Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Gero eta zailagoa da horrelako tradizioa duen funtzionamenduari jarraipena ematea. Baina azken batean, hori dena gertatzearen arrazoia, erakunde publikoen babes falta da eta, era berean, halako taldeentzako antzoki sare bat ez antolatzea, prestatzen diren lanak eskaintzeko aukera izateko. Horrekin batera, antzerki talde profesionalek eta ikus entzunezko komunikabideek herriz herri maila amateurrean aritzen ziren aktoreak, gazteak zein beteranoak, talde hauei zurrupatu izana ere bada lanerako oztopo, jakina baita horregatik ez direla afizionatuaren esparrutik behin betiko ateratzen.
‎Biblioteka nazionalaren fundatzea 2000 urteko helburu bihurtu, Herri Biblioteka nagusi bati dagozkion eta ohiko diren funtzio nagusi eta gidari izateko. Horra helburu garbia eta subiranoa, estatutuaren babespean, azken batean Euskal Herri mendebalean dago herri borondatea horrelako proiektuan abiatzeko. Beharbada ez du izango ondare baliotsu nagusiena baina bai aginte nagusia, biblioteken Herri sare nagusia artikulatzeko eta arautzeko.
‎...en zehazgabetasunaz; zenbait liburutegiren eta bereziki Nafarroako Liburutegi Nagusiaren egoera kaskarraz; antolaketa eta zuzendaritza egitura urriaz; Foru Erkidegoko arloen arteko desorekaz, liburutegiko dotazioei dagokienez (hiriburuan bertan, Iruñean, defizit nabarmena dago); XXI. mendearen atarian herritarrek jaso behar dituzten zerbitzuak zehaztu eta ba' Biblioteka teratu beharraz; eta, azken batez, eredu tradizional eta estu baten ordez eredu moderno eta berritzaile bat geureganatzearen egokitasunaz.
2001
‎autoen lurpeko aparkalekua omen da hemen progresua. Helburu noblea, ez balitz asmoak erantsita dakarrela hiriaren ikuspegi automobilzentrista, agintaritza ren jokabide autoritarioa, interes pribatu eta espekulatiboen kutsua, hiri honetako udaletxean sekula ezagutu ez den presazko tramitazio susmagarria, ustel usaina, azken batean.
‎Tesi honek sakon jotzen du hizkuntz politika, hedapena ukatzen baitio, legitimitatea. Guztientzako ez bada pribatua da aukera, norbanakoarena azken batean, eta hizkuntz politikak ez du zereginik.
‎Horra 60 urteko jauzia emanda espainol egunkari bik bizi garen unea ulertzeko ematen diguten bidea. Euskarak nazio kontzientzia, herri ezberdin bateko partaide sentitzea ren sentimendua, independentziaren nahia... azken batean zapaltzen gaituzten estatuetatik kanpo, euskararena den eta izan den lurraldean nazio berezi bat (euskaldunona) eraikitzeko ideiari indar ematen dio.
‎Nazio eraikuntza bideratzean sortzen diren ildo ezberdinek —hezkuntza, hizkuntza normalkuntza, antolamendua, sozioekonomia borrokak— orain arteko hegemonia espainola kolokan jartzen dute. Espainol mandatari jauntxoek (aldian aldiroko euren alderdien alternantziarako bideak zabaltzen dituztenak, disidentziaren segimendurako zein desagerpenerako taktikak erabakitzen dituztenak, azken batean intentsitate gutxiko gerrataula ren aurrean fitxen mugimenduak zeintzuk izango diren erabakitzen dutenak) kolpe gordinagoak emateko garaian daudela erabaki izan dute. Euskal Herria ren nazio kontzientzia posibilitatzen duten elikagaiak usteldu beharrean daude.
‎Baina horrek ere ezin gaitu fatalismora eraman. ETAk armak utzi arteko epealdi batean itxarotea proposatzen dutenak ere fatalismoan erortzen ari dira —nork daki noiz arte arituko den ETA? — eta azken batean, erasoaren atzean daudenek elikatzen duten ideia berbera mantentzea da emaitza: alegia indarkeriak eta euskarak badutela nolabaiteko harremanik.
2002
‎PPko espainiar nazionalistak jezarri ere ez dira egin aurrelanetako aurreelka rrizketetan. Agerian baitago azken batean, auzi bat dagoela onartzeak berak, beraientzat, PPko espainiar nazionalistentzat, arriskutan jartzenduela duten Espainiaren burutapen zurruna. Ematen du oraindik ere Irlandan bezala gaudela Margaret ThatcherekMaze presondegiko gose grebalariei hiltzen utzi zien garaian, oraindik ere ETA eta ingurukoak psikopata aldra bat besterik ez direla dioen tesia nagusi zen garaian, akabatzea besterik ez dagoena.
‎Kontu pragmatikoak zerikusia du unibertsitateek behar dituzten baliabideen jatorria rekin. Herri erakundeek emandako dirulaguntzetatik eta, azken batean, herritarren zergetatik datoz unibertsitate publikoek erabiltzen dituzten baliabide gehienak. Hori dela eta, azkenean, herri erakundeei egokitu litzaieke baliabide horiek modu egokian eta eraginkorrean erabiltzea bermatzea.
‎Datorkigun aroan, nazio nortasuna izango da kulturbe rdinkeria erraldoitik salbu mantendu ahal izango gaituena. Kulturen eta, azken batean, bizitza ereduen aniztasunek bizirik iraungo dute nazio nortasunek bizirik irauten badute; eta, horretarako, gure herrian, bizirik eta funtzional mantendu behar da beste inorena ez den nazio hizkuntza.
‎Ikerketa institutu berriak sortzea, azken batean, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerkuntzaren sustapenarekin lotuta dago. Hori dela eta, elkarren arteko neurriosagarriak dira bai aurreko azpiatalean proposatu dudan baliabideen erabilera eta bai azpiatal honetan proposatu dudana ere.
‎Horrela, unibertsitateetan egiten da oinarrizko ikerketa gehiena, nahiz gero eta estrategiazko ikerkuntza eta ikerketa aplikatu gehiago egiten den. Enpresek, berriz, ikerketa aplikatua eta teknologi garapena egiten dute; azken batean, enpreseke rrentagarritasun ona izan behar dute, eta ahalik eta denbora laburrenean bada, hobe. IHEek egiten dutena ezin sailka daiteke hain erraz, denetariko lan motak baitaude.
‎Eusko Jaurlaritzak estrategiazkotzat hartu du EAEko industria alorrari laguntza ematea, eta, horretarako, teknologi ikerketarako institutuen sarea (EITE) sustatzea izan da Industria sailaren bitartez erabili dituen bideetariko bat. Baliabideak, azken batean, mugatuak dira, eta ikerketa aplikatuan eta teknologi garapenean erabili direnak ezin izan daitezke erabili oinarrizko ikerketa eta estrategiazko ikerketa sustatzeko.
‎Goi mailako profesional eta adituak beharrezkoak dira edozein gizarte modernotan. Bestalde, baten batek sortueta transmititu behar du jakintza; azken batean, jakintza dugu aurrerakuntzen eta bizitza kalitatearen iturri nagusietariko bat, are gehiago gaur, jakintzaren gizartea ren baitan bizi garen aro honetan. Baina bada bestelako aukerarik:
‎EHUn, adibidez, gizarte zientzien alorrean zatidura hori 20tik gorakoa den bitartean, 4koa da osasun zientzien ikasketetan. Alde batetik, ulergarriak dira desberdintasun horiek; azken batean, ikasle kopuru handiek duten eragina ez da berbera izaten ikasketa guztietan. Baina beste alde batetik, egindako giza baliabideen kudeaketa ez da ondo egokitu ikasleen kopuruen aldaketekiko.
2003
‎Egunkaria oso baliabide urriekin egunero argitaratzea delitu bakarra zuten langileak lanik gabe geratzeak ere elkartasuna ekarri zuen. Eta, azken batean, euskaldunei eguneko berriak egunero eskaintzea helburu bakarra izan duen proiektu bakar honetara ordura arte beste bide batzuetatik gauzatu nahi ziren beste proiektuak sortzearekin fribolizatzen ere ibili zirenak bildu ziren. Eta Egunkaria ren proiektua edo Egunkaria Sortzenen proiektua, euskal gizarte osoaren babesa jasota, berriz ere kaleratzea lortu zen Egunkaria itxi zutenetik lau bat hilera.
‎Nahiz eta egun aski aro beltzean izan, hemen eta munduan, bizi estrategia mailan ibiliz gero (arrazoiarenindarrez sendo, justizia, askatasun eta elkartasunean, erre alitateaz jabeturik, zentzuz, triunfalismo merketik edota biktimismo negarti eta erixkotik urrun...), ez da aise hura luzaz erreprimitzen jardutea; azken batean, ezinezkoa gisa hortaz sendotu eta sendaturiko herria geldiaraztea.
2004
‎Naturareneta herria ren arteko alegoriak, nekazal giroari, hiriarenmunduari edota aldarrikapen sozialei dagokien sinbologia, ez dira berriak euskal literaturan. Halako edukiak eta forma poetikoak landu dituzten autoreak izan dira haren aurretik (Aresti, Gandiaga, Lekuona, Lete, Artze...); azken batean gure imajinario kolektibotikdato rren iruditegia da, nork bere moduan eta helburu jakin batez landu, moldatu edo eraldatu duena. Horien guztien bidetik, Manex Erd ozaintziEtxa rten poesiak sentimenduen, ideia politiko sozialen eta fede kristauaren sintesia dakar.
‎Horregatik, azken batean, sektore honetan sartuz joandi ren komunikazio talde handiek ahalbidetzen dituzten aukerak edo eskaintzen dituzten abantailak batik bat ekonomikoak dira. Izan ere, finantziazio handiagoa ahalbidetzen dute eta enpresek denbora gehiago iraun dezakete harik eta araudia iritsi arte edo emisoreak eskualde osoan edo ikus entzule potentzialenganaino sartzea lortu arte.
‎Telebista lokalaren izaera defizitarioa k, komunikabidea irekita mantendu ahal izateko etengabe kapital hedapenak egitera behartzen baitu, euskarak zabalkunde txikiagoa edukitzea eragiten du. Nahiz eta euskal hiztunen kopurua gero eta handiagoa izan, azken batean ikus entzule kopurua txikia da eta ordu tarte horietako publizitate kopurua ere txikiagoa da, eta, ondorioz, oso zaila bihurtzen da euskarazko edukiak progr amatzeari ekonomikoki eustea. Nire ustez horixe da, gaur egun, telebista lokalen programazioetan euskararen presentzia areagotzea eragozten duen zailtasunik handiena.
2005
‎paperik/ agiririk gabe (ko) ak, etxerik gabe (ko) ak, lanik gabe (ko) ak, herririk gabe (ko) ak, hiritartasunik gabe (ko) ak, nortasunik gabe (ko) ak, mundu globalean ematen baitu gizabanakoa gizagab ea dela. Internazional Berriak, ordea, mundurik gabeko munduaalda rrikatzen du, Lehen Mundukoa eta Hiruga rren Mundukoa, baita Lehen Munduan dagoen Hiruga rren Mundua (Laugarren Mundua deitzen dutena) ere, azken batean planeta global batean Lehen Mundua Hiruga rren Munduansartua delako. Internazional Berriamundialatinizatz ea renaurka doa:
‎Azken faktore hau, hots, elementu soziala da" euskara guztiona" den ala ez erabakitzeko orduan oinarrizko elementua, funtsezko neurgailu edo termometroa; azken batean beste bi elementuen (eta azterketatik kanpo geratzen zaizkigun beste aldagai batzuen) ondorioa baita. Eta arestian esan dugunez, badira bi joera (azken biak) baieztapen hau oso osorik egitea oztopatzen digutenak:
2006
‎Neurriak ez du afektatuko enpresa editoriala bakarrik, baizik eta kate osoa: hasteko testugile, itzultzaile eta ilustratzaileak; gero ekoizle materialak edo enpresa editorialak; eta geroago liburu dendak, txiki eta ertainak aurrena eta independenteak oro azken batean. Zergatik?
‎Eta ondorioz eskaintza editorial gutxiago biztanleriarentzat, esan nahi baita, balizko irakurle gutxiagorengana iristen direla tituluen aleak. Azalpen bat baino gehiago daudeke hori adierazteko, baina niri interesatzen zaidan kontu bakarra orain zera da, azken batean eskaintza editorialaren murrizketa kuantitatiboa dakarrela horrek.
‎• Irakaskuntzako helburuak eta edukiak kontrolatzeko funtzioa: azken batean, irakaskuntzako helburuak eta edukiak kontrolatzeko, curriculum ofiziala erabakitzen duten Dekretuak baino eraginkorragoak baitira testuliburuak.
‎Meskitetan antolatzen diren ekintzak ikuspegi bikoitza dute askotan, erlijioa eta hizkuntza elkartuz. Beraz, azken batean, zaila egiten da hizkuntza eta erlijioaren arteko mugak non dauden bereiztea. Defenditzen dugun eskola laikoan, eztabaidagarria iruditzen zaigu erlijioarekin zeharka topo egitea.
2007
‎Zerbait gehiago eska liteke? Kanpaina horietan egiten diren tipo horretako aipamenak, normalean, azalekoak dira, apaingarriak baino ez; epidermikoak, azken batean.
‎ariketa abduktiboaren bidez iristen gara etnien oinarrizko ezaugarriak ezagutzera; kultura mailakoak dira etnien agerpen ohizkoenak; etnien azalpenak ez dira unibokoak edo erabatekoak izaten; etnien muga diakronikoak zein sinkronikoak lausoak dira; etniek azpietniak eta gainetniak sortzen dituzte harremanetan jartzen diren moduen arabera... Artetak ez dio, baina, Moulinesen ahalegin horri erantzuten, interesatzen zaiona, azken batez, euskal nazionalismoa patologia arriskutsu gisa baztertzea baita.
‎Agiri horretan esaten da Europako Kontseilua beti egon dela Eskualdeen Europaren alde, eta Europako estatuetako gizatalde nazionalen arteko gatazkak bide demokratikoen bidez konpondu behar direla, estatuen izaera demokratikoak horretara behartzen baitie. Hori horrela, hauteskundeak, erreferendumak, konstituzio eta erakunde aldaketak edota erakunde berriak sortzearen bidetik jotzeko eskatzen die, beti ere" herritarren parte hartzea oinarri hartuta, herritarrei baitagokie azken batean erabakitzea".
2008
‎Urtean urteko zifra soilak agertzea motz gelditzen dela-eta, perspektiba luzatzen dugu beti, urtekoa aldi luzeagoan kokatu ahal izateko, azken batean egokiago interpretatu ahal izateko. Oraingoan erreferentzi puntua aldatu dugu:
‎Bestalde, euskal gizartearen gehiengoak hartzen duen erabakia errespetatzeari dagokionez, nabarmentzeko modukoa da, Lizarra Garaziko itunak izan zuen onespen sozial, politiko eta sindikalaz gain, gizartearen gehiengoak zenbait inkestaren bidez adierazitako bide demokratiko horren onespena. Eta euskara aitortzeari dagokionez, nabarmentzeko modukoa da Bai Euskarari ekimenak izan zuen babes soziala eta eragileena, D hezkuntza ereduaren gorakada, eta, azken batean, euskal gizartearen gehiengoak gure herriaren elementu diferentzial gisa euskararen balioarekiko duen kontzientzia (behin eta berriz adierazi da azterlanetan), eta euskara errespetatzeko eta bultzatzeko beharraren kontzientzia.
‎Urteen joanean Espainiako eta Frantziako Estatuek egindako etengabeko ahalegina gure subiranotasuna, kultura eta hizkuntza oztopatzeko eta minorizatzeko, eta, bestetik, interesak eta proiektuak bi estatuekin lotu zituzten zenbait eliteren merkataritzaeta industria interesek zeregin handia izan zuten hegoaldean zein iparraldean. Horiek guztiak dira minorizazio egoeraren eta, azken batean, gatazkaren arrazoi estrukturalak.
‎Autore horien ustez, aniztasuna gure gizarteek berezko duten zerbait da, eta aniztasunari buruzko politikak, bestalde, funtsezko elementuak, estatu nazio modernoek ezkutatu behar ez dituztenak neutraltasun etnokultural faltsua asmatuta13 Halaber, eta bigarrenik, aniztasuna kultura arteko espazioak osatzeko beharrarekin identifikatuko luketenen jarrerak izango genituzke auzi honetan, kultura aniztasunak berarekin dituen desberdintasunak eta arazoak bide bakar batetik bideratzeko eta arazo horiei diskriminazio positiboko politiken bidez aurre egiteko, estatu nazio subirano bateko hiritar guztiak berdinak izatea lortu arte. Egile horien ustez, eratutako estatu nazioen neutraltasun eza, aldez aurretik desberdintasuna ezabatzeko baino ez da, eta, aldi baterako bakarrik denez, komenigarria litzateke horri aurre egitea14 Azkenik, badira zenbait egile, esaterako, G. Sartori eta azken etapako J. Habermas egilea(" abertzaletasun konstituzionala") pluralismoaz bakarrik aritzen direnak, eta, azken batean," espazio publikoan" kulturaedo nazio aniztasunaz aritzeari uko egiten diotenak. Egile horien ustez, estatu nazioek politikak aitortzea bakarrik zilegi da estatua osatzen duten pertsonen arteko berdintasuna" espazio publikoan" bermatzeko, kontuan hartu gabe migratzaileen taldeek edo bertakoek izan ditzaketen desberdintasun etnokulturalak beren" espazio pribatuetan" 15.
‎Horrela, bada, migrazioeta integrazio ereduan gertatu diren aldaketen ondorioz, nork bere identitateari, kulturari, hizkuntzari eta erlijioari ematen dion balioak garrantzi handia hartu du, baita hemengo zein jatorrizko tokiko erreferentzia taldeetako elkartasun sareek ere, eta erabakigarriak dira immigranteen eguneroko bizitzan. Egoera gogorra da haiena, eta, beraz, identitatea eta erreferentzia taldea dira dituzten euskarri irmoak gure artean bizitzen jarraitzeko; eta, azken batean, horiek eskaintzen diete guk eman ezin dieguna, gaur egun egoera nolakoa den ikusita: oinarrizko duintasuna eta gutxieneko ziurtasuna.
‎Immigrazioarekin bizitzea erronka da, baina elkar aberasteko lagungarri izan daiteke (ez gu bakarrik, baita haiek ere); edo bakartzeko, arazoa eragin dezakeen elementua izan daiteke, eta, azken batean, elkarren kalterako elementua izan. Halaber, erronka ere bada, Euskal Herrian abian dagoen prozesu demokratikoaren eta hizkuntza normalizazioaren prozesuaren alde edo aurka egin dezakeen faktore sozial eta politikoa den heinean.
‎3 Funtsezko hirugarren gaia, euskal gizartearen eta immigranteen arteko bizikidetzari aurre egiteko, errespetuz, demokratikoki eta, azken batean, denontzako aberasgarri izan dadin eta euskal gizartean gehiengoak nahi duen subiranotasunaren aldeko proiektua bultza dadin, homologaziorik ez egitea da, edo identifikazio automatikoa ez egitea Hiritartasunaren, Identitate nazionalaren, Komunitate politiko edo nazionalitatearen eta Lurraldearen artean39.
‎Filosofoek qualia deitzen diote gorriaren" gorritasuna" edo gozoaren" gozotasuna" bezalako kontzeptuei. Bere izaera eta funtzioen inguruan legoke, azken batean, kontzientziaren gakoa, eta hor kokatzen da jauzi epistemologiko bihurri bat. Qualien izaera ez da konputazionala; baina orduan, zer da?
‎Horietan geneek badaukate zeresana, eta, jakina, inguruneak ere bai. Pentsatzen da azken batean bien arteko elkarrekintza konplexua dela, hain zuzen ere, erabakiko duena pertsona batek gaixotasuna pairatuko duen, noiz, zer larritasunekin...
‎Etxean wifi sare bat daukagu, eta hortik edaten dute etxeko bi ordenagailuek, azken batean horixe baita delako wifia, haririk bako sare bat (irrati bidez zabaltzen da), sarbidea ematen duena Internetera. Gure wifia irekia da, eta bertan sartzeko ez da pasahitzik behar.
‎Azkuek jasotako hura, satorraren tratua egitea, horixe izan dela, azken batean, bioerregaiena: asto bati buztana atera eta besteari sartu (Garatek jasotakoa da azken hori), gabezia bat estali... aldamenean tamaina bereko zuloa utzita.
‎Esanak esan, bizitzen ari garen garai honetan, beharrezkoa da unibertsitate proposamena berriz hausnartzea eta etorkizunera begira planifikatzea, hori guztia, ezagutzaren gizartean lehentasunezko posizioak bilatzeko eta, azken batean, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko. Ea GHEEren baitan bultzatzen ari diren aldaketek hori lortzea errazten duten.J
2009
‎Bi interpretazioen planteamenduak guztiz aurkakoak diren arren, azken batean helburu bera bilatzen dute: Euskal Herriak estatu independente izateko duen eskubidea aldarrikatzea, modu batera edo bestera ulertuta, iraganean independente izan da eta.
‎Euskal Herriko lurralde egoera aurkeztea zeregin konplexua da, baina argigarria izan daiteke euskal lurraldeei lotutako espazio administratiboa nola egituratzen den, eta nolako muga sistema antolatzen den, aztertzea; eta horren guztiaren eragina eta ondorioak egungo egoera politikoan ulertzen saiatzea. Interesik ezin zaio ukatu gaiari, azken batean Europan dauden lurralde gatazka nabarmenenetakoa baita Euskal Herrikoa, baina ezaguna delakoan, errepikakortzat jo zitekeen arren, gaiaren dimentsio teknikoak ezagutzeak hausnarketarako espazio objektiboa eskain lezakeela uste dugu, halako gatazka egoeretan objektibotasuna bilatzea era interesgarria izan baitaiteke zenbait tentsio apaltzeko eta baita konpontzeko ere. Ez dugu bilatuko, hortaz, arrazoi" juridikoa" nori dagokion ezartzea, hauxe pentsatzea baizik:
‎Oloa eta garia nola bereizi? Hor kokatzen da editore lanaren balio erantsia, erreferentzialtasuna; azken batean, sinesgarritasuna.
‎Zein da arriskua? Daukaten indarraren handia kontuan hartuta, merkatuaren jabe egin daitezke nahikoa erraz, bere legeak inposa ditzakete, sareak kontrola ditzakete, eta azken batean aukera gabe utzi erabiltzailea. Doakotasunaren bideak mendekotasuna eta askatasunik eza ekar dezake.
‎egungo jokamolde horrek inolako dragarik gabe segitzen badu, mekanismo erregulatzailerik gabe alegia, kontsumitzailearen aukera askatasuna arriskutan dago, eta ez hori bakarrik: edukia sarrera emailearen menpeko izanik, azken batean sortzailetasuna ere arriskutan dagoke.
‎Labayru Ikastegiaren hedatzea horrelako lanetatik dator. Euskal Biblioteka ere asko hazi da eta, azken batean, Ikastegira jende askok jotzen du kontsultak egiteko. Ez dugu jarri horrelako kontsultorio berezi bat kultura aldetik, baina egunero dator norbait kontsulta egitera.
‎batzuek inkesta euskaraz egiten dute, beste batzuek espainolez eta beste batzuek frantsesez. Gure helburua, azken batean, zehaztasunez adierazten ematea da, zein izan den orain arte gure herri kultura.
‎Egitura publikoen eta kargudunengandik euskararen aldeko giroa inoiz baino" hobea" dirudien une hauetan... ez al da euskara bere azken arnasetan sartua, herritarren ezaxolak horren nabaria dirudielarik? Euskara karrikan, idatzietan edo beste hainbat esparru publikotan ikusteak ihardukitzerik ez eragiteak ez al du esan nahi, azken batean, jendeari bost axola zaiola... gure hizkuntza bizirik egotea ala berearena egitea?
2010
‎noski, proposamen biribil eta erabatekorik zehazteko, baina bai, gutxienez, eta kontraesanak kontraesan, esplorazio bideari ekiteko. Esan nahi dugu horrekin, euskal gatazkaren konponbidean bestelako gako, tresna eta bideak aintzat hartuko ditugula, gatazkaren korapiloa askatzen lagun dezaketelakoan; azken batean, Euskal Herria europar herrialdea da eta.
‎Funtsean, espainiar nazionalismoaren ustez, espainiar etorkinen artean erroturik ei dagoen beldurrik ez da inon ageri, ez herritar gisa, ezta espainiar izateagatik ere. Ez dute mehatxu fisiko ez politikorik atzematen, ez bestelako arazorik ere sentitzen; azken batean, Espainiako herrialde batetik bestera mugitu direla uste dutelako. Hori horrela izanik, pentsaezina iruditzen zaie Euskal Herritik kanporatuak izatea, abertzale batzuek inoiz hori esan omen dutela aipatzen duenik badagoen arren.
2011
‎Eta, azken batean, egoerak esku artetik ihes egiten badigu, salbuespen egoera aldarrikatu, armada deitu eta kito.
‎Bonapartek jadanik euskal hizkuntzaren mapan Euskal Herria irudikatu zuen, zazpi herrialdeetako eremua, 1863an, Londresen argitaratu zen mapa ederrean. Bonaparteren euskaltzaletasuna Madrileko jakintsu eta kazetarien artean goraipatu zen, azken batean Espainiako aberastasun bat jomuga zuelako.
2012
‎Gai multzo guztiek ez dutela indar edo pisu bera, ez da zertan esanik. Bi dira guztietan nagusiak, haur eta gazteentzako liburua eta irakaskuntza liburua, azken batean biak jende multzo bertsura zuzenduak. Horien atzetik datoz gizarte liburua eta literatura.
‎Horixe genuke subjektu ahularen irudikapena, pertsonaia zatikatuarena, bere esperientzien isla baino ez, azken batean. Ezinezkoa zaio bere intimitatean arakatzea; elektroshocka jaso eta gero gorputza eta arima bateraezinik dabiltza, zalantzetan erdi itota.
‎Hala ere, narrazioek inongo aurkezpen edota deskribapenik gabe zuzenean mamira jotzea, heterotopia espazio arruntekin nahastea, denboraren zehaztasunik ez agertzea... baliabide horiek guztiek irudikapen mailako krisia azaltzen digute. Bestalde, postmodernitatea ezaugarritzen duen historiaren deseraikitzea, azken batean antzinako errealitateari uko egitean datzana, istorioaren garapenerako motibo nagusi bihurtua da Etxagueren eleberrian.
‎Irakurleak pertsonaia eroa gizartetik kanpo uzten duten arrazoiengatik galdetzea bilatzen du idazleak honakoetan. Burmuin barruko funtzionamendu okerrak aztertzeari, azken batean, misterioarekin topo egitea delako deritzogu interesgarri.
‎Politika" iraulitako" indarkeria da, paradoxikoa, eta ez hezia edo suntsitua den biolentzia. Freudek besterik ez dio esaten duenean, azken batean, bizikidetzara beharturiko" hiltzaile banda bat besterik ez garela". Politikaren jatorria ez da harmonia eta justiziarantz eramango gaituen helburu jainkotiarra, baizik eta gehienbat gure joera hiltzaileak baretzeko beharra.
‎Batzuetan gure gizarte demokratikoetan distiratzen ikusten dugu indarkeria, lehertzen: Estatu arrazoiaren hutsek noizik eta behin politikak bere baitan duen biolentziaren zati bat agertzen uzten dute; baina are ohikoagoa da ikustatzea poliziek edozein manifestazioren aurka kargatzen dutenean; edo bortxa arbitrarioaren nonahikotasuna gogoratzen duten polizien" hanka sartzetan"; edo, gutxiago, baina erregulartasunez, lege zuzengabeek eragiten duten injustizia basatian; eta, azken batean, burutzea eta puntu zentrala izanik, zikloi politikoaren begia bezalako zerbait den basakerian. Hori guztia ikusi egiten da, sentitu, baita gure demokrazietan ere.
2013
‎Eztabaidaren ostean, 1993ko urtarrilean irizpen bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eredu duala ofizialduz eta, azken batean, EITBren Sorrera Legearen interpretazioa aldatuz (Eusko Legebiltzarra 1993). Izan ere, Sorrera Legeak, esan dugunez, bi eginkizun nagusi ezartzen dizkio irrati telebista publikoari, baina ez ditu eginkizunak hizkuntzaren arabera bereizten.
‎Hasieran esandakora nator: Iparraldeko liburu batek izenburuan dakarren bezala," obrak mintzo", azken batean egindako lana baita historian gelditzen den euskarri nagusia.
‎Gauzak horrela planteaturik, erlatibismoa eta eszeptizismoa postmodernitatearen nahitaezko kideak izango dira bere bidaian; erreferentziak galtzen dira, helburu kolektiboek ez daukate zentzurik; zentzu orokor bat bilatzea ahalegin zapuztua da, zeren eta gure arrazoinamendu gaitasunetik kanpo baitago. Izan ere, arrazoinamenduaren bide horretatik abiatzen garen bakoitzean, amets baino ez dugu egiten, eta, gainera, gaiztoak diren ametsak, azken batean; gure ametsak lokamuts bihurtzen dira, batez ere behin betiko helburuak asmatzen ditugunean, ezen, helburu infinitu horien izenean, sekulako basakeriak egiten baitira gizakiaren historian. Eta modernitatearen izenean egiten diren txikizio horiek ez dira kasualitate hutsa, baizik eta helburu absolutu horien ondorioa; eta, azken batean, astakeria horiek legitimatu egiten ditu.
‎Izan ere, arrazoinamenduaren bide horretatik abiatzen garen bakoitzean, amets baino ez dugu egiten, eta, gainera, gaiztoak diren ametsak, azken batean; gure ametsak lokamuts bihurtzen dira, batez ere behin betiko helburuak asmatzen ditugunean, ezen, helburu infinitu horien izenean, sekulako basakeriak egiten baitira gizakiaren historian. Eta modernitatearen izenean egiten diren txikizio horiek ez dira kasualitate hutsa, baizik eta helburu absolutu horien ondorioa; eta, azken batean, astakeria horiek legitimatu egiten ditu. Hori dela eta, narrazio handi horiek botere nahiaren alibi baino ez dira.
‎Izan ere, gizarte proiektu jakin baten mendean kokatzen den erlijioaren egoera ikusten dute elkarrizketa horretan: azken batean, erlijioaren planteamendu funtzionalistaren aurrean gaude.
‎Orduan, menu baten arabera aukeratzen da unean uneko esperientzia. Gauzak horrela planteatuta, nekez egin daiteke misterioaren esperientzia, nekez esperimentatu daiteke Jainkoaren presentzia, azken batean, idolatriaren beste bertsio batekin topo egiten baitugu. Bide askatzailea izan beharrean, kontsumo sarean gatibu geratzen da pertsona.
‎Kritika zorrotz horrek ez du zurruntasunik adierazten. Mardones prest dago ikasteko, eta, azken batean, postmodernitatean, kritikak kritika, aukera bat ikusten du. Garai berrietan gaudelako kontzientzia duelarik, gure teologoak argi dauka bideak ez daudela eginda, eta, ondorioz, ikasketa berriak egitera deituta dagoela gure garaietako fededuna.
‎Postmodernitateak biziki balioesten du esperientzia, gizaki bakoitzak egiten duen bizipena, eta nabarmentze hori egokia iruditzen zaio gure teologoari, kristautasuna berrindartzeko eta berpizteko ikuspuntu iradokitzailea den heinean. Oro har, Mardonesek erakusten duen optimismoarekin bat egiten dugu puntu honetan; azken batean, fedea ez baitator jardun razionaletik, pertsonarentzat guztiz esanguratsua den bizipen batetik baino. Bizipen hori galduko balitz, kristautasunaren antolamendua eta teologia geratuko lirateke; baina, azken batean, intxaurraren oskola baino ez lirateke izango:
‎Oro har, Mardonesek erakusten duen optimismoarekin bat egiten dugu puntu honetan; azken batean, fedea ez baitator jardun razionaletik, pertsonarentzat guztiz esanguratsua den bizipen batetik baino. Bizipen hori galduko balitz, kristautasunaren antolamendua eta teologia geratuko lirateke; baina, azken batean, intxaurraren oskola baino ez lirateke izango: tradizio lehortua.
‎6 Etsipen hori, azken batean, sekularizazio prozesua da; oraingoan, modernitateko pentsamendua sekularizatzen da (Mardones 1991, 92).
‎Mardonesek argi ikusten du aro berri honen planteamenduak kristautasunak batasunari buruz izan duen —eta duen— kontzeptua kolokan jartzen duela. Kristautasunaren batasuna mendebaldeko kulturan oinarrituta egon da, azken batean, kristautasunaren inkulturazio prozesua mendebaldeko kulturan —kultur esparru greko erromatarrean— burutu baita. Prozesu horrek homogeneotasun kultural handia eragin du, kristau batasunaren kontzeptua, neurri handi batean, homogeneotasun kultural horretan oinarrituta egon baita:
‎Apustu horrek aurrera dihardu, orain Ikaselkar eta Ereinen eskutik. Proiektu propioen funtsa, azken batean, Euskal Herritik Euskal Herrirako egitasmoa lantzea zen, eta da. Proiektu beregaina lantzea eta lortzea, hitz batean.
‎Horren ondoan kokatzekoa da haur eta gazteentzako liburua, ranking horretan bigarrena (%28, 5). Bi alor horien pisua, azken batean haur eta gazteentzako liburuez hornitua, handia da, oso handia: ekoizpenaren %64, 5 osatzen du.
‎horretan partaide izan nahi dutenak asko izatea eta horien artean euskaradunak oso gutxi! Hor ere, azken batean, euskararekiko zinezko axolarik eza eta errespetu falta... Noiz arte, bada?
2015
‎Iruditeria eraldatzaile baterako zantzuak ematen dizkigu sexu/ generoan eratutako horrek, eta, batik bat, erakusten iruditeria praktika eraldatzaileetarako giltza dela izan daitezkeen. Uste dut emakume sendo, bortitz, itsusi eta ez femeninoaren irudikapenak badituela osagaiak jendarte berdinzaleago baten imajinarioa elikatzeko, azken batean, emakume erabakitzaile eta beregainen marrazkia baita. Adibide bat jartzearren, interesgarria iruditzen zait arakatzea benetan zer esaten ari garen Euskal Herrian larrutan ez dela egiten dioen topikoa errepikatzen dugunean:
‎Horregatik da hain garrantzitsua herri identitatea bestelako osagaiez betetzea, gure bandera nolakoa nahi dugun marraztea. Demokrazian, eskubideetan eta justizian sakontzea da bidea, azken batean, gure iruditerian herri erresistentziaren ikur den Amaiur emakumez (eta ez gizonez), prekarioz eta euskaldunez betetzea. •
‎Ez da inoiz inongo planteamendu seriorik izan. Orduan, jakina, horren premia sentitzen genuenok edo aldizkarietan genbiltzanok, eta, azken batean, diru-laguntza sistemarekin limosna bidez bakarrik bizi behar genuenok hasi ginen hori salatzen, eta ikusi genuen planteamendu propio bat egin beharra zegoela, alegia, Eusko Jaurlaritza planteamendu batera eraman behar zela. Kontua da ordurako [Ramon] Labaien bat, esate batera, Eusko Jaurlaritzatik joana zela, eta guri tokatu zitzaigun gogorrenarekin aritzea, Joseba Arregirekin.
2016
‎Elkarlana eta konplizitate berriak sustatu beharra zegoen. Gaur egungo proiektu komunikatiboaren oinarriak, azken batean, orduan hasi ziren zehazten.
2017
‎Demokrazia sistema bateko administrazioak euskara nazio hizkuntza izendatuta ere, praxian zer neurri har litzake herritar guztiek euskara ikas eta erabil dezaten? Hori baita, azken batean, euskalgintzaren helburua.
2018
‎Errepresentatzea identitatea eraikitzea baita, azken batean (Hall 2003). Eta iruditeria da horretarako gaia.
‎1 Honela dio Ibon Sarasolak, Bitakora kaiera n: " Azpimarratu nahi dut Txillardegiri zor diogula, azken batean, egungo euskara batuaren miraria: Txillardegiren eraginik gabe ez zen Baionako Biltzarra sortuko eta biltzar horrek ez zuen euskara baturako proposamenik egingo.
‎Sozializazio eragileak eta kulturaren transmisio bideak oso sakonki aldatzen ari dira, eta abiada bizian, saretzearen eta kulturaren digitalizazioaren bitartez. Digitalizazioa, azken batean, idazkuntza izan zenaren mailako iraultza bat da kulturan, beharbada inprenta izan zena baino are handiagoa. Aldea abiaduran dago:
‎Eta euskal soziometroan jendarteari gai horren inguruan galdetu zaionean, %57k kultura lehentasunez bultzatu litzatekeela diote. Kulturgintzak, eta esango nuke baita jendartearen gehiengoak ere, ulertzen du kulturak jendarte kritikoagoa, beregainagoa, kohesionatua, irekiagoa, askeagoa, askotarikoagoa izaten laguntzen duela, azken batean kulturak jendartearen ongizatean eta herri nortasunean bete betean eragiten duela, eta denok dugu ongizatean eta nor izate horretan sakontzeko eskubidea. Instituzioek hori bermatzeko betebeharra.
2019
‎Hiria edo herria jolaserako berez autotelikoa den jarduera zinez hezigarri horretarakocontinuuma bilakatzeaz ari gara, azken batean.
‎Haurren lekuaz hitz egitean, modu kritikoan birpentsatu behar dugu helduok haurrei zer rol eman diegun. Hala, haiengan konfiantza izango dugu, eta entzun egingo diegu, eta lagundu, beren lekuaren eta denboraren adiera eraiki dezaten, bi dimentsiook, azken batean, banaezinak baitira.
‎Ez gabiltza aurreko ataletik hain urrun, azken batean. Sortzailea (landa paradisua, euskara, azoka, kultura) mantendu eta babestu beharreko adin txikiko haurra bailitzan tratatzen dugu, edo behar oinarrizkoagoen atzetik soilik kasu egingo diogun pribilegiatutzat hartu, dirua soberan bada aurrekontua eskainiko zaiona.
2020
‎Ezinbesteko gaztetxeak ere hor daude. Zenbat jende sartzen duzun, horixe gutxi asko zure katxeta (hori aplika dakieke atal guztiei, azken batean musikariaren paradoxa horixe da: entzulea dela zure ‘nagusia’, baina edozein momentutan nagusi horrek bota egin zaitzakeela eta gainera ez dela ideia ona ugazaba kontent uzteko helburu hutsez lan egitea).
‎Liburu beltz espezifiko bat egin daiteke politikarien azalpenekin. Eta orain horiei erantsi behar, gainera, editoreen ordezkari nagusien arduradunek egindako salakuntzak, itsusiak eta, azken batean, hezkuntza itun zentralista eta bakar baten aldekoak. Eduki berberak estatu osorako, eta kito.
‎gure jomuga ekoizpen tematikoa da, hau da, euskaraz zer argitaratzen da, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan. Ekoizpena, azken batean, gure gizartearen ispilua da. Diglosikoak ez bagina, liburu sail batzuk, hala nola giza eta gizartegintzakoak, askoz ere ugariago eta zabalduagoak lirateke.
‎Gai multzo bakoitzari dagokion pisua aztertuz, nabarmena da haur eta gazte liburuari zuzenduriko produkzioa: %62, 7 Egin kontu, azken batean, bai irakaskuntza eta bai haur eta gazteentzako liburua eta literatura populazio tarte berera zuzentzen dela. Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen pisua asko arintzen da, gehiegi:
‎Konbentziturik gaude guk ere besteen informazio iturriak eta besteen metodologia erabiliko bagenu emaitza berdintsuetara iritsiko ginatekeela. Oro har, bai Espainiako Kultura Ministerioko PEELek (Panordmica de la Edicion Española de Libros) eta bai Euskadiko Editoreen Elkarterako ere lan egiten duen Conecta k, azken batean, editoreek ematen dieten informazio edo materialekin osatzen dute emaitza biek ala biek. Informazio iturri bakartzat argitaletxeak hartuta, guk ere jaso dugunaren %39 bakarrik jasoko genuke.
‎Oskua! Baina, azken batean, horixe da kontzientziaren jarraipen sentsazioa.
‎Bihotz handiegia idazten inoiz baino libreago sentitu naiz. [...] Nik uste dut, azken batean, gatazka armatua bukatu denetik aldatu direla gauza asko, baita gure artean ere. Eta hori munduari lotuta gauden momentutik ere pertzibitu egiten dugula.
‎Izan ere, kalkuluak ez ditu egiten organismoak, hautespen naturalak lehenago ‘egin’ dituelako. Emozioak, azken batean, horrexegatik sortu dira eboluzioan, kalkulu horien proxi ak (edo adierazleak) direlako. Emozioak hautespen naturalak ‘egindako’ kalkuluen proxi gisa hartzea egokia da jokaera prosozialen zinismo/ zintzotasun dilemaren korapiloa askatzeko.
‎Historia pentsatuko dute. Nazioa, azken batean. Proiektu bat eraikiko dute euskal kulturarentzat.
‎Hiru hamarkada daramagu entzuten literatur itzulpengintzan sekulako lana egiten ari dela, asko aurreratu dela, eta lan horrek bideak ireki dizkiola euskaraz sortutako literaturari, azken batean euskarara itzulitako literatura ere euskal literaturaren parte baita. [...].
2021
‎Izan ere, liburugintzaren azterketari heltzerakoan, hauxe izan da Torrealdairen funtsezko abiapuntu teorikoa: ekoizpena, azken batean, gure gizartearen ispilua da.
‎Honako hauek dira barne eraginkortasun politikoaren gabezia horren ondorio nabarmenetako batzuk: joko politikoaren berezko arauak ulertzeko gaitasun urria, gazte azpikulturen barruan kode politikoek duten arroztasuna eta, azken batean, iritzi legitimoa lantzeko, hitz egiteko, entzuna izateko eta agentzia gisa jarduteko aukera murriztasuna.
‎Prekaritatea erromantizatzen da, azken batean.
2022
‎4 Gizakiari bere nortasuna bermatzen dion eta gustura zein babestuta sentiarazten duen erreferente bat izateko aukera ematen dioten egonkortasuna eta konfiantza; azken batean, bere eskuek egindako gauzak baitira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia