2015
|
|
Zain egon, zain egon, ez baitakizue ez egunik, ez ordurik. Itzarrik egon, laster batean igarotzen baita guztia, zure desirak ziurra dena zalantzako, eta aldi laburra aldi luze bihurtzen
|
badu
ere. Kontuan izan, zenbat eta kementsuago borrokatzen zaren, gehiago agertuko duzula zeure Jainkoari diozun maitasuna eta gehiago gozatuko duzula zeure Maitearekin amairik izan ez dezakeen poz eta atseginez.
|
|
Egia hau da: su ematen diotenean arkabuz batetik pilota irteten den bezain azkar, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik egiten ez
|
badu
ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, eta ez... Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
|
|
Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat, baina laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. ...batean, tximeletatxo honek ezin du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi
|
badu
ere, ez diote uzten, pertsona asko baitira beldurra sartzen diotenak, batez ere aitor entzuleak.
|
|
12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez
|
badu
ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak.
|
|
Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa, edo irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik ez
|
badu
ere, oso ongi ezagutuko du.
|
|
4 Nik ikusi nuen egoera horretan pertsona bat, eta egi egiaz hil egingo zela uste nuen, eta ez zen batere harritzekoa, izan ere, heriotza arrisku handia da. Eta horrela, gutxi irauten
|
badu
ere, gorputza oso lokaturik uzten du, eta egoera hartan, bihotz taupadak oso bakanak dira, arima Jainkoari emango balio bezala, ez baita gutxiagorako; izan ere, berezko berorik ezean, kiskali egiten du; horrela, beste pixka batekin, Jainkoak bete egingo lituzke haren desirak. Ez gorputzean ezer sentitzen duelako, esan dudanez, gorputza lokatzen bada ere, ondorengo bi edo hiru egunetan idazteko ere indarrik ez duela, eta min handiekin geratuz; eta uste dut betiere gorputza lehen baino indar gutxiagoz geratzen zaiola.
|
|
Ondorio handiak uzten ditu hau sinesteko; gutxienez gauza ziurra da ez datorrela irudimenetik; eta horrez gainera, ongi begiratuz gero, horretaz ziur egon daiteke, arrazoi hauengatik: lehenengoa, hizkeraren argitasunari dagokionez, desberdina izan behar duelako, eta, izan ere, hain argia da, non, entzun zuenetik silaba bat faltako balitz ere, antzematen baitu, baita modu batean edo bestean esan
|
badu
ere, guztia esaldi berbera izan arren; eta irudimenak sortua denean, ez da izango hain hizkera garbia ezta hitzak ere hain ongi bereiziak, erdi ametsetako gauzak baizik.
|
|
...ritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez
|
badu
ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
|
|
(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez
|
badu
ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak natur...
|
|
Pertsona batek nahikoa janari du, baita sobera ere; ondasun gehiago eskuratu ahal izateko aukera du: ematen badiote hartzea, tira; baina eskuratzeko eginahalak egin eta, lortzen denean gehiago eta gehiagoren bila aritzea, nahi duenik eta asmorik onena
|
badu
ere (eta izango du, pertsona hauek, esan dudanez, otoitz zale eta bertutetsuak direlako), ez izan beldurrik Erregeagandik hurbileko egoitzetara igoko direnik.
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen
|
badu
ere, Hura gabe ezin dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu munduan gerta daitezkeen gauza askotan ere:
|
|
14 Oztopo honetan gehiagoa eta gutxiagoa dago, osasunaren eta denboren arabera. Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez
|
badu
ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik.
|
|
Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman
|
badu
ere, badakit ez nituela gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere. Kontua da, haietara iristeko, esan dudanez?
|
|
Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta mundu honetan ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten
|
badu
ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
|
|
2 Oraindik gehiago azaldu nahi dizuet, nire iritziz, zer den bat egitezko otoitz hau. Neure asmamenaren arabera konparazio bat jarriko dut; gero, gehiago esango dugu tximeletatxo honetaz, ez baita pausatzen (bere buruari eta beste arima batzuei on eginez beti fruitu ematen
|
badu
ere), ez duelako aurkitzen berarentzat benetako atsedenik.
|
|
Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan daitezela baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan hutsegiteak ikusten dituenez gero, hauek sekula ere ez baitira falta?, oinaze honek hartzen du. Aitor entzuleak ziurtatzen dionean, arintzen da, gero berriro lehengora egiten
|
badu
ere; baina, hark oraindik beldur handiagoaz laguntzen badio, ia ezin jasanezkoa bihurtzen da; batez ere, hauen ondoren halako lehortasunak datozenean, Jainkoaz sekula gogoratu ez balitz eta gogoratuko ez balitz bezala, eta Haren Maiestateaz hitz egiten entzutea, pertsona batez urrutitik entzuten dena bezala gertatzen baitzaio.
|
|
irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez
|
badu
ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
|
|
6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten
|
badu
ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikusten duenaren antzera. Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
|
|
27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna
|
badu
ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte. Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
|
|
Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten
|
badu
ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan. Haren erruki handia da kea ikustea ere, ez dagoela guztiz hilda ager dadin.
|
|
Haren erruki handia da kea ikustea ere, ez dagoela guztiz hilda ager dadin. Jaunak berriro piztera jotzen du; orduan badirudi arimak puzka eta puzka eta egurrak ongi jarri beharrez burua hausten
|
badu
ere, gehiago ito baino besterik ez duela egiten. Uste dut, berak bakarrik ezin duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez?
|
|
Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi
|
badu
ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez
|
badu
ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago.... Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
|
|
Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste
|
badu
ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
|
|
Arima ito egiten duela dirudi eta gorputza lotu, inondik probetxurik atera ez dezan. Izan ere, egiazko apaltasuna denean, arimak bere burua kaskar ikusi eta garena ikusteak pena ematen
|
badu
ere, eta geure txarkeriaz gauza handiak pentsatzen baditugu ere, esandakoak bezain handiak, eta bene benetan sentitzen badira ere, egiazko apaltasuna ez dator zalapartarekin eta ez du arima egonezinik jartzen, ez du hura iluntzen ezta ez du lehortasunik sortzen; atsegin ematen dio, eta guztia da alderantziz: baretasunez, leuntasunez, argiz.
|
|
Deabruak jartzen duen beste apaltasun horretan, ordea, ez dago argirik inolako gauza onik burutzeko; Jainkoak guztia suz eta odolez jartzen duela dirudi. Justizia etortzen zaio burura, eta errukian fedea
|
badu
ere, fede hori galarazteko indarrik ez baitu deabruak, ez da ni kontsola nazakeen erakoa; bestera da: hain erruki handiari erreparatzea oinaze handiagorako zait, gehiagora beharturik nengoela uste nuelako.
|
|
Hemen da ariman uzten duen benetako apaltasuna, bere miseria ukaezinezkoa ikustean. Hemen nahasmena eta bekatuen damua, Hura maitasuna erakusten ikusten
|
badu
ere, ez baitaki bere burua non gorde, eta honela oso osoan desegiten da.
|
|
Borondatea maitatzen ongi okupatuta dago, baina ez du ulertzen nola maitatzen duen. Adimenak, ulertzen
|
badu
ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez?
|
|
nahi badugu eta nahi ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten
|
badu
ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran. Hura egin dezakeenaren handitasuna jartzen da agerian, ileak lazteraino, eta hain Jainko handia iraintzearen beldur handia geratzenda; beldur hau, maitasun handi handiz bildua, hain har ustela hainbeste maite duenari berriro hartzen dion maitasuna, arima bene benetan Beragana eramateaz nahikoez, eta gorputza ere nahi duela baitirudi, hain hilkorra eta hainbat irainengatik lur hain zikinezkoa bada ere.
|
|
Handiagoa denekoa da orain azaldu nahi dudana, izan ere, Jaunak liluramenduak eman nahi izan zizkidanean izaten nituen oldar handi hauetaz geroago hitz egingo badut ere, nire iritziz, ez du zerikusirik erabat gorputzekoa den gauza batek erabat espiritukoa den gauza batekin, eta uste dut ez dudala gehiegizkorik esaten. Izan ere, min hura, dirudienez, arimak sentitzen
|
badu
ere, gorputzaren laguntzaz da; biek esku hartzen dute hartan, eta ez da honetan izan ohi den ezin gehiagoko babesgabetasunarekin.
|
|
horrela dabil batetik bestera. Konparazio hau ezin hobeki datorkiola iruditzen zait, inolako gaitzik egiteko indarrik ez
|
badu
ere, bera ikusten dutenak nekarazten baititu.
|
|
Uste dut, arimak bere aldetik zerbait egiten duenean bere buruari bat egitezko otoitz honetan laguntzeko, hasiera hasieran probetxugarri zaiola uste
|
badu
ere, oinarririk ez duen gauza bezala laster eroriko dela berriro; eta beldur naiz sekula ez dela iritsiko espirituaren egiazko pobretasunera, kontsolazio eta atseginik otoitzean ez bilatzea dena, lurrekoak alde batera utziak baitaude?, baizik eta Berarenganako maitasunagatik hartzen diren neke lanetan, Hura beti haien artean bizi baitzen, eta neke lan eta lehortasun artean geldi egotean.... Zerbait sentitzen bada ere, ez pertsona batzuei bezala egonezina eta pena sortzeko; hauek, beti lanean adimenarekin jarduten ez badute eta deboziorik ez badute, guztia galduta dagoela uste dute, hain ondasun handia beren lanak irabaziko balu bezala.
|
|
Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi
|
badu
ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
|
|
1 Gatozen orain hirugarren uraz hitz egitera; honekin ureztatzen da baratze hau; ibaiko edota iturriko ur bizia da eta askoz ere lan gutxiago eginda ureztatzen da honekin, ura bideratzeak lan pixka bat ematen
|
badu
ere. Hemen Jaunak baratzezainari lagundu nahi dio, ia Bera dela baratzezaina eta guztia egiten duena erakusteraino.
|
|
Moja bat otoitza edukitzen hasten da; inozo batek gobernatzen badu eta gogoak ematen badio, nagusiari baino berari obeditzea hobe duela sartuko dio buruan, eta ez asmo txarrez, zuzen dabilelakoan baizik. Eta andre ezkondua bada, etxeko gauzetan jardun beharrean, esango dio hobe duela otoitzean jardutea, senarra nahigabetzen
|
badu
ere. Beraz, ez daki ez denbora ez gauzak ordenatzen egiaren arabera joan daitezen.
|
|
Beraz, ez daki ez denbora ez gauzak ordenatzen egiaren arabera joan daitezen. Berak argia falta duelako, ez die ematen besteei nahi
|
badu
ere. Eta honetarako letrarik ez dela behar begitandu arren, nire iritzia beti izan da eta izango edozein kristauk saiatu behar duela letra onak dituenarekin harremana izaten, eta zenbat eta jantziagoa izan, hobeki; eta otoitz bidetik doazenek horren premia handiagoa dute, eta zenbat eta espiritualagoak izan, orduan eta premia handiagoa.
|
|
Eta laguntza handia da haiekin harremanak izatea, bertutetsuak badira. Espiriturik ez
|
badu
ere, probetxu egingo dit, eta Jainkoak aditzera emango dio irakatsi behar duena eta are gehiago: espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin
|
badu
ere. Eta honela, uste dut, abantaila handi handia dela hura idazten dudanean hartan egotea; izan ere, argi ikusten dut ez naizela ni esaten duena, ez baitut ordenatzen adimenaz ezta ez baitakit gero nola asmatu nuen esaten ere.
|
|
Niri egin dizkidan mesede hain handi hauetarako atea otoitza dela diot soilik. Ate hau itxiz gero, ez dakit nola egingo dituen mesedeak; izan ere, arima batekin gozatzera eta hari atsegin ematera sartu nahi
|
badu
ere, ez dago nondik sartu, bakarrean, garbi eta haiek hartzeko gogotsu nahi baitu. Oztopo ugari jartzen badizkiogu eta haiek kentzeko ezer egin ez, nola etorriko da gugana?
|
|
Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik ez
|
badu
ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu beharra badu ere.
|
|
Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik ez badu ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu beharra
|
badu
ere.
|
|
Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu nahi ez banu bezala, jazarpenak ditudanean egiten ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen
|
badu
ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez dakit nik nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da: arima bere erreinuan dela dirudi eta guztia bere mende duela.
|
|
21 Sinets biezadate, sinets biezaiote Jaunaren maitasunagatik Jaunak hitz egin dezala nahi duen inurritxo honi, beldar hau kentzen ez badute, arbola osoa kaltetzen ez
|
badu
ere (beste bertuteren batzuk geratuko dira, baina pipiak jota), ez da arbola ederra, bera ez da hazten, ezta ez die uzten hazten bere ondoan direnei ere. Izan ere, ematen duen etsenplu onaren fruta ez da batere zindoa; gutxi iraungo du.
|
|
behar zen erakorik; nik neuk ere ezin nuen lortu gobernariagandik baimena (garai honetan ez baitzegoen artzapezpikurik), ni bere etxean nindukan andre honek ahalegin guztiak egin arren eta baita eliza honetan kalonjea zen zaldun batek ere, Pedro Manrique zeritzanak, Gaztelako Gobernari militarraren semeak: Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik ez
|
badu
ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere, ezin zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak. Bestalde, ez ginen bat etortzen Alonso Alvarez eta ni, haren suhiaren erruz, honi eskumen handia ematen baitzion.
|
|
9 Reinoso kalonjeak (horrela baitzeritzan idatzi nionak) hain ongi egin zuen, non, etxea hustu ez eze, oheak eta erosotasunak izan baikenituen ugari; eta guztia behar genuen, hotz handia egiten zuelako eta aurreko eguna nekagarria izan zelako, behe laino itsuaz, geure buruak ere ia ez ikusteraino. Egia esan, atseden handirik ez genuen izan, meza non emana izateko eran kokatu arte; izan ere, inork ezer jakin orduko, han ginen; (fundazio hauetan horixe zela egokiena konturatu naiz; bada, iritziekin hasiz gero, deabruak dena nahasten du; hark bereaz irteterik ez
|
badu
ere, egonezina sortzen baitu). Horrela egin zen, eta berehala goizean goiz, ia eguna urratzean, meza eman zuen gurekin joan zen apaiz batek, Porras zeritzanak; Jainkoaren zerbitzari handia zen; Valladolideko mojen beste adiskide bat ere bazen han, Agustin Victoria zeritzona, etxea atontzeko dirua prestatu zidana, eta bidean zehar guri atsegin ematen saiatu zena.
|
|
bata Graciánentzat eta bestea autorearentzat berarentzat. . Hemen kontatzen direnak Beasen eta Écijan gertatzen dira 1575eko otsailetik maiatzera bitartean, hirugarren idazketak 1574ko data jartzen
|
badu
ere. Testuak 1576 izango dira, ziur asko.
|
|
Laster batean igarotzen da. Ariman geratzen den apaltasunezko eta gainerako bertutezko eta desirazko aberastasunetik ateratzen du zein on handia etorri zitzaion grazia hartatik; baina ezin daiteke esan zer den, arimak aditzera ematen
|
badu
ere, ez dakielako nola ulertzen duen, ezta esaten ere. Nire iritziz, hau egiazkoa bada, gure Jaunak espirituzko bide honetan egiten duen graziarik handiena da, grazia handienen artean behintzat.
|
|
Honek guztionek duen alde ona da ez dagoela bekatuaren errurik eta ez direla merezimendurik gabe ere geratzen; baina esan ditudan kalteak daude, eta hainbat gehiago ere bai. Jaunartzeei dagokienez, kalte handia izango da oso, arima batek maitasunik gartsuena
|
badu
ere, horretan aitor entzulearen eta priorearen mende ez egotea; bakardadea sentitzen badu ere, ezin gehiagokoa ez bada. Kalte horiek saihesteko, honetan beharrezkoa da, beste gauza batzuetan bezala, hildura ditzatela, eta aditzera eman beraien barruko poza lortzea baino hobeki datorrela nork bere borondatea ez egitea.
|
|
Honek guztionek duen alde ona da ez dagoela bekatuaren errurik eta ez direla merezimendurik gabe ere geratzen; baina esan ditudan kalteak daude, eta hainbat gehiago ere bai. Jaunartzeei dagokienez, kalte handia izango da oso, arima batek maitasunik gartsuena badu ere, horretan aitor entzulearen eta priorearen mende ez egotea; bakardadea sentitzen
|
badu
ere, ezin gehiagokoa ez bada. Kalte horiek saihesteko, honetan beharrezkoa da, beste gauza batzuetan bezala, hildura ditzatela, eta aditzera eman beraien barruko poza lortzea baino hobeki datorrela nork bere borondatea ez egitea.
|
|
15 Hernando Ahumada eta Pedro Ahumada jaunei ez diet idazten, astirik ez dudalako; laster idatziko diet. Jakin beza berorrek gure sekretu honen berri dakitenek (gure negozioaren berri) miraritzat dutela berorrek hainbeste diru eta halako garaian bidali izana. Uste osoa dut Jainkoagan, gehiago behar dezadanean, berorrek nahi ez
|
badu
ere, Hark bihotzean jarriko diola lagun diezadan.
|
|
8 Aipatzen duen barrukoaz, zenbat eta gehiago agertzen zaion jaramon gutxiago egin biezaio, argi ikusten baita irudimen ahultasuna eta umore txarra dela; eta deabruak hori ikusiz, lagunduko du zati bat. Hala ere, ez beldurrik izan, san Paulok esaten baitu Jainkoak ez duela baimentzen tentatuak izan gaitezen sufritu ahal dugun baino gehiago, eta leku eman diola uste
|
badu
ere, ez da hala, alderantziz: irabazia aterako du horretatik.
|
|
Pena ematen dit hainbeste mojaz bete eta egoera ez konpontzeak. Aurten ordaindu behar dituen hirurehun dukat horiek behintzat saia bedi eman diezazkioten, eta Antonio Ruiz gaixoari diruak ez emateak (Malagónen ganaduekin irabazi behar baitu zer jana, eta ni gehiago emango dionaren bila ari naiz eta hori nire neba da, era berean berak ere irabazten
|
badu
ere, pixka bat erremedia dadin), benetan, kontzientziako kezka sortzen dit, hor gauzak nekez konpontzen direla ikusiz.
|
|
7 Malagóngo ama priorea hobeki dago, Jainkoari eskerrak, eta ni konfiantza handiagoaz haren osasunari dagokionez, mediku batek esan baitik, zauria
|
badu
ere, biriketan ez badu, biziko dela. Jainkoak gorde beza, premia ikusten duenez gero; ez utzi beraren alde Jaunari erregutzeari.
|
|
5 Gure aita ongi dago, Jainkoari eskerrak, eta sufrimendu handiekin; izan ere, jakin beza nuntzioa hil zela, eta Tostado Madrilen dela, bera baita gure txit agurgarriak bidaltzen duen bikario nagusia. Orain arte bisitarik egin dezan erregeak nahi izan ez
|
badu
ere, ez dakigu zertan amaituko den.
|
|
Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez
|
badu
ere, tarteko egingo dute. Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino.
|
|
Egun hartan, berorren jauntasunagatik, guztiok Jauna hartzea erabaki dugu, eta horrela zorrak kitatuko ditugu, Jaunari atsegin emango diogulako berorren izenean eta albait gozoen tratatuko. Berorren jauntasunak egiten dizkidan gainerako mesedeei dagokienez, konturatu naiz gauza asko eskatu ahal izango dizkiodala berorren jauntasunari, premian egonez gero; baina gure Jaunak badaki, berorrek egin diezadakeen handiena, nahi
|
badu
ere, horietako bat ere egin ezin didan tokian egotea dela. Hala ere, neure burua premian ikus dezadanean, berorren jauntasunagana joko dut, etxe honetako jauna denez gero.
|
|
Ez uste izan, handitu horiek beti hidropesia direnik; hemen askok izaten dituzte, izan dituzte eta orain ongi daude eta beste batzuk horrela daude. Hala ere, ez utzi sendatzeko ahalegina egiteari eta gorde bedi medikuak kalte egiten diola dioenetik, niri poz ematearren soilik egiten
|
badu
ere eta ez gehitu beste bat hemendik dauden sufrimenduei.
|
|
Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako. ...gin dezan beste inork, berorren agurgarritasunak eta aita Nicolaok izan ezik; izan ere, gure konstituzioez edota guretzat agintzen denaz, ez dago kapituluan tratatu beharrik ezta ez dute haiek horretan sartu beharrik ere, aita frai Pedro Fernándezek ere (zeruan gerta bedi) berorrekin eta nirekin soilik tratatu baitzuen; eta hasieran jartzen ditudan zortzi gauza horiek garrantzi txikia dutela uste
|
badu
ere, jakin beza handia dutela, eta beraz, haietatik bat ere ez dezatela ken nahiko nuke, izan ere, mojei dagokien kontu honetan neure botoa izan dezaket, gauza asko ikusi baititut, huskeria zelakoan, hondamendia eragin dutenak.
|
|
1... ama prioreari nahigaberik ez ematearren, bere mojak oso ongi eraturik dituelako, eta beraz, ez nuke nahi kalterik gerta dadin. ...eta edozein aldetan ere asko sentituko dute, eta ez naiz harritzen; baina, azken batean, elkarri lagundu behar diote, eta fundazioaren hasieran ez dela komeni ematen du; Burgosera ere eramateko asmoa nuen, ez fundatzaile gisa penitentzia egile gisa baizik; Jainkoak nahi badu, Ines Jesusena han ama priore karguan uzteko asmoa dut, Madrilen baino askoz nahiago baitu, guztia gogo handirik gabe egiten
|
badu
ere; eta Valladolideko priore ordea berarekin ama priore orde karguan, biei atsegin baitzaie hori; eta, azken batean, bi hauek ezagutzen dute hura eta kontuz ibiliko dira, baina Ines Jesusenak asko sentituko du. Berorren agurgarritasunak, Jainkoarren, pentsa beza zer izango den hoberena, laster batean erremedioa jarri beharra baitago, gal ez dadin, ez baita gelatik irten eta komeni ere ez baita irtetea.
|
|
Honek dio, berorren agurgarritasunak lanari ihes egiten eginahalak egin arren, moja oinutsen otoitzek on egingo diotela, uste duela, lanari lotzeko. Jaunak bidera dezala berorren agurgarritasunak Hura egokien zerbitzatzeko eran; eta gainerakoa gutxi axola du, min handia ematen
|
badu
ere.
|
|
Hona etorri orduko idazten jakin dezala nahiko nuke, ikasten has dadin, haur hauekin San Gil ikastetxera joatekoa delako. Nire nebak zioen, aita frai Domingoren zera bada, haren beharrik ez
|
badu
ere, hartu litzatekeela, aurrez nik esana niolako zenbat zor diodan. Ontasuna da?
|
|
6 Nik diotsot berorren gorentasunari gogo gogoan dudala, eta ez zegoela berorren gutunaz ni iratzarri beharrik; nik pixka bat lotan egotea nahiko nuen berorren gorentasunaren penak penaz sentitzean neure burua hain inperfektua ez ikusteko. Gure Jaunak eman biezaio poz eta atseden betikoa, bizi honetakoei orain dela hainbat egun eman baitzien berorren gorentasunak ordain-agiria, hain nahigabetua sentitzean, berorren gorentasunak ez dagoela oso ongi ordaindua uste
|
badu
ere. Noizbait konturatuko da irabaziaz, eta ez du galdu nahiko irabazi hori ezergatik ere.
|
|
16 Berorren aitatasunari idatzarazi nion Isabeli, izan ere honen izena gogoratzen ez
|
badu
ere, berarena da gutun hori. Oi, bai itxura polita hartuz doala!
|
|
Nik ez dakit zer izango den guzti hauetaz ezta orain jendeak zer pentsatuko duen ere, haiek duten izen ona kontuan izanik; beharbada, guztiok ordaindu dugula; izan ere, erregearen aurrean oso izen ona dute; artzapezpikuak, berriz, dio berauek direla fraideak soilik. Orain, erreformatik irtetea (berorren jauntasunak haietakorik nahi ez duelako), sinets biezat, berorren jauntasunak arrazoi osoa
|
badu
ere, ez du hala emango. Bada, berorren babespetik haiek aldentzea ez beraiek nahi dute, ez berorrek ongi egingo luke, ez gure Jaunaren zerbitzurako litzateke.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Uste dut gure Jaunak berori gizaki sendo gisa tratatzen duela, pobre izatea nahi ez
|
badu
ere, errenta kenduz doakiolako. Izan bedi guztiagatik bedeinkatua, horrela aberasten baititu maite dituenak, sufritzen irakatsiz.
|
|
Ez nion, bada, gutxi erregutu gutun batean odolik gehiago ez ateratzeko! Ez dakit zer zorakeria den berorrena, medikuak esaten
|
badu
ere. Erruki handia eman dit berorren gaitzak, buruan delako.
|
|
Ama Brianda hainbeste odol bota ondoren hain gaizki aurkitu genuen, non azken oliadura eman nahi izan baitzioten. Honezkero pixka bat hobeki dago, egun batzuetan odola bota eta segidako sukarra
|
badu
ere; egun batzuetan jaikitzen da. Kontuak egin bitza berorren agurgarritasunak Malagónera eraman balute!
|
|
Isabel Osorio anderearen gauza horrengatik zetorrela aditzera eman zuen. Nik atzeratu egiten dut, berak daukanarekin, hango fundazioan lagundu ote dezakeen ikusi arte, Luisa andereak esan zidalako artzapezpikuak ez zuela emango baimenik fundazioak errenta izanda baizik, eta ez dakit nola egingo den honek daukan guztia ematen
|
badu
ere, horren ziurtasun horrekin eman zigulako, moja sartu aurretik ezin baitu eman. Hemen hitz egingo dugu horretaz.
|
|
Eta oso gaixoa da. Beatrizek ez dut uste nik nahi nukeendohainik duenik, etxe hau bakez eraman
|
badu
ere. Hemengo arazoa konpontzea lortu bazuen ere, beste horrek estutzen nau.
|
|
Honek guztiak duen alde ona hau da: bera benetan Jainkoaren zerbitzaria dela, eta huts egiten
|
badu
ere, Hark nahi duelakoan izango da, eta Haren Maiestateak zainduko du. Dena dela, zarata handietan sartu gaitu; eta nik Joseri buruz berorren aitatasunari idatzi niona kontuan ez banu, neure ahalmen guztia jarriko nukeen eragozteko.
|
|
izan ere, atsegin zait berorren jauntasunak gertatzen denaren egia jakitea, aita Tostado hortik joango balitz, badaezpada. Nuntzioak etorrita haren alde egin zuen eta aita Graciáni esan zion ez egiteko bisitarik; eta, komisario apostolikoa izaten jarraitzen
|
badu
ere (nuntzioak bere eskumenik erakutsi ez duelako eta, dioenez, ezta kendu ere), Alcalára joan zen berehala, eta han eta Pastranan koba batean egon da, esan dudanez, gaitzespen testigantzak sufrituz, eta ez da gehiago baliatu bere mandatuaz, eta han da eta guztia dago etenda. Berak bihotz bihotzez nahi du bisitara ez itzultzea eta guztiok nahi dugu gauza bera, oso gaizki datorkigulako, Jainkoak probintzia egiteko mesedea egiten ez badigu (bestela, ez dakit zertan geratuko den), eta hara joanik, aita Tostado bisita egitera joango balitz, hari obeditzeko erabakia harturik zuela idatzi zidan, eta guztiok egin dezagula gauza bera.
|
|
Hau berorren gutuntxoa etorri aurretik zen; gero izan balitz, ez bainuen inola ere onartuko. Sermoirik gabe geratuko da aita probintziala ez badator, eta gogoz egingo ez duenari ez zaiola eskatuko ikusten
|
badu
ere, eperrak alferrik galtzea baino huts larriagotzat izango dute, eta ez dakit zer egingo duten. Egin dezala gure Jaunak berori nik eskatzen diodan bezain santu.
|
|
Hain premia handian daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi
|
badu
ere, ez baitu horretarako doterik. Limosna handi handia litzateke, berorrek ahal dezanean, zer edo zer bidaliko balu, gutxiena izanda ere asko izango baita.
|
|
Hala ere, hobekuntza txiki bat izan nuenean, irten nintzen, berorren eta andere horien beldur nintzelako, eskumuin asko beraiei?, eta haiei eskatzen diet ez botatzeko niri errurik berandu etortzeagatik, eta berorri ere gauza bera diotsot; jakingo balute nola dauden bideak, beharbada, etortzeagatik errua botako lidakete. Orain ere nahiko eskas nago, baina ez da eragozpen izango laster joateko, eguraldia pixka bat hobetzen badu; hemendik leku horretarako bidea oso nekagarria dela diote eta, beraz, ez dakit aita probintzialak nahi izango duen irtetea, ni hobeki ikusi arte, gogo handia
|
badu
ere; eskuetan muin egiten dio berorri eta ezagutu nahirik dago. Berorren alde Jainkoari eskatzera behartua dago, Ordenari gauza guztietan ematen dion laguntzagatik.
|
|
1 Poztu naiz Andaluziakoa hain ongi egin delako, oraindik berorren agurgarritasunak bisitatu
|
badu
ere negu honetan, izurritea gainditua denean. Benetan poztu naiz, Casademontek idazten didanez, honezkero ez baitago.
|
|
2 Ez litzateke asko izango Joan Ovalle jaunak berorri eta berorren alabari baimena ematea ni bisitatzera etortzeko, eragozpenak izan arren eta berak etxea zaintzen geratu behar
|
badu
ere, berak beste egunen batean nigana bisitan etortzeko aukera izan baitezake, besterik ezean urrutitik natorrelako.
|
|
5 Hor doan pilulen errezeta, mediku askok gomendatua da eta niri izen handiko batek gomendatu zizkidan horiek. Uste dut on handia egingo diotela, hamabostean behin bat hartzen
|
badu
ere, niri hala egin baitidate, eta horrela askoz ere hobeki nabil, guztiz ongi inoiz ere ibili ez arren, botaka eginez eta beste aje batzuekin baizik; hala ere, on handia egin didate eta nekerik gabekoak dira. Ez utzi probatu gabe.
|
|
4 Nik jakinarazi dut dagoeneko, haren jauntasun txit argiak baimena ematen
|
badu
ere, ez dadila har, eta probintziala ere jakinean ipiniko dut. Berorrek esango du honetaz zer iritzi duen, ez baita izango haren jauntasun txit argia nekarazteko, eta eman biezazkio eskumuinak nire partetik.
|
|
6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak hau nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi ez
|
badu
ere, baina ez indarrez.
|
|
Berorren mirabe apal eta alaba, nahi ez
|
badu
ere,
|
|
Ez uste izan, beti deabrua denik otoitzean enbarazu egiten duena, batzuetan Jainkoaren errukia baita otoitza kentzen duena; eta esango nuke mesede hori otoitz handia ematen duenean bezain handia dela, astirik ezaz berorri esaten ez dizkiodan arrazoi askorengatik. Jainkoak ematen dion otoitza zatia handiagoa da infernuaz pentsatzea baino, eta horrela du, nahi
|
badu
ere; ezta ez dezala nahi ere, ez baita zertan.
|
|
Banengoen, bada, gehiegi baineritzan, izan ere, garrantzitsua da loa ez galaraztea. Inola ere ez bedi jaiki, bihotza guztiz irakitan
|
badu
ere, eta are gutxiago lo egiten badu. Ez harritu loguragatik.
|
|
15 Goraintziak Arandari eta berorren gelan pastilla horiek bota ditzala, edo sutontzia dagoenean; oso sanoak eta garbiak dira, moja oinutsenak, gauza politak soilik ez baitituzte; penitentziarik handiena egin nahi
|
badu
ere, bota ditzake. Erreuma eta bururako oso onak dira.
|
|
6 Ahizpa Marianari erantzutekotan nintzen eta, egiaz, ez dago burua horretarako. Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez
|
badu
ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten ez badu ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
Mesedez eskatzen diot berorri, esan diezaiola, idazten duen eran obratzen badu, oso ongi irakurtzen ez badu ere, barkatuko diogula. Poz handia hartu nuen haren gutunaz, eta hari erantzunez, profesa egiteko baimena bidaltzen diot; gure aitaren eskuetan egiten ez
|
badu
ere, hura asko atzeratzen bada, ez dezala egin gabe utz, berorrek besterik ez baderitza; esku onak dira berorrenak beloa emateko eta ez du besterik pentsatu behar, izatez den bezala, Jainkoaren eskuetan egiten duela baizik.
|
|
7 Jakin beza, gauza hauek sentitzekoak badira ere, ez dutela zerikusirik inperfekzioak edota arima egonezinak ikusteak emango lidakeen nahigabearekin; eta hor halakorik ez dagoenez gero, gaixotasun eta gorputzeko gauzengatik ez bedi nahigabetu hainbeste. Badaki Gurutziltzatuaz gozatzekotan, gurutzea jasan duela; eta hau ez dago eskatu beharrik, nire aita frai Gregoriok baietz uste
|
badu
ere?, Haren Maiestateak maite dituenak bere Semea bezala eramaten dituelako.
|
|
Ez dakit Pedro izango den hau eramango duena, ez baitu aurkitzen mandorik; dena dela, mezulari ziurra izango da. Jakinaraz biezat guztia, mesedez, asti handirik ez
|
badu
ere; jakinaraz biezat nola dagoen aita Mariano ere.
|
|
Benetan poztu naiz, dagoeneko berorren aitatasunak pertsonaren bat duelako, nire gogo betekoa, Ordenako gauzak berarekin tratatzeko eta berorri laguntzeko; izan ere, erruki hartzen nion berorri, Ordena honetan hain bakarrik ikusita. Egiaz, buru argikoa iruditu zait, aholku onak ematen dituena eta Jainkoaren zerbitzaria, Jainkoak Paulori eman dion bezalako grazia eta gozotasun hain handirik ez
|
badu
ere, gutxiri ematen baitie batera hainbeste?; baina, egiaz, ganorazko gizona da, oso apala, penitentzia handikoa eta egian sustraitua eta ingurukoen gogoa erakartzen dakiena; eta ongi jabetuko da Paulok duen balioaz, eta guztian hari jarraitzera oso deliberatua dago; horrek biziki poztu nau. Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat etortzea, eta niretzat poz handi handia.
|
|
Eta nola doakion gelaren diseinua, eta negurako eta udarako horrela ongi dagoen. Benetan priore ordeagatik esaten
|
badu
ere, ez dagoela beheratuagoa! Oi Jesus, nola ez dugu elkar ezagutzen!
|
|
7 Nik berriro eskatzen diot gutun honetan berorren jauntasunari, gure Jaunaren eta beraren Ama aintzatsuaren maitasunagatik (berorren jauntasunak hain maite baitu, eta era berean aita honek, haren maitale handia zelako sartu baitzen Ordena honetan), erantzun diezaiola gozotasunez, eta utz ditzala atzera iraganeko gauzak, nolabaiteko errua izan
|
badu
ere, eta har dezala bere benetako seme eta mendekotzat, hala baita izan ere, eta gauza bera Mariano gaixoa ere; kontua da, batzuetan ez dela hala agertzen. Eta ez naiz harritzen berorren jauntasunari hark bere borondatez kanpoko zerbait idazteaz, gauzak azaltzen ez zuelako asmatu; izan ere, berak aitortzen duenez, ez zuen izan, ez hitzez eta ez egitez, berorren jauntasuna haserrearazteko inolako asmorik.
|
|
Ez dut neugatik esaten, honezkero ni ez bainaiz ezertarako (eta ez etxe batean egon soilik, bake eta sosegua hain ongi baitatozkit; berorren jauntasunari poz ematen diodala jakingo banu, pozik egongo nintzateke bizi osoan kartzelan ere), berorren jauntasunak iraganekoaz eskrupulurik izan ez dezan baizik. ...oaten inora fundazioak egitera (argi baitago bestela ez nuela joaterik), prelatuaren idatzizko agindu edo baimenik gabe, eta horrela eman zidan aita frai Anjelek Beas eta Caravacarako, eta aita Graciánek hona etortzeko (orain duen mandatu bera baitzuen orduan nuntzioaren partetik, kontua da ez zuela baliatzen), aita frai Anjelek aginduei kontra eginez etorri nintzela eta eskumikatua nengoela esan
|
badu
ere. Barka biezaio Jainkoak, berorren jauntasuna baita lekuko beti saiatu naizela berorren jauntasuna harekin ongi etor dadin eta berorri poz ematen (esan nahi dut, Jainkoaren borondatearen aurka ez doazen gauzetan), eta hala ere ez du inoiz lortzen nirekin ongi etortzea.
|
|
Etsipena emanda dago, hetikak joa dagoela baitiote. Kontuz, gero, endalar ura edateaz, sabeleko mina kentzen
|
badu
ere. Ama prioreak eta ahizpek goraintziak bidaltzen dizkiote.
|
|
5 Pena dut berorren jauntasunak nahi zuena ongi egin ez izana; hala ere, Jaunagan itxaro dut, ez direla probetxu handirik gabe geratuko berorren hitzak, ondoriorik berehala ikusten ez
|
badu
ere. Jaunak nahi beza ongi joan dakiola Erromako kontua.
|
|
Inork ez beza ireki kutxatxoa (otoitzaren paper hura han dagoela uste baitut) berorrek izan ezik, baina zerbait ikusten badu, ez biezaio esan inori. Kontu izan, ez diot horretarako baimenik ematen eta ez da komeni ere; berorrek Jainkoaren zerbitzurako litzatekeela uste
|
badu
ere, beste eragozpen batzuek ezin onartuzkoa egiten dute; eta berorrek zabaldu egin duela jakin baneza, ez nioke berriro erakutsiko ezer.
|
|
9 Malagóngo ama priorearen konpainia ona izango dut neurekin; baina nahigabe handia ematen dit haren gaixotasun hain esperantza gabeak, hobekuntza handia izan
|
badu
ere, hobeki jan eta jaikitzen baita; hala ere, sukarra kentzen ez zaionez gero, ez zaio kasu handirik egin behar horri, medikuak dioenez. Jainkoak dena ahal du eta egin diezaguke mesede hau; eska biezaio bihotzez.
|
|
3 Hemen gorriak ikusi ditut Frantziskoren amaginarrebarekin, bitxia baita eta prest prest baitzegoen auzia ipintzeko testamentuak baliorik izan ez dezan, eta zuzenbidea bere alde ez
|
badu
ere, laguntza handia du eta batzuek zuzen dabilela esaten diote, eta Frantziskok erabat lurra jo ez dezan eta guk gasta ez dezagun, akordio batera iristea dela hoberena aholkatu didate. Horrek San Joserena galtzea ekarriko luke; baina Jainkoagan itxaro dut, bidegabeko asmoa dagoela argi geratzen bada, harengana joango dela herentzia osoa.
|
|
Ez biezaio burutik pasa orain andaluziar bihurtzea, ez baitu haien antzeko izaerarik. Predikatzerakoan, berriro diotsot berorri, gutxi predikatzen
|
badu
ere, kontu handiz ibiltzeko zer esaten duen.
|
|
9 Nik diotsot berorri poz pozik naukala. Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez
|
badu
ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
|
|
4 Kontua da, fundazioa egin nahi badugu, etxea eduki behar dugula, eta horregatik, ahizpa hauek etxearen alde seniparteari uko noiz egingo zain gaude; izan ere, horrela izan ezik, Katalina Tolosak nahi
|
badu
ere, ezin du; hemen berton ere opari ugari egiten digu eta arreta handiz jokatzen du. Orain tratuan ari gara bi mila dukatetan emango dutela dioten etxe batekin, eta ia doan da hori, oso ongi landua delako eta urte askoan ez duelako ia ezer egin beharrik izango.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren karitatearekin, ene alaba. Hau egiten ari naizenean gaueko ordu bata joko
|
badu
ere, ez nuen nahi gutun hau berorren karitateari idatzi gabe uzterik. Leku horretara idazteko mezularia aurkitu nahian izan naiz, eta ez dakit zer gertatzen den gutunekin, niri idazteko hor arreta handirik ez baita hartzen.
|