Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 292

2007
‎Zonbait egun pasatu ziren, uztailaren erditsutan ginen eta gaitzeko beroen gatik ala beste zerbaitetaz, Mañex zaharra gero ta gibelago zoan, ganbaratik ez zen gehiago ateratzen ere, ohean pasatzen zuela denbora guzia eta, nahi dena erranik, Xana eta Kaietek atearen gontza kurrinka hura falta zuten nunbait. Haurrak izan zizkion ikusten duela zonbait egun, bainan hauek ere ez zuten jakin zertako gonbidatu zituen, tutik ez baitzuen entzun arazi.
‎— Bai zera, bainan ez duzue ongi kausituko, zeren eta zonbait egun hauetan erixka dugu, eta ez da bere ganbaratik ateratzen ere.
‎Hamar urteak bete berriak nintuen, ordu hetan, mila bederatzi ehun eta berogoita hiruan, gerla denbora betean, ez banakien ere sobera izaera horrek zer erran nahi zuen xuxen. Bakarrik, ondotik ohartu nintzan bezala, bidetan zehar aitak zaldia geldiarazten zuela, oihu arrotz bitxi batzuen gatik, gero mintzatzen erdi frantses eran —... au marche... — xamarraren azpitik atorrako sakelan zituen paper zonbait ateratzen — oui, laisser passer... voila... — et, lui, qui?...
‎Igande eguerditetan, ardura heldu zen gure etxera jatera eta oilaskotik bietan hartzeko ez zen herabe. Mahaitik ateratzen ginen bezain laster, gure lekua ez baitzen gehienen artean izatea, gure azken bekatuak kondatzen zizkion amari, pentsatu gabe kofesioko sekretuaren haustea zitakela hori, begia bizi, kontzientzia garbi, kafe kikerra eskuan, buhaka beroxe zuelakotz. Bortitza zen berenaz, ene anaiak berrettergoko eginkizunetarik baztertu zituen baizik eta ur benedikatu untzian pixa egin zutela eta, beste aldi batez, ene amari kontseilatu zuen Gaxine ttipiarekin nituen harremanak utzaraztea zeren eta hau familia desegin batetarik heldu baitzen, niretzat lotura horrek ondorio txarrak izanen zituelata.
‎Horrela, ene anai bat esku batean eta ni bestean, ongi inguraturik, gure ama presentatu zen igande aratsalde batez, gazteluko portale erraldoiaren aintzinean, ezkila joz herabeki bainan azkar eta harri xintxolaz emukatutako bidexka segituz," villa" eder haren ate aurrean plantatu beha. Bat batean, ikusi ginuen, Xantiana, etxetik ateratzen tarrapatan, xuriz bezti, buru gainean lorez apaindutako xapela bat soinean, irriz karkailaka bizpahiru mutiko gaztek jarraitzen zutela, heiek ere farrez, dauztika pittika batzuen antza.
‎Bainan, nahiz eta borondatez egin ahalak eginik ere, gure apez gazteak lehen meza eman zuelarik, gaitzeko ahalgea bildu zuen: predikua ezin zuen egin ahal izan, hitz bat ez zitzaiola ateratzen ahotik, lotsadura eta herabearen eraginez, dudarik gabe. Mututurik egon zen minutu zonbaitez jendeari begira, ez jakin nun zer egin eta nola, eskuetan zuen paperra itzulikatuz alde batetik besterat, izerditan blai.
‎Eta orain, ez dakit zer egin, puta zaharra! Ene aita dela hil hori, ez dut burutik ateratzen ahal, alta ez diot zorrik, nitaz hainbeste axola guti izan duen batentzat ez dut gorrotorik baizik izaten ahal. Lagunari kazeta itzuli nion, eskaera bat eginez haatik:
‎—... begozte, urrun dituk oraino. Kasu emak suari, ahultzen ari duk... eta so egiezak orain nola deitzen diren goi begiraleak... gure izpiritu sakratuak... hau, hixtu egiteko arnesa duk, Abak aurtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak hartzen nik, nik harena hartzen diat...
2008
‎— Dauztiri mutila, pentsatu zuen, zakutik ateratzen banaiz, hori da merkatuan baino garestiago pagatuko duzun intxaur maskorra.
‎Suila buztanean arrimatzen dut, urean barna jauts arazten zilo horretarik eta beha egoten naiz. Kasik betea iruditzen zaidalarik, uretik ateratzen dut eta ene harrapakin guzia Azelinari ematen diot, berak baitaki nik baino hobeki haren prestatzen.
‎A... prest zirea, ene osaba... jar zaitez hor... suila ongi lotua dizut buztanetik eta ederki murgiltzen da urean... pazientzia pixka bat har ezazu. Ni aldiz, inguru hauetan nagoke ea zerbait untxi edo erbi kausi nezaken, ilargi zurietan zangoen harrotzeko ateratzen baitira bada. Bistan dena, beharrez esku kolpe baten emateko hor ninteke.
‎— Iloba maitea, utz zkitzu zure predikuak geroko eta hemendik ateratzen lagun nezazu.
2009
‎Gero hilabete batzuek egondu nintzen etxean, lanik gabe. Egun guzian ez nintzen ateratzen . Gurasoak lanean zirelarik bakarrik gelditzen nintzen, goizetik arrats.
‎Erran duten bezala, nere laneko lagunekin tartezka ateratzen ginen larunbate arratsetan. Eta behin, biek kafe batean ginenean, ikusi genuen filmaz kondatzen, hor sartzen dire lagun tropa bat, boza altokoak eta irri usu.
‎Amerikano serietan ez zituzten hainbeste gora bera eramaten. Ez da hori, baino ez dugu bertze jende horien aitzinean pasatu nahi, orduan, gibeletik ateratzen ahal gineke...
‎Ez dugu maiz elkar ikusten. Ez da etxetik ateratzen eta ni gabezko mariposa naiz. Orduan noizian behinka bakarrik hartzen ditugu bat bertzen berriak, maluroski.
‎Pilarek ez zuen hitzikan ere ateratzen . Bere kadiran baluntzaka, eskuak bat bertzeari lotuak, tartezka begi kolpe ximixta baino laburragoa tiratuz kopetaren azpitik.
‎Nik nere laneko berri emaiten dizkiot, maiz Pantxika eta Grazi aipatzen ditut, bigarrena maiz plenitzeko, eta nola humore alegrekoa den Beñat, irri asko ateratzen ditugu elkarrekin. Hura ere bulegu batean ari da, eta maite dut bere eguneroko berri jakitia, zer egiten duen, nola eta holakak.
‎Zer ba, ez zian hala ere bularratik utzitako mukitzu batek neri bizia pozoinatuko ez?! Hola baita, haurrekin bezala denekin, ez zaiote barkatu behar, indartsuena izan ero ez, azkeneko griña haundiena duena ateratzen da irabazle. Orain seko laketu da nere Helena, noizian behinka eskapatzen bazaizkio ere lehengo ostikoak.
‎Ez horiek sobera laneko sinailiak, baino bon, ez da neria jujatzia. Paretetan betiko kadruak dire, bi mendiko paisaje, bat neguan eta bertzea udan, eta hiru katokume, saski batetik ateratzen dutenak beren buru maliziosak.
‎Arantxa trabatua da. Afera horiek aitz pertsonalak senditzen ditu, eta izanik ere bere ahizparekin, ez zaizkio erraz ateratzen hitzak. Elkarrekin biziko gera, ez da aski klaro?
‎Ez gare lanetik kanpo lagun haundiak. Urtean bizpahiruetan elkarrekin ateratzen gare, afari batentzat ero hala, baino beti etxetik kanpo. Badakit nun bizi diren biek, baino ez naiz egundaino heien etxetan sartu.
‎Ez da bizi ohartu ezkoztik baduela begi azpietan halako iduriko haste ttiki bat zimurrena. Egunian ez dakit zenbat aldiz ateratzen du bere zakotik ispillu ttiki bat, eta hor lotzen da bere matraillari begira, hurbil hurbildik, begiak okertuak, ezpainak tinkatuak, eta momentu horietan mundua saltatzen balitz ere bere inguruan, segur naiz ez lukela petazal bat ere mugituko, bere iduriko zimur haste haren lanaren aitzintzea ongi kontrolatu gabe.
‎Harek ordenatu bezala, nere eskartza bazterrerat utziz, etorri nintzen paretaren ondorat. Jende horiek sartu baino lehentsio aritu ziren bi bahatzezain tokiak garbitzen, lahar zaharrak errotik ateratzen eta arbolak taillatzen. Bertze itxur bat hartu zuen etxe haundiak, zen eta oraindikan ere bazen zer egitekoa.
‎Nahi nuen ba esker ona eman emazte horeri, elkarren ondoan bizitzeko ginen kasuan. Baino ez nituen hitzak zintzurretik ateratzen ahal. Nere salbaitasuna nahi nuen bortxatu, behingoan beden, baino ez nuen posille.
‎Ez dire asko etxetik ateratzen nere auzokoak. Aitz goxo bizi dire pareta lodi hoiken gehizian, eta lanetik etortzen naizenean, maiz ikusten ditut kanpoan ero barrenean, sasoinaren arabera, eta aldiero beren bizi modua aitz eztia iduritzen nau.
‎Hor da Amaren autoa, aitz gutxi ibillia, zenta erosi ezkoztik agudo eritu zen, eta ni lanerat eta karrikarat oinez ibiltzen naiz. Noizian behinka ateratzen dut, urrun joan behar dutenian, baino ez dut maite automobilla ibiltzia. Erran behar da horren arabera aitz gaizki egiten dutela, zenta nola ez naizen usatua, ibilli behar duten aldiero kesatzen naiz, eta ez dakit nola orain arte ez dituten dozena erdi bat txapa ukertze izandu.
‎Bate ere. Badakitut ikusten dituten gauza ederrak estimatzen, badakit bihotzez irri on bat ateratzen eta ez naiz beti nere buruari negarrez begira egoten.
‎Denboraren gainean erraten hasi naizena da, nere gibelean den denborean partitzen baditut momentu berezi batzuek, irrio batean han hemenka harrok mutur batzuek ateratzen diren bezala, gehienean, halako zinta zabal luze bat bezala, haizeak harat eta honerat lasaiki pusatzen duena, dela nere biziaren itxurik oberena. Denak holako imagenak etortzen nauzki bururat, ura, zinta, udaberriko arratsetan ikusten diren lanu arrosak zeru klaroan.
‎Hara sartuko da geroxeago Timo, anaia bik atendituko dute: batak, hitzmurritz, ogia eta espartinak eskuratzen dizkion bitartean, besteak, emakume bati olioa granelean zerbitzatzen dion artean, ‘Altzaiko kotxea’ eguerdi partean ateratzen dela baietsiko dio. albaren irudiak 24
‎Garaikon, Erroserekin egin zuen bazkari. Gero, Errose etxe aurrean bizikleta konpontzen ari zela, bera berriz, baratzera joan eta eguzkitan, lur gozoan hanka hutsak sarturik, haize belarrak ateratzen aritu zen. Begiak itxian, bular betean hartu zuen lurraren urrina... Arin zitzaion lan hura, aise joaki zen arratsa...
‎Patata soroan eman zuten goiza: Idoia eta biak aitzurrez, Manu golde makinaz belarrak ateratzen .
‎ura txorro bakarretik hartu beharra dago. Burni tutu okerrak lur azpitik ateratzen ari, konponketa lanak ari dira obreroak. Aguazilak mimenezko makila darabilkiela ume batzuk uxatu ditu.
2010
‎Halaber biktima suntsitua da sodioa bezala sodioak azidoaren sua itzaltzen baitu, ondorioz gorputza, bizia, galzoritik ateratzen da.
‎Lohia eta putzua beherean gelditzen dira; mahatsak lohia xurgatzen baitu eta haren zurtoina lurretik gorantz ateratzen baita LOHIA ARGIRA IGOTZEN DA ETA ARGIA EKAIZ JANZTEN DA.
‎Orain, haien ondoan den lantegian manatzen dut. Alegia deus ez, zakutik lan agiri alemana ateratzen dut, marrazki zenbaiten truke eskuratu nuena. Agiri horrek ene historiari, sinesgarritasuna ematen dio.
‎SS gudariak gibelatzen dira. Baina hungariar buruzagia bulegotik ateratzen delarik, harriturik, ohartzen da langilerik ez dagoela gehiago etxean.
‎(...) Herrestan Lilirenganaino noa; Lili ber denboran hura ohartzen da Hannaren gorputza bagoinetik ateratzen dutela. Xuxurlatzen du doi doia entzuten dudan ahots batekin:
‎Izugarriki sufritzen ari da zeren gorputza erresuminarekin plegatzen baitu, aurpegia lurrari buruz. Zintzurretik noiztenka hasperen batzuk ateratzen zaizkio.
‎Eta bat batean, ezin sinetsizko ahots azkar batekin, Lilik ezin ahantzizko hitz hauek goraki erraten ditu: " Jauna, hemendik bizirik ateratzen banaiz, zin egiten dizut ene indar guziekin eta ene bizi guzirako, gizadia zerbitzatuko dudala!" Holako toki zikin eta ustel batetik hilzorian den jende batek ez du sekula holako zinik erran. Orain, iduri du gure inguruan borrokatzen ari diren emazte dohakabe horiek ere ohartu direla arima heroiko bat herioaren Aingeruaren aurka ari dela.
‎Gibeletik ateratzen den gibelminak pozoitzen du.
‎Orduan, bat batean, eskemari esker, orain artinoko irakaspen guziaren funtsa eta gakoa oso argi ateratzen zaizkit. Azkenean, ulertzen dut zein den gizakiaren tokia Zeru lurretan.
‎Naziek Budapest hiria hartuz geroztik, garraiorik gehiago ez da. Horrengatik, Lili ez da Budapestetik ateratzen ahal. Ez da gurekin.
‎Ekintza ez da ekaia baina hazia, hortik ateratzen baita Berria.
‎Lurpeko izaki ttipiek haziaren heriotzaz soilik ohartzen ditun, baina lurretik ateratzen den hozia, kimua, ez diten ikusten.
‎Erran dezakegu nolabait Aingeruaren pentsamendua molde holografikoan ateratzen dela. Gizakiak, berez, bere baitan, biltzen ditu sortu Zeru lur guziak, Kosmosa.
‎Kanpoan, auzoaren baratzean, iturri zahar batetik jende batzuk hasten dira ura ateratzen . Ponpa herdoilduaren karranka ezkilen dangarekin nahasten da.
‎Berehala ohartzen da idatzia duena funsgabeko lana dela. Horren aitzinean kexatzekotan delarik, erranaldi bat baizik ez zaio ateratzen : " Kasu, ez naun ni gehiago mintzo!" Eta segidan Hannaren ahotsa aldatzen da. horretik goiti eta hamazazpi hilabetez, kasik ostiral guziez, arratsaldeko hiruetan, ahots batzuk Hannaren ahotik mintzatuko dira eta lau adiskideek Aingeruen irakaspena errezebituko dute.
‎Aldiz, gizakiaren ahotik ateratzen dena, erraten duen guzia, gezurra, elasturia, zinkurina, kontsolamendu epela baizik ez da.
‎Hartarik indar ezezagun bat ateratzen da.
‎Azal hilaren azpian, xixaria gorde daiteke. Baina zuen eskua eraisten* bada, orduan, toki berean, beste azal berri babeslea ateratzen da, eta haren azpian berriro izerdia abiatzen.
‎Aldi oro etortzen da eta Sugea, zuen aztal* azpian izanen da. Zuen ekintza EKINTZA izanen da Urbegitik ateratzen bada eta ez azaleko ur lasterretarik.
‎Mendiaren tontorra uretik ateratzen da.
‎Uretik ateratzen den mendiaren tontorra, uharte bat eginik GIZAKIA** da, baina jende ostea urpean gelditzen da.
‎Arrokaren tontorra lanbroetarik ateratzen da, Betiereko poza eta jabaltasunaren aberria da.
‎Josepe eta Hanna ez dira kasik gehiago ateratzen . Izar horia ezartzea derrigorrezkoa da.
‎Eguzkia ateratzen da eta bere gorenera igotzen.
‎Baina oraino gorderik zena argira ateratzen da eta boterea kendua zaio.
‎Horiek katean ari diren beste langileen lana trabatzen dute. Baina guretzat argi da ez baldin baditugu armadako atorrak ateratzen , ez dugu sekula" gerlako lantegia" agiri babeslea lortuko.
2012
‎Eta Gabadin Alexandre kantari eta biziaren kondari, Heletan Maddi Hegiren hil kutxa etxetik ateratzen jende ostearen isiltasun gogorraren erdian, Garaziko bide zaharren zaindari Urkuluko dorrea, Biakurriko Ama Birjinari urrundik so, Bidarraiko mendien dolumina Antonio lehengusu gaztearen gorputza aurkitu eta, gau baten zoriona Eltzarreko ordokian edo Ahuzkiko iturrien ondoan. Doatzi gure eskualdeen bizi eta min txinpartak, tximistaren pare, biziaren egunak markatuz dorpeki ala eztiki.
‎liburu bat, beti misterio batekin da, mundu guziko haurrek jakin behar lukete hori. Hortik ateratzen ahal baitira biziarentzat hain baliagarriak diren ametsak. nigarra bazarion begitartera gazte aberats bat mintzatu zuen Jesusek mende berriko ildoak bakezko alhorrak biharko egunak askatasuna maitasuna argia egia zuk! zuk erakatsiko duzu enekin munduaren zurkaitza anaitasun amaigabea dela gazte zira suhar zintzo sendo zabalkundea deraukazu... zato enekin ontasunak utz goxotasuna bota errextasuna zato enekin zeruetako erresuma baita neurea begotzi lurreko lokarriak eta mutiko gaztea burua apaldurik joan zen ixilik gordetzerat eta
‎Eta zer? Ene auzoko polizako gizon zakur baten aurpegi ustelaren irudirat ateratzen zaut. Baketiar irri gorde batekin, saltzaile begiekin.
‎gogora ditzagun Hego Ameriketako torturak, Vichyko erregimenaren erantzukizuna antisemitismoan, Hego Afrikako iraultzaileen lerratzeak...; suminduraz sumindura, Balkanetan eta Rwandan gertatu direnen ondotik, nazioartean ageri dira gerla krimenen aurkako auzitegi bereziak eta interbentzio militar humanitarioen justifikatzeko filosofia politikoak; aldakuntza horiek zuzenduak dira jende xeheen aurkako desmasiak prebenitzeko, estatuko eta erreboltarien nagusien gainetik. Gatazken legitimitatea indartsuen eskuetatik ateratzen ari da jende xehearen eskubideak begiratzeko, eta eboluzio baikorra da.
‎Berrikitan, Likiniano elkarteak argitaratu du La gran curva vasca del 2000 Liburuak badauzka asmo errupturista eta imaginazioa eta, hain zuzen, bertute horiek dituzte eskas ateratzen diren hainbeste lan akademikok eta ikerketa soziologikok. Trinkoa da, doinu beroaz idatzia, guztiz konprometitua.
‎Gaur hemen argitaratzen dugun dokumentu hau luze egon da gure karpetetan. Orain, hainbeste proposamen109 ateratzen ari diren unea egokitzatjo dugu haren kaleratzeko. Perspektiba ez galtzeko, ordea, azalpen batzuk behar ditu.
‎Beste irakurketa posibleak ere badira. Alta, entseatu naiz edukia ahal eta fidelena ateratzen . Tonua, doinua, nireak dira.
‎92 Zinez harrigarria da Ezker Abertzaleak gidoiak idazteko izan duen" trebezia". Burujabetza, Autonomia, Estatutua, Demokrazia edo Estatua irtenbidea izanik, beti eskaini du plan oso bat, eta ateratzen ez bazen besteek beren eginkizuna (hau da gidoian markatua zuten errola) bete ez zutelako izan da beti. Politika egiteko nahikoa modu bitxia da, politika errealean faktore nagusia baita, hain zuzen, arazoan diren eragile guztien autonomia.
‎Eta aurrera doa: duela urte batzuk oraindik, estradizioak eta honelako gauzak ematen zirenean, nazionalista jelkideak horien kontra ateratzen ziren arazoa konpontzeko irtenbide egokiak ez zirela adieraziz. Egun errepresioa goraipatzen dute, eta beraiek Euskal Herrian bertan ETA Herri Batasuna isolatu nahi dute, hau bistan da udaletan24 batez ere.
‎Azken finean, garaile ateratzen den errebolta, menperatzaile bihurtzen da. Hona hemen zerbait gogor, lazgarri, benetan.
‎> 1999: Lizarra Garaziko su etenaren haustea o Batzarre eta Zutik Euskal Herritarren koaliziotik ateratzen dira
‎Ez. Orain, badirudi Ezker Abertzale Ilegalizatuak idatzi zuela gidoia (alegia, orain arteko borrokari esker autodeterminazioa eta lurraldetasuna bide zibilez lortzeko prest eta umotuak garela denok, herria eta estatua barne) eta ikusten berak idatzi gidoiaren arabera gauzak ez direla ateratzen , gauzak blokatuak daudela dio. Gidoia eurak bakarrik idatzi zuten, pentsatuz ETAk Estatua bortxatuko zuela bere bidean sartzeko...
‎Irri eginez urruntzen dira. Odeietatik ateratzen den oihartzun bat belarritzen dut. Zentzuaren logikarekin, zentzuaren logikarekin esaten dit.
‎Salmenteei. Maiatz aldizkarian argitaratzeko, pantailatik testu bat ateratzen dut. Neska izengoitiarekin idazten duen testu batetik abiatzen naiz.
‎Mamuak bezalakoak ziren, zombiak hobeto esanda. Eta gezurtiak, ama saltzeko prest zeuden dosi baten truke.Gero horrelakoak gara eta hortatik ere txisteak ateratzen genituen! " (Neska, 2011/08/18 00:29, http:// zuzeu.com/2011/08/15/ etak dirua lortzeko drogaasko sartu zuen euskal herrian/)
‎Gorputzetatik ateratzen den gorria begiratzeko labana bat iltzatu.
2013
‎Hortako hautatua izan da. Ez da jeloskeria aterarazten bizilagun artean. Izan daiteke. Hika mika ateratzen dira batzuetan. Baina deus gaiztorik. Rol horren jokatzeko, nor zen bertze hautagaia. Ezpeizeko gazte bat, Eñaut Aizpuru. Eta zertako ez zen hautatu izana. Badakizu Etxehori jauna, bi ahalbide baziren eta hauta guzietan zaila da hautatzea.
‎Begiapalek zakutik atera zituen karnet bat, arkatzak, ezabagailua. Has gaitezen. Oraingo artistek ordenagailuekin egiten dituzte saioak baina nik nahiago dut eskuz egitea; niretzat aiseago da eta marrazkiak finagoak ateratzen dira. Ongi, nondik hasten dugu ariketa, galdegin zuen Elorrik. Aurpegiko forma orokorretik hasiko gara. Nola zen gizonaren begitartea?
‎Atera zuen talkie walkia eta deitu zuen Etxehori. Frantxoa entzungailuan, mintza. Kontuz, iheslaria etorriko zitzaizuen Atharratzeko errepidetik. Lurpeko bide bazen gotorlekuan eta ateratzen da Uhaitzandi ibaiari hurbil. Ados. Deneri, kasu eman ezazue, dena lehia daiteke.
‎1270ko udan Tunisen. Etxetik ateratzen dira musulman andere talde bat.
‎Hamahirugarren jelkaldia: ateratzen ziren Oier eta horren lagunak, Etxeber apezarekin. Oier hasi zen:
‎Etxehorik ez zuen arraileria estimatu, bere onetik ateratzen ari zen, atzeman zuen beharduna xamarraren lepotik eta inarrosi hasi zen: Gezurrak dituzu, gezurrak. Ez, ez dut gezurrik erraiten oihuka egin zuen Itxaropenekutz nazazu, burutik joana zara. Nola ikusi dugu zure zakurra pastoralean. Galdegin iezaiozu nire axuantari. Ezinezkoa da, zer nahi duzu azkenean?
‎Aroa aldatu zen, hodeiek estaltzen zuten zeru zati handi bat Atharratzeko aldean. Marra lodi beltz beltza zegoen zerumugan eta ikus zitezkeen ximistak hodeietatik ateratzen .
‎Zerbeit gertatzen baldin bada deituko ditut laguntzak. Ados, baina ni etxean sartu bezain laster, igurika ezazu oren erdi bat. Ez banaiz ateratzen epe hortan, dei itzazu laguntzak. Denen buru, eman ezazu zure mugikorra, galdatu zion Felixek, nirea autoan utzi baitut.
‎Etxehoriren mugikorra sakelatik ateratzen ari zelarik erori zitzaion lurrera. Kuzkurtu zen baina gauza gutti ikusten zuen eta itsumandoka ibili zen tresna berreskuratzeko.
‎Etorri zen Loreren ondo ondoan, ikusi baitzuen zer gertatuko zen. Oihanburuan sartzekotan zirelarik, ikusi zuen armako ahoa, han gainean, helikopteroan, saihetseko atetik ateratzen . Orduan Loreri egin zion zankarte bat, tiratu zuen bere kontra erorarazteko eta haren gainean luzatzeko.
‎Orain helikopteroaren harrabotsak estaltzen zuen elkarrizketa. Biek so egiten zuten zaldainaren burura eta ikusi zituzten hiru gizon ateratzen ari leizorretik eta lekua hartzen, arroilaren zangoan. Jendarmeak ziren eta bazituzten armak eskuetan.
‎Euskaraz bizi behar dugula, oihartzun bat entzuten da, Urruñatik ateratzen dena, gainezkatuz Euskal Herria.
‎Hiriburuko eraikin zaharretako ateei argazkiak ateratzen pasatu nituen zazpi hilabete luze
‎Ganoraz ireki eta ixteko zurak: babesa dute barne politika, segurtasuna kanpo harreman, eta ez dira nolanahi zabaltzen Barruan, bizitzak dituzte gordetzen; alargunak petuniak ureztatzen ditu goizero; senarra ogia eta egunkariaren bila ateratzen da; ikasle pisukoak lo daude, biharamuna pasatzen; bigarrenekoak oporretan bakarrik etortzen dira Hiriburuko eraikin zaharretako ateak benetako argazkiak dira, eta ez dira nolanahi zabaltzen
‎Alkoholak kalte egiten dit, badakit mundu guztiak biharamunean ateratzen duen ondorioa dela, baina nik ez dizuet hor egoteko eskatu, ezta gantzontziloetan telebista aurrean geratzen naizenean behatzeko ere Orduak eman ditzakezue horrela, saltzaileak txirrina jotzen dizueten arte Orduan, ostiak eta kalizak gorrotatuko dituzue, eta zer esanik ez korintotarrak
2014
‎Zerbait aldatu nahi zuen aldi oroz, ordurarteko legeak ateratzen zizkioten. 1529an, txosten bat igorri zuen Espainiara, Mekzikako egoera latza salatuz, ahoan bilorik gabe.
‎Tresna bat eman dezazun hemen ala Afrikan, deus ez du senditzen. Gizon bat aldiz bere herrian errotik ateratzen baduzu, min egiten diozu. Bere amak eta familiak ere sofritzen dute.
‎Batere ez dela segur ezkonduek apeztu nahiko dutenik. Bainan azken arrazoinamendu hau ateratzen dutenek ez diote behin ere laiko bati galdetu prest litekeenez apez izateko.
‎Horra zergatik, ene aldetik, ez nion PP ri emanen ene boza! Nondik ateratzen dute PP ren alde bozkakatzerat deitzen zutela?
‎Hona zer erran zien Gouyon apezpikuak Akizeko seminarioan filosofia ikasten ari ziren apezgaiei: Aljeriako nahasmenduetarik ateratzen ari gara. Ez dugu Euskal Herrian beste hoinbesteren beharrik.
‎Ez dugu Euskal Herrian beste hoinbesteren beharrik. Zuetarik zenbait beren sailetik ateratzen dira ideia horietan sartuz.
2015
‎Vatikanoan denak beherantz begira egotea ohitura baitute Ez dakit baina gure zibilizazio hormatuaren gain honetan, pinguino tropa bat dakusket, beltz beltza, lingardatsua, urak eta eguzkiak dirdir moreak ateratzen diotena, eta denak laket, begirada beti lurrera iltzatua, abots mutuez ulergaitzeko otoitzetan murgilduta beti behera, lamentazioetan, infernuari begira, biblia eskutan, ikaratuta.
‎Darwin, kalaxnikov bat eskutan, bere adarretan dabilen bitartean, Jainkoa lainoetan daira, ximinolariaren tiragailuaren begi miran eta De Kooning eta Mitchell margolari abstraktuek, isipuaren indarrez, desoreka dantolate, Noe zurruperoak bere barkuan abereen putiklub handia kudeatzen duen anartean, Jainkoak gizakienganik izkutatzen segitu nahi du, bere mehatsu eta mendeku nagusi. Mari, Oteiza eta hirurok horren lekuko gaude, argazkiak ateratzen , erreportailari gisa, Vatikanotik etorritako piguino tropa bat, bakean uzteko suplikatzen ari zaigun bitartean.
2016
‎Gure ama ez dut uste penatua izan den hainbeste. Zerbait gisaz ateratzen zen. Azukrea Espainian erosten zuen.
‎Ez zenuen zeren zure burua agertu! Turutak jotzen zuenean ateratzen ginen trantxadetarik. Alemanak ere bai eta juntatzen zirelarik, baionetarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia