|
hortz haginetako txantxarra.Espainiako Estatuko hamar herritarretatik ia batek jateko arazoak ditu hortz haginetako arazoak direla eta.Txantxarrak mina ematen du eta arazo fisiko eta mekanikoak eragiten ditu, baina, horretaz gain, komunikazioari ere eragiten dio eta, garrantzitsuagoa dena, baita elikatzeko gaitasunari ere.Eta autoestimuari: txantxarrak jotako hortz haginek zuzenean eragiten diote kanpo itxurari.Zenbait ikerlanek aurkitu izan dituzte loturak txantxarraren eta nahasmendu sozialen artean.Horregatik guztiagatik, bai helduek eta
|
bai
haurrek ongi eskuilatu behar dituzte hortz haginak elikagai azukredunak jan ondoren, eta hor sartzen da txokolatea ere (izan katilukoa, tabletakoa edo produktu txokolatedunek dutena). Semaforo nutrizionalaSemaforo nutrizionala egiteko, katiluan hartzeko hiru txokolate motak erabili dira: kakao hauts azukredunarekin egiten dena, txokolate tabletarekin prestatzen dena eta hartzeko prest saltzen dena.Energiari dagokionez, semaforo nutrizionalak erakusten du tabletako txokolatearekin egindako errazio batek 80 kilokaloria gehiago dituela beste bi prestaerek baino.Txokolate mota horrek, izan ere, gantz gehiago dauka (gainerako prestaerek baino hamar gramo gehiago). Nolanahi ere, energiaren atalean, horiz ageri dira aztertu ditugun produktu guztiak, eta horrek esan nahi du ez dela gehiegikeriarik egin behar produktu honekin, batez ere gure pisuaren bilakaerak kezkatzen bagaitu edo argaltzeko asmoa badugu.Ildo horretan, hartzeko prest dauden txokolateek, nahiz eta besteek baino dezente gantz gutxia izan (erdia batzuek, heren bat gutxiago besteek), ia kaloria kopuru bera ematen dute.Txokolate horiek esne gaingabetuarekin eginak daude, eta horregatik dute gantz gutxiago; azukreak, aldiz, besteek baino gehiago dituzte, eta horregatik ematen dute ia haiek adina kaloria.Baliteke zaporea indartzeko eranstea azukre gehigarri hori, gantza kenduta zaporea ere kendu egiten baitzaie.Txokolate tabletarekin egindakoek, berriz, gantz saturatu gehiago daukate (laranjaz ageri dira semaforoan). Dena dela, txokolatearen inguruan egin diren ikerlanek ez dute ikusi elikagai horren gantz saturatuek kalterik egiten dutenik (gantz saturatuetan mota batekoak baino gehiagotakoak daude, eta guztiek ez dute eragin bera organismoan). Hain zuzen, gero eta ikerlan gehiagok nabarmentzen dute hobe dela elikagaiaren profil orokorrari begiratzea eta ez mantenugai jakin bati (azukrearen eta gatzaren kasuan izan ezik). Azken hamarkadan, ikerketa askok baieztatu dute gatza eta azukrea direla gaixotasun kronikoak izateko arriskuarekin zerikusi handiena duten mantenugaiak.Gatza ez da kezkatzekoa katiluan hartzeko txokolateetan, baina bai azukrea.Semaforoan, laranjaz ageri dira aztertu ditugun produktu guztiak, eta horrek esan nahi du azukre asko dutela, eta gehien, hartzeko prest datozenek (8 gramo gehiago dituzte katiluko, bi koilarakadatxo alegia). Gatzari dagokionez, esan bezala, aztertu ditugun txokolateek ez dute ematen kezkatzeko arrazoirik.Zuntz dietetikoari dagokionez, txokolatea landare jatorriko elikagaia izaki, zuntz dezente duen elikagaia da; zehazki egunaren buruan hartu behar litzatekeenaren %5 eta %10 artean ematen du.Azkenik, katiluan hartzeko txokolatea esnearekin egiten bada, kaltzioa ere emango du, eta mantenugai hori aski mesedegarria da hezurrentzat eta hortz haginentzat.Dena dela, ez da pentsatu behar kaltzio gehiago hartzeak hein berean egingo dienik mesede hezurrei (nutrizioaren arloan, gehiago hartzea beti ez da hobea), eta azkenaldiko ikerlanek ere horixe azpimarratzen dute.Txokolatea esnerik gabe egiten bada eta txokolate asko erabiltzen bada, gerta liteke zenbait mikromantenugai ere ematea, adibidez selenioa eta zinka.Hala ere, bi mantenugai horiek egin dezaketen onura baino aipagarriagoak izango lirateke produktu horrek emango lituzkeen kaloria eta azukre kantitate handiak.Azken hori ona izan liteke jaki eskaria dagoen garaian, baina ez da hori gure egoera; gu beste muturrean gaude, eta nutrizioaren arloan, gizentasuna da gaur egun daukagun arazo nagusietakoa, bai helduetan eta bai haurretan.Txokolatea eta kafeinaTxokolateak duen kafeina kantitatea kezka iturri da guraso askorentzat eta haurdun dauden emakumeentzat, baina neurtzen hasita, nabarmen ikusten da txokolateak askoz kafe gutxiago duela kafeak baino edo edari energetikoak esaten zaienek baino.Kafe espres katilukada estandar batek edo 250 ml edari energetikok, adibidez, 80 miligramo kafeina ematen dute, eta katiluko txokolate errazio batek 20 miligramo.Gomendioak dioenez, haurdunek ez dute hartu behar egunean 4,6 mg kafeina baino gehiago haiek pisatzen duten kilo bakoitzeko, eta haurrek, berriz, egunean 2,5 mg pisatzen duten kilo bakoitzeko.Zaila da haurdunek eta haurrek kopuru horiek gainditzea txokolatea hartuz.Edari energetikoak", ordea, desegokitzat jotzen dira haurdunaldian eta adingabeetan, susmatzen baita eragin kaltegarriak eduki ditzakeela fetuan eta haur eta nerabeetan.
|