Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Ordenagailuak bere zozketa itsuan oparitutako ginekologoa begitan hartu zuen Kristinak, lehen bisitaldi urdurian. Neroni ere ez zitzaidan aparteko profesionala iduritu, baina aspaldi ikasi nuen alferrik dela pairatzen dugun osasun sistemari jazartzea; sendagilez aldatzea astotik mandora egitearen pareko izaten da gehienetan, betiere bada bertze eri jale harroputz bat aitzinekoa handi utziko duena. Nire andre esposberriari, ordea, senarraren iritzia eta iazko haizea berdin zitzaizkion.
2001
‎Irudi hori, egungo aseguru estandarretan arauz gehitzen zaio kontratuari, baina aspaldi eginiko polizetan ez da agertzen.
2003
‎Ezagutzen dudanaren arabera, antzeko da AEBetan. Euskara eguneroko hizkuntza izan zuten lehen belaunaldiek, baina aspaldi galdu zuen gure hizkuntzak estatus hori...
2004
‎Bai, baina aspaldi samar joan da, ezta?
‎" Bada memoriak idazteko garaia", esan zidan. Eta aurren aurrena ez, baina aspaldi honetan oso konturatuta nabil. Alegia, oso agindu arriskutsua izan zela hori.
‎Gizon talde bat ikusi zuen zirri mirrika galtzak belaunetan. Bazekien ez zuela hara egin behar, Marck espera izanen zuela goian, baina aspaldi sentitu gabeko irrika batek tira egiten zion. Adio Marck, adio amodio domestikoa.
2005
‎Poema erreferentzialak behar ditugu, mundu honetan lehenago ibili direnen poemak. Airea behar dut, baina aspaldi hildakoen liburuetan baino ez dut aurkitzen. Liburu horietan airea gordeta dago, San Juan de la Cruzen poemetan esate baterako.
‎Aspaldi jakin nahi zuten Rosak eta Martinak. Niri ez didate sekula galdetu, baina aspaldi jakin nahi zuten. Igarri egin diet nik.
2006
baina aspaldi ez zait
‎Zerbait erantzun behar niola sentitu nuen, kontsolatzeko edo, baina ez zitzaidan bururatzen zer esan eta berak jarraitu zuen berbetan: ez zekiela zer gertatzen zen, inork begitan hartu zuen edo zer, baina aspaldi hartan hutsik egoten zela taberna, eta gure arteko jendea zela, hain zuzen, gutxien sartzen zena.
‎Dena den, baliteke paranoia izatea baina aspaldi honetan eramangarriak gorderiko zirriborro maite haiei euskal literato baten obretan antzeman uste diet, argitaratu orduko, txukun mozorroturik.
2007
‎Urduri jartzen zen halakoetan agurea, bete daitekeena aise betetzera ohitua baitzegoen; gurutzegrametan bai, behinik behin. Ez zuen oroitzen noiz izan zen gurutzegrama batean laukitxo bat hutsik utzi zuen azken aldia; baina aspaldi, oso aspaldi behar zuen. Eta clochardaren poltsa zuriak horixe iruditzen zitzaizkion, gurutzegramako laukitxo hutsak, poltsa beltzen artean tartekatuta gurutzegrama bakoitza den erronka hori osatzen zutenak.
‎Ez dakit ni ere zahartzen ari naizelako ote den, baina aspaldi honetan urteurrenak bete eta bete gabiltzan irudipena daukat, edo ospatu eta ospatu zehatzago esanda, norberak gogorarazi ezean ez baita lagunik etortzen atzetik belarritik tiraka, muxua ahoan edo oparia eskuan.
‎Hiru lege nagusi ezarri omen zituen maisu zaharrak eta, tamalez, ia inork ez zion aurka egin. Europan bezala Ekialdean ere asmaturik zegoen orduko teatroa, baina aspaldi hartan inori ez zitzaion burutik pasatu ere egiten Mendebaldearen mugetatik kanpo kulturaren aztarrenik egoten ahal zenik.
2008
‎Gari eta biok asteburuetan joaten ginen hara? baina aspaldi ez dugu zapaldu? –Lidia zertxobait aztoratuta gelditu da.
2009
‎DRM sistemetan egindako inbertsio ikaragarria alferrikakoa eta kaltegarria ere badela konturatuta, sistema horiek baztertzen joan dira pixkanaka ekoizleak. Apple k kendu du FairPlay bere iTunes dendatik, eta on line musika denda ia guztiek DRM gabe saltzen dute gaur egun. Bideo industriari dagokionez, DVD edo Blu ray diskoak DRMarekin doaz oraindik, baina aspaldi hautsitako DRMarekin; eta ez dirudi on line salmenta garatzean bide horretatik joko dutenik.
‎Herriko batzuek esaten dute Errun txostenak Londresera eraman zituztela medikuek, baina aspaldi dago frogatuta ezinezkoa dela hori, alde egin zuten moduan alde eginda. Beste batzuek esaten dute ikazkinek aurkitu zituztela Errun txostenak Londreseko grabazioak entzun eta gero.
‎ALIZIA. Ados, maitemindu egin ginen, baina aspaldi bukatu behar zuen. / Nire errua da.
‎KLAUDIA: Bai, San Martin auzoan, baina aspaldi alde egin nuen eta badakizu nolakoa den jendea.
‎Gizagaixoa agian baina aspaldi konturatu zen gezur bat mila aldiz errepikatzeak Espainia aldean duen etekinaz bozgorailu nahikoa izan ezkero.
2010
‎Metodikoa ez hainbeste, saiatua bai. Liburuak aldi berean kaleratu dira, baina aspaldi nenbilen batean eta bestean lan eginez, aldizka. Gertaerek eta bizipenek nola harrapatzen zaituzten, tratamendu bat edo beste ematen diozu ideia berari, momentuko jarreraren arabera:
‎Ez zait interesgarria iruditzen Europan dagoendiseinatzeko eredu zaharra. Europako pasioa ederra da, baina aspaldi utzi nuen atzean industria.MICHAELProiekturik arrakastatsuena, munduan da bere banaketan... MICHAEL... eraginik handiena duena da.OUT: 10:09:44: 10 TAKE 15 Track 1IN:
‎TXIMISTA. Lasai? baina aspaldi barkatu ninan. Eta hitz egin nahi badun?
‎Harrotzen al dira haurrak? “Zaila da katuak eraso egitea, traba egiten diotela sentitzen duenean ihes egiten baitu” Katu harramazkaren gaixotasuna medikuntza liburuetan agertzen den patologia birikoa da, baina aspaldi praktika klinikoan ez da antzematen. Oro har, zaila da katuak eraso egitea, batez ere haur bati, traba egiten diotenean ihes egiten baitu.
2011
‎Atlasaren haraindikoa duk omendua, Zagora inguruko herrixka batekoa, esan dio Hassanek. Semeak urte pare bat edo egin zian berarekin hemen, baina aspaldi alde egin zioan, turistentzako hotela jarri zian han, herrian, eta hantxe geratu zuan. Berak, ordea, atzeneraino eutsi behar izan ziok lanari, motel, erretiroko diruak kobratuko bazituen, makina bat izerdi, bai, hainbeste urtetan.
‎–Sentitzen dut, baina aspaldi da Antartidarako bidaiarik saldu ez dugula. Krisia, badakizu.
‎INES. Bai, baina aspaldi alde egin nuen hemendik.
‎Haien bila joan ginenean, etxean ez zegoen ez bata eta ez bestea. Senideekin jarri gara harremanetan, baina aspaldi ez dituzte ikusi eta ez dute haien berririk izan.
2012
‎–Bai, baina aspaldi botako nuen. Zertarako nahi dituzue gauza horiek?
‎Vidartek, ordea, gomendatzen du «sexu egintzaren ondoren, emakumea ahoz gora etzanda egon dadila 10 minutuz». Onartzen du metodo horren eraginkortasuna ere ez dagoela frogatuta, baina aspaldi ezarritako araua dela. Gomendatzen da, baina ez dago «eraginkortasunaren froga segururik».
‎...aren itxaroak bere horretan segitzen du, jakin gabe zehatz hain ondo dakidana, sueroaren tantari begira begira jarrita pasatzen ditut orduak tanta noiz eroriko den kalkulatzen, pazientzia bildu, begira begira egon, eta nik" orain!" pentsatzen dudanean, tanta erori egiten da, baina ez beti, batzuetan tantak zintzilik segitzen du hainbat denboran, oraingo tantak ematen du loditzen ari dela baina aspaldi da" orain!" esan dudala eta zintzilik segitzen du malapartatuak, noiz eroriko ote da alua, begiak itxi ditut, hala egon naiz denbora dezente, zabaldu ditut, eta tanta zintzilik, lodi lodi, baina zalantza egin zait lehengo bera ote den ala beste bat, lehengo bera bada, sueroak korritzen ez duelako izango da, erizainari deituko diot enegarren aldiz eta berak argituko dit zalantza,...
‎Autokontrola autonomiaren alderdi bat izan arren, ez da nahikoa, autonomiak autogobernua behar du. Autokontrola ezaugarri funtzionala izan daiteke, edozein jendartetakoa akaso, baina aspaldi bihurtu zen jendea gobernatzeko eredu, eta autonomia kamusteko bide. Modernitatean sozializazio eredu nagusia hura izan da.
2013
‎Atzo hemeretzi urte, EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Chiapasen (Mexiko hego ekialdean) altxatu zen, indigenen eskubideen alde borroka egiteko asmoz. Urtero bezala, aurten ere altxamenduaren urteurrena ospatu dute zapatistek, baina aspaldi ez bezalako jendetza bildu, eta aurrekariak bildu dira aurtengo ospakizunotan. 40.000 pertsona inguruk bat egin zuten Chiapasko hainbat komunitatetan abenduaren 21ean, maien egutegi aldaketa zela-eta EZLNk antolatutako martxa isiletan, komunitate indigenen beharrak bete gabe daudela gogorarazteko.
‎Aurreikuspen horrek are urduriago jarri zuen Amaia. Ez zen inoiz irla britainiarretan izan, baina aspaldi zebilen izen baten bila. Izen hori O. Connell zen.
‎Aitzol Urkia: Gazteago nintzela, eskiatzera inoiz joan nintzen, baina aspaldi honetan, ez. Lotsagarria iruditzen zait mendiekin egin dutena, horrela ustiatzea, etekin pribaturako.
‎Lapitzarekin eta luma muturrarekin egindako lanak ekarri dituzu.Bai. Orain 37 urte oleoarekin hasi nintzen, baina aspaldi honetan luma muturrarekin egiten dut lan. Argazkietatik abiatuta baserri, ermita eta paisaia asko egin ditut.
2014
‎Bai eta ia hemendik kanpo sortua. Bilbotarra naiz baina aspaldi nago Euskal Herritik kanpo. Euskara ikasi nuen 20 urterekin kanpora bizitzera joan aurretik eta nolabait TELPa eta ama izatearekin batera hasi nintzen euskara berriz erabil tzen.
‎Izan ere, bazkaltzera geratuta zegoen Antoniorekin, eta bere burua prestatzen ari zen Gobernu Ordezkaritzatik deitu ziotenean. Gaua, berriz ere, etxetik kanpo pasatua zuen Antoniok, baina aspaldi zeukaten eginda hitzordua, eta ziur zegoen ez ziola hutsik egingo; ikerketa taldeko ertzain batek konfirmatu zion bezala, handik egun batzuetara, Antoniok erreserba eginda zeukan jatetxean, bi lagunentzat. Erabakia hartua zuen, eta goiz hartan bertan berretsi zuen, ispiluaren aurrean:
‎(Medikua ona izatea da inporta diona, ez medikuak euskara jakitea edo ez jakitea, etab., etab., hori orain esaten digute, baina aspaldi dago idatzita).
‎Begira, laztana, esan diot, badakizu inoiz ez naizela izan poesia zikinaren zale, baina aspaldi honetan zabortegiaren biztanleak gara.
baina aspaldi du dakigula
2015
‎Marta. Guatekearen hasieran ikusi nituen Jokin eta biak, baina aspaldi ezkutatu zitzaizkidan, eta beraietaz ahaztu nintzen, jada alde egin zutelakoan edo. Pozten nintzen hala ez izateaz hala ere.
‎Kortazarrek ez zirudien berotuta, edo zetorren borrokak asaldatuta; lozorrotutako aurpegia erakusten zuen, tristura pixka baten eta ahariarekin partekatzen zuen pattarraren eraginez. Gizon bakartia zen, inoiz izan omen zuen emakume bat, baina aspaldi hartan bakarrik bizi zen, aurrera egiteko nekeak jota. Urduritasunak igurtzita baina burua tente sartu zen Kortabarria, harrotasuna izan nahi zuen harrokeriaz zipriztinduta.
‎Lehenik hitz batzuk eskainiko dizkiet ingelesez erabat mozkortuta dauden nire soldaduei. Ondoren, hitz batzuk eskainiko ditut gaztelaniaz”.Animatuta dago, eta harrituta ere bai, “antzerkia egin izan dut, ezer gutxi, baina aspaldi! Eta kaleko ikuskizun batean, noski, sekula ez.
‎—Begira, ez dut zuregatik esaten, baina aspaldi honetan jende gehiegi hasi da iraganeko kontu mingarriak iraultzen, lurperatuta zeuden zorigaiztoko gertakariak. hobe esanda, dagoeneko atzenduta zeuden zorigaiztoko istorioak argitara ateratzen inolako beharrik gabe. Orain gerra haren kontuetara itzultzeak gorroto zaharrak eta sendatuta zeuden minak berpizteko baizik ez du balio.
‎—Bai, behingoan irakurri nuen. Apalategian daukat, baina aspaldi ez naiz hartzera ausartzen. Liburua irekiz gero, orriak zuritan agertuko direla begitantzen zait.
‎Uste dut dagoeneko esan dizudala, baina aspaldi izan zen, oker egon naiteke.
‎Ulertzen dut, baina aspaldi izan zen.
2016
‎Alderantzizko bidaia egiten ari zen horietariko bat? Beharbada, baina aspaldi, Erek eta ziminoen aroan egoteagatik, erromatar arotik iragan omen zela... Nor beraz?
‎Hala uste izan baitzuen Jainkoak, mintzaira bat baizik munduan ez zela. Hala zen, bai, berak kudeatzen zuen lurraldean, noski, Adan eta Ebaren ohiko Edenean, Noe eta bere jatorrizko jendeen artean, baina aspaldi, beste hizkuntza mordo bat bizirik zegoen munduan zehar, beraren kontrolpean ez zeuden eremuetan, eta hori, berak jakin gabe, noski. Jainkoa ez zela dena ikusteko gai horretan garbi agertu zen.
‎–Arrazoin duzu, baina aspaldi egin nuen zin honat jinen nintzela, eta azkenik bete dut hitza.
‎–Bai, baina aspaldi ez dut erabili. Erosketak etxera ekartzen dizkigute.
‎Badakit asmo onez ari zarela, baina aspaldi ezagutzen ut Mikel, eta ez du gezurrik esaten.
‎(" Kontuan hartzen badugu" hezur eta haragiaren teoria" Indiatik Siberiaraino aurki daitekeela, eta gainera aztarna moduan sumagarri dela halaber Errusiako herri mongoliar eta turkiarren artean, arrunta dela Txinan; azkenik, Mahabarataz geroztik ageri dela Indian, ezin uka daiteke italiar bidaiari zor dioguna kontzeptu zeharo oinarrizko eta garrantzitsu baten argiztatzea dela, esparru izugarri zabal batean hedaturiko senidetasun sistemak berreraikitzeko giltzarri izan daitekeen kontzeptua. Esparru izugarri zabala, bai, baina aspaldi batean nahiko homogeneo izan zitekeena, iraun duten aztarnen banakera sakabanatuak iradokitzen duenez...") (Itzulpen moldatua frantsesetik.)
‎Donna Leon estatubatuarra da, New Jerseykoa, 1942an jaioa; baina aspaldi Venezian bizi da.
‎– Filmazioko batekin egin diagu txama. Sortzez nafarra duk, aetza, baina aspaldi ari duk Ameriketan. Agintzen duenetakoa duk produkzioan, eta ibilgailuen trukea egiten lagunduko ziguk, zaharren ordez berriak!
‎Agian inor izan zinen aspaldian, baina aspaldi izan zen hori.
‎Musika ona, beti betea baina aspaldi ez naizela joaten.
‎Birritan, baina aspaldi.
2017
‎Beharbada, amak ni alabarekin bakarka laga nahi ez horrek nire gizontasuna kilikatu egiten duelako, eta, hori apaizari dagokion sentipena ez bada ere, nire erialdian hainbestetan ezertarako gauza ez nintzela iruditu ondoren honelako zerbaiten beharra nuela aitortu behar; eta gainera, utzi nahi ez horretan, alabaganako maitasun eta ardurarekin batera, nik uste bere espa eta bekaizkeriak ere badutela zerikusia, horrekin alabak gertuago eta amak berriz urrunago baninduka bezala. Harrokeriazko usteak izan litezke hauek denak, ez oso kristauak eta guztiz desegokiak, inondik ere, elizgizon batentzat, baina aspaldi hartu nuen nire burutapen eta arrazoibideak zuri diren direnean azaltzeko asmo eta erabakia, eta horretantxe segitzen dut, nahiz eta, zuk azkenengoan gogorarazten didazun bezala, nire jardun hau ez ongi uztartu, ez gure mintzairari ohi dagokion herabetasunarekin, ez apaizak auzi hauetan gorde beharreko lotsarekin. Alabaina, nire jarreraren bultzagile bakarrak ez dira, hala irudi lezakeen arren, nire ausardia edo ausarkeria zangarra, ezta hantuste arranditsu hanpatua ere.
2018
‎Txomin Aranaz gain, beste hiru euskal herritar ariko dira aurten Dakar rallyan: Oscar Romero eta Fausto Mota gasteiztarrak. Mota Portugalen jaioa da, baina aspaldi bizi da Gasteizen, eta Pierre Calmon hazpandarra.
‎Helenek gutunean aipatzen zuen Andres hura bera da, bai. Entzuna zuen higiezinen agentziaren batean zebilela lanean, baina aspaldi hartatik ez du harekin harremanik izan. Helenek dakiela, ez zuen odol deliturik, beraz Itunari atxiki zitzaizkionetakoa izango da, eta ia seguru dago azkeneraino iraun zuela TRIAn.
‎–Hobe xerra bat jarriko bagenizu, baina aspaldi ez dugu horrelakorik.
‎Hala ere, horien bila joan gara bidaia baten antza hartu duten elkarrizketa hauetan barrena. Bagenekien erantzun zehatzak bildu beharrean galdera sorta berri batekin egingo genuela topo; baina aspaldi ikasi dugu ziurgabetasunak arakatu gabeko leku interesgarrietan koka gaitzakeela. Eta halabeharrez, lehen saltoak korapilo nagusira eraman gaitu:
2019
‎Pikua (Ficus carica) jatorriz Ekialde Hurbileko fruta da, baina aspaldi sartua behar du Europa mendebaldean ere, Euskal Herriko luze zabal osoan zehar hazten baita gaur egun; Deban (1434) eta Plentzian (1506) aipatua da, eta Hondarribiko Alde Zaharreko indusketetan erruz agertu da XVI. mendeko aztarnei loturik. Pikuarekin lotutako leku izenak Gipuzkoako baserrietan agertu dira batik bat:
‎Lasai egoteko esan digu, sobera dakiela ezkutatzen eta. Hiltzaile horiek inoizkoren baten soilik ikusi dituela, baina aspaldi ez direla honaino etorri. Honaino etortzeko derrigorrean oinez etorri behar da, eta berak uste du madarikatu horiei oinez ibiltzea ez zaiela lar gustatzen.
‎Aurrekoek baino harreman gehixeago dute euskararekin. Ulertzeko arazo handirik ez, baina aspaldi ahaztu zituzten euskararen ebakerak eskatzen dituen mugimenduak. Aurrekoen aldean gazteak dira eta, euskararekiko indiferenteak badira ere, gehienek badiote halako sinpatia bat.
‎Ernai eta Aitzina gazte mugimenduek 40 urte betetzen dituzte eta Lemoan antolatu duten Gazte Topagunean parte hartzera gonbidatu gaituzte. Lehen ere izana naiz Euskal Herrian, baina aspaldi honetan itzultzeko gogoa nuen gatazka politikoaren ondorioz egoera benetan gogorrak bizi dituen herrialde honetara.
‎Eta natura deitu die umeen genitalei. Ez dakit zergatik, baina aspaldi irakurritako Atxagaren poema baten hasiera ekarri dit gogora: " Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan,/ eta dakizkien hitz guztiak ekartzen ditu gogora;/ gutxi gora behera, aditzak barne,/ hitz./ Eta gero pentsatzen du:
‎Mendian ibili denak badaki aldapa beherak aldapa gorak baino gehiago hondatzen dituela oinak eta hankak. Sentipena dut ez naizela honezkero guztiz jaitsiko Altuberen maldatik, baina aspaldi handitik darabilt xuxurla bat (iradokizuna, gomendioa, agindua?) esaka jiratzeko iparraldera, egiteko hemeretzigarren mendetik atzera, begiratzeko orduko ispilu haietan. Ez iparraldea ez hemeretzigarren mendetik atzerakoa zaizkit arrotzak, handik etorriak dira neurri batean Otto Pette eta Ifrentzuak saileko liburuak, baina ezen zein zerenik gabe.
‎Esan dizut makal zegoela semea, behar bezala jan gabe, behar bezala lo egin gabe, gogo txarrez jaiki zen. Atzeratu ahal zen guztia, bidaia, edo dirua eskatu ahal zen trenez joateko, baina aspaldi zegoen pentsatuta oinez joatea, eta semea ez zegoen hain txarto ere, apur bat gorri begiak, sukar apur bat, baina ume gogorra zen, argala, oso argala, baina gogorra.
‎Ez dut ezer esan baina aspaldi nago haiekin.
2020
‎–Karranka galanta dakarzue, orga gantzutu behar –esan die gizon handi eta potolo batek. Donato Landibar da, Aezkoako semea baina aspaldi batean Egozkuera ezkondua, eta ehiztari amorratua inguru hurbilean denek dakitenez– Zer duzue, zeporik eta bai?
‎Liskarraldi bortitz horietako batean gertatzen dira Vicenzik kontatzen dituenak, lursail baten eta hango errotaren jabetza zela-eta aspalditik zetorren konpondu ezina gogortu zen bolada batean. Ozzetatarrek zioten errota eta inguruko lurrak beti haienak izan zirela, baina aspaldi batean, oso garbi ez zeuden arrazoiengatik, capriatarren eskuetara pasatu omen zirela. Usurpazioa irentsi ezinik, lur haiek erreibindikatzen tematzen ziren Ozzetan izandako azken jaun guztiak.
‎Bai baina aspaldi hartu genuen erretiroa.
‎Bai baina aspaldi ez dudala Test bat balitz, nola hobea lortuko nuke.
2021
‎Liburu berria erosteko aitzakia izango zuen, hartara. Liburuak zituen kapritxo bakarra, baina aspaldi ez zion bere buruari gastu hura baimentzen. Liburuaz gain inbertsio gutxi behar zuen:
‎Mario (Iñigo Aranbarri) eta Ander (Kepa Errasti) umetatik elkar ezagutzen duten baina aspaldi elkarren berri izan ez duten bi lagunen arteko bidaia kontatzen du Fadoak entzuten zituen gizona obrak. Gaztelako (Espainia) lurretan barrena joango dira bidaian, kamioi batean, eta bidaia horretan agertuko zaie hirugarren pertsonaia:
‎SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Estatu Batuetan da dagoeneko Iñaki Reta 37 urteko akordeon jotzailea, sortzez arabarra baina aspaldi Nafarroan finkatua eta nafar jotetan espezialista, Iruñean (Irabia) eta Gasteizen Jota Eskolak dituena. Bi urtez egoteko plana du, aukera bat baliatzen ari baita San Frantziskotik hurbil, Concord herrian, eskola batean espainola irakatsi eta ber denboran duela urte batzuk ezagutzen hasi zen euskal diaspora ezagutzen segitzeko.
‎Bai, baina aspaldi honetan urrundu zarete pixka batean!
‎Hamar urtez aritu da Gramatika Batzordea argitalpena prestatzen, baina aspaldi hasi zen gramatika lantzen. 1980an sortu zuen Euskaltzaindiak lantalde hori, eta 1984an argitaratu zuen EGLU edo Euskal Gramatika:
‎Bai, baina aspaldi nabil jotzen. Duela 11 hilabete hasi nintzen proposamenak jasotzen eta hasieran ezezkoan nengoen, baina gero hobeki pentsatu eta ekainean hasi nintzen kontzertuak ematen.
‎Lurgaiak 18 urte daramatza gaur egin dutenaren antzerako zuhaitz landaketak antolatzen. Urdabai ingurua da beraien lan eremu nagusia, baina aspaldi honetan esparru hori zabaltzen dihardute. Auzolanean eginiko landaketok Lurgaiakoek egiten duten lanaren berri emateko eta euren helburuak azaltzeko oso garrantzitsuak direla dio Gallegok," dibulgaziorako eta kontzientziaziorako" tresna egokiak direlako.
‎Gehitura, Euskal Herriko lesbiana, gai, bisexual, trans eta intersexual elkartera, hurbildu nintzenean nire komikia erakutsi nien, eta, gustatu zitzaienez, 2013an Gehitu Magazinean binetak argitaratzen hasi nintzen. Ana hasiera hasieran ni nintzen, baina aspaldi gainditu ninduen, istorio berri asko hartu dituelako. Jaio zenean, emakume lesbiana bezala nituen baldintzak beste ikuspegi batetik begiratzeko balio izan zidan.
‎Interesgarriak ziren estrategikoki ere Malthusentzat. Evo Ipar Amerikan bizi zen; Indira Indiako penintsulan jaioa zen, baina aspaldi mugitu zen Ozeaniako uharte batera, eta etxandiak zeuzkan Australian ere; eta Suu, azkenik, Asia erdialdeko herri batekoa zen, eta etxandiak zeuzkan ia kontinente osotik.
‎Gure garaikidetasuna gehien markatu duen idazlea bera dugu horren adibideetako bat. Mundu sinbolikoetan eta alegorikoetan ezagutu genuen Bernardo Atxaga, baina aspaldi sartu zen fase errealista bete betean, eta ez da geroztik Obabako mundu fantastikoetara itzuli. Karrera zeharo desberdinak egin dituzten arren, Joseba Sarrionandia belaunaldikideak ere aspaldi abandonatu zituen bere ipuingintza liluragarrian ageri ziren mundu eta aukera magikoak.
‎Olabeagako tunelak bere horretan dirau, egun, oraindik ere. Tunel honen gainetik trenbide zaharra dago, baina aspaldi ibili zen handik azken trena. Olabeaga auzoa –Bilboko Norbegia txikia– eta San Mames futbol zelaia lotzen ditu tunelak.
‎(Ez zakiat zer daukan, baina aspaldi honetan ongiezta zagok!)
‎Arlo konbentzionalean jarduten duten konpainia askok erabiltzen dute ditxosozko izendapen hori, modernoagoak edo izan nahian, eta, askotan, beren ideia falta edo maila eskasa zuritzeko edo mozorrotzeko, muturreko kasu hau adibide: aspaldiko enpresa batek (lehen konpainiak deitzen ziren, baina aspaldi enpresa izaera hartu zuten) gaztelaniazko antzezlan bat estreinatu du lehen, eta orain euskarazko bertsioa ikustera joan naiz. Dena izan da desastre hutsa gaiaren tratamendua, argumentua, antzezpenak…, baina eremu eszenikoan ez zegoen betiko sofa hura, eta dekorazioak ez zuen betiko naturalismo zamatua erakusten, ez zuen irudikatzen etxe bateko egongela klasikoa.
2022
‎Berez, ez da seinale ona zu oso lanpetuta ibiltzea, baina aspaldi honetan...
‎Izan ere, Neona taldearen lehen lana kaleratu berri dute, baina aspaldi hasi ziren taldekideak elkarrekin jotzen. Natali Izagirre taldekideak ematen zion izena orduan taldeari (Natali).
‎Ondarroan (Bizkaia) jaio zen Piztiak taldea 1991n, baina aspaldi kostaldeko herri horretatik kanpo bizi dira Josu Aranbarri (baxua eta ahotsa) eta Txomin Uribe (gitarra eta ahotsa) taldeko bi kide historikoak, banda sortu eta azken hiru hamarkadetan hura gidatu dutenak; Aranbarri Bilbon eta Uribe Azpeitian (Gipuzkoa). «Pello [Larrañaga, taldeko bateria jotzailea] eta Jesus [Galan, gitarrista] ere Urola eskualdean bizi dira, eta azkenean ni baino ez naiz gelditu Bizkaian.
‎Bakailaoa da euskal arraina, horrelakorik bada, bertoko arrantzaleek etxetik oso oso urrun harrapatua betidanik: horrek ospeaz jantzi ditu euskal arrantzalea eta euskal sukaldaria, baina aspaldi honetan neurriz gaineko ustiatzeak galbidean jarri du arraina. Barens itsasoan (Artikotik gertu), Iparreko Itsasoan, Ipar Atlantikoan, Baltikoan eta Mantxatik hasi eta Bizkaiko Golkoraino, ur hotzetako (0° C 12° C) planktonez eta arrainez elikatuz bizi da, normalean 500 600 metroko sakoneran, tarteka 200 metroraino ere datorrela.
‎Pasaportea txanbraren barruan sartua duela egiten du alde. Hamaika aldiz egon da egoera horretan gizon baten aurrean, baina aspaldi ez zitzaion horrelakorik gertatu. Presaka, ia korrika egiten du alde parketik eta hartzen du geltokiko ilaran dagoen lehen taxia.
2023
‎horiez eta gehiagoz betetako liburua dugu Castillo Suarezek (Altsasu, 1976) plazaratu berri duen Alaska (Elkar, 2023) poema bilduma. Bere jaioterriko errepide bazterrean zen baina aspaldi abandonatuta dagoen hotelaren izena eman dio Suarezek bildumari, eta 54 olerkiz gain, sarrera narratibo bat ere jaso du bertan.
‎Jon Bilbao (Ribadesella, Espainia, 1972) meatze ingeniaria da ikasketaz, baina aspaldi ohartu zen literaturak eta idazketak erakartzen zutela baliabide energetikoak aurkitzeak baino gehiago. Ordudanik nobela eta ipuin bilduma mordoxka argitaratu ditu, tartean Kometaren eraginpean —Jon Alonsok euskaratua eta Txalapartak 2014an kaleratua—, Estromboli (2016) eta Los extraños (Arrotzak, 2021).
‎Bat hasieratik. Beste biak gero, baina aspaldi samar, nolanahi ere. Haiek ezagutu zituztenak bizi dira oraino, baina horiek ere gero eta helduago, gero eta zaharrago.
‎Bakarrik ateratzen da beti, eta inoiz ez da agertzen laneko afari edo ospakizunetara. Detailetxo bat da baina aspaldi utzi zion bere urtebetetzearen egunean pastak ekartzeari, besteok egiten dugun bezala.
‎–Hemengo artxibategian egonen da, nonbait, baina aspaldi ez dugu begiratu. Dena den, ongi dakigu zer dioen.
‎Autoan sartu eta ohartu da teak txizagura emango diola eta ziurrenik Palentzia aurretik geratu duela. Ez du irratirik jarri, ez du beste ahotsik nahi, ez du musikarik nahi, ez dira bi aste azken bidaia egin zuenetik, baina aspaldi izan zela iruditzen zaio. Bigarren deia jaso zuenetik, denbora gizendu eta laburtu egin da aldi berean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia