Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 123

2000
‎Norbanako guztiak ukitzen dituzte, horien bizitzaren egitate garrantzitsuetan nahasten dira, noranahi jarraitzen diete haiei: eurok dira, maiz sarri, herriaren moral bakarra eta beti beti horren askatasunaren zatia; azken batean, eurek arintzen diote herritar bakoitzari lege politikoek herriaren zerbitzurako ezarritako zama; berebat, sakon babesten dute herritarra, hala behar duenean, bere izate eta ondasunetan, bera, eta ez beste inor, herri osoa izango bailitzan. Hortaz, Kode Zibilaren idatzaldiak antzeman du herriak agintaritzarik gorenean jarri duen heroiaren gogoa.
‎Xehetasun aldakorregi eta eztabaidagarriegiak ere ez doazkio legegileari, jurisprudentziari baino. Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak. Esperientziari dagokio guk uzten ditugun hutsuneak betetzea.
‎Kantentzat, judizio horiek oinarrizko lege fisikoak ziren —mekanika newtondarrarenak eta masaren kontserbazioaren legea—, dakigunez geroago Einsteinen erlatibitatearen teoriak higatu zituen legeak, azken buruan. Ordezkapen honek —Newtonengandik Einsteinengana—, azken batez, teoria fisikoen jite ez apodiktikoa azaleratu zuen, eta judizio a priori sintetikoen existentzia kontuan ez hartzera eraman zuen filosofia. Matematikaren judizioen izaera nolakoa zen jakitea baino ez zen falta.
2001
‎Aurreko jarrerak Newtonen eta Leibnizen arteko aurkakotza gisa azter daitezke, bata espazio absolutu baten beharra defendatuz, bestea espazioaren izaera erlatiboa baieztatuz. Baina bi hauek azken batean Jainkoaren ideia behar bazuten beraien teoria oinarritzeko, Kantek espazioaren eta denboraren izaera subjektiboa eta ideala defendatuko du, hau da, hauek subjektuaren begiespenaren forma hutsak dira. Ideia hau beti ere oztopo handia izan da Kant ulertzeko unean, eta nik hauxe besterik ez dut esango oraingoz:
‎Baina gizakien eta aingeruen azken atarramentuari buruzko gaia geratzen zait. Gizakiak, bere gogoz, Jesukristoren soka laga eskaladan —maitajarduna utzi—, eta ere, azken batean, etsi egingo dio, maitasunari uko egiten dion gizaki horri —norbaiti—, betiko amiltzen lagaz. Baina ba al da izan —izango ote da— inor benetan zeharo betiko uko egin dionik —egingo dionik— maitasunari?
2003
‎Ez dago emaitza horregatik deprimitzeko arrazoirik. Zientzia, azken batean, gure sorkaria da, ez gure subiranoa; ergo gure apeten esklaboa izan luke, eta ez gure gurarien tiranoa.
2004
‎Descartesek berak aitortuko du ikuspegi inozo hori besarkatu duela lehenago, horixe delako biderik errazena, bururatuko zaigun lehena, baina jabetuko da errazena izanagatik hortxe egongo dela erru nagusia, ez duelako inolako segurantziarik eskaintzen eta ez duelako balio ezagutza bere konplexutasunean azaltzeko. Horregatik guztiagatik kritikatzen du Descartesek sentimenezko ezagutza; berari menperatuta arrazoimena ahulduta geratzen delako bere autonomia ukatzen zaiola-eta, eta, azken batean, gizabanakoaren askatasuna deuseztatzen delako. Arrazoitzea da sentimenen menpe egon, fedearen edo nagusigoaren menpe egon ezin den moduan.
‎Dena dela, zertara dator hau, zer arraio egingo du Jainkoak honetan guztian? Ideiak ez datozela ez fedetik, ez sentimenetatik, esateak arazoa konpondu beharrean uzten gaitu, azken batean, badagoelako mamizko arazo bat aurre egin behar zaiona, hautsita dagoelako nire eta kanpoko munduaren arteko lotura, nire barruko munduaren eta mundu fisikoaren artekoa alegia eta, oraindik, ez dagoelako naturari buruzko ezagutza zientifikoari fidagarritasuna emango dion zutarria ipinita. Sentipenak baztertuta, urrats hau eman ahal izateko baliabidea, ideientzat oinarri bat aurkitzeko modua, Jainkoarengan bilatuko du Descartesek.
‎Izaki absolutu, perfektu, horren ideian, arketipo horretan, aurkituko du Descartesek marko bat, inguramendu bat, ideien arteko uztarketa, pentsamendua azken batean, ahalezkoa egingo duena eta ezagutzaren objektibotasuna eta mundu fisikorako zubia luzatzeko aukera emango diona. Arketipo edo eredu logiko honetan aurkituko du errealitatearen lehen forma, beste forma guztiak taxutzen dituen lehen zergatia, gizakiak berarengandik kanpoko munduaz pentsatzeko lukeen aurrebaldintza.
‎Baina errua badela onartzeak talka egin luke Descartesek Jainkoari buruz duen adierarekin eta baita egiari buruz duenarekin ere. Jainkoa perfektua bada eta berak sortu badu mundua, eta baita gu geu ere, orduan, behin onartuta errua badela, zaila izango da munduan egon daitezkeen hutsen ardura Jainkoari ez egoztea eta, azken batean, akats horien bidez Jainkoa akastun eta, azken batean, ez jainko, bihurtzea.
‎Baina errua badela onartzeak talka egin luke Descartesek Jainkoari buruz duen adierarekin eta baita egiari buruz duenarekin ere. Jainkoa perfektua bada eta berak sortu badu mundua, eta baita gu geu ere, orduan, behin onartuta errua badela, zaila izango da munduan egon daitezkeen hutsen ardura Jainkoari ez egoztea eta, azken batean, akats horien bidez Jainkoa akastun eta, azken batean, ez jainko, bihurtzea.
‎Ez dakigu ondo Jainkoaren existentziaren beraren frogapenak baliozkoak diren, beharbada bai edo akaso ez, baina garbi dagoena da bere ezaugarriak nahikoa ilun geratzen direla" ezin dut nik hau ukatu" tankerako baieztapen batekin, Jainkoaren ideia, azken batean, gure ulermenaz harantzago jartzen duelako: " but on the other hand, the idea of god is explicitly stated by Descartes to be beyond our comprehension". 42
‎adimena eta nahimena. Bi ahalmenok arautuko dute beste guztien funtzionamendua eta bien arteko txertaketa harmoniatsuari esker lortu ahal izango da gainerako guztien jarduera zuzena, bai razionala behintzat, eta, azken batean, hortik etorri ahal izango da egiaren ezagupena.
‎Nolabait hemen indarrean jartzen duen hastapena zera izango litzateke: zerbait faltsu iruditzen bazait bide berdinetik ikasitako guztia izan daiteke faltsua, azken batean, arazoa ez baitatza ideia jakin honetan edo bestean. Ez dute huts egingo ideia zehatzek, sinesmen horietara heltzeko erabilitako prozedurek baino.
‎Honela, bada, onartuta badagoela ametsean arrazoizko oinarri bat, hau da, ametsean ere goia goian egongo dela eta behea behean, bi gehi bi lau izango dela, hiruki batek hiru alde izango dituela eta, azken batean, badela oinarri razional bat ezta ametsetan ere duguna saihestu, hurrengo urratsa izango da bere ahalegina muturreraino eramatea eta zalantzagarritasunetik kanpo geratu den arrazoizkotasunezko esparru horren ahultasuna, fidagarritasun eza, ere nabarmenarazten ahalegintzea.
‎Azken batean, argudio hauek kontuan dute gizakiek bere garaian matematikez egiten zuten erabilera, eta balio dute erabilera horren baliagarritasuna (praktikoa nahiz teorikoa) auzitan jartzeko. Baina matematikak munduaren oinarritzat eta giza pentsamenduaren sustraitzat jotzen baditugu, gauza korapilatsuagoa izango da, azken batean bere gairako matematikak ez duelako behar den moduan adierazten oinarri hori.
‎Sare hori, oinarrizko ideia horiek, arrazoimena azken batean, zalantzan jarri ahal izateko albait eta tresnarik boteretsuena bilatu du, eta honi so bururatuko du badela Jainko ahalguztidun eta maltzur bat matematiken legeetatik askea izango dena.
‎Zalantza egin, beraz, geuk ere, eta ez onartu mengel baten moduan eskolan edo gaurko erretorikaren eta dogmatikaren pulpitu goren diren komunikabideetan edo informazioaren sareetan esaten diguten guztia, eta ez egin geureak era itsu itsuan zientziaren emaitzak, ezta hastapenak ere, gure bizitza alde guztietatik zipriztindu behar duten egia absolutuak balira bezala. Zalantza egin, azken batean, zientziaz eta teknologiaz, zientziari buruz esaten digutenaz, zientziaren izenean agintzen digutenaz, zalantza egin modu akritikoan ezarri nahi diguten aginte berri (edo ez hain berri) horretaz. Zalantza egin, eta beharbada bizitzan behin baino gehiagotan, gure sinesmen guztiez, ahal dela.
‎Urrats hau emateko Jainkoaren ideia, erabatekoarena, du bera egiaren berme bihurtzeko. Egiari buruz jardun duenean ideien argitasuna eta bereizitasuna hartu ditu hastapen bezala, baina ideiok beste ideia argi eta bereizi batzuekin lotzeko eta egiazko beste ezagupen batzuetara heltzeko beharrezkoa izango da Jainkoa, bera izango baita, esan bezala, ideien arteko uztarketa hori emateko kokagunea eta, baita, azken batean, euren objektibotasuna bermatzekoa ere. Jainkoaren ideiari esker esan ahal izango da ideia horiek ez direla asmaketa hutsa, benetako zerbaiti dagozkiola.
‎Descartes ez da ondo jabetzen argudio bide horrek sentimenezko esperientziarekin duen ezinbesteko loturaz eta mendetasunaz. Izan ere, oroitzapena sentimenezko ezagutzaren menpekoa ez bada, sentimenezko ezagutzaren egitura bera izango du, subjektuaren eta objektuaren arteko etenak azken batean aldez aurretiko esperientzia bat eskatzen duelako beti.
‎Gauzak horrela, pentsa dezakegu berriro hasten dela Descartes lehenago landu duen arazo berari bueltaka, gu zorabiatzeko beste asmo barik, baina hemen helburua beste bat da. Lehenago sentimenen kritika egitean erakutsi nahi izan du ez dela sentimenena lehen egia bilatzeko bide egokia, eta gutxiago oraindik Jainkoaren eta Nire buruaren ezagupenera heltzeko, eta, azken batean, ez dutela balio orokorketa maila bat biltzen duten kontzeptuen ezagupena bermatzeko; orain, berriz, mundu fisikoaz izan beharreko ezagupenaz dihardu Descartesek, eta bere galdera izango da ea balioko duten, gutxienez, mundu fisikoaz egia gureganatzeko, neurriren batean besterik ez bada.
‎Alabaina ez dugu ahaztu behar Newton bera izututa geratu zela lege horrekin, indar bat aurkitu zuelako kontaktu fisikorik gabe eragiten omen zuena gorputz fisikoetan eta ia Jainkoari berari konpetentzia egiten ziona. Baina ez hori bakarrik, azken batean, elektroiei buruz hitz egin digute sekula ikusi ez ditugun arren eta ontzat jotzen dugu atomoak egon badaudela —haiek inoiz ikusi gabe bururatu zituen Demokritok bezala— eta atomo horiek nukleoz eta elektroiez osatuta daudela. Are gehiago, fisika kuantikoak maila bateko hautematea ezinezkoa dela erakusten digu.
‎Hori ez da kontu berria hausnarketa filosofikoaren historian, bide luzea egin baitu Greziako filosofo handiak, bereziki Platon, hortik abiatu zirenetik; baina, bestalde, garai haietatik aurrera arrazoimena modu morroian erabili izan da oso neurri handi batean, hots, fedea indartzeko eta sentimenezko ezagutzaren menpeko eginez. Descartesek, berriz, arrazoimenari autonomia ez ezik lehentasuna ere emango dio, azken batean erakutsi nahiko du arrazoimena eta sentitzea gauza ezberdinak direla, hau da, gauza bat direla sentimenak eta beste gauza bat arrazoimena; eta, hori baino gehiago, erakutsi du, ezagutzara heldu nahi badugu, arrazoimenak agindu behar duela sentimenen gainean, hots, arrazoimena sentimenaren aurrekoa dela eta ez alderantziz. Baina, horretaz gain, erakutsi du baita ere fedearen aurrekoa ere badela ezagutza zientifikoari dagokionean.
‎Honela diosku aipatu obraren lehenengo kapituluaren hasieran bertan: " Inongo murrizketarik gabe ontzat har daitekeen ezer ezin da pentsatu munduaren barruan, ez eta azken batean mundutik kanpo ere, borondate on bat izan ezik" (A 1= Ak IV 393; azpimarra Kantena da). Talentu, bertute eta fortunaren dohainak oro oso onak izan arren, kaltegarri eta are gaizto bilaka daitezke borondate txar baten esku, ohartarazten digu jarraian filosofoak.
‎Moraltasunaren sorburua bera, neurtzearen eta pisatzearen asmakizunak gizakiaren baitan sorturiko" barne zirrara miragarrian" egon zitekeela uste zuen Nietzschek. Gure filosofoarentzat gizakiak balio jakin batzuen arabera gidatzen du bere bizitza, baina balio horiek ez ditu askatasunez bereganatu, tradizioak, gizarteak, kode moralak, errutinak, erosokeriak edota ahuleziak eragindakoak baitira azken batean. Gizakia ez da, beraz, bere balioen jabe.
‎Mintzamenari esker errealitatea" mundu" bilakatzen da gizakiarentzat, mundu hori semiotizaturik ageri zaiolarik horrenbestez. Hizkuntzak, azken batean, errealitatearen iragazki sinboliko hermeneutiko bat bailitzan funtzionatzen baitu. Orobat kontzientzia etikoa:
‎Haurrarentzat afektibitateak duen garrantzia azpimarratu berri dugu, hil edo biziko giza osagaia dela nabarmenduz. Psikologia dinamikoak eta psikologia ebolutiboak argiro frogatu dute gizakiaren errealitate psikoafektiboak pertsonaren izate osoa zeharkatzen eta baldintzatzen duela, bai eta bere mundu ikuskera ere azken batean. Gorago gizakiaren egitura etikoaz mintzatuak gara, ikuspuntu bio antropologikotik abiaturik.
2005
‎Uharte horiek aske ziren, ordurako, Portugaleko Inperiotik. Itsastarrek, euren kide askoren heriotzak eta kalte ugariak izan ondoren, portugaldarrek edo euren aliatuek sortuak, nahiz irainez, nahiz haiek bidalitakoen egintzez, nahiz zitalkeriaz, edota, azken batean, modu irekian egin zieten gerraren bidez, mendekuaren bidea hartzea deliberatu zuten. Gatazkak hasita alderdi bietatik, 1602 urtean, Jakobo Hemskerkek, zortzi itsasontzi zituen Amsterdamgo armada baten buruzagiak, Holandara ekarri zuen itsasontzi portugaldar bat, karraka erakoa, eta Catalina izenekoa, merkatu gaiaz beterik.
‎/ 1 Hizkuntza guztiak, gizakiaren natura orokorretik ateratzen diren heinean, antzekotasun maila handi batean dira hasieratik osatuak eskualde edo garai ezberdinenetan, eta hau horrela da baita beraien berdinketa bultzatzen duten mugimenduak kontuan hartu gabe ere. / 2 Gizakiak beti egiten du lan ezberdintasun bakanak bateragarritasun zabalago batera eramateko, ze, azken batean, gizakia bera bai besteekin ulertzeko desiragatik bai forma berri guztiak orain arteko analogia zaharren arabera tratatzeko helburuagatik da suspertua aldi berean.
‎Eta gauza hori kanpo sentimenaren objektu material bat ez bada, kasu horretan bereziki, gauza ezberdinen edo era anitzetan moldatutako gauza askoren aurrean aurkitzen gara. Ze, azken batean, norbaitek espresio arrotz bat ulertu eta itzuli nahi badu, orduan, berak helburu horretarako beharrezkoak dituen elementuak bakarrik aurkitzen ditu espresio horretan bertan. Hizkuntzak hieroglifikoak bezala dira, zeinetan bakoitzak mundua eta bere fantasia inprimatzen duen, eta zein elkarreraginean birsortuz, ugalduz eta hobetuz doazen.
‎Nik ez ditut hemen eskasia hauek guztiak aipatzen besteentzako gaitzespen bezala baizik eta, egiaz, nik neuk nire gain hartu dudan lanaren aitzakia iragankor bat bezala. Guztia hain hertsiki lotuta eta trabatuta baldin badago, azken batean, ezinezkoa da herri leinu bati berari dagokion lekua zuzen atxikitzea ezta horietako bakar bat bera ere zehatz mehatz deskribatzea, baldin eta berau bestelakoekin konparatzen ez badugu. Konparaketa hau, beti ere, oso gauza zaila da:
‎Azkenik" hizkuntzaren izaera formatiboari" buruzko zenbait ohar eskaini ditugu ideia garrantzitsu bat azpimarratu nahian, alegia, hizkuntzak gizakiaren formazioaren ezinbesteko elementua osatzen duela, hark honi etengabe esperientzia berriak eskaintzen baitizkio. Honek guztiak, beraz, nahiko garbi erakusten du haren hizkuntzaren teoriak, funtsean, oinarrian duen gizakiaren teoria zehaztu eta mamitu nahi duela eta, azken batean, hura honen jarraipen edo luzapena baino ez dela.
‎Bien arteko elkarlana nahitaezkoa da eta, zentzu honetan, horrelako esaldiak aurkitzen ditugu bere testuetan: " gizakiaren benetako helburua[...] bere indarren formazio bateratua, garaiena eta proportzionatuena lortzea da";" osasunez eta energiaz beteriko gizakiaren zoriona, hain zuzen, bere indar fisiko eta morala erabiliz helburu Bati jarraitzean eta berau lortzean datza" 126 Berak giza-izakiaren formazioaz hitz egiten duenean, azken batean, bi gauza uztartu beharraren aldarrikapena egiten du: batetik, pertsona bati kanpotik datozkion beharrei aurre egiteko bere abileziaren garapena eta, bestetik, pertsona horrek barrutik datozkion exijentziei erantzun egokia emateko gaitasunaren hazkundea.
‎Honi buruzko ideia esanguratsuenak bilduko ditugu jarraian eta, hasteko, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea formazio prozesu horretan handitze eta hobetze horiek elkarren osagarri direla, alegia, batek ezin duela bestea ordezkatu eta honek ere ezin duela haren lana egin. Gure aldetik, ordea, hizkuntzak hemen duen zeregina nabarmendu nahi dugu, ze, azken batean, tresna edo bitarteko hori gabe inork ezin du bere ezagupen esparrua zabaldu ezta bere burua ondu ere.
‎" Hizkuntza guztiak, edonola eta edonon aurki daitezkeen hizkuntz aztarna guztiak, elkarren artean konparatu behar ditugu eta, egiaz, printzipio berberen arabera" 157 Hizkuntza bat bera ere ez dago sobera, ze hutsalena dirudienak ere beti erakuts diezaguke zerbait giza-izakiari buruz, alegia, haren baitan bakarrik dagoen eta beste hizkuntzetan aurkitzen ez dugun zerbait. Horrela, bada, ondare linguistiko osoa" ahalik eta konpletoen bildu" behar dugu eta, honekin batera," hizkuntza guztiak pentsagarriak diren analogiaren arau guztien arabera konparatu" 158 Era honetan burututako ikerketak, azken batean, garbi du hizkuntza ez dela gizakiarentzako tresna hutsa baizik eta, aldi berean, beronen jardueraren" kausa" eta" efektua". Honengatik dirudi posible eta beharrezkoa" hizkuntzaren formazioa" eta" gizakiaren formazioa" modu parekatuan aztertzea:
‎Vossler, E. Sapir, B. L. Whorf) lotuta agertzen zaigu, eta baita egungo sozio-linguistikarekin eta antropo linguistikarekin ere. Haren" mundu ikuskera linguistikoaren" 184 ideia, azken batean, abiapuntu bat da diziplina horientzat guztientzat ze, egiaz, berau hizkuntz erlatibitatearen printzipioaren185 lehen formulazio sistematikotzat har daiteke186 Humboldt, azken batean, pertsonalitate bat da hizkuntzalaritzan; zentzu honetan, E. Coseriuk" linguistika orokorraren sortzaile" bezala kontsideratzen du eta H. Gipper ek, gainera," ikerketa linguistiko modernoari bid... M. Heideggerrek, adibidez, Kawi hizkuntzari buruzko haren" Sarrera"() goraipatzen du eta baita bere hizkuntz estudio propioen abiapuntu bezala hartzen188 Antzeko zerbait gertatzen da H. G. Gadamerrekin ere, zeinek hizkuntzaren naturaltasuna —hark bezala— hizkuntzen aniztasunaren perspektibatik behatzeko beharra ikusten duen189 Gure autorearen hizkuntz ideiek, bestela, badute ere jarraipenik K. O.
‎Vossler, E. Sapir, B. L. Whorf) lotuta agertzen zaigu, eta baita egungo sozio-linguistikarekin eta antropo linguistikarekin ere. Haren" mundu ikuskera linguistikoaren" 184 ideia, azken batean, abiapuntu bat da diziplina horientzat guztientzat ze, egiaz, berau hizkuntz erlatibitatearen printzipioaren185 lehen formulazio sistematikotzat har daiteke186 Humboldt, azken batean, pertsonalitate bat da hizkuntzalaritzan; zentzu honetan, E. Coseriuk" linguistika orokorraren sortzaile" bezala kontsideratzen du eta H. Gipper ek, gainera," ikerketa linguistiko modernoari bide berriak adierazi zizkion hura" bezala187 Hizkuntz kontzepzioari emandako" biraketa kopernikar" haren ondorioak, bigarrenik, antzeman daitezke ere hizkuntzaren filosof... M. Heideggerrek, adibidez, Kawi hizkuntzari buruzko haren" Sarrera"() goraipatzen du eta baita bere hizkuntz estudio propioen abiapuntu bezala hartzen188 Antzeko zerbait gertatzen da H. G. Gadamerrekin ere, zeinek hizkuntzaren naturaltasuna —hark bezala— hizkuntzen aniztasunaren perspektibatik behatzeko beharra ikusten duen189 Gure autorearen hizkuntz ideiek, bestela, badute ere jarraipenik K. O.
‎Zentzu honetan, adibidez, eta euskal perspektibatik begiratuta, garrantzitsua da oso berak hizkuntz aniztasunaz egiten duen irakurketa antropologikoa eta, honekin, baita hizkuntzen ikas irakaskuntzari aitortzen dion zeregin hezitzailea. Gizarte honetan bultzatu nahi den euskararen normalizazioa eta honekin lortu nahi den elebitasun erreala, egiaz, egitasmo humanizatzaile zabalaren barruan ulertu beharreko prozesuak dira, ze, azken batean, hauek ezin dira teknikoki edota kuantitatiboki bakarrik planteatu. Gogora dezagun, adibide honekin bukatzeko, idazlan honen eranskinean Humboldtek idatzitako bi euskal testu dakarzkigula, hain zuzen, berak burutu nahi zuen euskal ikerketa monografikoaren proiektua hobekien aurkezten dutenak.
‎Hemendik abiatuz, azkenik, gizakiaren" indibidualitatea" haren antropologiaren abiapuntu eta helburu nola bihurtzen den aztertzeko ahalegina egin dugu. Honela kontsideratutako" gizakia" da, azken batean, benetako antropologia batek landu lukeen" arazoa eta aztergaia", behinik behin antropologia horrek giza-gertakariak ezagutzeaz aparte gizakiari berari bere formazioan laguntzeko asmoa badu.
‎Honekin batera, baina, hark beharrezkoa ikusten du ere" karakterearen" kontzeptua erabiltzea, bere ustetan, honek gizakiaren izate konkretua edota bere ahalmenen aktualizazioa oraindik garbiago adierazten duelako. " Karaktereak", honela dio," gizaki bat beste gizaki batengandik ezberdintzen duen singulartasun guztiak biltzen ditu, gizaki hori beti ere izaki fisiko, intelektual eta moral bat bezala behatua delarik" 29 Indibidualitate hitza maila filosofikoagoan gelditzen den bezala, karaktere hitza gertuago dago errealitatetik eta, azken batean, beronek gizakiaren barne indarraren eta kanpo zirkunstantzien arteko loturaren emaitza islatzen du. Kontua da, ordea, bi kontzeptu hauen arteko bereizketa nahikoa teorikoa dela, bederen antropologia pedagogikoa edo pedagogia antropologikoa egin nahi duenarentzat:
‎" Hemen" eta" orain" jakin batean bakarrik errealak diren giza-subjektuek osatzen dute aztergaia eta, kontestu honetan, konparazioa gizakia bere aniztasunean gehiago ezagutu eta hobeto ulertu nahi duen antropologiaren ezinbesteko ikerketa tresna batean bilakatzen da. Honen guztiaren fruitua den" antropologia konparatuak", azken batean, ez du bere zeregina giza-gertakari ezberdinei buruzko informazioa biltzearekin bukatzen, alderantziz, beronek giza-formazioa bultzatzeko asmoa du sakon sakonean.
‎Horrela, bada, era honetako ikerketetan, komenigarria dirudi ez hainbeste gizakiaren" kontzeptuaz" hitz egitea, baizik eta hobe, lengoaia metaforiko bat erabiliz, gizakiaren" irudiaz" (Bild) edo" erretratuaz" (Gemahlde) jardutea. Aldi berean, eta azken batean, antzeko irudi edo erretratuei esker bakarrik zaigu posible pertsonen barne eraketa estatikoa eta euren aktuazio era dinamikoa antzematea eta besteei erakustea. Gizakiaren" indibidualitate errealera" hurbiltzea da hemen kontua:
‎Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa. Konparazioaren metodoak gizakiaren humanizaziorako duen garrantzia, bestela, ez dago zalantzan jartzerik:
‎Zeregin honetan nahita egingo dut banaketa bat, alegia, konparaketa arrazoitu honen —hizkuntza ezagunen sailkapen bat egitera bultzatuko nauen konparaketa honen— eta hizkuntzaren beraren berezitasunen deskribapenaren artean. Ze, azken batean, garrantzitsua da konparaketak inolako eraginik ez edukitzea deskribapenean eta, gainera, irakurle bakoitzari aukera eman behar zaio —honek bestelako hizkuntzak ezagutzen dituen heinean— konparaketa hura zuzentzeko eta zabaltzeko.
‎Bide honi egoki jarraitzen baldin badiogu, eta orduan bakarrik, hizkuntz estudio hutsaren mugen bestaldera iritsi ahal izango gara. Hizkuntza, azken batean, nonahi da bitartekari, lehenik natura mugagabe eta mugatuaren artean, eta ondoren gizabanako baten eta beste baten artean: hark bi hauen bateratzea ahalbidetzen du ekintza bat eta beraren bitartez, eta berau ere hemendik bertatik sortzen da; bere barruko izaera edo natura ez dago guztiz banako bakar batengan, aldiz, honek berak derrigorrez behar du izan aldi berean beste batek igarria edo begiztatua.
‎batetik, beharrezkoa izango du, egun" antropologia sozialak" edota" antropologia kulturalak" egiten dutenaren antzera, gizakia bere izate errealean edo orain den horretan ezagutzea eta, azken finean, giza-fenomenoak ahalik eta gehien biltzea eta ondoen deskribatzea. Bestetik, beharrezkoa izango du ere, egun" antropologia filosofikoak" edota" antropologia pedagogikoak" egiten dutenaren ildotik, gizakia bere izate posiblean edo etorkizunean izatera irits daitekeen horretan ulertzea eta, azken batean, gizakiaren beraren giza-tasuna kontsideratzea eta pertsonen humanizazioa bultzatzea. Antropologiaren bi dimentsio hauek, bata" zientifikoagoa" eta bestea" humanistikoagoa", ezberdinak dira gizakiaren aspektu ezberdinetan zentratzen direlako; baina eta hain zuzen batak bestea ezin duelako ordezkatu, honengatik, Humboldtek biak elkarren osagarri bezala kontsideratzen ditu.
‎Azpimarratu beharrekoa da, hala ere, bertan ez dela gizakia hainbeste bere Orokortasunaren edo Unibertsaltasunaren perspektibatik kontsideratzen baizik eta, batez ere, bere Singulartasunaren eta Indibidualtasunaren perspektibatik. Gogoan honela hartutako gizakiak osatzen du, egiaz, haren jarduera antropologiko guztien arazoa eta aztergaia eta, azken batean, haren pentsamenduaren abiapuntua eta helmuga.
2006
‎Doitasuna erakutsi, asmatu, zuhurra eta zorrotza izan, trikimailuak erabili..., azken batean, baliabideak ongi aukeratu eta kudeatu lortu nahi den helburuari begira: jakintza molde heroikoa pragmatikoa zen erabat, arrakasta bilatzen zuen beste ezeren gainetik.
‎Modu olinpikoan ulertzen du gerra, indarra trebeziarekin eta zuhurtasunarekin nahastuta. Horren ondoan, Ares jainko tradizionalagoa da, basatia eta eutsiezina, ohiko oldar gerrariaren gauzapena, azken batean, Atenak ez bezala zuhurtasuna erabiltzen apenas dakiena33.
‎Izan ere, beste askotan bezala, etimologia egin behar da adiera horren zentzu osoa doitasunez ulertzeko; esan nahi baita, areth homerikoak ez duela zerikusirik gaur egungo gizabanako batek bertuteaz uler dezakeenarekin; ez dauka zerikusirik —Sokratesen ostetik— gure artean indartu den zentzu modernoarekin: bertutea ez da neurriarekin, zuzentasun unibertsalarekin eta, azken batean, ongi absolutuarekin adiskidetzen.
‎Zehatz mehatz, areth homerikoa gorentasuna da, meritua, gorputzaren eta bihotzaren betegintzarrea, zuhurtasuna, trebezia, ausardia, oldarkortasuna; azken batean, gorentasun aristokratikoa, ohorearekin, loriarekin eta tamaina handiko bizitzarekin lotzen dena.
‎Biltzar horretan, beraz, Zeusek, ordena juridiko politiko arautua ezarri duen jainko zuhurrak, legitimazio bide modernoago bat asmatu duen jainko burutsuak, jainko andere guztien adostasuna eta legezkotasuna eskatzen du erabaki bat hartzeko —ulertzen baita, azken batean, berea izango den erabakia indartzeko—.
‎Terminologiak ere, nomenklaturak ere, hautu ideologiko bat —hautu etiko bat— darama, azken batean, bere baitan: presokratikoen filosofia deitu zaio lehen filosofiari, Sokratesen aurreko filosofia, alegia.
‎Filosofoak egiaren bila ibili izan dira beti, aurkitutzat eman izan dute maiz, eta hitzez, kontzeptuen bitartez, adierazi nahi izan dute. Baina egia, agertzekotan, mundu historikoan ageri denez, beharrezkoa da lehenaz eta geroaz hitz egitea, bilakaeraz, azken batean denboraz. Egiaren eta errealitatearen arteko harremanak aztertzekotan, nahitaezkoa da egiaren eta denboraren artekoak ere azaltzea.
‎Azkenik, Kojevek Hegelen gogoeta gaurkotu eta frantsesez jarri nahi izan zuen; gu Kojeverena euskaraz berridazten ahaleginduko gara, errusiarrak kontzeptu berdinak adierazteko garai desberdinetan erabilitako hitz desberdinak koherentzia ulergarriago batera bilduz, korapilo eta ñabardura zailak argituz eta, azken batean, lan pedagogiko bati ekinez. Begirunezko hermeneutika baten bidez mamituko dugu azterketa, hots, testuak itzuli, antolatu eta interpretatuko ditugu.
‎Ispiluen enigmak larriak dira filosofian, zeren, azken batean, Kojevek azpimarratzen duenez (aurrerantzean zilegi da berriro" Kojeve" erabiltzea)," teoria" ikuspen bat baino ez da, etimologiaren arabera (euskarak ere, gorago esan bezala, egia eta begia lotzen ditu), eta begia azken batean ispilu bat baino ez, ikusten duena berragerrarazten baitu.
‎Ispiluen enigmak larriak dira filosofian, zeren, azken batean, Kojevek azpimarratzen duenez (aurrerantzean zilegi da berriro" Kojeve" erabiltzea)," teoria" ikuspen bat baino ez da, etimologiaren arabera (euskarak ere, gorago esan bezala, egia eta begia lotzen ditu), eta begia azken batean ispilu bat baino ez, ikusten duena berragerrarazten baitu.
‎Gizaki orok ahal du Estatu Inperio bakar eta bereko hiritar bilakatu, gizaki guztiek baitute, edo berengana baitezakete, esentzia bakarra eta bera. Eta gizaki guztiek komun duten esentzia bakar hau, azken batean logos a da, mintzamena, zientzia, arrazoimena, gaur egun" zibilizazio" edo" kultura" deritzoguna (eta gureak zibilizazio eta kultura grekoak direla nabarituko du Kojevek). Alexandrok proiektatu Inperioa, espainolena eta frantsesena ez bezala, ez da herri nahiz kasta baten adierazpen politikoa.
2007
‎Ordena esplikatzeko egiten dituzten ahaleginen oinarrian Moira agertzen da, jainko andere homerikoek darabilten kontzeptu berbera, alegia: batzuetan egokitutako portzioa itzuliko den hori71, azken batean munduaren ordena da, Halabeharraren eta Zuzenbidearen errepresentazio bat, mundua eskualde orekatutan banatzen duena (dasmoj) 72 Banaketa zuzen eta orekatu hori hausten denean sortzen da, hain zuzen, Haserre (nemesij) 73, mendekua hartu eta berriro ere ordena egin arte lasaituko ez dena. Lehen filosofoen galderak, beraz, ez dira batere berriak:
‎Non agertzen da definizio hori?" 239 Galderak galdera, honela Alvarez Enparantza Txillardegi, geratzen zaigun gauza garbi bakarra" elebitasun indibidualaren maila" —bereziki hezkuntzari esker— igotzearena da240: euskararen biziraupena, azken batean, berorren ezagutzaren esku baino gehiago dago berorren erabileraren menpe, eta hori, finean, ez da hainbeste" nahi izan" baten kontua baizik eta batez ere" ahal izan" edota" behar izan" batena. Horregatik, eta Artzeren esaldi ezaguna241 osatu nahian edo, autore horrek" elebidunak moldatzen direneko egoera soziolinguistikoaren baldintzapen propioki matematiko globalaz" 242 hitz egiten du.
‎Sinetsita gaude, beti ere, egun arazo nagusia —bai orokorrean bai gurean— ez dela hainbeste informazio falta baizik eta informazio pila iragazteko irizpide falta; horregatik, garrantzitsua iruditu zaigu hitzez eta egitez gure pentsatzeko gaitasunari tarte bat egitea. Kontua da, azken batean, aurrera egiteko —baita euskararen auzian ere— jakin egin behar dugula nondik gatozen eta, batez ere, nora joan nahi dugun, nora joan behar dugun eta nora joan ahal dugun. Galdera horien ingurukoa izan da, gehiago edo gutxiago asmatuz, idazlan honetan aztertu nahi izan duguna.
‎Pedagogikoki garrantzitsuena, egiaz, prestakuntzak behar du izan, hau da, gizakiarengan elkarrizketarako ezinbestekoak diren aipatutako aurrebaldintzak garatzea, bai eta horretara —modu batean zein bestean— zuzenduriko posibilitatea atzematea eta kontuz zaintzea. Hori, bereziki, hezitzailearen elkarrizketarako gaitasunarentzat da esanguratsua, ze azken batean gaitasun hori da bestearengan, bai haurrarengan bai helduarengan, pareko gaitasuna garatu dezakeena.
‎Posizio horiek defendaezinak direla ikusten denean, egiaz, batek —bere aurpegia galdu edo lotsatu gabe— baztertu egin ditzake. Eztabaidaren zentzua, azken batean, batek bere ideiak bestearen kritiken aurrean jartzean bakarrik datza. Horri esker horiek argitu eta gogortu egiten dira, bai, baina ez dira produktiboki aurrera eramaten eta, horrexegatik, eztabaidak askotan emaitzarik lortu gabe eteten dira, hain justu baten eta bestearen iritzia zein den argitu eta gero.
‎Hizkuntzaren funtzio pedagogiko zehatzetara etorrita, jarraian, Lochek" hizkuntzaren funtzio emantzipatzaile" bezala ezaugarritzen duena aztertuko dugu, hain zuzen berori hezkuntzaren antropologia filosofikoaren perspektibatik biziki interesgarria delako. ...ntza", hark hasieratik azpimarratzen duen bezala," egituraz eta halabeharrez dago emantzipazioaren helburuaren esanetara", alegia, hezkuntzak funtsean gizabanakoaren" bere kabuz jokatzeko gaitasuna" edota" adin nagusitasuna" sustatu nahi du122 Hezkuntzaren helburu antropologiko hori, alabaina, ezin daiteke planteatu ere egin hizkuntza kontuan hartzen ez bada, ze, azken batean, berorri esker bakarrik ahal ditzake gizakiak bere erreakzio automatiko edo instintiboak akzio intentzional edo kontzienteetan eraldatu. Hizkuntzaren zeregin askatzaile hori, zehazki, protesta, kritika, eztabaida edo proiekzio programatikoa gisako hizkuntz formetan zertzen da, baita asmoa eta ebazpena, erantzukizuna eta erabakia, aitorpena eta promesa, deia eta erregua gisako hizkuntz kategorietan.123
‎Ezin gara ahaztu, alabaina, hezkuntzak hemen oso kontuan hartu duela giza aniztasunaren errealitatea eta, zehazki," alde kultural ezberdinen ‘hizkuntza’ espezifikoei buruzko galdera" 153 Lochek, bigarrenik," hizkuntzak" hezkuntzan betetzen duen" funtzio instruktiboa" aztertzen du, gizakiak berori" kultura ikasteko ekintzetan" erabiltzen duen heinean154: azken batean," kultura —zein bere forma historiko sozialean— ez da sortzetikoa baizik eta transmititutakoa", eta, horregatik," beraren jabekuntzak gizakiaren ikasteko gaitasuna" aurresuposatzen du155 Ikasketa prozesu horretan, alabaina, gizakiak hizkuntza erabili behar du, ze, finean," horrek ematen dio berari aukera egitura kulturalak produzitzeko eta erreproduzitzek... esan dezagun, lehenik," hizkuntzaren funtzio komunikatiboa" —orokorrean—" pertsonen arteko elkarreragin sozialaren bitarteko nagusi izatetik" datorrela, hemen aurkitzen dugularik ere hizkuntzak —zehazki—" hezkuntza interakzioari" egiten dion ekarpena160 Kontua da, baina, hezkuntza prozesuan partaide direnen arteko interakzio soziala berezia dela, ze irakasleak bertan ikasleari eskaintzen dion laguntza ezin daiteke bestelako ekintza sozialen bitartez ordezkatu.
‎Hitz egite hutsak ezin du ezer bermatu —negoziazio prozesu bat ez da beti adostutako emaitzetara iristen—, baina egia da ere, esan ohi bezala, hitz egin gabe ezin daitekeela ezer konpondu —ez litzateke negoziazio prozesurik egongo— Hain zuzen horren haritik —elkarrekin hitz egiteak, egiaz, pertsonak elkar hurbildu eta elkartu ditzakeelako— esan dezakegu: " Elkarrizketarako hezkuntza guztiz eta zuzenean da bakerako hezkuntza" 187 Bollnowen hausnarketa horiek, azken batean, hizkuntz pedagogiaren inplikazio etikoa bistaratzen digute eta, bide batez, baita horrek gizakiaren formazio orokorrarekin duen lotura ere.
‎" Hizkuntzak giza elkarrizketaren bitarteko nagusiak dira" eta, horregatik," hezkuntza eleanitzaren eta hizkuntz aniztasunarekiko errespetuaren bidez sustatu behar da bakearen kultura" 189 Hor bertan, ere, honako hitzak aurkitzen ditugu: " Herrien arteko gatazkak ez dira hizkuntz aniztasunetik sortzen, baizik eta ezberdintasunetik, injustiziatik eta identitate kulturalekiko errespetu faltatik" 190 Horrek guztiak, azken batean," giza eskubideak" ulertzeko ohiko modua zabaltzera eta, horrela," eskubide kulturalez" ere hitz egitera eramaten gaitu; hain zuzen, eskubide haiek ez bakarrik" maila indibidualean" baizik eta baita" maila kolektiboan" ere planteatzera. Kottak ek honela azaltzen du hori:
‎Esan ere —bigarren atalean azaldutakoaren haritik— hizkuntza izango dela, eta bereziki horren funtzio antropologikoa, euskal hezkuntzari buruzko gure oharpenen erdigunea: azken batean hizkuntza, bai orokorrean bai euskal kasuan, ez da hezkuntzaren baitako elementuetako bat bakarrik, baizik eta egiaz hezkuntzaren beraren" beharrezko eta oinarrizko" posibilitate baldintza199 Daukagun asmoa, beraz, hizkuntzak gure humanizazio prozesuan duen garrantzian eta esanahian sakontzea da, eta ez bestelako hizkuntz didaktika galderetan sartzea. Modu berean aitortzekoa da —aurrekoa zehaztuz— hirugarren atal honetan euskara ren perspektibatik kontsideratuko dugula bereziki euskal hezkuntza:
‎Beti ere argi egon luke, askotan aipatzen den elkarrizketa pedagogikoak erakutsi bezala, erantzuna ez dela batere erraza. Ze, azken batean, elkarrizketa pedagogiko delako horrek —berori oraindik egiazko elkarrizketa oso ez denez— ez gaitu eramaten aipatutako zailtasun eraginkor horien dimentsiora. Jakin behar dugu, bestela, irakaskuntza, bere sakonean, ezin daitekeela inolaz ere elkarrizketan agortu, baizik eta horrekin batera instrukzioak ere bere funtzioa gordetzen duela281 Guk horrekin, hala ere, ez dugu pentsatzen giza topaketa oro elkarrizketa batean garatu behar denik, baina bai erabakigarria denean —oposizioa borrokan gaiztotu aurretik— elkarrizketara etortzea ezinbestekoa dela.
‎galdera antropologikoki da erabakigarria" 27 eta, horrenbestez, berorrek hezkuntza praktikaren eta teoriaren ideia erregulatzaile baten moduan funtzionatzen du hasi eta bukatu arte. Jarduera pedagogikoaren zentzuaren inguruko galdera horrek, bestela, gizakiaren intentzioaz eta motibazioaz galdetzera garamatza, bai eta berorren erreferentziazko balioen izaeraz ere, ze, azken batean, hark horien arabera erabakitzen du zer egin behar duen eta zer ez. Ez da gure asmoa ur handi eta garrantzitsu horietan sakontzea; alabaina, interesgarria iruditzen zaigu —aipamen moduan bakarrik bada ere— horren inguruko Dienelt en hitz batzuk gogora ekartzea, non egiaz Frankl en ideia nagusietako bat laburbiltzen den:
‎Ez da gure asmoa ur handi eta garrantzitsu horietan sakontzea; alabaina, interesgarria iruditzen zaigu —aipamen moduan bakarrik bada ere— horren inguruko Dienelt en hitz batzuk gogora ekartzea, non egiaz Frankl en ideia nagusietako bat laburbiltzen den: " Baldin eta gizakia ez badu instintiboa denak ‘bultzatzen’, baizik eta baliotsua denak ‘erakartzen’, orduan —eta orduan bakarrik— gertatzen da ere hura hezia izateko aukera" 28 Kontua da, azken batean, gizakiak ezin duela bere ibilbidearen noranzkoaren inguruko galdera saihestu —ezin daiteke aurrera egin" aurre" hori non dagoen edota zein den kontsideratu gabe—, eta horregatik hitz egiten dugu ere hezkuntzaren berezko dimentsio teleologikoaz.
‎Hezkuntzaren helburu den pertsonalizazioa, azken batean, gizaki konkretu bakoitza bizi deneko gizataldean gauzatzen da, eta, horrenbestez, guk ere hezkuntza prozesuaren beraren alde sozio-kulturala ezinbestean aztertu behar dugu.
‎Horregatik esan dezakegu, Ortega Gasset gogoratuz, anthropos delakoa ez dela hainbeste naturaren emaitza baizik eta batez ere historiaren fruitua: " Gizakiak, azken batean, ez du naturarik baizik eta historia. Edo, bestela esanda, gauzentzat natura dena, gizakiarentzat historia da" 48 Gizakiaren historia hori, alabaina, gizabanakoaren eta gizartearen historia kulturala da —edukiz beteriko historia—, alegia, denboran zehar —eta bereziki hezkuntzaren bidez— ekoitzitako, erreproduzitutako eta eraldatutako corpus material eta sinbolikoa.
‎Horren haritik interesgarria dirudi, labur labur bada ere, Durkheimek" kontzientzia kolektiboaz" esaten duena gogora ekartzea, zeina berak" gizarte baten kideek komunean dituzten sinesmen eta sentimenduen multzoa" bezala definitzen duen61. " Kontzientzia kolektibo" horrek, jakina, ez du osatzen" organo bakar" bat, ze —definizioaren arabera— taldeko banako guztien artean dago hedatua, baina —gure autorearen esanetan— horrek ez du esan nahi nolabaiteko" errealitate partikular" bat ez duenik62 Berori, azken batean, ez da galtzen gizabanakoen desagertze hutsarekin, eta, horregatik, horien baldintza konkretuekiko independentea da nola edo hala. Modu honetan zehazten digu, jarraian," kontzientzia kolektiboa":
‎" Gizabanako batek —gizataldearen barruan— duen subsistentzia bezala, eta gizatalde batek —beste gizataldeen aurrean— duen subsistentzia bezala" 64 Gizakiaren oinarrizko" subsistentzia soziala", bestela esanda, ez da bakarrik gizataldearen" barrualdera" gertatzen (gizarte bereko pertsona ezberdinen artean), baizik eta baita gizataldearen" kanpoaldera" ere (gizarte oso eta ezberdinen artean). Azken hori, honela gure autorea," bestelako gizataldeen aurrean adierazitako jarrera hartze kolektibo batean itzultzen da, bai pentsamenduaren bidez bai eta edonolako adierazpen artistiko, literario edo kulturalen bidez ere" 65 Hezkuntza prozesua, azken batean, prozesu kolektibo eta historiko bat da —ez indibiduala eta atenporala—, eta, horrenbestez, hezkuntzak berak ezinbestean egin behar dio so gizarte baten eta bestearen nortasun kulturalari, bai eta berorren dinamizitateari.
‎Heztea giza errealitate batean esku hartzea den heinean —’hezkuntza’ funtsean ‘heztea’ da, alegia, ez hainbeste ‘izen’ bat baizik eta batez ere ‘aditz’ bat—, hezitzaileak derrigorrean aztertu behar du bere jardueraren zentzua edota bere ekintzen norabidea. Horrexegatik du hezkuntzak" etikaren" beharra, ze, finean, diziplina filosofiko horren" oinarrizko zeregina" —honela Camps—" justiziaren nozioari buruzko ideiak eskaintzea eta eztabaida sustatzea" da71 Hezkuntzaren dimentsio etikoak, azken batean, jada aipatutako hezkuntzaren izaera teleologikoaren ideia ekartzen digu gogora: alegia, ekintza pedagogikoak beti duela aldez aurretik jarritako helburu bat, zeinak aldi berean motor eta erreferente modura diharduen.
‎Hizkuntza, azken batean, ez da gizakiak jada pentsatutakoa etiketatzeko berak bertan arbitrarioki eraikitako zeinu sistema hutsa; aldiz, hizkuntza —gizakiaren eta munduaren arteko bitarteko denez— zeregin humanizatzaile garrantzitsu eta ordezkaezinaren jabe da. Zentzu honetan, Humboldtek, ikerketa antropologikoa eta linguistikoa estreinakoz uztartuz, honakoa dio:
‎Horregatik esan dezakegu" formazioa hizkuntzan eta formazio gizatiarra", Menzeren hitzak gure eginez," modu bereiztezinean datozela bat": " Formazio linguistikoak, azken batean, batek bere burua etengabe ‘objektiboago’ eginez joatea esan nahi du, alegia, nitasunean lotuta egotetik askatzea edota nitasun hori bera infinituki zabalduz joatea" 121 Hizkuntzari buruzko hausnarketa horiek, hala ere, pedagogiatik abiatutako ikerketa linguistikoen esparru orokorra baino ez dute zehazten, eta, zentzu honetan, hezitzaileak ezinbestean aztertu du ere gainontz...
‎Giza ibilbide hori aztertzerakoan, baina, ez da nahikoa gizabanakoen eta gizataldeen gaitasunak, ezaugarriak eta lorpenak kontuan hartzea, alegia, ezinbestekoa da ere erreferentziazko hainbat auzi kontsideratzea, ze, egiaz, noranzkorik gabe prozesu oro itsu da. Zer da gizakia eta zer izan daiteke gizakia, azken batean, hezkuntzak batera formulatu beharreko bi galdera dira, hain zuzen humanizazio prozesuak berak, sakonean, giza errealitatea idealerantz eta, aldi berean, giza ideala errealitaterantz bideratzea eskatzen duelako. Paideia kontzeptuak, bestela esanda, bide ematen digu hezkuntzaren antropologia zabal batez hitz egiteko, non berorren dimentsio kulturala eta filosofikoa elkarrekin lantzen diren:
‎Horregatik esan dezakegu hezkuntza ikertzen duen diziplina," pedagogia", aldi berean dela zientifikoa eta humanistikoa edo, bestela, aldi berean dela —egun ohikoak diren hitzak erabiliz—" gizarte zientzia" eta" giza zientzia". Hezkuntzaren ikuspuntu" paidetikoak", azken batean, gizakiaren gizatasunaz modu sakon eta zabal batez galdetzeko beharra aldarrikatzen du: gizakia batasun organikoa da —ez elementu edo dimentsio ezberdinen pilaketa mekanikoa—, eta, horregatik, berorren hezkuntza ezin daiteke ere espezialisten artean banatutako zereginen batuketa sinple bat bezala planteatu.
2008
‎Izan ere, predikatzen diren beste gainontzeko gauza guztien artean, bat bera ere ez da banangarria (choriston); substantzia da bakarra. Eta nozioari dagokionez ere, substantzia da lehena (beharrezkoa baita gauza bakoitzaren nozioan substantziarena ematea); azken batean, gauza bakoitza ezagutzen dugula uste dugu, bereziki, gizakia edo sua zer den ezagutzen dugunean, nolakoa edo zenbatekoa edo nongoa den ezagutzen dugunean baino (VII 1, 1028a31 b1).
‎Artea eta erlijioa (baina orain laikoa, sekularizatua) gai izango dira lehen aipatutako uneak biltzeko eta higidura osoa goragoko une batean lotzeko: " jakintza absolutua" (zazpigarren kapitulua), azken batean, filosofia.
‎" Zer da Ilustrazioa?" testu txiki baina oso esanguratsu batean, Kantek galdera horri erantzun zion, gizakiak bere kabuz pentsatzea besterik ez dela Ilustrazioa. Eta hori, azken batean, askatasunaren mamia da. Horren arabera, Kant gabe ezin da ulertu ez Idealismo Alemana orokorrean ezta Hegelen filosofia ere.
2010
‎Haatik, kontu horiek ez dira garrantzitsuak eta deuseztaturik geratzen dira, hitz gutxitan bada ere, kontuan hartzen badugu zeregin legegile oro, aitatasun oro bezalaxe, Jainkoarengandik datozela, eta azken batean, Hark eratorri behar duela lege guztien aginpidea. Legea jainkotiarra bada, Hari dario zuzenean; giza legea bada, gizakiak ematen du, baina Jainkoaren ministro eta ordezkari gisa, Apostoluak Erromatarrei egindako gutunaren lekukotzak jasotzen duen bezala.
‎Arnoldek, adibidez, bi multzotan bereizten eta aztertzen ditu horiek: " indibidualak" (antsietatea, inhibizioa, estrobertsio introbertsioa, autoestima, motibazioa, eta ikasteko estiloak) eta" erlazionalak" (enpatia, gelako transakzioak eta prozesu interkulturalak) 274 Kontua da, azken batean, egungo hizkuntzaren psikopedagogiak geroz eta arreta gehiago eskaintzen diola" afektibitateari" —bai eta horrekin loturiko beste hainbat aldagairi—, modu horretan bat egiten duelarik hezkuntzaren beraren planteamendu holistiko eta humanistikoekin275.
‎Azkena" elkarmenpekotasun linguistikoaren printzipioa" da, zeinen arabera —eta Arnauren hitzetan—" ikasleek hizkuntzekiko independentea den azpiko gaitasun komun bat duten, zein hizkuntza batean garatzen bada ere, egiaz, bestean ere aplikatzen den" 283 Transferentzia hori teorian bi noranzkotakoa da, bai, baina egia da berori errazago gertatzen dela hizkuntza gutxitu batetik hizkuntza nagusi batera alderantziz baino284 Printzipio horietaz gain, bestela, hizkuntz irakaskuntzaren jarduerak nahitaez hartu behar ditu kontuan bestelako" kuestio psikopedagogikoak": azken batean, psikolinguistika ez da gai dena azaltzeko, eta, zentzu horretan, Cummins bera ere" pedagogia elkarreragilearen" garrantziaz mintzo da, zein egiaz" hizkuntzaren beraren oinarrizko funtzio esanahitsu eta komunikatibotik abiatzen den" 285 Kontua da hizkuntza berez jarduera dela —giza jarduera— eta, horrexegatik, hizkuntza berri bat irakasteko modurik onena beror... Horren haritik, eta psikopedagogiari zuzenean begira, zera dio Arnauk:
‎...gara puntu honen amaierara, non —Anularen hitzak erabiliz—" konpetentzian oinarritutako hizkuntz ezagutza aztertzen duen psiko linguistikari" eta" aktuazioan oinarritutako hizkuntz portaera aztertzen duen hizkuntza psikologiari" arreta eskaini diegun248 Kontua da, hasieran aipatu bezala, bi horien arteko ezberdintasuna ez dela eta ezin daitekeela erabatekoa izan, ze, azken batean, aztergaia bat eta bera da —" giza hizkuntz gaitasuna" —, nahiz eta bertan azpigai eta perspektiba ezberdinak zehaztu daitezkeen. Zentzu horretan uler daiteke berriagoa den psiko linguistikak, askotan, zergatik hartzen duen bere baitan ordura arteko hizkuntza psikologia, horrela hura kontzeptu orohartzaile bihurtzen delarik.
‎Horren haritik, adibidez, esanguratsua da ikustea" komunikazioaren etnografia" delakoak hizkuntzaren irakaskuntza emantzipatzaileaz hitz egiten duela. Kontua da, azken batean, hizkuntzaren inguruko ikerketa antropologiko eta soziologiko horiek —hizkuntzaren kontzeptua bera zabaltzeaz gain— garbi adierazten diotela pedagogia linguistikoari bere zeregina ezinezkoa dela aldagai sozio-kulturalak aintzat hartu gabe.
2011
‎kontzientziazioaren arazoa. Hirugarrenean dezepzioa agertzen da nagusi, bizitzaz azken batean ezer onik itxaroten ez duen gizona bezala agertzen da, nahiz eta oraindik askatasunaren kezka nolabait mantendu. Honetan bi alde agertuko dira, borrokaren beharra eta etsipena.
‎Zerbait eteten da ukoan, hala gorputzez, nola emozioz zein gogamenez; azken batean," zerua hemen lurrean" gauzatzeko aukera lurrundu egiten da. Eta ukoa pentsamenduak egiten du, joerak zuzenduz, portaerak moldaraziz, gizakien ametsen gidoiak mugatuz.
‎Eta berriro Parmenides agertzen zaigu auskalo zer horren laino artean zelatari, azken batean pentsa daitekeen gauza bakarra izatea/ izakia [baita ez izatea ezin baita pentsatu, nahiz eta izatea pentsatzean, [nolabait, ez izatea ere ifrentzuan egon, baina amildegi gisa, [harridura gisa, oinarri/ sostengu/ amildegi sostenezin gisa. Hortik mistikara pauso txiki bat baino ez dago, edo
‎Zergatik ez daki berak alternatiba bat eskaintzen, eta poetari eskatzen dio izatea" pentsatzea"? Ulertu behar dugu izatea, filosofoarentzat, gauza askotxo dela, eta azken batean Esanezina. Lehenbizi, 1) Natura da, baina ez kristautasunak" kreaziotara" kaskartu duen hori (holako pasarteetan juduak isiltzea —judukristautasuna— beharbada isiltasun oso positibotzat hartu behar zaio Heideggerri), ez zientziek matematikaren pera lotu duten modernoa ere (GA 39: 195), ezpada Antzinaroko Natura, grekoek berek filosofian baino (GA 39:
2012
‎Baina berdintasunak ez du esan nahi bakoitzak bere posizioari edo lortutako botereari eutsi behar dionik; aitzitik, bakoitzak berak hartutako erabakiari tinko eusten diola esan nahi du. Politikaren egien ezaugarri orokorra, azken batean, gizadia edo gizaki oro burujabe izateko (emantzipatzeko) borondate erradikala da.
‎Mundua" eraikitzea" (Badiou) eta/ edo B/ bestearen (maiuskulaz edo minuskulaz)" esperientzia" edukitzea (Levinas) gauza guztiz ezberdinak dira. Bestearen" esperientzia", azken batean, Jainkoan oinarritzen da eta etika sortzen du.
‎Antzerkian posible da iraupenaren dimentsioa ondo plasmatzea: gorputzaren porrotak, existentziaren monotonia, sexualitatearen gorabeherak; hitz batean, bizitzaren borrokak, azken batean, amodioaren borrokak.
‎" Qu’est ce que vivre?". Galdera hori da interesatzen zaigun bakarra, azken batean. Zer da benetan bizitzea?
‎orainaldia ezkutatzeak edo ezabatzeak ez du bizitza baieztatzen. Bizitza, azken batean, subjektuaren forma fidelaren menpe orainaldiarekin bat egitea da. Bat egitean forma erreaktiboak gainerakoak menperatzen baditu, hots, garaile suertatzen bada, kontserbadorismoa daukagu, ez bizitza.
‎Aniztasun hutsa nola ager daiteke leku batean (Badiouk mundu batean esango du), hau da, diferentzien, identitateen, kalitateen, intentsitateen sare hain konplexuan? Hori ezin da pentsamendu matematikoaren bidez ondorioztatu, pentsamendu matematikoa, azken batean, hutsa den (pur) edo hutsik dagoen (vide) multzoen multzoez osaturik baitago. Badiouren sistemaren bigarren zatia, beraz, fenomenologia bat da.
2014
‎Halako musikaltasunaren ospakizunaren ostean, Vladimir Nabokov ekin ados egon behar gara Estatu ideala" torturarik, exekuziorik, musikarik" 2 gabekoa zela esan zuenean. Are gehiago, sublimearen eta erridikuluaren, ekintza zintzo baten eta keinu huts patetiko baten arteko bereizketa egitea marraztu ezinezkoa da azken batean. Gogoan izan dezagun Beethoven-en Bederatzigarren sinfonia ren lehenengo atalaren hasiera:
‎Beraz gaizkia ez dator kanpotik: Walkiria ko bigarren ekitaldian Wotanek abesten duen ‘Brunnhilderen bakarrizketan’ esaten dena da Alberichen boterea eta ‘munduaren amaieraren’ perspektiba azken batean Wotanen beraren errua dela, fiasko etiko horren ondorioa dela... Hegeleraz esanda, kanpoko oposizioa barneko kontradikzioaren ondorioa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia