Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 132

2001
‎Beti ez, behinik behin. Esate baterako, ni traje baltzagaz ezkondu nintzan eta ez neroan inoren luturik.
‎Ba, beno, leku txiki txiki batean buelo handia emateko. Esate baterako, gerri mehetan. Baina, beno, bestela ere erabiltzen da...
‎Euskal literatura nik ezagutzen dudan edozein erdal literatura baino nahasiago agertzen da berez literaturarekin zer ikusirik ez duten gauzekin. Esate baterako bibliografia.
‎Ez zaio nonbait iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Esate baterako, heriotzez hiltzen ditugu, Etxeparek zioenez, gaizkilerik okerrenak. Ongi dagoen ala ez, zalantzan jarri da, eta zalantzan  jarri nahi gintuzke.
Esate baterako, ez dakit non ikasi duen U. jaunak zer nahi dugun euskaltzain garelakook. Ez dut uste gure barrena, Jainkoak bezala, irakurtzen duenik eta ez du esaten zein dokumentutan azaldu dugun" euskal ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatzeko" borondate hori.
‎Begien bistan da zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, falta dela hor. Esate baterako, El DÃako" euskal orria" ren zuzendari izan zela urtea joan eta urtea etorri, egunkari horretan argitara zuela Dickensen Christmas Carol euskaraz, eta gainerakoak. Ez da aipatzen Eusko  Deyan bestetan idatzi zuenik.
‎Ez ote digu beste ezerk zimiko egiten inoiz? Esate baterako, mundu guztiari adierazi nahiak: " Begira zein ederki, eta hori euskaraz ari naizelarik, esaten dudan nik:
‎Zein bere garaikoak direla ere bai. Esate baterako," Txirrita patroia" eta" Jauregi patroia" Lizardirenak dira, ezagunagoak orduan orain baino; Barojari Benaventez egin genion galdera, hil berria genuelako izan zen9 Eta eta abar.
‎Egia da, bai, horien orde, zenbait apaingarri berriz jantzia agertzen zaigula Iliada. Esate baterako, jainko jainkosak h z jositako hizkera batean (ai, behar den lekuan baleude!) mintzatzen dira, eta gizon hilkorrak halako Bizkai usain arin bat darion beste batean. Baina, esan dudanez, falta diren gauzak nabarmenegiak dira, eta ez du haien hutsa orbel pixka batek estaliko.
‎Ez gehiegi, ordea, ezina egia bihurtzeko aski baitu hauteman ezinak diren kausak irakur daitezkeen hitzen truk eta ordain erakartzea. Esate baterako, hemen Agirrek dioenak: " supone un curioso olvido, no sólo de la documentación que... recogen los Extractos de la Bascongada, sino incluso de la constante crÃtica que recorre el resto de sus pà ¡ ginas.
‎Lehenbizikoa usuago ageri da, noski, gure artean, oroitzapenetan hasten bagara horrelakoren bat baitatorkigu gogora. Esate baterako.
2002
Esate baterako liburu hura, azalean Kaf  ka bere andregaiarekin agertzen zena, eta honi idatzitako gutunak jasotzen zituena. Bolada batean, urte asko ez zela, behin baino gehiagotan ikusiko genuen erretratu hura gure gau mahaiaren gainean.
‎Eta gogora  tzen hasita, makina bat pasadizo gogoratu nituen, gero eta errudunago sentiarazi nindutenak. Esate baterako, zenbat aldiz ez ote nion kontatu, behin, lagun baten etxeko txakurrak aztaletan haginka egin, erietxera eraman, eta tetanoaren aurkako indizioa ipini zidatenekoa; edo hondartzako beste hura, Gurutze Gorrikoek, nire estuasunaz alertaturik, bozgorailuetatik jendea mugiarazi, eta erdi itota uretatik atera nindutenekoa. Frankotan.
‎Zeren, bere burua euskaltzaletzat hartzen dutenen, edo hartzen dugunon, artean nekez ikusten baitut nik holako galderarik. Esate baterako, eta galdera bere gordinean botatzeko, euskaldunentzat, etxetik euskaraz egiten dutenentzat, adibidez, ona al da umeak eredura bidaltzea. Ohartuak gara inoiz galdera horri?
‎Itzulpenetan halakoak ugari ditugu. Esate baterako, American Airlines konpainiak" Fly in leather" atera zuen, eta itzultzaileak" Vuele en cueros" itzuli. " Eject" hitza (ordenagailuen eskuliburuetan erabilia)" eyacular" bezala itzulia izan da batzuetan:
2003
‎Kontu handiz ibili behar da beste gauza guztietan ere. Esate baterako, gizonek ez dute pixarik egin behar bide bazterretan; ez da kopulatzen ari diren abereei begira egon behar; emakumeak ondo estalita mantendu behar dira errekan" bogadea" egiten dutenean ere...
2005
‎Auzotik igarotzen ziren autoek ateratzen zuten hotsa bereizten ohitu nintzen. Esate baterako, nire aitaren kamioiak ez zuen hots bera egiten abiatu berria zelarik edo bide luzea egin eta gero, atzeraka zihoanean edo aurreraka poliki poliki lehen martxan zihoanean, gora zetorrela edo behera zihoala... Banekien auzoko nor igarotzen zen bere autoan gure etxe ondotik, motorraren hotsagatik:
‎BPGaren gorakaden eragileen artean edozein motatako ondasun edo zerbitzuren produkzioan izandako igoerak egon daitezke. Esate baterako, arma produkzioan gertatutako gorakada izan daiteke, edo eskolen eraikuntzari edo sendagai produkzioari esker izandako gorakadak. Eta gizarte ongizatearen maila, ez al litzateke desberdina izango aipatu kasu bakoitzean?
‎Kalkulua egiteko, logikoa denez, sinplifikatzera jotzen da, lortutako emaitza baliogabetzen ez duten balizko batzuk erabiliz; alabaina, gutxietsi egiten dute benetako ingurumen inpaktua. Esate baterako, kalkuluak egiteko unean onartzen da nekazaritza, abeltzaintza eta basoetatik zura ateratzeko egungo praktikak iraunkorrak direla, baina hori sarritan ez da horrela izaten. Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute, eta denborak aurrera egin ahala lur horien produktibitateak behera egiten du.
Esate baterako, Europa eta Japonek bere maskotak elikatzeko urtean erabiltzen duten aurrekontua nahikoa izango litzateke Mendebaldean dagoeneko desagertuta dauden gaitzak jasaten dituzten hogeita hamar mila haur behar bezala zaintzeko (Thomas, 2000). " Xanpain kopak", Robert Wadek deskribaturiko desberdintasun patroi gisa, oso modu grafikoan erakusten du munduko ekonomiako aberatsen eta pobreen arteko amildegiaren sakona, eredu politiko eramanezin baten isla inolaz ere, ezen horretan nazioz gaindiko terrorismoa, huts egindako estatu kopurua, fundamentalismoak eta gatazka etniko eta erlijiosoak etengabe elikatzen dira.
2006
‎Patologia sozialaren esparruan koka daitezkeen portaerak aztertu eta deskribatu ditu Dabidek. Esate baterako, zergatik hitz egiten zaie haurrei lehendabizi hilzorian baleude bezala, eta gero, ergel hutsak balira bezala; euskara euskalkitan banatzea gerrillaren taktikaren antzeko mugimendu bat izan ote zen?
Esate baterako: ia euskaldunak dauden bezala, ia erdaldunak ere ba ote daude?
‎Baina zurekin hizketan ari dela, badituzu filologoa antzemateko bideak, horietako baten aurrean zaudela jakiteko aztarnak. Esate baterako, zure solaskidea ZER esaten ari zaren ez baina NOLA esaten ari zaren aztertzen ari dela sumatzen baduzu, erne, baliteke filologoa izatea! Kontuz, hala baldin bada.
2009
‎Sarritan duda egiten dut egin behar nuena egin gabe utzi dudan edo egin dudana egin behar ote nuenentz. Esate baterako, zalantzarekin geratu nintzen ondo jokatu nuenentz malabarak egiten ari zen pailazo hari eskaini zidan sagarra ez hartzean. Eskerrak eman, eta arrapaladan jarraitu nuen geltokirantz, gain gainean baitzen autobusa irteteko ordua.
‎Niri, berriz, esan dizudan bezala, baserrira joaten nintzenean ahalik eta gehien arintzen zidan nik egin beharreko guztia. Esate baterako, eguraldi ona bazegoen lizarpera bidaltzen ninduen, artez artez, pentsatu ere egin gabe. Lauzpabost jakatxo egingo nizkizun udaldi hartan baserriko lizarpean edukitzen genuen aulkian eserita.
‎Lehenago ere zeozer baneukala ikusita eman dut aditzera. Esate baterako, Larrinagatarrenean kriada egon nintzenean, señorito Fernando, doña Mercedesen seme gaztea, etorri zitzaigun egun batzuk Busturian pasatzera. Bigarren arratsaldean, doña Mercedes siestan zegoela, eskatu zidan Txatxarramendiren aurreko Hostal Pacora joateko, señora bati eskutitz bat eramatera.
‎Nafarroako Gobernuak interes politiko hutsen arabera euskarari ematen dion erabilera alderdikoi eta sasi ideologizatua oso arriskutsua eta itogarria gerta dakioke euskarari. Esate baterako, Nafarroako hainbat herritan, bertako eskola txikiak ixten ari dira ikaslerik ez dutelako. Ikaslerik ez badute, ordea, ez da udalerri horietan haurrik ez dagoelako, baizik eta haur horiek euskarazko irakaskuntzan matrikulatu nahi izanik, gobernuak udalerrian bertan euskarazko irakaskuntza ukatzen dienez, inguruko udalerri bateko eskolara joaten direlako.
‎Horrela, euskara biak, J (High, Jasoa) eta X (Low, Xehea), izango litzateke, bai eta espainiera ere, eremuaren eta pertsonaren historiaren arabera, J eta X izango litzateke. Esate baterako, espainiera Nafarroan euskararekin batera X izatea ezinbestekoa delakoan nago; Gipuzkoako zenbait jendek, ordea, saihestu ahal izango dute espainiera xehe mailako funtzioetan. Beraz, diglosia eredu zehatzak beharbada desberdina izan behar du kokapen bi horietan.
‎Baina legeriaren arabera ezinbestez bi hizkuntzetan egin behar diren baino gauza gehiago egiten dira batzuetan bietan, eta legeriak eskatzen duena baino gutxiago beste batzuetan. Esate baterako, aldi bereko bi hizkuntzen erabilera bermatu behar da herritarrei oro har zuzendutako komunikazioetan eta paisaia linguistikoan. Komunikazio orokor elebidun horren ondoan, ordea, eta hau da proposatzen duguna, herri administrazioen eta herritarren arteko harreman indibidualizatuetan, herritarren hizkuntza aukera baliatzeari ekin behar zaio.
‎Adibide ugari daude, tamalez, diogun horren lekuko. Esate baterako, urrutira gabe, Euskadiko Justizia Administrazioa euskalduntzeko Eusko Jaurlaritzak 2008an onarturiko Dekretuaren zenbait artikulu indarrik gabe utzi dituen epaia, Euskadiko Auzitegi Nagusiak 2009ko urrian ezagutzera eman zuena, Justizia Ministerioak tarteraturiko helegite baten gainean.
‎Nolanahi ere, datu hauek islatzen dutena argazki orokorra da, aldeak baitaude sareen artean ere. Esate baterako, bataz beste, ikastolen sareko emaitzak hobeak dira sare publikokoak baino, irakasleen euskara gaitasunari dagokionez.
‎Kontuan hartzekoa da, lehen aldiz matrikulatzen direnen artean, are handiagoa dela B eta ereduen aldeko jarrera. Esate baterako, ikasturte hasierako matrikulazioan, Haur Hezkuntzan ikasle berrien %5 besterik ez da matrikulatu A ereduan, %23, 9 ereduan eta %71, 1 ereduan. ikasturterako aurre-matrikulazioan, berriz, aurreraxeago ikusiko dugunez, %4k besterik ez du eman izena A eredurako, eta %74k eredua aukeratu du.
‎[59] Esate baterako, ikaragarri hazi da euskararen presentzia hedabideetan, baina ez horrenbeste, askoz gutxiago baizik, euskarazko hedabideetako irakurle eta ikus entzuleen kopurua.
‎ez genuke aukera handitasunaren balioa gutxitu nahi. Esate baterako, ez dakigu ETB3ren sorrerak zenbat ikus entzuleren irabazia ekarri duen, baina ez dugu zalantzarik galerarik ez zuela ekarriko eta ETB1ek erakartzen ez dituen milaka batzuk irabazi ditzakeela kate berriak, edo, hipotesirik makalenean, lehenagoko ikus entzuleen kopuruari eusteko lagungarri izan daitekeela; berez da ona, beraz, aukera hazkunde hori. On litzateke, halaber, Berria egunerokoak ondoan beste egunkari bat izango balu.
‎Euskarazko hedabideak ezin dira baloratu merkatuko legeen eta errentagarritasun irizpideen arabera huts hutsik. Esate baterako, eguneroko prentsaren kasuan, %6 eskas da euskarazko kontsumoa. Zaila da horrela, merkatuko legeetara makurtuta, leku propioa eraikitzea.
‎Berdintasunik eza nagusi denean, ustezko neutraltasunak eta ekidistantziak ustezkoak baino ez dira izan ohi. Esku bete adibide ekar ditzakegu. Esate baterako, indarkeriarekiko akritizismoak edo borreroenganako eta biktimenganako ekidistantziak indarkeriaren eta borreroaren posizioa indartzen du beti, neutraltasuna ez baita posible. Diktadurapeko gizarteetan, berriz, herritarrak apolitiko izatea(?) babestu ohi du aginteak, jarrera neutrala hori balitz bezala; diktadura indartzen duen jarrera izan ohi da, ordea, beti apolitikoarena.
‎baita horretarako erabakigarria. Esate baterako, jakina da hizkuntza baten biziraupena segurtatzeko baldintza lehena eta nagusia dela belaunez belaun transmititzea. Gurasoengandik seme alabengana transmititzen ez den hizkuntza, bertsolariak kantatuko lukeenez, segur da hilotza.
‎Galdera bidez hurbilduko gara erabakigarriak diren faktore horietara. Esate baterako, euskaraz badakitenen kopuruak gora egin badu ere, elebidun direnetako zenbatek erabiltzen du, eta zertan, euskara. Elebidunen kopurua erruz gehitu bada ere, zein neurritan hazi ote da egiazko hiztunen kopurua?
‎Esan beharrekoa da, beste alde batetik, Euskadin elite politiko, ekonomiko eta intelektualek euskarari gibela bihurtu ziotela mendeetan zehar. Katalunian katalanari ez bezala?. Esate baterako, gure hizkuntzari" hileta eta ehorzketa duin bat baino ezin dakioke egin" adierazi zuten intelektualen ahotsak indartsuak ziren XIX. mendearen hondarrean eta XX.aren zatirik handienean, demokrazia heldu bitarteko hamarkadetan hain zuzen ere. Ahots horiek ez ziren soilik diktadura zaleen artean entzuten, ezta gutxiagorik ere.
‎Gizarteko esparru ugarietako aitzindaritzei begiratuz gero, ikusiko dugu denetarik gertatu zela. Esate baterako, erlijio munduan pausatzen badugu begirada, ohartuko gara, oraingoan ere Katalunian ez bezala, baina oraingoan euskararen mesedean, eta Katalunian katalanaren kaltean, apaizeriak betidanik gorde diola leialtasuna euskarari.
‎Nahikoa da honako adierazle hauei erreparatzea. Esate baterako, munduan ezagutzen diren lege babes gorenetakoa du euskarak Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanlerik gehien duen euskararen lurraldean?, apalagoa Nafarroan, eta herri aginteen konpromisoa eta bultzada oso sendoa izan du Euskadin azken hogeita bost urteotan. Halaber, azken bizpahiru mendeetako atzerakadari langa jarri eta gorantz doa, etengabe gainera, euskal hiztunen kopurua.
‎Euskararen kasuan, diskurtso mota honen egokitasunaren aldarrikatzaile ugari azaldu da hizkuntzalari eta soziologoen artean. Esate baterako, bi baino ez aipatzearren, Aita Luis Villasante iragan hurbilean eta Iñaki Martinez de Luna geroago. 1982an, Eusko Jaurlaritzaren izenean Euskararen Lege proiektua Eusko Legebiltzarraren aurrean aurkeztu eta defendatu zuen sailburua ere, Pedro Miguel Etxenike, ikuspegi ekologistaren aldarrikatzaile azaldu da.
‎Hizkuntza eskubideen izaera eta edukia behin betiko finkatzeke dago oraindik nazioartean, eta litekeena da hutsune horrek ere era horretako diskurtso suntsitzaileei bidea erraztea. Esate baterako, Nazio Batuen Eskubide Zibil eta Politikoen Hitzarmen Internazionalaren printzipioetan oinarrituz aitortzen du Eskualdeko edo Eremu urriko Hizkuntzen Europako Gutunak eremu urriko hizkuntza bat arlo pribatuan bezala publikoan erabiltzeko eskubidea, baina ez dago aipatutako hitzarmen internazionalaren mailakorik berariaz hizkuntza eskubideen arlora mugatzen denik. Bide horretan aurrerapausoak eman dira, aipaturiko Europako Hizkuntzen Gutuna bera da adibide bat, eta beste bat da Estatu ugaritako legerietan, erkidego autonomoetako legeriak barne?
‎Egia da, nolanahi ere, estatu hizkuntza guztiak izan arren ofizialak eta laneko hizkuntzak, eguneroko jardunean kontuak ez direla justu horrela, eta hizkuntza batzuk beste batzuk baino askoz gehiago erabiltzen direla, eta baloratu ere batzuk beste batzuk baino gehiago baloratzen direla. Esate baterako, Europar Batasuneko langile izateko, ezinbestekoa da norbere Estatuko hizkuntza ofizialaz gain beste hizkuntza ofizial bat ere ezagutzea. Langile gehienen bigarren hizkuntza ingelesa da, eta frantsesa hurrena.
‎Erakundeek ere laneko hizkuntzaren kontua bakoitzak bere erara kudeatzen dute. Esate baterako, Europako Banku Zentralaren lan hizkuntza ingelesa da, ez besterik. Beste erakunde batzuek, aldiz, bizpahiru lan hizkuntza dituzte.
‎Batzuek esplizituki defendatzen dute hizkuntzen arteko desoreka, bestetzuek zehar bidea aukeratzen dute horretarako. Esate baterako, hizkuntza komunaren aldeko aldarrikapenak indartsu plazaratu dira azken urtebetean. Begien bistakoa da, gizakien eta herrialdeen arteko harremanak gero eta handiagoak diren mundu honetan, beharrezkoa dela hizkuntza komuna (k) izatea.
‎Hizkuntzen Euroitunaren aplikazio praktikoan gertatu diren aurrerakada nabarmen eta erabakigarriak autonomia erkidegoen eskutik etorri baitira; eta, aldi berean, Euroituna betetzerakoan, gabezia eta atzerapenik handienak espainiar Gobernuaren eta Estatuko zenbait administrazioren jarduera esparruetan aurkitzen baitira. Esate baterako, justizia administrazioan, hedabideetan edo Estatuaren eskumeneko zerbitzu publikoetan.
‎Neurri horietako batzuk zehazki aipatzen dira 2008ko ebaluazio txostenean. Esate baterako, bi baino ez aipatzearren, alde batetik, Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzua, 2007an Eusko Jaurlaritzak sortua, eta bestetik, derrigorrezko hezkuntza sistemaren barruan euskarazko irakaskuntzaren (D ikastereduaren) etengabeko gorakada. Neurri zehatz horiekin batera, europar erakundeak espresuki goraipatzen ditu, orobat, Eusko Jaurlaritzak Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoarekin (Office Public de la Langue Basque) hizkuntza politika gaietan mugaz gaindiko lankidetza garatzeko izenpeturiko hitzarmen markoa, batetik, eta Nafarroako Gobernuarekin ere hizkuntza politika gaietan, urte askoko inkomunikazioa gaindituz, lankidetzari ateak ireki izana, bestetik [10].
Esate baterako, Euskararen Legea espainiar Estatuaren administrazio periferikoak ere Euskal Autonomia Erkidegoan nahitaez bete behar duen legea da, baina urruti dago oraindik, aski urruti, osorik ez bada ere neurri egoki batean bederen bere zerbitzu publikoetan betetzetik.
‎Horren adierazgarri moduan adibide ugari ditugu eskura, pare bat baino aipatuko ez baditugu ere. Esate baterako, espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialaren katalan eta galegorako itzulpenen kostuak ez ditu Aldizkari Ofizialak osorik bere kargu hartzen: " katalana eta galegoa direnez, hori ez da soilik Espainiako Ministerioaren kontua", esaten du, dirudienez, Espainiako Gobernuak.
‎Galera horren arrazoiak askotarikoak direlakoan gaude, tartean badira paradoxiko samarrak ere. Esate baterako, eta paradoxikoa badirudi ere, euskararen hazkundea bera izan daiteke, zorioneko hazkunde etengabe horrek sortarazten dituen deserosotasunak direla medio, kontsentsu hura ahuldadeak jota balego bezala ikustera eramaten gaituena. Zalantzarik gabe, askotarikoak eta alde guztietakoak dira kontsentsuaren indar galtzearen arrazoiak.
‎Bestetik, zenbatu zituen genituzkeen planetak herrialde jakin batek duen kontsumo maila gainerakoetara zabalduz gero. Esate baterako: Britainia Handiak GGI aparta du, osasuna, hezkuntza eta errenta?; arazoa da, ordea, berau lortzeko xahutzen duen errekurtso kopurua handia dela eta, bere kontsumo maila lurtar guztiei orokortuz gero, gizakiok hiru planeta genituzkeela.
‎Errepikapenetan egindako aldaketa txiki batzuk dira, monotonia hausteko eginak, segur aski. Esate baterako: 18 konpasean, 21.ean notaren bat aldatzen da, eta 28.ean apaindurazko nota bat tartekatzen du, iragaite nota bat, gero datorrenarekin lotzeko.
2010
‎Gure elizbarrutiak oso xelebre banaturik daude eta hori ukatu ezineko zerbait da. Esate baterako, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiak Iruñeko artxidiozesi barruan daude, eta Bilbokoa ostera Burgoskoan. Zatiketa hau aspalditik dator.
‎Gero, erlijioen arabera, sinesmen minimo horri bestelako sinesmenak erants dakizkioke. Esate baterako, ahalmen hori munduaren sortzaile eta gobernatzailetzat jotzen da. Edo harantzago joan daiteke, eta ahalmen horri erants dakizkioke jainkozko atributu klasikoak:
‎biek elkarrekin bakean bizi lukete. Esate baterako, Francisco J. Ayala bezalako zientzia gizon garrantzitsuak (besteak beste, biologoa, American Association for the Advancement of Science erakundearen burua eta, zientziari eta teknologiari dagokienez, AEBetako presidente ohi Clintonen aholkularia) adierazten du zientziaren eta erlijioaren esparruak elkarrengandik guztiz bananduta daudela; zientziari mundu materiala dagokio, erlijioari, b... Beraz, zientziaren eta erlijioaren arteko gatazkarik ez dago.
‎Aitzitik, gure ustean, zientziarekin hartu emanean dago filosofia, eta, horregatik, esperientziarekin ere bai, hartu emana zeharkakoa bada ere. Esate baterako, gure adibidean, printzipio fisiko bat aipatu dugu: gertakari fisiko batek kausaren bat baldin badauka, kausa hori ere fisikoa da.
‎Filosofiak gurutzegraman dihardu, eta erlijioak, ordea, bestelako jakintza iturriak dauzka. Esate baterako, erlijioaren kasuan, agerkundea berezko jakintza iturria da, zentzu komunaren metodologiatik kanpo dagoena.
‎Egiaren kontzeptuaz gain, errealitatearen kontzeptua ere kritikatzen du. Esate baterako, guk jirafa deitzen dugun hori, eta errealtzat jotzen dugun jirafa hori, mila eratan deskriba daiteke. Irudika dezagun ameba hiztun bat; nola deskribatuko luke ameba horrek errealitatea?
‎Aitzitik, zenbait pentsalarik kontzeptu apal bezain garrantzitsu hori desitxuratu dute, eta, ongiaren ordez, letra larriz idatzitako Ongia asmatu dute. Esate baterako, Jainkoarekin parekatu dute Ongia. Gero, postmodernoa dator, eta letra larriz idatzitako Ongia suntsitzen du, eta ezer gabe geratu garela aldarrikatzen du.
‎Erlatibismoa konstruktibismo bilakatu da. Esate baterako, eutanasia eskubide bat dela adostu dugu, beraz, (zentzu ahul horretan) egiazkoa da eutanasia eskubide bat dela. Hortaz, erlatibistak, adostasunaren bidetik, egia eraiki dezake.
‎Alderdi horrek baliotsu egiten du gizakiaren bizitza, hau da, zentzuz blaitzen du gizakiaren bizitza. Esate baterako, Jainkoa premiazkoa gertatzen zaio Wittgensteini; berak dioenez, Jainkoa azkeneko itxaropena omen da.
‎Zuzen/ oker bereizketa bera ere ezerezean geratuko litzateke. Esate baterako, nola bereizi koldarra eta ausarta. Eman dezagun Jonek Mikel itsasoan ikusten duela.
Esate baterako, eztabaida honetarako xehetasun hau garrantzitsua iruditzen zaigu. Xehetasun hau zentzu komunaren metodologiari lotzen zaio.
‎Begi jainkotiarrek, horrelakorik baldin badago, ez digute lagunduko eginkizun horretan. Esate baterako, hainbat filosoforen ustetan, giza sentimenduetan oinarritzen da etika. Zehatzago, munduaren ezagutza ahalik eta zorrotzenean eta giza sentimenduetan oinarritzen da etika.
‎Ebidentziaren zenbait alderdi gurutzegramako aztarna nagusiaren parekoak dira. Esate baterako, zentzu komunaren ereduan aztarna nagusia esperientziazko ebidentzia izan daiteke.
‎Lehen bezala, berriro ere antzeko zerbait esango genuke. Esate baterako, zientzian, zentzu komunean ez bezala, ikaragarrizko tresneria matematikoa erabiltzen da. Baina tresneria hori ez da gure ahalmen arrazionalen garapen bat baizik.
‎Izan ere, guk gizakiok zalantza eta kezka handiak dauzkagu, eta zentzu komunak zalantza eta kezka horietako gutxi desegin ditzake. Esate baterako, heriotzak gizakiarengan eragiten dituen zalantzen eta beldurren aurrean, zer egin dezake zentzu komunak. Nola baretuko ditu zentzu komunak mota horretako zalantzak, kezkak eta beldurrak?
‎Zenbait pentsalarik uste dute zentzu komunaren ereduaren barruan lekukotasuna sartu behar dela, saihestezina baita gure bizitzan. Esate baterako, zenbait pentsalarik argudiatu dute hitz egiten ikasteko ere ezinbestekoa dela lekukotasuna. Lekukotasunik gabe, antza, umeak ezin du hizkuntzarik ikasi.
‎Hortaz, zalantza bareturik geratuko da berandu gabe, eta gainera ez da berriro agertuko. Esate baterako, zalantza baten aurrean, pertsona bat Internetez baliatzen da. Bertan erantzun bat aurkitu du.
‎denok antzera pentsatzen dugu autoritatearen lekukotasunaren karietara. Esate baterako, harrigarria bada ere, autoritatearen lekukotasunaren poderioz, giza talde handi batek hainbat eta hainbat miraritan sinets dezake. Hori gertatu da historikoki, eta horrek erakusten du autoritatearen lekukotasunak zer nolako indar soziala izan dezakeen.
‎Beste aldetik, arazoak, errealitatetik baino, guregandik ere etor daitezke, eta zehaztasunak eskatzen duen ahaleginaren aurrean alfer edo nagi joka dezakegu. Esate baterako, zenbaitetan nahiago izaten dugu gure nahiak edo desioak sinesmen bihurtu, zehaztasunak eskatzen duen ikerketa gutxi asko zorrotza egin baino. Tronpatzeak eta ahuleziak barne, usteek eta sinesmenek badute egiarekiko konpromisoa, dena dela.
‎Agian, gure uste guztiak ez daude maila berean. Esate baterako, Jainkoaren edo nazioaren gaineko auzietan, usteak aldatzeko askatasun ia osoa daukagu. Hau da, erlijio eta politika kontuak bereziak dira, eta tratamendu berezia merezi dute.
‎Mila adibide jar genitzake eguneroko bizitzan egiten ditugun ikerketa arrunt arruntak ilustratzeko. Esate baterako, pertsona ezezagun bat nolakoa den ikertzeko, pertsona horrek dioena, egiten duena eta beste zenbait ebidentzia erabiltzen ditugu, abiapuntu gisa bada ere. Ebidentzia horiek aintzat hartzen ditugu, pertsona horri buruzko usteak finkatzeko.
2011
‎, daukadan bizibidearekin. Esate baterako, orain dela bost urte, Tolosatik Dakarra egin nuen hegaldi batean, mairuek preso hartu ninditean. Zazpi egun gamelu gainean eta ezer jatekorik gabe.
‎Berorrek esan dituen berba batzuk sekula entzun gabe nituen. Esate baterako, berorrek gertatu esaten du eta Martini apukadu entzun diot beti.
‎Euskarazko berbak ere sarri izaten ziren tartean. Esate baterako, guztiok esaten genien, zorriak, soldaduei, edo, andretxeak?
‎–Eta ezbehar larri bati aurre egin behar diozuenean ere jatorduak atontzen dituzue, eta dantzan eta kantuan hasten zarete? Esate baterako, lurrikara bat denean, sumendi bat gainezka hasten denean, edo uholde bat datorrenean?
‎Gu izorratzea zen soldaduen asmoa. Esate baterako, ez zidaten jaka begiratu, eta haren mahukan neukan gordeta Erramun ugazabak emandako pistola. Baina, horrela jokatuta, ez gintuzten euskaldunok bakarrik izorratu.
‎Hala ere, okupazio militarrak herriaren errefusa eragin zuen. Esate baterako, Euskal Herrian.
Esate baterako, hemen ere, aurrerazale askok uste izan du historiaren zabortegira bota behar zirela erlijioak, espiritualtasun arrasto oro, existentziaren geometria sakratua; beharbada nekatuta, erlijio hegemonikoak bizitzen galarazteko eta hiltzen laguntzeko zeukan irrika bereziarekin. Askok uste izan du gizakion esperientzia beteena zetzala askatasun indibidualerako eremuak etengabe zabaltzean.
Esate baterako, hasi gara delirioaren zenbait efektu klimatiko igartzen, oraindik eskala" txikian" bada ere. Europan, 2003ko udako beroaldi itzelak estualdi larria eragin zuen:
2012
‎Egiten zituen barrabaskeriak zirela-eta, ez zuen ospe onik presoen artean. Esate baterako, preso bat hil zen bihotzekoak jota Dr. San Miguel presondegian bertan zegoela; medikuak gaixoarengana ez hurbiltzeko eman zuen arrazoia izan zen ez zela haren izena bezperan osatu beharreko gaixoen zerrendan azaltzen.
‎konformatu edo. Esate baterako, kalera irteteko gogorik duenentz galdetuz gero, zaila da proposamenari estimaziorik ematen dion antzematea. Behin kanpoan, haatik, nabaria da noizbehinka une atseginak ere pasatzen dituela.
‎Don Miguel jokoan sartzen dela ikusita, Inasek gauza gordinagorik ere aurkitu du Luisek hornitzen dion biltegian. Esate baterako, PÃo Barojak esaten zuen Iruñearen gaixotasuna cleromilitarina zela. Goriegia da, agian, itsu itsuan botatzeko.
‎Etorkizuna aurreikustea ezinezkoa bada ere, nik uste dut zenbait sentimendu bortitz, hilabete, are urte batzuk lehenago iragartzen direla bihotzaren dardara estrainio baten bitartez. Esate baterako, tren geltokietan, iluntzean, beti sentitu izan nuen tristura goibel hura ez nuen ulertu, ez nuen ezagutu urte asko geroago arte, gerratean, frontera eramango ninduen trenaren zain egon izan nintzen geltoki apartatu haietan. Era berean, maitasunak, aire bafada batek bezala dardarazi zidan bihotza, neure bizitzan agertu baino hainbat urte lehenago.
‎Garai berean, beste ahalegin batzuk ere izan ziren. Esate baterako, A.I. Altuna eta Gerekarena.86 Gipuzkoan, abagune larria ikusirik, Gipuzkoako ordezkarien proiektu alternatiboak izan ziren. Asmoa, bitarteko aukera posibilistaren bat sortzea zen.
2019
‎Gitak eta haren lagunek uste dute jasan dituztenak jasan izanak zerbait balio duela. Esate baterako, eslovakiarrek kaleko arropa lortu dute Kanada bloketik. Ez dute pijama marra txuri urdinik janzten.
‎Galdera mordo bat sortzen zait. Esate baterako, neure artean galdetzen dut ea pertsona hori norbaitekin oheratzen ote den. Ez dakit horrelako galderak egitea normala den.
2020
‎Ni baino hiru urte gazteagoa da; kontatzen diodan guztia sinesten du, beraz. Esate baterako, lorategiko bazter bateraino eraman, eta galdetzen diot:
‎Normalean musika emanaldietan eta disko jartzaileen saioetan sozializatzen baitut. Esate baterako, duela gutxira arte mutil laguna nuena dj sasi famatu bat zen. Bere dj saio bakarrean ere ez nintzen dantzan egiteko gai izan, eta, auskalo, agian horixe izan zen gure hausturaren arrazoi ezkutua.
‎Gainera, arau batzuk lege fisikoen kontrakoak dira. Esate baterako, area barruan baloia eskuekin ukitzen den guztietan penalti adierazteak ez du zentzurik. Kirol honetan aritu den edozeinek badaki, futbolaria ez dela robota.
‎Baietz uste dut. Esate baterako, denboraldian, Superkopa irabazi genion Bartzelona ahal  tsuari eta azken hamarkadan lau bost finaletara heldu gara. Beraz, txapeldun izatea ez dago hain urruti.
‎Nire garaiko beste batzuk ere ezagutu nituen. Esate baterako, Mazurkiewich uruguaitarra, Calderón mexikarra, brasildarren batzuk... baina, ez zuten nigan eragin handirik izan. Carrizo argentinarrari buruzko erreferentzia onak ditut, nahiz eta jokatzen ez ikusi.
‎Hala ere, esan behar dut, baserriko lanarekin, gogorra izan arren, batzuetan gozatu egiten genuela. Esate baterako, artoak eta patatak sabaira eraman behar zirenean. Berrogei eskailera inguru zeuden eta guk hirunan edo launan igo eta jaisten genituen otar txikiak eskuetan hartuta.
‎Edozein modutan, guk beste gauza batzuetarako zaletasun handiagoa genuen. Esate baterako, futbolarien kromoak bildu, garai hartako tebeoak irakurri (Jabato, El guerrero del antifaz eta abar...) eta batik bat futbolean edo pilotan jokatu. Hondartza ehun bat metrora genuenez, batzuetan han egiten genuen futbolean.
‎Elkarrekin une eder asko pasatu ditugu. Esate baterako, finalak, Anfield Roaden jokatutako partidua eta abar. Han jarri zioten" Aingeru hegalaria" ezizena.
‎Bestalde, hainbat denboralditan Estatu mailako txapelketa batzuetan ere parte hartu dugu. Esate baterako, bitan irabazi dugun Liga solidaria deitutakoa. Beteranoen taldeko jokalariek ostegunero entrenatzen dute Lezaman.
‎Gaur egungo ikuspegitik harrigarria irudituko zaizue kontatuko dizuedana, baina orduan gauzak zeharo ezberdin egiten ziren. Esate baterako, jokalari batek ezin zuen alde egin, nahiz eta kontratua bukatu. Klubak% 10eko igoerarekin, kontratua luzatzeko ahalmena zuen eta horrela urtero, eurek nahi zuten arte.
‎Nire aurretik baziren lehen mailan jokatu zuten batzuk. Esate baterako, Etxabe, Beitia, Izeta eta Landa. Azken urteotan, harrobia agortu egin dela dirudi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia