2015
|
|
Oi ene Eroslea, eta zein ahazkorrak diren, beren buruaz ere ahazten baitira! Eta hain handia izatea zure ontasuna, orduan gogoratzen baitzara gutaz, eta Zu zartako larriaz zauritzeko lurrera eroriz, honetaz ahazturik, berriro eskua ematen baitiguzu eta iratzartzen baikaituzu hain ezin sendatuzko zoroalditik, osasuna lortzen saiatzeko eta
|
Zuri
eskatzeko! Bedeinkatua izan bedi halako Jauna, bedeinkatua hain erruki handia, eta goretsia izan bedi betiko hain erruki handiagatik!
|
|
8 Mesede hauen berri izan ondoren, iritzi ona hasi zen zabaltzen, oraindik guztiek ez baitzeukaten ongi ulertua zein gaiztoa nintzen, asko antzematen bazen ere. Bat batean hasi zen marmarra eta erasoa eta, nire ustez, arrazoi handiaz; eta horrela ez nintzen haserretzen inorekin, baizik eta
|
Zuri
eskatzen nizun begiratzeko horretarako zuten arrazoia. Santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela, orduan oraindik hein batean neure Erregela osoa betetzera, ezta etxean ziren moja oso on eta santuen mailara ere, iristen ez nintzelarik (eta ez dut uste sekula haien mailara iritsiko naizenik, Jainkoak bere ontasunez guztia bere aldetik egiten ez badu); alderantziz: ni gauza onak kendu eta onak ez ziren ohiturak ezartzekoa nintzen; behintzat ahal nuena egiten nuen ezartzen, eta txarrerako ahalmen handia nuen.
|
|
1 Oi Emazte santua!, gatozen
|
zuk
eskatzen duzunera, hau da, bake santu hartara, arima munduko guztiei gerra egiteko arriskatzera daramana, bera segurtasun osoaz eta bake bakean geratuz. Oi, bai zorion handia izango dela grazia hau lortzea!, izan ere, Jainkoaren borondatearekin bat egitea da, Jainkoaren eta beraren artean zatiketarik izan ez dadin, bien artean borondate berbera baizik; ez hitzen bidez, ezta desira hutsen bidez ere, egintzen bidez baizik; horrela, konturaturik bere Senarra gehiago zerbitzatzen duela gauza batean, hain maitasun biziz eta Hari poz emateko hain desira gartsuz, ez diezaiela jaramonik egin adimenak emango dizkion arrazoiei, ezta hark aurrean jarriko dizkion beldurrei ere; fedeari utz diezaiola, ordea, lan egiten, onurari eta atsedenari begiratu gabe, aitzitik uler dezala behingoz hemen dagoela bere onura guztia.
|
|
Ongi egin zenuen, gure Maisu ona, aurreko eskaera egiteaz, gure partetik ematen duzuna bete ahal dezagun; izan ere, egia da, Jauna, horrela ez balitz, ezinezkoa iruditzen zaidala. Baina zure Aitak
|
Zuk
eskatzen diozuna, hau da, hemen bere erreinua guri ematea gauzatzen badu, badakit nik zure egia agertuko dugula gure partetik ematen duzuna ematean; izan ere, lurra zeru bihurtzean, egin ahal izango da nigan zure nahia. Hori gabe, ordea, eta nirea bezalako lur erkin eta fruiturik gabean, nik ez dakit, Jauna, nola egin daitekeen.
|