Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2023
‎Organo horiek prozedura ere erabil dezakete autolikidaziorik edo aitorpenik aurkeztu ez duten betebeharpekoen egoera egiaztatzeko, ofizioz hasitako likidazio prozedura Administrazioak bere esku dituen datu eta aurrekarietan ala betebeharpekoak emandako datuetan bakarrik oinarritu baitaiteke. Hori dela-eta, aipatutako datuez gain, betebeharpekoarengandik edo hirugarrenengandik beste datu batzuk edo informazio ezberdinak lortu behar direnetan egiaztapen mugatuko prozedura erabili litzateke (2014ko abenduaren 19ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Epaia/ 2012 errekurtsoaeta 2017ko otsailaren 14ko Epaia/ 2016 errekurtsoa).
‎84 Gipuzkoako TFAOren 247 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarri zenez, betebeharpekoak auzitegietara zuzenean jotzeko aukera zuen baldin eta tributu egintzaren artikuluak xedatu duenez, bide ekonomiko administratiboa agortzen duten ebazpenen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da, jurisdikzio organo eskudunari zuzenduta. Arabako Organismo Ekonomiko Administratiboak eta Bizkaiko edo Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboek emandako ebazpenak aurkaratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzi Salaren aurrean.
‎Azkenik, epaia irmoa izan ez arren, behin behinean betearaz daiteke, salbu eta konponezinak edo konpontzeko zailak diren kalteak ekartzen dituenean betearazpenak. aurkako berraztertze errekurtsoan berariazko ebazpena eman bazen eta egintzaren kopurua 18.000 eurotik beherakoa bazen, aurretiaz bide ekonomiko administratiboa agortu gabe (recurso per saltum). Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak lehendabizi, 2008ko ekainaren 13ko epaian, eta Auzitegi Gorenak geroago, 2012ko urtarrilaren 26ko epaian, adierazi zutenez, paragrafo hori deuseza da EKren 149.1.18° eta 149.1.6° artikuluak hausteagatik. Arrazoiketa honelakoa izan zen:
‎Lokalaren errentamenduaren kasuan, ondasun higiezinen kapitalaren etekinak sortuko lirateke PFEZn eta bigarren kasuan ondasun higigarrien kapitalaren etekinak. Horiek horrela, Euskal Autonomia erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2016ko abenduaren 30eko epaian baieztatu duenez, kalifikatzeko ahalmena ez da orohartzailea eta Administrazioak ezin dezake nahi duena ondorioztatu, agerian jarri den aberastasuna kargatzeko ahalmena baino ez du Administrazioak.
‎Baldintza horiekin, hiru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Ogasun Ministerioaren ordezkarien arteko negoziazioak burutu ziren eta 1980ko abendurako akordioa ia ia itxita zegoen. Horretan oinarrituta, maiatzaren 13ko 12/ 1981 Legea onetsi zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunari buruzkoa. Legea artikulu bakarreko lege bezala izapidetu zen, legeari zuzenketak egitea saihesteko, eta hogei urteko indarraldi mugatuarekin.
‎Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu ez dituen Estatuko zamak ordaintzea, Ekonomia Itunean ezarri bezala.
‎Bosgarrena. Toki erakundeen gainean Estatuak une oro dituen finantza zaintzako ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde eskudunei dagozkie; horiek horrela, euskal toki erakundeek ezin dute, inola ere, lurralde erkideko toki erakundeek duten autonomia maila baino txikiagoa izan.
Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuari egin behar dion ekarpena da kupoa. Horren bidez, Erkidegoak bere gain hartu ez dituen eskumenek sorturiko gastuak ordaintzen dira.
‎Horren bidez, Erkidegoak bere gain hartu ez dituen eskumenek sorturiko gastuak ordaintzen dira. Modu horretara, kupoak konpentsatu nahi ditu Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gastuak. Nafarroaren kasuan, kupoari ekarpen deritzo.
‎Kupoa kalkulatzeko abiaburua Estatuaren gastua da, bere Aurrekontu Orokorretan jaso duen bezala. Beraz, Estatuak dituen zama guztietatik (Estatuko aurrekontuen arabera), Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituenak kendu behar dira; horretara, autonomia erkidegoak bere gain hartu ez dituen zamen zenbatekoa finkatzen da. Zama horien artean nahitaez sartzen dira hurrengoak:
‎Zenbateko horretatik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona kalkulatzen da, portzentaje zehatz bat aplikatuz (gaur egun, %6, 24; Nafarroan %1, 60). Sistema horri egozpen metodo deritzo, portzentaje bat aplikatzen delako, zenbateko garbia zuzen zuzenean kalkulatu beharrean.
‎Lehendabizi, BEZak kontsumitzaileak kargatu nahi ditu, baina zerga ekoizleengandik biltzen da; hortaz, lurralde bati begira, ez datoz bat bildutako BEZa eta lurraldearen egoiliarrek ordaindutako BEZa. Bigarrenik, Estatuak biltzen du inportazioen gainean ezarritako BEZa, nahiz eta inportaturiko ekoizkin horietarik batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitu. Horregatik, bi kasu horietan Erkidegoaren kontsumoa aintzat hartzen da, doikuntza egiteko.
‎Modu horretara, indarreko Legeak10 ezarri du kupoa kalkulatzeko metodologia epealdirako. Lehenengo urtean (2022an) Euskal Autonomia Erkidegoak ordaindu beharreko kupoa 1.467 milioi eurokoa izan da, gutxi gorabehera, eta zenbateko hori abiaburutzat hartuta, hurrengo urteetakoa urtero eguneratuko da. Salbuespenez, bost urtetako epealdia igarota ez bada aldarrikatu beste lege bat hurrengo ekitaldietako kupoa zehazteko metodologia arautzeko, lege honen aplikazioa luzatuko da eta kupoa bildutako metodologia horren arabera eguneratuko da.
‎Arauketa hori Euskal Autonomia erkidegoan ere aplikagarri izango da, maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legeak, Ekonomia Itunari buruzkoak, xedatutakoa aintzat hartuta (2/ 2002 Legearen Hirugarren Azken Xedapenaren 2 atala).
‎Estatu barruko antolaketari dagokionez, finantza arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna (12/ 2002 Legea) eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena (28/ 1990 Legea) azpimarra daitezke. Lege horien bidez, Lurralde Historikoen eta Estatuaren arteko finantza harremanak arautzen dira; horretara, tributuen gaineko eskumenak banatzen dira lurralde desberdinen
‎Lan elkartuko kooperatibek xede dute euren bazkideei lanpostuak ematea; horretarako bazkideek lan pertsonala egin behar dute, lanaldi partzialean nahiz osoan, hirugarrenentzako ekoitzi beharreko ondasunak edo eman beharreko zerbitzuak erkidegoan antolatuz (80 artikulua). Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, kontuan hartu behar da ekainaren 24ko 4/ 1993 Legeak, Euskal Herriko Kooperatibei buruzkoak, xedatutakoa. Hain zuzen, Zioen Azalpenaren X. atalean, argiro adierazi da langile bazkideen eta kooperatiben arteko harremanak ez direla lan izaerakoak, ezpada sozietate izaerakoak, harreman horiek autokudeaketan oinarritzen baitira.
‎Eta horrek berarekin dakar bekadunak gauzatzen dituen egiteko desberdinak modu teleologikoan balioestea, kasuan kasuko erakunde beka emailean zerbitzuak ematen hasi orduko. Horrela ondorioztatu ahal izango da bekadunaren zereginak baliagarriak diren ala ez, beraren ikasketekin edo titulazioarekin bat datorren —eta horren arabera beharrezkoa den— esperientzia eskuratzeko [2008ko abenduaren 5eko (2157/ 2008 errek. zk.) Asturiaseko ANE, 4 Salakoa; 2008ko uztailaren 8ko (1112/ 2008 errek. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko ANE, 4 Salakoa].
‎Hain justu ere, oinarrizko izaera hori ondoriozta daiteke bekaren iraupenetik. Bada, arau orokor gisa, iraupen luzeak erakusten du prestakuntza bukatu dela eta bekari eusteko arrazoiak ekoizpenean baino ez direla oinarritzen [Gonzalez Ortega eta 2003ko martxoaren 18ko (307/ 2003 errek. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko ANE, 4 Salakoa].
‎Hori dela eta, enpresaburuak ezin ditu egikaritu bere zuzendaritza ahalmenak, ekoizpen jarduera antolatzeari dagokionez. Esangura horretan ulertu behar da, bada, bekadunei begira zenbait kasutan egon ohi den malgutasuna eta onargarritasuna [2003ko martxoaren 18ko (307/ 2003 errek. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko ANE, 4 Salakoa].
‎Bestela esanda, bekaren iraupena edo beka ondorengotza izango da ikasle bakoitzak lortu beharreko prestakuntza osagarriaren araberakoa. Alabaina, aurretiaz esan bezala, bekak denboran luzatzen direnean, ekoizpen interes nabariarekin, jurisprudentziak lan harremanak daudela adierazi ohi du [2006ko apirilaren 11ko (2782/ 2005 errek. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko ANE, 4 Salakoa]. Aitzitik, pertsona berari dagokionez, beka izan zenetik eta lan kontratua egin arte nahiko denbora igarotzen denean, ezin ondoriozta daiteke bi bien artean jarraitutasuna dagoenik, ezta aurrekaririk ere [2018ko apirilaren 11ko (1486/ 2017 errek. zk.) Madrileko ANE, 4 Salakoa].
‎Esangura horretan, ikusi 1998ko maiatzaren 5eko (1622/ 1998 epai. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko ANE, 4 Salakoa.
‎finantza zaintza. Beraz, lan honekin toki erakundeen gaineko finantza zaintza aztertuko da eta, modu berezian, Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen gaineko finantza zaintza. Gai honetan arazorik handiena, ZURITA LAGUNAk adierazten duen bezala, edukiari eta aplikazioari buruz dauden erreferentzia apurrak izan dira1.
‎Hori guztia, aplikagarria den estatuko arauetan edo foru arauetan aurreikusitakoaren arabera, eta lege honetan xedatutakoarekin bat etorrita". Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioak, ETELen 116 artikuluari dagokionez, hauxe dio: aurrekontu egonkortasunari eta finantza jasangarritasunari buruzko Estatuko oinarrizko araudi ekonomikoan xedatutako mugen barruan aplikatu eta interpretatuko dela, eta, edonola ere, bermatu egingo dela Ministroen Planean ezarritako helburuak betetzen direla, finantza planen gutxieneko edukiari dagokionez.
‎650 Araubide Juridikoaren sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 12ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 2/ 2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa EHAOn 2017ko otsailaren 17an argitaratua. Toki erakundeak izango dituen zorren garapena. Toki erakundeek propioak, eskuordetuak eta transferituak ez diren eskumenen jasangarritasuna. Toki erakundeek ematen dituzten derrigorrezko zerbitzuen finantzaketarako diru sarreren ikerketa. Toki erakundearen antolakuntzan egitura eragingarritasunerako ikerketa.
‎" 1 Aldundiaren foru dekretuak edo udal mugarteak aldatzeko espedientea ebazten duen Batzar Nagusien erabakiak honako hauek zehaztu behar ditu, hala badagokio: (...) 2 Gipuzkoako udal mugarte bat aldatzeko espedientea ebazten duen Aldundiaren Foru Dekretua edo Batzar Nagusien Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Toki Erakundeen Foru Erregistroan inskribatuko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioei idatzizko komunikazioa bidaliko zaie dagozkion ondorioetarako".
‎" Horren arabera, TAAJLek euskal erakundeekiko duen begirune nabarmenak bi oinarri ditu: batetik, foru lurraldeen eskubide historikoak; eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, nekez da bateragarria TAAJL arautzeko aukera batzuekin" 653 Esangura horretan, lurralde historikoen eskumenak ere handitu egin dira. Hori ulertzeko, Razquin Lizarragak TAAJLk egituratutako eskumen sistemaren eskema654 lagungarria izan daiteke:
‎Hori horrela, esate baterako, garrantzi handia duen HAP/ 2105/ 2012 Aginduan ere informazio betebeharren gaineko zehaztasunak ezartzean xedapen gehigarri bakarrean honako adierazmoldea erabiltzen du: " Agindu hau Nafarroako Foru Komunitateari eta Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatuko zaie, apirilaren 27ko 2/ 2012 Lege Organikoaren azken xedapenetako hirugarrenean xedatutakoarekin bat etorriz, eta Itunaren Batzorde Mistoan eta Koordinazio Batzordean, hurrenez hurren, foru araubidearen ondoriozko espezialitateak adosteari kalterik egin gabe".
‎Esangura horretan, Larrazabal BASAÑEZek eta Perez de Las HERASek horrela adierazi dute: " Argi dago 135 artikuluaren konstituzio erreformaren ondoren, foru araubideko erkidegoak ere, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa, behartuta daudela aurrekontu egonkortasunaren printzipioarekin eta defizitari eta zor publikoari buruzko araudiarekin, 135 artikuluaren 1 eta 2 paragrafoek ez baitute horri buruzko zalantzarik uzten. Hala eta guztiz ere, egia da foru erkidegoek araubide berezia dutela finantzaeta zerga arloan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Foru Komunitateko Hitzarmen Ekonomikoa), haien eskubide historikoetatik eratorria, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak berariaz babestua, arlo horretan ere berezitasun nabarmena ematen diena" 640.
‎" Argi dago 135 artikuluaren konstituzio erreformaren ondoren, foru araubideko erkidegoak ere, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa, behartuta daudela aurrekontu egonkortasunaren printzipioarekin eta defizitari eta zor publikoari buruzko araudiarekin, 135 artikuluaren 1 eta 2 paragrafoek ez baitute horri buruzko zalantzarik uzten. Hala eta guztiz ere, egia da foru erkidegoek araubide berezia dutela finantzaeta zerga arloan( Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Foru Komunitateko Hitzarmen Ekonomikoa), haien eskubide historikoetatik eratorria, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak berariaz babestua, arlo horretan ere berezitasun nabarmena ematen diena" 640.
‎" 1.Bere foru araubidearen arabera, lege honetan xedatutakoa Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 64 artikuluan ezarritakoa beteko da, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera. 2.Bere foru araubidearen indarrez, lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeak ez dio kalterik egingo Ekonomia Itunaren Legean xedatutakoari". Xedapen bat autonomia erkidego bakoitzaren berezitasunak errespetatzeko.
‎Horren inguruan Razquin Lizarragak aipatzen du: " Egoera horretan, Arbitraje Batzordearen 1/ 2016 Erabakia eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko barne antolaketari buruzko lege proposamenari buruz planteatutako eskumen arazoak aztertzeari buruzkoa. Bertan," Tokiko ogasuna" kontzeptua aztertu zen (hirugarren zuzenbide oinarria).
‎Esangura horretan, ETELren zioen azalpenak honako hausnarketa egiten du: " Ondo jakina den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko egitura juridiko instituzionala hiru maila instituzional horien arteko egituraketan oinarritzen da, non maila, jatorri, eduki eta irismen desberdineko arau juridikoek elkarri eragiten baitiote. Hala, 1978ko Konstituzioak eta indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuak —Gernikako Estatutua deituaEstatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen banaketa zehazten dute.
‎" Ondo jakina den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko egitura juridiko instituzionala hiru maila instituzional horien arteko egituraketan oinarritzen da, non maila, jatorri, eduki eta irismen desberdineko arau juridikoek elkarri eragiten baitiote. Hala, 1978ko Konstituzioak eta indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuak —Gernikako Estatutua deituaEstatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen banaketa zehazten dute. Bestalde, erakunde komunen (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako foru organoen (foru aldundiak eta batzar nagusiak) arteko eskumen banaketaz arduratzen dira Autonomia Estatutua eta Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/ 1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa, Lurralde Historikoen Lege gisa ezagun dena.
‎" Ondo jakina den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko egitura juridiko instituzionala hiru maila instituzional horien arteko egituraketan oinarritzen da, non maila, jatorri, eduki eta irismen desberdineko arau juridikoek elkarri eragiten baitiote. Hala, 1978ko Konstituzioak eta indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuak —Gernikako Estatutua deituaEstatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen banaketa zehazten dute. Bestalde, erakunde komunen (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako foru organoen (foru aldundiak eta batzar nagusiak) arteko eskumen banaketaz arduratzen dira Autonomia Estatutua eta Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/ 1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa, Lurralde Historikoen Lege gisa ezagun dena.
‎Hala, 1978ko Konstituzioak eta indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko 1979ko Autonomia Estatutuak —Gernikako Estatutua deituaEstatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen banaketa zehazten dute. Bestalde, erakunde komunen (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako foru organoen (foru aldundiak eta batzar nagusiak) arteko eskumen banaketaz arduratzen dira Autonomia Estatutua eta Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/ 1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa, Lurralde Historikoen Lege gisa ezagun dena. Horrez gain, Kontzertu Ekonomikoak —gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legeak arautua— EAEk Estatuarekin dituen finantzaeta zerga harremanak arautzen ditu eta, hortaz, EAEko finantzaeta zerga sistemaren bizkarrezurra da.
‎Bestalde, erakunde komunen (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra) eta lurralde historikoetako foru organoen (foru aldundiak eta batzar nagusiak) arteko eskumen banaketaz arduratzen dira Autonomia Estatutua eta Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/ 1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa, Lurralde Historikoen Lege gisa ezagun dena. Horrez gain, Kontzertu Ekonomikoak —gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa onesten duen maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legeak arautua— EAEk Estatuarekin dituen finantzaeta zerga harremanak arautzen ditu eta, hortaz, EAEko finantzaeta zerga sistemaren bizkarrezurra da. Eta, azkenik, lurralde historikoetako foru arauek lurralde historiko horien eskumenak diren arloak arautzen dituzte eta, udalei dagokienez, baita haiei zuzenean eragiten dizkieten gai batzuk ere, kontu espezifiko batzuetan, hala nola lurralde mugaketak, udalez gaindiko erakundeak, aurrekontuak, finantzak eta tokiko ogasunak.
‎Egia da lurralde historikoek bakoitzak bere lurralde eremuko udaletan eta toki erakundeetan zuzenean aplikatzekoak diren foru arauak onetsi dituztela, bai zerga arloan eta arlo ekonomiko finantzarioan, bai beren eskumeneko beste gai batzuetan. Baina egia da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoak lege propiorik ez duenez udal kontuak osotasunean jorratzeko, Euskadiko udaletako eta gainerako toki erakundeetako gobernu organoek toki araubideari buruzko Estatuko oinarrizko legeria eta Eusko Legebiltzarrak onetsitako lege sektorialak aplikatu dituztela, eta lege sektorial horiek hainbat gaitan eragin dutela eta kasu askotan, gainera, zuzenean eragiten dutela udal eskumene... Alta, horrek guztiak, orain arte, ez du konpondu arazoa, alegia, EAEko udalei esparru juridiko propioa ematea, egonkortasuna eduki eta beren autogobernua gauzatu dezaten, beren helburu nagusia betetze aldera:
‎" Lurralde historikoetako erakunde eskudunek beren lurraldean mantendu, ezarri eta arautu ahal izango dute toki erakundeei dagozkien beste tributu batzuen zerga araubidea, honako irizpide hauei jarraiki: a) Erregimen komuneko tokiko zerga sistemarako ezarritako egitura orokorrari eta horren oinarri diren printzipioei erreparatzea, 3 artikuluan ezarritako harmonizazio arauak, arlo horretan aplikatzekoak direnak, errespetatuz. b) Araubide erkidekoak ez diren zeharkako zerga figurak ez ezartzea, horien etekina Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lekualdatu edo eragin badaiteke".
‎Eskumenen esparru honetan, KAren 118/ 2016 Epaiak adierazten duenez, lurralde historikoen foru izaerak horiei lurralde erkideko probintziek dituzten eskumenak baino gehiago aitortzen dizkie: " Aurreko guztiak agerian uzten du euskal lurralde historikoek berezitasun bat dutela, araubide erkideko probintziei emandako eskumen eremutik desberdina eta zabalagoa, konstituzioaren eta estatutuen arabera bermatutako foru araubidetik datorrena, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen aurrean, baita, adierazi dugun bezala, Estatuko botere zentralen aurrean ere" 636.
‎" Toki administrazioaren arloan, EK-k autonomia erkidegoei berariaz esleitzen dien eskumen bakarra," bere lurraldean dauden udal mugarteen aldaketei" buruzkoa da; izan ere, gainerako" Estatuko Administrazioari toki korporazioen gainean dagozkion funtzioei" dagokienez, toki araubideari buruzko legeriak transferentziak baimentzera baldintzatzen ditu. Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariak, Kantabria, Valentzia, Madril eta Nafarroako Autonomia erkidegoen autonomia estatutuek eskumen esklusibo gisa esleitzen dituzte udal mugarteen aldaketak. Era berean, Asturiasko, Gaztela Mantxako, Gaztela eta Leongo, Extremadurako, Errioxako eta Murtziako autonomia estatutuek beren eskumentzat hartzen dute udal mugarteen lege garapena eta aldaketak gauzatzea, Estatuko oinarrizko legeriaren esparruan eta, hala badagokio, legeria horrek ezartzen dituen baldintzetan.
‎Hori horrela, kontuan izan behar dugu EAEren eta Estatuaren finantza harremanak (tributu harremanak barne) Ekonomia Itunaren bitartez garatzen direla eta EAErekin Ekonomia Ituna arautzen duen maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legean, bakarrik aipatzen da finantza zaintza 48 artikuluko 5 atalean: " Estatuak toki erakundeen arloan une bakoitzean gauzatzen dituen finantza zaintzako ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskudunei dagozkie, baina horrek ez du esan nahi, inola ere, EAEko toki erakundeen autonomia maila araubide erkidekoena baino txikiagoa denik".
‎Bestetik, TOLk 1988an horrela zihoen: " Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoek beren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioen autonomia maila txikiagoa denik gainerako toki korporazioena baino, hargatik eragotzi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985... Bi xedapenek toki araubidearen finantza izaeradun harremanak Ekonomia Itunaren esparruan garatuko direla adierazi zuten.
‎Adierazpenak labur horrela dio: " Bere foru araubidearen indarrez, lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoari aplikatzeak ez dio kalterik egingo Ekonomia Itunaren Legean xedatutakoari". Horrek, finantza zaintzaren esparruan zuzeneko eragina dauka Ekomomia Itunean gaiaren inguruan 48.5 artikuluak dioena kontuan harturik.
‎Horren arabera, TAAJLek euskal erakundeekiko duen begirune nabarmenak bi oinarri ditu: batetik," Foru lurraldeen eskubide historikoak"; eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, nekez da bateragarria TAAJL arautzeko aukera batzuekin" 573 Goazen banan banan salbuespen klausula bakoitza aztertzen.
‎Azkenik, TAAJLren lehenengo xedapen gehigarriak foru lurraldeei dagokionez zehatz mehatz horrela adierazten du: " 1 Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoan izango da aplikagarria, betiere Konstituzioaren 149 artikuluko 1.14 eta 1.18 paragrafoetan eta lehen xedapen gehigarrian zehaztutako terminoetan; dena den, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoan, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/ 2012 Lege Organikoan, eta foru lurraldeetako eskubide h... Legea aplikatzean, eta dagozkien koordinazioeta zaintza ahalmenei kalterik egin gabe, zerbitzuakeskaintzeko moduari Toki amubidearen oinarriakarautzen dituen legearen 26.2 artikuluan jasotzen denariburuzko eskumena foru aldundiei dagokie, ukitutako udalerriek aurretiaz beren adostasuna ematen badute".
‎Honen adierazlea da EAEren Estatutuak berak 2.2 artikuluan honela adierazten duenean: " Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziekin bat datozen lurralde historikoek osatuko dute, egungo mugetan, bai eta Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritako prozeduraren arabera sartzea erabakitzen badu" 587 Lurralde Historiko bakoitzak bere barneko lurralde antolaketa propioa izango du eta horietako bakoitzak bere t... Azkenean, toki erakundera heltzen gara, lurralde erakunde ezberdin bezala egituratzen dena.
‎KAk argi adierazi zuen 76/ 1988 Epaian ideia hori eta goi auzitegi horren ekainaren 23ko 118/ 2016 Epaian ere horrela laburtu zuen: " Euskal lurralde historikoek badute berezitasun bat, araubide erkideko probintziei emandakoaren eskumen eremu desberdin eta zabalago batean gauzatzen dena, Konstituzioaren eta estatutuen bidez bermatutako foru araubidetik eratorria, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen aurrean, baita, adierazi dugun bezala," Estatuko botere zen tralen" aurrean ere (Konstituzio Auzitegiaren 76/ 1988 epaia, apirilaren 26koa, 6 OJ). Berezitasun hori babesteko sortu da foru autonomiaren aldeko gatazka berria," Euskal foraltasunaren babes konstituzionalaren defizita" konpontzeko modu gisa; izan ere," euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoei ez zaie aitortu Estatuko legegilearen balizko erasoen aurrean beraien foru araubidea konstituzio bidean defendatzeko".
‎Horrek lehen esaldian adierazi dugun ideiarekin ez dirudi bat egiten duenik, baina LARRAZABAL BASAÑEZek adierazi zuen bezala: " Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean eskubide historikoen titulartasun partekatua dagoela esan daiteke, eta titulartasun hori ulertezina da eskubide historikoak eguneratzeko prozesutik bereizten bada" 597.
‎Bigarren arazoa, GONZALEZ DE ZARATE LORENTEri jarraituz planteatuko dugu: " Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuaren eta EAEren artean eskumenak banatzeko sistema jada korapilatsuari gehitu behar zaio autonomia erkidegoaren beraren eta lurralde historikoen eta haien erakundeen arteko eskumen banaketa" 598.
‎Bestalde, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 6 xedapen gehigarriak, bere izaera eta edukia kontuan hartuta, honako hau gogorarazten du: " Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoek beren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, Ekonomia Itunaren Legearen terminoetan ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez..."; gero," Mantentzen jarraituko balute", ezin da esan aurreko egoerari buruzko inolako berrikuntzarik sartu denik, eta horren alderdi ekonomikoei buruzko legeak berariaz arautzen du.... Itun horren 45 artikuluaren arabera, helburu hori ez zuten arauetan inplizitutzat joko litzateke legegintza asmoa, eta, duen garrantziagatik, ordenamendu juridikoan berariaz formulatuta baino ezin izango litzateke sartu" 608 Hori horrela, AGk ulertzen du lurralde historikoek ez dutela toki erakundeen aurrekontu araubidea zehazteko eskumenik.
‎" Egia da, arazo honetan interesa duten alderdi guztiek gaur egun indarrean dagoen 2002ko Kontzertu Ekonomikoaren 48.5 artikuluaren aipamen berezia egin dutela, eta honela dio artikuluak: " Toki erakundeen inguruan Estatuak gauzatzen dituen finantza zaintzaren ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duten erakundeei dagozkie; hala ere, horrek ez du esan nahi Euskal Autonomiako Toki erakundeek erregimen arruntekoek baino maila txikiagoa dutenik". Aurreko Kontzertu Ekonomikoaren (1990 urtean eraldatu zen 1988ko Estatuko Toki ogasunen Legera egokitzeko) 45 artikuluan du aurrekaria manu horrek, baina haren kokapena eta edukina aldatzen du (alderdietako bakoitzak berak egiten duen interpretazioa justifikatzeko erabiltzen ditu aldaketa horiek).
‎CASTELLS ARTECHEk honakoa adierazten du: ". egilea (Jesus Leguina, Koldo Echevarria, Ramon Martin Mateo, duela gutxi Antonio Fanlo) gaira hurbildu denean, ezin izan du esan gabe utzi Udalerria Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan oso ahaztuta dagoela... Era berean, ezin da behar bezain adierazgarritzat jo Lurralde Historikoen Legea.
‎" 246 2013an EndemañO AROSTEGUik honako hau salatu zuen: " Euskal Autonomia Erkidegoak toki araubidearen arloko eskumenak bereganatu zituenetik hogeita hamabost urte igaro ondoren, EAEko toki administrazioaren araubide juridikoa izaera orokor edo orokorrarekin arautuko duen lege autonomikorik gabe jarraitzen dugu. Autonomia erkidegoaren konfigurazio bereziak, udalen eta gainerako toki erakundeen araubide juridikoan eragina duten eskumen arauemaile zabalak dituzten hiru lurralde historikok, aurretiazko gai bat ebazteko beharra planteatzen du:
‎Esan leike beldur barik TAAJLk toki autonomiaren" kaltetan" zihoala eta, egoera horretan BAZAKO ATUTXA eta ETXANOBE LANDAJUELAk adierazten dutenez," Euskadiko Udal Legearen proiektua idaztearen arduradunak egungo TAAJLren kudeaketa prozesua gertutik jarraitzera behartzen zituen, proiektatutako neurrietako batzuk sartzea saihesteko, neurri horiek ez baitzuten errespetatzen Konstituzioak bermatzen duen toki autonomia, eta hori ezinezkoa izatekotan eskubide historikoetatik eratorritako sistema instituzional eta ekonomikoaren berezitasuna aitortzen zuten xedapenak sartzea. Horretarako, antolaketaeta finantza araubide propio bat aldarrikatzen zen, zeinaren arabera proiektatutako legea ezin baitzen aplikatu Euskal Autonomia Erkidegoan" 252.
‎alde batetik, EAEk autonomia erkidegoek toki araubidearen inguruan dituzten eskumen amankomunak ditu; eta bestetik, eskubide historikoetatik eratorritako eskumenak ditu255 Legeak berak honako oinarria aipatzen du 3 artikuluan: " Lege hau onesten da Euskal Autonomia Erkidegoari Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak, Euskal Autonomia Estatutua onesten duen abenduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duen maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legeak ematen dizkioten eskumenak baliatuz". Oinarri horretan lurralde historikoen papera ere nabarmendu nahi izan zuen artikulu berberak bigarren parrafoan, eta horren arabera, Eusko Legebiltzarrak toki araubidean egikaritu dezakeen lege ahala lurralde historikoek gaiaren inguruan dituzten berezko eskumenak kaltetu barik egin da256.
‎alde batetik, EAEk autonomia erkidegoek toki araubidearen inguruan dituzten eskumen amankomunak ditu; eta bestetik, eskubide historikoetatik eratorritako eskumenak ditu255 Legeak berak honako oinarria aipatzen du 3 artikuluan: " Lege hau onesten da Euskal Autonomia Erkidegoari Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak, Euskal Autonomia Estatutua onesten duen abenduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duen maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legeak ematen dizkioten eskumenak baliatuz". Oinarri horretan lurralde historikoen papera ere nabarmendu nahi izan zuen artikulu berberak bigarren parrafoan, eta horren arabera, Eusko Legebiltzarrak toki araubidean egikaritu dezakeen lege ahala lurralde historikoek gaiaren inguruan dituzten berezko eskumenak kaltetu barik egin da256.
‎ETELren 1.1 artikuluak berak hauxe adierazten du: " Lege honetan jasotako aurreikuspenen bitartez, lortu nahi da, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki erakundeek beren toki autonomia osorik balia dezaten babestu eta bermatzea".
‎Larrea Jimenez de ViCUÑAk adierazten duenari jarraituz: " Estatuak Euskadirekin dituen harremanen esparrua osatzen duten legeetan jasotako tratamenduaren ildotik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak Euskal Autonomia Erkidegorako araubide berezia jasotzen du, gaiaren tratamendu orokorrari dagokionez" 268.
‎Xedapen honetan eta guri dagokigun toki erakundeen finantza araubidearen gaian, xedapen gehigarriak horrela adierazten du: " Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoek beren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioek gainerako toki korporazioek dutena baino autonomia maila txikiagoa dutenik, hargatik eragotzi gabe lege honen 115 artikuluan xedatutakoa eta Autonomia Erkid... Xedapen hori garrantzi handikoa da269 eta, horren arabera, lurralde historikoek udal gaietan dituzten eskumenak garatzen jarraituko dute Ekonomia Itunari buruzko Legean zehaztutakoarekin batera.
‎Ildo horretatik, 1988an TOLk (gaur egun TOLTBn eta horri TAAJLk egindako erreforma eta gero gauza berdina esaten jarraitzen du) 8 xedapen gehigarrian antzeko forma duen edo ia berdin ezartzen duen esamoldea garatu du: " Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoek beren araubide berezia izaten jarraituko dute udal gaietan, ekonomiaeta finantza araubideari dagokionez, Ekonomia Itunari buruzko Legearen arabera, baina horrek ez du esan nahi EAEko toki korporazioen autonomia maila txikiagoa denik gainerako toki korporazioena baino, hargatik eragotzi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 198... Euskal instituzioek, bakoitzak bere eskumen eremuan, eskumenak esleitu ahal izango dizkiete beren lurraldeetako udalerriei, betiere Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/ 1985 Legearen 25 artikuluko 3, 4 eta 5 paragrafoetan adierazitako irizpideen arabera".
‎Hortaz, EAEko Autonomia Estatutuak esaten duenaz gain, zuzenean LHLra ere jo behar dugu. LHLren helburuetariko bat, LARREA JIMENEZ DE VICUÑAri jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru organoen arteko harreman esparrua arautzea da274 Ondorioz, ez du sartzen udalerriei dagokien erakunde mailaren erregulazioa, LAMBARRI GOMEZek esan bezala, legegintzaldiko legegintza egutegian jada jasota baitzegoen275.
‎ETELren 109 artikuluak bigarren paragrafoan horrela dio: " Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen ogasuna lurralde historikoetako foru organoek onesten dituzten arau xedapenek arautzen dute, eta, hala badagokio, lege honetan jasotako aurreikuspenek, bai eta tokiko araugintza ahalaren adierazpenek ere". Hau da, toki ogasunen inguruko arauketa foru organo eskudunek egingo dute, ETELk berak ezartzen dituen oinarriekin bat eginez.
‎• Erregimen erkidekoak ez diren zeharkako zerga figurarik ez ezartzea, baldin eta horien etekina Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lekuz aldatu edo eragin badaiteke.
‎Autonomia erkidegoko legegileak esku hartu luke, Autonomia Estatutuaren 10.4 artikuluaren arabera dagozkion eskumenak egikaritzeko legeak eginez, eta, 37.3.f) eta 37.4 artikuluen babesean, lurralde historikoei toki ogasunen baliabideen zerrenda eta araubide juridikoa osatzeko eskumena emanez, bai eta kreditua eskuratzearen arloko finantza zaintza gauzatzeko eskumena ere, Estatuko oinarrizko legerian ezarritako moduan" 292 Arazoari argia emateko ETEL etorri zen eta toki ogasunei buruzko arauketa orokorra egin zuen, lurralde historikoei gaiaren inguruko eskumenak zehaztuz: " Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen ogasuna lurralde historikoetako foru organoek onartutako arau xedapenek eta, hala badagokio, lege honetan jasotako xedapenek arautzen dute, bai eta tokiko araugintza ahalaren adierazpenek ere" (109 art).
‎Toki erakundeen aurrekontu araubideari dagokionez ere, ez da berariaz izendatzen eskumen titulu gisa, ez Autonomia Estatutuan, ez Ekonomia Itunean. Hala ere, LHLren bigarren xedapen gehigarriaren 3 zenbakiak, gai horri dagokionez, xedatzen du, EAEko Ogasun Orokorra eta foru organoen ogasunak EAEko toki erakundeen ogasunekin erabat artikulatzeko, erakunde horiek eta haien organismo eta erakundeek" Euskal Finantza Publikoen Kontseiluak zehaztutako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek aurrekontu prozedura publikoaren arloan erabiltzen dituzten irizpide homogeneoak aplikatuko dituztela". ENDEMAÑO AROSTEGUIren hitzetan, xedapen horrek, inplizituki, esan nahi du legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko; izan ere, araubide horren arauketa oso laburra da293.
‎Ez dugu ahaztu behar Euskadiko autonomia estatutuaren 41 artikuluak adierazten duena: Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga arloko harremanak Ekonomia Itunaren edo Hitzarmenen foru sistema tradizionalaren bidez arautuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen aurrekontu araubidea, diruzaintzakoa, kontabilitatekoa eta kontu hartzailetzako kontrolekoa barne, lurralde historikoetako foru arauetan dago araututa. Lehen esan dudan bezala, gai hori ez dago berariaz jasota eskumena gaitzen duen ezein arautan.
‎Lehen esan dudan bezala, gai hori ez dago berariaz jasota eskumena gaitzen duen ezein arautan. Hala ere, LHLren bigarren xedapen gehigarriaren 3 zenbakiak, gai horri dagokionez, xedatzen du, EAEko hiru administrazio mailetako ogasunak modu eraginkorrean artikulatzeko, horiek eta haien organismo eta erakundeek, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztutako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek aurrekontu prozeduraren eta kontabilitate publikoaren arloan erabiltzen dituztenen irizpide homogeneoak aplikatuko dituztela. ENDEMAÑO AROSTEGUIren iritziz xedapen horrek, inplizituki, esan nahi du legegile autonomikoak eskumena duela toki erakundeen aurrekontu araubideari buruzko alderdiak arautzeko; izan ere, araubide horren arauketa oso laburra da307.
‎Arabako lurralde historikoak oraindik ez du toki erakundeen barne kontrolerako foru dekretu propioa onartu eta Estatuan aplikagarria den 424/ 2017 Errege Dekretua aplikatzen dabil arau propioa izan arte. arabera, Nafarroako Foru Komunitateari aplikatuko zaio lege honetan xedatutakoa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera. 2 Lege honetan xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeak ez du eragotziko Ekonomia Itunari buruzko Legean xedatutakoa". Azken finean, gai honen inguruan ENDEMAño Arosteguik honakoa adierazi zuen:
‎Azken finean, gai honen inguruan ENDEMAño Arosteguik honakoa adierazi zuen: " Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen aurrekontu araubidea, diruzaintzakoa, kontabilitatekoa eta kontu hartzailetzako kontrolekoa barne, lurralde historikoetako foru arauetan dago araututa —lehen aipatutakoetan— Haren edukia, funtsean, berbera da: dagokion lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontu, kontabilitateeta kontrol esparruak barne hartzen dituen alderdi guztien arauketa zabala; esparru hori, era berean, garapen erregelamenduekin osatzen da, eta horiek onartzeko baimena ematen zaie foru aldundiei.
‎Udalen zor mailak ere desberdinak dira autonomia erkidegoaren arabera, bai zor biziaren ratioaren arabera, diru sarrera arrunten aldean, bai biztanleko zorraren arabera. Lehenengo kasuan, diru sarrera arrunten aldean, Aragoi, Andaluzia eta Murtziako udalerriek erakusten dute zorrik handiena, eta Euskal Autonomia Erkidegokoek gutxien (Arabako udalerriak kontuan hartu gabe), Galiziak eta Kanariak gutxien. Biztanleko zorra handiagoa da Madrilen, Aragoin eta Andaluzian, eta txikiagoa Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan (Arabako udalerriak kontuan hartu gabe) eta Kantabrian.
‎Lehenengo kasuan, diru sarrera arrunten aldean, Aragoi, Andaluzia eta Murtziako udalerriek erakusten dute zorrik handiena, eta Euskal Autonomia Erkidegokoek gutxien (Arabako udalerriak kontuan hartu gabe), Galiziak eta Kanariak gutxien. Biztanleko zorra handiagoa da Madrilen, Aragoin eta Andaluzian, eta txikiagoa Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan (Arabako udalerriak kontuan hartu gabe) eta Kantabrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia