2009
|
|
Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi
|
bai
ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
|
|
goranzko biraketa bat eragin baitzion pistolari, hogeita hamar bat gradukoa, biktima tirabidetik kanpo utzi eta orduan, orduan baizik ez? tiro egiten zuela; eta, halere, Domingok ongi
|
bai
ongi ikusi zuen nola biktima gelditu zen ziplo, haren gorputzak goitik behera egiten zuela, mugimendu baldar batean; zer antzerki mota zen hura, baina?; edo zer erakutsi nahi zion bere buruari, etsaia barkatzera bultzatzen zuèn jarrera errukizko harekin?; bere kideak baino pertsona hobea zela?; zergatik zen hobea, ordea?; ez al zekien, bada, barkatuak izan zitezkeenak ez zirela barkaberak izango... potroei itsatsita eta ongi helduta zegoèn edozein zorri kuadrilla deuseztu eta desegin behar, azazkalen artean banan banan hartuz eta gupidagabeki lehertuz?; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, Domingok haserre zirudien bere buruarekin, halako moldez, non, itzulerako bidean Gonzalok bere iritzi hura berriro azaldu zionean:
|
|
" Burgeskume txiki handi bat besterik ez haiz!"; arrazoi haiekin batera, baina –biktimari tiro egin edo ez egin, hartan zetzan auzia–, Domingok bazuen beste arrazoi bat, menturaz, itzaletik bultzaka ari zitzaiona, norabide jakin batean: ...tik jokatu zuen Domingok –sei zazpi segundoko barne borrokaren ondotik, antza– jokatu zuen bezala, pelotoi buruak su egiteko agindua eman ahala Domingok –begi bat itxita, bestea zabalik– goranzko biraketa bat eragin baitzion pistolari, hogeita hamar bat gradukoa, biktima tirabidetik kanpo utzi eta orduan –orduan baizik ez– tiro egiten zuela; eta, halere, Domingok ongi
|
bai
ongi ikusi zuen nola biktima gelditu zen ziplo, haren gorputzak goitik behera egiten zuela, mugimendu baldar batean; zer antzerki mota zen hura, baina?; edo zer erakutsi nahi zion bere buruari, etsaia barkatzera bultzatzen zuèn jarrera errukizko harekin?; bere kideak baino pertsona hobea zela?; zergatik zen hobea, ordea?; ez al zekien, bada, barkatuak izan zitezkeenak ez zirela barkaberak izango... " Kendu ditiagu sasi batzuk, eta justizia eta askatasunaren loreak oparoago haziko dituk orain... ezta, Domingo?", Domingok ez baitzion, joanekoan bezala, mihiari eutsi; aitzitik, honela erantzun zion:
|
|
Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi
|
bai
ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
|