2015
|
|
Jaunak bere ikasleei esan ziena aipatzen dute, hau da, hobe zela haientzat Bera joatea.
|
Nik
ezin dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion.
|
|
Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki.
|
Nik
ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
|
|
ez penarik izan, Nik liburu bizia emango dizut-eta.
|
Nik
ezin nuen ulertu zergatik esan zitzaidan hau, oraindik ez bainuen izaten ikuskaririk. Geroago, handik oso egun gutxira ulertu nuen ongi; izan ere, hain gauza ugari izanik gogoeta egiteko eta aurrean ikusten nuenera neure burua biltzeko, eta Jaunak era askotara ni eskolatzeko hain maitasun handia niri izanik, liburuen behar gutxi nuen edota ia batere ez; Haren Maiestatea izan da egiak ikusi ditudan benetako liburua.
|
|
ez du ezer ateratzen.
|
Nik
ezin dut hau ulertu!
|
|
Asko ikasi gabeek esaten zidaten graziagatik zegoela soilik.
|
Nik
ezin nuen sinetsi hori; diodanez, presente zegoela uste nuelako, eta horrela penaz nenbilen. Domingo santu aintzatsuaren Ordenako jakintsu handi batek atera ninduen zalantza honetatik, presente zegoela esan baitzidan, eta nola komunikatzen zen gurekin; horrek asko poztu ninduen.
|
|
Behin, Trinitate egunez, monasterio batean koruan nengoela eta liluramenduan, deabruek aingeruen aurka egin zuten borroka latz bat ikusi nuen.
|
Nik
ezin nuen ulertu zer esan nahi zuen ikuskari hark. Hamabost egun baino lehen ongi ulertu zen otoitzeko jendearen eta halakoak ez ziren askoren artean gertatu zen iskanbila batean, eta kalte handia etorri zen hura izan zen etxera; luze iraun zuen iskanbila izan zen eta ezinegon handia sortu zuena.
|
|
10
|
Nik
ezin nuen eraman hori, Jainkoaren Elizan on handia egingo zuela iruditzen zitzaidalako, eta, beraz, orain duen kargua izan zezala nahi nuen; hala ere, gotzain aulkia eman ziotenean, gero berak esan zidanez, ezinegon handi handia izan nuen, zama oso astunaz ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan, eta ezin nuen neure burua baliarazi ezta baretu ere, eta gure Jaunari gomendatzera joan nintzen korura.... Haren Maiestateak baretu ninduen berehala, bere zerbitzu handirako izango zela esan baitzidan, eta halaxe dela dirudi.
|
|
Orduan, uste dut, itzul gintezela nahi zuela.
|
Nik
ezin nuen hori eraman, gogoratzen nintzenean bere izenean ahaleginak egiteko esan zidala Jaunak, eta hain ziur nengoen egingo zela, non ia ez baitzidan ezerk saminik ematen. Aita probintzialak ematen zidan soilik, eta bihotzez sentitzen nuen hura gurekin etorri izana, haren lagunek egingo ziguten probetxuaz ezjakinean banengo bezala, gero esango dudanez.
|
|
Entzun nituen hitzek kontrakotasun handia ematen zuten aditzera.
|
Nik
ezin nuen jakin norengandik ez nondik; izan ere, Katalina Tolosa andreak idatzi zidan ziur zeukala etxea, bera bizi zena, etxe sartzea egiteko; hiria prest zegoen. Artzapezpikua ere bai.
|
|
3
|
Nik
ezin dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
|
|
3 Joan Ovalle jauna eta Gonzalo Ovalle jauna direla, esan didate, monasterioari kale tarte bat ematearen aurka daudenak.
|
Nik
ezin dut sinetsi. Ez nuke nahi teman has gaitezen, emakumeekin gaizki ematen baitu, horretarako motiboak egon arren, eta kalte handia egingo lioke jaun horien izen onari, batez ere nire gauza izanik, are gehiago haiek jakinaren gainean ez dutela motiborik eman sinesten dudanean, beraien xalotasunak gaitz egiten ez badie behintzat.
|
|
gauza handietan garaile irteten.
|
Nik
ezin izan dut probarik egin gauza handietan, egundo ez dudalako entzun nire aurkako hain gauza txarrik, oraindik labur geratzen zirela ikusten ez nuenik; izan ere, zehazki gauza haietan izan ez arren, beste askotan Jainkoa iraindua nuen, eta haiek ez aipatzeaz nahiko egin zutelakoan nengoen, eta beti ere poz handiagoa hartzen dut besteek nitaz ez direnak esaten dituztenean, direnak esaten dituzte...
|