2023
|
|
Horrelakorik izan ezean, langileei dagokie eskubide horiek zehaztea.
|
Baina
langileak, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik, enpresaburuari aurreabisua eman dio, 15 egunekoa edo hitzarmen kolektibo aplikagarriak ezarritakoa; bada, aurreabisu horretan zehaztu da kasuan kasuko eskubidea baliatzeko aukera zein datatan hasi eta amaituko den. Enpresaburuaren eta langilearen artean eskubide horiek egikaritzearen inguruan sortutako ezbaiak jurisdikzio sozialak ebatzi behar ditu, norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeko eskubideak egikaritzea ahalbidetzen duen prozeduraren bidez (20 egun balioduneko iraungitze epea) (ikusi JSALren 139 artikulua).
|
|
Segurantzako betebeharren gainean, langileak lagatzeko kontratuak iraun bitartean, bai eta lan kontratua azkentzeagatik eratorritako kalte ordain ekonomikoaren gainean ere (ikusi 14/ 1994 Legearen 16 artikulua).
|
Baina
langileak lagatzeko kontratua egin denean kontratu mota horri buruzko arauak hautsiz (ikusi 14/ 1994 Legearen 6 eta 8 artikuluak), orduan erantzukizuna solidarioa izango da (ikusi 14/ 1994 Legearen 16 artikulua).
|
|
Edoskitzailea zaintzeko baimenaldia eta lanaldi murrizketa zein ordutegitan eta zein alditan izango den langileak erabakiko du, bere lanaldi arruntaren baitan.
|
Baina
langileak, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik, enpresaburuari aurreabisua eman dio, 15 egunekoa edo hitzarmen kolektibo aplikagarriak ezarritakoa; bada aurreabisu horretan zehaztu da edoskitzailea zaintzeko baimenaldia eta lanaldi murrizketa zein datatan hasi eta amaituko den. Enpresaburuaren eta langilearen artean sortutako ezbaiak, edoskitzailea zaintzeko baimenaldia eta lanaldi murrizketa zein ordutegitan eta zein alditan izango diren zehazteari dagokionez, jurisdikzio sozialak ebatzi behar ditu, norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeko eskubideak egikaritzea ahalbidetzen duen prozeduraren bidez (20 egun balioduneko iraungitze epea) (ikusi JSALren 139 artikulua).
|
|
Absente egoteko baimenaldia eta lanaldi murrizketarako aldia zein ordutegitan eta noiz gauzatuko diren langileak erabakiko du, bere lanaldi arruntaren baitan.
|
Baina
langileak, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik, enpresaburuari aurreabisua eman dio, 15 egunekoa edo hitzarmen kolektibo aplikagarriak ezarritakoa; bada, aurreabisu horretan zehaztu da absente egoteko baimenaldia eta lanaldi murrizketa zein datatan hasi eta amaituko den. Enpresaburuaren eta langilearen artean sortutako ezbaiak, absente egoteko baimenaldia eta lanaldi murrizketarako aldia zein ordutegitan eta noiz gauzatuko diren zehazteari dagokionez, jurisdikzio sozialak ebatzi behar ditu, norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeko eskubideak egikaritzea ahalbidetzen duen prozeduraren bidez (20 egun balioduneko iraungitze epea) (ikusi JSALren 139).
|
|
enpresaburu batek langile batzuk kontratatzen ditu, eta itxuraz, horien enpresaburu gisa jarduten du, hau da, alokairuak ordaintzen dizkie, Gizarte Segurantzan alta ematen die, Gizarte Segurantzan eurongatik kotizatzen du eta abar.
|
Baina
langileok beste enpresa baten antolaketapean eta zuzendaritzapean ematen dituzte euron zerbitzuak. Azken buruan, horixe da euron benetako enpresaburua.
|