Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 238

2000
‎Idazlearentzat abantaila handia da abiapuntu honetatik ekitea lanari. Subjetibotasun honek idazlearen inplikazio handiagoa eskatzen badu ere, libreago ere egiten du.
‎Espainiako Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun Legeak etorkinentzat zenbait hobekuntza ekarri badu ere, oso urrun da oraindik euren nahikarietatik eta hauek duintzat hartzetik. Egia da orain babes ofizialeko etxebizitzak izateko, lan eskaintza publikoetan edota hezkuntza bekak eskuratzeko eskubidea dutela, baina hauek guztiak indarrean jartzean traba burokratiko asko izaten dituzte eta azkenerako ez dira aplikatzen.
‎Horietarik 50 bat egokitze lanetara bideratu dituzte, 13 museoaren proiektura eta indusketa lanek beste 6 eraman dituzte parrokiaren beharretarako erositako egoitzarentzat 15 milioi eman dira. Aurrekontuaren gehiengoa Zarauzko Udalak berak bere gain hartu badu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu dute proiektua
‎Onaindiak erraten ez badu ere, liburua irakurri ostean ideia bat zabaltzen da: nazionalista guztiak desagertuko balira Arkadia berrian biziko ginatekeela, espainol nazionalismoari esker, berak horrela deitzen ez badu ere.
‎Onaindiak erraten ez badu ere, liburua irakurri ostean ideia bat zabaltzen da: nazionalista guztiak desagertuko balira Arkadia berrian biziko ginatekeela, espainol nazionalismoari esker, berak horrela deitzen ez badu ere.
‎Egun, 22 saio ezberdin daude programazioan, gazte kutsukoak denak baina eduki ezberdinekoak, hala nola, sexualitateari buruzko emankizuna, aktualitatea, euskal kantak, presoei eskainitakoa, zorion agurren tartea, fanzineak, eta abar. 24 orduz musika emititzen badu ere, berezko programazioa arratsaldeko 5etatik gaueko 9ak arte egiten da. Asteburuetan ere goizez aritzen dira.
‎Natura ikuspegitik, ingurune honek aparteko ezaugarririk azaltzen ez badu ere, geologiaren aldetik, Euskal Herriko kostaldearen txokorik interesgarrienetakoa da. Bertan inon baino hobe aztertu daiteke itsas harkaitzen eta harri irlen eraketa.
‎LEHENIK ETA BEHIN, UAk jorratutako bideari jarraituz, euskal nazio eraikuntzaren egitasmoaren desatxikimendua garbiki planteatzen du eta horretarako euskal nortasunaren indar soziala ukatzen dute (Arabako gehiengo zabal batek bere burua euskal hiritartzat jotzen badu ere, eta irakaskuntzan, euskaldun ereduak aukeratuenak izan arren), abertzaletasunaren indarra gutxietsiz (arabar hautesleen %40k indar abertzaleen hautua egiten du) eta Arabako eskualdeen errealitate soziologikoa desitxuratuz (Arabako zortzi eskualdeetatik espainolismoa soilik Gasteizen dugu nagusi).
‎Tokikotasuna aldarri badu ere, irla bakarti bat izateari muzin egin nahi dio Goienak, euskarazko beste hedabideekin loturak bultzatu nahian baitabil. ETBrekin kasu, balizko elkarlan baterako prest agertu dira.
‎Hemendik aurrera, egunero saioaren bi edizio ezberdin izango ditugu, bakoitzak bere lan talde, aurkezle eta izaera propioa erakutsiz, baina beti ere" Bertatik Bertara" ren filosofiari jarraikiz. Horrenbestez, gaueko" Gaur Egun" aren ostekoan Andoni Aizpuruk aurkezle eta zuzendari lanetan jarraitzen badu ere, eguerdikoan Nerea Iriarte kazetaria arituko da aurkezpen lanetan. Zuzendaritza lanak Elixabete Garmendiak beteko ditu.
‎Hemendik aurrera, egunero saioaren bi edizio ezberdin izango ditugu, bakoitzak bere lan talde, aurkezle eta izaera propioa erakutsiz, baina beti ere" Bertatik Bertara" ren filosofiari jarraikiz. Horrenbestez, gaueko" Gaur Egun" aren ostekoan Andoni Aizpuruk aurkezle eta zuzendari lanetan jarraitzen badu ere, eguerdikoan Nerea Iriarte kazetaria arituko da aurkezpen lanetan. Zuzendaritza lanak Elixabete Garmendiak beteko ditu.
‎PP eta PSE EEk hauteskundeen gurutzadarekin jarraitzen dute, hori bai, azkenotan intentsitate maila txikiz. Alderdi eta indar abertzaleen aldetik, ostera, desadostasun ugari egon arren, adostasun puntu bat nagusitzen dela dirudi, bakoitzak bere ikusmoldea badu ere: ETAren beste su eten bat abertzaleen arteko gutxieneko akordio maila batean oinarrituko da.
‎Bide zuzena hartu dela ematen du: txapelketok ofizialki Bizkaikotik kanpo daude sailkatzeko balio badu ere, hura udagoienean hasten da hogeita hamar bertsolarirekin, eta eskualderik eskualde bertako bertsolari eta bertsozaleen esku dago antolakuntza. Lehia giroa ez da finalean egon litekeena, baina hurbiltasunaren pizgarria dauka bertsolari eta zaletuarentzat.
2001
‎Baina burujabetza bide hori eta borroka armatua bateraezinak direla dio EAJk, eta ezker abertzaleak hori aitzakitzat hartzen badu ere, gainerako sektore abertzale gehienek ere berdina diote, EAk, ELAk, ezker abertzaleko sektore batzuk...
‎Baina horien guztien egilea ez ezik poeta ere bada goizuetarra eta ez nolanahikoa. Koldo Izagirreren aburuz," belar moztu eta ez moztu bakoitzaren usaina" zehazki nolakoa den dakien poeta baita Perurena, honek Orixeren naturarekiko urtze mistikora eta sentimentalkeriara eramaten ez badu ere. Panteismoz bizi du ingurua Perurenak, hizkeraren narotasun liluragarrian, natura jaso duen bezalaxe baitirudi jaso duela hizkera, neke gabe, kukuak esanda, haizeak ekarrita edo errekak bustita, maisutza teknikoa hitzaren eztiak estaltzen duela.
‎Aipatu ikuskizunak pertsonaia ugariko lanak ziren, akzio gehiago zegoen. Oraingo proposamena ezberdina da, obra garaikidea da eta testu antzerkia izaten jarraitzen badu ere, eszenografia xume batean, bi pertsonaia daude aurrez aurre eta hitza da nagusi.
‎Horrela esanda lagun hauek megalitoak bilatzeko untxari saldo eroa osatzen dutela ematen badu ere, ez da hala. Millanek jarraian azaltzen digun gisan, irteerak planifikatuak daude:
‎Eskualdearen erdi aldean, Lakuntzan, Mankomunitatearen egoitzak elkarrekin bizi izaitekotz gogoa erakusten badu ere, egungo errealitateak desbertebraziorako joera indartsua dela oihukatzen du. Autobideak direla medio, Gasteiz eta Iruñea inoiz baino hurbilago dira mendebalde nahiz ekialdetik; baita, laster, Etxegarateko lanen bidez, Goierriko hirixkak.
‎MARGARITA Uria ez da Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide izango PPk organu horretan egoteko betoa jarri diolako EAJri. Kide hauek Espainiako Legebiltzarrak izendatzen ditu eta PPk gehiengoa osoa badu ere, Kontseiluko kideak PSOErekin negoziatu ditu, hori bai jeltzaleei atea guztiz itxiz, eta azken hauen ustez Aznarren aginduz gainera.
‎Iritsi da urteko zesta punta ekitaldirik garrantzitsuena, Zesta Puntako XI. Munduko Txapelketa. Futbolak adina zaletasun pizten ez badu ere, nahi duenak munduko zesta punta jokalari hoberenak ikusteko aukera izango du irailaren 12tik 23ra bitartean Miarritzeko Jai Alai pilotalekuan.
‎Epe horietan euskararen egoera zein izan daitekeen aztertzen ahaleginduko dira kongresuan. Gaur egun, zenbait alorretan (Giza eta Gizarte Zientziak) euskarak garapen franko ezagutu badu ere, beste zenbait alorren egoera ez da hain positiboa, Teknika, Teknologia eta Osasun zientzietan adibidez. " Zientziako esparruetan hori gertatzea normala da.
‎Alde zahar osoa bisitatzea merezi badu ere, batez ere XII XVIII. artean hainbat estilotan eginiko Santa Maria eliza (atari platereskoa, klaustro ojibala, Andra Mari Beltzaren tailua, apaingarri barrokoak eta dorre ikusgarria) azpimarratu behar da. Gainera, San Blas ermitaren abside erromanikoa, Erdi Aroko Gaztelako Atea, bere aurreko harlanduzko Zubi Zaharra eta hainbat jauregi aipatu behar ditugu.
‎Taldearen Precicast enpresa berriaren inaugurazioan, krisian egon arren, urte honetarako negozioekin bilduko duten diru kopurua 60.000 milioi pezetakoa izango dela ziurtatu zuen Joaquin Coello zuzendari nagusiak. Halaber, orain duten 1.214 pertsonako plantila bere horretan mantenduko duela gaineratu zuen, bere sozioetako batek, Rolls Roice multinazionalak, 3.000 langile kaleratuko dituela aurreikusi badu ere.
‎Selekzioaren inguruan, dena den, aipatu beharrekoa bai federazio eta Jaurlaritzaren epeltasuna. Atal edo, behintzat, zutabe oso bat merezi badu ere, hitz gutxitan esanda, bi erakundeok ez diote behar lukeen indarrik ematen hain gurea den kirol honi, gure kulturaren jarduketa fisiko eta ludiko honi. Adibide bezala, Gasteiztik finantzatzen da Nazioarteko Federazioaren aurrekontuaren erdia eta oraindik ez du" bere" selekzioa haren zerrendan sartzea lortu, nahiz eta duela egun gutxi eskaria egina duen.
‎Jendea igandean enamoratzen da eta aste egunaz ezkondu. Egungo igandea, erlijioso kutsurik gutti badu ere, sagaratu da. Ordea, igandea, lantegiko nekeen sariketa merkea ere ba dugu.
‎Eta urteetako krisiaren ondorioz galdutako lanpostuek eragin handiagoa izan zuten gizonezkoen artean, nahiz eta Gipuzkoan bi kolektiboak gertatu ziren nahiko erasanda. Azkenik, urteen bitarteko enplegu hazkundea bi sexuen onerako izan da, herrialde historiko bakoitzean eragin ezberdina izan badu ere.
2002
‎Bere piura ikusi besterik ez dago, odoletik baino Ricardetik gehiago duela jabetzeko. (r) Azken hatsa» bizkarrean idatzirik badu ere, Pitxu heriotzetik libratuko du, ebakuntza eginda (hesteak eta hezurrak, higiene handiz, ikusleen aurpegira boteaz).
‎Hala ere, graffitiak baino muralak egiten dituela dio «Lex»ek. Aerosolez margotzen badu ere, marrazkiaren edukia ez baita izengoitian oinarritzen. Dagoeneko hamabost metroko altuera duten margoak egin dira, baita etxeetako solairuen arteko fatxadak apaindu ere.
‎San Prudentzio aretoa aspalditik zegoen erabili gabe, eta lehengo astean, Transforma elkartearen ardurapean, paratu zuten bertan lehen erakusketa, «Lanean» izenekoa. Berez, Hiri Gunea aretoak Gasteizen nahiz nazioartean egiten diren proiektuak biltzeko xedea badu ere, erakusketa honek Gasteizko proiektuak ezagutaraziko ditu. Martxoaren 3a arte egongo da eta ondoren, aretoak ateak itxiko ditu azken lanak burutzeko.
‎Kopuruen gora beherak alde batera utzita, adopzio prozesua oraindik luzea, sarritan neketsua eta garestia da, 1996an adin txikikoen inguruko legeriak garatu zirenetik adopzioaren alorrak hobera egin badu ere.
‎Egun eskaera gehien jasotzen dituztenak Errusia eta Txina dira. Baina Txinar Errepublikak iturria erabat moztu ez badu ere, eskaintza nabarmen murriztu du. Orain arte urteko 80.000 haurreko kupoa zuen eta horietatik 1.200 haur Espainiako Estatuari zegozkion, gutxi gora behera eskaerari erantzuteko adinako kopurua.
‎Errumaniak EBn sartzeko adin txikikoen inguruko legeak aldatu ditu eta azpiegiturak hobetu. Horretarako EBn laguntza ekonomikoa izango badu ere, denbora du eskakizunetara egokitzeko eta bitarte horretan adopzioak etetea erabaki du bertako gobernuak. Ondorioz, Espainiako Estatuan 2.000 bikote inguru bat batean jokoz kanpo geratu dira, kasu batzuetan 3 edo 4 urte tramitetan pasa ondoren.
‎Gasteizko Amarica aretoaren itxiera, mediatikoki oihartzun gutxi daukan polemika da, zerbait txikia da, baliogabea. ...tzuk ditu, artistek eurek beste ikusmira batzuk dituzte, politikoek agian ez dute ezagutu ere egiten, eta hala ere aurrera eraman den prozesua, gaia jorratzeko egon den isiltasuna eta txundituta utzi gaituen amaierak beste kasu batzuk gogoratzen dizkigu, ez bakarrik politika kulturalean (beti gobernuaren eskuetan dagoen inozo bat) baita beste politika erabat desberdinetan ere, bateren batek ahaztu badu ere, horiek baitira geure harremanei eta eguneroko bizitzari eragiten dietenak.
‎Horretarako, propioagoak dituen sektore batzuk (BBVA adibidez) erre behar baditu ere, prest dagoela agertu du. Euren babes pertsonala bermatu lukeen Barne Sailburuko Batzorde Teknikotik alde egin behar badu ere, prest. Bere estrategian kortozirkuiturik ez, beraz.
‎Berriro ere, argi gelditu da zein den PPren eta Aznarren gobernuaren jokabidea. EAEko hauteskundeak irabazi eta Eusko Legebiltzarrean lanean hasi ginela urte bat bete ondoren, PPren eguneroko erronka Jaurlaritzaren zeregina oztopatzea da oraindik ere, herri honen gobernuaren lana Auzitegi Konstituzionalen aurrean zalantzan jarri behar badu ere. Ohituta gaude.
‎XXI. mende honen hasieran, mundua magiaren lilurapean aurkitzen dela esan genezake, haur, gazte eta helduek zenbait fenomenoei jartzen dioten arreta kontuan izanda. Geureak, duela bost mende Nafarroako Viana aldean sortutako Bargotako Aztiak, alde handia du ingelesarekiko, besteak halako itzalik oraindik ez badu ere, hezur haragizko pertsona baita. Felix Cariñanos historialariak dioenaren arabera, Bargotako Johanes pertsonaia historikoa dugula frogatzeko, aski da jakitea Antonio de Guevarak, XVI. mendean Europan modako idazle izan zenak, 1522an idatzitako gutun batean nigromantiko ospetsua bizi zela zioela.
‎Kontatzeko zerbait baduzu, zertarako nahi duzu beste ezer? (...) Gaur egun jendeak irudiari, poseari, talde batean dagoelako famatua dela pentsatzeari ematen dio garrantzia, kontatzeko ezer ez badu ere(...)».
‎Hori bera, aldiz, arrazoi garrantzitsua da beste askorentzat. Aitortzeak nolabaiteko erreparoa ematen badu ere, bi idazle gaztek, Urtzi Urrutikoetxeak eta Fernando Morillok duen garrantzia ematen diote. " Poesian, batez ere, sariek ematen dute dirua", beste era batera irabaztea ezinezkoa den dirua.
‎Bidegurutze aldi honetan subiranozaleok dugun erronka nagusia zera da, zelan gauzatu eta saretu zazpi herrialdeetako abertzale jatorren lan asko eta askotarikoa uztartuko duen mugimendu politiko eraginkorra. Gaurko egoera politiko larriak tamaina bereko erantzuna behar badu ere gehiago kezkatzen nau gerora begira mantendu beharreko erabateko konfrontazio politiko eraginkorrerako derrigorrezko dugun mugimendu hori gaurkoz behintzat ez izanak. Horretara nire gogoeta.
‎ZER ekarriko dio euskal kulturari? Lehen lehenik, erran behar da ikerketa hau ez dela euskal kulturan mugatzen, honek toki garrantzitsua baldin badu ere Iparraldean.
2003
‎Bertan jasoriko iritzi eta adierazpenek, Gipuzkoako Administrazioak kirol honekiko duen jarrera pasibo eta ezkorra salatzen dute. Izan ere, Gipuzkoan plater tiroak itzelezko indarra izan badu ere, kirol mota hau praktikatzeko zentro eta instalazioak gero eta gutxiago dira. Hain zehazki ere, Irunen, Olaberrin, Arraten, Legazpin eta Oñatin praktika daiteke kirol hau.
‎Baina Sasha Cohen gaztea ere indartsu datorrela diote, eta honek ere AEBetakoa izaki, etxean jokatuko du. Araba Klubean, aldiz, Maria Butyrskaya errusiar beteranoa aipatu digute, dagoeneko dominen leiha urrun samar badu ere, bere patinatzeko era ederrak jarraitzaile asko ekarri baitio. Baina inork aipatu ez diguna Irina Slutskaya errusiarra da, eta bera da faborito nagusia iazko Naganoko Munduko Txapelketan eta aurtengo Malmoko Europakoan eta San Petersburgoko Grand Prixeko finalean bera nagusitu baita.
‎Segidako lerroetan oinarrizko aholkuak ematen saiatuko gara, gure lorategitxoa eraikitzeko asmotan bagabiltza, ezustekorik ez dezagun izan. Gainera, askok hala uste badu ere, ez da beharrezkoa lur-sail handien jabe izatea lorategi eder batez gozatzeko, txoko asko dira aproposak landareak ezartzeko.
‎Hori da proposamen nazional bat. Eta Ibarretxeren proposamenak hasieran erretolika abertzalea erabiltzen badu ere, hori besterik ez da, erretolika. Baina azalpenetik edukietara pasatzen garenean ahaztu egiten gara aitzin-solas horretan esan dugun guztiarekin eta EAEz hitz egiten da soilik.
‎Ezker abertzalea hauteskundeetan egotea nahi genuke. Eta une honetan koiunturak zailtzen badu ere, ziur gaude boto horiek bere kokagune naturalera itzuliko direla. 95az geroztik gatazka politikoa gainditzeko indarkeria eta horren inguruko guztia alde batera uztea eskatzen ari gara.
‎Datorren igandeko jaiak, gainera, 1.800 metro koadro izango duen eraikin berri baten proiektua bideratzea ahalbideratuko du. Lekeitioko ikastolak haurtzarotik DBH ikasketetara arteko hezkuntza eskaintzen badu ere, txiki geratu zaie eraikin nagusia. Ikastolatik 50 metrotara dagoen Mercedarioen ikastetxe izandakoan daude Lehen Hezkuntzako ikasleak eta jantokia.
‎Egizu Getxon euskaraz hitz egitea bultzatu nahi duen proiektua da. Metodologia berdina jarraitzen badu ere, zenbait xehetasun aldatzen dira. Taldeak bostekoak izan ohi dira.
‎Halaber, Donostian, Arrasaten, Deustun, Elgoibarren, Elorrion, Ermuan, Getxon, Irunen, Lasarten, Errenteria Oreretan, Ortuellan eta Pasaian eskaintzen da programa. Herri bakoitzean programak izen ezberdina badu ere funtsean metodologia bera erabiltzen dute.
‎1970ean berak eginiko antologia bat hasi zen kaleratzen. " Dios en la poesia actual" izenburua badu ere, Gabriela Mistral, Dulce Maria Loynaz, Concha Mendez edo Gloria Fuertes bezalako beste hamaika emakume poeten lanak jasotzeaz gainera, berdin agertzen ditu hartan Unamuno, Miguel Hernandez, Lorca, Blas de Otero, Cesar Vallejo edo Rafael Alberti bezalakoen poemak, eta hitzaurrean garbi uzten du zergatia. Berarentzat, poesia beti dela poesia edo ez dela ezer, eta benetako poesian beti dagoela Jainkoa, nahiz eta olerkariak espresuki ez izendatu.
‎BBVAko lehendakari ohia, Emilio Ibarra, jadanik inputatua izan da" BBVA kasua" deiturikoan, kontabilitatez kanpoko funtsekin pentsio funtsak sortu izanaz salatua. Botinen kasuan Auzitegiak ahozko epaiketa hastea erabaki badu ere, Ibarraren kasuan oraindik ez dute erabaki hori hartu. Damoklesen ezpata, kartzela zigorra, haien buruen gain dago oraindik.
‎Baina era nagusiaren eta euskaldunok oso aspalditik gurea dugun koloreak ikusteko, izendatzeko eta ulertzeko eraren artean, desegokitasunak azaltzen dira, aditu horien ustean. Zeren mailegutik hartutako koloreez gain, urdinak cielo azul edo ciel bleu esateko balio badu ere (oskarbi esatea ez ote litzatekeen egokiago galdetzen badute ere), inolaz ere ez omen da gauza bera gertatzen «asto urdina»rekin edota «saturdina»rekin. Era berean, «ume gorriak» ez dira horrela izendatuak izaten beren koloreagatik, «langile zuria» esapidea norbait hegoafrikar batengandik bereizteko erabiltzen ez den bezala.
‎Beste zerbait da heldu zaiguna. Egoera aldrebesa luzarorako, kudeatzen zaila eta gainditzen ezinezkoa diruditen horietakoa (euskal liburugintzaz ari naiz, euskal politikagintzaz ari naizela ematen badu ere). Etsipenezkoa.
‎Txosten horren arabera, baldintza kaxkarretako lan gehienak emakumezkoenak dira, kontraturik izan gabe soldata jasotzen duten gehien gehienak emakumeak baitira. Emakundek txostena EAEko datuekin egin badu ere, denok dakigu Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetan ere egoera bera izango dutela. Hain zuzen ere, Emakundek txostena egin eta gero Ipar Euskal Herrian Secours Catholiquek egindako beste txosten batek ere egiaztatzen du Iparraldean ere pobreziak emakumezko izena duela.
‎Euskarazko izena nazioarte mailan jende gutik konprenitzen badu ere, hain justu horregatik da interesantea. Azkenean euskarazko izen hori beste zernahi baino irekiagoa delako, ez baitu erranahi hain definitua gehienentzat, guretzat hala bada ere.
2004
‎Aurretik euskal talde batek edo bestek teknika hau erabili badu ere, oraindik ez da ohikoa instrumentuen seinale guztiak zuzenean ordenagailura sartzeko sistemaz baliatzea disko bat grabatzeko. Ikus taldekoek ez dute anplifikadorerik erabili, ordenagailuan txertaturik dauden simulatzaileak baino.
‎Nere buruan Oihukak argitaratu badu ere, Ikus ek Frantziako zigilu batekin ere sinatu du. Hortaz, Euskal Herrian kaleratu duten disko berdina Frantzian ezagutarazteko aukera izango dute baxenabartarrek.
‎Estibaliz Amorrortu e posta bidez komunikatzen da bere ikasleekin. Momentu honetan ikasle bakarra badu ere, aurreko hilabeteetan izan ditu gehiago. " Ikasle kopurua murritza izan ohi da, guztiak estatubatuarrak.
‎Jose Luis de la Cuesta, Donostian dagoen Kriminologiaren Euskal Institutuko (KREPI) zuzendariarekin hiz egin dugu. Dioenez, gizarteak onartzen ez badu ere, egun trafiko urraketak dira gehien gertatzen diren delituak.
‎Espainiako Artisten eta Interpreteen Elkarteak (AIE) antolaturiko emanaldiak, hain zuzen ere. Hedabideren batek kontzertuak taldeak berak suspenditu zituela esan badu ere, erabakia kanpotik etorri zela argitu beharra dago. Joan zen urtean aukeratu zuen AIEk Asier Serrano Artistas en ruta egitasmorako, musika taldeak beraien erkidegotik kanpora irtetea ahalbidetzeko ekimenean parte hartzeko.
‎Nafarroarena, esaterako. Nola gauzatu zer estrategia behar den zehazten ez badu ere, ETAri irakurtzen dizkiodan komunikatuetan beti aipatzen du Euskal Herriaren autodeterminazioa. Planteamendu horrek ez du antzik Ibarretxe Planarekin.
‎Bertso librean idatzitako poemarik ere baden arren hala nola Bitoriano Gandiagari eskainia, sonetoa da gehien agertzen dena Jean Louis Davanten Harri txintxolak olerki sortan. Zuberoa du ama eta gainerako Euskal Herria emazte maite Davantek, eta urteko lau sasoiei eskainitako olerkiekin lana hasten badu ere, berehala da bere sorterria den Zuberoako lur eta jendeei zubereraz eta Euskal Herria osoari euskara batuan Herriminez kantatzen. Eta heriotza bakoitzaren ezin baztertuzko pasarte bortitza bada ere, haren aurrean itxaropena agertu nahi izan du Biziminez olerkariak, itxaropena beste guztien gainetik dagoen bertutea delako berarentzat.
‎Zerbait aldatu da beraz; baina Garazin salbu, Iparralde urbanoan batez ere. Lehen itzulian abertzale nolabait bozkatu badu ere »10 kantonamenduetan abertzaleek %9, 73 erdiesten dute, orain dela sei urte heineko emaitza» barnealdea beti eskuinaren besoetan abandonatzen da.
‎Baimenak lortu ere bai. Arlo honetan orain arte egindakoa, salatzaileak besterik uste badu ere, desinteresatuki egina izan da, egoari hegorik erantsi gabe, alegia. Kasu batzuetan, gainera, ordainetan zartako majoak hartuta.
‎Horrela uler daiteke, 2001ean, ezkontza zibilak katolikoen ia erdira heldu izana. Hau da, ezkontza tasak beheranzko joera azaltzen badu ere, ezkontzen artean zibilak hazten dira, errito katolikoaren kaltetan. Era berean, elkarrekin bizitzea erabakitzen duten bikoteak gero eta gehiago dira, ezkontzen diren bikoteekin alderatuta.
‎Haur baten hezteko, aita eta ama biak behar dira. Bat ala bestea baizik ez badu ere berdin dela entzun dut: umezurtza ere ez ote da batekin bizi?
‎Kantxan eta kantxatik kanpora lotsa handirik ez badu ere, ezin esan lotsagabea denik. Ausarta bai, gaztea, eta zabalean pilota uzten duen ausardia berarekin erantzuten die galderei.
‎Halaber, zure iritzia ez esateak aladurak edota erraietako mina sorrarazten dizkizu. Baita esandakoak zuk nahi ez zenuen moduan eta tokian mina egiten badu ere.
‎Herriko zaindariaren omenez, jaiaren adierazpen tradizionala izaten da. Parte hartzaileen batez besteko adinak dezente gora egin badu ere, gure festen paisaiaren zati garrantzitsu izaten jarraitzen dute. Apaizak, santua edo ama birjina, udalbatza... konpainia solemne eta serioa izaten da prozesioarena.
‎Horretan hainbat lanetan bete betean asmatu izan duelako; asmatu ez badu ere ekin gabeko faltarik ez duelako, Agur eta Ohore, Jose Luis Alvarez Enparantzari, sorlan eta saioaren eremu latzenei lore eta kolore eman dien txilarrari.
‎Modelo berri horri hegalak jarriko dizkiote. Horrela, itsasoa ukitzen jarraituko badu ere, altxa egingo da eta abiadura handia lortu ahal izango du: 120 korapilora iritsiko da, hau da, orduko 220 kilometro inguru harrapatuko ditu.
‎Badakigu zer adierazi nahi duten beste alderdi guztien ahotan, onerako zein txarrerako, bakoitzaren kaleidoskopioaren arabera, baina ez Ezker Abertzalearenean. Horrek adierazi nahi ez badu ere Ezker Abertzaleak ez duenik malgutasunerako edo pragmatismorako gaitasunik. Besteen adinakoa edo handiagoa, kasuan kasu.
‎Aurreko guztiak eta Batasunaren 7 urratsak kontuan izanda, koherentziaz betetako proposamena egiteko 8 konpromiso edo urrats bat faltan botatzen da, ETAri biolentziaren garaia, noizbait garaia izan badu ere, gaindituta dagoela adieraztea, alegia.
‎Mongoliako Badain Jaran basamortuan dauden harea dunek batzuk 500 metrokoak, ez dute haizearen eraginik jasaten, hau da, haize lehor eta bortitzak jotzen badu ere, ez ditu dunak bere lekutik higitzen. Nola liteke?
2005
‎Egoera berri honetan, gatazka era demokratikoan konpontzeko funtsezkoak diren kontzeptu eta klabeak »bereziki herri kontsultarena» indartzen ari dira eta pixkanaka bere bidea eta lekua irabazten hasiak dira. Testuinguru horretan, Nazio Eztabaidaguneak orain urte eta erdi abian jarritako prozesuak aurrera jarraitzen du eta mediatikoki lehiatu ezin badu ere, lan serio, txukuna eta zabala burutzen ari da haizeak eramaterik ez duen dinamika emankorra sustatzeko.
‎Kontua da egungo egoera negargarria alda daitekeela irailean Italian Europako lur gaineko txapelketa hasi baino lehen. Norbaitek gogoratzen ez badu ere, esan, orain euskal taldeek Espainiako izen eta banderapean hartzen dutela parte nazioarteko lehiaketatan. Badakizue txunda, txunda, piperpotoa eta abar.
‎Ilegalizazioak egoitzak ixtea ekarri du, diru iturriak izugarri murriztea, adierazpen askatasunerako eskubidea ukatzea azken adibide mingarria, Aberri Eguneko karga frankista Iruñean, eta hauteskundeetan aurkezteko eskubidea ere kentzea. Hala ere, eta kontraesankorra ematen badu ere, ezker abertzalea gainditzen ari da bere kontrako ilegalizazio hori. Gero eta ordezkapen instituzional gutxiago dauka, baina gero eta hurbilago ikusten da ilegalizazioari amaiera emateko unea.
‎Zer idatzi behar dut?». Baina, gezurra iduri badu ere, enetzat biziki positiboak izan ziren editorialen erantzunak. Sorgina, ene lehen liburua, Edition de minuit, eta Gallimard era igorri nuen.
‎Orpoak ongi lotua behar du oinera eta botak ez dira osoa handiak izan behar, puntan zentimetro bateko lasaiera komeni da. Askok ezetz uste badu ere, psikomotrizitatea erakutsi egiten da, nola ibili behar den, nolako gorputz jarrerarekin…
‎elkarrizketa alderdianitza eurek bultzaturiko metodologiaren bidez soilik gauzatu daitekeela pentsatzea. Nazio Eztabaidagunearen fruitu izan den tresna berriak batez ere ezker abertzalearen posizioa finkatu baldin badu ere, ez du oraindik PSE EEren lortu ezta PSN edo PSFrena eta, beraz, betebeharrik garrantzitsuena eskuratu gabe jarraitzen du. Inoiz foro horretan bermatuko balitz, berehala emango luke EAJk bere burua bertan murgiltzeko urratsa, baina urrats hori lehenago emateak prozesua bera oztopatuko lukeela argi dakusagu, hirukiaren irudia plazaratu beharrean" fronte abertzalea" irudikatuko litzatekeelako.
‎Eta gidaren hitzetan, gainera, Pasaiako portuak sakonera gutxi izaki neurri ertaineko ontziak baino ez omen ditu hartzen! Lezo parean aztoratu dira haurrak, bakoitzak bere etxea ikustea lortu ez badu ere, eta birziklatzeko zain dagoen txatarra pila desioz begiratu ondoren aukera utziz gero, ontzitik salto egin eta gustuko tramankuluren bat bilatuko zuten Pasai Donibaneko ontziola agurtu dute. Agurtu diogunean, benetako agurraz ari gara, eskua astinduz «eee, aguur! »ka egin baitute itzulia, itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora bahituta eramango balituzte bezalako pasioarekin, eta noski, itsasgizonen batek agurra itzuli dienero, barrez lehertu dira.
‎\ Edozein adineko umea, 40 NkC tik gorako sukarra duena. Edo sukarrarekin batera gorakoak dituena, tenperatura aipatutakoa baino baxuagoa baldin badu ere.
‎The Irish Independent egunkarian idatzi duen Eilis O' Hanlon kazetariak ez du neurri hori ospatzeko arrazoirik aurkitu. O' Hanlonen ustez,«(...) herritarrik konprometituenez osatutako taldetxo batek Europako Batasunak irlandera onartu zezan burrunda eragiten badu ere, inori ez dio axola. Axola balitzaigu bezala egiten dugu, hori delako Irlandako jende ikasi eta aurreratuak defendatu behar duen aldarrikapen bat(...)».
‎Dimentsio sinbolikoak jaietan islatutako generoen erlazioan etor litezkeen aldaketak ulertzeko zenbait gako ematen dizkigu, Irun, Hondarribia zein Euskal Herriko, Espainiako Estatuko edo Europako edozein herritan gaudela ere. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldarriak sarritan gatazka soziala ondorio badu ere, badira aldaketa prozesua erraztu edo zaildu egiten duten inguruko ezaugarriak: iraganeko ezagutza soziokulturala; bizi den une historiko politikoa; beste emantzipazio gune batzuetan lortutako emaitzak; indarrean dauden murriztapenak; parte hartzen den ekintzaren garrantzia herriarentzat; eta agintarien laguntza.
‎Bien soldatek, etxebizitza bat jabetzan izateko adina ematen diete, «baina guk nahi dugun tokian, guk nahi dugun baldintzetan etxe bat erostea askoz ere garestia izango litzateke» Evaren esanetan. «Batzuk kosta ahala kosta etxea erosi behar dute, jabe izan behar dute, baita horrek etxea bera ez disfrutatzea edo hilabete amaierara estu estu iristea esan nahi badu ere. Lehentasun kontua da» gaineratu du Iñakik.
‎Egiteko dauden neurri garrantzitsuenak erabaki politikoetara lotuta daude, eta beste era bateko dinamikei buruz euskalgintzak esperientzia luzea eta arrakastatsua baldin badu ere, ezin da esan gauza bera politikaren munduan eragiteari buruz.
‎Zor publikoak 1,1 mila milioi euro gainditzen. Jendarteak ikusi edo onartu nahi ez badu ere gure haurren bizkar bizi gara, dudarik ez.
‎Erabilpen gehiago baldin badu ere, hemen bakarra aipatuko dugu: Blue Gene/ Lrekin lortutako abiadura proteinen egitura hobeto ulertzeko erabiltzen omen da.
‎Hor ere gorabeherak daude; Bartzelonako datuek, esaterako, bertako biztanleek eguneko 280 litro inguru kontsumitzen dutela diote. Iñaki Antiguedadek dio euskaldunok 400 litrotik gertuago gaudela dio, horretarako datu zehatzik ez badu ere: «Gurean datu horiek lortzeko CSI lana egin behar duzu askotan.
2006
‎Fusio Horrek, Aurrezki Kutxa euskaldunen fusio proiektuari hedabideek emandako tratamenduak iluntzen badu ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du, azken sprinta 2002 urtetik garatu den arren. Fusionatutako mutuen arduradunek izan dituzten elkarrizketek erakundeen uztarketa bultzatu dute, talde handien sinergiaz baliatu, sektoreko gainerako taldeak baino indartsuagoak izan eta Hego Euskal Herritik kanpo lan egiteko gai izan daitezen.
‎Musikene lanerako askoz ere aproposagoa ikusten badu ere, eta ikasleek egiten dituzten aurrerapausoak nabarmenagoak direla iruditzen bazaio ere, telebistako saioak musikaren panoraman bizitasun pixka bat sortzen duela onartzen du. Arrakasta benetako arrakasta izan ez arren eta makillaje eta arropek ahotsak baino garrantzia handiagoa dutela baietsi arren, horrelako saioak behar direla uste du.
‎Nweeia ikerlariak aurkitu du, narbalaren hortzak sentsore hidrodinamikoaren ahalmena duela. Betaginaren erdiko nerbiotik gainazalera hamar milioi nerbio konexio doaz, eta zurrun eta gogor itxura badu ere, oso mintz sentikorra da: uraren tenperatura, presio, gatz maila eta partikula jangarrien kopurua detektatzeko gai da.
‎Preanbuloak motibazioa eta erabilera aipatzen badu ere, legearen artikulatua ezagutzan zentratua dago. Horren ingurukoa da artikulatu nagusiena eta horren ingurukoa da legearen derrigortasuna.
‎K. Ameztoi. Kontalariak badu ere askatasuna »publiko txintxoa bada, Joxe Marik erran bezala (irriak)». Ohitzen gara, ofizioa da gurea.
‎Sistema patriarkala ere mendeetan zehar bere eraginguneak eta formak aldatzen ari da. Esaterako, lehen elizak jokatzen zuen paper erabakigarria egun ez da hain indartsua, eragina izaten jarraitzen badu ere. Berdintasunean bizi garen sinesmena hedatzen joan den heinean, patriarkatuaren eragiteko formak ere sotilagoak bihurtzen ari dira eta instituzioek paper oso garrantzitsua jokatzen dute beronen biziraupenean.
‎Ofizialki izen hori ez badu ere, monumentu ederra den beste intxaurrondo ikusgarri bat Ierriko bailaran dugu. Irantzuko monastegiaren sarreran.
‎Herriko eliza ez, plazatik bost minutura dagoen «bere» iturria erakutsi nahi izan dit Salvatorek. Norbaitek paretan debekua italieraz idatzi badu ere, berak egunero edaten omen du bertatik, ura ona dagoela zin dagit.
‎36ko Gerraren garaileak Euskal Herrian daude. Karlismoaren trama zibila Nafarroan, Errioxan eta Araban erreklutatu zen bereziki; eta Gipuzkoan ere bai, hemen gutxik onartu nahi badu ere. Ez gaitezen engaina:
‎Hortxe datza ezberdintasunik nagusiena. Ipar haizeak gehiago jotzen badu ere, zailago egiten zaio harea bustia mugitzea. Hego haizeak, aldiz, harea partikula solteak garraiatzen ditu haizearen indarra 16 kilometro ordukoa baino handiagoa denean.
‎Jauzi oso garrantzitsua diplomaziaren ikuspegitik. Atzerri politikan egiten ari diren ahalegin garrantzitsuen adierazle bat gehiago da eta, horrek berez ezer konpontzen ez badu ere, une honetan dagoen arazo garrantzitsuenetakoa PPren jarrera ahultzen laguntzen du.
‎Sistema hastapenetan denez, argazki kamera tramankulu bat da oraindik eta irudi estatikoak baino ez ditu ongi ateratzen, bost bat minutu behar baitu irudi geldo bat ateratzeko. Sistema berriak une honetan abantaila gehiegirik eskaintzen ez badu ere, epe ertainean iraultza ekar dezake argazkigintzara, sistema sinple bezain merkea izango delako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia