|
Zapatari, herriko azken konkorduna, hoteleko tabernan mozkor mozkor eginda zebilen ezteietako gonbidatuekin nahaspilatu zen arte. Harro, aitari argitu zion Alargunsoro hitzaren esanahia, hau da, nire amaren bigarren abizenarena, baita azpimarratu ere herrian
|
zer
patu zeukan Alargunsoro familiako emakume batekin ezkontzen zen morroi orok. Aitak informazioa eskertu ondoren, amarekin dantza estuan ari zenean belarrira galdera xuxurlatu zion, gaur egun familiaren historian klasiko bihurtu den galdera:
|
|
Hemen esaten da San Antonio etorri zela jendea bilduta zegoen tokira, eta oina, hankatik erauzita zegoena, hartu zuela, eta bere esku propioez ebakuntzaren beraren aztarnetatik doitu zuela, eta gero, gainean gurutzearen seinalea eginez, berehalakoan gelditu zela loturik, tinko eta sendo. Luze eta xehetasun guztiekin den denak bereizi eta kontatuko bagenitu, Henrique zaldunaren egintza miragarrien inbentario bedeinkatuak ez luke bukaerarik izango, eta bide honek kontakizun honetako helburuetatik oso urruti eramango gintuzke, helburua delarik, Lisboak
|
zer
patu eduki zuen jakitea baino areago, azken hau ez baita inorentzat sekretua, azaltzea nola lortu genuen guk, gurutzatuen laguntzarik gabe, Afonso gure erregearen, izen horrekin bataiatutako lehena eta denetan lehena, xede abertzalea portu onera eramatea. Hemen esaten da ezen San Antonio Milanen ari zela predikua ematen, eta Lisboan agertu zela, non absolbiarazi baitzuen bere aita zor ez zuen eta leporatzen zioten zor batetik, eta esaten da, baita ere, Paduan ari zela predikua ematen, Lisboan agertu zela aldi berean, non hildako bati hitz eginarazi baitzion eta horri esker bere aita heriotzatik libratu zuela.
|
|
Biak zoriontsu daude, eta hain daude zoriontsu ezen bidegabekeria handia bailitzateke batarengandik bereiztea besteaz mintzatzeko, nahiz horrelako zerbait egin dugun, zeren, beste narrazio fantasia handiagoko batean frogaturik gelditu zen bezala, bi pertsonaiaren aldi bereko ekintzak deskribatzea ezinezkoa baita, fisikoki eta mentalki, batez ere elkarrengandik urrun daudenean, narratzaile baten apeta eta nahikeriaren menpeko, jakina delarik, gainera, narratzaile hori kezkatuago egon ohi dela bere kontakizunaren interes objektiboak irizten dien horiekin, honako edo bestelako bigarren mailako pertsonaiaren esperantza ez zilegiekin baino, alegia, beti nahiago izango dituela heroi eta protagonisten ekintzak eta hitzak bigarren mailakoaren esan egin apalak baino. ...r jakintsuekin edo bidera ateratzen zitzaizkien dontzeila misteriotsuekin izaten zituzten topaketak, zeinen ondorioz, ikasgaia eta alegia iristen zirelarik, zaldunak abiatzen baitziren mentura eta topaketa berrien bila, eta gu, nahitaez, haiekin, orrietan abandonaturik gelditzen zirelarik, ez gutxitan erabat eta betiko, eremutarra orri batean, dontzeila beste batean, guk ordea nahiago genuke jakin
|
zer
patu eduki zuten azken hauek, erregina batek, amodioaren amodioz, atera ote zuen eremutarra bere eremutik, dontzeila, basoan hurrengo zaldun galduaren zain gelditu ordez, ez ote zen mundutik barna abiatu gizon baten bila. Maria Sara eta Raimundo Silvaren kasu honetan, gauza biziki korapilatzen da, ikusirik biak direla pertsonaia nagusiak, nagusiak izaten ari diren bezala euren keinu eta gogoetak, finean, zailtasuna ezin gaindituzkoa dela iritzirik, keinu eta gogoeta horietan oinarrizkoa dena aukeratu dugu, irakurlearen irizpideak oinarrizkotzat onartuko duen zerbait, adibidez, Maria Sarari dagokionez, lehen bakarrik nagitzat hartu dugun mugimenduan boluptuositatezko zerbait ere egon zela ohartaraztea, eta, Raimundo Silvari dagokionez, ezpainak idor dituela esatea, bat batean bere gorputzean ustekabeko sukar bortitz bat sartu izan balitz bezala, dardara batean dago, urduritasunak utzitako ajea da, elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da, agur esateko lipar laburrean engainagarrikiro baretuak, orain burrunbaka ari dira alanbre tenkatuak bailiran, edo, edertasunari eta hunkidurari begirunea erakustearren, esan dezagun harpa eoliko bihurtu direla, haizeak, ziklonikoa den arren, bibrarazten duen harpa eolikoa.
|