Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎Paseak ziren, dirudienez, intxaurrak neska mutikoen jostailu ia bakar ziren garaiak. 1971ko Eguberrien atarian, ZERUKO ARGIAk ere bazekien janari edariak, etxebizitzak eta abar oso garesti egon arren, bere irakurleen gehiena etxeko txikienei zer edo zer oparitzekotan zebilela. Horregatik eskaintzen zion bere lehen orrialdea jostailuaren gaiari.
‎‘Badakizu nire lehenengo senargaiak maiteminduen egunean zer oparitu zidan. Behi bihotz bat.’
2002
‎Aurrekontuen zati handi bat umeei begira egindako opariak dira. Gazteei zer oparitu ere ez dakigu askotan, baina jostailurik ez behintzat; eta helduei ere jostailurik ez, mesedez! Eta aiton amonak?
‎Gainera, zoritxarrez, Gabonetako opariak umeentzat taldeko integrazio elementu bilakatu dira gaur egun. Opariak jaso eta gero galdeketa dator beti lagun taldean: " Eta zuri zer oparitu dizute? ", eta hor ebazpen bat dago, eta zenbat edo nolako jostailuak jaso, taldean bere tokia finkatzeko edo kolokan jartzeko neurgailu bat ere bada.
‎Horrelako zerbait topatzeko nahiko lan izan dudala aitortzen dizut; ez baitzitzaidan ezer egokirik bururatzen hain ondo hezia den eta halako bitxikeria eta gauza harrigarriak ezagutzen dituen printzesa dotore bati opari egiteko. Ez nekien zer oparitu, baina gaur goizean, bat batean, asmatu dut zer izan daitekeen.
‎Eguberrietan, ohikoa da zalantza ugari sortzea zer oparitu. Opariari emango zaion originaltasuna eta erabilgarritasuna dira erosketak maiz gidatzen dituzten irizpideak.
‎“Hainbeste oparirekin, gurasoak mezu inplizituak ematen ari zaizkie seme alabei, eta mezu horiek ez dira egokienak; izan ere, Fuentes en arabera, gauza asko dituzte eskura, kontsumi daitezke eta zenbat eta gehiago eduki hobeto”. Opariak ondo aukeratu Adituek gurasoei moderazioa aholkatzen diete seme alabei zer oparituko dieten erostean eta aukeratzean. “Pixka bat neurtu eta haurrak benetan zer behar duen ikusi behar da”, dio Alberquillasek.
‎–Inaxik berbei eutsi ezinean ematen zuen, eta erantzunaren zain itxaron barik segitu zuen– Hara oparia! Badakizue niri zer oparitzen didaten semeek. Azkenekoan, kapela bat.
2004
‎43 urte bete behar ditut, eta senarrak zer oparitu ez dakiela esan didanean, oraingoan libururik ez, erantzun diot, adieraziz aurrekoan oparitu zidanak, Bernardo Atxagarenak, oraindik zer suma handiak emango dizkidala. Oraingoan libururik ez galdetu dit, harrituta, eta niri, etxerako zerbait nahi baduzu, atera zait natural natural, burutik Carod Rovirak ETAkoekin hitz egitearen kontra igandeko El Paisen Eduardo Uriartek idatzia artikulu honetarako baliatzea burutik kendu ezin dudan bitartean:
‎Ideia bikaina. Eta zer oparituko diegu?
2005
Zer oparitu behar diat nik hiri, ordea?
2006
‎Jendeak ez du bilatzen denetarik dagoen arren, noski berarentzako produktu bat eskuarki. Aita, ama, seme edo alabari zer oparituko dion bilatzen du lehenago, oparien «arazoa» nola konpondu, alegia. Gure kulturan «betebeharreko» moduko zama da hau, lan itzela ematen diguna.
‎Aniak ez zion ezer eman, ordea: ez zuelako halakorik espero, alde batetik, eta gizon horri zer oparitu ez zekielako, bestetik.
‎Eta kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak ziren, noski, baina aieru txarrez tindatutako ironia batekoak, Entelekiak argitaletxeko editorea bera ere oso bolada txarra pasatzen ari zelako bere idazle oso interesgarriek ez ziotelako minutu bakar bateko bakerik ematen: batzuk kexu ziren inork elkarrizketatu nahi ez zituelako, beste batzuk elkarrizketa gehiegi egiten zizkietelako, askok aholku literarioak ez ezik, bere bizitza pertsonaleko gorabeherak ere kontsultatzen zizkioten –alabari jaunartze egunean edo andreari urtebetetzean zer oparitu, jubilazio plana nola prestatu, bigarren eskuko autoa erostea komeni ote zitzaien, bizarra eginda irudi hobea ematen zuten, eta beste hainbat–; bestalde, Entelekiak argitaletxeko idazle enblematikoena emaztearengandik apartatzeko prozesu betean zebilen, eta horren ondorioz, hain enblematikoa ez baina benetan oso oso interesgarria zen beste bat urteroko jeloskorkeria atakeak jota zego... Eta guztiarekin ere, txarrena zen Entelekiak argitaletxeko arduradun nagusiak bazekiela edo susmatzen zuela hain artesanalak eta hain interesgarriak ez ziren argitaletxeetan ere egoera ez zela askoz hobea, entzuna baitzuen, adibidez, zenbait idazlek hartua zuela ohitura beren editoreen etxeetara afaltzera joatekoa, aldez aurretiko gonbitik edo gaztigurik gabe, gauero.
2007
‎Beti ari naiz ordua galdetzen, erlojurik ez dut eta. Badakizu zer oparitu Erregetan. Zer ari zara edaten, mon ami?
2008
‎Edertasunak arazoak konpontzen dituela, teoria horrekin igo zen taxi zaharrera. Bestela zergatik oparitzen ditugu lore sortak, zahartu egiten bagaituzte. Zergatik ahazten zaigu, giltzak sukaldeko mahai gainean uzten ditugun goiz guztietan, maitasunaz hitz egitea.
‎Txokolatezko zer edo zer oparitu neure buruari.
‎Irakurtzea merkea da; ordu luzetan egon gaitezke entretenituta diru gehiegi gastatu gabe. Gainera, liburu gehiago oparitzen dira krisialdietan, liburuak, esaten denaren kontra, ez baitira garestiak beste gauza batzuekin alderatuta (kontzertu baterako sarrera, kubata pare bat, T shirt bat...); eta badirudi gehiago begiratzen dugula zer oparitu. Liburu on bat oparituta, beti geratuko gara ongi.
2009
‎Opariak non nahi urtaroko sasoi honetan, gure etxean, aiton amonenean, edo osaba izebenean. Pinuaren azpian Olentzerok aurten eskatutako opariak jarriko dizkigu, hori bai, izan dugun portaera ona edo txarraren arabera, gehiago edo gutxiago.Jostailu, jolas, liburuen merkatua gero eta zabalagoa, zer oparitu. Zer eskatu?
‎Gabonetan zer oparitu bikoteari?
‎LEO. Nire arrazoiak dauzkat. Esan, zergatik oparitu dizkigu 4.200 euro. Berak inberti zezakeen, ez?
‎KEVIN. (Ikerneri) Eta zer oparituko diogu?
‎Hortxe zer oparitu ez dakitela utziko ditugu.
‎Judasen pasadizoak etorri zaizkit, baina oraingoan barre ttikitan gozatuak, eguneroko paperetan ikusi dudanean, nola ibiltari estatubatuar bati, kaletar itxura hartu nonbait, bere motxilatzar eta guzti ezinean zihoala eta, mexikar baserritar jakintsu bezain sanoak, errukituta, zer oparituko eta, astotxoa eman diola bere ibilaldi luzea arinago egin dezan. Auskalo norekin akordatuta baina," Judas" ezarri omen dio izen astotxoari eta hor doaz Ameriketan behera, Judas eta biak.
2010
‎–Etxean inprimatzeko traste horietako bat daukat. Badakizu, semeek inoiz ez dakite Gabonetan zer oparitu eta dirua soberan izaten dute. Oraintxe ekarriko dizkizut.
‎AITOR. Hori egia bada, zergatik oparitu zidan motorra Aingeruk?
‎Nik beste zerbait pentsatua izango nuela, agian ez zela niri gehien gustatzen zitzaidan koadroa izango, ez ninduela kondizionatu nahi, agian niretzat prezioaren erdia ere gehiegizkoa izango zela gastatzeko asmoa neukanarekin konparatuta... esaldi hutsalak, ordea, bazekielako bere onarpena jasotzen banuen, aurrera egingo genuela. Azkenean, niretzako mesedea izan zitekeela esan nion, bestela ez nuelako jakingo zer oparitu eta azkenean Sukruren lan bat opariko niela, etxean denetatik zutela ikusi eta gero.
Zer oparituko gabiltzanok, hara non daukagun, geure biziaren baitan, suelto bizi dezagun eman zaiguna, dena gure baitako opari, jaioz gero erregali eskainia.
2011
‎«Guztioi eman digu, zehatzago esanda. Kukutzako programazioari, tailerrei eta taldeei begiratu txiki bat emango bagenie, aise ulertuko genuke zer oparitu digun. Gauza batzuk zenbatu genitzake; gehienak genituzke adierazi», agertu dute agiri baten bitartez.Eraiste makinak Kukutzara joan baino lehen eginiko agerraldian, Lutxo Egia idazleak eta Arkaitz Estiballes bertsolariak gogoratu zuten Kukutza ez dela espazio pribatu bat.
‎EROSKI CONSUMER aldizkariak egindako azterlanaren arabera, 2011ko Gabonetako kanpaina honetan, familiek, batez beste, 70 euro gastatuko dituzte haur bakoitzeko. 10 aholku Gabonetan jostailuak aukeratzeko Haurrei Eguberrietan zer oparitu erabakitzea zeregin zaila da askotan. Aholkulari pedagogiko baten gomendioak kontuan hartzeaz gain, errazago hautatzeko gomendio batzuk ere egin daitezke:
‎Zer dela-eta nahiago zuen itzalean ezkutatu, agerian geratu ordez? Zergatik oparitzen zion informazioa berari eta ez beste bati. Ezkutaketan jolasten ari ote zen... edo harrapaketan?
2012
‎Instituzioei, elkarteei, artistei eta erakundeei parte hartzeko gonbita luzatu die eta hurrengo galdera erantzutea eskatu die:   Zer oparituko diozu Victoria Eugeniari bere mendeurrenean? .
Zergatik oparitu lore ekologikoak Irudia: Wikimedia San Valentin egunean saltzen diren lore gehienak Kolonbiatik eta Ekuadorretik datoz.
‎Establezimendu jakin batean gastatu daitekeen diru kopuru jakin bateko txartela da. Aukera ona da zer oparitu ez dakigunean edo oparitzen zaion pertsonaren gustuak ezagutzen ez direnean. 7 Jostailuen segurtasun arauei kasu egitea Jostailu bat oparitzen denean, kontuan hartu behar da etiketak jostailuen segurtasun marka (Europako adostasuna) eta fabrikatzaileari edo inportatzaileari buruzko informazioa izan behar dituela.
2013
‎–Eta zuk zergatik ez zenuen hori egin Janekin, Nadja? Zergatik oparitu zenion hainbeste denbora. Zergatik eman zenizkion hainbeste aukera?
‎Ez dakit zer oparitu Nati.
2014
‎Irudia: Pedro Ribeiriro Simões Diferentzia egiten duten opari sortzaileak Haurrek egindako artisau kometek une onak bermatzen dituzte gurasoekin, bai fabrikatzean bai hegan egitean Askotan, ez da erraza pentsatzea zertan oparitzen zaien haurrei. Batetik, batzuek hainbeste opari jasotzen dituztelako, zaila baita zerbait originala aurkitzea.
Zer oparitzen da bosgarren urtean?
2015
‎Edith Piaf? Zergatik oparitu didazu Piafen disko bat. Tristeegia da niretzat.
Zer oparitu
‎Oso pozik jarri zuan eta bere lagunei erakusten ziean. Begira zer oparitu didan alabak.?
‎opari originalak, sortzaileak eta gurasoentzako etxekoak Aitaren Eguna iritsi da, eta zalantza sortu da: Zer oparitu. Errazena eta azkarrena produkturen bat erostea da.
‎sormenari tira eginez gero, orainaldi bakunak baita etxean egindako eskulanak ere oso une onak pasaraziko dituzte. Zer oparitu erabakitzeko ez ezik, opariak emateko unean ere erabil daiteke sormen hori. Hau da, haurrek (eta helduek ere) jai hauetan parte hartzeko modu dibertigarri eta originalak pentsatzea.
2016
‎Ondo zebilek erlojua? Hurrena zer oparitu pentsatzen ari nauk. Gidabaimena ateratzen duanean, kotxea ekarriko diat.
‎– Zer oparitu behar diozu?
‎Ba horretarako Euskalmet daukazu. Baina nagusitan ze ogibide izango duzun jakin nahi baduzu, edo gurasoek urtebetetzean zer oparituko dizuten jakin nahi baduzu, edo bihar zer egingo duzun, deitu 2ttorbi Tarotera! 12344321 zenbakira!
‎Zer opari? Sare sozialak aliatu handia dira Zer oparitu. Gehien erabiltzen diren objektuak tradizionalak izaten jarraitzen dute (arropa, liburuak eta kosmetikoak); gazteenek, berriz, bideojokoak eta teknologia (smartphone eta tabletak).
‎Gehien erabiltzen diren objektuak tradizionalak izaten jarraitzen dute (arropa, liburuak eta kosmetikoak); gazteenek, berriz, bideojokoak eta teknologia (smartphone eta tabletak). Oparien zerrendak antolatzen hasi aurretik, argi eduki behar da zer oparitu nahi den. Internet inspirazio iturri handia izan daiteke, baina oraina erosten den pertsonaren gustuen araberakoa ere bada.
2017
‎Lorategi bertikala barrualderako Etxean lorategi bertikala izatea joera da eta, gainera, landareak edukitzeko aukera ematen du, leku handirik izan ez arren. Dena duen norbaiti zer oparitu ez dakigun arren, ideia perfektua izan daiteke. Lorategi hauen eragina oso apaingarria da eta opari original eta merkea izango da.
‎“Sexismoa ez oparitu”. Eta zer oparitu erabaki aurretik hausnartu. Hortxe eskualdeko hainbat udalen eguberriotarako mezua.
‎Eta luzea da uda egunero horrela esnatzeko. Jolas zaitez zerbaitera esaten didate, zertarako oparitzen dizkizugu jokoak jolasteko ez bada. “Bi jokalari edo gehiagorentzat” ziren opari haiek iseka dira, etxekoen perbertsio bat alaba zaharrena halako atakan jartzeko.
‎– Begira zer oparitu didan... –ahultasun une bat izan zen, bihotza zabaldu nion zintzilik neraman lepokoa erakutsiz:
2018
‎Eta ‘Nevada Days’, Londresko MacLehose argitaletxeak, liburuaren haria, izenak dioen bezala, AEBetako Nevadan, Renon gertatzen bada ere, Atxagaren esperientzien ondorio. Lagun ingeles edo amerikanorik baduzue, badakizue zer oparitu edo gomendatu, euskal idazleek idatzi literatura ezagutzeko.
‎Hori da bestea! Ez daukat ideiarik ere zer oparitu!
‎Smugglers Lair Maiteen eta lagunen urtebetetzeak egun bereziak dira, baina batzuetan ere zailak izaten dira. Izan ere, askotan zaila izaten da zer oparitu erabakitzea, eta horrek dilema handia sortzen du. Opari perfektua aurkitzeko, ez dago ezer ondo ezagutzea bezain ongi, kontuan hartuta zer zaletasun eta zaletasun dituen.
2019
‎Jadanik inguruko jatetxe guztietan otorduren bat egin genuelako? Bere urtebetetzeetan zer oparitu ez nuelako asmatzen?
2020
‎Diteke, eta galdetzen da. Zergatik oparitu bear zaizkion ideal oni ainbeste neke. Izan ere, batek baiño geiagok atera dit zerako au:
‎Pinta baten aurrean gay ezkontzez mintzatzen jarraitu zuten Aiorak eta Jurdanek, Aiorak Alain bere lagun mina eta Endika Egurrolaren arteko ezkontzaz eta Jurdanek bere irudimenean soilik existitzen zen asmatutako ezkontza batez. Opari egokia aukeratzeko zailtasunak aipatu zituen Aiorak, zeren, zer oparitu ahal zitzaion denetarik omen zeukan Endika Egurrola bezalako aberaskume bati?
‎Maleta gizon baten edo zapata garbitzaile baten saritzat hartuko luke. Eta ez dut pentsa nahi ere haren lagunek zer oparituko dieten! Haien opariek itzalpean utziko dute nirea.
‎Marizorriarengandik jasotako zantzuak balio paregabekoak izango dira delako gayarengana iristeko. Marizorriarengandik jakingo duzu hari zer oparitu, zein pelikula ikustera edo zein kontzertura gonbidatu, baina baita zer iruzkin politiko edo filosofikoekin ados egon daitekeen ere.
‎Bere edertasunaren flash bat oparitu zidan eta jarraitu zuen bere edertasunetik printza gehiago oparitzen bere lagunei eta ezagunei. . Auskalo zer oparitu dion bart gauean nire lagun gautxoriari. Lagun deitu diot berriro ere doilor zerri kabroi horri?, jarraitzen nuen, baina itzultzen nintzen aireportuko itxaronlekura, irakurtzen nuen beste behin whatsappera bidali didan mezua, bi lerro besterik ez(. Lagun oso interesgarriak dituzu.
‎Alonsoren logika birrindu dute Madrilen. Ez du ulertzen, eta ez zaio arrazoirik falta, zergatik oparitu behar dizkion eserlekuak bakarrik aurkeztuta bakar bat ere aterako ez lukeen eta lehiakide den Ciudadanosi. Bazegoen beste arrazoi bat Alonsoren dimisioan, arrazoi intuitibo bat, 24 ordu baino lehenago Alonsoren ordezko hautagai Carlos Iturgaizek lehen adierazpenetan konfirmatu zuena:
Zer oparituko diot
2021
‎jerez botila bat atera, ardo botila bat oparitu, Erremelluri botila bat atera, garagardo botila bat hartu, whiski kopa bat jarri, ardo botila bat zabaldu, kirsch kopa bat eskatu... Beharbada, horrelako erabileretan, kantitateari edo kuantifikazioari baino garrantzi handiagoa ematen zaio botilaren edukiari, zer oparitu edo atera den zehazteari: jereza atera dio, edo ardoa oparitu nahi zion edo zehazkiago Erremelluri etxeko ardoa, eta eduki hori botila baten barnean ateratzen edo oparitzen da.
‎Langile guztiei ordaindu behar litzaizkieke, nominan jasota, egiatan lan egindako orduak. Inork ezer oparitzen ez badie, langileek zergatik oparitu behar dizkiote beren denbora eta dirua enplegatzaileari. Zoragarria litzateke aldi baterako ezin konta ahala kontratu kateatzeari uztea, eta halako guztiak kontratu mugagabe bihurtzea.
2022
‎Beno, izan dezakete, Gabonetan bi gaiak uztartzen ditugu eta. Alde batetik, urtea amaitzear dugun honetan berriro hasiko gara honi eta hari zer oparitu pentsatzen. Eta horrek gaur egun etxe guztietan soberan daukaguna ekartzen dit gogora:
‎Pobrezia horretatik pasatutako edonork gordeko ditu amorrazioz bere etxera etorri diren gauza guztiak eta oparitutako traste guztiei balioa emango diete. Zorionez, garai horiek pasatu dira jada eta, gaur egun, denetik behar duguna baino gehiago izan ohi dugu.Eta orduan, zer oparitu daiteke. Alternatiba ezberdinak daude.
‎Gaur egun gainera asko erraztu da bigarren eskuko gauzen salerosketa, eta diru apur bat egiteko modua ere izan daiteke. Bestalde, zergatik oparitu gauza bat. Zergatik ez gustura jango duen jaki goxo hori?
‎...aita perfektuarena eginez gure haurrekin Etxeratzen denerako haurrak lotan izaten dira eta ni afalduta eta biharamunerako bazkaria eta gauzak prestatzen Ez dakidalako sofan telebistari begira egoten Ez ninduten geldirik egoteko hezi Orain dena da slow Ama nola idazten da eslou galdetu zidan aurreko batean Anderrek Eta nik leihoak garbitzen eta ahizparekin telefonoz gurasoei ezkontza urteurrenerako zer oparitu eztabaidatu bitartean erantzun nion ese ele o uve bikoitza.
2023
‎Ba, ezer baino lehen pentsatzen nuen Europako hiri eder batean bizi nintzela, lana nuela, ile apaintzailea nintzela, adibidez, eta, horrekin batera, dirua neukala. Eta orduan imajinatzen hasten nintzen amari zer oparituko nion, Chanel kolonia, adibidez; eta aitari zer opari egingo nion, astakume bat, adibidez; eta Najim anaia zaharrari behi bat ezkontzarako, adibidez; eta Rohuna arrebari josteko betaurrekoak, adibidez; eta Latiha arrebari markako zapatila batzuk, adibidez; eta Fatima arreba txikerrari kometa bat, adibidez. Eta igual azken azkenean lokartzea lortzen nuen, baina handik gutxira esnatu egiten nintzen; lotan nengoela ere, amesgaiztoek esnatzen ninduten eta beti lozorroan egoten nintzen, kolarik esnifatu gabe ere egunez eta gauez lozorroan.
‎Lehen egunean urduri bilatu nuen orriren batean beste azpimarraren bat ote zeukan; orriz orri ibili nintzen, eta ez nuen Martinen irakurketaren beste zantzurik aurkitu. Berriro irakurri nuen, eta berriro gogoratu nuen zergatik oparitu nahi izan nion. Oparitu ondoren, ez zidan gehiago hitz egin liburuaz.
‎Edo ez? Zergatik oparitu zenidan bere liburua. Eta nola demontre agertu da orain, bat batean, libreta hau eta, gainera, kontainer batean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia