Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Edo akaso beste norbaitek hil dik, eta ez Goizederrek. Eta Goizederrek hil badu ere, litekeena duk bere burua defenditzeko hil izana, gizona Goizeder bortxatzen hasi delako. Guk ez zakiagu ezer.
‎" Gobernuak arma guztien ematea exigitzen du". " Gobernuak", zioen informazioak, parrafo batean," albistea pozarren hartu badu ere, erakundearekin edozertaz mintzatzen hasi aitzin, aurre kondizio ezinbesteko gisa, behin betiko su etena eta arma guztien ematea exigitzen ditu". Atezainak eten egin zion:
2001
‎Loreak urdinxkak ditu, hiru bat zentimetrokoak; bost hamar aleko sailetan aurki ohi dira. Sendatzeko aplikazio ugari badu ere, oro har, gehiegizko izerdi jarioaren kontra eta edoskitzea murrizteko erabil ohi dira.
2003
‎Hala ere, hortixe egin dugu tira, ezertarako balioko ez badu ere. Jaione Lizartza izeneko baten bila hasi behar duzue oraintxe bertan.
‎Ardoa bikaina atera dute, 97ko Saint Emilion bat, aran pasen ukitua zeukana zurrutadaren amaieran. Ñabardura hori zehazteko gauza ez dela aitortu badu ere, Luperi ere gustatu zaio eta arian arian, bigarren bat eskatu behar izan dute mahaitik jaiki baino lehenago.
‎baita xentimoetan izan behar badu ere.
2004
‎Gezurra iduri badu ere, karrika berean daude
‎eta, begirada asfaltotik jaso ezin badu ere,
2005
‎Betidanik mimo hura talentu handikoa dela pentsatu izan badu ere, ez dio sekula ezer bota, baina oraingoan Serantesek txanpon bat bota nahi dio, bizitza horretan balihoakio bezala. Patriketan ez dauka, ordea, txanponik.
2006
‎Ustekabean egiten dira gero loturak, norbera konturatu gabe. Zibilizatu egiten da bat gizartearen ohiturak eta funtzionamendua ikasi ahala, berak nahi ez badu ere. Sustraiak sortzen zaizkio bati, hastapeneko askatasun primitiboa ukatzen dioten erroak egiten ditu.
‎– Jean Genet, idazle frantses disidente eta marjinala... oso interesgarria niretzat, Europako kultura ofizialak baztertu egin badu ere.
‎Berak ere bai, zelan ez, eta hasiera batean horrela jokatzeak nazka ematen zion arren, urteen poderioz gogortu egin du bihotza. Horixe pentsatu izan du sarritan, bihotza sikatzen ari zaiola, boxeo borroketan galdutako odola birsortu ez balitzaio bezala, husten ari dela, azken hamabost urte hauetako bizimoduan odola beharrezko izan ez balu bezala... bere inguruan etengabe odola ikusi badu ere.
‎Bosteko luzea halako indar lehia bihurtu da, lagunen artekoa. Anjelek amorru aurpegia jarri badu ere, txantxetan ari da.
2010
‎Operazio osteko krisialdia gaindituta, hobera egin zinan Dimitrik. Haatik, Dimitri ez zunan jadanik Dimitri (mende bat igaro dela iruditzen zaidan arren, duela bi hilabete ospitalera iritsitakoan ezagututako Dimitri hura izaten jarraitu badu ere niretzat).
2011
‎Patologia horren arabera, eraikinaren ezaugarriak dituela sinesten du aldamioak. Bere burua eraikintzat hartzen ez badu ere, bat egiten du haren ezaugarriekin.
‎euria gogotik ari badu ere
‎Alferrikako lanaren enbarazua esaneko gizonek orain," putakume honek lanak eman behar zizkiguk", edo, beste hizkuntza batean," este hijo de puta nos está haciendo sudar más que la gorda Mariluz", etc. Meretriz ezaguna denentzat, Mariluz, nonbait. Eta esaneko gizonetan gazteenak, Hernandez delakoak, Mariluz ezagutzen ez badu ere, barre egiten du ozarki, besteek marikoitzat har ez dezaten. Marikoitzat har ez zaitzaten barre ozarrak egiten hasi eta Adamen oinordekoak ez daki inoiz zein krimen egiten bukatuko duen.
‎Pilota hamaikagarrenez sarearen gerrikoa jo eta nagusiaren aldean geratu denean, Vargasek bigarren aldiz pentsatu du, borondaterik onenarekin egin badu ere, ez zuela, beharbada, erortzen hasixea zegoen sarea goititu behar goizean, Rodrigo Mesak askotan huts egiten baitu sakean sarearen gerriko tentearen kontra.
‎Eta ez zaio Trota beste inor bururatu. Berak Alfredo Trota inoiz begi aurrean izan ez badu ere.
‎Loreak Gloriarentzat, txalo zaparrada luzea, zutik berriz publikoaren gehiengoa, Lazkano ere barne. Eta Lazkanok bere albora begiratu nahi badu ere, bere ondoko emakumea ikusi nahi badu ere, benetan Ana ote den ziurtatu nahi badu ere, ez da jiratu, eta eszenatokian Vengerovitx bilatu du, Gloriari eskua emanda, publikoaren aurrean esker onez makurtzen dela. Eta beldurrez dago orain Lazkano, jendea teatroa uzten hasi delako, bere ondoko bi besaulkietako bikotea jendetzan galdu delako, eta ez zaiolako ia ezer falta beste guztiek antzerkia amaitu dutenean bera berea egiten hasteko, Gloriarekin kamerinoetan elkartu eta haren galdera entzun ondotik:
‎Loreak Gloriarentzat, txalo zaparrada luzea, zutik berriz publikoaren gehiengoa, Lazkano ere barne. Eta Lazkanok bere albora begiratu nahi badu ere, bere ondoko emakumea ikusi nahi badu ere, benetan Ana ote den ziurtatu nahi badu ere, ez da jiratu, eta eszenatokian Vengerovitx bilatu du, Gloriari eskua emanda, publikoaren aurrean esker onez makurtzen dela. Eta beldurrez dago orain Lazkano, jendea teatroa uzten hasi delako, bere ondoko bi besaulkietako bikotea jendetzan galdu delako, eta ez zaiolako ia ezer falta beste guztiek antzerkia amaitu dutenean bera berea egiten hasteko, Gloriarekin kamerinoetan elkartu eta haren galdera entzun ondotik:
‎Loreak Gloriarentzat, txalo zaparrada luzea, zutik berriz publikoaren gehiengoa, Lazkano ere barne. Eta Lazkanok bere albora begiratu nahi badu ere, bere ondoko emakumea ikusi nahi badu ere, benetan Ana ote den ziurtatu nahi badu ere, ez da jiratu, eta eszenatokian Vengerovitx bilatu du, Gloriari eskua emanda, publikoaren aurrean esker onez makurtzen dela. Eta beldurrez dago orain Lazkano, jendea teatroa uzten hasi delako, bere ondoko bi besaulkietako bikotea jendetzan galdu delako, eta ez zaiolako ia ezer falta beste guztiek antzerkia amaitu dutenean bera berea egiten hasteko, Gloriarekin kamerinoetan elkartu eta haren galdera entzun ondotik:
2012
‎Etxekalte taberna gauez eta parrandan soilik ezagutu badu ere, arratsaldetan kafea hartzeko leku lasaia da. Gaur Josurekin egin du hitzordua.
‎Ez dio kasurik egingo. Ordaindu eta korrika alde egingo du bertatik, itzuli luze bat eman behar badu ere festara joateko.
‎Ondorioak bikote mailakoak soilik ez badira ere. Etxea haren izenean dagoenez azpiegitura arriskuan jarriko badu ere.
‎Hotz lehorra egiten du goizeko zazpietan etxetik irteten denean. Bufanda sudurreraino igo du, segituan, betaurrekoak lurruntzen hasterakoan ahoa libre utzi badu ere. Artilezko eskularruak jantzi eta bizikleta airean duela jaitsi ditu ataritik kalera dauden bost mailak.
‎Tarteka lotura hitzordurako data hurbiltzen ari dela ahanzten ez badu ere, Marcek ez du oraindik balizko iheserako ibilbiderik prestatu. Ezta eskatutako informazio bakar bat ere aurkitu, lehengoan telefono gidan tartetxo batez begira jardun zuen arren.
‎Susmatzen du uhin detektagailuarekin autoari itzulia mantso mantso ematen dion bitartean, begiak itxi arren, betileen artetik zelatan edukitzen duela, jakin minak leialtasunik ustez eta sendoenak nola birrintzen dituen ongi ikasia baitu dagoeneko. Ez zaio asko axola, eta alde batera nahiago, zertan ari den ikusten badu ere begiluzearen galderak ekiditen baititu horrela.
2013
‎Ezertarako balio ez badu ere
‎Etorkizuna ametsen aditz denbora da. Gure egunerokotasunak geroa guztiz mugatuta, guztiz giltzapetuta badu ere, dena egitear ikusten dugu, dena posible. Esperantzaren denbora da.
‎Baina guztiz arduratzen duena anderearen egoera da: gorputzez onera egin badu ere, gogoz gero eta gaizkiago dago eta bizipoza erabat galdu du. Gizonari jasanezin egiten ari zaio.
2014
‎Azalpenak xeheago eman ditu Marianok; izan du bere buruaren defendatzeko kuraia, baina ez du aski argibide eman epaile militarren iduriko. Aleman soldadu horrek paperean izkiriatua zion" Keinen mann und keinen groschen" horrek zer erran nahi duen ere epaiketan ezagutu du Marianok, alemanez fitsik jakin ez, epaimahaiak bertzerik pentsatu badu ere: " Gizonik ez eta sosik ere ez".
‎Jean Salaberri ere gaitz handi batek joa egon da eri hiru astez bederen. Sendotu da, eta hor da, ezker hegal horretan, beilari, kolore hagitz onik ez badu ere. Bertan egon behar.
‎Caroline!", hasi da ama heiagoraka, alaba artaldea behatzerat joana baita barrukira, bezperan ihurtzuriak zapartatu zituenez dozena erdi bat ardi. Battitta Garati otu zaio ez dela hiltzeko toki hoberik, etxeko sukaldeko lastozko kadira ttipi hau baizik, baba eltzearen lurrina sentituz, ihurtzuriak zapartaturik hil behar badu ere.
‎Etien Bonnatek aitzindarien idazkari ari den adiskide bat kausitu du: hilen artean emana dute Silvainen izena, gorpua nehork berreskuratu ez badu ere. Astebeteko suan, 158 gizon hil dizkiote botxeek 49 erreximenduari, abantzu 800 kolpatu.
2015
‎esan dezadan itsusi ematen badu ere:
‎auzi medikuak besterik esango badu ere
‎Amianok ez du onartzen azalera garden hori lausotuko dion galdera edo zalantzarik. Ondorioz, gudari zaharrak ez dizkio galdera eta zalantza horiek adieraziko, beharra sentituko badu ere maiz. Lagun taldearen adostasuna arrakalatzen duten eta arrotzak zaizkion pentsamendu horiek barneratu egiten zaizkio, itsatsi:
‎Bilera berantiarren aitzakiak horretarako abagunea eskaintzen dionez, gaur hotel batean eta bihar bestean hartzen du ostatu. Ez da bereziki moko fina, berak hala uste badu ere. Baina daukan karguari dagokion atentzioa exijitzen duenez, Bilboko suite onena aukeratuko du.
‎Gasoil usaina sakonagotu egin da, behin betikoa dirudien argazki baten eran finkatu arte. Udan berandu iluntzen badu ere, Angela Merkelek badaki ilunabarrak errepidean harrapatuko duela. Etxera deitu behar luke; kopilotuaren eskularru kaxan laga du, ordea, telefonoa, eta hura eskuratze hutsa energia gastu eskerga iruditu zaio.
‎Ilea aitak bezala albo batera orraztuta eraman ohi du, baina bustitzen zaionean erabat aldatzen zaio aurpegia, noizbait izango den gizon heldu burusoilera hurbildu. Ikerrek sekula ito bat ikusi ez badu ere, iruditzen zaio ito baten bisajea daukala lehengusuak.
‎Atea Enekok ireki badu ere, Aimarrek egin dio ongietorria: kanpoko edozein behatzaile objektibok pentsatuko luke harena dela etxea.
2016
‎Albistea Euzko Deya agerkarian, munduan barrena sakabanatuta dauden euskal errefuxiatuak irakurtzen duten hedabide nagusian argitaratu da abenduaren 30ean. Roosevelt senar emazteen argazki batek laguntzen badu ere berria, hauek Norvegiako printzeekin ageri dira erretratuan, eta presidentearen ama Sara Delanorekin, lorategiko banku batean eserita. Ez dago euskal haurren arrastorik.
2017
‎Beraz, erritmoak eta dinamikak harmonizatu lirateke. Gainera, “paperak” dena onartzen badu ere, politika baten arrakastaren gakoa, nire ustez, osagai ezberdinen arteko oreka litzateke: plan teoriko bera, politika aplikatzen deneko testuingurua ondo ezagutzea, errealitatea aldatzeko koiuntura sozial aproposa egotea, eta prozesu horretan parte hartu behar duten eragileen mobilizazioa lortzea.
‎Eta une batez Miren hor geldituko zela uste izan badu ere, hark aurrera egin du.
‎“Hara, Joseba! ”. Pozak hartu badu ere, ezinegona du, eta gorputz aldartea bere baitara erabat ez etorria. “Hara Joseba!
‎Taxistak alde egin duenean geroan pentsatu du, bere bertsioa sinetsiko ez balute taxistak haien egoerari buruzko informazioa eman dezakeela pentsatzeak urduritu badu ere, berehala baretu da; dena ongi atondua du, prestatua, pentsatua, norbaitek ordu horretan Artxandan zertan ari diren galdetuko balio, adulterioarenak berak argiago, ulergarriago egingo luke bertan egotea zuritzea. “Gure istorioaren hasierara itzuli nahi izan dut, eta bertan behera amildu da”.
‎Uxatu egin du galdera garajearen atea ireki duelarik eta, autoaren aldapa igotzeko ahaleginaren burrunban aienatu nahi izan badu ere, berriz agertu zaio; ongi egin ditut gauzak, agindu dio bere buruari.
‎Josebak Axirengandik zerbait espero izan badu ere, ez da etorri, Axik aurrera jarraitu baitu kili kolo.
‎Motel joaten da, askotan haserre antzean, Joseba aurretik norbaitekin hizketan baldin badoa, batez ere. Eta asko maite baldin badu ere, bere buruari ametitu behar izan dio, psikologoaren laguntzaz, dena den, maitasuna baino sakonagoa dela gaixoa osasuntsuaren artetik bereizten duen lubakia. Eta lubakia hitz exkaxa da, izan ere, bi mundu ezberdin dira, bi galaxia, nahiz eta biak gizakiari egokitu.
‎Egungo txirrindularitza jarraitzen badu ere, Eddy Merckxen garaiko txirrindularitzari atxikita geratu zela aitortzen du Alkortak, eta garai hartako txirrindularitzarekin estu lotuta dagoela gizarteari buruz duen ikuspegia.
‎Goizeko zazpietatik eguerdiko ordu bata arte aseguru etxe bateko bulegoan egiten dut lan, Bartleby izkribatzaileak eta Europa erdialdeko hainbat idazleren narrazio eta nobeletako pertsonaia nagusien antzera. Ondoren, lantokiaren ondoko jatetxean bazkaltzen dut, eta bazkalostean, berdin dio euria ari badu ere, hotzak atzamarrak izozten badizkit ere bai, bizikletan ibiltzera irten eta ez naiz itzultzen ilundu arte. Dutxa bat hartu eta gero, etxetik gertu dagoen jatetxe batean afaltzen dut, eta handik zuzenean noa lotara, liburu bat lagun.
‎Oraingoan ez. Kontzientzia distira egin arte argizariz igurtzi behar badu ere, oraingoan ez. Ez dio deituko.
2018
‎Ia ez diogu gidoiari heldu, hitza hartu eta haria jarraitzen du, orrian zirrimarrak egiten dituen bitartean. Denbora gutxi badu ere, ez du alde egin nahi esan beharrekoak esan gabe. Berak du hitza, baina gutasun batetik mintzo da, eta ahots gehiago azaleratzen dira bere ñabarduretan.
‎Horretarako, baldintza, abiapuntu eta helburu ezberdinekin egindako saiakerak biltzen dira ondoko orrialdeotan. Egileak bi munduak ederki ezagutzen dituen arren, azterketa batez ere idazleen lubakitik abiatzen badu ere. Normalean musikariak jotzen du-eta idazlearengana, gutxitan gertatzen da alderantziz.
‎Londresko Komunen Ganbaran IRAk lehergailu bat jarri duela ere badakar egunkariak. Hamaika zauritu izan direla dio, alanbrezko apalategitik atera gabe albistea osorik irakurri ezin badu ere. Kargu hartu dio saltzaileak:
2019
‎Itzuli du gehiegi hitz egiten duenak, juduarena ulertu ez badu ere. Aztoratu egin dira neba arrebak, ez dakite zer esan, eskerrak eman nahi dizkiete frantsesez.
‎Hainbat herrialdetan lortu du Iturriak testuak publikatzea, hain leku desberdinetan, kultura, pentsaera, izateko modua ere desberdina dutenetan... Eta guztiei iruditu zaie Iturria bikaina, nahiz eta ez duten haren erreferentziarik izan, herrialde horretan aurretik beste inon publikatu ez badu ere... Narrazioek eurek egin dute bidea, laguntzarik gabe, onak direlako, oso onak, dardarka jartzen dituztelako suitzarrak, txekiarrak, poloniarrak, berdin dio nor diren, zer diren.
2020
‎Goiz goizetik atera du gaur haizea, eta plazaren alde batetik dator indarrez, lurrean bildutako orbelak eta paper puskak astinduz eta orain alde batera eta gero bestera eramanez. Begirada altxatu du, eta argia piztu berria den leihora joan zaio; zerua argitzen hasi badu ere, oraindik ez du eguna zeharo zabaldu, eta gero eta gehiago dira bistako adreilu gorriko fatxadetan ikusten diren argi zuri eta horixkak.
‎Ezikusiarena egiten badu ere hango neskatotzar haiek begiratzen dute bera, bai. Abentura egarri, eskandalua edo nik zer dakit ba!
‎umeak. Eta ez da izaten amek ez dakitelako, ez dakigulako umea ez den beste ezertaz hizketan, askok hala uste badu ere. Parkea da amak elkartzen dituena, alegia, umeak, eta bakoitzak berea duelako elkartzen dira:
‎motxila, liburuak, musika, NANa, eta arropak daramatzan poltsa. Dena duela frogatzen du, bezperan sei aldiz egin badu ere.
‎Baita lau urteren ostean ere. Baita hau ziurrenik azken bidaia badu ere. “Azken bidaia” pentsatu duen unean, burua astinduz ideia uxatzen saiatu da.
‎Bidea mila alditan egin badu ere, Google Maps jarri du Hendaiara iristeko. Ezin du ezertan despistatu.
‎Dena garaiz doa eta, hala ere, ezin NANa hor duela konprobatzeari utzi. Dena garaiz doala dirudi, guztia berandu datorrela sentitzen badu ere.
2021
‎Bestea “mutil azioa”, androzentrifikazioa, sasi normaltasun maskulinoa. Ez baitago umore aseptikorik, ezpada gizarte heteropatriarkalak gizonezkoa ardatz hartuz espresuki diseinaturiko hori, emakumezkoa bazterrera kondenatzen badu ere zilegi, neutral eta objektiboki umoretsutzat erakusten zaiguna.
‎Bakeroek gorritasunik ez salatzea espero dut, etxera iritsi arte behintzat. Gaurko telefono deietan protagonismorik lortu ez badu ere, “eta lan elkarrizketa? ” izango da hurrengoetan leporatuko didaten gauza bakarra. Eta horren oroitzapenari eutsiko diogu, “eta ez zenuen lan elkarrizketa egin”.
‎Etxe propioa dauka. Berak alokairuan dirau, ia egunero bikotearenean lo egiten badu ere: diskurtso feminista bat eratu du horren inguruan, baina, berez, mutilak gonbidapena noiz egingo zain dago.
‎Bai, mundua ez da horrenbeste aldatu, azalean bestelako itxura badu ere.
2022
‎orain gezurra ematen badu ere,
‎Begiekin jarraitu dio pisuari eta, azken urtean metro erdi bat irabazi badu ere, ez zaio aski urruti irudituko. Zuri ere ez.
‎Gu gara hil ez zen mundu baten eta jaiotzeko dagoenaren arteko amildegian bizi garenak. Eta hala ere sortzen eta asmatzen ari garenak, ematen ez badu ere. “Ez Dok Amairu” rik sortu ez badugu ere. Barkamena eskatuz bezala gabiltza gu, elizak husten hasi zinetenon ondorengoak, hemen baikabiltza gure erru eta damuekin.
‎Pauso sinple batekin, aurretik hamaika aldiz erori bada ere. Hamaika aldiz kale egin badu ere.
‎EMAKUME 2 (ikusi ez badu ere, argi eta garbi erantzungo dio, gaizki ez gelditzearren): Bai, oraingoan bai, ikusi dinat.
2023
‎Rubinenera bueltatuz, bere lanean sexu genero sistema soilik aipatzen badu ere, sexualitatea ere aztertzen du. Haren ustez, garaiko testuinguru sozialetan korporalitatea, kultura eta sexualitatea elkar artikulaturik zeuden, eta horietako batek normatik ihes egitea akats kontsideratzen zen.
‎Teoriak praktikekin uztartu eta parte hartze politikoa berrezaugarritzeko proposamenak plazaratzen eta eztabaidatzen ditu Perez Ponsek testu honetan, beti ere pertsonala politikoa dela agerian utziz. Eta bidaia hori bolleren gorputzetik abiatzen badu ere, beste batzuei ere egiten die leku. Manresako La Ruda etxe okupatuan amaitu nuen liburua irakurtzen, askotariko gorputzek habitatzen eta partekatzen duten espazio politikoan, ezin aproposagoa.
‎Frantzian, adibidez, kultura askoz ere baloratuagoa dago. Euskal Herriak zenbait alorretan Estatu espainiarraren historiatik kanpo egon nahi badu ere, horren parte izan da, eta erabat baldintzatuta dago.
‎Hain konputarizatua dago gure bizimodua, non deskonputarizazio sentsazio txiki soil batek aske sentiarazten nauen. Gero askatasun horrek, nahitaez, konputarizazioarekin topo egiten badu ere: hartatik aldendu zaitezke neurri batean, baina, bizi garen munduan, askatasun hori baliatuz edozer gauza egin nahi izanez gero, edozein jarduerari ekiteko, konputarizaziora jo behar duzu berriro.
‎Baina, matxinadaren ondorioz, inor ez da haien bila joaten eta bertan hiltzen direla pentsa daiteke… Kontalariak, oraingoz behintzat, horretaz ezer esaten ez badu ere.
‎AGK k baimendutako tarteetako batzuk, ez denak, basoan paseatzeko baliatu ohi ditut. Neu bakarrik eta BKSrik gabe joaten naiz gehienetan, baina amarekin ere bai inoiz edo behin, hark horretarako astia gutxitan izaten badu ere. Lurrean ez zuen halako ohiturarik, baina hemen betebehar bat dela iruditzen zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia