Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
Nik uste dut badakidala.
2001
Nik uste dut hori aski dela erakusteko Mogelek Eibar eta Markinan mila zortziehun inguruan eta Axularrek Saran hamazazpigarren mendean ez zutela jende mota berarentzat idatzi eta batek maila batean eta besteak bestean idatzi zuela.
Nik uste dut, eta zenbat ere gehiago irakurtzen dudan are sendoago uste dut, gure Etxepare igo zela, zegokion neurrian eta begiz jo zuen bidez, diodan maila horretara eta iritzi hori berori dute oraingo gehienek. Darion herri bertso eta herri hizkera usaina bera ez zaigu, ezta gutxiagorik ere, Oihenarti bezain nardagarri:
2002
Nik uste dut egokiena izango litzatekeela ikasgaiak aukeran ematea, euskaraz edo gaztelaniaz, ez denak euskaraz eta ez denak gaztelaniaz, ikasleek berek egin dezaten, egin dezazuen, aukera. Eta beste gai asko ingelesez orain" ingelera" jarri da modan, zergatik dute arrunkeriarik arruntenek holako arrakasta irakasleen artean?, jakina, eta beste hizkuntza batzuetan ere.
‎Horietako batzuk dira hemen salatzen direnak. Nik uste dut ezinbestekoa dela, euskara batu horren ereduaren barnean, euskalki guztietako ñabardurak erabiltzea eta, ahal dela, ñabardura horiek dagokion tokian erabiltzea. Bizkaieraz egiten den tokian joera genuke, Zuazok aipatzen dituen eremu horietan, bizkaierazko ñabardurak sartzeko, batuaren eredua, nire ustez, batere desegin gabe.
‎Patxi Zubizarretak ere, 2001eko elkarrizketa  batean, ezin argiago hitz egin izan du egungo euskal literaturaren egoerari buruz: " Nik uste dut euforiarako arriskua dugula, bertan goxo egiteko; orain modan dago esatea oso ondo dagoela, beste literaturen aldean ez duela ezer inbidiatzekorik... Nik, hala balitz ere, ez nuke esango.
‎Almudena Grandes idazle espainiarrak esana da: " Nik uste dut, oro har, edozein generotan, edozein herrialdetan, edozein unetan literatura ona eta txarra dagoen bezala, best selleren lurralde lausoan kasu bikain batzuk daudela. Stephen King bezalako idazle batek askoz ere talento eta  dohain handiagoak ditu, eta, sakonean, askoz ere garrantzitsuagoa da bere garaiko literaturarentzat, munduko herrialde guztietako erdipurdiko idazle asko baino, hura gutxiesten duten horiek baino hain zuzen ere".
2003
Nik uste dut despistatzeko jartzen duela kaxa hor. Egiatan, poetak ez daki zer erantzun, eta Ubedako Muinoetara joaten da
‎Nik berriz, barkatuko zait, aita Belisariok egiten duen irakurketaren guztiz bestelakoa egiten dut. Nik uste dut poemak giza existentziaren zentzugabekeriaren arazoa planteatzen duela. Hiru galdera egiten ditu, erantzunezinak hirurak ere.
‎Gerta liteke itsasoak gorpua atzera itsasertzera itzultzea; orduan esanen dugu ez dugula inoiz ikusi, dudarik gabe naufrago bat dela, eta dauzkan zauri horiek guztiak arroken kontra hartutako kolpe latzen ondorio direla. Nik uste dut koartada perfektua dela. Zalantzarik, iradokizunik, azalpenen bat?
Nik uste dut gauza bera dela. Txanpon beraren bi aldeak.
2006
Nik uste dut baietz, erantzun nion arrapaladan, baina hitzok jaregin orduko, irmoago ez erantzun izanaz damutu nintzen.
‎Ezin baitzituen desordenua eta zabarkeria eraman, aise urduritzen zen halakoetan eta aiseago urduritzen zituen ingurukoak, baina bera ez zen horretaz ohar  tzen. Nik uste dut bizitzak ekarri zion arrangura isilarazteko zela hain aktiboa, eta gerrak ekarritako gainbehera soziala, Ingoren heriotza eta aitarekin ezkondu izana sartzen nituen nik, denak batera, arranguraren zakuan.
2008
‎– Nik uste dut zuretzat egiten zuela. Zuri oparitzen zizkizula hitz horiek.
‎Denek pentsatzen dute ez naizela maitatzeko gai. Nik uste dut zurekin maitemindu nintekeela.
‎Hainbestekoa da azalpen bakoitzean nabari zaizun pasioa... Nik uste dut pasioa dela bizitzaren gauzarik inportanteena.
‎Botererik eta dirurik gabeko mundu batean ondo bizi daitekeela pentsatzeko, fede inozo bat behar dela uste du ia mundu guztiak. Nik uste dudana da boterea eta dirua (modako izenondoak gehiturik," botere sendo egonkorra" eta" diru sendo egonkorra") dauden mundu batean ondo bizi daitekeela pentsatzeko, behar direla fede itsua, fede argia, fede izugarria, fede inozo ikaragarria, fede ikaragarri inozoa eta fede tonto xalo latza giza-izatearen ontasun eta onberatasun neurrigabeetan....
‎Baina halakoaz esan ohi dugu" ezin duela bere buruarekin", eta ezin baldin badu izango da bere buru hori indartsuegia delako eta, beraz, burutik ondoegi dabilelako, komeni baino hobeto. Nik uste dut giza hizkuntza bera daukagula zoratuta: ez dakit ondo edo gaizki dagoen, baina ikusten ari naizena da ezin duela bere buruarekin.
2009
‎Gustatuko litzaidake zure iritzia ezagutzea, Almike. Nik uste dut zintzoa izan nintzela; zuri gertatutakotik nik dakidana neure buruari azaltzen diodan bezalatsu azaltzen ahalegindu nintzen, behintzat, garan garan.
2010
‎Sentsazio bitxiak izan nituen. Nik uste dut lehen liburua gazte gazte argitaratzen dugunean ez garela zeharo kontzienteak izaten bakarka eta pribatutasunean idatzitakoa benetan publiko bihurtuko dela, etxeko intimitatean egindakoa jende guztiaren eskuetan jarriko dugula.
‎Irakurri bidali dizudan txostena eta esango didazu zerbait. Nik uste dut nire arrazonamendua nahikoa garbi dagoela. Eta eskatzen zaiguna ez da hainbeste.
‎Ba beharbada ez, garai hartan behintzat. Nik uste dut gaur ez lukeela Jesusek horrela hitz egingo, baina orduan halaxe hitz egitea zen beharrezkoena, kontsolagarriena, ebanjeliozkoena.
2011
‎–Hurrenkera horretan, Voget jauna. Nik uste dut hiltzaileak Alexandrarekin erabili zuen tresna txiki eta zorrotz bera erabili duela oraingoan, bigarren emakume honi lepoa mozteko. Eta ez pentsa hortzak mailua edo etxeko aliketak erabilita atera zizkionik, ez:
‎–Oso tresna txikia eta zorrotza erabili da hilketa honetan. Nik uste dut bisturi bat edo labana antzeko zerbait izan daitekeela. Ebakiaren itxura ikusita, edonork esango luke profesional batek egin duela, hain da garbia.
‎–Batzuk erreta hil zituzten, baina baita egosita, larrututa, zulatuta, zatituta... ere. Nik uste dut orain arte azaldutakoa mendi punta besterik ez dela: hildako gehiago izango dira, ehiztaria berehala harrapatzen ez baduzue.
‎–Gainera, jarraitu zuen Franek?, horrek ez du azaltzen zergatik hil zituen hiru emakume horiek. Nik uste dut Werfel gaixo bat zela: bere liburutegiak argi erakusten du obsesionatuta zegoela erlijioarekin.
‎Batzuetan laguntza eskatu izan diot nire ikerketetan, eta behin haren etxean egon nintzen. Nik uste dut ezkutatuko gaituela aldi baterako.
‎– Nik uste dut galdu ditugula.
‎Baina erlijiotik bakarrik al du berraurkikuntzaren itxaropenak zentzua eta plausibilitatea? Nik uste dut ezetz. Jainkoaren baitan sinesten ez duen arren berraurkikuntzaren posibilitatean sinesten duen jendea ezagutzen dut; espirituak ziurrenik bere izanguneak, bere jarraiguneak izango dituela diotenak.
Nik uste dut Eliza Katolikoak. Eliza Katoliko ofizialak behintzat. Akinoko Santo Tomasek Jainkoaren existentzia frogatzeko erabiltzen zituen argudioei lotuegia jarraitzen duela, neurri batean.
‎Eta bera zeinek egin zuen?" Kausalitatea behar baldin bada, eta den orok kausa bat behar baldin badu, zergatik asmatzen dugu gero kausarik behar ez duen norbait, Jainkoa? Nik uste dut ez dagoela Akinoko Santo Tomasen frogekin ibiltzerik.
‎Eta, horretaz gainera, edertasunean ageri zaigu; egin genitzakeen obra onetan, izadiaren arnasa eta antzaldatze miresgarrietan, izarren distiran. Nik uste dut hitzak ere Jainkoarengandik datozkigula, Izpiritu Arnasadunak igortzen dizkigunean; beraz, harrokeria eta hantustekeria handia da uste izatea hitzak, obra ederrak, intelektoaren emaitza hutsa direla.
Nik uste dut Jainkoak mundu honetan gure bitartez egiten duela, eta haren nahiaren arabera jokatzea, mundu honetako aberastasun eta baliabideak antolatuz, gizakiaren errespontsabilitatea dela. Horretarako dugu adimena, horretarako ditugu zentzu morala eta ongiaren eta gaizkiaren diszernimendua.
Nik uste dut gaurko gizarteak errespetu mota batzuen beldurra daukala; gaurko gizartea, nik ezagutzen dudan eran, oso irrespetuosoa da, baina, gainera, askotan gauzak gehiegi kuestionatu gabe. Gaurko gizarteak oso gauza gutxi errespetatzen ditu:
‎Irakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa litzateke. Nik uste dut neroni agrafoa izatea eraman nezakeela; besteren hitz idatzietan bizitzea guztiz beharrezkoa dut. Gainera, liburuak fisikoki izugarri gustatzen zaizkit; alasetan begiratzea, eskuen artean erabiltzea.
Nik uste dut poesia, neurri handi batean, arren bat dela, eskari bat dela, otoitz bat bezala dela, eta otoitz hori izan daiteke otoitz baikorra, liluratua, pozezkoa, bizitzaren edertasunari buruzko otoitza, otoitza izan daiteke ilunari, otoitz etsiperatua, otoitz zauritua, ilunari, tristurari... Eta gero otoitza izan daiteke Jainkoa deitzen dugun horri ere, hori dena bere baitan bilbatuko lukeen izaki misteriotsu horri, Jainkoari.
Nik uste dut liburu honek baduela batez ere bizitzaren zama, bizitzaren pisua, eta gero badituela gogoetak, pentsamenduak. Nik liburu honetan asko pentsatutako gaiak idatzi ditut, ez naiz etorri inprobisatzera edo probatzera ze ateratzen zaidan, ez.
‎Guk genituen egitasmoak eta ametsak, edo nahiak, edo desioak? Nik uste dut hasieratik zeudela desziurrean hor deslaian. Zerbait esplikatu nahi dugunean, arrazionalizatzeko joera dugu eta esplikazio pixka bat ulergarriak eta pixka bat soziologikoak emateko joera:
‎Eta honela erantzungo nioke: Nik uste dut eskubide osoa dudala gudu kantuetan dabiltzan horiei esateko gudu kantuen garaiak bukatu zirela, behintzat beraiek ulertzen dituzten moduan. Gainera, esaten dutenez, egiten ari diren hori gure izenean ari dira egiten.
Nik uste dut ezin daitezkeela bereizi gorputza eta izpiritua. Azken finean, badago esaldi bat Ebanjelioan uste dut:
‎oso sakon lotu gintuen, eta maitasunaren ikuspegi berriak zabaldu zizkigun. Nik uste dut sufrimenduaren esperientzia dela gizatasunaren giltza.
Nik uste dut pertsonak sentiberatasuna eta hunkikortasuna behar dituela, izadiari buruz, gizadiari buruz, hurkoari buruz, bere lurraldeari buruz, aberriari buruz, eta hori ez baldin badaukazu, gaineko osagarriak ez dira soberan, baina ez dira nahikoak. Bada oso jende jantzia buruz, bada jendea kontzeptualki oso ondo armatua bizi dena mundu honetan, argudioekin bizitzen dena, eta bada jendea, meritu handikoa, beste esparru batzuetan kokatua bizi dena.
‎Saiatzen naiz lagunekin leiala izaten, baina ez naiz beti izaten, ez dut beti lortzen eta horrek pena handia ematen dit. Nik uste dut mundu honetan egin daitekeen bekaturik handiena, eta nik egin dut, da desleialtasunarena.
‎Denok baitugu inperfekzioa, akatsa, eskasia; denok baitugu, lehen edo geroago, arlo honetan edo hartan, besteen beharra. Nik uste dut Mendiko Irakaspena irakurri genukeela berriro (Mateoren ebanjelioan).
Nik uste dut fede erlijiosoa, niretzat behintzat, eta jende askorentzat, ez dela ez arrazionalki ez psikologikoki ziurtasun bat," ni ziur nago, ni sinestuna naizela, eta Jainkoa badela eta ni ziur nago". Ez, nik ziurtasun hori ez daukat eta gainera uste dut ziurtasun hori izatea oso zaila dela.
‎" Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz". Baina nik hori aldatuko nuke, beste aforismo batekin, eta izango litzateke," sufritzen dut, ilunpean bizi naiz, beraz existitzen naiz." Nik uste dut bizitzak sufrimendu asko duela eta dakarrela. Eta ilunpearen zera hori, ilunpetan egotearen sentsazio hori nik askotan izan dut.
‎Kantatzen hastean bakarrik hasi nintzen" norbait" izaten. Nik uste dut funtsean tipo bakarti bat nintzela, soldadutzara joan eta Lourdesekin nobio jarri nintzen arte.
Nik uste dut batez ere formalki eta baliabideen aldetik aldatu dela egoera. Egun gauza ezberdinak egiten dira, eta badago jende trebea musikan.
‎Gu kantatzen hasi ginenean, esaten da gazteria etortzen zela trumilka, baina hori ere ez da egia. Nik uste dut gazte jendea etortzen zela, baina gazte jendea baino gehiago etortzen zen jende heldua, jende heldu kontzientziatua, abertzale jendea. Eta gazteria ba poliki poliki etortzen joaten zen, baina ez orain gazteriak zenbait esparrutan duen protagonismoarekin.
‎Nola dakigu hori dela Jainkoaren nahia? Nik uste dut Jainkoak, arrazoidunak eta sentimendudunak egin gintuela, eta horrela, korresponsableak garela bizitzarekiko eluzidazioei dagozkien erabakietan ere.
‎Zer gertatzen da hemen? Nik uste dut funtsean hemen krisi bat dagoela gure baitan, Euskal Herriaren barruan zer esanik ez, baina baita ere Euskal Herriko atal, beno, nazionalista deitzen den horren barruan, krisi bat dago. Definizio krisi bat, etorkizunari buruz definitu beharra.
‎Non zeudek erruak?". Nik uste dut, eta hau beharbada asko esatea izango da, baina esan behar dut, hasi garenez gero esan behar dut. Hemen bi arazo daude, oso gogorrak, euskaldunentzat bereziki, eta lehenago ere hau aipatu izan dut elkarrizketetan:
‎Poesiari dagokionez, nik uste dut azken hiru liburuetan nitaratu naizela batez ere, horietan sakondu dudala nire izatean eta nire pentsamenduan, nire barne egitura moral eta psikologikoan; horien aurreko liburuetan pixka bat galduago ibili nintzen. Nik uste dut poeta gisa Zentzu antzaldatuen poemategian hasi nintzela ni izaten, literaturan batzuetan egiten ditugun piruetak eta itxurakeriak alde batera utzita. Pentsatzen dut horrek heldutasun pertsonal batekin zerikusia izango duela.
‎Platonek dioenez, zerbait deskubritzen dugunean hori lehenago ere bagenekielako irudipena izaten dugu; zerbait hori, geu ohartu gabe, geure baitan gordea genuelako irudipena. Nik uste dut gure baitan badaudela horrelako ondareak, eta askotan irakurtzen dugunetik argitzen zaizkigula bizitzari buruzko gure ikuspuntuak.
‎Poesian nik ez dakit mintzatu daitekeen gaiaz. Nik uste dut gaiaz baino gehiago giroaz hitz egin behar dela. Ni azken urteotako poesian saiatzen naiz nire barruan daramatzadan gauzarik garrantzitsuenak azaltzen.
‎Hor gizonaren bizitza zama izugarri bat bezala agertzen da, Sisiforen harria bezalakoa, eta, gainera, Jainkoaren interbentziorik gabe, baizik eta destino beltzaren interbentzio bat bezala. Nik uste dut kanta hori garai hartako nireetan adierazgarriena dela.
‎Ni urte askoan agnostikoa izan naiz, eta egia da materialista izan nintzela. Nik uste dut pertsona, aberea eta dena, materiaren eboluzioaren ondorioa dela, eta" Izarren hautsa" kantan, adibidez, hori esaten dut. Materialki hori besterik ez gara, eta, alde horretatik, materialista sentitzen naiz eta materialista naiz.
Nik uste dut, gaur egun jendeak gehiago dakiela, kultura gehiago dago, erreferentzia gehiago ditu, nik uste dut jendea gehiago kokatzen dela bere esparru propioetan gure denboretan baino, bere esparru propioetan bakoitza: bere gustuak, bere sentsibilitateari legozkiokeen emaitzak, bai irakurketa munduan, bai musika munduan, bai arte munduan...
‎Gaur egun aukera handiak ditugu geure arazoak konpontzeko, eta oso erraza eta komodoa da kulpak kanpokoei botatzen segitzea, abertzaleok askotan egin dugun bezala. Nik uste dut Euskal Herri sufritu eta martirizatuaren historia errebisatu behar dela, ideologikoki eta historikoki, eta eduki sozial eta ekonomikoak berriz ere begiratu liratekeela.
2012
‎Zergatik ez diozu deitzen eta berarekin hitz egiten? Nik uste dut horrekin nahikoa izan litekeela.
‎Zurekin oroitu naiz, bereziki, Nafarroan Plan de Promoción Industrial dela-eta 1964tik hasi den aro berriagatik. Nik uste dut, kimika gaietan aditua zarenez gero, lan handia egin dezakezula geroari begira, batik bat belaunaldi gazteen formakuntzaren esparruan. Industriaren garapenerako, eskulan gaitua behar izango da aurrerantzean eta, horretarako, ezinbestekoa gertatuko da hezkuntzaren ekarpena.
‎Hain zaila ote da ba zoriontsu izatea? Nik uste dut Errota Berrik baduela halako zera bat, lasaigarria gertatzen dena. Neure betiko ametsa izan zen etxetxo bat ibai ertzean, gauez esnatzea, neure ohean, epelean eta uraren murmurioa entzutea.
‎Urduritasun keinu hura, sorbaldak, artean meheak, jasotze hura, bat batean izuturik, zaldi gaztea zigorraren puntarekin ukitu orduko izutzen den bezala! Nik uste dut, horrela deitzen bazion, haserre aurpegi hura ikustearren eta obeditzen ziola egiaztatzeak ematen zion atseginagatik egiten zuela. Ikusi nuen bezain laster oroitu nintzen neure ametsaz.
2018
‎– Nik uste dudana da joan zen asteko banku lapurretako dirua daukazula zuk karpeta horren barruan!
‎–Gehienek uste dutenaren kontra, nire iritzian, joera kriminalek ez dute zer ikusirik ez deabruaren eraginarekin, ez eta herentziazko gaixotasunekin ere. Nik uste dut jarrera horien sustraietan beti izaten dela traumaren bat, haurtzaroan edo, beranduenez, nerabezaroan gertatutakoa.
2019
‎Gure aitak esaten du Bortiz turista abenturazaleentzat dela, ziurgabetasunari beldurrik ez dion jendearentzat. Nik uste dut Bortiz erretiro gunea dela, beren eguneroko bizi  tzan tristurarako astirik ez duten pertsonentzat; horregatik gordeta edukitzen dute leku honetara, malenkonia hain ederki kokatua dagoen eszenatoki honetara etorri arte. Euri  tan, gogoeta goibelenekin zeure burua oinazetuz, ibilaldi luzeak egitea gustatzen zaien horietakoa bazara, hauxe duzu lekua.
‎Eli eta bere neskato inozoen lagun taldea jolas ordu guztian ibili ziren guri mokoka, marimutil deituz eta eskutadaka hartxintxar jaurtiz. " Nik uste dut nobiak direla", esan zuen Elik kasurik ez geniela egiten ikustean. Aneri heldu eta belarrira hitz magikoak esan nizkion Eliren aurka oldartu ez zedin:
‎Zaila da... Nik uste dut hitz egingo nukeela berarekin. Jakin min handia edukiko nuke, uste dut.
‎Ez dakit. Nik uste dut denok merezi dugula bigarren aukera bat.
‎Gure plana leiho batetik sartu eta pozoia Eliren janarian injektatzea zen, baina bietan ere atzera egin genuen, nik, Basagoititarren lorategian libre ibiltzen zen zakurtzarrari beldurra niolako aitzakiarekin, Anek, leiho guztiak itxita zeudela eta kanpotik zabaltzea ezinezkoa zelako aitzakiarekin. Nik uste dut sekretuan biok ere hauxe nahi genuela: Elik atea zabaltzea eta barrura sar gintezen gonbidatzea, Anek halako etxe bat barrutik nolakoa ote zen ikusteko irrikatzen zegoelako eta nik, neure barnean, Eli gure laguna izatea nahi nuelako.
‎– Nik uste dut, Alizia, zeure buruarekin zaudela haserre.
‎Amatasuna etengabeko murmurioa da emakumeon bizitzan, Nik uste dut batzuek ozenago entzuten dutela murmurio hori edo beren gorputzez jabetzen uzten diotela.
Nik uste dut amak ez duela erreparatu koadroetan ageri diren xehetasun txikietan. Xehetasun arraroak dira; txakur belarriak, adibidez, edo ahuntz apatxak gizonezkoen gainean edo orein adarrak, buru gainetik aldaxka artean diskrezioz nahasturik.
2020
Nik uste dut ondo dagoela, esaten du Mariannek.
Nik uste dut pertsonak bi motor edo bi eragile dituela, bat, bihotza, sentimendua; bestea, adimena edo intelektua?, eta bi motor horien bitartez sentitzen eta pentsatzen dugula eta obratzen dugula. Baina horiek bere aldetik badituzte bi sustentarri edo bi zutabe.
‎" Saiatzen naiz lagunekin leiala izaten, baina ez naiz beti izaten, ez dut beti lortzen eta horrek pena handia ematen dit. Nik uste dut mundu honetan egin daitekeen bekaturik handiena, eta nik egin dut, da desleialtasunarena.
‎Hor gizonaren bizitza zama izugarri bat bezala agertzen da, Sisiforen harria bezalakoa, eta, gainera, Jainkoaren interbentziorik gabe, baizik eta destino beltzaren interbentzio bat bezala. Nik uste dut kanta hori garai hartako nireetan adierazgarriena dela, eta egunen batean berriz ere kantatzeko asmoa daukat.
2021
‎– Nik uste dut ez duela baserria erre nahi izan, bazekien suhiltzaileak arin etorriko zirela. Baina, hala ere, uste dut zelai honetan zegoena erre nahi zuela.
‎horixe esan nahi diat. ✳ Nik uste dut hitzegin... pentsatu genukeela... " zabalik".
‎Etze  gok gaizki pentsatua. ‣ Nik uste dut norberak aukeratu behar duela bere egia. ■Nola da hori?
‎‣ Eztago gaizki. ✳ Nik uste dut kausaren zera hori... kausa bera ipuin bat dela, eta zer esanik ez" kausa bakarra". Gauza self evident eta tribialetatik kanpora ari naiz, e?!
‎✳ Nahi duana, bai. Nik uste dut, euskarara etorrita... nunbait irakurri dut hau, e?!... nik ere uste dut zergatik, edo zergaitik?
‎‣ Eta zeini ez? Nik uste dut honek bizi guztirako zauriak utziko dizkigula... eta utzi dizkigula. Eta ze esanik ez haurrei, eta ze esanik ez zaharrei, eta ze esanik ez...
‎‣ Bai, hemen mundu guztiak ikusten duena biruxa duk... airean nola dabilen, gauzetan nola dagoen... hara bestea! ✳ Nik uste dut herriak kalera atera behar lukeela oihukatzera" biruxa ikusi nahi dugu!", edo" erakutsi biruxa herriari!" ‣ Eta ikusi ezean, erakutsi ezean," ez, ez, ez: herriak eztu sinetsiko"?
‎mila alderik eztago. ■Nik uste dut ezin litekeela... eztut esaten pederastia eta umeen asunto honegatik... nere ustez, ezin liteke horren modu ideologizatuan hitzegin, ze pandemia baten erdian gaude, jende asko ari da hiltzen... ✳" Modu ideologizatuan" jarduten duenik baldin badago hemen, hori boterea duk, ze" pandemia" bat baldin bada hau, hori hala duk hitzekin nahi dutena egiten dutelako, eta gauzekin ere hortxe nunbait.
‎Ume gaiztoen pare direla agian? ‣ Nik uste dut hori ematen dutela aditzera: " ezkara onak, zintzoak, zuzenak...", baina, berez, barru barrutik senti  tzen dutena da ume tontoak direla.
‎✳ Eee... ez. Nik uste dudana da bakardadeak, bakartzeak... badaukala zentzu politiko bat, zentzu politiko zapaltzaile bat. ■Pufa!
2022
‎–Ez dakit, esan zuen O. Connor jaunak, duda eginez, zigarro paperak eta tabakoa ateratzen zituela?. Nik uste dut Joe Hynes gizon zuzena dela. Eta abila da, gainera, lumarekin.
‎–Nik neure teoria dut horretaz, esan zuen?. Nik uste dut... kasu berezi horietako bat zela... Baina zail da esaten...
‎Janari dendaren ondo ondoan jarri zuen gustatu zitzaidala esan niona, zumezko saski batean limak zeudena. Nik uste dut, jauna, desenkusa bezala egin zuela hori, baina nik ez nuen nahi denen aurrean salatu gintuen baten desenkusarik. Haren etxera gerturatu nintzen koadroa besapean hartuta, pisatzen zuen guztiarekin, eta esfortzuak eta eguzkiak izerdiarazi egiten ninduten.
‎Aitak, sinesten zuen munduaren amaieran, eta mundua akabatu egin zen harentzat. Nik uste dudana da gure aita etxeko atean hila beste seinale bat gehiago zela, erakusten zuena ezetz, ezetz, ezetz, nire bizitza ez dagoela hemen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia