Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2015
‎bat izan zitezela Aitarekin eta Berarekin, Jesu Kristo gure Jauna Aitagan eta Aita Beragan dagoenez. Ez dakit zer maitasun izan daitekeen hau baino handiagoa! Eta guztiok sartzen gara hor, Haren Maiestateak esan baitzuen:
‎7 Oi apaltasuna, apaltasuna! Ez dakit zer tentaldi dudan honetan, burutik kendu ezinik bainago, lehortasun hauetaz hain kezkaturik dagoena, ez ote den pixka bat hori falta duelako izango. Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira.
‎Ez nuen uste, baina beldur nintzen irudipena ez ote zen. Ez nekien zer egin, lotsa handia bainuen honekin aitor entzuleagana joateko; eta, nire iritziz, ez apaltasunagatik, barre egingo zidala eta hau esango zuela uste nuelako baizik: hona zeruko gauzak ikusteko san Paulo bat, edo san Jeronimo bat!
‎Konturatu nintzen bere profesako agintzariak ongi gorde zituen fraidea izan zelako, Ordenako buldek balio izan ziotela garbitokian ez sartzeko. Ez dakit zergatik izan nuen pentsamendu hau. Uste dut fraide izatea ez dagoelako abituan, hau da, abitua soinean eramatean, fraide izateari dagokion perfekzio maila handiagoaz gozatu ahal izateko.
‎Nire arima eremu batean gelditu zen, nahigabez eta beldurrez. Ez nekien zer egin. Nire lehengusina bat ni bere etxera eramaten saiatu zen, eta ni Lagundian beste aitor entzule baten bila aritu nintzen.
‎Zuri zerbitzu txiki bat egitearren ez dio inolako baliorik ematen bere atsedenari. Ez daki zer nahi izan behar duen, baina bai ez duela besterik nahi Zu izan ezik.
‎2 Nik debozio gartsua nion Magdalena aintzatsuari eta sarri sarri izaten nuen gogoan haren konbertsioa, batez ere Jauna hartzen nuenean; izan ere, Jauna han nire barruan zegoela ziur nekienez gero, haren oinetan jartzen nintzen, eta nire malkoak ez zirela gutxiestekoak iruditzen zitzaidan. Ez nekien zer esaten nuen; aski egiten zuen bere aldetik niri malkoak isurtzen uzten zidanak, sentimendu hura hain laster ahazten bainuen. Eta Santa aintzatsu hari gomendatzen nintzaion barkamena lor ziezadan.
Ez dakit zergatik esan dudan hau, neure bizitza kaskarrari erru handiagoa ezartzeko ez bada, halako heriotza ikusi eta halako bizitza ulertu ondoren, zerbaitetan halako aitaren irudiko izatekotan, bizitza hobetu beharra bainuen. Haren aitor entzuleak, domingotar eta oso jakintsuak?
‎Uste dut nik gauza txarrik egitera ez baina Jainkoaren zerbitzura goazenean, hainbeste beldur izaten bada, zer izango ote da gauza txarrak egitera, Jainkoaren eta lagun hurkoaren aurka direnena? Ez dakit zer irabazi edota zer atsegin izan dezaketen halako kontrapisuaz.
‎Ni Ordinarioaren mende jartzea komeni zela ulerturik nengoenez gero, kontraesana zirudien. Ez nekien zer egin. Aitor entzuleari esan nion, orain Osmako gotzaina denari, jakintsu handia baita.
‎Mila aldiz muin egiten dut berorren eskuetan, hainbesteko mesedea egiten didalako. Ez dakit zer zerbitzuz ordaindu, gure haurra Jainkoari bihotzez gomendatzeaz izan ezik eta horrela egiten da; Frai Pedro Alcántarako santuak du bere ardurapean harturik (hau fraide oinutsa da; honetaz lehenago idatzi nion berorri) eta baita teatinoek eta beste pertsona batzuek ere; Jainkoak entzungo die haiei. Jainkoak egin beza gurasoak baino hobea, onak badira ere, harentzat oraindik hobea nahi baitut.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita. Ez dakit zer esan mundu honetako gauzei kasu gutxi egiteari buruz, eta ez dakit nola ez dudan hori guztiz ulertzen. Hau diot, inoiz ez nuelako uste izango berorrek hain ahaztua izango zuenik Teresa Jesusena, eta, hain hurbil dagoenez gero, ezinezkoa da ahazturik ez izatea, bestela ez baitu itxurarik, berori hemen izanik ere, ez ikustea eta bedeinkapena ez ematea berorren etxe honi.
‎Osornoko kondesa ikusten badu, eman goraintziak nire partetik, gauza bera Maria Gurutzekori eta Doroteari, baita priore ordeari eta honen ahizpari ere. Ez dakit zer izango den mojagai itsu honena; nahiko sufrimendu da.
‎Berak ezetz dio, nik nahi badut joan naitekeela hara jasotzera, baina ni priore izatea ezin dutela onez eraman. Ez dakit zertan amaituko den.
‎6 Nik diotsot gauza ziurtzat dudala, pertsona serioren batek hitz egingo balio nuntzioari frai Joani buruz, esanez informa dadila aita hori nor den eta zein bidegabeki daukaten atxiloturik, berehala aginduko lukeela bere etxera joan dadila. Ez dakit zer zori den, inoiz ez baita santu honetaz gogoratuko denik. Eboliko printzesari Marianok hitz egingo balio, egingo luke.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita. Ez dakit zer nahi duen gure Jaunak, hemendik irteteko eta aingeru honi hitz egiteko hainbeste bihurgune izateaz. [2] Gaur eskabide antzeko bat idatzi diot, ongi deritzote nik hori egiteari eta ikusiko da zertan amaitzen den?, hara joateko, baina beste eragozpen bat dago, eta hauxe da:
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Ez dakit zer erantzun berorren gutunean ikusten dudan bezalako apaltasun handiari, eta han egiten dizkidan bezalako hainbeste mesederi, bata ez bestea ez baititut nik merezi. Gure Jaunak erantzun dezala nire ordez eta ordain diezaiola Haren Maiestateak, nik berorren zerbitzurako egin nahi nukeenetik ezer ere egiterik ez izatea izan baita haren borondatea, niretzat hainbesteko irabazia zena burutuz.
‎Nik diotsot, ene aita, orain ikusten dudanaren beldur izan naizela beti. Ez dakit zerk eragiten zidan, baina arnasa hartu dut haren ardurarik ez izatean, ezkontzan nahi dezadanetik ez dela irtengo badio ere. Baina beldur naiz ez duela poztasun handirik izango; eta horrela, egindakoaren damua dudalako itxura emango ez balu, guztiz utziko nuke.
‎3 Ez dakit zer dela-eta ez diren aldatzen Martin Ramírez jaunaren hezurrak (goian bego, nik opa eta Jaunari eskatzen diodanez); arren eskatzen diot jakinaraz diezadala berorrek horren arrazoia, eta aurrera joan zen ala ez berorrek egitea hitzarturik zuena, horren berri eman baitzidan egun batean. Oi Jauna, zenbat aldiz gogoratu naizen berorretaz hemen eskaintzen dizkidaten eta bedeinkatu ditudan hitzarmenetan!
‎3 Ez dakit zer idazten didaten, apaizarekiko eta kapilauekiko auzia dela-eta; Santa Justakoa izango da. Zer den jakinaraz diezadala erregutzen diot berorri.
‎Ez nion, bada, gutxi erregutu gutun batean odolik gehiago ez ateratzeko! Ez dakit zer zorakeria den berorrena, medikuak esaten badu ere. Erruki handia eman dit berorren gaitzak, buruan delako.
‎3 Ziurtzat dut, Jainkoak osasuna ematen badit, aldi luzea igaro orduko igaroko naizela Madrileko toki horretatik, inork ez dezala jakin nahiko banu ere. Ez dakit zer aukera izango dugun elkar ikusteko, nik ezkutuan aditzera emango baitiot non ostatu hartzen dudan. Berorrek idatz biezat eta ez beza ahantz ni gure Jaunari gomendatzea eta nire goraintziak aita Valentini ematea, baina ez esan inori nik hortik noanik.
‎4 Poztuko naiz Erromako gutun hori ikusteaz; bada, agiri ofizial hori berehala ez badator ere, dirudienez, ziurra da. Ez dakit zer aldaketa ekar dezakeen ezta zergatik ere. Egoki da, berorren aitatasuna, aita bikario frai Anjelen zain egotea, beste aukerarik ez balego, eginkizun hori emanik, betetzen hasteko ordua ez duela ikusi pentsatzeko motiborik ez ematearren, guztia begiratuko baita.
‎3 Mojei kendu diete eskumikua, baina beraien asmo horretan tinko daude eta sufrimendu handiagoekin, fraide oinutsak kendu dizkietelako. Ez dakit zertan amaituko den; pena handia ematen didate, aita hauek zentzugabeko bidetik baitabiltza.
‎Mojek diote egiaz santuak direla eta, han diren urte guztietan ez dutela ikusi haiengan inoiz apostolu batzuena ez den gauzarik. Ez dakit zertan amaituko diren jende horren zentzugabekeriak. Jainkoak erremedia bitza bere errukiagatik, premiaz jabetzen denez gero.
‎Bisitari apostoliko domingotarrak eta aurreko nuntzioak eginkizun hartan jarriak izan ziren eta Gracián bisitariaren mendeko izanik, jendea izuturik utzi duen zentzugabekeria da egin izan dena. Ez dakit zertan geratuko den. Nire pena da eraman zituztela eta ez dakit nora.
‎3 Zorte txarra izan dugu berorren oihal honekin; Toledoko etxe eta monasterio guztietatik erdietara eman izan da eta ezin saldu izan da; guztiei gehiegi iruditzen zaielako harengatik lau erreal ematea, eta gutxiagoan ematea kontzientziazkoa da. Ez dakit zer egingo dugun berarekin. Ikus beza berorrek zer nahi duen.
‎Berorri eskatzen diot idatz dezala ama prioreak aipatzen duen gutuna, eta berorrek kasu honetarako komenigarri jotzen dituen gainerakoak, beharbada, beldurra baita guk duguna; izan ere, Katalina andereak dio, honetaz aritu ondoren, hiriak beste monasterio batzuk fundatzeko baimena eman duela. Ez dakit zergatik erreparatzen dien hainbeste hamahiru emakumeri, hain kopuru txikia izanik?, deabruak biziki sentitzen duelako ez bada. Berorrek dioena oztopoa dela iruditzen zait; baina ez dira faltako beste asko gero.
‎Pena ematen dit Kasilda gaixoak, handia baitzen Ordenari zion maitasuna. Ez dakit zer deabruk nahasi duen. Jainkoa izan bedi berarekin.
‎Eta denetik alde egin nahi nukeen arren, kontzientziaz beharturik nagoela esaten didate; eta horrela, ez da ezer hain neba ona galtzea geratzen direnek eman dizkidaten sufrimenduen ondoan. Ez dakit zertan geratuko den.
‎4 Zer deritza idazki horretan gutaz diotenari? Ez dakit zertan ari diren gauza horiek frogatzen. Gaizki ari da gure aita, belzkeria handi handia baita.
‎Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo. Ez dakit zer dela-eta nahigabetu nahi nauen, egunetik egunera nahigabe handiagoa baita niretzat eta gaur arte ez naiz konturatu. Jakin beza berorren jauntasunak nola tratatzen nauen aita errektoreak; bestelakorik ez du jarri behar, titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako.
‎Uste dut, bisitariaren bidez haien kopurua eta mojena finkatzen saiatu dela. Ez dakit zer esango didan, zein gaizki dagoen esaten ez badit, eta pena handia ematen dit. Burugabekeria handia da perfekzio kontuetan aritzea berorrentzat aringarri den gauza batean, berorren osasuna jokoan dela ikuste baitu.
‎Burugabekeria handia da perfekzio kontuetan aritzea berorrentzat aringarri den gauza batean, berorren osasuna jokoan dela ikuste baitu. Ez dakit zer egiten duen nire aita horrek. Kontuan izan haserre jarriko naizela Maria Gurutzekoren esana egiten ez badu gauza horretan.
‎Uste nuen ez zutela amairik izango. Ez dakit zertarako bidali zidan hona.
‎2 Berorren arreba eta nire alabari dagokionez, pozten naiz ez delako geratzen haren eta berorren partetik ahalegina egin gabe. Ez dakit zer nahaste borraste den hau ezta zertan oinarritzen den monasterioko buru dena ere. Ama prioreak, Briandak, idatzi zidan horretaz; nik erantzun nion.
‎2 Ahaztu egin zait gutun horretan esatea, nahigabea eman didala frai Hernando Medinak gure mojari abitua eman izateak. Ez dakit zer tentaldi duen ama prioretxo hark fraide horiei poz emateko. Frai Anjelen gutun horretan ikusiko du berorren aitatasunak, nola zekiten berorren arrebarekin etorriko zela.
‎6 Ez dakit zer esan berorren aitatasuna hona ez etortzeaz. Konturatzen naiz arrazoi duela; baina denbora aurrera doa Erromara inor bidali gabe jarraitzen dugu eta mila urte irauten duen esperantzatan galduak gaude guztiok.
‎9 Ez dakit zer erantzungo didan berorrek moja hauen kontuan. Laurehun dukat hogeirentzat!
Ez dakit zer egiten duen atso gaixo honek, ez baitidate uzten atseden hartzen, eta Malagónera joan nadila nahi baitute. Gizakundeko monasterioan biziki sentituko dute ni hemendik joatea, oraindik han ikusteko esperantza baitute.
‎Nik diotsot poz handia hartzen dudala berorren gutunekin; horregatik haien irrikaz egon ohi naiz. Ez dakit zerena den, nik etxe horri eta bertan bizi direnei hain aparteko maitasuna izatea, hor igaro nituen hainbeste sufrimendurena ez bada. Dagoeneko ongi nago, Jainkoari eskerrak, sukarrak mukieri handi batean geratu baitziren.
‎Nik argi ikusten dut dirua faltako zaiola eta horregatik ari izan naiz Nicolaorekin horretaz hitz egiten, garaiz eman zizkiotelako laurehun dukatak. Ez dakit zer seinale duela esanez bota egin zutenez gero, berriro idatzi zidan Nicolaok gutun hori. Gure aitak dio ez dela biziera honetarako.
‎8 Ez dakit zergatik hartzen duen hainbesteko presa Joana Bautistak profesa egin dezan. Atzera biezaio pixka bat, oso gaztea da-eta; eta besterik uste badu eta berarekin pozik bada, egin beza; hala ere, ez nuke gaizki ikusiko hobeki probatuko balu, gaixoa iruditu baitzitzaidan.
‎4 Ongi gaude, berorren gutuna aita probintzialari bidali bainion; han dio berorren agurgarritasunak Maria andereak senipartea etxearen alde utz dezan nahi duela. Ez dakit zer esan mundu honetaz, diru interesa tartean sartuz gero, ez baita santutasunik, eta horrek guztia gorrotarazten dit. Ez dakit nola jartzen duen teatinoa gauza hauetarako (Katalinak esaten baitit Mercado hori dela) horretan zer doakien jakinik.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene aita. Ez dakit zer dela-eta utzi dion idazteari mandazainaren bidez eta Kontseiluaren erantzuna jaso duela esateari, aurreko ostegunean bidali bainion. Jakin nahi dut nola dagoen berorren agurgarritasuna toki horretan fraideekin egon beharrean, hau da, Karmenen egon beharrean, nuntzioak horretan hainbesteko ahalegina eginik, ez baitago arrazoirik hari ezertan nahigaberik emateko, ezta ez baita komeni inondik ere.
‎Jainkoak ordain biezaio berorri. Ez dakit zer bidali hainbeste mesede egiten didalako, nik neuk egin nituen gabon kopla horiek izan ezik; aitor entzuleak agindu zidan ahizpak alai nitzala, eta gau hauetan haiekin izan nintzen eta ez nekien nola eta horrela egin nuen. Doinua atsegina dute, Frantzisko txikiak kantatuko balu.
‎16 Ez da txarra izango, noizbait Jainkoaren bultzada horiekin itzartzen denean, pixka batean ohe gainean esertzea; beti ere begira beza buruak behar duen loa izan dezan (logurarik sentitzen ez bada ere, otoitza ezinezkoa egiteraino hel daiteke), eta kontuz, ez beza sufri hotz handirik, mehakako min horretarako ez baita komeni. Ez dakit zertarako nahi dituen ikara eta beldur horiek, Jainkoak maitasun bidetik baitarama. Orduan hura behar zen.
Ez dakigu zer bidaiaz ari den. Urte hartan ezagutu zuen on Teutonio, ziur asko Salamancan.
‎Sermoi ugarirekin ongi probatuak. Ez dakit zertaz kexatzen diren, dena ez baita izaten nahierakoa.
‎ongi dakite Ávilako ahizpek ez dela irten behar. Ez dakit zer dela-eta ez zuten eman aditzera. Berorren agurgarritasunak egin beza, mesedez, Jainkoak ekarriko du eliza txukunduko diguna, eta denerako baliabideak daude?
‎2 Ama Joana Espiritu Santuarena ama priore geratzeagatik badu pena, ez dezala izan; berak idatzi baitit, ezergatik ere ez duela berriro ofizio hori bere gain hartuko. Ez dakit zer esango duen moja horietaz; beldur naiz ez duela iraungo hor ama prioreak, guztiek ihes egiten baitute. Arren eskatzen diot berorri, berorren etxea dela eta begira dezala, egonezinaz ez baitago Jainkoa zerbitzatzerik, eta horregatik oso komenigarria da berorrek haiei ez laguntzea ezertan, haiek izan behar duten bezalakoak badira, zer egin diezaieke ama priore batek edo bestek?
‎Bere burua hazia eta indartua ikusten du, noiz merezi izan zuen jakin gabe; egia handietan eskolatua, eskolatzen duen Maisua ikusi gabe; bertuteetan sendotua, hain ongi dakien eta egin ahal duenaren aldetik atseginez betea. Ez daki zerekin konpara, semea maite maite duen eta hazten eta atseginez betetzen duen amarekin ez bada.
‎23 Ez dakit zertarako esaten dizkizuedan gauza hauek, munduko gauza guztietatik erabaki sendoz alde ez egitean dauden arriskuak uler ditzazuen ez bada, hainbat erru eta hainbat lan aurreztuko baikenituzke. Jaunak arimekiko adiskidetasunari ekiteko bide oso ugari ditu; horrela nik neuk, emakumea izanda, jakin izan ditudanak sekula amaitu ezinekoak izango lirateke, uste dudanez?; zer ez ote dute jakin izango aitor entzuleek eta haiekin bereziki tratatzen duten pertsonek?
‎11 Ez dakit zer esaten hasi naizen ere, hitzetan galdu bainaiz. Uste dut Jaunak nahi izan duela, bada, ez nuen sekula pentsatu hemen idatzi dudana esaterik.
‎Mt 20, 22 Ez dakigu zer eskatzen dugun, kontenplazioko gozotasunak eskatzen ditugunean. Lehen idazketan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia