Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2015
‎4 Egia da, ene ahizpak, hau idatziz noala besterik gabe, txunditurik nagoela, Errege eta Enperadore handi honen ahalmen handia nola agertzen den hemen ikustean; zer ez ote du izango hortik igarotzen denak! Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie munduan guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik ez bada beldurragatik. Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak!
‎gehitu egiten da hainbesteko ontasuna ikustean eta infernua baino besterik merezi ez duenari mesedeak egiten zaizkiola ikustean. Nik uste dut hau martiritza handia izango zela san Pedrorentzat eta Magdalenarentzat; izan ere, hain maitasun hazia izanik eta hainbeste mesede jasorik eta Jainkoaren handitasun eta gorentasuna buruan sartua izanik, oso latz egingo zitzaien sufritzea, eta sentimendu oso samurrarekin.
‎kaliza edateko gai ote ziren. [12] Nik uste dut, ahizpak, guztiok erantzungo genukeela baietz, eta arrazoiz, gainera; izan ere, Haren Maiestateak adorea ematen dio duela ikusten duenari, eta gauza guztietan babesten ditu arima hauek, jazarpenetan eta gaizki esateetan haien alde irtenik, Magdalenaren alde irten zenez, hitzez ez bada egitez; eta azken batean, dena batera ordaintzen die hil aurretik, orain ikusiko duzuenez.... Izan bedi betiko bedeinkatua eta gorets bezate kreatura guztiek, amen.
Nik uste dut, Jainkoak liluramenduetan arimari agertu dizkion sekretuak, honek batzuetan ulertzen ez baditu, ez direla liluramenduak, berezko ahultasunen bat baizik; gorpuzkera ahuleko pertsonei, emakumeak bezalakoei, gerta dakieke, hau da, espirituaren indarren batek berezko izaerari gainez egitea eta horrela beren baitan bildurik geratzea, gelditasunezko otoitzaz hitz egin nuenean, ustez, esan nuen... Haiek ez dute zerikusirik liluramenduekin; izan ere, liluramendua denean, sinets iezadazue, Jainkoak beretzat harrapatzen du arima osoa, eta berea duenari bezala eta jada bere emaztea duenari bezala, irabazi duen erreinuaren partetxo bat erakutsiz doakio; zati txikia izan arren, dena da handia Jainko handi honengan dagoena, eta ez du inoren oztoporik nahi, ez ahalmenen oztoporik, ez zentzumenenik; ez noski, eta berehala egoitza hauen guztien ateak ixteko agintzen du, eta Bera dagoeneko atea bakarrik geratzen da zabalik bientzat.
‎Txiroentzat nahi duelako sentitzen duela sartzen da hemen. ? Nik uste dut Jainkoak karitate hau baino nahiago duela Haren Maiestateak egiten duena nik bete betean onartzea eta, lortzen saiatzen banaiz ere, neure arima bake bakean izan dezadala. Eta egiten ez duenez gero, Jauna hainbesteraino iritsi ez zaiolako, tira!; hala ere, jakin dezala espirituzko askatasuna falta zaiola, eta, horrela, Jaunak eman diezaion prestatuko da, eskatu egingo dio-eta.
‎Nik pozaren pozez malkoak isurtzen ikusi ditut, eta niri neuri ere gertatu zait noiz edo noiz. Nik uste dut poz hauek berezkoak direnez, Jainkoaren gauzek ematen dizkigutenak ere halakoxeak dira, baina hauek izaera nobleagokoak, beste horiek ere txarrak izan ez arren. Azken batean gure izaeran bertan dute hasiera eta Jainkoagan amaiera.
‎Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik. Nik uste dut, Haren Maiestateak egiten duenean, munduko gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik ezin baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
‎7 Nik uste dut, Jaunak egoitza honetara sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
‎Nik ez dakit nola izan zen hau, ez bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
‎Nola jasan dezake hori niri didazun maitasunak? Nik uste dut, Jauna, posible balitz ni Zugandik ezkutatzea, Zu nigandik bezala, Zuk didazun maitasunaren arabera uste dut eta sinesten ez zenukeela jasango; baina Zu nirekin zaude, eta beti ikusten nauzu. Hau ezin jasanezkoa da, ene Jauna!
‎3 Nik uste dut, pertsona bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era honetara ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait e... Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
‎Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
‎Eta honetarako eta gauza guztietarako maisuen behar handia dago eta pertsona espiritualekin harremana izan beharra. Nik uste dut Jainkoak egoera honetara ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere. Baina, esan dudanez, eror dadinean, Jaunaren maitasunagatik, kontu izan beza ez dezan engaina otoitza uzteko, nirekin egiten zuenez gezurrezko apaltasunarekin, esan dudanez eta behin eta berriro esan nahi nukeenez.
‎13 Nik uste dut, Jaunak hau amaitzea nahiko duela noizbait, orain bezala gauzak aurrera badoaz, bizia amaitzearekin batera, hain oinaze handia nahikobaita horretarako, baina nik ez dut merezi. Nire irrika guztia orduantxe hiltzea da.
‎24 Nik uste dut egoera honetara iritsi den arima batek, jada ez duela hitz egiten ez ezer egiten bere kabuz, baizik eta egin behar duen guztiaz Errege goren hau arduratzen dela. Oi, ene Jainko, bai argi ikusten dela hemen bertso haren iruzkina, eta bai argi ulertzen dela arrazoi zuela eta izango dutela guztiek usoaren hegoak eskatzean!
‎5 Nik uste dut, arimak probetxu handiagoa ez ateratzea eta espirituaren askatasun handi handira ez iristea, bat egitezko otoitzera iristen denean, honegatik dela.
‎Eta garrantzi handikoa da honaino iristen den arimak ezagut dezan zein duintasun handian dagoen eta Jaunak egin dion mesede handia eta nola arrazoi onez ez duen lur honetakoa izan behar, haren ontasunak dagoeneko zeruko biztanle egiten duela dirudienez gero, bere erruz geratzen ez bada; eta zorigaiztokoa izango da berriro atzerantz egiten badu. Nik uste dut beherantz joateko izango dela, ni joan nintzen bezala, Jaunaren errukiak itzul ez banindu. Izan ere, gehienetan, erru larriengatik izango da, nire iritziz, gaitz larrien itsumen handiagatik izan ezik, ezin baita utzi hain ondasun handirik.
Nik uste dut lau eratara urezta daitekeela:
Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean, bera maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi baitu haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
‎16 Beste batzuetan, Jainkoaz gauza zehatzik eta beste on batzuetaz ganorazko gauzarik pentsatzeko gai ez naizela egoten naiz, eta otoitzik ere ez daukadala, bakardadean egon arren; baina Jainkoa ezagutzen dudala sumatzen dut. Nik uste dut adimena eta irudimena direla kalterik handiena egiten didatenak; borondatea, berriz, ongi dagoela deritzot eta edozein gauza on egiteko prest. Baina adimena hain galdua dagoelarik, inork lotu ezin duen zoro amorratu bat dirudi, eta ni ez naiz gauza kredo baten tartean ere hura geldi edukitzeko.
‎–ez daukat zertan, ezta gertatu ere ez zait gertatzen?. ? Nik uste dut Jaunak ez duela nahi izango erabaki hau duenak gal dezan hain ondasun handirik. Haren Maiestateak eratuko ditu bertute hau lortzeko hainbat gauza.
‎Soriako fundaziorako hara etorri ziren moja gehiago zihoazen, kandelak eskuetan. Nik uste dut egun hartan Jauna oso goretsia izan zela toki hartan. Berak nahi beza sorkari guztiek gorets dezatela beti, amen, amen.
‎10 Nik uste dut, deabruak hainbeste nahigabe eta oztopo jartzen dituela on egiteko itxuran, perfekzio gorenera obedientziaren bideak baino lasterrago eramaten duenik ez dagoela konturatzen baita. Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela.
‎Nik ezagutzen dut bat bizi osoan mortifikazio handia duena, eta urte askoan eta era askotara gure Jaunaren zerbitzuan izan dena, eta askotan ezin du lortu inperfekzio eta sentimendu batzuk mende hartzea; eta berak niri kontatzen dit nahigabea eta ezagutzen du. Nik uste dut Jainkoak bekatu ez diren falta hauetan erortzen uzten diola, haietan ez baita bekaturik, apaldu dadin eta hortik ikus dezan ez dela iritsi guztiz perfekziora.
‎7 Espiritu Santuaren Pazkoa baino egun bat lehenago Jainkoak lan nahiko handia eman zien; ni sukar gogor batek jotzea izan zen hori. Nik uste dut haiek Jainkoari egindako erreguak nahiko izan zirela, gaitza aurrera joan ez zedin; izan ere, sekula neure bizian ez dut izan era hartako sukarrik aurrera joan ez denik. Halako murmu antzekoa zirudien, burua nahasia bainuen.
‎4 Nik uste dut, laster berorren aitatasunarentzat aparteko mezulari zeregina bete dudala hitzarmen hauek sinatzeko, gaur amaituko direla uste baitut.
‎Ez dakit perfekzio handia izango den munduko gauzetan hainbesteko atsegina hartzea. Nik uste dut berorrek atsegin handia hartuko zuela, eta zorionak eman diezazkioket, eta hala ematen dizkiot. Bakardadea izango da halako garaian berori guri falta izatea toki honetan.
‎Horregatik bidaltzen dizkiot nik ditudan baimenen agiriak, etxeak baimenik gabe fundatuak daudela-eta, egoera txarrean gaudela dioelako. Nik uste dut deabruak indar guztiak xahutzen dituela etxe hauen izen ona zikintzeko; eta horregatik, haien alde irtengo diren Jainkoaren zerbitzariak izatea nahiko nuke. Oi, ene aita, zein adiskide gutxi izaten den premialdian!
‎7 Kontseilu-buruak berori biziki estimatzen duela esan didate, horregatik dagoela berori hor. Nik uste dut nuntzioak arazo honetaz guztiaz bere informazioa eta gehiago emango ziola. Gauza ederra egingo liguke berorrek, desengainatuko balu, lekuko zuzena den aldetik, halaxe baita berori nire arimarena (uste dut gure Jaunari zerbitzu handia egingo diola), eta buruan sar diezaiola berorrek, zein beharrezkoa den Ordena santu honek aurrera egitea printzipio hauetan, berorrek dakienez, oso eroria baitzegoen.
‎Karitate handia egiten dit berorren gutunekin eta Valladolidetik irten baino lehen eman nien erantzuna guztiei eta Salamancako agiri ofiziala ere bidali nuen. Nik uste dut, hau iristen denerako, esku artean izango duela berorren agurgarritasunak. Jartzen duen arreta guztia dugu, erantzuna garaiz irits dadin.
‎Herri osoan poz handi handia izan da; harri eta zur geratu naiz horregatik. Nik uste dut, neurri batean gotzainari poz ematen diotela ikusten dutelako dela, hura hemen oso maitatua baita eta asko laguntzen baitigu. Gauzak nola doazen ikusirik, uste dut guk ditugun etxe onen artekoa izango dela.
‎berorrek agintzen duena egingo dudala. Nik uste dut hemen egun batzuetarako zeregina badela; baina, ez denean, obedientziak besterik agintzen ez didan bitartean, ez dut hemendik irteteko asmorik, gure gauza horiek amaiturik ikusi arte. Egin dezala Jainkoak ahamena duenez, eta gorde beza berori nik eta gainerako guztiek eskatzen diogun gorputz eta arimako atsedenaz.
‎2 Nire beste gutun bat emango diote berorri. Nik uste dut ez dagoela orain kaskarrago, berorrek hala baderitza ere. Jainkoaren eta neure maitasunagatik eskatzen diot aitor dadila sarri sarri.
‎2 Nik uste dut lokalak zaharrak izango direla eta konpondu beharra izango dutela; baina ez du hainbesteko garrantzirik, zabalak badira eta putzua badago. Arren eskatzen diot berorri, horretaz tratatzeko horren interes handirik ez balu bezala, bestela garestitu egingo da.
‎Zorrez beterik geratu ziren eta hala daude orain ere eta oso nahigabeturik, leize batean sarturik baleude bezala eta ez dakite zer egin ezta ezin dira mugitu ere inork entzun gabe. Nik uste duen baino maiteago dut berorren agurgarritasuna, hau da, maitasun samurrez maite dut, eta horrela, gauza guztietan ongi asma dezala nahi dut, batez ere hain gauza larrian. Gertatzen zaidan gaitza hau da:
‎9 Nik uste dut, kobakoak probintzial izan behar ez badu, beste kargu hori ematen badiote, egoki litzatekeela [probintzial kargurako] frai Antonio Jesusena (izendatua izan zenez gero); izan ere, bere gain nagusia izanez gero, egiaz, ongi egingo luke (Salamancakoak ardura hori eman zionean erakutsi baitzuen, batez ere lagun ona ondoan izanik), eta amaituko genuke tentaldi horrekin, eta baita bandotxo hor... probintzial izatean ager daitekeen falta baino askoz ere gaitz larriagoa baita.
‎5 Gauza gogorra eskatzen dute haiek, hau da, ez dugula hartu behar; legez ezin dela hartu uste dutelako izango da. Nik uste dut honezkero idatziko ziotela berorri komentuetara abisu eman dezan, eman dituzten urratsak kontuan izanik; niri presio handia egin zidaten, eta berorren aitatasunari idatzi niola esan nien azkenean.
‎6 Egia esan, berak dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke eginik egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko eginik ez badago. Jaunak bidera dezala, bada, zenbat eta oztopo handiagoak jarri, Jainkoaren zerbitzu handiagorako izango dela eta deabruak eragotzi nahiko duela.
‎Atzo idatzi nuen hau, eta orain moja hauei egiten dizkieten bidegabekerien berri ematen didate, eta tamalgarria da. Nik uste dut, etxe honetako batzuk ere haien eskuetan eroriko ote diren beldur direla, eta ez naiz harritzen beldur izatea, beldur izatekoa baita.
‎beharbada, haren salbamena alargun geratzetik etorriko da. Nik uste dut berorren gorentasunaren gauza guztiei modu berezian begiratzen diela Haren Maiestateak, benetako adiskidea baita. Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar.
‎6 Hainbeste gauza eta saio egin dira gu belzteko, batez ere aita Gracián eta ni belzteko (hor jotzen baitituzte kolpeak), eta badiotsot berorren jauntasunari hainbeste direla gizon honetaz esan diren belzkeriak, eta hainbeste erregeari eman dizkioten idazkiak eta hain astunak, baita moja oinutsen monasterioez ere, non harriturik geratuko bailitzateke berori, jakingo balu, nola asma daitezkeen halako belzkeriak. Nik uste dut asko irabazi dela horretan: moja hauek hain pozik daude, gauza hauek beraiek ukituko ez balituzte bezala; aita Gracián, berriz, harri eta zur uzten nauen perfekzioaz.
‎2 Nik uste dut berorren maiestatea jakinean dagoela, Gizakundeko mojek ni hara eramaten saiatu direla, fraideengandik askatzeko erremedioren bat izango zelakoan; izan ere, fraideak oztopo zaizkie beraiek nahi duten bildutasun eta erlijiotasunerako, eta han izan den erlijiotasun faltaren erru guztia dute. Mojak honetan oso oker daude, haiek aitor entzule eta bisitari dituzten bitartean, ez baitu inolako probetxurik egingo ni hara joateak, behintzat hala irauten duen artean?, eta horrela esan izan nion beti bisitari domingotarrari, eta berak ongi gogoan hartua zuen.
‎Atzo esan zidan etxe honetako ama prioreak. Medinako monasteriokoa eta andere honen konfiantzakoa denak?, egin zuen botoa ahal zuenean sartzeko baldintzaz izan zela eta, ez sartzea Jainkoaren zerbitzu handiagorako litzatekeela esango baliote, utzi egingo lukeela. Nik uste dut, laguntza beharra duten seme alabak eta erraina hain umea izanik, ezin dela oraindik sartu. Berorrek ongi baderitza, esan biezaio hau haren jauntasun txit argiari, botoa nola den jakinean egon dadin.
‎Irakur beza Paternarako gutun hau eta ongi ez badago zuzendu berorrek etxe hartako nagusi baita. Nik uste dut hobeki asmatuko duela zer komeni den. Jainkoak ordain biezaio haiekin egiten duena, orain serio hitz eginda?
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎6 Atsegin izan zaizkit berorren matutiak. Nik uste dut ongi joango liratekeela, premiarik handienean Jaunak beti laguntzen baitu. Ez utzi niri idazteari, gure aita hor ez bada ere.
‎8 Atzo esan zidan Pedro Gonzálezek Erromako gutunean irakurri zuela nuntzioa izendaturik zegoela. Nik uste dut, ene aita, gure aurka ongi ikasia etorriko dela; baina Jainkoa geure alde badugu, etab.
‎Berorren aitatasunak badaki Briandak idatzi zidala, agindu diezaiodala, fraide oinutsetako inori ere ez emateko ezer; eta beste moja batek, haiekin gehiago gastatu zela gaixotasun guztiekin baino, eta ugari izan ziren urte hartan. Nik uste dut, ene aita, hara santa Klara joango balitz ere (pertsona hura han dagoen bitartean eta mojen artean halako setakeria dagoen bitartean), falta ugari aurkituko lituzketela.
‎13 Nik uste dut, aita Nicolao hortik joan aurretik elkar ikusiko dugula, nik laster izatea nahiko nuke, eta gehiago hitz egingo dugu guztiaz.
‎5 Jainkoaren maitasunagatik, berorren aitatasunak uste badu hura konbentzitzea hobeki lor daitekeela, idatz biezaio fraideren bati. Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama.
‎Nik esan nion neure aldetik ez nuela ezer egingo, berak hitz egin ziezaiola; ez du ezeren auzirik bere gain. Nik uste dut, Peralta itzuliko delako itxaropenik balu, ez litzatekeela hain burumakur etorriko.
‎Zoragarri egiten ditu predikuak. Nik uste dut berorren agurgarritasunak ikusi zuenez gero, askoz ere hobeki dagoela; igaro dituen neke handiak onerako izango zitzaizkion. Jaunak gauzak hala eratu ditu eta ni datorren astelehenean irtengo naiz, Jainkoa lagun, Sevillara.
‎Andre Mariak soilik ez zituen izan. Nik uste dut Jainkoak kontuan hartuko zuela berorren asmoa; hala ere, uste dut egoki litzatekeela promesa hori berorri beste gauza batekin trukatzea. Bulda bat harturik egin ahal bada, egin beza berehala.
‎12 Jainkoaren nahiko grazia da berorri nekagarri gertatzea beste batzuei atsegin izango litzaiekeena; baina ez da, horratik, utzi behar, Jainkoa zerbitzatu behar baitugu Berak nahi duenez eta ez guk nahi dugunez. Nik uste dut saihestu daitekeena irabazpide hori dela; eta horregatik, alde batetik, poztu egin naiz Antonio Ruizen irabazpide horiek eten direlako, munduko gauza horietarako ere pixka bat galdu beharra baita; eta uste dut hobe litzatekeela berori eskuzabal izatea ematean, Jainkoak eman baitio jan dezan eta eman dezan, hainbeste ez bada ere. Ez diot deitzen irabazpidea Sernan egin nahi duenari, hori oso ongi baita, beste irabazte horiei baizik.
‎12 Nik uste dut, berorren agurgarritasunak sufrimendu handiak izango dituela hasiera horretan. Ez bedi harritu; hain obra handia ez da egiten haiek gabe, saria handia izango dela baitiote.
‎Dagoeneko idatzi diot, zein karitate handia izan behar den gaixoekin. Nik uste dut berorren agurgarritasunak izango duela, baina beti abisu ematen diet guztiei.
‎5 Nik uste dut aipatu ditudanak baino hainbat arrazoi gehiago ekarriko zizkiola bere adimenak, gotzaina zelako eta ardiak utzi beharra zuelako, eta beharbada beldurrak izango zituen. Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera honetara iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da.
‎10 Nik uste dut, Haren Maiestatea esmalteak ezarriz doala mila era eta moldetara, bere dohainez prestaturik eta bereziki hautaturik duen urre honen gainean, honek dion maitasuna zenbat kilatetakoa den ikusteko, hona iritsi den arimak esan dezakeenez. Urrea den arima hau, tarte horretan, mugimendurik ez egintzarik gabe dago, urreak berak izango lukeen baino mugimendu eta egintza gehiagorik ez duela; eta jainkozko jakinduria, hura honela ikusita pozik (indar honekin maitatzen dutenak hain gutxi baitira) urre honetan harribitxi eta esmalte ugari ezarriz doa milaka joste lanez.
‎6 Nik uste dut bidegabekeria egiten diedala gure Andre Mariaren monasterio hauei honelako gauzak esatean, Jaunari eskerrak, zorroztasun hau behar izatetik oso urruti baitaude; hala ere, printzipio horiek kontuan ez hartzeagatik denborak monasterioetan eragin ohi duen lasaitzearen beldurrak esanarazi dit hau, eta baita, Jaunari eskerrak, egunetik egunera aurreratuz doazela ikusteak ere; eta haietakoren ...
‎52 Hau askotan gertatu zait, eta Jainkoaren mirabe handi handiak diren prioreekin gertatu ere; nik haiei sinetsi egiten nien, besterik ezin nuela uste bainuen; eta egun batzuk etxean igaroz, harri eta zur geratzen nintzen, esan zidanaren hain kontrakoa ikusirik, eta gauza garrantzitsuren batean, itsukeria zela sinetsarazten zidan eta ia komentu erdia zen, eta bera zen nahasirik zebilena, gero ulertu zuenez. Nik uste dut, deabruak, ahizpa hauek zertan tentatu aukera handirik ez denez gero, prioreak tentatzen dituela, gauza batzuetan haien juzgua egin dezaten; eta guztia nola eramaten duten ikustea, gure Jauna goratzekoa da. Honela, neure baitan erabakia dut inori ez sinesteko ongi informatu arte, engainaturik dagoenari nola dagoen engainatua aditzera emateko, honela izan ezik erremedio txarra baitu.
‎– Nik uste dut, Gil, hobe dela
‎Bada, zer erremedio dago, ahizpak? Nik uste dut gure Maisuak irakasten duena dela hoberena: otoitza eta Aita Betikoari erregutzea ez diezagula utz guri tentaldian ibiltzen.
‎Izan ere, gorputzaren onerako mesederen batzuk egiten dizkiguna maitatzen badugu, nola ez dugu maitatuko arimaren onerako beti saiatzen eta lanean ari dena? Nik uste dut on handia egiten duela aitor entzulea maitatzeak, santua eta espirituala bada, eta nire arimaren onerako biziki saiatzen dela ikusten badut; izan ere, gure ahulezia hain handia izanik, batzuetan asko laguntzen digu Jainkoaren zerbitzurako gauza handiak burutzen. Esan dudan bezalakoa ez bada, berriz, hemen dago arriskua, eta kalte handi handia egin dezake berak maite dutela igarriko balu, eta oso itxita dauden etxeetan besteetan baino askoz handiagoa.
‎Asko maite duenak asko sufri dezakeela ikusten du Beragatik; gutxi maite duenak, gutxi. Nik uste dut, gurutze astuna nahiz arina eraman ahal izateko neurria, maitasuna dela. Beraz, ene ahizpak, maite baduzue, saia zaitezte hain Jaun handiari esaten dizkiozuen hitzak gizalege hutsezkoak izan ez daitezen, baizik eta eginahalak egin itzazue Haren Maiestateak nahi duena sufritzen.
‎2 Nik uste dut orain, hobeagoa litzatekeen beste iritziren bati men egiten diodala. Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez?
‎Kontrakoa egin dezatenei, badakit ez zaiela ezer axola nik hau esatea, ezta niri ere neure buruz epaitzen dudala esatea, egia esango dute-eta. Nik uste dut Jaunak gu honela gaixo izatea nahi duela; Niri behintzat mesede handia egin zidan hala izateaz, era batera nahiz bestera neure buruarentzat atsegina bilatuko nuenez, arrazoiz izan dadila nahi zuen.
‎– Nik uste dut, Hark bere mugagabeko jakinduriaz, hala komeni dela ikusten duela, haiek beragana erakarri eta beragatik guztia utz dezaten. –Guztia uztea?
‎Seigarrenegoitzetako zeharkaldian zihoan, barne bultzada bizi eta maitasun gainezkaldi artean, beste bizitzara porturatzea ia begi bistan zuela: ? Nik uste dut Jaunak hau amaitzea nahiko duela noizbait, orain bezala gauzak aurrera badoaz, bizia amaitzearekin batera, hain oinaze handia nahikobaita horretarako, baina nik ez dut merezi? (Bizitza Liburua20, 13).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia