Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 200

2009
‎Lurra, planeta moduan, ezin dugu salbatu, ez dagoelako zer salbatu. Lurra desagertu egingo da hemendik hainbat urtera, bai ala bai. Baina begiratzen baduzu zenbat jende bizi zen planetan orain dela 100 urte, eta zenbat bizi den gaur egun, ikusiko duzu gure bizitzeko aukera gero eta estuagoa dela, gero eta jende gehiago dagoelako.
2010
‎Horrenbestez, Bizkaiko bertsolaritzaren plaza inoizko irekien egongo da. Sekula txapela jantzi ez duen bertsolari bat aterako da garaile, bai ala bai. Kinielak askotarikoak dira.
‎Akordioak akordio, esan duzue" bai ala bai" aterako zaretela antxoa bila. Hain larria al da egoera?
‎Eskaileratik erori zen, murru bat igarotzen ari zela, eskailera eta guzti, eta saihets bat puskatu zuen. Eskailerak murrua baino metro bat garaiagoa izan zuen, baina murrua baino beherago geratzen zen eta ondorioz puntu batean bai ala bai eskuak eskaileratik askatu egin behar zituen langileak, hankak jarri ahal izateko. Bakarrik bidali zuten obra hartara, eta are okerragoa izan zitekeen emaitza.
‎Antonio Basagoitik plana bai ala bai onartuko dutela nabarmendu zuela eta, Mendiak onartu du horrelako adierazpenek ez diotela mesederik egiten adostasuna bilatzeko ahaleginari.
2011
‎Kontuak kontu, egunotan diskrezio eskaseko joko hauek zeinen mesedetan aritu diren pentsatzen egon naiz. Data ere ipini zioten, 20Naren aurretik izan behar zela, bai ala bai, PSOE Madrilen gobernuan den bitartean. Eta horrela izan den arren, sorpresarik ezean, PP izango da gatazka armatuaren ondorioak kudeatu dituena.
‎ITXASO. Bai, Ricitos, bihar hemen nahi zaitut, bai ala bai, Ok? (...) Beste bat zuretzat.
‎" Lopez Basagoiti hitzarmena, Getxo ere barne hartzen duena. Arrue bai ala bai alkate egiteko akordioa, Basagoitik Galean esan zuenez". Izan ere, Antonio Basagoiti Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentea ondoan zuela, atzo aurkeztu zuen Marisa Arruek Getxoko popularren hautagaien zerrenda.
‎Norabide anitzeko alternatiba: bai ala bai.
2012
‎Lehenak konplikatua dirudi, PSCk eserleku galdu ditu eta historiako emaitzarik txarrenak izan ditu hurrengo hauteskundeetan botoak berreskuratu nahi baditu, nekez hartuko du estrategia onargarri gisa CiUrekin koalizio gobernua osatzea: Iniciativaren hegaletik botoak galdu baditu, PSCk nahiago izango du politika sozialaren mezuei ekitea, bere burua nahasita ikustea baino murrizketak bai ala bai egin dituen exekutiboan. PPren aukera politikoki logikoagoa da CiUk eta PPk hainbat murrizketa sustatu dituzte elkarrekin joan den legegintzaldian, baina nazioaren ikuspegitik sinesgaitza:
‎Ordubetez oholtza gainean dagoenari bai ala bai begiratzen diote, baina ni ez naiz apainago jartzen horregatik. Ondo pasatzera noa eta horretarako eroso egon nahi dut.
‎Philippe Montanierrek gizonek mailari eusteko helburua lortzeko abagune ederra izango dute Anoetan Santanderreko taldearen aurka. Racingek garaipena bai ala bai behar du.
‎Realak salbazioa eskuratzeko aukera paregabea izango du Anoetan Racingen aurka. Santanderreko taldeak hiru puntuak bai ala bai behar ditu porrot batekin Bigarren Mailara matematikoki jaitsiko bailitzateke. Philippe Montanierrek norgehiagoka arriskutsua izango dela azaldu du, bi taldeek euren helburuak lortzeko gogor borrokatuko baitute berdegunean.
‎Osasuna k denboraldiko azkenengo norgehiagoka jokatuko du Nafarroako Erresuman Reala ren aurka. Gorritxoek hiru puntuak bai ala bai behar dituzte Europa Ligako postuetan sartzeko eta txuri urdinek sasoi onarekin jarraitzeko asmoa dute. Montanierren mutilek zazpi jardunaldi porrota ezagutu gabe daramatzate, baina Osasunak Europako postuetan sartzeko ahalegina egingo du.
‎Iratiren obsesioa deuseztatu behar duzu, bai ala bai. Ez da zilegi zortzi urteko haur batek halako zaletasunak izatea.
‎Batetik, sail edo arlo bakoitzak konpartimentu autonomo (eta isolatua) bailitzan jokatzen du, eta bestetik, erabateko hierarkia ezartzen da gobernuko sail edo arloen artean. Jakina, hierarkia horren goiko erpinean, dirua mugitzen duten hirigintza eta ogasun sailak egon ohi dira bai ala bai, eta ingurumen politikak, aldiz, beheko aldean, maiz, zerbait anekdotiko edo apaingarri gisa ulertuta. Garbi dago beraz, udaletan ez bada gainditzen aurreko egoera, nekez lortuko dela ingurumen arloko estrategia koherente eta eraginkorrik.
2013
‎Jakina, joera politikoari lotuta dago hori. Aiarako eskualdea abertzalea da, bai ala bai. Ez dago aukerarik.
‎Joxe Aranzabalek plazaratu berri du gogoeta: «Gabon Zaharreko betekadaren ostean. ETB1ek hiru ordu bete zituen gauerdian, bai ala bai, Alkain faktoriaren esketxekin?, ni neu, behintzat, gogaituta jaiki nintzen mahaitik, hiru ordutik bi material zaharra baitzen, lehendik ere behin baino gehiagotan errepikatua». Arrazoi dauka Aranzabalek:
‎Azkunak garbi baitzuen: hutsik geraturiko orubean dorrea altxatu nahi zuen bai ala bai, herritar xeheei ukatzen dizkien erraztasunak emanez horretarako. Horixe izan zen Iberdrola dorrea eraikitzeko egitasmoaren jatorria.
‎Realak Europako postuetan sartzeko aukera izango du Zaragozaren aurka, Romaredan. Aragoiko taldeak puntuak bai ala bai behar ditu, jaitsiera postuetatik urruntzeko, baina txuri urdinak sasoi onean helduko dira norgehiagokara.
‎Paulak, handik aurrera, ez zuen insistitu, bere jarrerak nebarekiko errespetua adieraz zezakeen, baina azpitik ari ote zitzaion, halaber, irabazitako fedea galtzeko beldurra, baita Pedroren argudioekiko beldurra ere, azken batean??, baina gogo gogoan zuen neba bere otoitzetan, konbertitu beharra zuen hura, bai ala bai!?, letania moduko bat ezpainetan, bakarrik zegoenetan ahots isilez errepikatzen zuena: –Sendatu zenion gorputza, Jainko jauna, eta sendatu orain haren arima, amen??.
‎gauzak benetan aldatzeko dagoen bide bakarra borroka soziala sendotzea da, mobilizazio soziala indartzea.Aldaketa politikoak eta sozialak egitera behartu behar ditugu. Aldaketa horiek prozesu sozial baten emaitza izango dira, bai ala bai. Horrek batzen gaituelarik, borroka eta mobilizazio sozialari begirako erabaki berriak hartu ditugu greba deitu dugun eragileon artean.Prozesu sozial bat bultzatzea erabaki dugu beraz, horretarako ditugun tresnarik indartsuenak erabiliz: 1 Lehenengoa, akordio sozial zabalak eraikitzea.
‎Paulak, handik aurrera, ez zuen insistitu –bere jarrerak nebarekiko errespetua adieraz zezakeen, baina azpitik ari ote zitzaion, halaber, irabazitako fedea galtzeko beldurra, baita Pedroren argudioekiko beldurra ere, azken batean? –, baina gogo gogoan zuen neba bere otoitzetan –konbertitu beharra zuen hura, bai ala bai! –, letania moduko bat ezpainetan, bakarrik zegoenetan ahots isilez errepikatzen zuena: " Sendatu zenion gorputza, Jainko jauna, eta sendatu orain haren arima, amen...".
2014
‎Guretzat erreferenduma bai ala bai egin behar da, ez da negoziagarria, beste kontu bat da noiz, lehenago edo geroago. Horrek egiten du zilegi estatu berria.
‎Aitzakia tematikoari heldu behar nion, bai ala bai. Dena dela, arrazoiren bat behar nuen hautu hain ez originala zuritzeko, bazeudelako okasioa kudeatzeko bestelako moduak ere; adibidez, besterik gabe, kasu zipitzik ez egitea, edo, bestela, plaza ezezagunagoei buruz jardutea, esaterako BALA Bilboko Arte Liburuen Azokari buruz (abenduaren 11tik 14ra arte liburuak, fanzineak, tailerrak eta kontzertuak), edo Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministez (Ondarroan, abenduaren 13an, mintzaldiak eta hausnarketak).
‎Masek, berriz, ezetz. Erabakia «irmoa» dela; bai ala bai egingo dutela galdeketa: «Ezin da hitz egin nahi duen herri bat isildu.
‎Hala joan nintzen ni, hura soilik intuitiboki susmatuta, Berlin eta Denverrera. Zein naiz edo areago zein izan nahi dut galdera bai ala bai erantzun behar den horietakoa da eta maiz ezin zaio etxean buru egin, giroa hertsiegia baita, natura askatzailearen zaleei paradisu gisa saltzen zaien azken europar mutur hau izanik ere. Norberaren baitan dago herstura eta ezagutzen ez zaituzten kale eta pertsonek bistaratzen dizute maskara identitarioen atzean ari zarela etengabe, zure berezko habitataren aje eta kateez biluztuta lehentasunak perspektiban berrezartzen dizkizute eta zure bizitza kanpotik ikusarazten, desio duzuna baina batez ere desio ez duzuna defini dezazun, eta topiko huts klixe hits irudi badezake ere, zeure arrakalak neurtzen emango dituzun arren kanpoko egunetarik gehienak, beste bizitza beste lurralde beste pertsona batzuk posible direla, are, zure ibilbide bera egin ez duten jendeak existitu existitzen direla jabetzeak34 zerbait desataskatzen du, ezin dudan arren zehazki erantzun ez zer gertatzen den ez nola ez noiz ez zergatik ez beste ezein WH galdera.
‎Zu zemuz? Bier kaftxo bai ala bai tio:)
‎Ondo. Hermosak, kuadrilako tipo astunaren papera egin nahi izan du, argazki guztietan( bai ala bai) erdi erdian agertu behar duenarena.
‎Masailak gorritu zitzaizkion Gotzoni. Aitaren doinuagatik, bazekien ez zela eskaintza bat, agindua zela, agindu serio horietakoa, bai ala bai bete beharrekoa. Platerak mahai gainera itzuli eta elastikoa kendu zuen.
2015
‎" Fermin, nik ilustratzeko egina dela ematen dik, baina egia esan behar diat: andreak esan zidak lan hau bai ala bai egin behar dudala". Beraren etxean nuen aliaturik handiena!
‎Gaur irabazi egingo dugu Luismari, esan zion eskuinaldean eserita zeukan lagunak ukalondoa saihetsetan nahi baino indar handiagoz hondoratuz, irabazi bai ala bai, e Luismari. Bai ala bai?
‎Ni izan nintzen oraingoan bere aurpegia aztertzeko burua okertu zuena. Adarra jotzen ari zitzaidan neska hura, bai ala bai. Arestiko irribarrea ezkutatua zuen ordea, eta bere keinua serioa zen bat batean, garrantzizko kontu bat erabaki nahian edo integral bat buruz kalkulatzen ariko balitz bezala.
‎Ohiko telebistari bizkar emanda bizi den gazte kopurua aintzat hartzeko modukoa da, are gehiagokontuan izanda nabaria dela bigarren pantailaren erabilera telebista ikusi bitartean. Horretaz gain, gazteen erdiak baino gehiagok dio interneten nabigatzeagatik zerbait gutxiago ikusten duela telebista.Hala ere, honek guztiak ez du zertan esan gura, bai ala bai, profil honetako gazteek zokoratuta uztendituztenik telebistako edukiak. Izan ere, gazteen ia %63k ikusten ditu telebista saioak (izan zatirenbatzuk, izan saioak oso osorik) internet bidez astean behin edo gehiagotan.
‎Zuen jokabidearekin mailegua eskatu behar dugu, beste zenbait inbertsio egitea galeraziko diguna. Tasak, batean edo bestean, bai ala bai igo dira. Eta Kontsortzioan sartzean tasak ez dira hainbeste igoko.
‎Jarraipena egingo da edukiontzi horietara zer botatzen den aztertzeko? Honek esan nahi du nork bere etxean, bai ala bai, orain arteko bereizketa egiten jarraitu behar duela?
‎Sinadura horiek batuz, euren asmoa da" Udalak atzera botatzea bai ala bai erabaki hori", Biagaren esanetan. " Jendea gure alde dagoela ikusten da", diote herri plataformatik:
‎Hori bai. Baina nik uste dut kontzienteagoak garela ostegunean bai ala bai barruan egon behar dugula.
2016
‎Arazoa da bukatu dela modu alternatiboan ibiltzea. Gazan, bonbardaketak hastean, hiru lau hotel jakinetan ez bazaude, bonba jausten zaizu bai ala bai. Kabulen, Nazio Batuetako jendearengandik aparte ibili nahi duzula esaten baduzu, ez zara bizirik aterako.
‎Ez da denentzako aukera paregabea, eta horretaz gain, herri askotan, ikastetxe bakarra dagoelako, ez dute beste aukerarik izan, IIP bai ala bai.
‎Kontua da katalana aisialdiarekin, ondo pasatzearekin, lotzea. Irakasleak ikasleak inprobisazio mota honekin motibatzen saiatzen dira, lortuz gero, bai ala bai, katalanez arituko baitira, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo.
‎Erraustegi berriaren pleguek ez dute lege honek dioena errespetatzen: gipuzkoarrek bai ala bai ordainduko dituzte erretzera zabor asko eraman edo batere ez kostu finkoak, inbertsioa, finantzaketa kostuak eta gainerakoak. Beraz, enpresek ez dute hartzen bere gain merkatu arriskurik (zaborrik ez egotea) legeak agintzen duenaren kontrara.
‎Bruselak ezarritako defizitaren muga? %4, 2? bai ala bai beteko zuela esaten aritu ondoren, aurreko astean aitortu zuen Espainiak BPGaren %5, 16ko defizit publikoa izan zuela. Aste honetan datua pixka bat itxu ratu du, kontabilitate kontuengatik %5era jaitsita.Kontu publikoen zaindari europarrak, Pierre Moscovicik, haserre erantzun du, baina ez du ustekabean hartu.
‎A: Esan nahi dut, hemen Espainiari bai ala ez erabaki nahian genbiltzala; han, berriz, Espainia bai ala bai esango zuten denek, baina nolako Espainia zeukaten auzitan.
‎Ez da erraza gazteak ulertzea? Lastima garai horretatik pasatu behar izatea, bai ala bai?
‎fededunek erdaraz jakinez gero, erdaraz egingo ziren sermoiak; eliztar gehien gehienak (“inmensa mayoría”) euskaldun hutsak elebakarrak izanez gero, euskaraz baina gero laburpena erdaraz. Alegia, herri elebidunetan, erdaraz egin behar zen, bai ala bai. Herri euskaldunenetan baino ez zen egingo euskarazko predikua.
‎Ataka zail batean jartzen gaitu horrek. Intxaustik Estatu Departamentura hots egin du eta esan diote Trinidaden lehorreratu behar duela, bai ala bai, ezen, New Yorken lehorreratuko balitz, beldur baitira ez euskaldunez baizik eta istiluak sor ditzaketen inkontrolatuez.
‎eta HEskubideak bai, baina ez. EAJk jakin eta egin, bai ala bai.
2017
‎Carles Puigdemont lehendakaria, dena den, Artur Mas baino askoz argiago hitz egiten ari da gaiaz eta urtarrilaren 24an Europako Legebiltzarrean emandako hitzaldian ere halaxe egin zuen: " Erreferenduma egin egingo dugu, bai ala bai, Estatuaren baimenarekin edo gabe eta %50+ 1arekin irabazten badugu, independentzia aldarrikatuko dugu". Ozenago bai akaso, baina argiago ezin da esan.
‎Orduan independentismoak horretan oinarrituko luke Deskonexio Legea indarrean jartzeko bere legitimitatea. Beraz, datorren udan edo udazkenean lege hori indarrean sartuko litzateke bai ala bai, autonomiak indarrean irauten badu bederen.
‎EHUk onartu du plaza bat ateratzea halako irakasgai emateko Medikuntzan. Euskaraz C1 maila (EGA maila) duen irakaslea kontratatuko da, bai ala bai. Osakidetzari profil horretako medikua eskatzen zaio, eta hark esango du badaukan ala ez.
‎Luxu hori badaukagu? Edo gure jakintza (k) Creative Commonsera pasatu behar ditugu bai ala bai?
‎Ez aita ta ez aito!! Igandean finala jokatu behar duzu, bai ala bai," ojeadoreak" etortzen dira final horietara. Ez baduzu jokatzen, ez zaituzte ikusiko eta talde haundiren batek fitxatzeko aukera galduko dugu.
‎Larria al da? Igandean jokatu egin behar du, bai ala bai.
‎Nik ere argi esango dizut: nire semeak igandeko finala jokatu egingo du, bai ala bai! Ulertzen?
‎–Nola ezetz? Zu nirekin geratuko zara bai ala bai, esan dio zakar, hanka luzeen azpian preso hartuz.
‎Denak ziren euskaldunak, bera izan ezik. Horregatik erabaki zuen noizbait seme alabak izaten bazituen bai ala bai euskaraz jakingo zutela.
‎Galderak hauek planteatuko ditugu hurrengo Obra eta Zerbitzuak batzordean: Zergatik urtearen hasierarako jakin behar zen bai ala bai lurrazpiko zenbat kendu. Zergatik eta zertarako egin genuen bi batzorde (azkena bi orduko monografikoa)?
‎50eko hamarkadan, rock' n' rollaren erauntsia mundu mailako bihurtu zenean, ingelesarekin homologatzea izan zen espazio hori bere egin nahi zuten beste hizkuntzen lehendabiziko erronka, eta erronka horrek berarekin ekarri zuen bai ala bai egin beharreko zerbait: hizkuntza informala erritmo berri horietan esperimentatzea.
2018
‎Ultzamako trenbidea ametsa da, oso eztabaidagarria; azken buruan, ia lau orduko bidaian ongi pasatzeko jolas jarduera niretzat, baina, gure herri zoragarrietan duintasunez bizitzen segitu ahal izateko, gisa horretako ariketa asko egin ditugu. Imajinazioaren biraderari eragin diogu etorkizuna gure herrien beharretara egokitzeko, eta, bai ala bai, ondarearen kudeaketa ekuazioaren aldagaia izanen da.
‎Arrandiaz zabaldu dute lau haizeetara plastikoen murrizketaren alde dabiltzala, halako neurriak (poltsak kobratuta, alegia) ezarrita. Baina, era berean, soltean erositako produktu batzuk plastikozko doako poltsa gardenetan sartu behar dira, bai ala bai. Esate baterako, fruta eta barazkiak.
‎2016an horri buelta emateko aukera ezin hobea egon zen: emakumea izatea tokatzen zen bai ala bai eta primeran prestatutako hainbat emakume hautagai aurkeztu ginen, Irina Bokova bulgariarra eta Susana Malcorra argentinarra esaterako, baina alferrik. Politika arloan, makina bat emakume geratu dira bidean, ongi prestatuta egon arren eta primeran lan egingo luketen arren nahikoa boto lortu ez dutelako.
‎Ez naiz dena irakurtzera iristen, baina asko gustatzen zait. Hau mantendu behar dugu bai ala bai.
‎Iparraldekoa eta bertsolaria, eta gero gurasoak datoz zure bila saio ondotik eta hitz egiten dute antolatzaileekin eta antolatzaileak ohartzen dira gainera gurasoak ez dituzula euskaldunak, ez? Eta hor bi ezaugarri horiek nabarmentzen dizkizute bai ala bai, gehienetan. (Aitor)
‎Haren esanen arabera, dena kontra izanda galizieraz hilarria idatzi duen hori galizieraren aldeko ekintzailea izan behar da, bai ala bai. Eta herririk herri dabil galizieraren ekintzaile horiek biltzen, bilatzen, bilakatzen.
‎Baina bueltatu, bueltatuko gara, bai ala bai!
‎Talde garrantzitsua da, eta ekonomikoki ere ondorioak ditu Bigarren maila egoteak. Igo egin behar da bai ala bai.
‎Baina erlojuaren kontrakoa izan da. Data baterako egina egon behar zen eta iritsi behar ginen bai ala bai. Oso gogorra izan da, batez ere edizioa egiterakoan ikusi genuelako gauzak falta zirela.
‎Hamar urterekin ikasi nuen zer zen polikiroldegi estalia. Garai hartan, 1986an, hiria bukatzen zen gunean eraiki zuten, eta ordutik aurrera amaitu zen atletismo entrenamenduak bai ala bai euripean egitera beharturik egotea.
‎Bidotxipin iritziz aldatu nuen, Sardiandian barna Partigunera hurbildu nintzen, errepidetik herrira sartzeko. Ez nuen errepidean ibiltzea maite baina horrela Zerrajeroinetik pasatu behar nuen bai ala bai.
‎– Aitarekin elkartuko naiz bai ala bai!
‎Adeitasunez agurtu du etxekoa, eta duela ia ordubete leihotik jaurtitako liburua luzatu dio dardara txiki batekin. Boomerang efektua izan behar du bai ala bai. Sarak “bihotzez” eskertu dio keinua.
‎Ez nintzateke" zoriontsu sentitzeko" itzuliko, zoriontasuna edozein lekutan etenik gabe bilatzen dugun zerbait delako. Itzuli nahi dut, gerla batetik, bertan hiltzen ez bazara, bai ala bai itzuli egiten zarelako (eta baditudalako partaide sentitzen naizenez hartu beharreko beste konpromisu batzuk eta lortu beharreko helburuak, hori beste historia bat den arren).
2019
‎Bide posibilista horrek ezinegona sortu zuen AHT Gelditu! koordinadoran zeuden hainbat talderen artean, kontraesanean zegoelako trenbidea eta ordezkatzen zuena bai ala bai gelditzearen ordurarteko ideiarekin: " Batek galdetzen du zein den AHTrekin egin nahi den real politik hori", zioen AHTren Aurkako Asanbladako kide batek.
‎Gazteen instalazioari buruzko zenbakia da horren erakusle: bai ala bai departamenduko egitura publikotik pasa behar izaten du etxalde batean plantatzen denak. Azken zifrei segi, hauetako %44k dute ondotik EHLG elkartera jo instalaziorako laguntza eske.
‎Ikasi genuen norbaitek elkarrizketa egiten badizu, bai ala bai, argitaratu aurretik irakurri behar duzula, arazo asko ekidin daitezke horrela. Kazetaritzak hitzen transmisioan muga batzuk ditu, eta gaia ez zen erraza.
‎Ez genuen uste hori transmititzea hain zaila izango zenik. Salatu behar zen bai ala bai, zeren isilik geratzeak ez du inongo eraginik izaten: salatu behar genuen dena irabazi zuen taldeak zelako egoera sufritzen zuen, eta ez zela sentitzen jarraitzeko gai, barkamena eskatuta ere.
‎Ekoizpena beheratu eta berrerabili ostean, beste erremediorik ez dagoenean, egin beharreko azken B hori gaitz guztien panazea bailitzan. Anartean, erraustegiak bai ala bai eraiki dira gure diruaz, beste batzuek probetxua atera dezaten (FCC eta Sener, besteak beste, ez ote diren horien ugazabak Forbes zerrendatik jausiko).
‎Izan ere, neska batzuek etxean jaso arren, etxetik kanpo inor gutxik egin izan diete hika, esaterako, eskolan. horren harira, orain arte ziurtzat jo dugun zerbait jarri nahiko nuke zalantzan. Arestian esan dugu mutilek hitanoa bai ala bai ikasten dutela (izan etxean edo kalean) eta neskek ezetz. Baina ez da egia, edo ez behintzat egia osoa.
‎Krak! Gaztarora eraman nau esaldiak, Seaskako ikasleok Baxoa bai ala bai gainditzeko genuen nazio obligazio moralak zapaldu dizkit sorbaldak, emaitzak argitaratu ziren eguneko (hegemoniaren joko arauetan zein guda zelaian gure balioa homologatu arren) erdeinuzko les basques hura entzun dut berriz. “Emakume guztiak daude talka horretan:
‎Baina honen berririk ez zait inoiz iritsi eta ez naiz galdetzera ausartu. Gari ezagututa, politikarekin izan behar du harremana, bai ala bai.
‎Alegia, zein dira transa izateko moduak? . Uste dut oso itxitako bideak daudela gaur egun.. Transa izateko egin behar duzu hau bai ala bai, pauso hauek jarraitu behar dituzu bestela ez zara transa: hormonatu, ebakuntzak??; beraz, sarri ez daukazu aukerarik beste bide batzuk aukeratzeko, beste modu batzuk.
‎Espetxetik irtendakoan zein da bai ala bai ezgaituko duten funtzionario ohiaren lan etorkizuna. Senarrak, irudikatzen dut berak behintzat hor jarraituko duela, erruduntasunagatik bada ere?
‎Arrisku kardiobaskularreko beste faktore batzuk (gehiegizko pisua, hipertentsioa, kolesterol altua, diabetearen familia aurrekariak edo haurdunaldiko diabetesaren aurrekariak) dituzten pazienteek 45 urte bete aurretik diabetea duten ikertu litzateke. Elektrokardiograma bai ala bai. Irudia:
‎A.G: Epaiketa gauzatu baino hilabete batzuk lehenago lan ikuskaritzak txosten bat plazaratu zuen, behin behineko kontratuekin geunden zazpi emakumeei bai ala bai kontratu mugagabea egin behar zigutela esanez. Sei hilabete igaro dira ordutik.
‎Liga Nazionalean denboraldia hasi berri duen Eskoriatzako areto futboleko taldea irabazteko gogotsu kantxaratu da. Gainera, etxean jokatutako lehenengo partidua izan, da eta hiru puntuak bai ala bai eskuratu gura zituen. Santurtzi, baina, ez da kikildu atzetik ibili arren ia, eta azkenean, launa berdinduta bukatu dute.
‎" Orain arte ez geneukan Ttap bezalako aldizkaririk euskaraz, eta euskarak behar du egon eskuko telefonoetan eta tabletetan. Kontuan izanda, gainera, gazteak bai ala bai gailu hauetan daudela. Bereziki, gazteak ditugu aintzat produktu honekin, baina gaztearen definizio malguarekin".
‎Ez da erraza izaten, izara azpian zauden berotasunetik irten eta kalean dagoen zero azpitiko tenperaturetara ateratzea, baina argazki mota batzuk lortzeko ez dago beste modurik, eta norbere desioek markatzen dute momentuko erabakia. Eta aurreko gauetik, nire desioa garbia da,' bihar izotza izango da bazter guztietan eta argazkitara aterako naiz bai ala bai'. Liluragarria da, izotz putzu batek sortzen dituen marrazkiei begira gelditzea eta zein detaile politak sortzen diren ikustea.
‎Izan ere, bi “metropoli” horiek erakartzen eta eramaten dituzte inguruko giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehienak. Eta egoera orekatzeko, bai ala bai, eskualdera baliabideak erakarri behar direla, batik bat ekonomikoak, eta horiek izan behar dutela pribatuak.
‎Thomas Edisonek 1877an asmatu zuen fonografoa, Julien Vinsonen erorikoa gertatu, eta handik bi urtera. Eta, birtamalez, euskal folklorezale gehienak elizgizonak izan eta, bai ala bai, galbahe morala erabili zuten beren bildumak egiteko, nahitaez beren bernizarekin ezagutarazi zizkiguten.
‎Etxean zerbait apurtzen zenean, belarrondokoa neuretzat izaten zen bai ala bai, errua besteena izanda ere… Atzo amaren urtebetetzea izan zen. Hiru aldiz deitu nion, baina ez zidan hartu, nahita, apustu egingo nuke.
‎Haren idazlana, beraz, puntu horretatik abiatuz jorratu litzateke bai ala bai, hizkuntzaren ezaugarri formaletan sakondu nahi izanez gero, behintzat. Alabaina, ez dugu hemen bidaia hori era sistematikoan burutzeko asmorik, alde batetik lan honen xederako interes gehiegirik ez lukeelako eta, bestetik, alferlana litzatekeelako, aipatu irizpide ortodoxoen arabera espero zitezkeen ezaugarriak ez baitira uste bezain maiz eta garbi ageri haren obran, eta bai, aldiz, berezko hizkerari ez bide dagozkionak franko.
2020
‎"' Klima salbatzeko' deiak bateratzaile dira, baina ez digute zehazten krisi ekologiko hori gutxiengo batek bideraturiko eta multinazionalek baliaturiko injustizia, zapalkuntza harreman eta naturaren ustiatzearen emaitza dela". Kapitalismoaren eta horrekin errimatzen duen naturaren suntsipenaren oinarrian esklabotza eta kolonialismoa izaki, irakurketa ekologistan, bai ala bai kontutan hartu beharreko gertakizunak direla dio. Historia koloniala eta ingurumenaren historia bereiziz, Ferdinandek dio lurrarekilako harremanari kasurik egin gabe begiratzen zaiola esklabotzaren bukaerari.
‎Mariano Rajoyren eta Ana Botellaren ingelesez hitz egiteko moduaz barre egitea oso suntsikorra da. Horren arabera, ingelesa bai ala bai jakin behar da. Zergatik?
‎Produkzioa jaitsiko da bai ala bai, energia berriztagarriek ez dutelako gaitasunik orain arteko ereduari eusteko. Auzia zera da:
‎Oraingo osasun krisiarekin anatema hori egun gutxitan desegin da. Ez dut zalantzarik, desazkunde hori bai ala bai gertatuko da. Bi mende nahiko izan dira, humanitateak milioika urtetan sortutako energia fosila xahutzeko eta izandako hazkunde ekonomiko basatia horren gainean eraiki da.
‎Bi mende nahiko izan dira, humanitateak milioika urtetan sortutako energia fosila xahutzeko eta izandako hazkunde ekonomiko basatia horren gainean eraiki da. Baina hori laster bukatuko da, nire lagun batek dioen moduan" planetak ez du negoziatzen", produkzioa jaitsiko da bai ala bai, energia berriztagarriek ez dutelako gaitasunik orain arteko ereduari eusteko. Auzia zera da:
‎Horien ordez, Leire jarri da aurrean mikrofonoan, pieza guztiek ezin hobe bat egin dute eta taldea kontzertuak ematen sasoi onenean dabil. Orain da momentua, bai ala bai!
‎Dena den, tuterarra konturatu da hizkuntza ohiturak aldatuta, badirela euskaraz aritzeko espazio batzuk eta horiei eutsi behar zaiela uste du. Herria ezagutzen duenez, bazekien zer aurkituko zuen toki bakoitzean," hemen dut, hemen ere ez, hemen ere ez", baina oraingo berritasuna zen euskaraz egin behar zuela bai ala bai. Eta sorpresa onak izan ditu, ez du errefusarik jaso, espero baitzuen" no te entiendo" bat baino gehiago entzutea.
‎NASA buru belarri dabil ikertzen Martera iristeko. Txinako Espazio Agentzia oso indartsu dabil, eta txinatarren aurretik iritsi nahi du NASAk, bai ala bai.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia