Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Nik argi daukat miresten nuela bere joko itzela, baina aldi berean, ordukotz, gizaki arruntzat jotzen nuela eta bizi zuen egoerak ez zuela iraungo betiko. Bestaldetik aipatu behar dugu izar handiek (guk ikusten ez badugu ere) patuaren kolpeak jasaten dituztela, zorte txarra ere izan dezaketela eta bere ospe eta diruarengatik inguruan dauzkaten pertsonaia ustelak etekinak, hobariak ateratzeko edozein gauza egiteko prest daudela, idoloa suntsitu, bere osotasunean ustiatu arteraino. Nik dakidanez, kokainaren eraginarengatik panpin triste eta histrioniko bat legez kritika hilkorren artean denon ahotan ibili da.
‎Eskoriatzara itzuli eta ezkerrera, berehala irten egingo gara, laster errepidea berriz utzi eta Aretxabaletan sartu behar izango badugu ere. Jasokundeko Andra Mari eliza XVI.ean eraikitzen hasi zen; dorrea eta elizpea askoz beranduagokoak dira.
2001
‎EAEk, 2000 urtean, 143.969 milioi pezeta eman behar izan zituen, eta Nafarroako Gobernuak beste 51.493 milioi. EAEk 2001 urterako duen behin behineko kupoa 173.749 milioi pezetakoa da, eta Nafarroak ere, une honetan haren kopuru zehatza ezagutzen ez badugu ere, 2000 urtekoa baino ekarpen handiagoa egin du. Nolanahi ere, esan beharra dugu Nafarroak 2000 urtean Espainiako Estatuari egindako ekarpena 1999 urtean baino 2.016 milioi pezeta gutxiagokoa izan zela.
2002
‎Zuzenean Fiteroraino eramango gaituen errepide laua, oso lehorra eta bakartia (noizbehinkako bordaren bat azalduko zaigu bidean) ageri zaigu berriz ere, hasieran lakutxo artifizial bat ikusten badugu ere. Azkenik, Nava urtegia igaro eta errepide nagusia eskuin ezkerrera zeharkatu ostean, kilometro gutxira (Cascantetik 19 km.) Fiteron sartuko gara.
‎Lehen mailako lau euskal kluben ligako aurrekontuak 120 milioi eurotik gorakoak izango dira. Uneon datu zehatzik ez badugu ere, denboraldiko aurrekontuek euskal klub bakoitzaren egoera erakusten dute:
‎Azken aldapa, gogor xamarra eta hementxe," Trinitatea". Aterpeko atari bat irekia, gaur bezalako egun epel eta argitan behar ez badugu ere, euria eta hotz denean eskertzekoa. Ermita berriz, hertsia, barnetik ikusteko Trinitate egunean etorri duzue.
‎Ez erabat, Marzelino Aizpuruaren aburuz. «Eskuan hartzean ez dugu ahaztu behar zein eratako libururen aurrean gauden, goi mailako liburu baten aurrean alegia», baina «berak egiten duen azterketa ulertzerik ahal ez badugu ere, azterketa hortatik ateratako ondorenak uler genitzake, bere sakontasun guztian ez bada ere. Gai honen zaleek, bostgarrenik ez bada ere, beste guzietatik gauza jakingarri asko aterako dutelakoan nago»
‎Durangoko elizpean jaio zen azokaren ekimena duela 37 urte. Azken urteotan karpa itxuran ezagutu badugu ere, datorren urtetik aurrera eraikin berria estreinatzeko moduan izango da. Aurtengoa trantsizio garaiko azoka da; eraikin berriak ekarriko dituen aldaketak eta etorkizunera begirako erronkak direla medio.
2003
‎Estereotipoen aterpe erosoaren azpian, herri zabala eta atsegina aurkitu genuen Irakera egindako bidaietan, atsekabeari eustea beste biderik gelditu ez zaiona. " Gerran sartuko gara, urteetan gerratik atera ez garela uste badugu ere" esan zigun irakiar kazetari erretiratu batek. " Bustita dagoenak euriari beldurrik ez" dio esaera arabiar batek
‎Nire aita bi aldiz ezkondu zen, eta bere bi emazteak ahizpak ziren. Hargatik, ama ezberdina badugu ere, abizen berak ditugu 8 anai arrebok. Ni naiz ahizpa txikiena, eta aurrekoa baino 20 urte gazteagoa naiz.
‎Uztailean jaso zuten abisua anonimo bidez ezkerreko hautagaiek, Rigoberta Menchuk eta hainbat kazetarik: «Baita odola isurarazi behar badugu ere, gure aberria zuek bezalako arratoietatik askatuko dugu. Jeneralaren ordua iritsi da».
‎Langa gurutzatu baino lehen ezkerrera jotzen duen zidorrak, Kopakoarriko mazeletan garo artean gora eraman ahal gaitu gainaldeko granitozko harkaitzetaraino iritsi arte. Oraindik ibiltzeko asko badugu ere, bertatik izango dugun ikuspegiak zinez gomendagarri egiten du igotzeko aukera hau.
2004
‎Azkarregi isildu zuen, ordea, Carod Rovirarenak. Ea, txanpa mediatikoa galdu badugu ere, etekinik ateratzen diogun.
2005
‎Bidegurutze honetan bost bide elkartzen direnez, zutoin adierazleek azaltzen dute bakoitzetik nora goazen. Atxulondora joateko aurrez aurre dugunetik jo beharra badugu ere, hau da, Ernio edo Zarate bezala adierazita dagoenetik, gu eskuinekotik gora abiatu gara, Belkoaineko tontorrera azkarrago igotzearren.
‎Gure bizikleta zaharrari hautsak kentzeko garaia iritsi dela uste dugu. Negu partean lotan, lasai utzi badugu ere, badu garaia trikitrakateko batzuk ateratzekoa. Irati basoaren inguruan, Europako pagadirik zabalenean, egin ditugu gure eginahalak.
‎Zalantzak ditut gizarte mugimenduek bide hori egitea beharrezkoa ikusiko dugun, ikusten badugu ere nahi izango ote dugun, eta nahi badugu asmatuko ote dugun. Gainerako gizarte mugimenduekiko ere eszeptikoa naiz.
‎UNESCO erakundeak gizateriaren ondasunen artean sailkatu zuen eraikin miresgarri hau. Oraingoan, irekita topatu badugu ere, azalpenak eta ikus entzunezkoa jaso nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu dezakezue: 05 59 66 11 12 Elizaren sarreran hilerria dago, ikusgarria hau ere.
2006
‎Ongi dago musika tradizionaleko medioek gure lana onartzea. Izan ere, trikitia egiten ez badugu ere, trikitiaz egindako disko bat kaleratu dugu".
‎«Euskarak aje asko ditu(...). Hizkuntza literario baten eraketan zertxobait aurreratu badugu ere (eta hobekuntza horretan anitz zor diogu itzulpengintza literarioari), poesiari dagokionez ezin gara hain baikorrak izan. Gauzak oso gaizki daude.
2007
‎Bai, gu inurri gara, askotan elefante garela uste badugu ere. Zergatik eta, txiki izanik, aberats garelako, Europako Batasunaren estalpean bizitzeko zoria izan dugulako.
2008
‎Malenkoniatsu nagusia Marcelek luke baina ez da, beharbada denboraren bila abiaturik denbora berpizteko gakoa (madalena, harlauza) aurkitzen duelako, eta ez orainetik atzera begiratzeko, Abaitua bezalako batek egiten duena. Hamaika pausoko Abaitua malenkoniak ezgauza uzten du oraineko bizitzarako, horregatik ez da heroi bat, heroiak, Euskal Herrian bestela uste badugu ere, ez baitira iraganean bizi baizik eta orain puntu puntuan, bakarrik ordu horrek eskain dezakeen axolagabeziaz; Abaitua gizajoa, aldiz, gauzei (erlojuak, gatzerdiak) eta hitzei loturik bizi da, Urrek esaten zuen bezala, Ortiz de Zaratek egiten dizkion irainak kaka bezala gorderik.
‎Detergentea kutsatzaile handia da, besteak beste fosfato ugari igortzen duelako, eta ekobolak hori saihestea du helburu, garbigailuan sartu eta detergentearen beharrik gabe arropa garbitzea. Konposizio kimiko zehatza inon topatu ez badugu ere, zeramika bereziz osatutako bolak direla jakin badakigu. Konposizio kimikoari buruzko datu ezak kezka apur bat sortzen du, baina Coca Colaren konposizioa ere ez da ezaguna eta munduan gehientsu edaten den edaria da.
2009
‎Zubien artean egindako bidea da Bilbok erakusten diguna, gutxika gutxika geroz eta zabalago, itsasora bidean. Mareek eragiten zuten lekuraino izan zen posible nabigazioa, gaur txangoa udaletxeko zubitik hasi badugu ere. Beste sei topatuko ditugu ibaiadarrak Bizkaiko hiriburuan egiten dituen ia kilometro bietan; denetan bere burdinak du garrantzia.
2011
‎Lan handia dugu aurretik, eta ez dugu paisaiaz gozatzen denbora gehiegi igaroko; Durangaldeko mendietako ertz zorrotzetan hegan egitea da gure gaurko asmoa, eta horrela, Anbotoko igoera arrunteko azken metroak desegin, eta pagadian sartu aurretik Larranoko lepora eramango gaituzten margo ikur horiak aurkitzen saiatuko gara. Margo ikurrik aurkitzen ez badugu ere, ez dago zertan kezkaturik, ibilbidean ez baitago zalantzarik: gailurreria, ertza, da jarraitu beharrekoa.
‎Urkiolako santutegia (700 m) atzean utzi eta Urkiolamendiko gailurra izango dugu lehenengo jomuga; igoera lasai burutu ostean iritsiko gara bertara, eta tontor berde horretatik jarraian osatuko dugun ibilbide zirkularraren gaineko ikuspegi ederra izango dugu. Gorputza berotzen joateko ederki baliatuko dugu Urkiolamendiko igoera pausatua, jarraian Asuntzeko lepora jaisteko altuera galdu behar badugu ere. Poliki poliki, Larranoko lepoa eta Anbotoko gailurreria behealdetik bistaratuz, Anbotoko azken igoerara inguratuko gara.
‎Caritasen zerbitzuak betidanik erabili izan dituzten ohiko baztertuei, jende mota berria gehitu zaie: " Ijitoekin, osasun arazo larriak dituztenekin eta erakundeen laguntza publikoren bat eskatu nahian dabiltzanekin lan egiten segitzen badugu ere, talde berriak ditugu gaur egun. Deigarria da oso etorkinen agerpen jendetsua, hona datozenen %70 dira egun: Espainian eraikuntzan edota ostalaritzan hainbat urte lan egin dutenak dira gehienbat, orain, krisia medio, langabezian geratu direnak.
‎ez dugu esaten desobedientzia leku zehatz batean egin behar dugunik, baizik eta mota guztietako botere eta inposaketaren aurrean desobediente izan behar dugula. Kalea galdu badugu ere, desobediente izateko beste eremu batzuk berreskuratu ditugu, egungo neoliberalismo hau inolaz ere nahi ez dugula esateko eremuak sortu ditugu. Horrek bat egiten du azken garai hauetan agertzen hasi diren mugimenduekin, logika autonomoa duten mugimenduekin.
‎Rock and rollari esker barruan dauzkagun alderdi primitiboak askatzen ditugu, bide hori ematen du. Kontrakoa uste badugu ere, azken finean guztiok gizarteko arauen barruan mugatuta gaude.
2013
‎Eskarmentu handiko musikari eta konposatzailea da Iñaki Salvador. Mikel Laboaren ondoan irudikatzen badugu ere, eta gehienetan pianoaren atzean aritzen bada ere, ikuskizun askotako musikaren sortzailea ere bada. Baita musika irakaslea ere.
‎Bestetik, diskoan bezala, zuzenekoetan ere hirukote gisa arituko gara. Zentzu horretan, Bide Ertzean izaten jarraituko badugu ere, zuzeneko emanaldiak kutsu' rockeroagoa' izango duela iruditzen zait.
2014
‎Egoeraren larritasuna azpimarratzen du: " Datu ofizialik ez badugu ere, etxea eraitsi dioten familia batean, etxeko gizonak emakumea jotzeko joerak nabarmen igotzen dira".
‎Batean marokoarrak jartzen dituzte eta bestean sahararrak. Ez digute gure hizkuntzan hitz egiten uzten, notak jartzerako orduan ere desberdintasunak daude… Gure hizkuntza, Hassania, eskolan sekula ikasi ez badugu ere, etxe guztietan hitz egiten da, eta eskerrak horri! Kalean jipoia jasotzeko arriskua daukagu.
2015
‎Gure herrian 80ko hamarkada mitifikatzeko joera handia badugu ere, 90ekoa pluralagoa eta emankorragoa izan zen. Eta bertan landutako estilo ugariren artean azpimarragarria da, esaterako, hardcorearen barruan bizi izan zen bilakaera irudimentsua.
‎" Taldeko eta koadrilako hizkuntza gisa euskara ezartzea oso zaila da". " Hizkuntza zuzena, hizkuntza bizia falta zaigu, hikan adibidez, etena egon da"," Seguru egon behar dugu, batzuetan euskaraz hitz egitean freskotasun hori falta badugu ere, hitz eginez hartuko dugula".
‎Orain ugaltzen ari dira gisa honetako jardunak eta psikologo bat etxean sarrarazten dugu geure nerabeek, umeek eta baita haurrek ere, burutik behera kaka egiten digutenean eta egoera bideratzeko gaitasunik ez dugunean. Personal Trainer bat behar dugu geure osasuna eta elikadura zaintzeko nahiz kirola nola egin orientatzeko; irudia zaindu nahi badugu ere ez dago Personal Shopper baten laguntza kontratatu besterik eta bera izango dugu itsu-aurreko arropa erosterakoan, geure burua edo etxea apaintzerakoan... eta Personal Shopper teknologikoa, gero eta gehiago duguna sega poto, iPhone, iPod, txartel festa... eta auskalo zenbat teknologia, guretzat ezezagun eta ikastezinezko, taxuz erabil ahal izateko. Antzeko izenduna, oraintsu arte dirudunen eskura baino ez zegoena, txoferra eta batzuentzat txoperra, autoa gidatzeaz gain hainbat aholku eman ere egingo zuena, seguru asko!
2016
‎Nola ez ba! Egunero potrojorran gaude, inauterietan abesten eta PER (Landa eremuetarako diru-laguntza) kobratzen dugu lurrik ez badugu ere.
‎Guk esportatu dugu demokrazia, guk esportatu ditugu ongiaren baloreak, guk... Ekialde Hurbileko tragediekiko gutxieneko enpatia garatu badugu ere, beti iruditzen zaigu guri ezin zaigula halakorik gertatu, salbu gaudela. Ez dakigu entzuten.
‎Gazteek, batez ere, era baikor batean erantzun diote Podemosen proposamenari: " Bai, ahal dugu, bai, ekonomia eta gizarte egoera aldatu ahal dugu, euskalduntasunari uko egin behar badiogu ere, edo gure gozamen euskalduna era masokista batean atzeratu behar badugu ere".
‎Testuinguru horretan ospatu zen urriaren 17an pobreziaren kontrako nazioarteko eguna, eta datu larriak ezagutarazi zituzten, tartean Euskal Herrikoak, gurean pobreak egon badaudelako. EAEko eta Nafarroako pobrezia tasa %17 eta %13koa da hurrenez hurren, eta Iparraldekoaren daturik ez badugu ere, ez dirudi txikiagoa denik. EAEn 110.000 pertsonak sufritzen du pobrezia larria (%4, 9), hau da, hilean 541,7 eurorekin" bizi" da; populazioaren %18, 5, beste 415.306 pertsona, pobrezia ez hain larrian hilean 811,90 euroko sarrerarekin; eta 489.477 lagun (%22, 7) pobrezia eta bazterkeria arriskuan bizi da.
2017
‎Eta euskarazko euro dance aren aitzindariak ere bai: Hemendik At. Azkenik, antzekotasun handirik ez badugu ere, gustatzen zaigu Mursegok eta Amorantek musikarekiko daukaten jarrera jolasti eta esperimentatzailea.
‎Guri ere guztiz eragin zigun horrek, ez hango ez hemengo" (Maitena Jauregi, Euskal Herria);" oso bakarrik sentitzen naiz batzuetan, hainbat eremutan oraindik ere estralurtarra banintz bezala begiratzen naute. Eta hor hasten gara, nahi ez badugu ere, ghettoak sortzen, gaitza delako jendeari erakustea gertatzen ari zaizun horretan sufrimendu zama izugarria dagoela" (Rosario Vasquez, Kolonbia).
2018
‎Europa mendebaldean aisia kontsumoarekin lotzen badugu ere, Margarita eta Koxmek bisitatu dituzten herrialde gehienetan ez zegoen horrelako ohiturarik: " Jatordu bakarrarekin eta eguna erreka baten ondoan emanda pozik egoten ginen, sinetsi genuen
‎Errepideak zalgurdian, kamioietan edota motorrean zeharkatu dituzte. Europa mendebaldean aisia kontsumoarekin lotzen badugu ere, Margarita eta Koxmek diote beraiek bisitatu dituzten herrialde gehienetan ez zegoela horrelako ohiturarik. " Jatordu bakarrarekin eta eguna erreka baten ondoan emanda pozik egoten ginen, sinetsi genuen ez genuela ezer gehiago behar", esan du Margaritak.
2019
‎Errealitate horren aurrean zer egiten dugu euskal hedabideok? Gure informazioa gero eta gehiago partekatzen badugu ere, oraindik, oro har, bestearen oso eduki gutxi zabaltzen dugu lizentzia libre bidez. Ez gara ausartzen, horrek gure marka baino besteena indartzen duela sinetsita. Beste hainbat arrazoi egon litezke, baina ez dugu asko partekatzen.
‎Euskal hedabideek gure informazioa gero eta gehiago partekatzen badugu ere, oraindik, oro har, bestearen oso eduki gutxi zabaltzen dugu lizentzia libre bidez
2021
‎iragan urteetan denok geunden kalean, gero txaranga eta bere fan kluba, eta orain denok gaude miserian, fanak eta musikariak. Espero dezagun hau aldatzea, musika txinatarra jo behar badugu ere.
‎2020an COVID eragindako konfinamenduak fenomenoa areagotu besterik ez du egin, herritarren kexua eta etsipena puztuz. Datu orokorrik ez baldin badugu ere, badakigu, demagun, 7.400 eurotan dela gaur egun metro koadroa Getarian.
2022
‎Azken horiek biolentoak eta arriskutsuak izaten dira. Putero bezala katalogatzen ez badugu ere, badago beste espezie bat, putetxetara joaten dena" soilik trago bat" hartzera. Horiek ere sistemaren parte dira.
‎Bizilegea izango da, bai, baina guk bizinahia daukagu. Eta oso urrun ez badugu ere oraindik ez gara jubilatu. Inork gidoilari edo zuzendari bat balu, diot.
‎Kropotkinek esaten zuen moduan, iraultza ez delako agintarien aldaketa soil bat, baizik eta garapen soziala oztopatu duten botere horien guztien deuseztatzea, herriaren boteretzearen eskutik. Burgesiak, kapitalaren jabe den bitartean, ez duelako sekula inolako" esperimentu sozialistarik" garatzen utziko, instituzioen boterea bereganatzen badugu ere. XIX. mendean idatzi zituen hitzok badute, ene aburuz, gaurkotasun eskerga.
‎Instituzioengan sinesten ez badugu ere, izan daitezkeelako zuhaitza zaurtzeko arma eraginkorra; baina ez eurak bakarrik, ez eta egungo ordezkatze sistema sasi demokratikoan sinesten dugulako ere. Gaurko erakundeak diren bitartean gutxi batzuen esku dagoen boterea, ez delako sekula egiazko askatasuna izango, botere delegazio horrek ukatzen duelako herritarren zuzeneko parte hartzea, erabakitzea, eta ekite bera.
2023
‎Pandemiak kolektiboki zenbateraino eragin gaituen sakonean aztertu gabe jarraitzen badugu ere, ez da gehiegizkoa" gureak" egin ditugun aldarrikapenak utzi dizkigula esatea. Horietako bat, zaintzak erdigunean jarri behar ditugula behingoz.
‎Bai, zoritxarrez. Kontrakoa uste badugu ere, Libanon esate baterako, eta beste leku gehienetan ere, emakumeak antolatuta daude. Ez dira biktimak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia