2010
|
|
"
|
Eguna
argitzera doanean auto bat dator, gelditzen da hiru maisuak bota zituzten lekuan eta gizonetako batek dio: " Hemen nonbait egongo da".
|
2011
|
|
Urtarrilaren azken aldera ospatzen dute negu muga; ilargiaren araberako gabon zaharrean ateratzen dira dragoiak urte berria ospatzera.
|
Eguna
argitu arte irauten du triki trakaren eztandak, eta sigi saga ibiltzen dituzte dantzan. Itxura gaiztoa dute, baina ongile ageri dira, nolanahi ere, txinatarren elezaharretan.
|
2012
|
|
"
|
Eguna
argitzearekin ikusi ditugu konboi ontziak mendebalderantz nabigatzen; ohiko kanoi ontziez landa, lerroan bazihoazen hiru garraiontzi ere bai, bata Espainiako banderarekin, besteetatik, estatubatuar bailandra tipi bat, eta pakebote zahar bat, brasildarra; gutun agiriekin heldu den arrantzalearen araura haiek dira Weylerrek La Habanara deituak, kapitaintzan konplitu duen lehen urteko ospakizunetako... Espainiako banderadun ontzian, berriz, Mazantini toreroa bide doa dozena pare bat zezenekin; eta brasildar belaontzian, batek daki zer libertimendutako artistak, non hura ez baita portura sartu, baina, itsaso handian beste ontziak igurikiz, lerroari juntatu zaio.
|
2013
|
|
|
Eguna
argitu zuenean, bost piraguatan indioak azaldu eta haien lurrera joateko adierazi zidaten keinuka, jateko gauzak eta hainbeste behar nuen ura aginduz, eta, hala, indioek esandako parajera heldu eta 45 gizonekin lehorreratu nintzen. Indio kopuru handi batek egin zidan han harrera, arraina eta fruta emanez eta gu ikusteaz poz handia erakutsiz.
|
|
|
Eguna
argitzen ari zuela, uztailaren 18an, Aita Barrenechek adorea eman zigun artean bizirik geundenoi, honela mintzatuz: " Deabrua arerioaren alderdian dago, baina Jaungoikoa gurean.
|
|
|
Eguna
argitu baino askoz lehenago, belar segako hots nahasezinak aditu ditu, zirrizt zarrazt, zirrizt zarrazt. Ezin zitekeen oraindik segalaria ikus, baina ihintzez bustitako belarreko segakadak ederki aditu ahal ziren, zirrizt zarrazt, zirrizt zarrazt.
|
|
Ohartu zen ordurako ez ziola inolako beldurrik ez Laketi eta ez beste inori ere, baina bere buruari errepikatu zion hoberena zela, Laketek esan bezala hain zuzen ere, gertatutako guztiaz inori deus ere ez esatea.
|
Eguna
argitzen hasi baino lehen bakoitza bere etxean zegoen.
|
|
Gogoan izan du eguzkiak itzala ez diola kale aldera egin behar.
|
Eguna
argitzean ezkila indartsu, bakan eta ospez beteak entzun ditu:
|
|
|
Eguna
argitzen hasia da ulisotarrek kanpotarra harrapatu, lotu eta atxilotu dutenean. Ulisotar pila handia bildua zen egunsentia baino lehen Boxika inguruan eta gizaki arrotza atxilotu ondoren ere harraboska jarraitu dute batzuen batzuek:
|
|
Hobe izanen da dendaren batera sartu eta erosketa arrunten imintzioak egin, bidenabarrean denboraz xehetasunak galdetu ahal izateko aitzaki egokia bilatzearren.
|
Eguna
argitu arte Uliso ibai ondoko garbitegian gorde da Segoa. Inor hurbiltzen bazaio, txizalarriak eraginda sartu dela esanen dio; horrela susmo txarren arriskua hein batean behintzat uxatuko duelakoan.
|
|
Bigoak zera du gizon bat, segalaria, itxaroten ari zitzaiola egunsentia baino lehenagotik; segan ari balitz bezalako soinuak eginez, alajaina.
|
Eguna
argitu duelarik asto bat ikusi duela ataka bati lotuta bere kartolak eta guzti. Delako astoaren hankartean txakurtxo ttipi ttipi bat zegoela astoak hankapetu eta lehertzeko zorian.
|
2014
|
|
Plazan formatuta zeuden boluntarioek Galarreta kapitainaren ahotik jakin zuten Zumalakarregiren erabakia.
|
Eguna
argitu orduko gizonen aurrean kokatu zen eta, Merino tenienteak eskutik helduta zeukan mutil koskor ohetik jaiki berri bat seinalatuz, egin beharrekoa adierazi zuen hitz gutxitan: zumitzezko saski batean sartutako laurogei papertxoetatik —bat boluntario bakoitzeko—, ume errugabeari bat atera zezan eskatuko zion.
|
2015
|
|
Hurrengo tranpara bidean, bisoiari larrua estututa ura kendu eta bizkarreko saskira bota zuen atzerantz.
|
Eguna
argituta zegoen, baina biltzen ari ziren hodeiek zerua kargatzen zuten. Elurte berri baten lehen malutak neguko antzigarrarekin nahasten ziren.
|
|
Isidro eta Fermin laguna, Kontxako hondartzan eserita, denbora pasa zeuden itzultzeko lehen trena hartu arte.
|
Eguna
argitzen ari zuen eta beren idoloaz jarraitzen zuten mintzatzen, eta etorkizunaz.
|
2018
|
|
Sirenen hots sarkorrak ametsetan entzun dituela iruditu zaio.
|
Eguna
argitu duenean, antzigarrak zuritutako paisaia ikusi du leihotik. Behe lainoa izoztuta etzan da belazean, eta dena estaltzen duen azal gardenak mamu itxura ematen dio parkeari.
|
2022
|
|
Suak indarberriturik ekin ahal izango diok Agurainera ailegatzeko falta den puxkari.
|
Eguna
argitzerako Agedarenean egongo nauk, ni naizela ezin sinetsirik ez zidak atea erabat zabalduko; neuk bultzatu egin diat kale gorrian utz ez nazan, etxekoandrea ohar ez zedin. Miguel?
|
|
Mutiko kozkorretan harrobiko langileen laguntzaile lanetan ibiltzen zen udako oporraldietan.
|
Eguna
argitu bezain pronto abiatzen zen Urdiaingo herritik tren geltokia baino gorago zegoen harrobira, mendiari egindako gero eta zauri handiagora. Buztinezko potinetan fresko mantendutako ura banatzen zien nekaezinak ziruditen gizonezko haiei, beti errendimenduari adi soldata hobetu beharrez.
|
|
Etzanda dago, baina ez du apenas lorik egiten.
|
Eguna
argitzerakoan leihotik begira jartzen da, hiriaren azken atzaparrak begi bistan.
|