Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎diodanaren frogak irispidean ditugu, gehiegizko bilaketetan hasi gabe. Guk ere? zuk eta nik, alegia, egingo ote genuke beste horrenbeste?
2003
‎Baina botereak eta gizarteak ez datoz beti bat zilegitasunaren eta tabuaren kudeaketan, horrek nortasun artegatasunak piztu litzake. Horrela, zer den zuretzat eta niretzat zilegi edo tabu negoziatu behar izaten da, eta negoziazio horri aterabide instituzionala eman.
2006
‎Badirudi uste duzula guk ez dugula zure beharrizanik, zu gabe ere gure munduak modu bertsuan egiten duela aurrera. Eta gure mundua diodanean ez naiz teoria sozialez ari, gure seme alabek, zuk eta nik osatzen dugun munduaz baizik. Hain zaila al da esan nahi dudana ulertzea?
2008
‎Gau hura izan zen guztiaren hasiera, gau hura zu eta nire istorio partikularraren lehen eguna. Han gelditu nintzen, zure etxean, baimenik eskatu gabe, hura gauzarik arruntena balitz bezala, edo gau hartan txortan egin izanak zure etxeko bigarren bizilaguna izateko eskubidea emango balit bezala.
‎Amak Bilbotik bidali zizkidan liburuz bete nuen nire gela, argazkiz estali nuen ohe gaineko pareta, biok( zu eta ni) azaltzen ginen argazki bat jarri nuen ohe ondoko mahaitxoan eta igandeetan Richmond-en egiten zen merkatuan erositako loreak zintzilikatu nituen leihoren gaineko apalean.
‎Azken egunetan pilatutako posta guztia eguneratzeko asmoz hasi banintzen ere, azkenean, ordenagailuan gordeta nituen argazki batzuei begira hasi eta hartan pasatu zitzaidan denbora. Aurreko Gabonetan Bilbon bota genuen parrandakoak, gurasoak bisitan etorri zitzaizkidanekoak, ZUrekin jatetxe italiar famatu hartara joan nintzenekoak, Milan-en asteburua pasatu nuenekoa, bost izarreko hotel hartan gosaltzen geundenekoa( ZU eta ni, zerbitzariak gelan biluzik harrapatu eta gero... horregatik bion aurpegi irribarretsu haiek), Berlineko zure etxearenak, parkean futbolean ibili ginenekoak (eta irabazi nizunekoa), Donostian elkarrekin mozkortu ginenekoak (ZU eta ni, ni eta ZU).
‎Azken egunetan pilatutako posta guztia eguneratzeko asmoz hasi banintzen ere, azkenean, ordenagailuan gordeta nituen argazki batzuei begira hasi eta hartan pasatu zitzaidan denbora. ...rri zitzaizkidanekoak, ZUrekin jatetxe italiar famatu hartara joan nintzenekoak, Milan-en asteburua pasatu nuenekoa, bost izarreko hotel hartan gosaltzen geundenekoa (ZU eta ni, zerbitzariak gelan biluzik harrapatu eta gero... horregatik bion aurpegi irribarretsu haiek), Berlineko zure etxearenak, parkean futbolean ibili ginenekoak (eta irabazi nizunekoa), Donostian elkarrekin mozkortu ginenekoak( ZU eta ni, ni eta ZU).
‎Bat batean zu eta ni gaude iluntasunaren erdian. Nire besoetan zauzkat.
‎Stop. Zu eta ni, bakarrik. Stop.
‎Gu. Zu eta ni.
2009
Zuk eta nik, eta Lidiak.
‎Berak eta Mirentxuk ezin zuten umerik ekarri. Iñigok esan zigun amets batean jakinarazi ziotela zu eta ni ginela lan horretarako hautatuak, Ananda. Baina gure umeak ez ziren gureak izango, Gibranen poemak zioen bezala, baizik eta leinu berriaren umeak, iniziatzen ari gintuen logiarenak; gure umeek hiru bikoteon energia hirukoitza izango zuten polo bakoitzean; Iñigok oso argi zeukan, errebelazio bat izan duenaren moduan mintzo zen.
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ...Sara, tristea izan zen mendizalearena, baina aurrera egin genuen; tristea da elurraren distira zure betseinetan, baina aurrera jarraitzen dugu, eutsi, behera gatoz, behera, orain dena behera, Linzan salda beroa, dutxa beroa, lo, lo, eta txortan egin; ez zenuen jada txortan egin nahi, Lidiarena gertatu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yog...
‎Fida zaitez nitaz, oraindik badut indarrik zu bizkarrean garraiatzeko, iritsiko gara aterpetxera, bai horixe, dutxa bero bat hartuko dugu, barazki salda irakiten hurrupatu gero, berpizteko, eta lo luze luzea egin. Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten, ezjakintasuna da gizakion bekatu bakarra, horregatik sufritzen d... Ananda, badakizu barru argitzea zer den, zuk zeuk ezagutu duzu zeure baitan; orduan, zertarako nire laguntza?, edozerez harago iristeko ahalmena duzularik, zergatik ba sufritu zure atzetik jarraitzerik nahi ez dudala eta?, ez zenuke inoren laguntzarik behar zure betegintzarre espirituala lortzeko; eta kontu horiek guztiak ipuin huts balira, zer?, zer da ba Kailas mendi sinboliko hori, zer Cervino Materhon gailurraren pareraino lebitatzea?, neuk ere ikusi zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez nago erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer da energia zurrunbilo konikoen kontu hori, hor zehar irakurri duzun literatura merke hutsaren emaitza, horixe, lelokeria lelokeriaren atzetik, gaizkiulertuaren atzetik, paranoia paranoiaren atzetik, bai, Ananda, ez zara jabetzen ez zaudela zeure onean, hitzez hitz hartzen dituzula sinboloak; zer diozu, Sara, zuk zeuk ikusi zenuen nola lebitatu nuen Kumbamelako santoi haren aurrean, zuk zeuk ikusi zenuen; berriro esango dizut, Ananda, ilusio optiko hutsa izan zitekeen, beste ezer ez, eta, gainera, eman dezagun lebitatu zenuela, eta zer, argidun bihurtzen ote zaitu horrek, jeloskortasun soil bat gainditzeko gauza ez zara eta, ea konturatzen zaren behingoz segurtasun faltaren konplexuz beterik zaudela, amaren eza nozitzen duzula, zeuretzat bakarrik nahi nauzula, arnasa hartzen ez uzteraino, maite zintudan eta maite zaitut oraindik ere, Ananda, bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena zaitut, baina gure harremana itotzen ari zara, ez didazu arnasa hartzen uzten, ez didazu arnasa hartzen uzten, ulertzen, ostia; ez esan hitz zatarrik, Sara; titietatik ateratzen zaidana esango dut, ostia, ostia, ezin dut arnasarik hartu, zu eta zure paranoiak, eman dezagun benetakoa dela zuk esaten duzun hori guztia, orduan bihotz zabala izan zenuke, lasaia, eta zer ipuin da beste hori ere:
Zu eta ni, eta elurra
Zu eta ni, eta elurra; beste inor ez.
‎Hiru Erregeen Mahaia; izen horrek ezkutuan gorderik duen sinbolismoa gutxik ezagutzen dute; azaldu nizun garbi asko, adierazi nizun nola osatzen duen izadiak geografia, nola jartzen dizkion bere buruari izenak, nola uzten dizkigun arrastoak toponimoen bidez, bilatzaileok aurki ditzagun, bide espiritualaren giltzak ezagutzen ditugunok zeharka ditzagun. Bide horrek eraman behar gintuen, zu eta ni, elurrak betseinetan margotzen dizun herrialde horretaraino.
‎...goen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, haiena ere maitasuna zen, maitasuna ez baita elur garbia, maitasunak lohi orbanak baititu, gurasoek ere maite naute eta neuk ere maite ditut, ez noski zuk zeure aita eta zeure ama bezala, hutsunetik maite baitzenituen zuk eta nirekin bete nahi baitzenuen haien hutsunea, nik gurasoak modu arruntean maite ditut, gorrotoa eta gatazka ere tartean direla, nebarekin berebiziko eztabaidak izanez, maitatuz eta gorrotatuz, bai; hasieran, gurasoak biziki eskertu zizuten nire alde egin zenuena, nolabait salbatu egin baininduzun, mundu berri bat zabaldu baitzenuen nigan, lehen haren susmorik ere ez nuen mundu bat, gurasoak ha... Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
Zure eta nire gauzez ari naizen paperotan, lagun sareginei buruz, Iñigo eta Anderri buruz, aitari buruz, doña Mercedesei buruz... ere egin dizut berba tarteka. Badirudi amumari buruz zeozer gogoratzeko momentua ailegatu dela oraingo honetan; zeozertxo esan dizudalakoan nago neure ume aroa aipatu dudanetarikoren batean.
2010
zurea eta nirea.
‎RodrÃguez Zapaterori proposatu nion: egin dezagun biok, zuk eta nik, Gobernuko Presidenteak eta Euskadiko Lehendakariak, biak eskuz esku; aurkez diezaiogun akordioa Eusko Legebiltzarrari honek berrets dezan, eta, ondoren, egin dezagun elkarrekin balio juridiko osoa izango duen erreferendumerako deia dokumentua balioesteko.
‎salba ezazue sistema, bestela geurekin batera hondoratuko zaretelako. Arduragabe horien mehatxua horixe zelako, hondoratu egingo gintuztela; salbatzen ez bagenituen, itsas hondora eramango zituztela gure diruak, gure pentsio funtsak? zurea eta nirea, guztiak?. Eta hori argudio indartsua zen, oso indartsua.
‎zein izen izango duen hor eseriko den presidenteak, ezta ni nagoen lekuan egongo den lehendakaria nor izango den ere. Baina badakit auziei konponbiderik ematen ez badiegu, hor jarraituko dutela, eta horiei buruz hitz egin dutela zure eta nire ondorengoek.
‎Horra non azaldu zaizkizun esbribau hil berriaren paper zaharrak ere, atzenerako. Zu eta ni oraintxe ikusten ari garenak berak. Hori guzia noski, sagardoa edukitzeko kupelak ahaztu gabe:
‎Bada hamaika elbarri gure inguruan. Zu eta ni ere gauza askotan elbarriak gara, eta zer izango ote ginateke lagunik ez bagenu. Zer izango ote dira gure gizarteko elbarriak laguntzen ez badiegu?
‎Adiskideok, horrela ari dira aspaldi aspalditik, gizadiaren jatorritik, edo erlijio guztien hasieratik behinik behin, legearen jabe direnak, onaren eta gaizkiaren jaun direnak, erruen eta zigorren banaketa euren esku hartu dutenak. Zu eta ni ere ez gabiltza beharbada hortik urruti. Errepara diezaiogun geure buruari.
‎Hiru bare izan baitira, aldi oso ezberdinetan, ordu eta toki diferentetan, eta hirurak topatu ditut yoga postura berean. Jakina, barea" yogi" esanda, badakit pentsatuko duzula zu eta ni baino hobeto plegatzen zaiola lurrari; guk baino hobeto puzten duela bular bizkarra...
‎Bizitzen hasi den bizi iturri ahulena ere, betiko bizi jarioaren betiraino dariona izaki. Zugan eta nigan sorturiko bizi sorrerak zutu eta nitu gaituen bezala, zuka eta nika, denon arteko gu zabal handienean betirako gutu gaitu.
‎hauxe nintzen, hauxe naiz... Zu eta ni, bizi bizi... Ni eta zu, muxu muxu...
2011
‎Seguru asko, nire hizketarako zailtasunak eraman nau horretara. Hala ere, askotan pentsatzen dut zuk eta nik beti izan dugun komunikatu ezinak ere izango duela zerikusirik horretan.
‎Elkarrekin, eta kiratsari esker. Ez zaude hemen, esango dizkizudanak ulertzeko moduan, esan nahi dut?, eta ez dugu zure eta nire kiratsen antzekotasunez eta desberdintasunez mintzatzeko paradarik. Tamala da, orain ere ni izango bainaiz, mutil koskorretan bezala, bonba kirasdunak botako dituena.
Zure eta nire arteko alde nagusia, erlijioan egon da. Zuk erlijioa ukendu zenuen, baina ez guztizko xede.
‎Bartzelonako etxean ez dago zuk eta nik elkarri esan dizkiogunen eta esan gabe utzi ditugunen argi itzalik, oihartzunik eta usainik. Honek, ordea, ugari du horretatik.
‎Honek, ordea, ugari du horretatik. Gure etxe hau, zurea eta nirea, gainezka dago zu ardatz zaituzten oroitzapenekin, baina, batez ere, elkarri esan ez dizkiogun kontuekin dago gainezka.
‎Ez zeunden, ez neukan inor inguruan, eta, ez non eta ez han, aita!, aita!, hasi nintzen ni. ...ko botoiak lotzen, eta nire aurpegia ikusirik, eskua nire buruan jarri eta ilea nahastu zenidan adeitsu, lasai, txiki, esan zenidan ahots irritsu batez, nirekin hago, eta nirekin baldin bahago, ez haiz sekula galduko, horixe esan zenidan zuk, eta Aldapera eraman ninduzun, hemen jaio ninduan ni, hau duk nire etxea, esan zenidan harro, eta ni traizionatuta sentitu nintzen, nik ordu arte uste bainuen zu eta ni bizi ginen etxea zela zure etxea, zure benetako etxea, eta ez zitzaizkidan batere gustatu amonak urez betetako katilu handi batean atera zizkidan gereziak.
‎Hori lortzeko, dena zuk nahi zenuen bezala antolatu nahi izan duzu beti. Etxea, egunaren martxa, zure eta nire bizitza. Zuk zure neurriko mundu bat zeneukan buruan, erlijioaren arauen eta Erregimenaren ordenaren arabera eraikia?, eta den denak zure munduan kabitu behar zuen.
‎Hemen ez dugu izango izenik. Zuk eta nik bat egingo dugu hemen, kanpoan gertatzen denarekiko batere ardurarik gabe, ados?
Zu eta ni, ez zen beste inor bizi etxean, baina igande eguerdian herriko plazan oihu egin bazenit bezala lotsatzen ninduen tontoa nintzela entzuteak. Eta baita haserretu ere, batez ere haserretu egiten nintzen.
‎Begietan ikusten dizudan distira berezia, egin duzun keinuren baten bitxitasuna, aspaldian entzun ez dizudan esamolderen bat. Edo baita testuan zure eta nire arteko keinu kutun ezkutu bat dagoelako ere, irakurle batek harrapatuko ez lukeena...
Zuk eta nik osatzen dugu kontakizunaren ardatza. Horren jiran, Neska eta Agustin ageri dira.
‎Baina Agustini agindu nionetik idatzitako guztia pasatuko niola lana bukatu bezain laster, parez pare jarri zait bera ere. Arian arian, zure eta nire arteko zor zaharretatik beste plaza zabalago batera pasatu naiz, bada, eta Agustinek orriok irakurriko dituela jakiteak ekarri du aldaketa. Egia aitortuko dizut:
‎azken aldian, batez ere zure lur estrainio horretara joaten hasi zinenetik, zu bezain presente egon da Agustin nire aurrean. Tokia hartzen joan da pixkana pixkana, eta zure eta nire arteko kontuez aritzerakoan ere, Agustin imajinatzen hasi nintzen nik idatzitakoa irakurtzen. Nire kabutako Agustinek iruzkinak egiten zizkidan, kontu eske hasten zitzaidan, zerbait aldatu nukeela esaten zidan.
‎distira. Zu eta ni
2012
‎Eta bestea, zer esanik ez: zure eta nire dinakoa. Horiek izaki biziak dira, gu ez bezala; guk hogei urte daramatzagu hilda, jadanik ez baitugu ezer maite, horixe da egia.
‎Hemen ez dugu izango izenik. Zuk eta nik bat egingo dugu hemen, kanpoan gertatzen denarekiko batere ardurarik gabe, ados?
‎Ai, etxekoandre, senarra galdu izanak oso latza behar du, egin lasai negar, ondoan naukazu, ez daukat esan beharrik, baina egizu kontu bizitzak aurrera segituko duela eta egunen joanak laster berdinduko duela zure galera, baina berdinduko ez duena da zure eta nire arteko betiko galga, zuk nire etxekoandre izaten segituko duzu eta nik zure neskame.
2018
‎–Ez dakit gora edo behera joan den, Bruno. Egizu gora zuk eta ni behera joango naiz.
‎Jakin nahi duzu, eta zure jakin mina asetzen saiatuko naiz. Inork ez daki, zuk eta nik besterik, eta ez du jakingo, elkarrizketa hau izan dugunik. Gero, zuk deliberatuko duzu dakizunarekin zer egin.
‎Bakoitzaren izuak bere trosta berezia izan ohi du. Katama horri esker jakin dut zurea eta nirea ez direla legamia beraz oretuak.
‎Etxe tzar honek, eta eskuaz airean trazaturiko keinu batez adierazi nahi izan nuen etxearen zabala? badu nahikoa toki babesteko, elkarri behaztopa egin gabe, zu eta ni bezalako bi gizon... Demagun...
2019
‎Bion artean familia berri bat sortuko dugu, bizien familia, ez mamuena. Ni izango naiz Kristina izan ez zen ama, Otto izango da Josean izan ez zen aita, gure haurra izango da zuk eta nik izan ez genuen semea, zure bertsio hobetua. Begiradarekin moldeatuko dugu geure semea, zuk ni moldeatu ninduzun bezalaxe.
‎Ordu batzuk geroago itzuli zenen, negarrez, oker zeundela zenioen, ezin zenuela jasan ni beste batzuekin ibiltzea, lehenera itzuli behar genuela: zu eta ni, beti bezala.
‎– Zuk eta nik? –erantzun zion murrikaz.
‎Liburuak irakurtzen. Zuk eta nik batera baino askoz ere gehiago daki ia guztiaz.
‎Zu gizona zara, ni emakumea: gauzak esateko zure eta nire moduak ez dira berak. Cyranoren eta Roxanerenak ere ez dira izango.
‎Baina, orain dator kontua. Zu eta ni, iragarpen hori betetzen saiatuko bagina, bakoitza bere erara, ez genuke asmatuko biok berdinean eguna hala betetzen, beti iragarpen horren barruan. Ba, eguraldiari utzi iezaiozu iragarpen hori betetzen, eta, iragarpen berdineko ehun egunetatik, baietz atera ehun egun ezberdin, ñabardura ttikiak barne!
2020
Zure eta nire arteko adiskidetasunaz ari nintzen.
‎–Bai egunero zuk eta nik ikusten ditugunekin, ez!
‎–Bazkalostean zuk eta nik argi eta garbi hitz egin behar dugu, xuxurlatu zion Manuelak Adriani, mahaira jesarri zenean Tantai eta Erralderekin batera.
2021
‎Mundu guztiak saihesten du hortik igarotzea. Zuretzat eta niretzat munduko lekurik seguruena da.
‎kaputxadun batzuk atzetik joan zitzaizkien eta dirua eskatu zieten, baina gero biak jo eta labanaz markatu zituzten. Badakit Javierrek sumatzen zuela beharbada bietakoren batek pozoituko zuela, Ulisesi esaten aditu nion, Javierren txoferrari, baina beldur naiz, zuregatik eta niregatik. Alvaro, zer egin genuen jakingo balu, ez dakit zer ez lukeen egingo.
‎– Zuk eta nik pentsatzen dugunak ez du aldatuko egiletzaren afera. Eta orain... utzidazu itaunketa gelara bakarrik sartzen.
‎Haien hitz bakoitzeko, gure irudia besterik ezin irudikatu nezake Italiako irla galdu hartan, haien oheratze bakoitzeko, haien egunsenti bakoitzeko. gu. Zu eta ni. Opor hauek beste gu batekin hasi nituen.
‎✳ Ba gizajo bat zelako oraintxe arte, eta... ‣ Bai, gizajo bat zen, eta oraindik ere bada, kottau bat, denok bezalaxe, zu eta ni bezalaxe. ✳ Denok bezala, bai, baina... irabazi egin din aaasko...
2022
‎Hala esan zuen Aristotelesek Poetika n, gure aurreko Grezian, eta izan da sinetsi dizunik... Baina orain, Salustio, zure eta nire artean: benetan uste duzu sinesgarria dela semearekin oheratzen den ama bati buruzko legenda?
‎Nik gizona bera miresten dut. Tipo normal bat da, zu eta ni bezalakoxea. Bere grog edontzia hartzea gustatzen zaiona eta gonazale samarra beharbada, eta kirolari ona.
‎Nekatuta nengoela esan eta etxera joan nin  tzen. Ez zen ezer ikusten, zegoen bezain ilun egonda, baina iluntasunean Marco sumatu nuen, hementxe hain zuzen ere, orain zu eta ni gauden banku honetan. Eta Marcok basoari begiratzen zion.
‎Ez, Angellier andrea. Zu eta ni bezalako jendea!
‎Eta, hala ere, Tammam marokoarra da. Zu eta ni bezain marokoarra. Ederra da.
‎inoiz ikusitako gorostirik lodiena, altuena, pago oso heldu baten presentziarekin. Zu eta ni hil ondoren bertan iraungo duen zuhaitza. Eternitatearen ikurra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia