Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2015
‎Oi ene Jainko ahaltsua! Nahi ez badugu ere epaituko gaituzuna, zer dela eta ez dugu kontuan hartzen, ordu hartarako Zu pozik edukitzeko hainbeste doakiguna. Baina nork ez du nahi izango hain Epaile zuzena?
‎luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu beharra dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun. Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
‎2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi ez badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digune...
‎Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik? Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta, nahi ez badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala. Bakea, bakea!, ene ahizpak, zioen Jaunak, eta hainbeste aldiz ohartarazi zien Jaunak bere Apostoluei.
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira. Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu?
‎Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sine...
‎Noiz kenduko ote zaigu lur hau begietatik, noiz? Gure artean guztiz itsutzeko adina ez badugu ere, zamartxo batzuk, harri koskortxo batzuk bai ikusten ditut, hazten uzten baditugu, kalte handia egiteko nahiko izango direnak; Jainkoaren maitasunagatik, ene ahizpak, balia gaitezen akats hauetaz, geure miseria ezagutzeko eta haiek eman diezagutela ikusmen argiagoa, gure Senarrak sendatu zuen itsuaren lokatzak eman zuenez; eta honela, geure burua akatsez betea ikusirik, haz dadila gure miseri...
‎Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai. Hobeki aditzera emateko, konparazio batez baliatu nahi dut; ongi dator horretarako eta baita, Jaunak burutzen duen egintza honetan guk zer eginik ez badugu ere, Jaunak mesede hau egin diezagun geure burua prestatuz, asko egin dezakegula ikus dezagun ere.
‎Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
‎6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz, nahi ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
‎lehenik, Jaunaren ahalmen handia agertzen da eta nola guk ez dugun parterik, Haren maiestateak nahi duenean, ez gorputza ez arima gelditzeko, ezta haren jabe izateko ere; bestera: nahi badugu eta nahi ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran.
‎Baina hasten direnentzat garrantzi handi handikoa da, eta ez dute gutxietsi behar, ondasun handia baita irabazten dena; horregatik ari naiz abisuak eman eta eman; otoitzean goi goian daudenei ere beharrezkoa izango baitzaie, Jainkoak probatu nahi dituen une batzuetan, Haren Maiestateak eskutik utzi egiten dituela dirudienean. Izan ere, esan dudanez eta ez nuke nahi hau ahazterik, bizi dugun bizitza honetan arima ez da gorputza bezala hazten, baietz esaten badugu ere, eta egiaz hazten da. Baina haur bat, hazi ondoren eta gorputzak bere garapen handia hartu eta gizaki heldu baten tamainakoa denean, ez da berriro txiki bihurtzen eta berriro gorputz txikia izatera etortzen; hemen, berriz, Jaunak nahi du baietz, nik ikusi dudanez, beste inorenetik ez dakit baina.
‎9 Jainkoak ahalmen guztiak eten nahi dituenean, esanak diren otoitz moduetanikusi dugunez, argi dago, nahi ez badugu ere, kendu egiten da presentzia hau. Orduan joan bedi zorionean; zorioneko galtzea, galduz doala iruditzen zaigun hartaz gehiago gozatzeko baita; izan ere, orduan arimak, adimenaz ezagutzen bere ahaleginen jomuga izan duena, bete betean maitatzeari ekingo dio, eta ulertu ez duena maitatzen du, eta, diodanez, gehiago irabaztearren bere burua galduz baizik ongi goza ez daitekeenaz gozatzen du.
‎Jesusen Amaren eta gure Ama eta Zaindariaren Erregela eraberritzeko hasierak direla hauek badiogu, ez diezaiogun irain egin berari, ezta gure aurretiko guraso santuei ere, haien antzeko izateari uko eginez. Geure ahultasunagatik guztian ezin badugu ere, biziari eusteko ez egiten ez desegiten duten gauzetan, arreta handiz jardun genuke; izan ere, neke gozoa baino besterik ez da guztia, bi aita hauek zutena bezala; eta onez eramateko erabakia hartzean, zailtasuna bertan behera amaitzen da, neke guztia hasierako pixkatxo hori baita.
‎4 Beraz, hau egia bada, nondik dator gehienetan hartzen den nahigabea, eguneko zati handi bat bakardadean eta Jainkoagan murgildurik igaro ez denean, bestelako zeregin batzuetan jardun badugu ere? –Nire ustez, bi arrazoigatik da:
‎3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era honetara egin zen fundazioa:
‎Benetan poztu naiz aita prioreak ogasunean jarri duen ordena egokiaz. Ez dadila gal nire nebari zor zaionaren aldetik, premia badugu ere. Hemen oso pozik daude guztiak, eta halako ama priorea izanik badute hala egoteko arrazoirik.
‎2 Madrileko bidetik idatzi nion berorri, duela zortzi egun baino gutxi gehiago, eta, beraz, honetan ez naiz luze arituko, han esaten nizkion negozioetan ez delako ezer berririk, eta nahiko penaz gaude; izan ere, gure bi fraideak orain hamasei egunez geroztik preso egon arren, ez dakigu aske utzi dituzten, Jainkoak erremediatuko duen esperantza badugu ere.
‎..., altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik nahi ez badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
‎5 Bada, ez duzue uste, ene alabak, maisu ona dela hau, berak irakasten diguna ikastera zaletu gaitezen, mesede handi bat eginez hasten zaigu-eta? Bada, ez duzue uste orain arrazoizko zera dela, hitz hau ahoz esaten badugu ere, adimenaz ulertu gabe ez uztea, halako maitasunaz oharturik gure bihotza zati zati egin dadin. Bada, zer seme dago munduan beraren aita nor den jakiten saiatzen ez denik, aita hori hain ona, hain goren eta hain jauna denean?
‎Begira, ene alabak: guk nahi badugu eta ez badugu ere, beteko da, eta haren nahia egin egingo da bai zeruan eta bai lurrean; sinets iezadazue, hartu nire iritzia, eta egin bertute nahitaezkoa dena. Oi ene Jauna, hau bai atsegina niretzat, ez duzula utzi zeure nahia betetzea nire borondate kaskarraren mende!
‎Lan handia dirudi guztiak, eta arrazoiz, geure buruaren aurka gudukatzea delako; baina lanari ekinez gero, Jainkoak ariman hainbeste lan egiten du eta hainbeste mesede egiten dizkio, non gutxi baitirudi bizitza honetan egin daitekeena. Eta mojek lan horretako gehiena egina dugunez gero, horixe baita Jainkoaren maitasunagatik askatasuna beste baten esku uztea, hainbeste neke, barau, isiltasun, itxitura jasatea, koruaren ardura beren gain hartzea; horrela, eroso bizi nahi badugu ere, hori noiz edo noiz izaten da, eta, beharbada, ikusi ditudan hainbeste monasteriotatik neuk bakarrik. Beraz, zergatik atzeratu barrua hilduratzea, honen baitan baitago beste hura askoz ere merezimendu handiagokoa eta perfektuagoa, eta gero errazago eta gozoago egiten baita ekintza?
‎Bata da hoztu egiten duela. Berorik handiena badugu ere, uretara iristean kendu egiten zaigu; eta su handia badago, hark itzaliko du, galipotaren sua izan ezik, kasu honetan biziago egiten baita. Ene Jainkoa!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia