2009
|
|
Gaur jokoan dago ELAko militantzia guztia greba orokorraren alde dagoela.
|
Hitz
horiekin hasi zuen atzo Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak bere hitzaldia. Banan banan maiatzaren 21erako ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk antolatutako greba orokorraren arrazoiak azaldu zituen batzarrean:
|
|
Zuri, Jesus (Artze); zuri, Estitxu; zuri, Lourdes; zuri, Imanol; zuri, Mikel; eta zuri, Julen (Lekuona).
|
Hitz
horiekin hasi zuen kantaldia Antton Valverdek. Julen Lekuonaren Itsasoan urak handi dire sentikorra eskaini zuen segidan, bera pianoan zela.
|
2010
|
|
Sentitzen dut zenbaitek, kaleko hizkera erabiliz egindako adierazpen batzuen harira, sortu nahi izan duten zalaparta.
|
Hitz
horiekin hasi zituen atzo Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak apirilaren 25an hasitako zalapartaren inguruko azalpenak. Lehendakariak jasotzen dituen eskolen inguruko azalpenak, edo jasotzen ez dituenei buruzkoak alegia.
|
2012
|
|
«Zalantzak uxatze aldera, nire taldeak konpromisoa du Grezia eurogunean uzteko».
|
Hitz
horiekin hasi du Tsiprasek Financial Times egunkarian kaleratutako iritzi artikulua. Horretan, ezkerreko fronteko buruzagiak berretsi egiten du erreskatearen truke troikak jarritako baldintzak betetzeari uko egingo liokeela eta bertan behera utziko duela defizita kosta ahala kosta gutxitzeko plana, haren iritziz, Grezia desegonkortzen ari direlako, eta harekin batera eurogune osoa.
|
|
«Ez nuen berri hau eman behar izatea espero, baina egin dut».
|
Hitz
horiekin hasi zuen San Antonioko presidente Doroteo Vicentek, atzo, taldeak Asobal ligan ez aritzeko hartu duen erabakia azaltzeko agerraldia. San Antonioko zuzendari Jose Mari Herasekin batera agertu zen Vicente.
|
2023
|
|
«Umeen Osasun Publikoa Aurrera gara, osasun publikoaren egoeragatik kezkatuta dagoen guraso eta tutore taldea».
|
Hitz
horiekin hasi dute gaur hainbat gurasok, umeen ondoan, Osakidetzak haurrei arta emateko orduan dituen «zailtasunen» gainean ohartarazteko egin duten agerraldia. Gasteizen egin dute.
|
|
Hasieran zubia zegoen».
|
Hitz
horiekin hasi zuen Jimeno Jurio historialariak Garesko (Nafarroa) historiari buruzko bere liburua. Garesko harrizko zubian oinarrituz eraiki zen herria, eta hortik jaso zuen izena; herria eta Garesko zubi erromanikoa bereizezinak dira.
|
|
«Lurra zekena da lurra gaitza da lurra ustela da lurra gogorra da lurra harritsua da lurra elkorra da lurra nekagarria da lurra latza da lurra amorragarria da lurra beltza da lurra tupaz betea dago lurra madarikazio bat izaten da lurrak ez du ematen lurrari kendu egin behar zaio...!».
|
Hitz
horiekin hasten da Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobela.
|
|
«Euskaldunak dira Arlenys, Haider, Aimar, Aya, Nora, Sefora, Miruna, Randy, Ekhi Hanna, Anastasia, Andriy Zunnurain, Lasanna, Abdallah, Alaia, Rayan eta Leen».
|
Hitz
horiekin hasten da atzo Udalerri Euskaldunen Mankomunitate UEMAk Ibarran (Gipuzkoa) aurkeztu zuten kanpainaren gaineko azalpenak emateko oharra; Egin nirekin euskaraz! izena du, eta horren bidez nabarmendu nahi dute udalerri euskaldunetan badirela «sustraiak» beste herrialdeetan izan arren Euskal Herrian «errotu» diren herritarrak, eta haien gaineko aurreiritziak apurtu behar direla, euskara inork «uka» ez diezaien.
|
|
«Gaur oso egun pozgarria eta garrantzitsua da gure hezkuntza sistemaren eta gure herriaren etorkizunerako, ilusioz bideratutako prozesu sendo baten emaitza defendatzera gatozelako».
|
Hitz
horiekin hasi du hitzaldia Gorka Alvarez EAJko legebiltzarkideak. Areago, aldi «historikoa» dela ere esan du.
|