Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎Denboraren jarraikortasunari dagokionez, gogoetek jarraipen kronologikoa badute ere, oroitzapenak eranstean ohikoa den bezala, itzulinguru ugarirekin topo egingo dugu. Izan ere, bere iragana oroitzeko beharrezkoak dira analepsiak, hau da, denboran atzera egiteak; bestalde, bukaera iragarriko duten hainbat aurrerapen aipagarri ere badira.
‎Edozein modutan ere, askotan neska mutilen arteko harremanak dira ipuin hauetan kontatzen direnak. Beraz, egitura aldetik harremana badute ere, ipuinak ez daude bata bestearekin kateaturik.
‎Bestalde, egilearen beraren hitzetan," hiriaren interpretazio askotan gauzatzen dira istorioak." (Egunkaria VI) Haatik, Agurtzane Aiestaran ez da iritzi berekoa: " Estilo aldetik loturarik badute ere, ez da elkarren arteko giro komunik sumatzen eta, ondorioz, banaka batzuek baino ez dute irakurlearen arreta bizten." (Habe 295)
‎Laburpenerako joera hau sentimenduetan ere nabaritzen da, ez bere istorioek sortu dezaketen zirraran hori bakoitzaren sentipenetara eta sentitzeko moduetara mugatzen da, Arretxek bere istorioak kontatzeko duen eran baizik. Orain arteko grina, bere alderdi ezkutu hori ez erakustea izan da.(...) Honela, sentimenduek murritzak eta nahikoa laburrak izaten jarraitzen badute ere, Arretxeren luma aberastu egin da oraingoan, eta lehenagoko isiltasunak orain adierazpenarekin lotzen ditu. Burutik eta adimenetik baino gehiago, bihotzetik eta adimenetik datoz orain sentimenduak.
‎Istorioan parte hartzen duten pertsonaiek zenbaitetan hitza hartzen badute ere, oro har, narratzaile estradiegetikoa gailentzen da. Narratzaile intradiegetikoak, oso noizbehinka agertzen dira-eta.
‎Azken kokagune honetan gertatzen da eleberriaren istorio garrantzitsuena. Hirurek gerra badute ere ardatz, azken honetan ezagutzen du irakurleak gerra bera eta bere bilakaera eta garapena Euskal Herrian.
‎Baina oraingoan desberdina da. Errealismoak eta majikotasunak lanaren ardatza izaten jarraitzen badute ere, eleberrian betetzen duten funtzioa desberdina da.
2001
‎Alabaina, baieztapen hauek idazlearen helburu eta idazketabeharren inguruan zenbait argibide ematen badute ere, ez dute zertan argigarri gertatu kontamolde aukeraketari dagokionez.
‎Hori onartuz, Egunero hasten delako irakurtzera animatzen den edonor segituan ohartuko da nobela honetan ukitzen diren gaien gaurkotasunaz. Lehenengo begirada batean antzemango dituen erreferentzia literario nahiz soziohistorikoek (dela Sartre eta De Beauvoirrek 1945ean sortutako Les Temps Modernes aldizkariari egindakoa; dela J. Prévert, A. Huxley, Sartre edo Heideggerri egiten zaizkien aipuak) 60ko hamarkadan puri purian zeuden arazo eta eztabaidetara eramango badute ere, laster bere begirada gaur egun ere gertukoak ditugun gaietara lerratuz joango zaio. Izan ere, nobelan aipatzen diren arazoak (arrazakeria, matxismoa, birjintasunaren inguruko usteak,...) edo abortoaren inguruko auzia, tamalez, oso gaurkoak ditugu.
‎Biak aurrez aurre. Baina, hala ere, testuek norabiderik eza aipatzen badute ere, liburuaren egiturak norabidea aukeratu du, zuzenean.
2002
‎Horixe baita, ekintza gutxiko eleberri honetan egiten dena: hausnartu, gogoetak esan, protagonistaren nia hustu, batzuetan eleberriaren iradokitze gaitasuna hausnarketa esplizitu hauek itzaltzen badute ere.
‎Ezaugarri berak izan zituen bere bigarren eleberriak, Bizia garratza da (1950), edo José Eizagirreren() Ekaitzpean (1948) eleberriak. Azken bi hauek Gerra Zibilaren gaia jorratzen badute ere, beren planteamendua ez da errealista, ezta gutxiagorik ere, gatazkak ez baitu baldintzatzen ez narrazioa ez haren azpian dagoen ikuspegi manikeoa. Euskal eleberrigintza babesleku izan zen defendatu nahi zen ideologia esentzialista, klerikalista eta tradizionalistarentzat, baina ez zen garaiko euskal gizartearen kronika izan inolaz ere.
‎Lehenago esan dugun bezala, 1950eko eta 1970eko hamarkadak benetan interesgarriak izan ziren modernizazioa eta eguneratzea ekarri zutelako euskal eleberrigintzaren esparrura. Urte haietan elkarrekin izan ziren 1956ko belaunaldiko autoreak (Txillardegi edo Mirande, esaterako) eta belaunaldi berri bateko autoreak, I. Sarasolak" 64ko belaunaldia" deiturikoan biltzen dituenak4 Belaunaldien araberako sailkapena literaturaren historialariek zalantzan jarri badute ere (aipagarria da, esaterako, literatura espainiarraren adituen artean" Generación del 98" delakoaren inguruan piztutako eztabaida), uste dugu euskal eleberrigintzaren kasuan badaudela ezaugarri eta bizipen bereiziak bi belaunaldiz mintzatzeko: bata, mendearen erdialdean Egan aldizkariaren inguruan bildu ziren idazleek osatuko luketena," 56ko belaunaldia" ere deitu izan zaiona; bestea, hamahiru urte geroago, Lur donostiar argitaletxearen inguruan sortu zena, Gabriel Aresti (1933) bilbotar poetaren Harri eta Herriren (1964) argitalpenarengatik" 64ko belaunaldia" ere deitua.
2005
‎Baina, era berean, badira zine eta literaturaren genero beltza gogoratzen dutenak, esaterako" Humphrey Bogart" eta" Elur gainean". Errealismorako joera agertzen badute ere," Dragoia eta Laberintoa" bezalako kondaira itxurako narrazio sinbolikoak ere azaltzen dira.
‎Horregatik, ipuin hauek, sinbolikoak izan nahi badute ere, oso azaleko dute eman nahi duten mezua. Eskandalua pizteko aitzakia hutsa dirudite, eta ipuin batzuek sektore jakin batzuetatik jaso zituzten kritikak ikusita, lortu ere lortu zuen.
‎Eta beti helburu berarekin norbait joko du gizonak, barnean daukan herraz edo agresibitateaz purgatzeko, molde horretan deskantsatuko eta lasaiago izanen delako ustekeriarekin. Gerlak berak beren zoriona gogoan egiten dituzte zenbaitek, beste batzuek, gehiengo handiak, zoriona galduko baldin badute ere gerla horien beren gatik. Bainan" lehenik aitaren"!
‎Baina bakea bada edo ez da, gure etxeetan ere, gure herrietan, gure elkarteetan, gure lan tokietan. Ez da zorionik etxean, lanean edo herrian, gerla gorrian bizi direnen artean, arma bakarra mihia baldin badute ere. Bakea ez ote da zorionaren ezin baztertuzko baldintzetarik bat?
‎Lurdan elgarren artean bilduak direlarik beren urteko biltzarrean, nork daki zertaz ari diren, han, segeretuan, den mendreneko solasa kazetariek salatuko dutelako beldurrik gabe. Kanpora aitortzen ez badute ere, ez ote dute onartua ondoko urteetan diren apezak, jadanik Elizan lanean ari diren laiko horien artean, fedea baduten horien artean hautatzeaz beste aterabiderik ez dela, Jondoni Paulok egiten zuen bezala, Elizak leher egin dezan nahi ez badute.
‎Hori erran didanari doakionaz ez da dudarik bere praktikaren araberako teoria zuela. Beste zenbatek ez dute hark bezala egiten, erraten ez badute ere. Kontseilariz inguratuak dira, bainan kontseilu emateko bakarrik.
‎Jadanik izpiritu xorrotxenak ohartzen hasiak dira, beren indarrak munduko jaun eta jabe egiten dituela uste badute ere Amerika, Europa eta Japoniak, besteek ez dutela betirako neguan egoiteko asmorik. Indar gutiago izana gatik, handiak inarrosten ahal dituztela:
2007
‎Azken mendeotan herri erakundeetan gaztelania eta frantsesa izan dira hizkuntza ofizialak, zein bere eremuan. Diputazio eta udaletan ere, batez ere XIX. mende hasieratik aurrera euskara agiri esanguratsuetan erabili izan badute ere (beti ere maila apalean), gaztelania eta frantsesa izan dira administraziohizkuntzak. Pirinio peko Euskal Herrian, XIX. mendearen azken hamarkadetatik hasi ziren Foru Aldundiak euskara bultzatzen:
2008
‎Teknologia berriei dagokienez, gero eta gehiago erabiltzen dira irakaskuntzan. Oraingoz testuliburua ordezkatu ez badute ere, ikastetxe guztietan erabiltzen da Internet eskola liburuen osagarri gisa (idazleen eta liburuen informazioa eskuratzeko, adibidez). Nafarroako ikastetxeen kasuan Interneten erabilera are garrantzitsuagoa da, testulibururik ezean hura bihurtzen da-eta informazioa eskuratzeko baliabide nagusi.
2009
‎Lehenago misto eta sua egiteko tresna gutxiago egon izanak eragin ei zuen ohitura hori. Eta garaitiko Jatabeko auzoetan, Gabon mukur berbaren gomutarik izan ez badute ere, gau horretan sugarririk onenak eta sikuenak ipintzen zirela baieztatu digu hainbat lekukok.
‎Lekukoek, ostera, inguru horretako Santupe basoan zegoen Zoragetxoko San Martin ermitaren akordua daukate. Eta lotura zuzenik egiten ez badute ere, irailaren zortziko erromeriaz itauntzen hasita Santupe basoa, eta bertan zegoen ermita aipatu digute.
‎Hala ere, nahiko normalak ei ziren beharrerako alkandora beltzak ere. Blusa beltzak beharrerako erabiltzea lekukoek ezagutu badute ere, euren gazte denboran galdu zen ohitura hori. Batez ere, ganadu tratanteek erabiltzen zituzten brusak beharrerako.
2019
‎Modernitatean harturiko heziketa erromantikoaren ondorio da, eta maitasun eredu hori iristeko ametsaren idealak sufrimendua eragiten dien harremanean luzaro irautera eramaten ditu, erabakiak hartzeko unea albait gehien atzeratzera. Florak, denek ohartarazten badute ere, Senarrarekin bizitzen jarraitzen du, eta neurriz gain balioesten ditu haren itxurazko maitasun keinuak, eta ez ikusia egiten die haren etengabeko jazarpenari, bigilantzia estuari eta erasoari. Halaxe ikus dezakegu Kandinskyren tradizioa eleberrian ere, Mirenek maitasunagatik sufritzea erromantikotzat daukala.
2021
‎Azkenean, eguneroko errealitatea eta ikasleak nolakoak diren eurek dakite guk baino hobeto". Ikastetxe batzuekin komunikazio kanala edo bidea irekita badute ere, interakzioa eta jarioa ez dela gustatuko litzaiekeena diote, eta horrek lankidetza eraginkorra zailtzen duela. Hala ere, komunitatea eraiki nahi bada, horretan sakontzen eta areagotzen segitu behar dutela esaten dute.
‎Beste zenbaitek, berriz, GE1 en diskurtsoari jarraiki liburuaren balio artistikoa eta estetikoa goratzen badute ere (MIR1, HIR1), gaur egun inoiz baino medio gehiago daudela esaten dute formatu eta adierazpide guztien etorkizuna eta elkarbizitza bermatzeko. Hala eta guztiz ere, literaturarekiko eta horren didaktikarekiko ezarritako irudi eta inertzia jakin bat dagoela diote LIR1 ek eta LIR3 k, eta horri aurre egiteko ikuskera hori deseraiki behar dela lehenik, gehitu dute.
‎Irakasle gehienak ere arazoaz jabetzen dira, eta faktore desberdinek esku hartzen duten problematika konplexua dela argi badute ere, ikastetxeak eta irakasleak duten eraginaz kontziente dira, eta autokritikatik bideratzen dute gaia:
‎Esan, eta irakurri, hortaz. Testua Mario Benedetti idazle uruguaiarrarena dela esango diegu, eta seguruenera ezagutuko ez badute ere, aipuekin lotura egingo dugu, bere aipu asko eta asko Interneten zein sare sozialetan bolo bolo dabiltzala azalduz.
‎" Askotan ikasleak ipuinak edota poemak sortzen jartzen ditugu eta oso ariketa zaila da hori. [...] Sortzen badute ere, egiten diegun putada handia da. Irakasleok ere zailtasunak izango genituzkeen horretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia