Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2000
‎Ilusio handia egin zidan. Zortzi urte daramatzat laburmetraietarako musika egiten eta musikari gisa parte hartu dudan laburmetraia aunitz saritu badituzte ere, inoiz ez da nire lana saritua gertatu. Musika saritzen duten hiru zinemaldi nazional daude bakarrik eta bat niri egokitu izana poztekoa da.
2001
‎Harrespilak, orokorrean hartuta, herri giroan" Jentil baratze" edo" Mairu baratze" izenekin ezagunak, tradizionalki euskal mitologiako pertsonaia horien ehorzketarekin lotuak joan izan dira. Gaur egun arte inguru honetan 30etik gora aurkitu badituzte ere, adituek gehiagorekin topo egitea espero dute.
‎Euskal antzerki garaikidearen bila abiatu dira Gaitzerdikoak beren lehen areto ikuskizun honetan. Ikuslearen harrerari begira horrek dituen arriskuak ezagutzen badituzte ere, apustu garbia egin nahi izan dute euren lan egiteko moduari eutsiz. Izan ere, argi dute antzerkigintzan duten eginbeharra.
2002
‎Nolabaiteko elkar lotura duten zortzi narrazio laburrez osaturik dago liburu atsegin hau. Izan ere, «Hegaka ibili naun», ijitu euskaldunen ohiturak islatzen dituen «Errege eguneko panpina» edota «Amuarraina eta aingira», «Bota xoxa!», liburuari izena ematen dion «Txokolazteko dinamita», «Hontxa», «Ernari estula» eta «Sagarroiaren negarra» ipuinak zeharo independenteak diren arren, bakoitzak bere nortasuna eta osotasunarekin, badituzte ere pertsonaia eta egoera amankomunak.
‎Davosko Foro ezaguna ere, New Yorken bildua," kezkatua" dago pobreziagatik, baina horrek sorrarazten duen errebolta sozialaren beldurrez eta, areago, pobrezia horrek nahiz" gatazka erregionalek" munduan" terrorismoa" elikatuko ote duten beldurrez... Eta, egoera hori" leuntzeko" neurriak bilatzen badituzte ere, ez da pobreziaren sustraietara joateko eta errotik kentzeko, baizik eta mundua eta haren aberastasuna lasaitasun eta sosegu handiagoz menderatzen jarraitu ahal izateko. Aburu horiek islatu dira Davosko Foroan, oraindik ere txunditurik eta harriturik irailaren 11n New Yorken muin ekonomiko, politiko eta militarraren kontra izandako atentatuengatik.
‎Pertsonaiek zerbait bilatzen dute. Eszenatoki guztiak kanpoko gauzek osatzen badituzte ere, nik sinbolo bezala erabiltzen ditut. Benetako bidaia barruko bidaia da.
2004
‎Liburuko edukiak eta irakaslearen apunteak ingelesez egon arren, euskarazko bibliografia ere banatzen du soziolinguistika irakasleak. Amorrortuk adierazi digunez, ikasleek lanak ingelesez aurkezten badituzte ere, lanak euskaraz nahiz gazteleraz idazteko aukera dute. Gaurdaino ordea, kasu hori ez zaiola gertatu jakinarazi digu.
2005
‎Txiki txikitatik euskaraz jolasteko gabeziak nabari badituzte ere, 13 urtekoekin lan egitea oso zaila dela aitortu digu Altunak: " Ez dakizu zein motatako programak erabili eta ez dakit ez ote den komeni gaztelaniaren alde egitea gazte hauen aurrean, alegia:
‎Sorpresaz sorpresa eta zezenak pasatuta zintzo aitortu behar dut ez nuela espero EHAK-k bederatzi akta horiek ateratzea, esplikagarriak dira PSEren nola EHAKren lorpenak, EBren mantentzea eta Aralarren estreinaldia oztopatu ez badituzte ere. Eta esplikagarria da PPren atzerakada, uste bezain handia ez izan arren.
2007
‎Hauek ez dira amateurrak, ezta urrundik ere. Formazioan aldaketa ugari egin badituzte ere, emaitza gero eta sendoagoa da. Cramps, Jon Spencer Blues Explosion eta Australiano zingiretako soinuetatik, Make Up en soulera jauzi egin eta gertuko iraganean rock and rolla, bluesa eta funkya uztartzen jakin zuten.
‎Aldizkariaren alde teknikoek aurrerapausoak ezagutu badituzte ere, hasierako oinarrizko filosofiak bere horretan dirau. " Uste dut talde txiki batek asko egiten ahal duela.
2008
‎Zuzenekoetan sarrera literarioak egiten ditu Gotzon Barandiaranek, kantuekin tartekatzen direnak. Diskoan zazpi abesti bildu badituzte ere, gehiago dira emanaldietan entzun daitezkeenak. Urbizuk aipatu duenez" hasieran asmoa poesia horiek kaleratzea zen, musikaren bitartez.
‎EAJk berak esan du ez dela gauza bera PP edo PSOEren Gobernua Madrilen, eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaipenaz konbentzituta, kartak mahai gainean jarri zituen kanpainan. Azken finean, lau urteotan Espainiako aurrekontuak onartzeko EAJren babesa izan du Gobernuak eta ondoren PSOErena Jaurlaritzak, EAEkoak onartzeko, eta jeltzaleek, emaitza txarrak izan badituzte ere ia 120.000 boto galdu dituzte, badakite oraingoan ere giltza izan daitezkeela. Hain zuzen, PSOEz eta PPz gain, EAJ eta CiU dira talde parlamentarioa osatzea lortu duten bakarrak, eta gobernagarritasuna ahalbidetzeko PSOEk bi alderdi horietan akordioak bilatuko ditu, ziurrenik.
2011
‎" Batzuek etxea galdu dute eta beste batzuek alde egin behar izan dute. Etxe berriak eta babes ofizialekoak eraiki badituzte ere, Sestaoko etxebizitza gehienak zaharrak eta txikiak baitira", kontatzen du Maribel Vadillok," Horrela, bikote gazteek errazago aurkitzen dute behar duten etxebizitza mota beste udalerrietan, eta salneurri berean. Etxe zaharretan etorkinak bizi dira orain, konpartitzen dituztelako".
2012
‎Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik urte eta erdi pasatxo igaro da. Japoniako Gobernuak eta zentrala kudeatzen duen enpresak noizean behin egoera orokorrari buruzko datuak ematen badituzte ere, bertako berriemaile independente zenbaiten jarraipena egiten ari gara hilabete hauetan. Erradiazioa oso barreiatuta dagoela badakigu, batzuetan animaliak gaixotzen dira, besteetan landareengan aldaketa genetikoak sumatzen dira, eta nola ez, leuzemia kasuen hazkundea aipagarria da hainbat hiritan.
2014
‎Iparragirrekoek ez dute ahazten eurak sagardogileak direla, euren produktua sagardoa dela eta beste aspektu batzuetan egiten ari diren hobekuntzak beharrezkoak badituzte ere, edariari etengabe begira egotea nahitaezkoa dutela. Bezeroari sagardoa probatzera hurbil dadin aukerak erraztu behar zaizkiola garbi daukate, eta horretarako lehendik ere buruan zerabilten proposamena zabaldu diote publikoari:
‎Europako herriek eta herritarrek EBko gobernuak presionatu behar dituzte, gehiegikeria eta eskandalu horiek ahalbidetzen dituzten politikak errotik aldatzeko eta paradisu fiskalak ezabatzeko. Ez da erraza izango, europar politikak diseinatzen, kontrolatzen eta zuzentzen dituztenak finantza eta industria mandatari horiek baitira, herritarrek aukeratu ez badituzte ere. Herrien eta herritarren Europak aurrez aurre borrokatu luke merkatarien Europaren kontra, multinazionalen eta kapitalaren kontra.
2015
‎Espainiako hauteskundeetan PPk gehiengo absolutua galdu eta oposizioko alderdiek behin baino gehiagotan esan duten moduan LOMCE edo gutxienez kanpo ebaluazioak kentzen badituzte ere, Heziberrin garaturiko dekretuak funtsean mantenduko direla azpimarratu digu Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak (ikusi ondoko orriko elkarrizketa). LOMCE bertan behera geratuz gero, funtsa ez baina pentsatzekoa da curriculumeko hainbat eduki alda litezkeela; dena den, ikastetxeen gestio eta autonomiari dagokion atalak kezkatzen du Ana Perez, agudo egin nahi izan dutela eta horren atzeko asmoa dekretuok blindatzea dela iritzi baitio.
2017
‎" Duela 10 urte zeliakoa nintzela esaten nuenean azalpen gehiago eman behar izaten nituen, orain, askotan, badakite zer den, eta beraz, zer eskaini", dio Ojuelek. Euskal Herriko jatetxe edota tabernetan geroz eta formazio handiagoa dutela uste dute biek, hainbatetan hankamotz ikusten badituzte ere.
‎Hastapenetatik sariak lortu badituzte ere, oraindik hasiberriak direla diote eta ibilbide luzea izatea amesten dute: " Oraindik buruan ditut izan genituen elkarrizketak, alkohola egitearen munduan sartu nahi genuen hiru lagun ginen.
2018
‎Eta diru asko da. Lankidetza horren atal bat hizkuntza lankidetzatik bideratu litzatekeela uste dugu, Europa osoan denek kooperaziorako proiektuak finantzatzen badituzte ere, inor ez delako ari lankidetza mota honetan. Kooperazio sozioekonomikoan milaka agentzia eta GKE ari dira.
‎Gertatzen dena zera da, Macarena lurraren defentsan borroka egiteagatik hil duten lehenengo emakume maputxea dela. Gizonezkoak kriminalizatu eta hil badituzte ere, ohartu dira herri maputxearen indarra emakumeengan dagoela, orain artean horregatik eutsi diotela gatazkari maputxeek. Hala bada, estrategia aldatu dute.
2019
‎Ongi da. Baina beharbada litzateke gogoratzea, hain gordin adierazten ez badituzte ere, ideia horiek aski zabalduak daudela eskuineko alderdietan. Urteak baitira Getxon non dagoen ez dakien politikariak frankismoan fusilatutakoen arrastoak bilatzen ari direnei irri egiten diela.
2020
‎Buruen batzarrek haien erreserben eremuan autoritate legala baldin badute ere, etorkizko buruek dute azken hitza lurralde historikoan. Hau da, bertako erreserbek 22 kilometro koadro biltzen badituzte ere, orotara 58.000 kilometro koadro ditu Wet´Suwet´En eremuak. Akordio bidez kolonoei inoiz eman gabeko 58.000 kilometro koadro.
2023
‎Drone eta misil bidezko erasoak errepikatuz tentsioa gora zihoala, azaroaren 19an tinkotu zen giroa, negozio gizon israeldar baten Galaxy Leader izeneko ontzia hartu eta desbideraturik. Berez, Israel erasotzeko gaitasun militar ahulak baldin badituzte ere, nazioarteko merkataritzan ondorioztaturiko mehatxua dute armarik eraginkorrena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia