Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2002
‎Honekin batera egia da gazteen hizkuntza, hemen, Salamancan edo Madrilen, gero eta murritzagoa dela, ahula eta klixez beteagoa. Gauza bera gertatzen da batzuetan erdaraz idatzitako testuekin ere.
2003
‎Mendiburuk 1746an Mutrikun debekatzea lortu zituen zezenketak, esaterako, handik bi hilabete eta erdira berriz hasi zirela badakigu. Gauza bera gertatzen zen galarazitako plaza  dantzekin: denbora jakin bat pasatu ondoren, agintariek herritarren eskaerei amore eman eta berriz onartzen zituzten.
Gauza bera gertatzen da gaizkindua egoteari dagokionez, hau da, gorputzean deabrua sartuta edukitzeari dagokionez. Eskritura Santuetan nahiz santuen bizitzetan sarri agertzen dira halako kasuak eta, hain zuzen ere, Elizak eskumena ematen die beren ministroei konjuruen bitartez garbi ditzaten gaizkindu horiek.
2006
‎Amak askotan esaten zion: Gauza bera gertatzen zaizu udaberri oro, erle jelea hartu behar zenuke gosaltzeko. Â Aitak, ordea, ez zuen erle jelea atsegin, eta ezta ama kontu harekin horrenbeste tematzea ere.
2008
‎Bigarren gauean, istorioa bukatu bezain laster beste istorio batekin hasi zen, eta berriro ere hurrengo egunerako utzi zuten amaiera. Gauza bera gertatu zen 1001 gauetan, eta azkenerako sultana Xerezaderekin zeharo maitemindu zen eta emaztetzat hartu zuen.
‎Jendeak begiratzen zionean, ezin zion begirik apartatu. Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera, baina ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentitzea; Inaziok, ordea, gozotasunez tratatzen ninduen beti eta laztana esaten zidan, edo kariño, baina ez gixon melenga bat delako, ez, ez da melenga, niri ez zaizkit gizon melengak gustatzen, berorrek moto gainean ikusi izan balu ulertuko luke zertaz ari naizen, ar arra da, zaldun bat zaldi gainean bezalakoa, ez dakit berorrek ikusia duen Gregory Peck Vespa baten gainean dabilen pelikula hori, mingain puntan daukat titulua, pelikula ikusi nuenetik gustatzen zaizkit motoak, ederra da gizon bati gerritik heldu eta kilometroak eta kilometroak egitea, haizeak ilea banatzen dizula eta kilimak sentituz sabelean...
2009
‎euskarazko hedabideen eskaintza erruz hazi da (badira gutxi gorabehera 130 produktu hainbat euskarritan); diru-laguntza publikoak ere erruz hazi dira; euskarazko hedabideen harrobia ere hazi egin da, kontsumitzaile potentzialak etengabe eta erruz hazi baitira. Gauza bera gertatu ote da hedabideen benetako protagonistei dagokienez, hots, irakurle eta ikus entzuleei dagokienez. Ez dirudi; euskarazko irakurle eta ikus entzuleen kopurua ez da nabarmen gehitzen ari.
‎Euskara baliatuz ezker abertzale tradizionalari arrazoi ematea bere egiteko nagusi bihurtzen duenak indargabetu egiten ditu, ezinbestez, bere arrazoiak. Gauza bera gertatuko litzaioke ezker abertzalearen ordez beste ezein alderdi politikori," euskararen tresnakeria" eginez, bere estrategia politikorako arrazoia ematea egiteko nagusitzat hartuko lukeen euskararen edozein elkarte, batzorde edo kontseiluri.
Gauza bera gertatzen omen da gizartearen zenbait alorretan eta gizarteri buruzko hainbat gairi buruz. Gauza bera hemendik kanpo ere.
‎Animaliek bere sen sarea galduko balute bere organizazio osoa desegin eta bizitza galduko lukete. Gauza bera gertatzen zaigu gizakioi, imajinala usteltzen edo indargabetzen bada. Burbuila sinbolikoa apurtuz gero, giza komunitatea itota desegiten eta desagertzen da.
2011
‎Jesusek ez zuen ulertzen gu euskaraz jardutea gaztelaniaz jakinda, ez zitzaion buruan sartzen nola jarrai genezakeen euskaldun izaten Madrilen. Gauza bera gertatu zen, aldagai txiki batzuekin, euskaldun batzuekin topo egin nuen beste bizpahiru kasutan ere. Balirudike sinbologia faxista erabiltzeak niri eragiten zidan atzerako bera eragiten ziola Jesusi ni euskararekin fidel izateak.
Gauza bera gertatu zitzaidan zuk gaitzaren abisua eman baino hogei bat urte lehenago ere. Zuk orduan ere abisuak ematen zenizkidan, zergatik haiz hain tontoa, zergatik ez duk ikusi nahi?, baina nik entzuten ez, eta entzuten nituenean, interpretatu nahi ez.
‎–Emaztea orain berrogei bat urte hil bazitzaion ere, bizi balitz bezala mintzatzen da hartaz. Gauza bera gertatzen zaio orain urte asko berarekin zerikusia izan zuten hainbat pertsonarekin ere.
2012
‎Gaztetxotan izebarenera etorri zelarik San Ferminen aurreko egun hartan, espaloietako baldosek eman zioten arreta, ez ziren Bermeokoak edo Bilbokoak bezalakoak. Gauza bera gertatu zitzaion Madrilera joandakoan, eta harrezkero baita beste hiri batzuetara zihoanean ere. Gaur egun Bermeon eta Bilbon ere ari dira bestelako baldosak jartzen.
‎Beraz, 1808an, euskal gizartearen baitan lege zaharrean oinarrituriko foru sistemaren inguruan, eztabaida ugari zegoen. Gauza bera gertatzen zen Espainiako erresumaren buruzagien baitan ere. Giro horretan, lehendabizi 1808an eta geroago 1810, eztabaida konstituzionalen baitan, berriz ere, foru konstituzioaren izaeraz eta geroaz egitasmo berriak adierazi eta erabaki ziren.
2019
‎Sarean ez dago Mitxelenaren elkarrizketaren aipamenik ez erdarazko jardun akademikoetan ez bestelakoetan (Barojak eman zuen azkeneko edo azkenetako elkarrizketaz ari gara; nori, eta Koldo Mitxelenari). Gauza bera gertatzen da Mitxelenak Escuderori edo Oteizari egin zizkien elkarrizketa mamitsuekin ere.
2022
‎Gorputz bat, osasuntsua eta indartsua izan arren, ohitura txarrak eta jarduera desegokiak izanez gero, bizirik irauteko aukera gutxi izango du. Gauza bera gertatzen da herri baten gorputzarekin. Transmisio mekanismoak okerrak eta desegokiak izanez gero, mintzo horren biziraupena arrisku bizian egongo da.
‎Alde bakoitzean bestearen zati bat agertzen da. Gauza bera gertatzen da aztertzen ari garen mugimenduetan. Mugiarazlea mintzamenaren eskua da.
‎85)?. Gauza bera gertatu zen Errumanian Transilvaniako eskualdearen kasuan, nolabaiteko lurralde autonomia lortu baitzuen (Keating, 2004: 367).
‎175). Gauza bera gertatzen da eremu politiko, sozial, ekonomiko eta instituzionaleko botere dinamiken kasuan," gehiengo horrek markatzen baititu beti zuzenbidearen eta gutxiengoen aldarrikapenei eman dakizkiekeen erantzunen mugak gaur egungo esparru juridikoan" (Chouinard, 2020: 173).
‎Eskoziak eta Quebecek lortutako aurrerapen ekonomikoei esker, herritarrek konfiantza handiagoa dute gobernantza onari eta merkatuetan arrakasta lortzeko abian jarritako programen kudeaketari dagokienez. Gauza bera gertatzen ari da Bavarian, Flandrian eta Euskal Herrian (Massie eta Lamontagne, 2019). Adibide horietako bakoitzean, agerikoa da borondate argia dagoela eskualde mailan, kontinentean eta nazioartean garatzen ari diren sare ekonomikoetan bete betean parte hartzeko.
‎babes kolonialetik emantzipatzea eta komunitate politiko guztiak leialtasun kulturaleko eta politikoko erdigune bakar batean biltzea. Gauza bera gertatu zen Afrikan zein Asian indar kolonizatzaileengandik askatu nahi izan zuten zenbait komunitate politiko nazionalekin. Hala, Indiak eta Nigeriak, esaterako, lurralde mailako erregimen federalak aukeratu zituzten.
‎Estatu Batuen kasuan, transferentzien ordainketa ia guztiak erabilera baldintzen mende daude, eta, beraz, Federazio estatubatuarra zentralizatuagoa egongo da nahitaez. Gauza bera gertatzen da Alemaniaren eta Australiaren kasuan, non transferentzia ordainketa baldintzatuak% 50 eta% 65 artekoak baitira (Simeon, 2002: 410).
‎praktika federal demokratikoen instituzionalizazioan atzera egin izanaren seinale esanguratsuak erakutsi ditu (Adeney eta Bhattacharyya, 2018). Gauza bera gertatzen da mundu osoko beste kasu askotan, hala nola Malaysian, Sri Lankan eta Iraken, ildo horretako zailtasunak izan baitituzte.156
‎Estatu demokratiko konplexuek, Kanadako Federazio multinazionalak esaterako, ezin dute alde batera utzi erakunde politikoak eraikitzeko oinarri izan diren printzipioen etengabeko eta errespetuzko deliberazio konstituzionala. Gauza bera gertatzen da itun federatiboa berritzeko helburua duten ahalegin guztiekin. Estatu horiek berek, bestalde, ezin diote uko egin nazio minoritarioak ahalduntzeari beren burua erabat garatzen lagunduko dieten hautu testuinguruen ezarpena susta dezaten.
2023
‎Horregatik erosten dira43 feedback horiek eduki bat biralizatu nahi denean. Gauza bera gertatzen da Instagramera storie bat igotzen duzunean. Eguneko zein unetan igotzen duzun kontuan hartuta, jendearen interakzio gehiago izateko aukera izango da.
‎Halaxe pentsatu nahi dut, haize zirimolak ekartzen dituela airean txakur kakak. Gauza bera gertatzen da zigarro paketeen estaldura plastikozkoekin, patata zorroekin eta era guztietako plastiko zikinekin. Auskalo nondik ekartzen dituen haizeak.
‎Bide batez esateko, geroztik ez dut lortu txikitako Panplona txorizoaren zaporea sentitzerik ahoan, eta ibilia naiz mota bat eta bestea dastatzen. Gauza bera gertatzen zait arrau  tza frijituarekin. Sentsazio berdin berdina, ezin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia