Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2008
‎Iritsia da garaia, baina, zapore tradiziozkoak eramatekoa ekonomia eta kultura hazkunderik handieneko herrialdera. Beharginak azken ukituak ematen ari zaizkie establezimendu politari, Alañak Euskal Herritik ekarrarazi duen familia baserri apainean ezarritakoari, zeinak Kuluska errotulua ageriko baitu. Jatetxearen barruan 50 bazkaltiarrentzako tokia egongo da, mahaien eta barraren artean; beste hainbeste hartu ahal izango ditu, berriz, luxuzko merkataritza gune berrian edukiko duen terraza zabalean.
‎Merkatuan ikus daiteke, asteartetik igandera, 15:00etatik 20:00etara. Baina erakusketaz gain, ekitaldi ugari-txalaparta, kontzertuak, bideoak...-eskaintzen ari zaizkie gerturatzen diren guziei. Hala, gaurkoan Maialen eta Xabaltx ariko dira kantatzen, Les Varietes zineman.
‎Gaur den egunean, euskarazko hedabideendako diru-laguntza deialdia plazaratu gabe dago, eta Nafarroako Gobernutik urtea bukatu baino lehen kaleratuko dutela esaten badute ere, eragozpen dezente sortzen ari zaizkie , batez ere hedabide txikiei. Nolanahi ere, aferak ez du itxura hoberik heldu den urterako, aurreratu dituzten kopuruei erreparatuta hedabide guztietarako 9.000 euro inguru aurreikusi dituztelako eta 100.000 gutxiago helduen euskalduntze-alfabetatzeaz arduratzen diren erakundeendako.
‎Harrira hurbildu orduko hasi da zurrunbiloa. «Animo, Craig», «horrela ez, mantsoago», «azkar egin nahi ditu basati honek gauzak», ari zaizkie publikotik.
‎Baina presoek, ziegatarakoa baino gehiago, kalerako bidea hartu dute. Eta poliziak malko gasaz eta tiroz ari zaizkie erantzuten.
2009
‎Begien bistakoa da: armarik gabe politikagintzan lan egiten saiatzen ari direnak armekin ariko balira bezala atxilotzen dituzten egunetan, armekin borrokatzeak oraindik zentzua duela uste dutenei argudioak ematen ari zaizkie .
‎Izan ere, politikariak kapitalismoaren kudeatzaile publikoak baitira, eta diru publikoa, lan eta gizarte legedia eta segurtasun eta ordena publikoko erakundeak erabiltzen dituzte sistema indartzeko. Krisi honetan, betiko nagusiei zerbitzatzen ari zaizkie ; kapitalari modua eman diote krisian etekin ekonomiko eta finantzarioa ateratzeko eta, hartara, eskulana are gehiago menperatzeko eta Ongizate Estatua desegiteko, klase borrokaren eta sozialismoaren 1945eko aurrerakadaren fruitu hori.
‎Gurasoei haurren elikadura orekatzeko tailerrak ari zaizkie ematen Amaia Diaz de Monasterioguren
2011
‎...urodiputatu Bairbre de Brun irlandarrak eta Frieda Brepoels flandriarrak, Irlandako Parlamentuko diputatu Padraig MacLochlainn errepublikanoak eta Suitzako legebiltzarkide eta Euskal Herriko Gatazkaren Irtenbide Elkarrizketatuaren Aldeko Suitzako Parlamentuko taldeko kide Joseph Zisyadisek, eta auzipetuen absoluzioa eskatu dute haiei sostengua adierazteaz gain.Nazioartetik babes mezuak etenik gabe ari zaizkie iristen auzipetuei. Autodeterminaziorako Gernika Sareak ere kezka azaldu du auziarengatik; munduko hainbat herrialdetako hautetsiek osatzen dute.
‎Finalerdiak abenduaren 3an hasiko dira, eta finala, 10eko asteburuan. Partidak pilatzen ari zaizkie enpresei, eta asko zailtzen du lau terdiko finala beste astebetez atzeratzeko aukera. Binakakoa, gainera, ate-joka dago.
2013
‎Oparoaldian ohikoak ez ziren bisitariak ugaritzen ari dira bankuetan. Hipoteka ordaindu ezinagatik etxea galdu dutenei, lehentasunezko parte hartzeekin au-rrezkiak desagertzen ikusi dutenei, edo sukurtsaletan lanik gabe geratu direnei fiskalak batzen ari zaizkie orain. Iruñeko auzitegiko fiskaltzak onartu du Banca Civicaren burtsaratzean ustez izandako irregulartasunak aztertzea.
2014
‎umeei entzunez. Arreta handiagoa jartzen ari zaizkie , baina batzuetan goizegi ari dira ondorioztatzen trans direla. Positiboa izan daiteke, laguntza eman dakiekeelako, baina ez dut oso argi identitate bat hain goiz finkatzea laguntzeko modua denik.
2016
‎«Horrek diru gutxiago uzten du eskoletan, ospitaleetan, defentsan, lehiakortasunean eta segurtasunean gastatzeko. Dirua lapurtzen ari zaizkie EBko herritarrei», azpimarratu du Pierre Moscovici Ekonomia eta Finantza komisarioak.Arazo horien berri aspaldi dute zerga ikuskariek. Zulorik handiena mugaz gaindiko eragiketetan dago.
‎Europako hainbat hiritan protesta handiak egin dituzte atxiloketak salatzeko, eta Alemaniako eta Danimarkako gobernuek ere ohartarazpen zorrotzak egin dizkiote Ankarari. «Atxiloketa hauekin, Turkiako agintariak urruntzen ari dira demokraziatik, eta bizkarra ematen ari zaizkie EBrekiko harremanaren oinarrian dauden balio, printzipio eta arauei», salatu du Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak.Erdoganen garbiketaTurkiako Legebiltzarreko hirugarren alderdi nagusia da HDP, eta, gai askotan, oposizioa egiten dion bakarrenetarikoa. Nagusiki kurduek osatzen duten arren, Turkia osoko herrientzako aukera ezkertiarra izateko asmoz jaio zen 2015eko hauteskundeetarako.
2017
‎«Deserriratze eta sakabanaketa politikak» eragiten duen «sufrimendua» amaitzeko «egin beharrekoa» egiteko eskatzen ari zaizkie , gutun bidez, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariari eta EAJren EBBri, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Hiru eskutitz mota dira, eduki berarekin:
2018
‎Ondorioa oso agerikoa da: lanik gehien egin behar izan duten jokalariak nekatuta dabiltza, eta luzexka egiten ari zaizkie partidak azken egunetan.Nekeak jota, zailagoa da ondo jokatzea, gaitzagoa saskiratzea, nekezagoa behar bezala defendatzea, eta zulo beltz horiek azaldu ziren berriz ere atzo, azken laurdenean. Real Madrilek ondo baliatu zuen aukera, aurreko ostiralean CSKAk egin zuen bezala Euroligan, eta Baskoniak bigarren partida segidan galdu zuen ACB ligan, igandean Murtzian menderatua izan eta gero.Azken laurdenean, itxura traketsa eman zuen taldeak, erasoan eta defentsan.
‎Gasolioa darabilten autoen salmentak kolpea jaso zuen iaz, baina aurtengoa jipoia da, %10etik gora ari baitira txikitzen. Lehen arazoak sortzen ari zaizkie saltegiei eta autogileei. Saltzaileak deskontuak handitzen hasi dira diesel autoen stockak txikitzeko, eta lantegiak egokitu beharrean daude gasolinazko auto gehiago produzitzeko.Euskal Herriko daturik ez dago oraindik, egun gutxi barru emango dituzte Hegoaldekoak?
2020
‎«Zahar etxeetako egoera kontrolatzea lehentasunezkoa da gure eguneroko balorazioetarako». Han, testak egiten ari zaizkie langile eta paziente guztiei, «haiek babesteko». Ildo horretan, testen datua eman zuen Murgak:
‎Gaixoa erietxera eraman zuten gero, eta, lehenengo proban negatibo eman bazuen ere, bigarrenean baieztatu zuten koronabirusa zuela. Ospitalean dago geroztik, eta azken egunetan gaixoarekin harremana izan dutenei jarraipena egiten ari zaizkie .
‎Kanpotik ekarritako materialak behar dituzte, eta egiten dutena kanporatu behar dute. Konpainia batzuk galdetegiak egiten ari zaizkie garraiolariei, nondik datozen egiaztatzeko. Eta gorputzeko tenperatura kontrolatzen diete, sukarra duten ala ez jakiteko.
‎Koronabirus kasu berriak eta hildakoak etengabe erregistratzen ari dira oraindik Euskal Herriko osasun zerbitzuak, baina azken egunetako datuak arrazoia ematen ari zaizkie pandemiaren egonkortze fasea hasita dagoela diotenei. Egunetik egunera kasu berri gutxiago baieztatzen ari dira agintariak, eta ospitaleratutakoen kopurua ere behera egiten ari da.
‎Segurtasun neurriak egokituta, etxeko erditzeak artatzen segitzen dute arrisku baxuko haurdunaldietan. Eta, Rosasen arabera, etorkizunean gogoan izango dituzten une asko ematen ari zaizkie euren lana: «Polita izaten ari da egoera zail honetan biziak aurrera jarraitzen duela ikustea».
‎Oraindik erabakiaren berri ematen ari zaizkie artistei, baina antolatzaileak dagoeneko aurrera begira daude, beste egun bat bilatzen, Yoseba Peñak azaldu duenez: «Udalaren zain gaude, jakiteko noiz egingo dugun eta ea formatu honi eustea izango dugun».
‎Zubi horiek praktikatu egin zituen Jauregik, espetxe politikaz hitz egitean: «Gaur egungo sakabanaketa politikak ez du zentzurik, senideei jartzen ari zaizkie zigorra. Gizarteratzea nahi badugu lortu, hemendik mila kilometrotara zailagoa da».
‎Beste zenbait ospitaletan Bizkaiko Gurutzetan eta Galdakaon, esaterako, koronabirusaren proba egiten ari zaizkie Osakidetzako langileei, baina, oraingoz, Basurtuko karpa da beren-beregi horretarako prestaturiko azpiegitura bakarra.
2021
‎Finantza babesa ematea aurreikusten du laguntza horrek, gobernantza ereduan aldaketa garrantzitsuak egitearen truke. Gobernariei gutxitzen ari zaizkie halako poltsa bati uko egiteko aukerak, egoera larriagotu ahala.
‎Barne produktu gordinean (BPG) duen pisua Europako Batasunak nahiko lukeen %3tik oso urrun dago oraindik. Gobernuak enpresei berritzeko deia egiten ari zaizkie etengabe, baina haietako askok nahikoa lan izaten ari dira COVID-19ak eragindako krisiari eusteko. Eta instituzioek aldiro aipatzen duten alor bat izan arren, interes hori ez da hitzen intentsitate berarekin islatzen aurrekontuetan, azkenengo bi urteetan ahalegin berezia egin duten arren.
‎Horrela daramatzagu bi urte baino gehiago». Etxebizitza horiek saltzea da Sareb banku txarraren asmoa, eta etxeotako maizterrei bertan bizitzen jarraitzeko oztopoak eta trabak jartzen ari zaizkie , «neurriz kanpoko prezioetan» mugituz.
‎Azkenean, epaileak onartu du biktimarik ez dagoenean ez dagoela barkamena eskatzerik, baina bost edo sei hilabete behar izan ditugu!». Damua ere ari zaizkie eskatzen presoei, baina, Emilio Olabarriaren ustez, «kontzeptu metajuridikoa» da damutzearena: «Ez da juridikoa, eta ezin da estandarizatu, damutzea sentimenduei baitagokie; ezin da objektiboki adierazi».
2022
‎Baina kasu horietarako bestelako tratamendu batzuk ere erabiltzen hasiak dira. Besteak beste, irla pankratikoen transplanteak egiten ari zaizkie modu esperimentalean. Oraingoz, baina, «epe laburreko soluzioa» dela azaldu du Santinek.
‎Donetskeko Herri Errepublikak gaitzetsi du Kiev erasoaldi bat prestatzen ari dela Donbass eskualdearen aurka. Matxinoen arabera, Ukrainako militarrei agindu diete beren postuetan jarraitzeko, eta erietxeetan sendagiria ematen ari zaizkie tankeetako gidariei. «Jaso ditugun informazioen arabera, Erresuma Batuak trebatutako indar berezietako 40 kide inguru Avdeevka hirirantz doaz —Donetsketik 40 kilometrora— eremua aztertzeko asmoz», salatu dute matxinoek.
‎Mirotz-en bigarren entrenatzaile eta arraun elkarteko prestatzaile fisiko Rafa Gonzalez Txabarri (Orio, Gipuzkoa, 1966), aldiz, athleticzale sutsua da. Laktato testak egiten ari zaizkie zenbait arraunlariri. Lan horiek amaitu bezain pronto, Athleticen kamiseta zuri-gorria jantzi, eta uretaratzen ari den haurren ontzi baten parean egin dituzte argazkietako batzuk bi protagonistek.
‎Atzeraeraginkortasunarekin kobratu beharko dute. Sindikatuek salatu dutenaren arabera, ordea, akordioa sinatuta egon arren eta abenduaren 31 baino lehen indarrean egon behar bazen ere, orain «xantaia» egiten ari zaizkie , grebei indarra kentzeko.
‎lelopean. Gaztetxeko ordezkariek jakinarazi dutenez, gainera, isunak iristen ari zaizkie eraikinetik aterarazi zituzten egunean identifikatutako pertsona gehiagori.
‎Izan ere, Errusiako tropak gogor astintzen ari dira Donetsk eskualdeko hiria, Azoveko itsasoaren kontrola hartu ondotik. Bada, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak atzo argitaratutako inteligentzia militarraren azken txostenaren arabera, Ukrainako indarrak «aurre egiten» ari zaizkie Moskuren erasoei, Mariupolen. Era berean, Donetskeko gobernadore Pavlo Kirilenkok Errusiako tropei leporatu zien Ukrainako herritarrei tiro egitea, Errusiak hori ukatu duen arren.
‎Espainiako Garraio, Ekonomia eta Ogasuneko ministroak bilera luze batean ari zaizkie gobernuaren proposamenak esplikatzen garraioaren patronal nagusiei, Madrilen, gaur. Hego Euskal Herriko enpresa askoren egoera muturrera eramaten ari den greba bukarazteko saio etsia da, biharko zen batzarra 24 ordu aurreratu ondoren.
‎Haur haietako 260k, heldurik gaur egun, nondik datozen jakin nahian ibili, eta aurkitu dute beren familia biologikoa, baita jaiotzako identitatea zein zuten jakin ere. Txileko eta Suediako hainbat elkarte presio egiten ari zaizkie gobernuei, pertsona horiei bilaketa lanean lagundu diezaieten eta gertatutakoaren erantzuleak aurkitu ditzaten. Oraingoz, ordea, ezezkoak besterik ez dituzte jaso.
‎4 Arazoak meta-tzen ari zaizkie , orduan. Txantxak egin daitezke, bai; baina Metak 11.000 langile kaleratuko ditu, bere langile taldearen %13 Hori ere jakinarazi du Zuckerbergek aste honetako batzarrean, eta gaineratu inoiz egin duen deirik zailenetako bat zela.
2023
‎Senatua ados jarri bada ere, Macronek oraindik ez du legea aurrera ateratzeko gehiengorik lortu Frantziako Asanblean. Izan ere, erretreten erreformaren aurkakoak kaleak betetzen ari dira, eta alderdiei presio handia egiten ari zaizkie . Iturri ofizialen arabera, astearteko mobilizazioetan 1,3 milioi pertsona inguruk hartu zuten parte, baina CGT sindikatuak 3,5 milioi pertsona zenbatu zituen.
‎Gehitu horri klima larrialdiaren kontrako politikak, errekuntza autoak mugatu eta elektrifikatzera behartzeko apustua: prozesu motela izaten ari da, eta Asiako fabrikatzaile batzuk aurrea hartzen ari zaizkie europarrei. Volkswagenek eta Alemaniak lortu dute erregai sintetikoak darabiltzaten autoak fabrikatzen jarraitzeko zirrikitu bat.
‎Kartzela zigorrak ezartzen ari zaizkie kartel soil batekin kalera irteteko ausardia dutenei. Are gehiago, gerraren aurkako mobilizazioetan atxilotutako hainbat lagun zuzenean frontera eraman dituzte.
‎Pala txapelketa jokoan da. Zuriak aitzinetik doaz, gaztigatu digu Maianak, baina berdeak hurbiltzen ari zaizkie . Ikuskizunak badu erritutik.
‎Itunaren sinatzaileek, dena den, ez dute hain argi. Herbehereak eta Austria sarrera blokeatzen ari zaizkie Bulgariari eta Errumaniari, migrazioaren aferagatik. Izan ere, milaka migratzailek egiten duten Balkanetako ibilbidearen parte dira ekialdeko bi herrialde horiek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia