Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2001
‎A! Eta tolestura, aldiz, zuri zuria: begiek kolore bakarra ikusi arren, oinek bikoitza ikus dezaten.
2003
‎Droga trafikoaren eratzea amestu eta erreusitu zuen Elge hark garesti ordaindu zuen Bozek eman ordenaren ez errespetatzea. Errauts komandoak Baionako portuko ostatu zakar batean erosten zuen Asiatik zuri zuria zetorren kokaina eta hiri nagusiko karriketako eskale herresten bidez, frantses burgesiaren seme alaben izpirituak suntsiduraz ahultzeari ekiten zion. Iraun zuen epe laburrean, trafikoak sosa zekarren, Â ausarki.
‎Bueno, orain neuk emango dizut, ezta? Txuri txuri zaude.
‎Kontraesanak josteko, hari beltza aholkatu nahi nizuke, baina behar bada grisarekin nahikoa duzu. Ez, hobeto pentsatu dut eta har ezazu zuria, txuri txuria; kolore guztien ama baita.
2006
‎Itzul  tzean ikusi nuen Karen bizi bizi ari zela osabarekin. Osabak panama kapela bat zeraman, eta traje zuri zuria. Tropikoetatik itzuli berria zirudien.
‎Mutila koilara eta sardexkak jartzen hasi zen mahai gainean. Plastikozko tresnak baino ez zituen, zuri zuriak. Gero, ardo botila bat atera zuen paperezko poltsa batetik.
‎Angelo bekoz beko neukan, zutik, niri begira. Zuri zuri zegoen, trantze estu bat pasatzen ari balitz baino abailduago. Haren itxuran arrasto txikienik ere ez minutu batzuk lehenago barrezka lehertu behar zuela ematen zuen gizonarenik.
‎Nire ateraldiak grazia egin zion nonbait, ahoa zabaldu zuen eta irri egiteko. Hortzak zuri zuriak zituen, masailetan zulotxo bi egin zitzaizkion. Ilea askatu zuen.
‎Une hartan Annette agertu zen ez dakit nondik. Begiak sutan eta aurpegia zuri zuri. Egingo nuke eszena guztiaren lekuko isila izan zela.
‎begiekin hitz egiten duten horietakoa zen. Hortzeria zuri zuria zuen. Masailak, berriz, biribilak, sagar kolorekoak.
2008
‎Soineko urdin bat gogoratzen dinat. Hobeto esateko, soineko urdin bat tanto zuri zuri batzuekin. Jantziak parpaila zuri polit batzuk zeuzkanan mahuketan eta lepondoan.
‎Black Power eko militante beltzak hortzak erakusten dizkio zapaltzaileari: hortz zuri zuriak.
2009
‎Atsoa, guri begira, bero bero jarri zen; arropa guztiak airera bota, lurrean hanka zabalik etzan, eta aluko ezpainak igurtzi eta igurtzi hasi zen, aurrena hatzekin, gero harriekin, hasieran leunekin, gero zakarragoekin, azkenik ertzak zituzten harriekin, bere zulo handian sartu eta atera, odola zeriola, intzirika, aluaren gorenean hatz potoloa adinako tontorra agertu zitzaion arte; hura igurzten zuen hurrena, gero harriaz jotzen zion, lurretik jauzi beldurgarriak eginez, lehoiaren moduko orroak ateraz. Nahikoa egin zuenean, lurrean ahuspez etzanda gelditu zen, berebiziko ipurdi zuri zuriak elur malutez estalirik; berehala hartu zuen lo, zurrunga beldurgarriak eginez.
‎Hilkutxa ere ez da ohikoa, ez da ordu arte ikusi ditudanak bezalakoa; ez da beltza, ez da astuna, ez da pertsona helduen luze laburrekoa. Goiko Kalen behera daramagun zerraldoa zuri zuria da, txikia, arina. Hamar bat urteko lau mutil koskorrek daramate airean.
‎Horiexetako makina bat falta izan da Arantzazuko aldapan gora. Asteazken goizetik zuri zuri inkomunikatuta eduki gaituzte. Makinatxo bat, ttikiagoa bederen (Arantzazura ia beti datorkiguna askoz ttattarragoa da, baina ondo egiten du lana).
2010
‎Dena den, saioaren erdi aldera, pailazo bat azaldu zen han, Leonardo Pieracioni zen bere izena. Eskuetan, tarta edo opil zati eder bat zeukan, zuri zuria. Goxoki hura eskuartean hara eta hona erabiliz, garbi zegoen nire ustez, ustekabean, norabait botako zuela.
‎Dena zipriztinduta utzi ninduen. Nire traje edo jantzi urdina zuri zuri eginda geratu zen. Nire eskuak eta aurpegia ere dena kremaz zikinduta geratu ziren.
‎Mendi gainak zuri, zuriaren zuri zabal luzean; haitz kasko eta harkaitz, zuri nabar, koska grix kapritxozkotan; muinoak, xuriantza, lurmenetan... eta gorago ortzi biribila, urdin urdin urdin. Aurtengo neguan ez hainbeste, baina ez da batere ametsetakoa gure mendi parajeotako ikusmira hain ezaguna:
‎Aurtengo neguan ez hainbeste, baina ez da batere ametsetakoa gure mendi parajeotako ikusmira hain ezaguna: ortzi goi urdinari gerriko zuri zuria lotzen dio negu sasoian sarri euskal paisaia koskatsu argiak.
‎Hego haizearen fereka, elur pinportatxoa xumekien urrarazten duena. Elur zuri zuri biziaren joera, urtuz biziagotu eta bere bidea biziemailetzan egitea baita. Hala ditugu hainbat errekasto airoso, Pirinio kaskoetatik behera, hala hegoaldean, nola iparreko koska saltari jauzikor haietan ere.
‎Arantzbeltza bakarrik ez, ordea, zuri zurienaren brillutan. Pazko bezperak elur maluten artile garbi gardenez estali baitzigun ingurua.
2011
‎Hauts zuria aluminiozko paperaren gainean atontzen ari zela, burura etorri zitzaion Julyaren aldamenean iratzarri zen lehenengo aldia. Ondo baino hobeto gogoratzen zuen dantzariaren gorputz biluzia ohe gainean, haren azal zuri zuria, gardena kasik, alabastrozko irudi baten antza ematen ziona; oso gogoan zeukan haren bizkarrezurraren marra zuzena, goiz hartan gora eta behera behin eta berriro atzamarraz marraztu ziona, eta gerriaren atzealdean zeraman tatuajea: saguzar beltza, hego biak alderik alde zabalduta; gordean zeuzkan baita ere Julyaren ipurmasail harroak, haren izter argal tinkoak, eta, belaunaren atzean ezkutaturik... heroinaren ziztada madarikatuak.
‎Argia sartzen zen txabolako zirrikituetatik. Argi zuri zuria. Ezin zitekeen polizia izan, bestela botako zuten atea.
‎Ez nuen, ordea, debaterako balio zezakeen ezer ikusten. Blokeatuta nengoen, zuri zuri neukan irudi argitsuenen mementoetan ideiak apuntatzeko erabiltzen nuen koadernotxoko orria. Gutxien espero nuenean, ordea, pitxi bitxi bat:
‎Lotara joan aurretik, ordea, berriro etorri ziren behorrak irrintzika eta ukuilura sartu genituen, karrera betea baitzegoen beste batzuenak ziren behi eta behorrekin, eta hori eginda ohera joan ginen. Jaiki ginenean zuri zuri zegoen dena, eta ukuiluan ez zegoen tokirik ezertarako. Belar pixka bat jarri nien lurrean behorrei eta behiak jezten hasi nintzen.
2012
‎Oinazpietako zerrautsa mugitu du, lehenbizi ezkerreko oinarekin eta ondoren eskuinekoaren, irla garbi batean gelditu arte. " Gabon" esanez agurtu du Tomas, kikarako kafea zola zuri zuri uzteraino xurgatu ostean.
‎Eguzkitan egoten zen, bizkarra belztu zitzaion arte. Kalkomania kendu zuenean, bihotz zuri zuri bat gelditu zitzaion azalean. Bi maitaleek hitz goxoak esan zizkioten elkarri, marrazki bitxi hura izan zen beren arteko maitasunaren lekukotza.
‎Euria ari zuen eta apaizak aterki beltz baten azpitik egin dizkio azken errezoak. Hilkutxa zuloan sartu dutenean, nik kala zuri zuri bat bota dut bertara. Amari asko gustatzen zitzaizkion kalak, beti edukitzen zituen kala batzuk baserriaren ezker aldeko paretaren kontra.
‎Sekulako hotza egiten du, dena zuri zuri dago, baina ez da elurra. " Jela beltza!" esan du aitak.
‎Aita olagarrotan eta lanpernetan ibiltzen den inguruan, arroka handi baten gainean, gurutze handi bat dago, zuri zuria. Eguzkiak jotzen duenean, distira egiten du eta bazter guztietatik ikusten da.
‎Ez. Natura bere ederrenean zegoen goiz batez gertatu zen, ispiluaren aurrean zegoela, masail xaboitu berriak zuri zuri. Bitan pentsatu gabe erabaki zuen gehiago ez barre egitea.
‎Alde egin zuen egunean ere dena zuri zuri zegoen, oso ondo gogoratzen naiz. Esnatu nintzenean, leihotik sartzen zen zuritasun itsugarriak nabarmenagoa egiten zuen haren falta ohean.
2018
‎Hankak luzatzeko atera zen, ea amorrua pasatzen zitzaion, eta barrura sartu zenean edaritegian[*] zerbait hartzen geratu ordez, ibilaldi atsegina egin zuen uraren marmar lasaigarria entzunez. Ibilbide osoan zehar errekarri zuri zuriak eta beltzak txandakatzen ziren errekastoaren alde banatan, eta klima epeletako landare koloretsuek begiei mesede egiten zieten. Oroitzapen ona du egonaldi hartaz.
‎Lorearen taktika hauxe da: erantzuna daukanean, bere etxe berriko bi metro karratuko panel zuri zuriaz gogoratzen da, eta horretan sakon murgilduta esaten ditu esan beharrekoak, denbora hartuz zuritasun horrek bere emozioak iragaz ditzan. Horrela jokatuz, espero du burua hain garden ez erakustea, eta ondorioz, Lorenz doktorearen tekniken eraginkortasuna ahal bezainbat murriztea.
‎Lorearen munduan bikain zaintzen da instalazioen itxura: zuria zuri, hezetasun markarik ez, hautsik ez, pitzadurarik ez. Ez dago ohitua horrelakorik ikusten, eta deigarriak zaizkio, baina ez du ezer esaten, desegokia izan daitekeelakoan.
‎Halako batean, sarjentu burua azaldu zitzaion. Aurpegia mudaturik zetorren, zuri zuri egina, eta belarri zati bat falta zitzaion. Botak belarretan igurtzi zituen, basa astun itsaskor hura gainetik kentzeko.
‎Adabaki haren gainaldetik ebakiondo arrosa fin bat ateratzen zitzaion, bekokia behetik gora zeharkatu ondoren ilearen barruan ezkutatzen zitzaiona. Handia zeukan, ordea, eskuineko begia, eztiaren kolorekoa, betile luze sarriez inguratua; zuri zuria zuen aurpegiko larrua, leuna eta guria, txikia sudurra, hortz distiratsu ongi lerrokatuak, eta ezpain gorri haragitsuak. Nolanahi ere, partxeak eta ebakiondoak itxura asaldagarri samarra ematen zioten emakumearen edertasunari.
‎Isiltasuna gainera erori zitzaien hilarri baten gisan, eta Sophiek aprobetxatu zuen begia irekitzeko. Madame Mystérek zerurantz jarrita zeuzkan begiak, zuri zuriak, azpikoz gora iraulita; eta eskuak, gora jasota, abade batek sermoiaren erdian egingo lukeen modu berean. Gainerako guztiak zain zeuden, zintzo zintzo; ez, ordea, Balthasar Eluchans, artega baitzebilen emazte zenarekin ostera ere mintzatzeko aukera hain gertu ikusita.
‎Gezurra zirudien arren, borroka haien krudeltasuna gorabehera, Pariseko jendea paseatzera ateratzen zen: damatxoak, guardasolak eskuetara lotuak, larruazal zuri zuriak eguzkitik babesteko; gizonezkoak, kafeetako terrazetan koñaka edaten, era guztietako kapelak jantzita. Vaudevilleak eskaintzen ziren arratsaldero antzokietan, billarrean jokatzen zen, zaldi lasterketak antolatzen ziren oraindik, kasinoetara joaten zen jendea, dantzalekuetara...
‎Argala baina indartsua ematen zuen tenienteak. Begi ilunak zituen, elurrezko panpina batenak bezalakoak, hortz zuri zuriak, bibotea guztiz kiskalia, eta ezkerreko eskuaren partez, burdinazko kakoa.
‎Une hartan atea tupustean ireki zen, eguzkiaren argi zuri zuria beroaren lamarekin batera sotoratuz:
‎Goiz alba urratu bezperako zeru ubel kolorea zuen atzean, gorputz lerdenaren isla eta zaldien koloreak doi markatuz: zuri zuria bata, beltz beltza bestea. Begiak arranpalo eta distiratsu zeuzkan.
‎Zerien sufre kiratsak atzera eragin zion nire zaldiari, baina kiratsa kirats, aitortu behar dut giza planta ederrekoak zirela: azal zuri zuria zeukaten, begi urdin argiak, eta ile horiz estaliak zituzten laurek beren buruak, beren adinekoek ez bezalako ile sarriz, eta laurek zeukaten belarri bat bestea baino txikiagoa, biribil biribila, biloz betea eta gangailarik gabea.
‎Txaflata beltz bat atera zuen azkar patrikatik, eta begira eraman. Bigarren begia jirarazi zuen, gero, bere baitan, zuri zuri lagatzeraino.
2019
‎Rikardo zuri zuri geratu da. Ahoa zabaldu du zerbait esatera balihoa bezala.
‎Souristarrek ez dute ezer esan. Zuri zuri jarri dira, biak batera; munduak bere legeak ditu: katuek ileak harrotu eta tente jartzen dituzte, arrainak esku artean irristatzen dira eta parasitoen espeziekoak dira Souristarrak.
‎Gizena da, burusoila, eta biolina jotzen du. Azal zuri zuria du, eta oreztak eta granoak dauzka aurpegian. Askotan biolinarekin etortzen da eskolara, gauean zuzenean joaten delako kontserbatoriora.
‎Richarrek barreari eman dio. Hortz zuri zuriak dauzka, oso politak.
‎Artzainaren emazteak Dolores izena du. Emakume guri guria eta goxoa da; esku txikiak ditu, txuri txuriak, esnetan beratuak balitu bezala. Motots baxu bat darama beti, estu estu bilduta.
‎Beti tapatuta ibiltzen naiz, azal zuri zuria dudalako: kapela buruan, eguzkitako antiojoak eta soineko luzea.
‎Montaleren lehen poesia liburuak Ossi di sepia du izenburua," txibia hezurrak" euskaraz esanda. Zuri zuriak dira hezurrok, kaliza bigunak. Txikitan, txibia hezurrak baliatzen genituen idazlumaren punta bertan sartu eta hango tinta hondakinak garbitzeko.
‎–1986an, Madrilen, apirilaren 11 gauean, elur mardula: goizean, hiriburua zuri zuri.
‎Ur lurrina, honelako tenperatura hotzekin, zuzenean pasatzen da izotzetara, ur likido edo ihintzatik pasatu gabe. Eta gauerdirako, eta noski, hurrengo goizerako, dena zuri zuri, mantatxo hotz batez, pausoa eman orduko krisk krask egiten duela azaldu ohi da.
‎–1914an, Alacanteko hiriburuan, 28 urte pasatu eta gero, elur zuri zuriaren bisita izan zuten.
‎Geldi dagoen harri koskorrari goroldioa lapatuta bezala, lizuna aterako ote zaigun beldurtuta prantatzen gara, otsailak tarteka dakarren hezetasun giroarekin: lizun belarrixkak txuri txuri pegatuko ote zaizkigun. Otsaileko eguzki txoroak ondotxo baitaki koskak egiten, eta ilbehera inguruan eta horrela, badaki eguraldi berdotxa bidaltzen.
‎1965eko ekainaren 10ean, gradu bakar bat, soil soil, bakarra. Horrek esan nahi du, lur zolan izotza txuri txuri egin zuela: 65eko ekainaren 10ean.
2020
‎Trenbidea agertu zitzaien parean konturatzerako. Hantxe zen Errota zaharreko Felisa, tergalezko soinekoa besterik ez zeramala, azala zuri zuri eta hotzak ezpainak zartatuta.
‎Alanen aurpegiak furiazko espresio basati bat hartzen du, begiak zuri zuri. Telefonoarekin gogorrago akuilatzen dio bularrezurra Marianneri, eta min egiten dio.
‎Perfektuak zirela esango nuke. Zuri zuriak, finak, eta ukimen goxokoak. Azken batean, ondo eginak.
2021
‎Hermesek kaduzeoarekin makurrarazi egiten du. Aglaurori hotza sartzen zaio zainetan, odolik gabe geratzen da, hotzak jaten dizkio birikak, arnasa eteten dio, harrizko estatua bihurtzen ari da, harri zuri zuria.
‎Gustatzen kulero hauek, pottito? ■Txuri txuriak! Ortzadartxon jazten hituenak bezalakoak.
‎Ea hire" jakin  tza" zenbaterainokoa den: ba al dakik zergatik jantzi ditudan kulero txuri txuriak? ■Eta ez tanga, adibidez?
2022
‎Bular irmoak eta tenteak ditu, oraindik guztiz puztu ez diren baloiak antzo. Azala zuri zuria du eta ile horiak ditu denean. Ez bakarrik hankartean eta besapeetan, baita sabelean eta izter gainetan ere.
‎Horren ondoren, jauna, elurte bat izan zen ekain betean, sei egunean etxean eduki gintuena, Eta pentsa nolakoa izango zen elurtea ezen, nire etxeko leihoetatik, baso zuri zuri zuri bat zen ikusten nuena. Ba, elur egun haietan etxean geunden hiru emakumeok, hau da, ahizpa, ama eta ni, eta landareen izenak esaten jolasten pasatzen genituen arratsaldeak, horretan jolasten zuelako amak aitarekin hura amildu aurretik.
‎Horren ondoren, jauna, elurte bat izan zen ekain betean, sei egunean etxean eduki gintuena, Eta pentsa nolakoa izango zen elurtea ezen, nire etxeko leihoetatik, baso zuri zuri zuri bat zen ikusten nuena. Ba, elur egun haietan etxean geunden hiru emakumeok, hau da, ahizpa, ama eta ni, eta landareen izenak esaten jolasten pasatzen genituen arratsaldeak, horretan jolasten zuelako amak aitarekin hura amildu aurretik.
‎Agerikoa zen Jainkoak ilegorri izatera destinatutako emakumea zela: azal zuri zuria eta mehe mehea, urteen joanak apenas zimurtua; orinak sudur sendo handian barreiatuta; begi berdeak, katuena bezalako begiratu zorrotz dirdaitsuz. Ordea, bistan zen Probiden  tziak, azken unean, zalantza egin zuela:
‎Garrasi egin eta zuri zuri jarri zen.
‎Oso zaharra da eta gaixorik dago. Ile zuri zuriko amonatxo bat, bere lastozko kapela beti buruan duela; haize bolada arinenak botako luke hankaz gora. Bihar gauean espero nau eta telegrama bat besterik ez du jasoko.
‎Bere semea ez den beste edozein gizonen presentzia iraingarria gertatzen zaio. Atzerritar tabakoaren usaina aditzean zuri zuri geratu da eta eskua kopetara eraman du, ondoeztera balihoa bezala. Non dago aleman hori?
‎Zerua estali zuen gandu ia garden batek eta handik iragazita iristen zen argitasunak tonu okre bat ematen zion etxeari, ia arrosa, arrautza oskol batzuen kolorea gogorarazten zuena; Lucilek, txikitan, arrautza horailak deitzen zien halakoei eta besteak baino nahiago izaten zituen, gozoagoak iruditzen zitzaizkion oilo gehienek egiten zituzten arrautza zuri zuri haiek baino. Oroitzapen horrek irribarre eragin zion; etxera begiratu zuen, bere arbelezko teilatuarekin, bere hamasei leihoekin zuhurtasunez kontraleihoak erdi itxita zituztela udaberriko eguzki erreak tapizak honda ez di  tzan, frontoiaren gaineko kanpaitzar herdoildu eta jadanik sekula jotzen ez zenarekin, zerua ispilatzen zuen beirazko markesinarekin.
‎– Zuri zuri zaude... –esan zion ahots samur eta kezkatsuz.
‎Elizaren inguruko ezki handien itzalean ziharduten, hautsetik babestuta. Chefa, uniformaturik, baina buruan sukaldari kapela luzea zuela eta uniformearen gainean mantal zuri zuria jan  tzita, tarta bati azken ukituak ematen ari zitzaion, eta fruta konfitatuzko arabesko batzuekin apainduz. Azukre usainaz kargatua zegoen airea.
‎Zortzietan, herriko jende guztia inguruan zen; neskek beren gurasoak joanarazi zituzten; ama gazteek ez zituzten umeak etxean bakarrik utzi nahi izan eta txikienak besoan lo zeuzkaten eta hazixeagoak han zebiltzan korrika, oihuka edo harriekin jolasean, edo akazi adarrak apartatzen zituzten ikuskizuna hobeto begiztatu ahal izateko: terrazan kokaturiko musikariak; ofizial alemanak, belarrean etzanda edo zuhaitzen artean paseatzen; mahaiak, zamau zuri zuriz estaliak, eta gainean zilarrezko mahai tresnak eguzkiaren azken izpiekin distiraka; jarleku bakoitzaren atzean soldadu bat, denak tente, ikuskatuak izateko prest baleude bezala: mahaiak zerbitzatuko zituzten ordenantzak ziren.
2023
‎Etxeetan leihoetako kristalak izoztuak egon ziren, sukaldekoak izan ezik. Ateetako hiltze buruak barrendik zuri zuri egondu ziren. Kollezintzarri ekusgarriak nonahi".
‎Inetaziaren gaineko hizki mizkiak agertu direnez gero, arobidaiariak, Andoniri begira, leiaz galdetu eta elizitatzeko aprobetxatu du: " Leia igarten da hotz handia egin eta bedarrak eta zuri zuri agertzen diranean. Lei baltza, ostera, egiten dabenean izoztu arren, ez da ikusten.
‎Bizkaiko Zeberio herrian lokuzio berdintsua azaldu da. Euskal hiztunak irudi ederra sortu du; izan ere, lapatsa da" mindu den esnean gertatzen diren pikorretako bakoitza"; elur maluta handiei irizteko, ostera, edur matasaak erabiltzen dute;" edurra zurittu dau" ezpaineratzen dute txantxikuek, lurra zuri zuri ikusten denean. Batzuetan elurrak ez du lurra guztiz estaltzen; egoera horretarako" edurra nabartu dau" esaten dute.
‎Behin, batek katea eten eta bi letaginak sartu zizkion izterrean Inaziori; ez zion ezer gehiago egin. Mutila zuri zuri geratu zen, kordea galtzeko zorian. Besteok ere zuri zuri.
‎Mutila zuri zuri geratu zen, kordea galtzeko zorian. Besteok ere zuri zuri. Txakurra, bere txokora.
‎Elorri baten gainean agertu zen Arantzazuko Ama Birjina, eta Euskal Herriko sinbolo espiritual nagusi bihurtu. Elorria eme zuri zuri guztiz garbia da, haren abaroan amodioa topatzen omen da, baina arantzaz beterik dago. Elorri gainean agerturiko Ama Birjinak, ordea, arantzarik gabeko maitasun espiritual bat adierazten du, izadian txertatua, izadi guztia bere gonapean biltzen duena, izadiaren zentzu magikoa destilatu eta goi arnasa bihurtzen duena.
‎Etxe barruko paretaren aurrean begiak zabal zabal geratzen zara, zerbait ikusi nahian, zerbait ulertu nahian. Zurian zuri. Isilik.
‎Neska bat batean gelditu zen. Ondora iritsi nin  tzenean, zuri zuri zegoen. Lasai, ez da itzuliko, esan nion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia