki bat dakusat mahai gainean.
|
|
Aparte dago eta hemendik ez dabil inor. Ama itsasora begira dago, badirudi potoa ireki eta bukatu egingo dugula,
|
baina
bat batean jiratu eta guregana begira gelditzen da, eta osaba Martzelinok gauza bera egiten du.
|
|
Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea, nork bere buruari galdetzea, esaterako, eskuzabaltasun estoikoarekin, zer da ile urdindu bat lurrean Artizarretik begiraturik, eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea, datozen egunetako aisialdietako elikagaia izango diren irriñoak eta zurrumurruak irudikatzea, Silvak utzi dio ilea tindatzeari, guztiz barregarri dago, lehen irri egin zuten ilea tindatzeari ekin ziolako, zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa. ...rik dago, azken bi egunotan ez da etorri, hauek bezalako hitz xumeek bi sentimenduren artean erdibitu zuten Raimundo Silva, bata bozkariozkoa zen, Maria Sarak zuelako ikusi sortzen ari zen ile zuria, bestea atsekabe alimalezkoa, gaixotasunetik ez zetorrena, izan ere ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako,
|
baina
bat batean galduta bezala ikusi zuen bere burua, batek arriskatu egiten du, umiliazioaren pean jartzen da, dena nobela baten jatorrizkoa eskura eman ahal izateko, eta eskua ez dago han, agian atseden hartzen ari da burukoaren gainean, aurpegi zurbilaren ondoan, non, noiz arte. Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan ematea atzeratu zuela, lizunkeria inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko, Maria Sara doktorea ez dago, horixe esan zuen telefonistak, eta bera kanpo alderantz abiatu zen, baina gero konturatu zen jatorrizko testua norbaiti eman ziola, Costari, noski, Eta Costa jauna hemen al da, galdetu zuen, une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela, haren aurrez aurreko begiradari ihes egiteko, bistan denez, eta bere ahultasunak berak nazkaturik oinetako hezurren gainean jiratu zen, munduko jakin min guztiei aurre egiteko prest, baina Saritak begiratu ere ez zion egin, modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen, eta baietz egin zuen keinuz, buruko mugimendu noragabe batez sarrerako pasilloa seinalatzen zuen bitartean, horrek guztiak esan nahi zuen Costa han zegoela, eta ez zela beharrezkoa Costari bisita honen berri ematea, eta hori Raimundo Silvak ederki zekien gauza zen, zeren Maria Sara doktorea argitaletxean lanean hasi baino lehen sartu eta Costaren bila abiatzen baitzen, eta Costa Produkzioa zenez, edozein bulegotan egon zitekeen, zerbait eskatuz, erreklamatuz, protesta eginez, edo, besterik gabe, administrazioan barkamena eskatuz, programan zerbaitek huts egiten zuenean beti egin behar izaten zuen bezala, bere ardurapeko kontua izan edo ez.
|
2020
|
|
Txina AEB konpetentzia ezartzen ari den ordena global berriaren erdian egongo da, eta hori merkataritzan,
|
baina
batik bat teknologia berrietan, bioteknologian eta adimen artifizialean islatuko da; baina baita ideologia mailan ere. Txina ez baita teknologia bakarrik.
|
|
Kereila horrek bost urteko ibilbidea eduki zuen, 2004an itxi baitzen. Eneko Etxeberriak gogoan du hasieran, kereila aurkeztu zenean, 1999 urtean, epaileak nolabaiteko gogo ona erakutsi zuela,
|
baina
bat batean inflexio puntu bat izan zela eta, handik aurrera, atea ixten joan zela.
|
|
Ez daki nola hartuko duen aitak,
|
baina
bat batean udako plana erdi egina du Mariek. Eta irribarrea ezin du kendu ahotik.
|
|
Azkar baino azkarrago gindoazen ordurako Oiartzun aldera Letxunborro etorbidean aurrera,
|
baina
bat batean galga sakatu eta bertan gelditu zuen taxia. Beste lokian hartu nuen orduan kolpea.
|
2021
|
|
Arrazoien artean, egongo dira gure konplexuekin zerikusia dutenak (ez gaudelako munduko plazan edota ez dugulako gure burua hor ikusten) eta egongo dira menpekotasunezko gure asimetria nazionalari lotuak, euskaldunoi eta euskarari buruz transmititu zaizkigun gaitzespen guztiekin lotura dutenak. Historian zehar sarriegi entzun dugu gure hizkuntzak ez duela balio gauza askotarako; horrek ze zauri utzi digun ez dakit,
|
baina
baten bat bai, derrigor.
|
|
Beharbada arrebak kontatu zidan guztiak eman dit erakusketa antolatzeko behar nuen bultzada. Joan aurretik ere bai,
|
baina
batik bat hura joan zenetik, ia dena egiten dut harengan pentsatuz. Harekin hizketan ariko banintz bezala.
|
2022
|
|
" Arratsalde atsegin batean, Ivan Dmitritx Txerviakov, epaitegietako funtzionario orobat atsegina, besaulki patioko bigarren ilaran zegoen eserita, binokuluekin Cornevilleko kanpaiak operari so. Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira,
|
baina
bat batean... Kontakizunetan maiz topatzen da" baina bat batean" hori.
|
|
Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira, baina bat batean... Kontakizunetan maiz topatzen da"
|
baina
bat batean" hori. Idazleek arrazoi dute:
|
|
Milkin filosofoari basapiztia aurpegia jarri zitzaion, eta bazirudien zerbait esatera zihoala,
|
baina
bat batean ezpainekin klaska egin zuen –ziurrenik ahate frijitua irudikatuz–, eta hitzik esan gabe, indar ezezagun baten bulkada sentituz bezala, txapela hartu eta korrika irten zen kalera.
|
|
Varka basora joan da negar egitera,
|
baina
bat batean norbaitek lepondoan jo du, halako indarrez, ezen kopetarekin urki baten aurka kolpatu baita. Begiak altxatu eta etxeko nagusia, zapataria ikusten du bere aurrean.
|
|
Arratsalde atsegin batean, Ivan Dmitritx Txerviakov, epaitegietako funtzionario orobat atsegina, besaulki patioko bigarren ilaran zegoen eserita, binokuluekin Cornevilleko kanpaiak operari so. Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira,
|
baina
bat batean... Kontakizunetan maiz topatzen da" baina bat batean" hori.
|
|
Dohatasunaren gailurrean sentitzen zen ikuskizunari begira, baina bat batean... Kontakizunetan maiz topatzen da"
|
baina
bat batean" hori. Idazleek arrazoi dute:
|
|
Bitxilore handi bat agertzen duen kamiseta merkea, leggins ilun batzuk, sandaliak zangoetan. Eduri gogoratu zaio inoiz ez duela hain arropa gutxi jantzita ikusi,
|
baina
bat batean ohartu da Nahmak ere gauza bera pentsa dezakeela, bera biluzik baitago gerritik goiti, eta hori ezin neskarendako eroso gertatu. Ilunpetik atera bezain azkar kemena itzali balitzaio bezala gelditu da Nahma.
|
2023
|
|
Felipe. Umearen etorrerak ospakizun eguna behar zuen izan,
|
baina
bat batean dena okertu zen, ordea. Felipe txikiak lehen arnasa hartu orduko, zoritxarrez, ezustean, ama ospitalean odolustuta hil zen.
|
|
Beste jostunek beren lana gelditu zuten gertatzen zena ikusteko. Haize, burua apal, harpetik ahal bezain fite ateratzeko abiatu zen,
|
baina
bat batean, entzun zuen:
|