2008
|
|
Espainiako Gobernuak orain arteko argudioei eutsi egin die EAE ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioa eskatzean, eta ETAk bi alderdi horiek erabili dituela argudiatu du azken alegazioetan. Gobernuak Estatuko Abokatuaren bidez aurkeztu zituen atzo goizean alegazioak
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61 sala berezian. Fiskaltzak astelehenean aurkeztu zituen bi alderdien aurkako alegazioak.
|
|
Beranduenera ere hilaren 22rako aterako du
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61 Sala bereziak EHAKri eta EAE ANVri buruzko erabakia, Espainiako berri agentziek auzitegiko iturriak aipatuz jakitera eman dutenez. Auzitegiko 16 magistratuak hilaren 11n ziren deliberatzen hastekoak, baina aurreikusitakoa baino sei egun beranduago hasiko dira.
|
|
EAE ANVri buruzko erabakia hartu ostean, EHAKren aurkako auzia aztertzeari ekin zion atzo goizean
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61 salak. Erauskin, Itziar Basterrika eta Julian Martinez EABko legebiltzarkideek auzion inguruko iritzia eman dute, Ezker Abertzalea taldearen izenean.
|
|
CGPJko presidente kargua ez ezik,
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko presidente kargua ere izango du Divarrek. Espainiako Auzitegi Nazionalean urte gehien daraman epailea da.
|
|
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko salak bukatutzat eman du Herri Batasuna (HB), Euskal Herritarrok (EH) eta Batasunaren ondasunen likidazioa, alderdi politiko horiek legez kanpo uztea erabaki zueneko epaia dela eta. Denera, 1.947.166,8 euro balio duten ondasunak kendu dizkie hiru alderdioi.
|
2009
|
|
Behin behinean dauden presoak ere nekez uzten dituzte libre, AAMren esanetan, eta presoen kopuruan ere eragiten du gero eta gehiago izateak Parot doktrina esaten dioten
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko doktrina aplikatzen dieten presoak. Euskal Herrian, asko sartzen dituzte espetxeetara eta gutxi ateratzen dira.
|
|
Atxiloketak izan eta gero, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina hasi aurretik D3M eta Askatasuna baliogabetu egin zituen
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61 Areto bereziak, eta erabakia berretsi zuen Auzitegi Konstituzionalak. Bost egun geroago, D3Mren eta Askatasunaren ekinbideak debekatu zituen Garzon epaileak, hiru urterako.
|
2011
|
|
Sortu legez kanpo uzteko ez dauka arrazoi bakar bat ere
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko sala bereziak, Iñigo Iruin abokatuaren arabera. Ezker abertzalearen alderdi berria legezko egiteko, berriz, badituzte arrazoiak, abokatuak magistratuei atzo argudiatu zienez.
|
|
Ezker abertzaleak egiten duen guztia eta hango kide guztiak estatuaren tresnen aldetik «etengabe eta zorrotz» zaintzen direla ekarri die gogora magistratuei, eta legea betetzen ez dela ikusiko balute «tresna boteretsuak» dituztela horren kontra egiteko.Beraz, arriskurik ez dagoela ikusita, Sorturen erregistroa onartuko ez balute eta alderdia legezko egingo ez balute, horretarako beharrik gabe, parte hartze politikorako eskubidea urratuko litzatekeela ohartarazi die epaileei. Izan ere, Iruinen arabera, «Espainiako demokraziaren egoera ez legoke arriskuan», fiskalak argudiatutakoaren kontra.Sortu legezko izan edo ez erabakitzeko ahozko saioen bigarren eguna izan zen atzokoa
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko sala berezian. Azken ondorioak aurkeztu zituzten aldeek, eta defentsak nahi zuen tokian kokatu zen eztabaida.
|
|
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko areto bereziak Sortu alderdiaren aurkako epaia eman du, atzo gauean auzitegi horretako prentsa bulegoak azaldu zuenez. Ezker abertzaleak aurkeztutako taldeei Alderdien Legea aplikatzeko orduan aurreko epai guztietan ez bezala, ordea, oraingoan ez da aho bateko erabakia izan, hiru epaile beren kide gehienen iritziaren aurka azaldu baitira eta epaiaren aurkako boto partikularra eman baitute.
|
|
Ezezkoa nagusitu da
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko salan. Estatuko politika atzerakoiak seinalatutako bidea nagusitu da.
|
|
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko salako epaile guztiak oraingoan ados jarri dira, eta aho batez erabaki dute Sortuk aurkeztutako baliogabetze intzidentea atzera botatzea. Behin erabaki hori hartuta, Sorturen abokatuek Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkezteko aukera izango dute.Auzitegi Goreneko areto horretako bederatzi epaile Sortu legez kanporatzearen alde azaldu ziren, baina zazpi epailek alderdia legeztatzearen aldeko boto partikularra azaldu zuten.
|
|
Bildu koalizioari maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzen utzi edo ez gaur erabakiko du
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61eko Salak. Atzoko espero zen auziaren inguruko erabakia hartzea, baina gaur gauerdira arte luzatu du epea, Bilduren defentsari alegazioak aurkezteko egun bat gehiago eman diotelako.Zerrenden aurka Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak aurkeztutako inpugnazioak eta Bilduk horiei jarritako alegazioak aztertzeko, ostiral arratsaldean bildu ziren Goreneko hamasei magistratuak.
|
2013
|
|
Haiek urratu diren edo ez erabaki du Estrasburgok.
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko 61 areto bereziak 2008ko irailaren 16an utzi zuen legez kanpo EAE ANV alderdia, eta Konstituzionalak 2009ko urtarrilaren 29an berretsi zuen erabakia. 1930 urtean sortu zen alderdia legez kanpo uzten zuten bigarren aldia izan zen hura, frankismoan ere halaxe egin baitzuten.
|
2014
|
|
1984ko martxoan, Eduardo Calvo Rojas zen guardiako epailea Donostiako epaitegian; berak egin zituen lehen instrukzioak.
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko magistratu da gaur egun. Harekin harremanetan jarri da BERRIA, baina ez du galderarik erantzun nahi izan, denbora asko pasatu dela eta auzia instrukzio fasean dagoela argudiatuta. Geroztik, gutxienez beste zortzi epaileren eskuetatik igaro da kasua.
|
2015
|
|
Aurrerantzean, ordea, poliziei ustez libre esandakoak epailearen aurrean berretsi dituzte atxilotuek; egin ezean, ez dute froga baliorik izango. Hala ebatzi dute
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko Zigor Salako epaileek, osoko bilkuran, aldeko hamabi botorekin eta kontrako bostekin, komunikabideetara igorritako ohar labur batean jakinarazi dutenez. Erabakiak orain arteko anbiguotasuna amaitzea du helburu.
|
2018
|
|
Inork itxaropenik bazuen Espainiako justiziak keinu leungarri erabiliko zuela Junqueras kaleratuta, keinu bat aditzera emateko independentziazaleek tonua pixka bat jaitsiz gero justiziak bere partea jarriko zuela, agortu zaio itxaronaldia.Beste behin irizpide nagusia politikoa dela erakutsiz, eta ez justizia hutsa,
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko hiru magistratuk erabaki dute arriskugarria dela Junqueras lehendakariordea behin behinean aske uztea.Aldebakarreko bideari uko ez egitea da ostiralean magistratuek kaleratzeko eskaera ez onartzeko erabili zuten argudio nagusietako bat. Ez zen Junqueras izan mezu horren hartzaile bakarra, bidalketa masiboa egin nahi izan zuten magistratuek auto horren bidez, alegia, aldebakarreko bidean berriro saia litezkeen alderdiak, erakunde publikoak, gizarte erakundeak, komunikabideak eta abenduaren 21eko hauteskundeetan independentziaren aldeko zerrendei botoa eman zieten bi milioi herritarrentzako mezua ere izan zen.Independentziaren bila alde bakarretik joatea delitua izan litekeela ulertu behar da autoaren parte hori irakurrita.
|
|
Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetua, Meritxel Serret kontseilari kargugabetua eta Anna Gabriel CUPeko diputatu ohia atxilotzeko aukera jarri zuen atzo fiskaltzak Pablo Llarena
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko epailearen mahai gainean. Gabriel Suitzan da, eta Puigdemont eta Serret Genevara joatekoak dira, etzi, Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdian eta Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren ekitaldi batean parte hartzeko; han izango da Gabriel ere.Suitzako Justiziak joan den hilabetean adierazi zuen ez zuela Gabriel estraditatuko, Espainiak «delitu politikoak» egozten dizkiolako.
|
|
behin behineko espetxealdian dauden Jordi Turull Presidentzia kontseilariarena eta Josep Rull Lurraldetasun kontseilariarena, eta erbestean dauden Toni Comin Osasunekoarena eta Lluis Puig Kulturakoarena. Pablo Llarena
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko epaileak matxinada delitua egozten die guztiei independentzia prozesuaren aurkako kausan, eta, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordearen ustez, Llarenak «hagitz argi» utzi du lau politikari horiek ezin dutela kontseilari kargua hartu. Rajoyren ustez, berriz, Torrak du egoeraren ardura guztia.
|
|
Mahukak jasota heldu beharreko gaietako bat da hipotekaren inskripzioaren zergarena, eskuak pixka bat bada ere zikintzea eskatzen duena. Asmoa ez da azken bi asteotan
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko togapeko besoak nork garbaldu dituen seinalatzea, inork ez du ezer ikusi, baina agerian geratu da?, baizik eta eskandaluaren erpin eta zurkulu ugariei erreparatzea, eta galbahean iragaztea azken egunotan entzundako kontzeptu teknikoetako batzuk, aleak eta hondarra bereizteko.Hipotekaren zerga dago eskandaluaren erdian. Zehazki, argitu nahi izan da zein den hipoteka zergaren subjektu pasiboa.Hasteko, aipatu behar da ez direla gauza bera hipoteka eta mailegua.
|
2019
|
|
Hamahiru kidek osatzen dute. Horietako zortzi
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko epaileak dira, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak zozketa bidez aukeratuak. Beste bostak Zuzenbide, Zientzia Politikoko edo Soziologia katedradunak dira, Kongresuko alderdi politikoek proposatuak.Zenbat denbora daude karguan?
|
2020
|
|
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietako Salak uko egin dio Espainiako Hauteskunde Batzordearen agindua behin behinean eteteari, Quim Torra Kataluniako presidenteari diputatu akta kentzeari buruzko auzian. Kataluniako Auzitegi Nagusiak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion Torrari, desobedientzia delitua egotzita, eta horren harira akta kentzea erabaki zuen hauteskunde batzordeak.
|
|
Epaile demokratarik gabe ezin da zuzenbide estaturik egon, eta Espainiako agintaritza judizialak ez du zuzenbidearen ikuspuntu demokratiko bat. Oso agerikoa da Manuel Marchena[
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko magistratua] iruzurti baten gisan jokatzen ari dela. EBko Justizia Auzitegiari Junquerasen immunitateari buruz egindako galdera prejudiziala aparteko pieza batean aurkeztu zuen, erantzuna jaso aurretik hura zigortu ahal izateko, eta, Luxenburgok erantzuten duenean esateko jada ez duela eraginik, epaia emana dago.
|
2021
|
|
Estitxu Garai kazetari eta EHUko irakasleak gidatuta, hiru hizlari saiatu dira galdera horiei erantzuten, Sarek eta EHUko Giza Eskubideen masterrak Bilbon antotatutako mahai inguru batean: Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua, Jose Antonio Martin Pallin
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko magistratu emeritua eta Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako Espetxe Erakundeetako aholkularia. Atzo izan zen.
|
|
Carles Puigdemont joan den irailean Sardinian atxilotua izan eta egun batzuetara baldintzarik gabe aske utzia izan ondoren, Kataluniako Gobernuko presidente ohiaren eta Antoni Comin eta Clara Ponsati Generalitateko kontseilari izandakoen defentsek kautelazko neurriak eskatu zituzten. Bada horiek baztertu ditu Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak, argudiatuta Pablo Llarena
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko instrukzioko epailearen euroagindu eskaerak indargabetuta daudela behin behinean, eta, hortaz, dituztela atxilotu eta Espainiaratu.
|
|
Judizialki, auzibidearen hasiera baino ez da, baina, politikoki, Manu Aierdiren etorkizuna baldintzatu dezake. Atzo, Andres Palomo Del Arco
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko Zigor arloko magistratuak auto batean diligentziak ireki zizkion Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariari. Urrats horrekin, Sodenak Davalorri 2,6 milioi euro maileguan ematerakoan prebarikazio eta diru publikoen xahutze deliturik egon al zen argitu nahi du.
|
2022
|
|
Bakearen eta elkarbizitzaren bidean trabak eta oztopoak jartzen tematurik dagoen Justizia baten esku. 2011n ere Miguel Hernandezen zigorra berraztertzeko errekurtso berezi bat, familiak eskatuta, aurkezteko aukera ukatu zuen Justizia baten esku(
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko Auzi Militarren Sala). Artikulu honen bukaera gisa, zer hobe Miguelen beraren hitzak baino:
|
2023
|
|
Hala, argudiatu du gaur egun ez duela zentzurik horiek «era hertsian aplikatzeak». Haren esanetan, hala ulertzen du euskal gizartearen gehiengoak, baita, besteak beste, Jose Antonio Martin Pallin eta Joaquin Gimenez
|
Espainiako
Auzitegi Goreneko epaile ohiek ere. Bere egin ditu azken horren hitzak:
|