Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2002
‎Era horretako erakundeak oso garrantzitsuak dira gure inguruko herrietan. Horren adibide argia dira CNRS Frantzian, CSIC Espainian, NERC eta horren parekoak Britainia Handian eta Max Planck Institutua Alemanian. Euskal Herrian ez dugu horren parekorik, eta horrek berebiziko ondorioak izan ditzake hain garrantzitsua den estrategiazko ikerketaren alorrean.
2006
Horren adibide argiak hauexek ditugu: epaiaren ezarpen ezberdina, hau da, isunak eta zigor ezberdinak estatusaren arabera; klase sozialak irizpide harturik, merkataritzako jarduera desberdinak; eta, mendien jabego eta ustiapenaren inguruan ere, maila ezberdinak326.
‎Aski da, munduan den ideia on bat ikusi, gurera ekarri, kodea itzuli eta egokitzeko. Horren adibide argia da Arrasateko mutil gazte batek euskaratu eta komunitateak aberastu duen zabaldu.com albisteak iragarri eta zabaltzeko tresna. Ingelesez eta mundu mailan oso ezaguna den digg.com horren pareko, espainieraz sortutako meneame.net kodearekin egina.
2007
‎Orain dela urte batzuk jarri ziren martxan birziklatzen diharduten zabor biltegi horiek, eta urteak joan ahala, gizartea euren eginkizunaren garrantziaz ohartu da. Horren adibide argia dugu Durangoko Garbigunea, zeinak, urtetik urtera, geroago eta jende gehiagoren preminak asetzen dituen.Aitatzekoa da sortzen diren zakar, egur eta plastiko kantitateak. Azken hiru hilabeteetako kopurua kontuan hartu barik, 1.253.250 kilogramo dira, aurtengo urtean zehar, Durangoko Garbigunean batu direnak.
‎Tratu desberdin guztiak ez dira bereizkeriazkoak modu automatikoan, arrazoi objektibo eta arrazoizkoak oinarri dituztenean baino ez. Horren adibide argia tributu legerian ikus dezakegu, berdintasunaren kontzeptu formala gainditu zuen lehenengoetarikoa izan baitzen. Legeria horrek hartzaileen artean bereizketa egin zuen, bakoitzaren egoera eta ekonomia ahalbidearen arabera, eta modu desberdinean hartu zituen egoera desberdinean zeudenak, esaterako zergetan gehikortasun printzipioa aplikatzerakoan, EKren 31.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro azpimarratu duen moduan (uztailaren 20ko 27/ 1981 KAE; otsailaren 20ko 45/ 1989 KAE; otsailaren 15eko 47/ 2001 KAE; urriaren 29ko 212/ 2001 KAE).
2008
‎Are gehiago, dispositibo batzuk Windowserako baino ez daude pentsatuta, eta ezin dira Linuxerako erabili, edo erabilteko arazo franko ematen dute. Horren adibide argia WinModem izeneko modemak ditugu, Windowspean erabiltzeko pentsatuta daudenak.
2009
‎Egun, ordea, sarean nago, eta blogosferaren zati sentitzen naiz. Horren adibiderik argienak nire blog pertsonala eta Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian eramaten dudan" Euskaraz nabigatzen" tailerra dira.
‎Iturriak garbitzeko auzolanari lotuta ageri da iturburuak garbitzeko egiten zen beharra. Horren adibide argiena Jatako gailurreko Udola aldeko iturburuena litzateke. Haize iharreko egun sargoritsuetan ardiak Udolara igotzen zirenez edatera, eta Plentziara zihoazen uren iturburuetako bat zenez, urtero igotzen ziren Marutxeaga edo Basordaportu auzokoak, iturburuetatik sasiak kentzera.
‎Google enpresak etengabe gaineratzen ditu zerbitzu berriak sarean. Horren adibidea argia da ostiralean Bilboko egoitzan egin den aurkezpena.
‎Lehenari dagokionez, oro har landa garapen planen efektuak azpisketore honetan eskasak izan dira ingurumenaren alderditik, nahiz eta basoen funtzio ekologikoa behin eta berriro goraipatu izan den. Horren adibide argia dugu, aipatu bezala, denboraldian basoen ingurumen funtzioak barneratzera zuzendutako neurriak aplikatu ere ez direla egin. Horrez gain, nekazaritza lurren basotzeari dagokionez, ekimen hau EAEn zenbait hamarkada lehenago gertatu zen, eta ez dirudi neurri hauek, berandu ailegatzeaz gain, aldaketa nabarmenik sor dezaketenik lurraren erabileran ezta ingurumen orekan ere (Ruiz Urrestarazu, 1999).
2010
‎Honek guztiak eragin negatibo argia izan du tokiko biztanleriarenikuspuntutik. Horren adibide argia dira 90eko hamarkadan Europako herrialdebatzuetan, besteak beste, Frantzian, Finlandian eta Erresuma Batuan, sortutako gatazka ugariak, zeinek epaiketa prozesu neketsuak eta Sarearen ezarpenean atzerapenak ekarri dituzten (Paavola et al., 2009).
2012
‎Estatuek eta gobernuek egiten dute presioa gehienetan, baina talde politiko fanatikoek ere abokatuen kontrako jazarpena erabiltzen dute hainbat herrialdetan. Horren adibide argiak dira Kolonbia eta Filipinak. Han, gobernuek ez diete inolako babesik ematen abokatuen jarduerei, eta ez dute lan handirik egiten adierazpen askatasuna eta halako eskubideak bermatzeko ere.
‎Kontakizun askotan, benetan gertatuak fantasia bitxienekin nahastu zituen. Horren adibide argia da The Narrative of Arthur Gordon Pym (1838, Arthur Gordon Pym en kontakizuna), Melvilleren Moby Dick en aurrekaritzat hartzen dena; orobat nahasten ditu fantasia eta errealitatea, fantasia nagusitzen da, jakina, bilduma honetako «Maelström» ederrak.
‎Kasu horietan, paketeen iragazki lanak egiten dituzte, hau da, sare mailan lan egiten dute. Horren adibide argiena iptables aplikazioa erabiltzea da.
2013
‎Bai, herrialde askotan badago arriskua indar faxistek krisia euren mesedetan erabiltzeko, xenofobia sustatzeko. Horren adibide argia da Greziako Egunsenti Urrekara: alderdi nazia da, esplizituki.
‎Zenbait kasutan, pretoreak ulertzen zuen alderdiek elkarrekiko betebeharrak zituztela, bien artean egindako hitzarmenaren ondorioz. Horren adibiderik argiena, beharbada, ondasunak saltzeko hitzarmena zen. Behin alderdiek baldintzarik gabe salmenta hitzartu eta gero, hau da, saltzaileak saldutako gauza ematea eta erosleak prezioa ordaintzea onartu eta gero, biek elkarrekiko betebeharrak bereganatzen zituzten.
‎Zuzenbide hori berez agertu zen filosofia eta literaturaren lan esanguratsuetan, Europa kristauaren kultura erkidearen zati gisa. Horren adibide argiak dira San Tomas Aquinokoaren Summa theologica eta Danteren Divina Commedia. Aquinokoak Aristotelesen printzipio filosofikoak hartu zituen oinarritzat, berarentzat hori zelako «filosofoa».
‎Kasu jakin batzuetan, elikagai batek sortzen dituen sentsazioak emozio bihurtzen dira Mekanismo hori asko zailtzen da, oroimenean erregistratutako sentsazioei buruzko informazioa guretzat egoera atseginekin lotuta dagoenean; izan ere, estimuluek egoera horiek eta emozioak sortzen dituzte. Horren adibiderik argiena haurtzaroko uneak gogorarazten dizkiguten estimuluak dira. Asko eta asko, giroan arroz esnearen kanelaren usain beroa aurkitzean, dagokion interpretazioa egiteaz gain («arroz esnea da, janaria da»), gure gurasoek edo aitona amonek etxean egiten zuten arroz esnearen oroigarria ahaztu egiten da.
2014
‎Harat jo dute babes bila ehunka milaka herritarrek Mosul Irakeko bigarren hiria jihadistek hartu ondoren, eta, orain, kurduen peshmerga segurtasun indarrak dira ISISen aurkako erresistentzia militar nagusia. Horren adibide argia da Kirkuk hiriaren kontrola hartu dutela peshmergek, ISISen etorrera dela-eta armadak alde egin ondoren. «Ezin genituen hiriko herritar kurduak [gehiengoa dira] eta petrolio putzuak babes gabe utzi muturreko militanteen eskuetan», adierazi du Jabal Yawar Peshmergen Ministerioko idazkari nagusiak, Kurdistango Rudaw hedabide taldeak bildu duenez.
‎Jakina denez, korrosioak erraz eragiten die metalei, behar bezala babesten ez badira. Horren adibide argiak dira burdina eta altzairu arruntak, azkarrago edo motelago, biak ala biak herdoiltzen edo ugertzen baitira. Korrosioa kezka iturri etengabea da metalekin lan egiten duten guztientzat.
‎Hiri, etxe zein barne espazio bakoitzak bere izateko arrazoiak dauzkala jakina da. Horren adibide argia hiri espazioa eta hirigintza ditugu. Historian zein munduan zehar azter daitezkeen hiri eredu guztiak garaian garaiko eta tokian tokiko gizarte eredu, kultura, botere egitura eta ekonomia mota konkretuei erantzuteko pentsatuak, eraikiak edota elementu horien izaeraren ondorioz sortuak izan dira, hau da, hirigintza eredu bakoitzak (hiri espazioaren erabilera, egituraketa eta banaketa kontuan izanik) logika eta giza behar konkretuei soluzioa eman izan die:
‎Kasu biak kontutan harturik, eta munduko herrialde guztiak, sexu lan mota ugari dagoela baieztatu daiteke, zalantza barik. Horren adibide argia dugu Filipinas.
2015
Horren adibiderik argienetakoa soja edariarena da: onura miragarriak egiten dituela esaten da batetik (gizentasuna sendatu edo bihotz hodietako gaixotasunak tratatu), eta kalteak dakartzala bestetik (tiroideetako minbizia, osteoporosia...).
‎Klima aldaketaren eraginez, hainbat leku ezberdin koloniza ditzakete era guztietako eltxoek, eta, hartara, garraiatzen dituzten mikroorganismoak hedatu. Horren adibide argia dugu West Nile birusa, zeina, hasieran, Ugandako West Nile barrutian bakarrik zen detektagarria baina egun munduko lurralde ezberdinetan aurki daitekeen (Estatu Batuetan, Frantzian, Grezian, Alemanian,). Culex generoko eltxo batek transmititzen du birus hori.
‎eta hilezkortasunaz hitz egitera ausartzen dira. Horren adibide argia Stanley Shostaken Becoming Immortal: Combining Cloning and Stem Cell Therapy liburua da (New York:
‎Washingtonek ez du arazorik batzuetan politika multilateral bat erabiltzeko, nahiz eta teoria unilateral bat defendatzen duen argi eta garbi. Horren adibide argia dira bultzatzen dituen nazioarteko arauak, haiek betetzen ez dituzten arren, gainerakoei exijitzen dizkiete.
‎Garbi geratu da aldaketa sozial eta aktibistaren zerbitzurako tresna bat direla ikus entzunezko dokumentalak eta dokumental interaktiboak, eta, ildo horretan, zabalkunde lanerako erabili dituzte aurreko paragrafoan aipaturiko eragileek (Moreno eta Gifreu, 2015). Horren adibide argia dira Munduko Medikuak erakundeak azken urteetan egindako lanak; esate baterako, La vie a sac lanean (2009), bakardadeak, gaixotasunak eta bazterkeriak jotako lau pertsonaren berri ematen dute, egunero modu batera edo bestera bizipoza aurkitzen dutela erakutsi nahian, eta, Les voyageurs web dokumentalean (2012), berriz, Maliko, Aljeriako eta Turkiako emigranteen berri dakarte.... Ildo berean, nabarmentzekoak dira bi dokumental hauek:
Horren adibide argia da Nafarroako Gobernuak Olaztiko Portland i magnesita ekoizpenean gasak arazteko teknikak ez erabiltzeko salbuespena ematea, teknika horiek ezartzeak zuen kostua gehiegizkoa zelako horrek ingurumenean zekarren onurarekin alderatuta.
2016
Horren adibide argia da Monty Hall en
‎Bere ondorengoek ere bide berari jarraituz, bazekiten edozein aukera aprobetxatu eta onartu behar zutela, nahiz eta jakin sionismoaren azken helburua zeharo desberdina izango zela. Horren adibide argiena Mandatu Britainiarraren agindupean, Israelgo Estatua sortu aurreko urteak izan ziren.
‎Abertzaletasun ezaren diskurtsoak funtzionatzen ez zuenean, traiziora jotzen zuten antisemitek. Horren adibide argiena Dreyfus kapitainaren kasua izan zen. 1894tik 1902 arte iraun zuen kasuak, eta Frantziako antisemitismo kasurik ezagunena bihurtu zen.
‎“Bizitza ez dago kaloriak kontatzeko egina”, esan du elikagai baten iragarki batek, eta horren osaera, gehienetan, ur hutsa da. Horren adibide argia da publizitate mezua urteetan zehar zentratu dela: energiaren eta kalorien inguruan, produktuaren kalitatea bigarren mailan utziz.
‎Batetik, ibarreko etxe hutsen kondaketa egin ondoan, nola berdinamizatu hori guzia, hots etxe hutsak bete eta biziarazi. Horren adibide argiena Valerie Larronde urepeldarrarena dugu: herri hortan hetsia zen ostatu bat apailatzen ari du, ondoko egunetan idekitzeko gisan.
2017
‎Bai, bada zerbait Zuberoan berezia dena. Horren adibide argia da Hau aldizkaria, nahiz ez diren zuberotarrak soilik idazten dutenak. Oraintxe egiten ditudan gauzetan gehien maite dudana da:
‎Hori egia denez, ez da ona gaixoa dagoen baino larriago sentitzea, horrek sendatzea zailtzen baitu. Horren adibide argi gisa okzitaniera aipatzen du. Adituek hain larri zegoela esaten zuten, non hiztunak piztu beharrean, hizkuntzaren desagerpena etsipenez onartzen joan ziren (Joly 2016).
‎Pribatizazio globala aurrera eramateko, erregulazio eta lege berriak sortu behar dira. Horren adibide argia da Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Trasatlantikoaren (TTIP) akordioa; hurrengo atalean aipatuko dugu hori, Europar Batasunari heltzen diogunean. Merkataritza libreko akordio hau Europar Batasunak eta Amerikako Estatu Batuek adostu dute.
‎Kontuen Ganberak udalaren jokamoldea gaitzetsi egin du, legez kanpokoa izan delakoan. Horren adibide argienetakoa da obren aurreproiektua, proiektua eta zuzendaritza hori guztia egin ondoren kontratatu zirela. Ondoren eginiko kontratuek legez kontrako jarduera bati babes juridikoa ematea zuten helburu, Udalak ez baitzituen errespetatu kontratazio publikoaren irizpide nagusiak:
‎Beraz, esango nuke, arrazoi ezberdinak tarteko, enpleguaren beheko postuetan eta gizartearen ertzetan dauden emakumeak feminismotik umezurtzago utzi ditugula. Horren adibide argia litzateke, Nola garatu ikuspegi feminista bat, non gizarte ezberdintasun eta bereizkeriak sorrarazten dituzten faktore guztiak maila berean uztartuta gelditzen diren: generoa, heteroaraua, klasea, etnia arraza, hizkuntza, adina...?
‎Gimnasia erritmikoa urtez urte indartzen dabilen kirola da. Horren adibide argi bat Zaldibarren ikusi daiteke. 2015ean Olazarmendi kluba sortu zuten.
2018
‎Testuartekotasunaren erabilera Arestiren testu gehienetan semantikoa da, konnotatiboa; bere helburua hitzen esanahia hedatzea da, eta, irakurlearen testu ezagutzan oinarrituz, beste testu haren dohainak bereganatuz, hitzek helaraz lezaketen mezua aberastea edota garaiko egoera soziopolitikoan esan ez daitezkeenak iradokitzea. Horren adibide argia dugu" Eskribitzen badaustazu" poema, 1967ko zentsuraren langa gainditu zuen testuen artean dagoena. Euskarazko poemaren izenburuak XX. mende hasieran Espainia osoan oso ezaguna zen kopla baten hasieraz baliatzen da:
2019
‎Hori, errefuxiatuen etorrerarekin lotu izan da diskurtso mediatiko eta politikoetan. Horren adibide argia da, besteak beste, Alemanian Angela Merkelek adierazitakoa, zeinak, Europan mugak irekitzearen ondorioz, errefuxiatuen fluxu bat gertatu eta terroristen kontrabando bat egon zela adierazi zuen (Saavedra, 2016). Espainiako politikarien artean ere, Percival Manglano Partidu Popularreko aurreko ekonomia sailburuaren tweet a gogora dezakegu, non Berlineko atentatu terroristaren egilea errefuxiatu pakistandar bat izan zela idazten zuen (González, 2016).
‎Eta, batzuetan, nota sinple batzuk jota, geure buruan betiko geratuko diren erritmoak sortzea lortzen dute. Horren adibide argia: Queen taldeak eta David Bowiek elkarrekin egindako Under Pressure abestia, 2 nota nahiko izan zituena mitiko bilakatzeko.
‎nola egin behar du bultza Durangok beste erakundeek artatzen ez dituzten beharrei erantzuteko. Horren adibide argi bat gizarte larrialdiko etxebizitzen eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumezkoei ostatu emateko etxeen zerbitzua da. Bederatzi dauzkagu, eta horiekin Durangaldeko eskualde osoa artatu behar dugu.
2020
Horren adibide argia eskaintzen du, nazioarteko politikan, Palestinak; estatu independentea aldarrikatu zuen 1988 urtean, eta urtea amaitu aurretik, nazioarteko komunitatean estatu ugarik onartu egin zuen estatu jaioberria; estatu ugarik bai, baina ez Israelek, palestinarrak azpiratuta mantentzen dituen estatu sionistak, hain zuzen ere. Horregatik, estatus apalagoa onartzera behartu zuten 1993 urtean, Nazio Aginte Palestinarra deitua.
‎Horrela transmititzen da zientzia ona eta txarra. Horren adibide argia da dieta paleoa (historiaurreko elikagaietara itzultzea helburu duena, hau da, frutak, fruitu lehorrak, haziak, haragi gihartsuak eta arraina). Ez dago ebidentzia zientifikorik ohiko tratamendu dietetikoak baino hobea dela frogatzen duenik, baina komunitate birtual jarraitzaileen bidez zabaldu da, eta ia zalantzan jarri gabe ugaritu ahal izan diren negozioak ireki dira.
‎Azken urteotan, Hego Koreako zinema nazioarteko jaialdi guztietan erakusten dute, eta zinema garaikidearen erreferente ere bihurtu da. Horren adibiderik argiena da Bong Joon Ho ren Parasite azken filmak zer oihartzun lortu duen mundu osoan; hala ere, oraindik, herrialde hartako zinemagintza klasikoa ezezaguna da Mendebaldeko herrialdeetan.
‎Baina etxekoak hobeto aritu ziren erasoan, eta batez ere, ez zuten kale egin une erabakigarrietan. Horren adibiderik argiena dira Baskoniako jokalariek egindako azkeneko erasoak, minutu eta erdi eskas falta zela eta 65na berdinduta zirela: Henryk, Xengeliak eta Shieldsek jaurtiketa bana huts egin zuten, eta Stauskasek eta Henryk baloi bana galdu zuten—frantziarrak sei galdu zituen— Zaila da horren gaizki jokatzea lehia amaiera bat.
‎Baina Europar Batasunaren erantzuna ohikoa izan da, ez-ohiko mozorrotu badu ere. Horren adibiderik argiena Europar Batzordeak aurkeztutako Next Generation Europe (NGEU) programa da, hurrengo urteetan Europako herrialdeen eskuetan 750.000 milioi euro jarriko duena: 390.000 milioi transferentzietan eta 360.000 milioi maileguetan.
‎Izan ere, asko eta sakon, zirtolari eta zorrotz dabiltza antzerkian hainbat egile dramaturgiagintzan, baina orain arte gutxi izan dira liburura iritsi direnak. Horren adibide argia izan daiteke Galder Perez.
‎Eredu honen arabera, familien eginkizuna senideen zaintzaz eta ongizateaz arduratzea da, hortaz, de facto zaintza zerbitzu publikorik ez da garatuko eta laguntzak ematekotan, etxe barruan familiako kide bat kontratatzea edo merkatuaren bitartez pertsona bat kontratatzea sustatuko da. Horren adibide argia dugu 39/ 2006ko Legea, “Dependentzia Legea” izenez ezaguna. Italiarrek, beraz, doppia presenza egoera ongizate eredu familistetako errealitate gisa deskribatu zuten.
Horren adibide argia Madrilgo Bustarviejoko destakamentu penalean topa daiteke, arkeologikoki aztertua izan dena (Falquina et al., 2010). Mota horretako zigor dispositiboek errepresio frankistaren kate tekno operatiboen azken katebegia osatzen zuten.
2021
‎Literatura irakurria aski zabaldua dago egun, mundu anglo saxoian nabarmenki, baina baita Espainiako zein Frantziako estatuetan ere. Horren adibide argia da Audible plataforma estatubatuarra, esaterako. Joan den mendearen azken urteetan sortua, 2008an Amazon erraldoiak erosi zuen 300 milioi dolarren truke.
‎Administrazio publikoa egitura konplexua dela zehazten du eta, horrez gain, egitasmoak aurrera eramateko ikuspuntu eta estrategia desberdinak daudela argitzen du. Horren adibide argi bat eskaintzen du:
‎Eta, gizarteak bere isla hezkuntzan duen heinean, gertatzen den ia edozein aldaketa sozial, garrantzitsuenak, bederen, hezkuntzan ere proiektatzen dira. Horren adibide argia 2020 eta 2021 urteetan SARS CoV aren COVID a edo Koronabirusa osasun larrialdiak sortutako egoera da, baita horrek alorreko profesionalak ikaskuntzaeta irakaskuntza prozesuak birpentsatzera2 nola eraman dituen ere. Izan ere, pandemiak gizartean izandako beste zenbait aldaketa baino gehiago aldatu du, edota aldatzeko atakan jarri du, behinik behin, hezkuntza azken hamarkadetan Euskal Herrian.
‎Ez bakarrik lehen ezagutzen ez genituen inportazioko elikagai gehiago daudelako, hala nola juka, kirtena edo baita aguakatea ere, baita “bizitza osoko” barazkien artean barietate ugari daudelako ere, hala nola mertxikak, aranak edo kalabazak, non ezaugarri desberdinen artean aukera baitezakegu: kolorea, tamaina, zaporea, etab. Hori gertatzen da ekoizleak saiatzen direlako gure gustuak eta eskaerak asetzen dituzten ezaugarriak dituzten landare barietate berriak garatzen —eta, azken batean, irabaziak saldu eta lortzeko, enpresa ororen helburua— Horren adibiderik argiena, agian, pipitarik gabeko sandia da, urte gutxiren buruan tradiziozkoari muzin egin diona, arrazoi nabari batengatik: haren kontsumoa erosoagoa da.
Horren adibiderik argiena altzairua da. «Ideia bat egiteko, Txinak altzairu herdoilezinaren produkzioa %21 handitu du lehen seihilekoan, iazkoaren aldean, eta Europan eta AEBetan ahalmena %80 inguru handitu da», azaldu du Inter Alloysko Munillak.
‎euskalmet.eusMaila laranjaren azpitikErrioak aipatu moduan nabarmen egin du beherantz. Horren adibide argia dugu Euskalmet en ondoko grafikoa, Lasarten kokatua duten estazioko datuekin. Ostiral arratsaldean maila horira jaitsi ostean, maila laranjara igo da berriz errioa goizaldean eta goizeko lehen orduan berriz beheranzko bideari ekin dio Oriak eta maila horian da orain.
‎Gizon emakumeok heriotza pultsioaren menpe gaude, plazeretik harago. Horren adibide argia giza joera adiktiboak dira: erretzea, edatea, behar baino gehiago jatea... badakigu kalte egiten digutela, baina, askotan, ezin ekidin.
‎Baieztatu du emozioetara jotzea dela estrategiarik eraginkorrena, eta management arrazionaletik management emozionalera pasa gara. Horren adibide argia propagandan daukagu: emozioak ustiatzeak errentagarriagoa dirudi, eta merkantziek zirraragarriak izan behar dute.
‎Eta, arau guztiak bezala, biak ditugu desira eta plazererako kaltegarriak. Horren adibide argia Shame (2011) pelikulako protagonista dugu, Brandon, adikzio sexualaren menpe bizi den New Yorkeko exekutiboa, aipatutako testuinguruaren adierazle.
‎Halere, legedi horren ikerketa kritikoak (legedia bere testuinguruekin harremanetan jartzeak) zalantzak sortzen ditu. Horren adibide argia da historiografiarentzat" lehenengo legedi antiterrorista" ren jatorria dena, hau da, XIX. mendearen bukaeran indarkeria libertarioa erreprimitzeko sortutakoa:
2022
‎Horiek eragiten diete kalterik handiena herri indigenei. Horren adibide argiena Tren Maia da. Hura eraiki ahal izateko, lurrak kendu dizkiete herri indigenei, interes nazionalaren izenean.
‎Eta hori horrela da, hain zuzen ere biolentzia sinbolikoa komunitate baten aurka garatzen delako, betiere komunitatearen beraren onespenaz. Horren adibide argiena hizkuntza politikarena dugu: elebitasuna finkatu izan da ordena demokratiko berri horren printzipio nagusi, eta elebitasunaren inguruan gauzatu da komunio eukaristikoa; bada, elebitasun horren azpian gertatzen ari da euskararen ordezkatze prozesu izugarria, estatuaren aparatu guztiak euskara baztertzera bideratuak, eta euskaldunon aldetik zorioneko elebitasun hori bedeinkatuaz eta eskatuaz.
‎Bada beste aldaera bat, zeina belaunaldietan garatutako subiranotasunak metropolian kontrako altxamendua sortzen duen. Horren adibiderik argienak Ameriketako kolonia espainiar eta britaniarrak izango lirateke. Belaunaldiak aurrera joan ahala, indar kolonialerako lan egindako eta bere eskutik ezarri zen biztanleriaren oinordekoak metropoliaren kontra altxatzea.
2023
‎Orokorrean, autarkia ekonomikoaren helburuak aintzat harturik, baserrian ekoizten zan jeneroaren aprobetxamentua erabatekoa izan da. Horren adibide argia da garizein zati bakotxaren erabilera: esaterako, abelgorriari galgaraua edota artagaraua eiho eta zahiagaz edota birzahiagaz nahastauta emoten jakon, eta galtzu txolak txiki txiki eginda, eta artazapak be piztien jangarri ziran.
‎Argitaratutako onarpen aginduaren bitartez, berme batzordeek zuten eraginkortasun txiki hori galduko dute, Hezkuntza Sailaren esku geldituko baita. Horren adibide argiak dira ikasleen banaketa baldintzatuko duten eragin eremuen gainean eginiko aldaketak. Steilasek egindako alegazioei jaramonik ez egiteaz gain, udal eta ikastetxe askoren kontrakotasunari ere ez dio zilegitasunik eman Hezkuntza Sailak.
‎Aurten urrats bat eman dugu, eta eragileek ez ezik Udalak ere propio antolatzen ditu ekimen kulturalak. Horren adibide argia izan dira abuztuko jaiak: egundoko pizgarria izan dira herritarrentzat.
‎• Zaintzaileak zaintzapeko erakundearen kanpo organoak izendatzeko, kentzeko edo ordezkatzeko ahalmena. Horren adibide argia da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 41/ 1975 Legearen 4 Oinarria. Horren arabera, Alkatearen kargugabetzea Gobernazio Ministerioaren eskuetan zegoen.
‎Beraz, finantza zaintzaren esparruan egiten den kontrola ez da beti geroko kontrola, aurretiazko kontrolak ere eman daitezke. Horren adibiderik argienak ondasun higiezinen eskualdaketan autonomia erkidegoak egin beharreko txostenean edota zorpetzeko aurretiazko baimenean daude. Bi prozedura horietan finantza zaintzako organo eskudunek toki erakundearen azkenengo erabakia baino lehen txostena edo baimena eman dute.
‎Horregatik, finantza zaintzari dagokionez, hiru finantza zaintzako organo eskudun bereizi daitezke. Horren adibiderik argiena zorpetzearen arauketari dagokio. Arabak eta Bizkaiak zorpetzearen inguruko arauketa antzekoa egin dute eta toki erakundeen kontrolerako finantza zaintzako organo eskudunek betebehar zehatz batzuk izango dituzte eta eremu zehatzak.
‎Hau da, kontrol teknikak berdinak izango dira, baina kontrol tekniken bitartez kontrolpeko jardueraren ezaugarriak ezberdinak izango dira. Horren adibiderik argiena zorpetzean bertan ikus daiteke. Zorpetzearen %60a gainditzen duten toki erakunde guztien epe luzerako kreditu eragiketek finantza zaintzako organo eskudunaren aurretiazko baimena dute, baina Arabako eta Bizkaiako toki erakundeetan kreditu eragiketek zorpetzearen %5a Araban eta %10a Bizkaian gainditzen dutenean finantza zaintzako organo eskudunaren aurretiazko txostena ere behar izango dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia