|
Aldi berean kontuan hartu nahi izan dira estatu mailan garrantzitsuak izan ziren langileen buruzagiek (Enrique de Francisco, Galo Díez) Tolosan izandako esku hartzea eta baita gerra zibilari begira ere tolosarrek frontera joateko erakutsi zuten joera. Zentzu honetan Fusik edota
|
De
la Granjak proposaturiko sailkapenetan gune baketsutzat agertzen bada ere Tolosako gertakariak Donostiako, Pasaiako edota Hernaniko gertakarietatik gertuago daudela proposatu nahi da eta erradikalizazio handiagorik eman izan ez bazen ziurrenik Tolosako mugimenduaren errepresioa bizkortasunez bideraturiko eginkizuna izan zelako izan zela. Sailkapen hauen zehaztasun falta ziurrenik 1934ko Euskal Herria zehaztasunez ikertu ez dela izango da eta ikerketa berriak eta sakonagoak, euskal kasu osoa orokorrean hartuz, ez dira burutu, haseran genion bezala Fusiren 80 hamarkadako testua eta De la Granjarena, aurrekoaren oso antzekoa dena, lan bakarrak direlarik.
|
|
. ELAk emandako aginduak ere antzeko bidetik jarraitu zuten: . Allá donde pueda trabajarse sin peligro, acudan todos los trabajadores a sus labores, pero si para ello encontraran alguna dificultad o peligro, retírense sin participar en ninguna actividad no ordenada por la agrupación? 2
|
De
la Granjak beste datu bat gehitzen du: –Al producirse ese mismo día [urriaren 1a] la crisis gubernamental, los diputados nacionalistas vascos aconsejaron a los de la Esquerra que no se sumasen al movimiento revolucionario anunciado en el caso de que la CEDA entrase a formar parte del Gobierno. Badirudi gerora desberdintasunak egongo direla alderdi eta sindikatu honen zuzendaritzek agindutakoaren eta euren oinarrietako afiliatuen ekinbidearen artean baina Tolosan ikus daitezkeen elementuen harira aurrerago helduko diogu horri.
|
|
|
De
la Granjak aipatua. Granja Sainz, José Luis de, El oasis vasco, el nacimiento de Euskadi en la República y la Guerra Civil, Madril, Tecnos, 2007, 255 orr.
|
|
sakonena Asturias eta Leon iparraldean emango zen batetik, bigarren maila batean,, conatos formales de insurreción armada? zituztelako, Madril, Euskal Herria eta Katalunia topatuko lirateke bestetik, Sevilla, Kordoba, Valentzia eta Zaragozako gertakari baketsuak edukiko genituzke azkenik27
|
De
la Granjak, David Ruiz 1934ko gertakarietan aditua denak ezarritako eskema bat jarraituz, beste azpisailkapen bat azaltzen du Euskal Herriari bakarrik begira: iraultza, izen hori merezi duena, autorearen hitzetan, Eibarren eta Arrasaten gertatu zen, udalak hartu zituzten eta bi herriak kontrolatu, hilketa politikoak gertatu ziren (Marcelino Oreja Bizkaiatik aurkeztutako diputatu karlistaren kasu famatua, aldi berean gune hartako enpresaria zena, Unión Cerrajera de Mondragónen presidentea hain zuzen, eta Carlos Larrañaga tradizionalistarena eta Unión Cerrajerako kontseilaria zen Dagoberto Rezustarena), baina goardia zibilen koartelen asaltoan ez zuten arrakastarik izan eta militarki zapalduak izan ziren; bigarren mailan, greba intsurrekzionala deitzen duena meatze gune bizkaitarrean, Bilboko gerriko industrialean eta Donostia inguruko industria eta arrantza nukleoetan (Pasaia, Errenteria, Hernani) emango zen, autorearen arabera; azken puntuan berriz greba orokor pasiboa deiturikoa legoke, Bilbon, Donostian, Balmasedan, Gernikan, Irunen, Soraluzen, Zumarragan, Beasainen, Bergaran, etab.en eman zena. Eta zerrenda hemen amaitzen da.
|