Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 570

2000
‎Gaur egungo hizkuntzalarien artean ez dago zalantzarik euskara hizkuntza preindoeuroparra dela. Horregatik, iturriak behar bezala erabili izan balitu jakingo zuen, bai horixe, Antonio Gómez Moreno eta Ramón Menéndez Pidal ikertzaile bikainek egoki eman zutela gai horren berri. Gainera, Antonio Tovar eta Koldo Mitxelenarekin mintzatua zen Gómez Moreno euskararekikoan.
‎Hitz asko dira interjekzio modura erabil daitezkeenak: gora!, eta kito!, bai zera!, bai horixe!, hara!, pikutara! etab.
‎Kontrata izugarriak lortzen zituen. Berak eskainitako bigarren subkontrata onarturik han geratu izan banintz, aberastuko nintzen, bai horixe. Halakoxea zen pagotxa!
‎Askotan, izugarri askotan, beti gertatzen zela esango nuke, neuri tokatzen zitzaidan tarta hura. Zorte ikaragarria nuen horretan, bai horixe. Lagunak harrituta geratzen ziren;" gaur ezetz tarta hik atera!" esan zidaten behin; nik orduan:
2001
‎(Marisari) Ardorik bai? Afariko onena da, bai horixe...
‎Eta, euskarazko hedabideen egoera guztiz bazterrekoa den arren, onartu behardugu egunero sortzen den testu kopurua gure eskoletako beharrak asetzeko erabatnahikoa dela , bai horixe! Endemikoa zirudien material eskasiaren gaitza zirt zartbatean konponduta!
‎Horregatik, unibertsitatetik bota zutenean, irakasle partikular bat kontratatu zuen eta egunean 6 ordu pasatzen zituen latinarekin bueltaka. Azkenean ikasi zuen, bai horixe! Fakultateko irakasleak baino dexente hobeto interpretatzen, irakurtzen eta hitz egiten zuen latinez.
‎‘Begiratu, bai horixe! ’ esan eta barreka hasi zen. ‘Begiratu! ’ esan eta barreka lehertzen zen.
‎Latina eta antzekoez gainera, euskara ere irakatsi du, bai horixe, luzaroan eta etengabe. Laudorio truk, lekuko bakarra aipatuko dut orain:
‎Beno, Borges ez, baina bai Borges bezalakoa. Badakit, bai horixe.
‎Mantxolak Jokin askatu behar izan zuenean egundoko porrota jaso zuen. Ukabilkada latza, bai horixe! Orain nagusiak lasaitzeko zerbait behar zuen.
‎– Boterea eskaini zenien emakumeekiko tratu duin baten truke. Erabaki arriskutsu eta ausarta, bai horixe! –jaulki zitzaidan miresmen puntu batez.
‎Hi tipo legala hintzela sinesten hasia nengoan... Baboa ni, deskuidu ederrean nengoan, bai horixe!
‎Tiroka uxatu eta oraindik ere korrika ariko dituk, nor baino nor lehenago iritsi haien piztia zulora. Egun hartan ehizaldi ederra egin genian, bai horixe! Ez da hala Louis?
‎– Bitxi ederra, bai horixe! Ederregia inor hiltzeko; nahiz eta Steve bezalako urdea izan.
‎Soineko beltz batek estu estuan tailatzen zizkion bere gorputzaren forma sentsual haiek guztiak. Ederra atsoa, bai horixe!
2002
‎Horregatik jo zidan, ez bat eta ez bi, zaplazteko hura, etxean sartu orduko, udako egun bero batean. Ederra eman zidan, bai horixe! Eta ni begiak zabalik gelditu nintzaion, esplikazio baten bila.
‎Non dagoz ingelesak?, itaundu eustan behin sozialista batek; eurak ehiza hegazkin sobietikoak ekarri ebezala. Eta nik erantzun neutsan eurek gerrea ekarri ebela, amorratuta erantzun be; baina arrazoia eukan, bai horixe, arrazoia eukan: non egozan ingelesak?
‎– Bolinen agindupean egozanek ederto egiten eben euren beharra, bai horixe! –onartzen zuen Josek– Danok geunkan haren barri.
‎Harritu zaitu pixka bat Bilboko horrenbeste argazki Londresko prentsan ikusteak. Afrikako herri bateko edozein auzunek aukera gehiago du, bai horixe, arreta handiagoa. Baina hor dago Bilbao, garbi eta distiratsu zeru urdinaren pean, titaniozkoa.
2003
‎" Sermoe" honek badauka, gure artean, sermolari ospetsu bat be: mutilzaharra bera bihotzez eta umore onez gazte gordin beti, bai horixe!, Arandiagoitiko semea, Benito Uribe. Gure" sermolari" honek, buruz dakizan bertsuok esateko, badauka berarizko" liturgia" antzeko bat be.
‎Bizkaian euskerearen alde, batez be euskal alfabetatzearen barruan, ahaztu ezinak dira, bai horixe, Montiano jaunaren antzeko gizonak eta, batez be, Euskerazaleak alkartea. Zelan ahaztu, esate baterako, alkarte honen diruzain zorrotz eta euskalzale sutsu izan zan gure Jose Maria Makua?
‎Ohiko bideari ekin ezinik, Jainkoak bide zidor hura erakutsi zion, eta berak, don Kosmek, bide zidor hari ekingo zion. Jainkoaren esanekoa baitzen alkate jauna, bai horixe! Ordea, bazkal ondoren, bat batean, don Kosmeren tripatik hots bat atera zen:
‎–Nik harrapatuko dut eta nik ehizatuko dut Pelloren oilar ero lotsagabe hori, bai horixe!
‎Ai, zer nolako infernua pasatu zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio! Izan ere, Jainkoak barkatu egin baitzion, bai horixe! Eta badakizue nola...?
‎" Nik harrapatuko dut eta nik ehizatuko dut Pelloren oilar lotsagabe hori, bai horixe!", esan zuen beste noizbait. Eta harrapatu arte ez du etsiko.
‎–Zure plana oso ona da, baina gaueko eginbeharrak utzi nire kontu, bizpahiru lagun baditut-eta, teatro hori ezin hobeto egin dezaketenak: ‘azpil nahaspil’ bikaina, bai horixe! –eta, arnasa betean hartzen zuela, segitu zuen–:
‎Ba  tzuentzat, kaskagogorrak dira euren eskubideei irmo eusten diotenak, zer ote lirateke baldin eta eutsiko ez baliote eurenari, batez ere txikiak? Harrigarria da ikustea handiek eurek ze irmo eta gogor eusten dioten eurenari, bai horixe! Bestela esatea gezurra esatea besterik ez da.
2004
‎Badoa jendea, beraz, boza ematera eta bada noren alde bozkatua, bai horixe: Falange Española de las Jons, La Falange, Democracia Nacional edota Irak bonbaz jostea defendatu zutenekin hasi eta ezkertiar usaineko aukeretara arte.
‎Eta, azkenik, txertoek ere kale egiten dute," konpainia farmazeutiko guztiak batera arituz ere, Suitzako lurraldearen premiak estaltzeko beste gaitasunik ez daukatelako", Osterhausen hitzetan. Kezkatzeko moduko iragarpenak, bai horixe!
‎Batzuentzat maitasuna izan daiteke; beste askorentzat, aldiz, boterea. Galdera konplikatua, bai horixe!
‎Gure Finiri ere beti esaten diot nabarmena ez izateko baina, alperrik da... Mantsotuko dira hemendik urte batzuetara, berez, bai horixe! Biaje bat egiteko trena lakorik ez dagoela esaten dut nik beti baina, gaur aspertu naiz trenean gazte gogaikarri batzuekin.
‎Eta nik, nire artean: bai horixe, maitea! Berba jario bizi bizia da zure erdara, belarrien gozagarri, baina euskaraz hasi eta buruko ileak laztu egiten zaizkit:
‎Euskal prentsaren zoriak euskaldunaren hizkuntza kontzientziarik eza nabarmentzen du, ezer nabarmentzekotan. Jakina, badakit, bai horixe, ahozkotik idatzizkora dagoen tartea tarte handia dela, eta horrek izan ditzakeela bere azalpen bideak. Dena dela, ni neu auzi honetan Ibon Sarasolaren irizkideago sentitzen naiz.
‎Bai, bai horixe!
‎Oso gizon egokia da, bai horixe!
‎Je, je, je! Dibertigarriak zarete, bai horixe!
‎Eta irten ginen, ekin genion mugaz bestaldera eramango gintuen aldapari, utzi genuen atzean Juan el Pitoren benta, heldu ginen mendateko gainera, eta beherakoan, nik ez dakit zer gertatu zitzaigun, automobilak zibarena egin zuen, bidegainean koipe aztarnaren bat zegoelako, baharbada. Ikaratu ginen, bai horixe, amildegi baten ertzean doi gelditu baikinen! Eta aitak hasperen egin zuen, berdin egin genuen amak eta biok, baina amona Sinforosak ez:
‎–Futbol izarra baldin bahaiz –esan zidan, ni ondoan ninduela–, citroënekoa bezalako neskak izango dituk, seme, nahi adina. Nik lortu ez dudan guztia lortuko duk, bai horixe!
‎Bai, txoko aparta da hau, eta toki pribatua ere bada, nik uste: berriketan egiteko leku aproposa, bai horixe!
‎Atsedenaldian geundean, eta guk atsedenik ez! Izan ere, gu aurreratuak gintuan sexu kontuetarako, bai horixe! Jendeak begiratzen zigula?
‎Zer poza eman zidan! Eta nola sentitu nuen, telefonoa eseki bezain laster, aski zela amona Sinforosa bezalako emakume bat ezagutzea, bizitzak merezi zuela eta merezi zuela esateko, bai horixe!
‎Egunen batean, zu baino gizonago naizela demostratuko dizut!". Tipo hari demostratu behar nion, halako batean, nor nintzen, bai horixe!
‎Eta hari, noski, aukera izan nuen momentuan –beste hiru lagunekin aurkitu bainuen–, dantzalekuan gertatua kontatu nion. Pozik utzi nuen, bai horixe!
‎Gainera, hasieratik itsutu nintzen, eta alde batetik ulertzekoa da, hainbeste gutiziatzen nuen nik hura bezalako neska bat, eta hain ohiz kanpoko erabakiaz sartu zen emakume hura nire bizitzan, uholde bat balitz bezala, bidean aurkitzen zuèn guztia aurretik zeramana...! Itsu nengoen, bai, eta, itsutzen den jende guztiak bezala, karikatura bat bihurtzeko arriskuan... baina ni arrisku hura eta beste mila arrisku hartzeko prest nengoen, bai horixe!
‎–erantzun zidan amonak goibel samar; haren goibeltasuna, ordea, berehala urtu zen irri batean–: Baina egunen batean jarri ditek, bai horixe!
2005
‎" Tristea izan zen, bai horixe. Preso hartu zutenetik ez genuen ikusi", dio Felisa Urkiagak.
‎Eta nekatuta zaude, bai, nekatuta oporrak prestatzeaz. Eta oporretatik bueltan ere, nekatuta bueltatuko zara, bai horixe. Orduak pasatuko dituzu arropak garbitzen, etxea txukuntzen eta erosketak egiten.
‎Lehenik eta behin, burutu bako asmoak eta eginkizunak lerroan jarriko ebazan. Baikorregia bera, bai horixe! Amaibako zeregina irudian, buruko fitxategian sartu eikean lerrodun orririk handiena be gainezkatuko leuken betebeharrak jatorkozan eta lerrokadan.
‎–Lasai, Boni Bon, oraindik ez dut bukatu eta. Izan ere, gure enborrean eta beste enbor askotan ere, badago Juan Sebastian baino meritu handiagorik duen jenderik, bai horixe! Emakumeak, esate baterako.
‎Ez zuen hitz gehiagorik egin. Beharrik ere ez, garbi baitzegoen zerbait gertatu zela, bai horixe! Jarraian, baina, izotzaldiaren erdian, su txiki bat sentitu zuen, amorruaren sua?, handituz eta handituz joan zitzaiona eta izotz guztia urtu ziona, bizpahiru segundoren buruan.
‎Ezetz, Anbrosio ez zela enteratzen, baina horregatik enterarazi behar zuen, bai horixe!
‎Eta bere urguilua, zer?? Urguilu handia behar baitzen modeloa izateko, bai horixe! Eta harrak aire gehiago eskatzen zion, eta Inesek, zekièn bide bakarretik eman zion, amonaren hauspoetarako bidean jarriz:
‎–Bada, edukazioaz hitz egiten dizut, bai horixe, urdanga zikina!
‎Baina begira lehengusutxoari, ze lizun itzuli zaigun. Niretzat hobeto, bai horixe! Baina zer diozu, marizikin halakoa?
‎Handik gora hasi, eta aldapa gogorra igo, Auntzbeltzeraino, 673 m. Han ekialdeko norabidetik hasi gara iparrerago jotzen, aldaparik gogorrenari helduta Gandorretara iritsi eta ipar ekialdera, gailurreraino. Gogor zaude, bai horixe. Mendi lepo hau jaitsi eta apur bat gora eginda, Artatxagan duzu, 998 m. Ezkerretara dakusazun tontor hori Txigaleku duzu, 908 m. Handik behetik, ordea, ipar ekialdera, Durango dago, eta kontrako aldean Dima.
‎Horregatik ez bazen ez nion kenduko hona etortzeko ideia. Polit zegoen, bai horixe. Hoteleko gela, xanpaina, ohea...
‎Hotz dela dirudi, horrelako erliebeekin esango nuke zeta gorri distiratsu horren azpian ez duela besterik. Braillez idatzitako, bai horixe. Horretan aldea ateratzen dio Madokari.
‎–Batzuetan, nahastu egiten nauzu pixka bat, esan zidan Adelak, txokolateari beste zatitxo bat kenduz?, baina atsegin zaitut, poeta bihotza duzu eta; bai horixe.
‎Neuk egin nituen eskaera guztiak, errektoreari eta, izenda zezaten. Jai ederra izan zen, bai horixe!
‎Bederatzi urte kanpoan igaro eta hona etorri nintzenean, pentsatu nuen, zein da biderik onena berriz ere euskararen jabe egiteko? Hoberena baserrietara jotzea zela erabaki nuen eta horretan erdi erditik asmatu nuen, bai horixe!
‎Begia kameraren zuloan, gogoetari lotu zitzaion Graxi: bai horixe zen, jendeek elkarrekin hitz egitea xerkatzen zuten eta aldi berean eskapatzen ziren, hitz egitea baino gehiago desiratzen bailuten, hala nola gatazka, eztabaida, erasialdia emateko aukera, belaunaldiz belaunaldi landu gorrotoa, beraien buruarekiko norbait zirela egiaztatzearren. Euskaldunak izpiritua beti alha zuen:
‎Baita hesi hura ere. Hesi hura ere, bere arrebaren irribarrea baino ederragoa zen, bai horixe, erregularragoa. Luzera jauziak egitera jolastu ohi zuten lorategi hartan arrebak eta biek umetan.
‎orduan eskularru pare berria erosi nuen. Hala ez balitz, prest nengoen bi eskularru diferenterekin ibiltzeko, arriskatu egingo nintzen, eskularruak hatzetan eta ibili elur baltzetan!, bai horixe. Nortasun zeinu gutxiegi ditugu besteengandik bereizten gaituztenak eta huraxe zatekeen nortasun zeinu bat, eskularruen asimetria, beste edozein ezaugarri bezain baliagarri.
2006
‎Badakit ahal dudana!». Eta lagundu zidan, bai horixe. Ordurako, hamargarren egina nengoen Sidneyn.
‎Zalantza sorrarazten du ondorengoei gure keriak txertatzeak, bai horixe. Baina saihetsezina ohi da, keria errotuago eta saihetsezinago.
‎Zelan aldatzen diran gauzak, kamarada! Horreek garaiok betiko joanak dira, bai horixe.
‎Zuhur eta zehatz pentsatutako jokaldia, bai horixe!
‎Arturo Valls-ek hirurogeita hamazazpi kilo gazta eraman zituen etxera. Kilo kopuru polita, bai horixe!
‎Baikor agertzen zaigu Adela Cortina, bai horixe. Dena delakoarekin, Habermas ek bizitzaren munduan berezko arrazionaltasuna aurkitu du, eta aurkikuntza hori ezinezkoa izango zatekeen, baldin filosofiak azken urteetan hizkuntzari eman dion garrantzia gertatu izan ez balitz.
‎Eredua egokia bada, onartu egiten dugu; desegokia bada, baztertu, eta bilatzen jarraitu. Horrela garatu da Astronomia mende askotan, eta astrologia baino askoz urrunago heldu da, bai horixe!
‎Kasu hau zailagoa da, baina pazientzia pixka batez ebatziko dugu, bai horixe!
‎Kurt! Zentzuzko erabakia, bai horixe, gure semea gaizkile baten kargu uztea.
‎Ikatza uzkitik sartuta baino kokoloago utzi duk putakume hori! Pozik ikusiko nioan aurpegia, bai horixe, ikazkin uzki hozki hori popatik hartzera bidali huenean! Ederra!
‎Herri polita zen nirea, bai horixe. Mutilak kantari ateratzen ziren kalez kale, eta zezenak festetan, eta iluntzerako etxera.
‎Deustuko erriberan lehorreratu eta Ibarrekolandakoan lurperatu zuten gauez... eta handik aste batzuetara hildakoaren bila bueltatu ziren... ...jakina da atzerrian lurperatzeak hildakoari tristura handia dakarkiola, ezin duzulako ondoko lurperatuekin berbarik egin, ez diezulako tutik ere ulertzen, ez dakizulako zeintzuk diren beste hildakoen intentzioak, eta hortik eta hildakoen arteko istiluetara tarte gutxi dagoela... ba, hori, etorri, lehorreratu eta berriro jaso zuten kide hila, kanposantuan bakartuta zegoena... gauza tristea da hori, bai horixe... Kontrako gauza gertatu zitzaion Bilbon hil zen irakasle ingeles bati...
‎Kaka jan eta hil ez. Gasolina botaz gero edan egingo lukete, ardoa lez, bai horixe!
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...ik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...ik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pas...
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...ekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko behar...
2007
‎Halere, garbi daukat, behar izango banu joango nintzateke, bai horixe.
‎Europan, dio Patek gehiegi edan duenean, kaletik gelditu eta autografoak eskatzen dizkidate. Idazle estimatua naiz Europan, bai horixe. Europako unibertsitateetan niri buruzko mintegiak antolatzen dituzte.
‎Ermitaua bilakatzen ari ez dela frogatzeko edo. Bere abildade sozialek bere horretan jarraitzen dutela, bai horixe. Gaur bisitan dituztenak britainiar senar emazteak dira, psikiatra emakumea, abokatua gizona.
‎Barre egin nuen, aizu, Irene, zertan zabiltza, zer uste duzu?, hain erraza dela?, pelikula gehiegi ikusi dituzu zuk!, baina momentu batez lortuko zuela pentsatu nuen. Bi harri horietatik pindartxo bat aterako zuela, bai horixe, eta pindartxo hori gure zigarroak pizteraino haziko zela. Orduan autoan sartuko ginen berriro ere, Irene gidari, ni kopilotu, eta?, nora goaz?
‎Istorio berri eta inportanteago bat zuen eskuartean: negozio aukera bat Thailandian, turistei belaontziak alokatzea, diru erraxa, bai horixe, informazio pribilegiatua daukat. Egia ala gezurra, errealitate, puzte ala asmakizun hutsa, ezin jakin, aspaldian utzi nion hura argitzeko ahaleginak egiteari.
‎Lauron mingaina askatuz joan zen halabeharrez. Orduan esan ziguten Québecekoak zirela, Beaumont izeneko herrixka batekoak, eta guk gure jatorriaren berri eman genienean, oso informatuta zeudela ikusi genuen, bai horixe; guk Québeci buruz genekiena baino askoz gehiago zekiten haiek gure hiri ezdeusari buruz. Argazki bat erakutsi ziguten:
‎JOHN: Bai, bai horixe. Bai.
‎Ez al dagoizaera unibertsaleko erru emoziorik? Eztabaida ederrada, bai horixe, printzipio moralak unibertsalak edoerlatiboak ote diren eztabaidatzea da-eta.
‎1963an hil zuten zibilek, Katalunian. Izen polita, txakur bati jartzeko, bai horixe!
‎Kabroia! Zor asko kitatu gabe gelditu ginen zorioneko trantsizio hartan, bai horixe!
‎–Batailatxoak? Zuenak bai direla batailatxoak, bai horixe! Benetako batailak garai hartan egin baitziren.
‎Luze gabe haizeak lur azalera ekartzen zituen, ordea, eta eguzkiak usteldu. Bero itzela egin zuen hogeita hamaseian, bai horixe!
‎Blanc cassis deitzen zion Sarakoak zurrutari, ardo zuri lehorra eta pare bat tanto gerezi siropa. Haiek ere ederrak garaiak, bai horixe.
‎Gizonezkoak zoratzeko zorian jartzea gustukoa balu bezala, bai horixe. Ez dakit jarraitzen ote didazun, mon ami.
2008
‎Izan ere, Andreotti politikari famatu haren ideia bat ekarri du gogora orain berri Juan Carlos Longasek: aginteak higatzen ditu indarrak, bai horixe, baina are gehiago oposizio lanak. Zer erranik ez, lan hori alderdi ustez kohesionatu batek ez, alderdi anitzetako koalizio batek egin behar duenean.
‎Erran nahi baita: sinetsita nago, bai horixe, jende guztiok, gerlari gehienak barne, eta aipaturiko gutxiengo hori izan ezik, bake egoerak nahiago ditugula gerrakoak baino; alta, duda muda kontaezinetan galdurik nabil pazifismoaren ideologiari, pazifismoaren ideia eta sinesmen multzoari, haren ondorioei ere, eusteko gai ote garen.
‎utzi zuen beste bertso batean?, harik eta, hirugarren egunaren ilunabarrean, zuhaitz batera igo, han besteengandik bakartu, eta negarrez hasi zen arte: tonto tentel ergel bat nauk, bai horixe, tonto tentel ergela?! Une hartan maisua gorrotatzen zuen, anaiak gorrotatzen zituen, baina, batez ere, bere burua gorrotatzen zuen, ukabilka ere astindu zuen burua hamaika hamabi segundoko tartean?, hain zen motza eta hain zen adimen laburrekoa.
‎airea bezala behar zituenak, bizitzan arnasa hartzen jarraitzeko. Artzain xelebre hura bezalakoa izango zen, bai horixe,, bere, pasadizo txinpartatsu propioekin?
‎–Zin egiten diat halaxe biziko haizela eta halaxe biziko garela, urte gutxi batzuen buruan, bai horixe!
‎–Ez nuen orain artean pentsatu, baina arrazoi du berorrek, doña Engracia. Diferenteak garen arren, izugarri estimatzen baitut ahizpa, eta sekulako lana egin baitezake gure jauregian, izeba eta hezitzaile bezala, bai horixe! Nola ez ote zait neuri ere lehenago bururatu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia