|
ikustekoa baitzen nola erakutsi zituen bai bere zaletasuna, amak edo izeba Ernestinak gramofonoan opera ariaren bat edo jartzen zutenean, hantxe gelditzen zen Ada, soinu doinuei adi, diskoari begira, diskoaren higidura zirkularrak liluratu balu bezala? eta
|
bai
bere dohainak ere, bere berezkoak, halako eran, non lau urterekin kantatu baitzuen lehen aldiz etxekoen aurrean, modu aski serioan, aitaren urtebetetze egunean, lau abestik osatutako errepertorioan: bat euskaraz zen, Oiloa galdu zaio Mari Fandangori, amona Ursulak irakatsia; beste bat, Dónde vas Alfonso XII, gazteleraz, amarengandik ikasia eta mende hasiera hartan modan jarria; hirugarrena, Ave Maria ezaguna, Franz Schubertena, latinez, eta azkena, Gaueko Erreginaren bigarren aria, Mozarten Xirula magikoa rena, Adak gramofonotik ikasi bezala kantatzen zuena, alemanez edo sasi alemanez, auskalo?; hain izan zen arrakastatsua Adaren emanaldia, non guztiak utzi baitzituen harri eta zur, baita aita bera ere (aita batez ere), negarrik inoiz egiten ez zuena baina ia egiteko puntuan egon zena; handik aurrera, berriz, izeba Ernestinarekin ikasi zuen lehenik, eta parrokiako koruko zuzendariarekin gero, zazpi urte bete zituenean sartu baitzen parrokiako koruan?. Aingeru zuriak?
|
|
Egia da Adak bazuela bere ametsa, kantuaren munduari lotua... ikustekoa baitzen nola erakutsi zituen bai bere zaletasuna –amak edo izeba Ernestinak gramofonoan opera ariaren bat edo jartzen zutenean, hantxe gelditzen zen Ada, soinu doinuei adi, diskoari begira, diskoaren higidura zirkularrak liluratu balu bezala– eta
|
bai
bere dohainak ere, bere berezkoak, halako eran, non lau urterekin kantatu baitzuen lehen aldiz etxekoen aurrean, modu aski serioan, aitaren urtebetetze egunean, lau abestik osatutako errepertorioan: bat euskaraz zen, Oiloa galdu zaio Mari Fandangori, amona Ursulak irakatsia; beste bat, Dónde vas Alfonso XII, gazteleraz, amarengandik ikasia eta mende hasiera hartan modan jarria; hirugarrena, Ave Maria ezaguna, Franz Schubertena, latinez, eta azkena, Gaueko Erreginaren bigarren aria, Mozarten Xirula magikoa rena, Adak gramofonotik ikasi bezala kantatzen zuena, alemanez edo sasi alemanez, auskalo...; hain izan zen arrakastatsua Adaren emanaldia, non guztiak utzi baitzituen harri eta zur, baita aita bera ere (aita batez ere), negarrik inoiz egiten ez zuena baina ia egiteko puntuan egon zena; handik aurrera, berriz, izeba Ernestinarekin ikasi zuen lehenik, eta parrokiako koruko zuzendariarekin gero, zazpi urte bete zituenean sartu baitzen parrokiako koruan –" Aingeru zuriak" zen abesbatzaren izena–, non berandu gabe sorginduko baitzuen koruko zuzendaria, harik eta, koruak eliz azpian eskaini zuèn abenduko ekitaldi batean, zuzendaria Nazario Orberekin hitz egitera ausartu zen arte.
|